{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/act.htm","path":"bib/wb/bsq/act.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/act.htm","text":"1:1 LEHENIC min\u00e7atu i\u00e7an nauc, Theophile, Iesus eguiten eta iracasten hassi i\u00e7an cen gau\u00e7a guci\u00e9z.\n1:2 Elegitu cituen Apostoluey Spiritu sainduaz manamenduac emanic, goiti recebitu cen egunerano.\n1:3 Ceiney eracutsi-ere baitu bere buru\u00e4 viciric bere passioneaz gueroztic anthitz seignale segurez, berroguey egunez h\u00e6y eracusten eta Iaincoaren resum\u00e1z min\u00e7atzen \u00e7ayela.\n1:4 Eta bildu cituenean, mana citzan ezlitecen parti Ierusalemetic, baina iguriqui le\u00e7aten Aitaren promessa, Cein, dio, en\u00e7un baitu\u00e7ue eneganic.\n1:5 Ecen Ioannesec batheyatu du vrez, baina \u00e7uec batheyaturen \u00e7arete Spiritu sainduaz anhitz egun gabe.\n1:6 Hec bada bildu ciradenean interroga ce\u00e7aten hura, cioitela, Iauna, dembora hunetan bere staturaco draucac resum\u00e1 Israeli?\n1:7 Eta erran ciec\u00e9n, Ezta \u00e7uey eman Aitac bere bothere proprian e\u00e7arri dituen dembor\u00e9n edo sasoin\u00e9n e\u00e7agutzea.\n1:8 Baina recibituren du\u00e7ue \u00e7uen gainera ethorriren den Spiritu sainduaren verthutea, eta i\u00e7anen \u00e7aizquidate testimonio Ierusalemen, eta Iudea gucian, eta Samarian, eta lurraren bazterrerano\n1:9 Eta gau\u00e7a hauc erran cituenean, hec \u00e7acussatela altcha cedin: eta hodey batec harturic eraman ce\u00e7an hay\u00e9n beguietaric.\n1:10 Eta cerurat beguiac fincatuac \u00e7adutzatela hura ioaten cenean, hun\u00e1, bi gui\u00e7on presenta citecen hay\u00e9n aitzinean veztidura churitan:\n1:11 Cein\u00e9c erran-ere baitze\u00e7aten, Galileaco gui\u00e7on\u00e1c, cergatic zaudete, cerurat beha \u00e7audetela? goiti \u00e7uetaric cerurat recebitu den Iesus haur, hala ethorriren da nola ikussi baitu\u00e7ue cerurat ioaiten.\n1:12 Orduan itzul citecen Ierusalemera Oliuatzetaco deitzen den menditic, cein baita Ierusalemeco aldean, Sabbath baten bidean.\n1:13 Eta sarthu i\u00e7an ciradenean, igan citecen gambera gora batetara non baitzeuden Pierris eta Iacques, Ioannes eta Andriu, Philippe eta Thomas, Bartholomeo eta Mattheu, Iacques Alpheoren semea eta Simon Zelotes, eta Iuda Iacquesen anayea.\n1:14 Hauc guci\u00e9c perseueratzen \u00e7ut\u00e9n gogobatez othoitzatan eta orationetan emaztequin, eta Iesusen ama Mariarequin, eta haren anayequin,\n1:15 Eta egun hetan iaiquiric Pierrisec discipuluen artean, erran ce\u00e7an (eta cen han berean compainiabat seioguey personaren ingurucoric)\n1:16 Gui\u00e7on anaye\u00e1c, complitu behar cen Scriptura haur, cein aitzinetic erran baitu Spiritu sainduac Dauid-en ahoz, Iudasez, cein i\u00e7an baita Iesusen hatzamail\u00e9n guidari:\n1:17 Ecen contuco cen gurequin, eta recebitu vkan \u00e7uen administratione hunetaco portionea.\n1:18 Harc bada acquisitu du landabat iniquitatezco alocairutic, eta bere buru\u00e4 egotziric erditic leher eguin vkan du, eta vrratu i\u00e7an dirade haren halsar guciac.\n1:19 Eta gau\u00e7a haur e\u00e7agutu i\u00e7an da Ierusalemeco habitant guci\u00e9z: hala non deithu i\u00e7an baita landa hura hay\u00e9n lengoage propriz, Haceldama: erran nahi baita, odol landa.\n1:20 Ecen scribatua da Psalmuen liburu\u00e4n, Eguin bedi haren habitationea desert, eta ezt\u00e9n han habita dadinic. Eta, Haren administrationea har de\u00e7an berce batec.\n1:21 Behar da beraz gurequin bildu i\u00e7an diraden gui\u00e7on hautaric, Iesus Iauna gure artean ioan eta ethorri i\u00e7an den dembora gucian,\n1:22 Hassiric Ioannesen Baptismotic, gureganic goiti recebitu i\u00e7an den egunerano, bat eguin dadin haren resurrectionearen testimonio gurequin.\n1:23 Presenta citzaten bada biga, Ioseph Barsabas deitzen cena, cein icen goiticoz Iusto deithu i\u00e7an baita, eta Matthias.\n1:24 Eta othoizte eguiten \u00e7utela erran ce\u00e7aten, Hic Iauna gucien bihotzac baite\u00e7aguzquic, eracutsac cein elegitu du\u00e1n bi hautaric,\n1:25 Har de\u00e7an\u00e7\u00e1t ministerio hunetaco eta Apostolutassuneco, portionea, ceinetaric erauci i\u00e7an baita Iudas, ioan ledin\u00e7at bere lekur\u00e1t.\n1:26 Eta egotz citzaten hay\u00e9n \u00e7ortheac, eta eror cedin \u00e7orthea Matthiasen gainera, eta consentimendu batez e\u00e7ar cedin hameca Apostoluen contuan\n2:1 Eta ethorri cenean Mendecoste eguna, guciac ciraden gogo batez leku batetan berean.\n2:2 Eta eguin cedin subitoqui cerutic soinubat botheretsuqui heldu den haice baten an\u00e7ora, eta bethe ce\u00e7an etche gucia non baitzeuden iarriric:\n2:3 Eta aguer cequizquien suaren an\u00e7oco mihi partituac, eta paussa cedin hetaric batbederaren gainean.\n2:4 Eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta has citecen min\u00e7atzen lengoage arrotzez, Spirituac min\u00e7atzera emaiten cerauen be\u00e7ala.\n2:5 Eta bac\u00e9n Ierusalemen egoiten ciraden Iudu Iaincoaren beldurra \u00e7uten gui\u00e7onetaric, ceruaren azpico natione orotaric.\n2:6 Bada hots haur eguin cenean, bil cedin gendaldebat, eta trubla cedin, ceren batbederac en\u00e7uten baitzituen bere lengoage propriz hec min\u00e7atzen.\n2:7 Eta spantatuac ceuden guciac, eta miresten \u00e7ut\u00e9n elkarri ciotsatela, Hun\u00e1, min\u00e7o diraden hauc gucioc, eztirade Galileano?\n2:8 Nolatan bada guc dan\u00e7uzquigu batbedera iayo i\u00e7an garen lengoage propriaz min\u00e7atzen?\n2:9 Parthiano\u00e9c eta Mediano\u00e9c eta Elamit\u00e9c, eta Mesopotamian egoiten diraden\u00e9c, eta Iudean, eta Cappadocian, Ponten, eta Asian,\n2:10 Phrygian eta Pamphylian, Egypten, eta Lybia bazterretan, baita Cyreneco aurk\u00e1n, eta Roman dauden\u00e9c, eta Iudu\u00e9c eta Proselyto\u00e9c, Cretiano\u00e9c eta Arabiano\u00e9c:\n2:11 En\u00e7uten ditugu hauc gure lengoagez min\u00e7o diradela Iaincoaren gau\u00e7a magnificoez.\n2:12 Eta spantatuac ceuden guciac, eta etzaquit\u00e9n cer pensa, elkarri ciotsatela, Cer erran nahi da haur?\n2:13 Eta berc\u00e9c truffatzen ciradela, cioiten, Mahatsarno eztiz betheac dirade hauc.\n2:14 Baina \u00e7utic cegoela Pierrisec hamequequin, altcha ce\u00e7an bere voza, eta min\u00e7a cequi\u00e9n, cioela, Gui\u00e7on Iudu\u00e1c eta Ierusalemen habitatzen \u00e7areten guci\u00e1c, haur iaqui\u00e7ue, eta beharriez har itza\u00e7ue ene hitzac.\n2:15 Ecen eztirade, \u00e7uec vste du\u00e7uen be\u00e7ala hauc hordi, ikussiric ecen egunaren heren orena dela\n2:16 Baina haur da Ioel prophet\u00e1z erran i\u00e7an dena.\n2:17 Eta i\u00e7anen da, azquen egunetan (dio Iain-coac) erautsiren baitut neure Spiritutic haragui guciren gainera: eta prophetizaturen dute \u00e7uen sem\u00e9c eta \u00e7uen alab\u00e9c, eta \u00e7uen gazt\u00e9c visioneac ikussiren dituzte, eta \u00e7uen \u00e7aharr\u00e9c ametsez amets eguinen dut\u00e9.\n2:18 Eta segur neure muthil\u00e9n eta neure nescatoen gainera egun hetan erautsiren dut neure Spiritutic, eta prophetizaturen dut\u00e9.\n2:19 Eta eguinen ditut gau\u00e7a miraculuzcoac ceru\u00e4n garayan, eta signoac lurrean beherean, odol eta su eta kezco vapore.\n2:20 Iguzquia cambiaturen date ilhumbetara, eta ilharguia odoletara, Iaunaren egun handia eta notablea dathorren baino lehen.\n2:21 Eta i\u00e7anen da norc-ere inuocaturen baitu Iaunaren icena, saluaturen baita haina.\n2:22 Israeltar gui\u00e7on\u00e1c, en\u00e7un itza\u00e7ue hitz hauc: Iesus Nazarenoa, gui\u00e7on Iaincoaz approbatua \u00e7uec baithan obra excellentez eta miraculuz eta signoz, cein eguin baititu Iaincoac har\u00e7az \u00e7uen artean, ceuroc-ere daqui\u00e7uen be\u00e7ala:\n2:23 Haur, Iaincoaren confeillu arrastatuz eta prouidentiaz emana hartu cindutenean, gaichto\u00e9n escuz crucificaturic hil vkan du\u00e7ue.\n2:24 Cein Iaincoac resuscitatu baitu, herioaren doloreac lachaturic, ceren ezpaitz\u00e9n possible hura har\u00e7az, eduqui ledin.\n2:25 Ecen Dauid-ec erraiten du har\u00e7az, Contemplatzen nuen Iauna neure aitzinean bethiere: ecen neure escuineco aldean daut higui eznadin\n2:26 Halacotz alegueratu da ene bihotza, eta boztu da ene mihia, eta are guehiago ene haraguia paussaturen da speran\u00e7atan.\n2:27 Ecen eztuc vtziren ene arim\u00e1 sepulchrean, eta eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric sendi de\u00e7an.\n2:28 E\u00e7agut eraci drauzquidac vicitzearen bideac, betheren nauc bozcarioz eure beguitharte aitzinean.\n2:29 Gui\u00e7on anaye\u00e1c, frangoqui erran ahal de\u00e7aque\u00e7uet Dauid patriarch\u00e1z, ecen hura hil i\u00e7an dela eta ohortze i\u00e7an dela, eta haren sepulchrea gure artean dela egungo egunerano.\n2:30 Bada Propheta nola baitz\u00e9n, eta baitzaquian ecen iuramenduz iuratu ceraucala Iaincoac ecen haren guerrunceco fructutic, haraguiaren arauez, Christ suscitaturen \u00e7uela, haren throno gainean iar eraciteco.\n2:31 Aitzinetic ikussiric min\u00e7atu i\u00e7an da Christen resurrectioneaz, ecen eztela vtzi i\u00e7an haren arima sepulchrean, eta haren haraguiac eztuela ikussi corruptioneric.\n2:32 Iesus haur resuscitatu vkan du Iaincoac, eta gau\u00e7a hunez gu gucioc gara testimonio.\n2:33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu i\u00e7an denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du \u00e7uec orain dacussa\u00e7uen eta dan\u00e7u\u00e7uen haur.\n2:34 Ecen Dauid ezta igan ceru\u00e8tara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,\n2:35 E\u00e7ar ditza\u00e7uedano hire etsayac hire oin\u00e9n scabella.\n2:36 Segur iaquin be\u00e7a bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus \u00e7uec crucificatu du\u00e7uen haur diot.\n2:37 Eta gau\u00e7a hauc en\u00e7unic bihotz-chimico har ce\u00e7aten, eta erran cie\u00e7oten Pierrisi eta berce Apostoluey, Cer eguinen dugu gui\u00e7on anaye\u00e1c?\n2:38 Eta Pierrisec dioste, Emenda \u00e7aitezte eta batheya bedi \u00e7uetaric batbedera Iesus Christen icenean bekatu\u00e9n barkamendutan: eta recebituren du\u00e7ue Spiritu sainduaren dohaina.\n2:39 Ecen \u00e7uey eguin \u00e7ai\u00e7ue promessa eta \u00e7uen haourrey, eta vrrun diraden guciey, cembat-ere deithuren baititu gure Iainco Iaunac.\n2:40 Eta anhitz berce hitzez testificatzen \u00e7uen, eta exhortatzen cituen, cioela, Salua \u00e7aitezte natione gaichto hunetaric.\n2:41 Bada gogotic haren hitza recebitu \u00e7utenac, batheya citecen, eta augmenta citecen egun hartan hirur milla arimaren inguru\u00e4z.\n2:42 Eta perseueratzen \u00e7uten Apostolu\u00e9n doctrin\u00e1n, eta communicationean, eta oguiaren haustean, eta oration\u00e9tan.\n2:43 Eta arima guciari beldurtassun lot cequion, eta anhitz gau\u00e7a miraculuzco eta signo Apostoluez eguiten cen.\n2:44 Eta sinhesten \u00e7uten guciac-ere elkarrequin ciraden, eta gau\u00e7a guciac commun cituzt\u00e9n.\n2:45 Possessioneac eta onhassunac saltzen cituzten, eta partitzen cerezten guciey batbederac beharra \u00e7uenaren araura.\n2:46 Eta egun oroz perseueratzen \u00e7ut\u00e9n gogo batez templean, eta hausten \u00e7utela oguia etchez etche, hartzen \u00e7uten bere othoran\u00e7\u00e1 alegran\u00e7arequin eta bihotzezco simplicitaterequin:\n2:47 Laudatzen \u00e7utela Iaincoa, eta gratia \u00e7utela populu gucia baithan. Eta Iaunac eratchequiten ceraucan gende saluatu i\u00e7atecoric egun oroz Eli\u00e7ari.\n3:1 Bada Pierris eta Ioannes elkarrequin igaiten ciraden templera othoitz ordutan, baitz\u00e9n bedratzi orenetan.\n3:2 Eta gui\u00e7on bere amaren sabeleandanic maingu cembat ekarten cen: cein e\u00e7arten baitzut\u00e9n egun oroz templeco bortha Ederra deitzen denean, elemosyna esca lequien\u00e7\u00e1t templean sartzen ciradeney.\n3:3 Harc ikus citzanean Pierris eta Ioannes templean sartzera cioacela, othoitz eguin ciecen elemosynabat luen\u00e7\u00e1t.\n3:4 Baina harenganat beguiac \u00e7orrozturic Pierrisec Ioannesequin erran ce\u00e7an, Behe\u00e7ac gureganat.\n3:5 Eta hura beguira \u00e7ayen \u00e7orrozqui, hetaric cerbait recebitu vstez.\n3:6 Orduan Pierrisec erran ce\u00e7an, Cilharric ez vrrheric ezti\u00e1t: baina cer baitut hura emaiten drauat: Iesus Chrift Nazarenoren icenean iaiqui adi eta ebil adi.\n3:7 Eta hura escu escuinetic harturic, goiti ce\u00e7an, eta bertan erscont citecen haren oin \u00e7ol\u00e1c eta aztalac.\n3:8 Eta iauciric gueldi cedin \u00e7utic, eta ba\u00e7abilan: eta sar cedin hequin templean, ebilten eta iauzten cela eta laudatzen \u00e7uela Iaincoa.\n3:9 Eta ikus ce\u00e7an hura populu guciac \u00e7abilala, eta laudatzen \u00e7uela Iaincoa.\n3:10 Eta e\u00e7agut ce\u00e7aten, hura ecen hura cela elemosyna esquez templeco bortha Ederrean iarten cena: eta bethe citecen iciapenez eta spantamenduz hari heldu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n gau\u00e7aren gainean.\n3:11 Eta maingu sendatu i\u00e7anac Pierris eta Ioannes \u00e7adutzala, laster eguin ce\u00e7an hetara populu guciac Salomonen deitzen den galeriara, spantaturic.\n3:12 Hori ikussiric Pierrisec ihardets cie\u00e7\u00f3n populuari, Israeltar gui\u00e7on\u00e1c, cergatic miraculuz \u00e7audete hune\u00e7az? edo cergatic guregana beguiac \u00e7orrozturic \u00e7audete, gure verthutez edo saindutassunez haur ebil eraci baguindu be\u00e7ala?\n3:13 Abrahamen eta Isaac-en eta Iacob-en Iaincoac, gure aiten Iaincoac glorificatu du Iesus bere Semea, \u00e7uec liuratu eta vkatu du\u00e7uena Pilaten aitzinean, harc largatzeco cela iugeatu ba\u00e7uen-ere.\n3:14 Baina \u00e7uec saindua eta iustoa vkatu du\u00e7ue, eta requeritu du\u00e7ue guicerhailebat eman lequi\u00e7uen:\n3:15 Eta vicitzearen princea hil vkan du\u00e7ue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gau\u00e7a hunez testimonio gara gu.\n3:16 Eta haren icena baithango fedeaz, ikusten eta e\u00e7agutzen du\u00e7uen haur, fortificatu vkan du haren icenac: eta har\u00e7az den fedeac bere membro gucietaco dispositione haur huni eman drauca \u00e7uen guci\u00f3n presenti\u00e1n.\n3:17 Eta orain, anaye\u00e1c, badaquit ecen ignorantiaz eguin vkan du\u00e7uela, \u00e7uen Gobernadorec-ere be\u00e7ala.\n3:18 Baina Iaincoac aitzinetic bere Propheta guci\u00e9n ahoz erran cituen gau\u00e7\u00e1c, Christec suffrituren \u00e7uela, hala complitu vkan ditu.\n3:19 Emenda \u00e7aitezte bada, eta conuerti \u00e7aitezte, ken ditecen\u00e7\u00e1t \u00e7uen bekatuac.\n3:20 Refrigeramendutaco dembor\u00e1c ethorri diratenean Iaunaren presentiatic, eta igorri duqueenean \u00e7uey aitzinetic erran i\u00e7an \u00e7ai\u00e7uena, Iesus Christ:\n3:21 Cein ceru\u00e4c eduqui behar baitu, Iaincoac, munduaren hatseandanic Propheta saindu guci\u00e9n ahoz erran dituen gau\u00e7a guci\u00e9n restaurationeco demboretarano.\n3:22 Ecen Moysesec aitey erran vkan draue, Prophetabat suscitaturen drau\u00e7ue \u00e7uen Iainco Iaunac \u00e7uen anayetaric ni be\u00e7alacoric: en\u00e7unen du\u00e7ue hura min\u00e7aturen \u00e7aique\u00e7uen gau\u00e7a gucietan.\n3:23 Eta i\u00e7anean da, nor-ere Propheta hari behaturen ezpaitzayo, deseguinen baita populuaren artetic.\n3:24 Etare Samuelez guerozco Propheta guci\u00e9c, eta gueroz prophetizatu duten guci\u00e9c aitzinetic erran-ere badituzte egun hauc.\n3:25 \u00c7uec \u00e7arete Prophet\u00e9n, eta Iaincoac gure aitey ordenatu drauen alian\u00e7aren seme, ciotsala Abrahami, Eta hire hacian benedicatuac i\u00e7anen dituc lurreco familia guciac.\n3:26 \u00c7uey lehenic Iaincoac suscitaturic Iesus bere Semea igorri vkan drau\u00e7ue, harc benedica cin\u00e7aten\u00e7at, \u00e7uetaric batbedera \u00e7uen gaichtaquerietaric conuertituz.\n4:1 Baina hec populuari min\u00e7o \u00e7aizcala, ethor cequizt\u00e9n Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac,\n4:2 Gaitzituric ceren iracasten baitzut\u00e9n populua, eta predicatzen baitzut\u00e9n Iesusen icenean hiletarico resurrectionea.\n4:3 Eta escuac egotz citzaten hay\u00e9n gainera, eta e\u00e7ar citzaten presoindeguian biharamunerano. Ecen ia arratsa cen.\n4:4 Eta hitza en\u00e7un \u00e7utenetaric anhitzec sinhets ce\u00e7aten: eta gui\u00e7on\u00e9n contua eguin cedin borz millatarano.\n4:5 Eta guertha cedin biharamunean bil baitzitecen hay\u00e9n Gobernadoreac eta Ancianoac eta Scrib\u00e1c Ierusalemera:\n4:6 Eta Annas Sacrificadore subiranoa, eta Caiphas eta Ioannes, eta Alexander, eta Sacrificador\u00e9n arra\u00e7atic ciraden guciac.\n4:7 Eta artean e\u00e7arri cituztenean, interroga citzaten, Cer botherez edo noren icenean gau\u00e7a haur eguin du\u00e7ue \u00e7uec?\n4:8 Orduan Pierrisec Spiritu sainduaz hetheric, erran ciecen, Populuaren Gobernadore\u00e1c eta Israeleco Anciano\u00e1c,\n4:9 Egungo egunean gui\u00e7on impotent bati eguin i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu i\u00e7an den:\n4:10 Iaqui\u00e7ue \u00e7uec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein \u00e7uec crucificatu baitu\u00e7ue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, har\u00e7az gui\u00e7on haur dagoela sendoric \u00e7uen aitzinean.\n4:11 Haur da harri \u00e7ue\u00e7az edifica\u00e7aleoz arbuyatu i\u00e7an den hura, cein eguin i\u00e7an baita cantoin buru.\n4:12 Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceru\u00e4ren azpian gui\u00e7oney eman \u00e7ayenic, ceinez saluatu behar gar\u00e9n.\n4:13 Orduan ikussiric Pierrisen min\u00e7atzeco hardie\u00e7\u00e1 eta Ioannesena, eta e\u00e7aguturic ecen gui\u00e7on letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten \u00e7ut\u00e9n, eta e\u00e7agutzen \u00e7ut\u00e9n hec Iesusequin i\u00e7anac ciradela.\n4:14 Eta \u00e7acussatenean sendatu i\u00e7an cen gui\u00e7ona hequin present cela, ecin deusetan contrasta ahal citaqueen.\n4:15 Orduan hec conseillutic campora ilkitera manaturic: compartitzen \u00e7ut\u00e9n elkarren artean,\n4:16 Cioitela, Cer eguinen drau\u00e8gu gui\u00e7on hoey? ecen signo clarobat hau\u00e7az eguin i\u00e7an dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka de\u00e7aquegu.\n4:17 Baina guehiagoric publica eztadin populuaren artean, defenda diecegun mehatchuz, eztaquizqui\u00f3n guehiagoric min\u00e7a icen horretan nehori-ere.\n4:18 Bada hec deithuric mana citzaten neholetan-ere ezlitecen min\u00e7a, eta ezle\u00e7aten iracats Iesusen icenean.\n4:19 Baina Pierrisec eta Ioannesec ihardesten \u00e7utela erran ciec\u00e9n, Eya Iaincoaren aitzinean gau\u00e7a iustoa denez lehen \u00e7uey obeditzea ecen ez Iaincoari, iugea e\u00e7a\u00e7ue.\n4:20 Ecen segur, ecin daidiquegu en\u00e7un eta ikussi ditugun gau\u00e7\u00e1c erran eztitzagun.\n4:21 Orduan hec mehatchurequin vtzi citzaten ioaitera, ez eridenez nolatan puni ahal litzaqueizten, populuaren causaz, ceren guci\u00e9c Iaincoa glorificatzen baitzut\u00e9n eguin i\u00e7an cenaz.\n4:22 Ecen berroguey vrthe baino guehiago cituen gui\u00e7onac, ceinen gainean sendatzeco signo haur eguin i\u00e7an baitz\u00e9n.\n4:23 Eta ioaitera vtzi cituztenean ethor citecen bere gendetara, eta conta ciec\u00e9n cer-ere Sacrificadore principal\u00e9c eta Anciano\u00e9c erran baitzerau\u00e8c\u00e9n.\n4:24 Eta hec en\u00e7un cituztenean gogo batez altcha ce\u00e7aten voza Iaincoagana, eta erran ce\u00e7aten, Iauna, hi aiz ceru\u00e4 eta lurra, itsassoa eta hetan diraden gau\u00e7a guciac eguin ditu\u00e1n Iaincoa,\n4:25 Dauid eure cerbitzariaren ahoz erran duana, Cergatic mutinatu i\u00e7an dirade gendeac, eta populu\u00e9c pensatu vkan dituzt\u00e9 gau\u00e7a vanoac?\n4:26 Bildu i\u00e7an dirade lurreco regueac, eta princeac elkarrequin bathu i\u00e7an dirade Iaunaren eta haren Christen contra.\n4:27 Ecen bildu i\u00e7an dituc eguiaz hire seme saindu Iesusen contra, cein vnctatu baituc, Herodes eta Ponce Pilate Gentilequin eta Israeleco populuarequin.\n4:28 Eguin le\u00e7aten\u00e7\u00e1t cer-ere hire escuac eta hire conseilluac lehenetic eguitera determinatu baitzuen.\n4:29 Orain bada Iauna, beha e\u00e7ac hay\u00e9n mehatchuetara, eta eman iec\u00e9c eure cerbitzariey libertate gucirequin hire hitzaz min\u00e7a ditecen:\n4:30 Eure escua hedaturic ossassun emaitera, signoac eta miraculuac eguin ditecen Iesus hire Seme Sainduaren icenean.\n4:31 Eta othoitz eguin \u00e7utenean, ikara cedin lekua ceinetan bilduac baitziraden: eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta min\u00e7atzen ciraden Iaincoaren hitzaz hardie\u00e7arequin.\n4:32 Eta aralde sinhetsi vkan \u00e7uten\u00e9n bihotza eta arim\u00e1 cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric \u00e7uela, baina gau\u00e7a guciac cituzt\u00e9n commun.\n4:33 Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen \u00e7ut\u00e9n Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen guci\u00e9n gainean.\n4:34 Ecen nehorc deusen beharric etzuen hay\u00e9n artean: ceren landaric edo etcheric \u00e7uten guci\u00e9c saltzen baitzituzt\u00e9n, eta saldu i\u00e7an ciraden gauc\u00e9n precioa ekarten baitzut\u00e9n\n4:35 Eta e\u00e7arten Apostolu\u00e9n oinetara: eta partitzen \u00e7ay\u00f3n batbederari, beharra \u00e7uenaren araura.\n4:36 Iosesec bada, cein icen goiticoz dei baitzedin Apostolu\u00e9z Barnabas (erran nahi baita consolationezco semea) Leuit\u00e1c, nationez Cyprianoac,\n4:37 Possessionebat nola baitzuen sal ce\u00e7an hura, eta ekarriric diru\u00e4 e\u00e7ar ce\u00e7an Apostolu\u00e9n oinetara.\n5:1 Baina Ananias deitzen cen gui\u00e7on batec, Sapphira bere emaztearequin sal ce\u00e7an possessionebat:\n5:2 Eta apparta ce\u00e7an preciotic partebat, haren emazteac-ere \u00e7aquialaric: eta cembeit parte ekarriric, Apostolu\u00e9n oinetara e\u00e7ar ce\u00e7an.\n5:3 Eta erran ce\u00e7an Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gue\u00e7ur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera?\n5:4 Baldin beguiratu bahau etzena hire guelditzen? eta salduric hire botherean etzena? cer cen cergatic gau\u00e7a hori gogoan e\u00e7arri behar auen? eztrauec gui\u00e7oney gue\u00e7ur erran, baina Iaincoari.\n5:5 Eta Ananias hitz hauc en\u00e7unic, eror cedin, eta renda ce\u00e7an spiritua: eta beldurtassun handia iar cedin gau\u00e7a hauc en\u00e7uten cituzten guci\u00e9n gainean.\n5:6 Eta iaiquiric lagun gazte batzuc har ce\u00e7aten hura, eta camporat eramanic ohortz ce\u00e7aten.\n5:7 Eta guertha cedin quasi hirur orenen buru\u00e4n, haren emaztea-ere, cer eguin cen etzaquialaric, sar baitzedin:\n5:8 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Pierrisec, Erran ie\u00e7adan hambatetan land\u00e1 saldu du\u00e7ue? Eta harc erran ce\u00e7an, Bay, hambatetan.\n5:9 Orduan Pierrisec diotsa, Cer da iunctatu i\u00e7an baitzarete \u00e7uen artean Iaunaren spirituaren tentatzera? horr\u00e1, hire senharra ohortze duten\u00e9n oinac borth\u00e1n, eta eramanen aute hi.\n5:10 Eta bertan eror cedin haren oinetara eta renda ce\u00e7an spiritua. Eta sarthuric lagun gazt\u00e9c eriden ce\u00e7aten hura hila, eta camporat eramanic ohortz ce\u00e7aten bere senharraren aldean.\n5:11 Eta beldurtassun handia eguin cedin Eli\u00e7a guciaren gainean, eta gau\u00e7a hauc en\u00e7uten cituzten guci\u00e9n gainean.\n5:12 Eta Apostolu\u00e9n escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galeri\u00e1n.\n5:13 Eta bercetaric batre etz\u00e9n venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac.\n5:14 Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten \u00e7utenen compaini\u00e1, hambat gui\u00e7onez nola emaztez)\n5:15 Hambat non karriquetara ekarten baitzituzt\u00e9n. eriac, eta ohetan e\u00e7arten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledin\u00e7\u00e1t.\n5:16 Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden.\n5:17 Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sect\u00e1) inuidiaz bethe citecen.\n5:18 Eta egotz citzaten escuac Apostolu\u00e9n gainera, eta e\u00e7ar citzaten presoindegui publicoan.\n5:19 Baina Iaunaren Aingueru\u00e4c gauaz irequi citzan presoindeguico borth\u00e1c: eta hec campora idoquiric, erran ce\u00e7an,\n5:20 \u00c7oazte, eta templean \u00e7audetela declaira ietzo\u00e7ue populuari vicitze hunetaco hitz guciac.\n5:21 Eta hec haur en\u00e7unic far citecen arthatsean templean, eta iracasten ari ciraden. Eta ethorriric Sacrificadore subiranoac, eta harequin ciraden\u00e9c bil ce\u00e7aten conseillua eta Israeleco haourr\u00e9n Anciano guciac: eta igor ce\u00e7aten presoindeguira erekar litecen\u00e7\u00e1t.\n5:22 Baina ethorriric officier\u00e9c etzitzaten eriden presoindeguian, eta itzuliric conta ce\u00e7aten,\n5:23 Cioitela, Presoindeguia behin\u00e7\u00e1t eriden dugu ertsia diligentia gucirequin, eta goard\u00e1c campotic borth\u00e9n aitzinean ceudela: baina irequi dugunean, nehor eztugu barnean eriden.\n5:24 Hitz hauc en\u00e7un eta, Sacrificadore subiranoa eta templeco Capitaina, eta Sacrificadore principalac, dud\u00e1n ceuden he\u00e7az cer i\u00e7anen cen.\n5:25 Baina ethorriric cembeitec erran ciec\u00e9n, Har\u00e1, presoindeguian e\u00e7arri cintuzten gi\u00e7onac templean dirade, eta iracasten dute populua.\n5:26 Orduan templeco Capitainac ioanic officierequin ekar citzan bortcha gabe: (ecen po-puluaren beldur ciraden lapida ezlitecen)\n5:27 Eta ekarriric hec presenta citzaten conseilluan: eta interroga citzan Sacrificadore subiranoac,\n5:28 Cioela, Eztrau\u00e7uegu manamendu expressez defendatu etzine\u00e7aten iracats icen horretan? eta hun\u00e1, bethe du\u00e7ue Ierusaleme \u00e7uen doctrin\u00e1z, eta nahi du\u00e7ue gure gainera erekarri gui\u00e7on horren odola.\n5:29 Orduan ihardesten \u00e7uela Pierrisec eta berce Apostolu\u00e9c erran ce\u00e7aten, Lehen obeditu behar da Iaincoa ecen ez gui\u00e7onac.\n5:30 Gure Ait\u00e9n Iaincoac resuscitatu vkan du Iesus, cein \u00e7uec \u00e7urean vrkaturic hil vkan baitu\u00e7ue.\n5:31 Haur Iaincoac prince eta saluadore goratu vkan du bere escuinaz, eman lie\u00e7on\u00e7at emendamendua Israeli eta bekatu\u00e9n barkamendua.\n5:32 Eta guc ekarten draucagu testimoniage erraiten ditugun gau\u00e7a hau\u00e7az: bay eta Spiritu sainduac, cein eman baitraue Iaincoac hura obeditzen duteney.\n5:33 Eta hec haur en\u00e7unic despitez leher eguiteco ceuden, eta consultatzen \u00e7uten hay\u00e9n hiltzera.\n5:34 Orduan iaiquiric conseilluan Phariseu Gamaliel deitzen cen Legueco doctor batec, cein populu guciac ohoratzen baitzuen, mana ce\u00e7an lekorerat appurbat retira litecen Apostoluac:\n5:35 Guero erran ciec\u00e9n, Israeltar gui\u00e7on\u00e1c, gogoau\u00e7ue ceurotara, gui\u00e7on hau\u00e7az cer eguinen du\u00e7uen.\n5:36 Ecen dembora hauc baino lehen altcha cedin Theudas, cioela tiere buru\u00e4z cerbait cela, ceini lagund baitzequi\u00f3n gui\u00e7on araldebat, laur ehunetarano: cein hil baitze\u00e7aten, eta hari behatu, i\u00e7an \u00e7aizcan guciac hautsi i\u00e7an dirade eta ezdeus bilhatu.\n5:37 Haren ondoan altcha cedin Iudas Galileanoa descriptioneco demboretan, eta erauz ce\u00e7an populu handi bere ondoan: gal cedin hura-ere, eta hari behatu i\u00e7an \u00e7aizcan guciac deseguin citecen.\n5:38 Eta orain diotsuet, parti \u00e7aquiztez gui\u00e7on horiey, eta vtzitza\u00e7ue: ecen baldin gui\u00e7onetaric bada conseillu edo obra hori, deseguinen da:\n5:39 Baina baldin Iaincoaganic bada, ezte\u00e7aque\u00e7ue deseguin, beguirau\u00e7ue etzaitezten Iaincoagana contrariant eriden. Eta haren opinioneco i\u00e7an ciraden.\n5:40 Orduan deithuric Apostoluac, a\u00e7otatu ondoan mana citzaten ezlitecen min\u00e7a Iesusen icenean, eta vtzi citzaten ioaitera.\n5:41 Hec bada ioan citecen alegueraric conseilluaren aitzinetic, ceren Iesusen icenean iniuria suffritzeco ohore hura eguin i\u00e7an baitzayen.\n5:42 Eta egun guciaz templean eta etchean etziraden guelditzen iracastetic eta Iesus Christen predicatzetic.\n6:1 Eta egun hetan nola discipuluac multiplicatzen baitziraden, eguin cedin Greco\u00e9n murmuratzebat Hebraico\u00e9n contra ceren menospreciatzen baitziraden cerbitzu ordinarioan hay\u00e9n emazte alhargunac.\n6:2 Halacotz hamabi\u00e9c discipuluzco compaini\u00e1 deithuric, erran ce\u00e7aten, Ezta ra\u00e7oin guc Iaincoaren hitza vtziric mahainac cerbitza ditzagun.\n6:3 Hautaitza\u00e7ue beraz, anaye\u00e1c, \u00e7uetaric \u00e7azpi gui\u00e7on testimoniage onetacoric, Spiritu sainduaz eta sapientiaz betheac, eta cargu haur emanen baitrau\u00e8gu.\n6:4 Eta gu\u00e7az den becembatean orationeari eta hitzaren administrationeari iarreiquiren gniaizqui\u00f3.\n6:5 Eta propos haur compainia guciaren gogaraco i\u00e7an cen: eta elegi citzaten Esteben, gui\u00e7on fedez eta Spiritu sainduaz bethea, eta Philippe, eta Prochoro, eta Nicanor, eta Timon, eta Parmenas, eta Nicolas proselyto Antiocheanoa:\n6:6 Hauc presenta citzaten Apostolu\u00e9n aitzinera, eta hec othoitze eguinic escuac gainean paussa cietz\u00e9n.\n6:7 Eta Iaincoaren hitza aitzinaratzen cen, eta haguitz multiplicatzen cen discipulu\u00e9n contua Ierusalemen: Sacrificadoretaric-ere tropel handiac fedea obeditzen \u00e7uen.\n6:8 Eta Estebenec betheric fedez eta botherez, eguiten \u00e7uen miraculu eta signo handiric populuan.\n6:9 Eta altcha citecen batzu, Libertin\u00e9n, eta Cyreneano\u00e9n eta Alexandriano\u00e9n, eta Ciliciaco eta Asiaco diraden\u00e9n deitzen den synagogatic, disputatzen ciradela Estebenequin.\n6:10 Eta ecin resisti ce\u00e7aqueoten sapientiari eta hura min\u00e7a eraciten \u00e7uen Spirituari.\n6:11 Orduan suborna citzaten gui\u00e7on batzu erraiten \u00e7utenic, En\u00e7un dugu hori erraiten hitz blasphemiotacoric Moysesen eta Iaincoaren contra.\n6:12 Eta moui citzaten populua eta Ancianoac eta Scrib\u00e1c: eta oldarturic harrapa ce\u00e7aten hura, eta eraman ce\u00e7aten conseillura.\n6:13 Eta presenta citzaten testimonio falsuac erraiten \u00e7utenic, Gui\u00e7on haur ezta ichiltzen blasphemiotaco hitz erraitetic leku saindu hunen, eta Leguearen contra.\n6:14 Ecen en\u00e7un vkan dugu haur erraiten, ecen Iesus Nazareno horrec deseguinen duela leku haur, eta muthaturen dituela Moysesec eman drauzquigun ordenan\u00e7\u00e1c.\n6:15 Eta beguiac harenganat egotziric, conseilluan iarriric ceuden guci\u00e9c ikus ce\u00e7aten haren beguithartea quasi Aingueru baten beguithartea be\u00e7alaco.\n7:1 Orduan erran ce\u00e7an Sacrificadore subiranoac, Gau\u00e7a horiac horrela othe dirade?\n7:2 Eta harc erran ce\u00e7an, Gui\u00e7on anaye\u00e1c eta ait\u00e1c, en\u00e7u\u00e7ue, Gloriazco Iaincoa aguer cequi\u00f3n gure aita Abrahami Mesopotamian cenean , Charranen habita cedin baino lehen:\n7:3 Eta erran cie\u00e7\u00f3n, Ilki adi eure herritic, eta eure ahaidetaric, eta athor nic eracutsiren drau\u00e4dan lurrera.\n7:4 Orduan ilkiric Chaldeo\u00e9n herritic habita cedin Charranen. Eta handic, haren aita hil cenean Iaincoac eraman ce\u00e7an hura \u00e7uec habitatzen \u00e7areten lur hunetara.\n7:5 Eta etzie\u00e7\u00f3n heretageric eman hartan, ez are oinaren bethea-ere: possessionetan hura emanen ceraucala promettatu baceraucan-ere, eta haren haciari haren ondoan, haourric ezpa\u00e7uen-ere.\n7:6 Baina hunela erran ce\u00e7an Iaincoac, Habitaturen duc hire hacia berceren lurrean: eta han hura suiectionetaco eguinen di\u00e9, eta gaizqui tractaturen laur ehun vrthez.\n7:7 Baina hec cerbitzatu duqueiten gendea punituren diat nic, dio Iaincoac: eta guero ilkiren dituc, eta cerbitzaturen ni\u00e9 leku hunetan.\n7:8 Eta eman cie\u00e7\u00f3n Circoncisionezco allian\u00e7\u00e1: eta hunela Abrahamec engendra ce\u00e7an Isaac, eta circoncidi ce\u00e7an hura \u00e7ortzigarreneco egunean: eta Isaac-ec engendra ce\u00e7an Iacob, eta Iacob-ec hamabi Patriarch\u00e1c.\n7:9 Eta Patriarch\u00e9c inuidiaz mouituric, sal ce\u00e7aten Ioseph Egypter\u00e1t eraman ledin\u00e7at: baina Iaincoa cen harequin:\n7:10 Eta idoqui ce\u00e7an hura bere tribulatione gucietaric, eta eman cie\u00e7\u00f3n gratia eta sapientia Egypteco regue Pharaoren aitzinean, ceinec ordena baitze\u00e7an hura Egypteco eta bere etche gucico gobernadore.\n7:11 Eta ethor cedin gossetebat Egypteco herri gucira, eta Chanaan-era, eta herstura handia: eta etzut\u00e9n erideiten iatecoric gure Ait\u00e9c.\n7:12 Baina en\u00e7un ce\u00e7anean Iacob-ec bacela ogui Egypten, igor citzan gure Ait\u00e1c lehenic.\n7:13 Eta bigarren aldian e\u00e7agut cedin Ioseph bere anay\u00e9z, eta declara cequion Pharaori Iosephen leinua.\n7:14 Orduan mandatariac igorriric Iosephec erekar ce\u00e7an bere aita Iacob, eta bere ahacoa gucia, baitziraden hiruroguey eta hamaborz persona.\n7:15 Iauts cedin bada Iacob Egyptera, eta hil cedin hura, eta gure Ait\u00e1c.\n7:16 Eta eraman i\u00e7an ciraden Sichemera, eta e\u00e7arri i\u00e7an ciraden sepulchrean, cein erossi baitzuen Abrahamec diruren preciotan Emor Sichemeco semearen semetaric.\n7:17 Baina Iaincoac Abrahami iuratu ceraucan promessaren dembora hurbiltzen cela, augmenta cedin populua eta multiplica Egypten:\n7:18 Berce reguebat Ioseph e\u00e7agutu etzuenic altcha cedino.\n7:19 Hare gure nationearen contra fineciaz vsatzen \u00e7uela, gaizqui tracta citzan gure ait\u00e1c, bere haourr\u00e9n heriotara abandonna eraciterano, arra\u00e7\u00e1 falta ledin\u00e7\u00e1t.\n7:20 Dembora hartan sor cedin Moyses, eta cen Iaincoaren gogaraco: cein hirur hilebethez haci i\u00e7an baitz\u00e9n bere aitaren etchean.\n7:21 Guero hura abandonnatu i\u00e7an cenean, era-man ce\u00e7an Pharaoren alab\u00e1c, eta haz ce\u00e7an beretaco semetan.\n7:22 Eta instruitu i\u00e7an cen Moyses Egyptecoen sapientia gucian, eta cen botheretsu erranetan eta eguinetan.\n7:23 Baina bethe \u00e7ayonean berroguey vrtheren dembor\u00e1, igan cequi\u00f3n bihotzera bere anay\u00e9n Israeleco sem\u00e9n, visitatzera ioan ledin:\n7:24 Eta ikussiric iniuria hartzen \u00e7uembat, defenda ce\u00e7an eta mendeca bidegabe hartzen \u00e7uena, Egyptianoa ioric.\n7:25 Eta vste \u00e7uen aditzen \u00e7utela haren anay\u00e9c ecen Iaincoac haren escuz deliuran\u00e7a eman behar cerauela: baina hec etze\u00e7aten adi.\n7:26 Eta biharamunean hec guducatzen ciradela, eriden cedin hay\u00e9n artean, eta enseya cedin hay\u00e9n baquetzen, cioela, Gui\u00e7on\u00e1c, anaye \u00e7arete \u00e7uec: cergatic batac berceari gaizqui eguiten drauca\u00e7ue?\n7:27 Baina hurcoari gaizqui eguiten ceraucanac bulka ce\u00e7an hura, cioela, Norc ordenatu au gure gaineco prince eta iuge?\n7:28 Ala ni hic nahi nauc hil, atzo Egyptianoa hil auen be\u00e7ala?\n7:29 Orduan ihes eguin ce\u00e7an Moysesec hitz hunegatic, eta arrotz eguin cedin Madiango lurrean, non engendra baitzitzan bi seme.\n7:30 Eta berroguey vrthe complitu cituenean aguer cequi\u00f3n Sinaco mendico desertuan Iaunaren Aingueru\u00e4, berro batetaco su-garrean.\n7:31 Eta Moyses hori ikussiric miraz iar cedin visioneaz: eta consideratzera hurbiltzen cela eguin cedin harengana Iaunaren voza,\n7:32 Cioela, Ni nauc hire ait\u00e9n Iaincoa, Abrahamen Iaincoa., eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. Eta Moyses ikara \u00e7abilala etz\u00e9n consideratzera venturatzen.\n7:33 Orduan erran cie\u00e7on Iaunac, Eraunzquic eure oinetaco \u00e7apat\u00e1c: ecen hi aicen lekua lur saindua duc.\n7:34 Ikussi diat, ikussi diat neure populu Egypten denaren afflictionea, eta hay\u00e9n suspirioa en\u00e7un diat, eta iautsi i\u00e7an nauc hay\u00e9n idoquitera, orain bada athor, igorriren aut Egyptera.\n7:35 Moyses arnegatu \u00e7ut\u00e9n haur, cioitela, Norc hi ordenatu au prince eta iuge? haur bada Iaincoac prince eta libera\u00e7ale igor \u00e7e\u00e7an, Aingueru berroan aguertu i\u00e7an \u00e7ayonaren escuz.\n7:36 Hunec campora idoqui citzan hec, miraculuac eta signoac eguinez Egypten, eta itsasso gorrian, eta desertuan, berroguey vrthez.\n7:37 Moyses haur da erran cerauena Israeleco haourrey, Prophetabat suscitaturen drau\u00e7ue \u00e7uen Iainco Iaunac \u00e7uen anayetaric ni be\u00e7alacoric: hari beha \u00e7aquizquiote.\n7:38 Haur da congregationean desertuan i\u00e7an cena, Aingueru\u00e4requin, cein min\u00e7atzen baitzay\u00f3n Sinaco mendian, eta gure Aitequin i\u00e7ana, ceinec recebitu baititu hitz viciac guri emaiteco.\n7:39 Ceini ezpaitzaizca behatu nahi i\u00e7an gure Ait\u00e1c, baina refusatu vkan dut\u00e9, eta itzuli i\u00e7an dirade bere bihotzez Egypter\u00e1t:\n7:40 Ciotsatela Aaroni, Eguin ietzaguc gure aitzinean dohazquen Iaincoac: ecen Moysesi, ceinec Egypteco lurretic campora eraman baiquaitu, etzeaquiagu cer heldu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n.\n7:41 . Eta aretzebat eguin ce\u00e7aten egun hetan, eta offrenda cie\u00e7oten sacrificio idolari: eta delectatzen ciraden bere escuezco obra eguinetan.\n7:42 Orduan guibelaz itzul cequi\u00e9n Iaincoa, eta abandonna citzan ceruco gendarmeriaren cerbitzatzera: Prophet\u00e9n liburu\u00e4n scribatua den be\u00e7ala, Israeleco etche\u00e1, ala offrendatu drauzquida\u00e7ue niri oblationeac eta sacrificioac berroguey vrthez desertuan?\n7:43 Aitzitic hartu vkan du\u00e7ue Moloch-en tabernaclea, eta \u00e7uen Iainco Remphamen i\u00e7arra, eta figura hec adoratzeco eguin ditu\u00e7ue: hunegatic irionen \u00e7aituztet Babylonez alde hartara.\n7:44 Testimoniageco tabernaclea gure aitequin i\u00e7an da desertuan, nola ordenatu baitzuen Moysesi erran ceraucanac, hura eguin le\u00e7an ikussi \u00e7uen formaren an\u00e7ora.\n7:45 Tabernacle hura-ere gure Ait\u00e9c recebituric eraman ce\u00e7aten Iosuerequin Gentil\u00e9n possessionera, cein iraitzi vkan baititu Iaincoac gure Ait\u00e9n aitzinetic Dauid-en egunetarano.\n7:46 Ceinec eriden baitze\u00e7an gratia Iaincoaren aitzinean, eta esca cedin eriden le\u00e7an tabernaclebat Iacob-en Iaincoarendaco.\n7:47 Eta Salomonec edifica cie\u00e7\u00f3n etchebat.\n7:48 Baina Subiranoa ezta escuz eguin templetan habitatzen nola Prophet\u00e1c erraiten baitu,\n7:49 Ceru\u00e4 da ene thronoa, eta lurra ene oin\u00e9n scabell\u00e1. Cer etche edificaturen drauta\u00e7ue niri? dio Iaunac: edo cein da ene repausatzeco lekua?\n7:50 Ala eztitu ene escuac eguin gau\u00e7a horiac guciac?\n7:51 Gende garhondo gogorr\u00e1c, eta bihotz eta beharri circonciditu gabe\u00e1c, \u00e7uec bethi Spiritu sainduari contrastatzen \u00e7aizquiote, \u00e7uen ait\u00e1c be\u00e7ala, \u00e7uec-ere.\n7:52 Prophetetaric cein eztute persecutatu \u00e7uen ait\u00e9c? hil-ere badituzte Iustoaren aduenimendua aitzinetic erran dutenac, ceinen tradi\u00e7ale eta erhaile orain \u00e7uec i\u00e7an baitzarete.\n7:53 Cein\u00e9c recebitu baitu\u00e7ue Leguea Aingueru\u00e9n ministerioz, eta ezpaitu\u00e7ue beguiratu.\n7:54 Eta gau\u00e7a hau\u00e9n en\u00e7utean, leher eguiten \u00e7uten bere bihotzetan eta hortz garrascotsez ceuden haren contra.\n7:55 Baina nola baitz\u00e9n Spiritu sainduaz bethea, cerur\u00e1t beguiac altchaturic ikus ce\u00e7an Iaincoaren gloria, eta Iesus Iaincoaren escuinean cegoela.\n7:56 Eta dio, Hun\u00e1, ikusten ditut ceru\u00e4c irequiac. eta gui\u00e7onaren Semea Iaincoaren escuinean dagoela.\n7:57 Orduan hec oihu handiz iarriric bere beharriac bo\u00e7a citzaten, eta gogo batez oldar citecen haren contra.\n7:58 Eta hiritic campora iraitziric lapidatzen \u00e7uten: eta testimonioec e\u00e7ar citzaten bere abillamenduac Saul deitzen cen gui\u00e7on gazte baten oinetara.\n7:59 Eta lapidatzen \u00e7ut\u00e9n Esteben, inuocatzen eta erraiten \u00e7uela, Iesus Iaun\u00e1, recebi e\u00e7ac ene spiritua.\n7:60 Eta belhaurico iarriric oihu eguin ce\u00e7an ocengui Iauna, eztieceala imputa bekatu haur, Eta haur erran \u00e7uenean lokar cedin.\n8:1 Eta Saul consent cen haren hiltzean. Eta eguin cedin dembora hartan persecutione handi Ierusalemen cen Eli\u00e7aren contra: eta guciac barreya citecen Iudeaco eta Samariaco comarquetar\u00e1t, salbu Apostoluac.\n8:2 Eta eraman ce\u00e7aten Esteben ohorztera Iaincoaren beldurra \u00e7uten gui\u00e7on batzuc, eta nigar handi eguin ce\u00e7aten haren gainean.\n8:3 Eta Saulec deseguiten \u00e7uen Eli\u00e7\u00e1, etchez etche sartzen cela: eta tiratuz bortchaz gui\u00e7onac eta emazteac presoindeguian e\u00e7arten cituen.\n8:4 Bada barreyatu i\u00e7an ciradenac ba\u00e7abiltzan hara huna, Iaincoaren hitza denunciatzen \u00e7utela.\n8:5 Eta Philippec iautsiric Samariaco hiri batetara, predica ciec\u00e9n Christ.\n8:6 Eta populua gogo batez behatzen \u00e7ayon Philippec erraiten \u00e7uenari, en\u00e7uten eta ikusten cituztela eguiten cituen signoac.\n8:7 Ecen spiritu satsu\u00e1c, he\u00e7az eduquiten ciradenetaric anhitzetaric ilkiten ciraden, ocengui oihuz ceudela: eta anhitz paralytico eta maingu senda cedin.\n8:8 Eta alegran\u00e7a handi eguin cedin hiri hartan.\n8:9 Eta Simon deitzen cen gui\u00e7ombat cen, lehendanic hirian encantamenduz vsatzen \u00e7uenic, eta Samariaco populua encantatu \u00e7uenic, cioela bere buru\u00e4z cembeit personage handi cela.\n8:10 Ceini behatzen baitzaizqui\u00f3n chipienetic handieneranoco guciac, cioitela, Haur da Iaincoaren verthute handi hura.\n8:11 Eta hari beha \u00e7aizcan ceren dembora lucez encantamenduz adimendutaric erauci baitzituen.\n8:12 Baina Philippe sinhetsi \u00e7utenean, ceinec denuntiatzen baitzituen Iaincoaren resumari eta Iesus Christen icenari appertenitzen \u00e7aizcan gau\u00e7\u00e1c, batheyatzen ciraden bay gui\u00e7onac bay emazteac.\n8:13 Eta Simonec berac-ere sinhets ce\u00e7an, eta batheyatuz gueroztic Philipperen aldetic etz\u00e9n higuitzen: eta eguiten ciraden signoac eta verthuteac ikusten cituenean, spantatzen cen.\n8:14 Eta en\u00e7un \u00e7utenean Ierusalemen ciraden Apostolu\u00e9c, nola Samariac recebitu \u00e7uen Iaincoaren hitza, igor citzaten hetara Pierris eta Ioannes.\n8:15 Hauc hara iautsi i\u00e7an ciradenean othoitz eguin ce\u00e7aten hecgatic, recebi le\u00e7aten\u00e7\u00e1t Spiritu saindua.\n8:16 (Ecen oraino hetaric batetara-ere etz\u00e9n iautsi i\u00e7an, baina solament batheyatuac ciraden Iesus Iaunaren icenean)\n8:17 Guero paussa citzaten escuac hay\u00e9n gainean, eta recebi ce\u00e7aten Spiritu saindua.\n8:18 Orduan ikussiric Simonec ecen Apostoluen escuen paussatzez emaiten cela Spiritu saindua, diru presenta ciec\u00e9n.\n8:19 Erraiten \u00e7uela, Inda\u00e7ue niri-ere bothere hori, nori-ere escuac gainean paussaturen baitrautzat, recebi de\u00e7an Spiritu saindua.\n8:20 Baina Pierrisec erran cie\u00e7\u00f3n, Hire diru\u00e4 hirequin gal dadila, ceren estimatu baituc Iaincoaren dohaina dirutan conquestatzen dela.\n8:21 Eztuc hic parteric ez heretageric eguiteco hunetan: ecen hire bihotza eztuc chuchen Iaincoaren aitzinean.\n8:22 Emendadi bada eure malitia horretaric, eta Iaincoari othoitz egui\u00f3c, eya, aguian barka lequidianez eure bihotzeco pensamendua.\n8:23 Ecen beha\u00e7un gucizco karminean, eta iniquitatezco estecailluan aicela badiacuss\u00e1t.\n8:24 Orduan ihardesten \u00e7uela Simonec erran ce\u00e7an, Othoitz eguio\u00e7ue \u00e7uec enegatic Iaunari, erran ditu\u00e7uen gaucetaric batre guertha eztaquidan\u00e7\u00e1t,\n8:25 Hec bada testificaturic eta denuntiaturic Iaunaren hitza, itzul citecen Ierusalemera, eta anhitz Samaritano\u00e9n burgutan Euangelioa predica ce\u00e7aten.\n8:26 Guero Iaunaren Aingueru\u00e4 min\u00e7a cequi\u00f3n Philipperi, cioela, Iaiqui adi, eta habil Egu-erdi alder\u00e1t, Ierusalemetic Gazara iausten den bidera: hura duc desert:\n8:27 Eta iaiquiric ioan cedin, eta hun\u00e1, gui\u00e7on Ethiopiano Eunuchobat, Ethiopiano\u00e9n reguina Candaceren azpian manamendu gucia \u00e7uenic, cein baitz\u00e9n haren onhassun guciaren gaineco: eta ethorri i\u00e7an cen adoratzera Ierusalemera:\n8:28 Eta itzultzen cen iarriric cegoela bere carriot gainean, eta iracurtzen \u00e7uen Esaias prophet\u00e1.\n8:29 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n Spirituac Philipperi, Hurbil adi, eta hers aquio carriot horri.\n8:30 Eta Philippec laster eguinic en\u00e7un ce\u00e7an hura, iracurtzen \u00e7uela Esaias prophet\u00e1: eta erran cie\u00e7\u00f3n, Baina aditzen duc iracurtzen duana?\n8:31 Eta harc dio, Eta nola ahal ne\u00e7aque, baldin norbeitec guida ezpane\u00e7a? Eta othoitz eguin cie\u00e7on Philipperi iganic iar ledin harequin.\n8:32 Eta Scripturaco passage iracurtzen \u00e7uena, haur cen, Ardibat be\u00e7ala heriotzera eraman i\u00e7an da: eta nola bildots-bat motzen duenaren aitzinean mutu baita, hala eztu irequi vkan bere ahoa\n8:33 Haren beheratzean haren iugemendua goratu i\u00e7an da: baina haren irautea norc contaturen du? ecen altchatzen da lurretic haren vicia.\n8:34 Eta ihardesten ceraucala Eunuchoac Philipperi, erran ce\u00e7an, Othoitz eguiten drauat, nor\u00e7az Prophet\u00e1c erraiten du haur? bere buru\u00e4z, ala cembeit bercez?\n8:35 Orduan irequiric Philippec bere ahoa eta hassiric Scriptura hunetaric denuntia cie\u00e7on Iesus.\n8:36 Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu i\u00e7atetic?\n8:37 Eta erran ce\u00e7an Philippec, Baldin sinhesten baduc eure bihotz guciaz, ahal aite. Eta ihardesten \u00e7uela harc erran ce\u00e7an, Sinhesten diat Iaincoaren Semea dela Iesus Christ.\n8:38 Eta mana ce\u00e7an carriota gueldin ledin: eta iauts citecen biac vrera, Philippe eta Eunuchoa: eta batheya ce\u00e7an hura.\n8:39 Eta igan ciradenean vretic, Iaunaren Spirituac harrapa ce\u00e7an Philippe, eta guehiagoric etze\u00e7an ikus hura Eunuchoac: eta bere bideaz ioaiten cen alegueraric.\n8:40 Baina Philippe eriden cedin Azot-en: eta iragaitean predica ce\u00e7an Euangelioa hiri gucietan Cesareara hel leiteno.\n9:1 Eta Saul enflambaturic oraino mehatchuz eta hiltzecaz Iaunaren discipulu\u00e9n contra, ethor cedin Sacrificadore subiranoagana.\n9:2 Eta letra esca cequi\u00f3n Damascera synagoguetara ioaiteco: baldin nehor erideiten balu secta hunetacoric, gui\u00e7onac eta emazteac estecaturic eraman litzan\u00e7at Ierusalemera.\n9:3 Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguru\u00e4n argui cedin chistmist baten an\u00e7ora cerutic.\n9:4 Eta lurrera eroriric en\u00e7un ce\u00e7an vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc?\n9:5 Eta erran ce\u00e7an, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ce\u00e7an, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akulo\u00e9n contra ostico eguitea.\n9:6 Eta harc ikaraturic eta icituric erran ce\u00e7an, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen \u00e7aic cer eguin behar du\u00e1n.\n9:7 Eta harequin ioaiten ciraden gui\u00e7onac, gueldi citecen icituric, haren voza bay en\u00e7uten, baina nehor ikusten etzutela.\n9:8 Eta iaiqui cedin Saul lurretic, eta bere beguiac irequiric nehor etzuen ikusten: eta escutic guidatzen \u00e7utela, eraman ce\u00e7aten Damascera.\n9:9 Non egon baitzedin hirur egun ikusten etzuela: eta etze\u00e7an ian ez edan.\n9:10 Eta cen Damascen Ananias deitzen cen discipulubat, eta erran cie\u00e7on hari Iaunac visionez, Ananias. Eta dio harc, Hun\u00e1 ni, Iauna.\n9:11 Orduan Iaunac hari erran cie\u00e7on, Iaiquiric oha \u00c7ucena deitzen den karricara, eta bilha e\u00e7ac Iudaren etchean Saul deitzen den Tharsianobat: ecen har\u00e1, othoitzetan diagoc.\n9:12 (Eta ikus ce\u00e7an visionez Ananias deitzen cen gui\u00e7on-bat sartzen cela eta haren gainean escua e\u00e7arten \u00e7uela, ikustea recebi le\u00e7an\u00e7at)\n9:13 Eta ihardets ce\u00e7an Ananiasec, Iauna, en\u00e7un diat anhitzetaric gui\u00e7on hunez, cembat gaitz eguin drauen hire sainduey Ierusalemen.\n9:14 Etare hemen badic authoritate Sacrificadore principaletaric, hire icena inuocatzen duten guci\u00e9n estecatzeco.\n9:15 Eta erran cie\u00e7on Iaunac, Habil: ecen ene vnci electionezcobat duc hura ekar de\u00e7an\u00e7\u00e1t ene icena Gentilen, eta regu\u00e9n, eta Israeleco haourr\u00e9n aitzinera.\n9:16 Ecen nic eracutsiren diarocat cembat behar duen ene icenagatic suffritu.\n9:17 Ioan cedin bada Ananias eta sar cedin etche hartan: eta escuac haren gainean e\u00e7arriric, erran ce\u00e7an, Saul anay\u00e9, Iaunac igorri niauc (cein baita Iesus hiri ethorten aincen bidean aguertu \u00e7ayana) ikustea recebi de\u00e7an\u00e7at, eta Spiritu sainduaz bethe adin\u00e7at.\n9:18 Eta bertan eror citecen haren beguietaric quasi ezcat\u00e1c be\u00e7alacoac, eta ikustea recebi ce\u00e7an bertan : guero iaiquiric batheya cedin.\n9:19 Eta ian \u00e7uenean indar har ce\u00e7an. Eta egon cedin Saul Damascen ciraden discipuluequin cembeit egun.\n9:20 Eta bertan synagoguetan predica ce\u00e7an Christ ecen hura cela Iaincoaren Semea.\n9:21 Eta icitzen ciraden hura en\u00e7uten \u00e7ut\u00e9n guciac, eta erraiten \u00e7ut\u00e9n, Ezta haur deseguin dituena Ierusalemen icen haur inuocatzen \u00e7utenac, eta hartara huna ethorri baita, hec estecaturic eraman litzan\u00e7at Sacrificadore principaletara?\n9:22 Baina Saul gueroago fortificatzenago cen, eta confunditzen cituen Damascen habitatzen ciraden Iuduac, confirmatuz ecen haur cela Christ.\n9:23 Eta dembora luceren buru\u00e4n eduqui ce\u00e7aten Iudu\u00e9c elkarren artean conseillu haren hiltzeco,\n9:24 Baina Saulen e\u00e7agutzera ethor citecen hayen celat\u00e1c: eta beguiratzen cituzten borth\u00e1c egun eta gau, hura hil le\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n9:25 Baina harturic hura discipuluec gauaz murraillatic erauts ce\u00e7aten cordaz sasquian e\u00e7arriric.\n9:26 Eta Saul ethorri cenean Ierusalemera, discipuluequin lagundu nahiz \u00e7abilan: baina guciac haren beldur ciraden, ez sinhetsiz hura discipulu cela.\n9:27 Baina Barnabasec harturic hura eraman ce\u00e7an Apostoluetara, eta conta ciec\u00e9n nola bidean ikussi \u00e7uen Iauna, eta hari min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n, eta nola Damascen frangoqui min\u00e7atu i\u00e7an cen Iesusen icenean.\n9:28 Eta cen hequin ioaiten eta ethorten cela Ierusalemen.\n9:29 Eta frangoqui Iesus Iaunaren icenean min\u00e7atzen eta disputatzen cen Greco\u00e9n contra: baina hec hura hil nahiz \u00e7abiltzan.\n9:30 Hori e\u00e7aguturic anay\u00e9c eraman ce\u00e7aten hura Cesareara, eta igor ce\u00e7aten Tarsera.\n9:31 Elic\u00e9c bada Iudea gucian eta Galilean eta Samarian baque \u00e7ut\u00e9n, eta edificatzen ciraden, Iaincoaren beldurr\u00e9an ebiliz, eta Spiritu sainduaren consolationez multiplicatzen ciraden.\n9:32 Guertha cedin, Pierris gucietarat iragaiten cela, ethor baitzedin Lyddan habitatzen ciraden sainduetara-ere.\n9:33 Eta eriden ce\u00e7an han Ene\u00e1s deitzen cen gui\u00e7on-bat ia \u00e7ortzi vrthez ohean cetzanic, cein baitz\u00e9n paralytico:\n9:34 Eta diotsa Pierrisec, Ene\u00e1s, sendatzen au Iesus Christec: iaiqui adi, eta eure ohea accotra e\u00e7ac eurorren. Eta bertan iaiqui cedin.\n9:35 Eta ikus ce\u00e7aten hura Lyddan eta Saronan habitatzen ciraden guci\u00e9c, eta conuerti citecen Iaunagana.\n9:36 Ioppen-ere bac\u00e9n discipulussa Tabitha deitzen cembat, erran nahi baita Dorcas: haur cen bethea obra onez eta elemosyna eguiten cituen\u00e9z.\n9:37 Eta guertha cedin egun hetan erituric hil baitzedin: eta ikuci \u00e7utenean, e\u00e7ar ce\u00e7aten gambera gora batetan.\n9:38 Eta ceren Lydda baitzen Iopperen aldean, discipuluec en\u00e7unic ecen Pierris han cela, igor citzaten bi gui\u00e7on harengana, othoizten \u00e7utela ez le\u00e7an ber\u00e1nt hetarano ethortera.\n9:39 Eta iaiquiric Pierris ethor cedin hequin: eta arribatu cenean, eraman ce\u00e7aten gambera gorara: eta presenta cequizqui\u00f3n emazte alhargun guciac nigarrez ceudela, eta eracusten cerautzatela Dorcasec hequin cenean eguiten cituen arrop\u00e1c, eta veztidurac.\n9:40 Baina guciac campora idoquiric Pierrisec eta belhaurico iarriric othoitz eguin ce\u00e7an, eta itzuliric gorputzer\u00e1t, erran ce\u00e7an, Tabitha iaiqui adi, eta harc irequi citzan bere beguiac, eta Pierris ikussiric iarri cedin.\n9:41 Orduan Pierrisec escua hari emanic. eraiqui ce\u00e7an: guero deithuric sainduac eta emazte alhargunac presenta ciec\u00e9n hura viciric.\n9:42 Eta haur e\u00e7agut cedin Ioppe gucian eta sinhets ce\u00e7aten anhitzec Iauna baithan.\n9:43 Eta guertha cedin, egon baitzedin anhitz egun Ioppen Simon deitzen cen larru appain\u00e7ale batenean.\n10:1 Eta gui\u00e7on-bat cen Cesarean, Cornelio deitzen cenic, Italiano deitzen cen bandaco centener,\n10:2 Deuota, eta Iaincoaren beldurra \u00e7uena bere etche guciarequin. eta elemosyna anhitz eguiten ceraucana populuari, eta Iaincoari othoitz eguiten ceraucana ordinarioqui.\n10:3 Harc ikus ce\u00e7an visionez claroqui egunaren bedratzi oren\u00e9n inguru\u00e4n, Iaincoaren Ainguerubat harengana ethorten cela, eta ciotsala. Cornelio\n10:4 Eta harc beguiac harenganat chuchenduric eta icituric erran ce\u00e7an, Cer da Iauna? Eta erran cie\u00e7\u00f3n, Hire orationeac eta elemosyn\u00e1c igan dituc memoriotan Iaincoaren aitzinera.\n10:5 Orain bada igor itzac batzu Ioppera, eta erekar e\u00e7ac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena.\n10:6 Hura duc ostatuz Simon larru appain\u00e7alebat baithan, ceinec baitu etchea itsas aldean: haic erranen drauc cer hic eguin behar du\u00e1n.\n10:7 Eta partitu cenean Corneliori min\u00e7o \u00e7ay\u00f3n Aingueru\u00e4, dei citzan bere cerbitzarietaric biga, eta harequin ardura ciradenetaric hommedarmes deuotbat.\n10:8 Eta h\u00e6y gucia contatu cerauenean, igor citzan Ioppera.\n10:9 Biharamunean hec bidean cioacela, eta hirira hurbiltzen ciradela, igan cedin Pierris etche gainera othoitz eguitera sey oren\u00e9n inguru\u00e4n.\n10:10 Eta guertha cedin, gossetu cenean, refectionea hartu nahi vkan baitzuen, eta appaincen ceraucatela eror cedin haren gainera spirituzco transportamendubat.\n10:11 Eta ikus ce\u00e7an ceru\u00e4 irequia, eta iausten \u00e7ayola beregana vncibat, mihisse handibat be\u00e7ala, laur cantoinetan lothua, lurrera iausten cela.\n10:12 Ceinetan baitz\u00e9n lurreco animal laur oindun gucietaric, eta bassa bestietaric eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric.\n10:13 Eta ethor cedin harengana vozbat, Iaiqui adi Pierris, hil e\u00e7ac eta ian e\u00e7ac.\n10:14 Orduan dio Pierrisec, Ez Iauna: ecen egundano ezti\u00e1t ian gau\u00e7a communic edo satsuric.\n10:15 Eta vozac berriz hari bigarren aldian erran cie\u00e7on, Iaincoac purificatu duena hic ezte\u00e7\u00e1la communetan eduqui.\n10:16 Eta haur eguin cedin hirur aldiz: guero har\u00e7ara retira cedin vncia cerur\u00e1t.\n10:17 Eta Pierrisec bere baithan dudatzen \u00e7uen be\u00e7ala ceric lic\u00e9n ikussi \u00e7uen visionea, hun\u00e1, Cornelioz igorri i\u00e7an ciraden gui\u00e7onac, Simonen etchea galde eguinic ethor citecen borthara.\n10:18 Eta cembeit deithuric, galde eguin ce\u00e7aten eya Simon icen goiticoz Pierris deitzen cena han cenez ostatuz,\n10:19 Eta Pierris gogueta cegoela visioneaz, erran cie\u00e7\u00f3n Spirituac,Hun\u00e1, hirur gui\u00e7on hire galdez diaudec.\n10:20 Iaiquiric bada iautsi adi eta habil hequin deus dudatu gabe: ecen nic igorri citi\u00e1t.\n10:21 Pierrisec bada iautsiric Cornelioz harengana igorri i\u00e7an ciraden gui\u00e7onetara, erran ce\u00e7an, Hun\u00e1, ni naiz \u00e7uec galdez \u00e7audetena: cer da caus\u00e1 ceinagatic hemen baitzarete?\n10:22 Eta hec erran ce\u00e7aten, Cornelio centenera, gui\u00e7on iustoa eta Iaincoaren beldurra duena, eta Iudu\u00e9n natione guciaz testimoniage duena, diuinoqui Aingueru saindu batez aduertitu i\u00e7an duc erekar en\u00e7an hi bere etchera, eta min\u00e7atzen en\u00e7un en\u00e7an.\n10:23 Barnera deithuric bada recebi citzan hec ostatuz eta biharamunean Pierris ioan cedin hequin, eta Ioppeco anayetaric batzuc compainia eguin cie\u00e7oten.\n10:24 Eta biharamunean sar citecen Cesarean. Eta Cornelio hay\u00e9n beguira cegoen, bere ahideac eta adisquide familiarac deithuric.\n10:25 Eta guertha cedin Pierris sartzen cen be\u00e7ala, Cornelio aitzinera ilki baitzequi\u00f3n, eta bere buru\u00e4 haren oinetara egotziric, adora ce\u00e7an.\n10:26 Baina Pierrisec goiti ce\u00e7an hura, cioela, Iaiqui adi neuror-ere gui\u00e7on nauc.\n10:27 Eta harequin min\u00e7o cela sar cedin, eta eriden ce\u00e7an anhitz gende hara bilduric:\n10:28 Eta erran ciec\u00e9n, \u00c7uec badaqui\u00e7ue eztela permettitzen gui\u00e7on Iudubat iuncta edo hurbil daqui\u00f3n estranger bati: baina niri eracutsi draut Iaincoac gui\u00e7onic batre commun edo satsu ezte\u00e7adan erran.\n10:29 Eta halacotz duda gabe ethorri i\u00e7an naiz deithuric. Galdez nau\u00e7ue bada cer causaz ni erekarri nau\u00e7uen.\n10:30 Orduan Cornelioc dio, Laur egun dic ordu hunetarano bainincen barur, eta bedratzi orenetan niango\u00e1n, othoizte eguiten neure etchean: eta hun\u00e1, gui\u00e7ombat presenta ciedi\u00e1n ene aitzinean, arguitzen \u00e7uen veztiduratan:\n10:31 Eta erran cie\u00e7\u00e1n, Cornelio, en\u00e7un i\u00e7an duc hire orationea, eta hire elemosyn\u00e1c memoriotan dituc Iaincoaren aitzinean.\n10:32 Igorrac bada Ioppera, eta dei eraci e\u00e7ac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena: hura duc ostatuz Simon larru appain\u00e7alearen etchean itsas aldean: hura dathorrenean min\u00e7aturen \u00e7aic hiri\n10:33 Halacotz bertan hiregana igorri diat, eta hic vngui eguin duc ceren ethorri aic\u00e9n. Orain bada gu gucioc gaituc hemen Iaincoaren aitzinean Iaincoaz manatu i\u00e7an \u00e7aizqui\u00e1n gau\u00e7a guciac en\u00e7un ditzagun\u00e7\u00e1t.\n10:34 Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ce\u00e7an, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela person\u00e9n apparentiara beha.\n10:35 Baina natione gucietan hari beldur \u00e7ayona, eta iustitia eguiten duena, dela haren gogaraco.\n10:36 Gau\u00e7a haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen \u00e7uelaric baquea Iesus Christez, cein baita guci\u00e9n Iauna.\n10:37 \u00c7uec badaqui\u00e7ue cer eguin i\u00e7an den Iudea gucian, hassiric Galilean, Ioannesec predicatu vkan duen Baptismoaren ondoan:\n10:38 Nola Iesus Nazareno vnctatu duen Iaincoac Spiritu sainduaz eta verthutez, cein ebili i\u00e7an baita vngui eguiten \u00e7uela eta deabruaz tormentatu ciraden guciac sendatzen cituela: ecen Iaincoa cen harequin\n10:39 Eta gu gara testimonio Iudu\u00e9n eta Ierusalemeren comarc\u00e1n eguin dituen gau\u00e7a guci\u00e9z.\n10:40 Cein hil vkan baitute \u00e7urean vrkaturic, eta hura Iaincoac resuscitatu vkan du hereneco egunean, eta eman manifestatu i\u00e7ateco,\n10:41 Ez populu guciari, baina lehendanic Iaincoaz ordenatu ciraden testimonioey, guri diot cein\u00e9c ian eta edan baitugu harequin hura hiletaric resuscitatu i\u00e7an den ondoan.\n10:42 Eta manatu gaitu predicatzera populuari eta testificatzera ecen hura dela vici\u00e9n eta hil\u00e9n iuge i\u00e7ateco Iaincoaz ordenatua.\n10:43 Huni Propheta guciec-ere testimoniage ekarten draucate, ecen haren icenean bekatu\u00e9n barkamendua recebituren dutela hura baithan sinhetsiren duten guci\u00e9c.\n10:44 Oraino Pierrisec propos hauc eduquiten cituela, iauts cedin Spiritu saindua hitz haur en\u00e7uten \u00e7uten guci\u00e9n gainera.\n10:45 Eta mirets ce\u00e7aten Circoncisioneco fidel Pierrisequin ethorri\u00e9c, ceren Gentil\u00e9n gainera-ere Spiritu sainduaren dohaina erautsi i\u00e7an baitzen.\n10:46 Ecen en\u00e7uten cituzten hec lengoagez min\u00e7atzen eta Iaincoaren laudatzen.\n10:47 Orduan ihardets ce\u00e7an Pierrisec, Ala nehorc vra empatcha ahal de\u00e7aque batheya eztitecen guc be\u00e7ala spiritu saindua recebitu duten hauc?\n10:48 Eta mana ce\u00e7an batheya litecen Iaunaren icenean. Orduan othoitz eguin cie\u00e7oten cembeit egunetacotz egon ledin.\n11:1 En\u00e7un ce\u00e7aten bada Apostolu\u00e9c eta Iudean ciraden anay\u00e9c ecen Gentilec-ere recebitu \u00e7utela Iaincoaren hitza.\n11:2 Eta igan cenean Pierris Ierusalemera iharduqui ce\u00e7aten haren contra circoncisioneco\u00e9c,\n11:3 Cioitela Circonciditu eztiraden gui\u00e7onetara sarthu i\u00e7an aiz, eta hequin ian vkan duc.\n11:4 Orduan hassiric Pierrisec declara cietzen gau\u00e7a guciac bata bercearen ondoan, cioela,\n11:5 Ni ninc\u00e9n Ioppeco ciuitatean othoitz eguiten nengoela: eta adimenduz transportaturic ikus ne\u00e7an visionebat, baitzen, iausten cen vncibat mihisse handibat be\u00e7alacoric, laur cantoinetan lothua, beheititzen, cela cerutic, eta ethor cedin eneganano.\n11:6 Hartara beguiac e\u00e7arriric gogoa eta ikus ne\u00e7an lurreco animal laur oindunetaric, eta bassa bestietaric, eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric:\n11:7 Eta en\u00e7un ne\u00e7an vozbat niri erraiten cerautala, Iaiqui adi Pierris, hil e\u00e7ac eta ian e\u00e7ac.\n11:8 Eta erran ne\u00e7an, Ez Iauna: ecen gau\u00e7a communic edo satsuric eztuc egundano sarthu ene ahoan.\n11:9 Eta ihardets cie\u00e7adan vozac berriz cerutic, Iaincoac purificatu duena, hic ezte\u00e7\u00e1la satsu.\n11:10 Eta haur eguin cedin hiruretan: eta har\u00e7ara retira citecen gau\u00e7a hauc guciac cerur\u00e1t.\n11:11 Guero hun\u00e1, moment berean hirur gui\u00e7on presenta citecen ni nincen etchera, Cesareatic enegana igorriac.\n11:12 Eta erran cie\u00e7adan Spirituac hequin ioan nendin, dudaric eguin gabe. Eta ethor citecen enequin sey anaye hauc-ere, eta sar guentecen gui\u00e7onaren etchean:\n11:13 Eta conta cie\u00e7agun nola ikussi \u00e7uen Ainguerubat bere etchean, presentatzen \u00e7ayola eta ciotsala, Igorrac cembaterebeit gende Ioppera, eta erekarrac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena.\n11:14 Harc erranen drauzquic hitzac, cein\u00e9z saluaturen baitaiz, eta hi eta hire etche gucia.\n11:15 Eta min\u00e7atzen has nendinean, iauts cedin Spiritu saindua hay\u00e9n gainera, hatsean gure gainera-ere iautsi cen be\u00e7ala.\n11:16 Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola cioen, Ioannesec batheyatu vkan du vrez baina \u00e7uec batheyaturen \u00e7arete Spiritu sainduaz.\n11:17 Bada guri bay dohain bera Iaincoac eman drauenaz gueroz, guc Iesus Christ Iauna baithan sinhetsi vkan baitugu: ni nor ninc\u00e9n empatcha ne\u00e7an Iaincoa?\n11:18 Orduan gau\u00e7a hauc en\u00e7unic amatiga citecen, eta glorifica ce\u00e7aten Iaincoa, erraiten \u00e7utela, Beraz Gentiley-ere Iaincoac eman draue emendamendua vicitze vkaiteco.\n11:19 Bada Estebenen causaz ethorri i\u00e7an cen tribulationeagatic barreyatu ciradenac-ere ioan citecen Phenicerano eta Cyprerano eta Antiocherano, nehori declaratzen etzeraucatelaric Iaincoaren hitza, Iuduey berey baicen.\n11:20 Baina hetaric batzu ciraden Cypriano, eta Cyreniano, cein Antiochen sarthuric Grecoey min\u00e7o baitzaizten denuntiatzen \u00e7utela Iesus Iauna.\n11:21 Eta Iaunaren escua cen hequin: eta gende aralde handibat sinhetsiric conuerti cedin Iaunagana.\n11:22 Eta hel cedin fam\u00e1 Ierusalemen cen Eli\u00e7aren beharrietara: eta igor ce\u00e7aten Barnabas ioan ledin Antiocherano:\n11:23 Eta arriuatu cenean, eta ikussi \u00e7uenean Iaincoaren grati\u00e1 aleguera cedin, eta exhortatzen cituen guciac, bihotzeco fermutassun batez perseueratzera Iaunarequin.\n11:24 Ecen gui\u00e7on ona cen eta Spiritu sainduaz eta fedez bethea: eta gendetze handia augmenta cequion Iaunari.\n11:25 Guero ioan cedin Barnabas Tarsera, Saulen bilha:\n11:26 Eta hura eridenic eraman ce\u00e7an Antiochera: eta guertha cedin vrthe gucian Eli\u00e7arequin conuersa baitze\u00e7aten, eta populu handi iracats baitze\u00e7aten, eta discipuluac lehenic Antiochen Christino dei baitzitecen.\n11:27 Eta egun hetan iauts citecen Ierusalemetic Propheta batzu Antiochera.\n11:28 Eta hetaric Agabus deitzen cen batec iaiquiric declara ce\u00e7an Spirituaz, gossete handia i\u00e7anen cela mundu orotan: eta haur hala guertha cedin Claudio Cesaren dembor\u00e1n.\n11:29 Eta discipuluetaric batbederac bere ahalaren arauez, delibera ce\u00e7aten aiutatan cerbaiten igortera Iudean habitatzen ciraden anayey.\n11:30 Eta hala eguin ce\u00e7aten, Ancianoey igorriz Barnabasen eta Saulen escuz.\n12:1 Eta dembora berean iar cedin regue Herodes Eli\u00e7aco batzu\u00e9n affligitzen.\n12:2 Eta hil ce\u00e7an Iacques Ioannesen anayea, ezpataz.\n12:3 Eta ikussiric hori laket \u00e7ayela Iuduey, auan\u00e7a cedin Pierrisen-ere hatzamaitera: (eta ciraden altchagarri gaberico ogui\u00e9n egunac)\n12:4 Eta hatzamanic e\u00e7ar ce\u00e7an presoindeguian, eta eman ciec\u00e9n laur laurnazco gendarmesi beguiratzera: bazco ondoan hura populuari presentatu nahiz.\n12:5 Pierris bada beguiratzen \u00e7ut\u00e9n presoindeguian: baina Eli\u00e7\u00e1c harengatic ardura Iaincoari othoitz eguiten ceraucan.\n12:6 Eta Herodesec hura presentatzeco \u00e7uenean, gau hartan lo cetzan Pierris bi gendarmesen artean, bi cadenaz estecatua, eta goard\u00e9c borthaitzinean beguiratzen \u00e7ut\u00e9n presoindeguia.\n12:7 Eta hun\u00e1, Iaunaren Ainguerubat ethor cedin, eta arguibatec argui ce\u00e7an presoindeguian, eta ioric Pierrisen seihetsa, iratzar ce\u00e7an, cioela, Iaiqui adi fitetz, eta eror cequizqui\u00f3n caden\u00e1c escuetaric.\n12:8 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Aingueru\u00e4c, Guerricadi, eta iaunz itzac eure sandaleac. Eta eguin ce\u00e7an hala. Guero erran cie\u00e7\u00f3n, Har e\u00e7ac eure arrop\u00e1, eta arreit niri.\n12:9 Eta ilkiric Pierris iarreiqui cequi\u00f3n, eta etzaquian eguia cenez Aingueru\u00e4z eguiten cena: baina vste \u00e7uen cembeit visione ikusten \u00e7uela.\n12:10 Eta iraganic lehen goardia eta bigarrena, ethor citecen burdinazco borthara, ciuitatera daramanera, cein bere buruz irequi baitzequi\u00e9n, eta ilkiric iragan ce\u00e7aten karricabat, eta bertan parti cedin Aingueru\u00e4 harenganic.\n12:11 Orduan Pierrisec accordaturic erran ce\u00e7an, Orain daquit eguiazqui ecen Iaunac igorri vkan duela bere Aingueru\u00e4, eta idoqui nauela Herodesen escutic, eta Iudu\u00e9n populuaren vstecari gucitaric.\n12:12 Eta gau\u00e7\u00e1 consideraturic ethor cedin Maria Ioannesen, icen goiticoz Marc deitzen cenaren amaren etchera, non baitziraden anhitz bilduac eta othoitze eguiten ceudela.\n12:13 Eta bulkatu \u00e7uenean Pierrisec etche aitzineco borth\u00e1, ilki cedin nescatobat behatzera, Rhode deitzen cenic.\n12:14 Eta e\u00e7aguturic Pierrisen voza, bozcarioz etze\u00e7an irequi etche aitzineco borth\u00e1, baina barnera laster eguinic declara ciec\u00e9n, Pierris borthaitzinean cegoela.\n12:15 Eta hec erran cie\u00e7oten, Erhoa aiz. Baina harc seguratzen \u00e7uen hala cela: eta hec cioiten, Haren Aingueru\u00e4 dun.\n12:16 Baina Pierrisec bulkatzez perseueratzen \u00e7uen: eta irequiric, ikus ce\u00e7aten hura, eta spanta citecen.\n12:17 Eta h\u00e6y keinu eguinic escuaz ichil litecen, conta ciec\u00e9n nola Iaunac idoqui \u00e7uen presoindeguitic: eta erran ciec\u00e9n, Conta ietze\u00e7ue gau\u00e7a hauc Iacquesi eta anayey. Eta ilkiric ioan cedin berce leku batetara.\n12:18 Baina arguitu cenean gudu handia cen gendarmes\u00e9n artean eya Pierris cer eguin cen.\n12:19 Eta Herodesec hura galdeguinic eriden etzuenean, goardez informatione eguinic, mana ce\u00e7an punitzera eraman litecen: eta iautsiric Iudeatic Cesareara, han egon cedin.\n12:20 Eta Herodesec \u00e7uen guerla eguiteco gogo Tyriano\u00e9n eta Sidoniano\u00e9n contra: baina hec gogo batez ethor citecen harengana, eta irabaciric Blasto, cein baitz\u00e9n regueren gamberaco guehi\u00e9n, baque esquez ceuden: ceren hay\u00e9n comarc\u00e1 reguerenetic entretenitzen baitzen.\n12:21 Eta egun assignatu batez, Herodesec regue arropaz veztituric, iudicioco iar lekuan iarriric, harengabat eguin ciec\u00e9n.\n12:22 Eta populua oihuz iar cedin, Iaincoaren voza, eta ez gui\u00e7onarena!\n12:23 Eta bertan io ce\u00e7an hura Iaincoaren Aingueru\u00e4c, ceren ezpaitzeraucan Iaincoari gloria eman: eta harabarturic hil cedin.\n12:24 Baina Iaincoaren hitza auan\u00e7atzen cen eta multiplicatzen.\n12:25 Barnabas-ere eta Saul itzul citecen Ierusalemetic, cargu\u00e4 complituric, berequin harturic Ioannes-ere icen goiticoz Marc deitzen cena.\n13:1 Eta ciraden, Antiochen cen Eli\u00e7\u00e1n Propheta eta doctor batzu, Barnabas, eta Simon Niger deitzen cena, eta Lucio Cyreneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarcharequin haci i\u00e7an cena, eta Saul.\n13:2 Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen \u00e7utela eta barur ciradela, erran ce\u00e7an Spiritu sainduac, Separa ietzada\u00e7ue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat.\n13:3 Orduan barur eta othoizte eguinic, eta escuac hay\u00e9n gainean e\u00e7arriric, igor citzaten.\n13:4 Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera.\n13:5 Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ce\u00e7aten Iaincoaren hitza Iudu\u00e9n synagoguetan: eta ba\u00e7ut\u00e9n Ioannes-ere lagun.\n13:6 Guero Isl\u00e1 Paphorano trebessatu \u00e7utenean, eriden ce\u00e7aten Iudu propheta falsu encanta\u00e7alebat, Bariesu deitzen cenic,\n13:7 Cein baitz\u00e9n Sergio Paul proconsularequin. gui\u00e7on \u00e7uhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren en\u00e7uteco desira \u00e7uen.\n13:8 Baina resistitzen cerauen Elymas encanta\u00e7aleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz.\n13:9 Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric,\n13:10 Erran ce\u00e7an, O enganio eta finecia guciaz bethe\u00e1, deabruaren seme\u00e1, iustitia guciaren etsay\u00e1, ez aiz Iaunaren bide chuchen\u00e9n makurtzetic gueldituren?\n13:11 Orain bada hun\u00e1, Iaunaren escua hire gainean, eta i\u00e7anen aiz itsu, ikusten eztuala iguzquia dembora batetarano, Eta bertan eror cedin haren gainera lanho eta ilhumbe: eta inguru \u00e7abilan norc escutic guida le\u00e7aqueen bilha.\n13:12 Orduan Proconsulac ikussiric cer eguin i\u00e7an cen, sinhets ce\u00e7an, miraz iarriric Iaunaren doctrin\u00e1z.\n13:13 Eta Paphotic partitu ciradenean Paul eta harequin ciradenac, ethor citecen Pergera Pamphiliaco hirira: orduan Ioannes hetaric partituric, itzul cedin Ierusalemera.\n13:14 Eta hec Pergetic partituric ethor citecen Antioche Pisidiacora, eta sarthuric synagog\u00e1n Sabbath egunean, iar citecen.\n13:15 Orduan Leguearen eta Prophet\u00e9n iracurtzearen ondoan, igor ce\u00e7aten synagogaco principal\u00e9c hetara, cioitela, Gui\u00e7on anaye\u00e1c, baldin \u00e7uetan bada cembeit hitz populuaren exhortationetacoric, erra\u00e7ue.\n13:16 Iaiquiric bada Paulec, eta escuaz ichil litecen keinu eguinic, dio, Israeltar gui\u00e7on\u00e1c, eta Iaincoaren beldurra du\u00e7uen\u00e1c, en\u00e7u\u00e7ue:\n13:17 Israeleco populu hunen Iaincoac elegitu vkan ditu gure ait\u00e1c, eta populu haur goratu vkan du, Egypteco lurrean ceudenean, eta besso gora batez idoqui citzan hec hartaric.\n13:18 Eta berroguey vrtheren demboraren inguru\u00e4n hay\u00e9n conditioneac suffritu vkan ditu desertuan.\n13:19 Guero deseguenic \u00e7azpi natione Chanaango lurrean, \u00e7orthez parti ciec\u00e9n hay\u00e9n lurra.\n13:20 Eta guero guti gora, guti behera laur ehun eta berroguey eta hamar vrthez eman cietz\u00e9n iugeac Samuel prophetaganano.\n13:21 Guero esca citecen regue baten, eta eman ciec\u00e9n Iaincoac Saul Cis-en semea, Ben-iamin leinuco gui\u00e7ona, berroguey vrthez.\n13:22 Eta hura kenduric, eman ciec\u00e9n Dauid reguetan: hari-ere testimoniage emanic, erran ce\u00e7an, Eriden dut Dauid Iesseren semea, neure gogaraco gui\u00e7ona, ceinec eguinen baititu ene nahi guciac.\n13:23 Hunen hacitic Iaincoac bere promessaren araura suscitatu vkan drauca Israeli Saluadorea, baita, Iesus:\n13:24 Aitzinetic Ioannesec emendamendutaco Baptismoa Israeli predicatu vkan ceraucanean haren ethorteracoan.\n13:25 Eta acabatzen \u00e7uenean Ioannesec bere cursua, erran ce\u00e7an, Nor naicela vste du\u00e7ue? ez naiz hura ni, baina hun\u00e1, ethorten da ene ondoan, ceinen oinetaco \u00e7apat\u00e1 ezpainaiz digne lacha de\u00e7adan.\n13:26 Gui\u00e7on anaye\u00e1c, Abrahamen arra\u00e7aco seme\u00e1c, eta \u00e7uen artean Iaincoaren beldurra duten\u00e1c, \u00e7uey saluamendu hunetaco hitza igorri i\u00e7an \u00e7ai\u00e7ue.\n13:27 Ecen Ierusalemeco habitant\u00e9c eta hay\u00e9n gobernador\u00e9c hura e\u00e7agutzen etzutelaric condemnaturic, Prophet\u00e9n hitz Sabbath guciaz iracurtzen diradenac complitu vkan dituzt\u00e9.\n13:28 Eta eceinere heriotaco causaric hartan eriden gabe Pilate requeritu vkan dut\u00e9 hura hil le\u00e7an.\n13:29 Eta complitu cituztenean har\u00e7az scribatu ciraden gau\u00e7a guciac, \u00e7uretic kenduric, e\u00e7ar ce\u00e7aten monument batetan.\n13:30 Baina Iaincoac resuscitatu vkan du hura hiletaric.\n13:31 Eta ikussi i\u00e7an da anhitz egunez, harequin batean Galilearic Ierusalemera igan i\u00e7an ciraden\u00e9z, eta dirade haren testimonio populua baithara.\n13:32 Guc-ere denuntiatzen drau\u00e7uegu \u00e7uey gure Ait\u00e9y eguin i\u00e7an \u00e7ayen promessaz den becembatean:\n13:33 Ecen hura Iaincoac complitu drauela hayen haourrey, cein baicara gu, Iesus resuscitaturic, bigarren Psalmuan-ere scribatua den be\u00e7ala, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.\n13:34 Eta eracusteco resuscitatu duela hura hiletaric guehiagoric sepulchrera ez itzultzecotan, hunela erran vkan du, Emanen drauzqui\u00e7uet \u00e7uey Dauid-en saindutassun segurac.\n13:35 Eta halacotz berce leku batetan-ere erraiten du, Eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric ikus de\u00e7an.\n13:36 Ecen segur Dauid bere dembor\u00e1n Iaincoaren conseillua cerbitzaturic, lokartu i\u00e7an da, eta bere aitequin e\u00e7arri i\u00e7an da, eta ikussi vkan du corruptione.\n13:37 Baina Iaincoac resuscitatu duenac eztu ikussi vkan corruptioneric.\n13:38 Iaqui\u00e7ue bada gui\u00e7on anaye\u00e1c, ecen hune\u00e7az bekatu\u00e9n barkamendua declaratzen \u00e7ai\u00e7uela:\n13:39 Eta Moysesen Legueaz iustificatu ecin i\u00e7an \u00e7areten gau\u00e7a gucietaric, hune\u00e7az, sinhesten duen gucia iustificatzen dela.\n13:40 Gogoau\u00e7ue bada Prophetetan erran i\u00e7an dena guertha eztaqui\u00e7uen.\n13:41 Ikussa\u00e7ue menospre\u00e7atzale\u00e1c, eta mirets e\u00e7a\u00e7ue, eta vrt \u00e7aitezte, ecen obrabat eguiten dut nic \u00e7uen egunetan, obrabat diot cein ezpaitu\u00e7ue sinhetsiren baldin nehorc conta badie\u00e7a\u00e7ue.\n13:42 Guero ilki ciradenean Iudu\u00e9n synagogatic, othoi citzaten Gentil\u00e9c hurreneco Sabbathoan hitz hauc h\u00e6y declara lietz\u00e9n.\n13:43 Eta congregationea barreyatu cenean, iarreiqui cequi\u00e9n Iuduetaric eta Iaincoa cerbitzatzen \u00e7uten proselytoetaric anhitz Pauli eta Barnabasi: eta hauc h\u00e6y min\u00e7atzen \u00e7aiztela, Iaincoaren gratian perseueratzera exhortatzen cituzt\u00e9n.\n13:44 Eta hurrenengo Sabbath egunean quasi hiri gucia bil cedin Iaincoaren hitzaren en\u00e7utera.\n13:45 Baina Iuduac populua ikussiric inuidiaz bethe citecen, eta contrastatzen \u00e7aizten Paulec erraiten cituen gaucey, contrastatzen ciradela eta blasphematzen \u00e7utela.\n13:46 Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ce\u00e7aten, \u00c7uey behar \u00e7ai\u00e7uen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen du\u00e7uenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne \u00e7uen buru\u00e4c iugeatzen ditu\u00e7uenaz gueroz, hun\u00e1, itzultzen gara Gentiletar\u00e1t.\n13:47 Ecen hala manatzen draucu Iaunac, dioela, Ordenatu aut hi Gentil\u00e9n argui i\u00e7ateco, saluamendu aicen\u00e7at lurraren bazterrerano.\n13:48 Eta Gentilac haur \u00e7an\u00e7utenean aleguera citecen, eta glorifica ce\u00e7aten Iaunaren hitza: eta sinhets ce\u00e7aten vicitze eternalecotzat ordenatu ciraden guci\u00e9c.\n13:49 Eta auan\u00e7atzen cen Iaincoaren hitza comarca hartan gucian.\n13:50 Eta Iudu\u00e9c incita citzaten emazte deuot eta honest batzu, eta hirico principalac, eta eraguin ce\u00e7aten persecutione Paulen eta Barnabasen contra, eta egotz citzaten bere comarquetaric campora.\n13:51 Baina hec ber\u00e9n oinetaco errhautsa inharrossiric hay\u00e9n contra, ethor citecen Iconiora.\n13:52 Eta discipuluac bethatzen ciraden bozcarioz eta Spiritu sainduaz.\n14:1 Eta guertha cedin Iconion elkarrequin sar baitzitecen Iudu\u00e9n synagogara, eta min\u00e7a baitzitecen hala non sinhets baitze\u00e7an Iuduetaric eta Grecoetaric mul\u00e7o handiac.\n14:2 Baina sinhesteric etzuten Iudu\u00e9c incita eta corrumpi citzaten Gentil\u00e9n bihotzac anay\u00e9n contra.\n14:3 Bada dembora lucez han egon citecen constantqui min\u00e7atzen ciradela, Iaunaren gorthassunez, ceinec testimoniage ekarten baitzaraucan bere gratiazco hitzari, eta emaiten \u00e7uen signo eta miraculu eguin ledin hay\u00e9n escuz.\n14:4 Eta parti cedin hirico gendea bi aldetara, eta batac ciraden Iuduequin, eta berceac Apostoluequin.\n14:5 Baina altchatu ciradenean Gentilac eta Iuduac bere Gobernadorequin hay\u00e9n iniuriatzera eta lapidatzera:\n14:6 Adituric gau\u00e7\u00e1, ihes eguin ce\u00e7aten Lycaoniaco hirietara, hala nola, Lystrara eta Derbera, eta inguruco comarquetara:\n14:7 Eta han predicatzen \u00e7ut\u00e9n Euangelioa.\n14:8 Eta Lystraco gui\u00e7on oinez impotentbat cegoen iarriric bere am\u00e1ren sabeleandanic maingu, egundano ebili etzembat:\n14:9 Hunec en\u00e7un ce\u00e7an Paul min\u00e7atzen, ceinec, hari begui eratchequiric, eta ikussiric ecen fede ba\u00e7uela sendatu i\u00e7ateco, erran baitzie\u00e7on ocengui,\n14:10 Iaiqui adi eure oin\u00e9n gainera \u00e7utic. Orduan hura iauz cedin eta ebil cedin.\n14:11 Eta gendetz\u00e9c ikussiric Paulec eguin \u00e7uena, altcha ce\u00e7aten bere voza, Lycaonico lengoagez, erraiten \u00e7utela, Iaincoac gui\u00e7onac be\u00e7alacaturic iautsi dirade guregana!\n14:12 Eta Barnabas deitzen \u00e7ut\u00e9n Iupiter: eta Paul, Mercurio: ceren harc hitza ekarten baitzuen.\n14:13 Eta Iupiter-en sacrificadoreac (cein baitz\u00e9n hay\u00e9n hiri aitzinean) cecen coroatuac borthaitzinerano ekarriric, nahi \u00e7uen populuarequin sacrificatu.\n14:14 Baina hori en\u00e7unic Apostoluac, Barnabas eta Paul, bere arrop\u00e1c \u00e7athituric oldar citecen populuaren artera, oihuz ceudela.\n14:15 Eta erraiten \u00e7utela, Gui\u00e7on\u00e1c, cergatic gau\u00e7a horiac eguiten ditu\u00e7ue? \u00e7uec \u00e7areten affectione beren suiectioneco gui\u00e7onac gara, declaratzen drau\u00e7uegula, horrelaco gau\u00e7a vanoetaric conuerti \u00e7aitezten Iainco viciagana, ceru\u00e4 eta lurra eta itsassoa, eta hetan diraden gau\u00e7a guciac eguin dituenagana:\n14:16 Ceinec iragan demboretan Gentil guciac ber\u00e9n bidetan ebiltera vtzi vkan baititu.\n14:17 Badaric-ere bere buru\u00e4 eztu testimoniage gabe vtzi, guri vngui eguinez, emaiten drauzquigula cerutic vriac eta sasoin abratsac, eta bethatzen dituela viandaz eta alegran\u00e7az gure bihotzac.\n14:18 Eta gau\u00e7a hauc erraiten cituztela, nequez amatiga citzaten gendetzeac sacrifica ezliec\u00e9n.\n14:19 Orduan ethor citecen Antiochetic eta Iconiotic Iudu batzu, hec populua irabaciric eta Paul lapidaturic, herresta ce\u00e7aten hiritic campora, vstez hila cen.\n14:20 Baina discipuluac haren ingurura bildu ciradenean, iaiquiric sar cedin hirian: eta biharamunean ioan cedin Derbera Barnabasequin\n14:21 Eta hiri hartan euangelizatu \u00e7utenean, eta anhitz iracatsiric itzul citecen Lystrara eta Iconiora eta Antiochera:\n14:22 Confirmatzen cituztela discipulu\u00e9n gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten \u00e7utela, anhitz tribulationez Iaincoaren resum\u00e1n sarthu behar garela.\n14:23 Eta compainiaren abisuz Elicetaric batbederatan Ancianoac ordenatu ondoan, barurequin othoitz eguinic, gommenda cietzoten hec Iaunari, cein baithan sinhetsi vkan baitzut\u00e9n.\n14:24 Guero Pisidia iraganic, ethor citecen Phamphyliara.\n14:25 Eta Pergen Iaincoaren hitza denuntiaturic, iauts citecen Attaliara.\n14:26 Eta handic embarca citecen Antiochera, nondic gommendatu i\u00e7an baitziraden Iaincoaren gratiari, complitu \u00e7uten obracotzat.\n14:27 Eta ethorri i\u00e7an ciradenean eta bildu \u00e7utenean Eli\u00e7\u00e1, conta citzaten Iaincoac he\u00e7az eguin cituen gau\u00e7a guciac, eta nola irequi cerauen Iaincoac Gentiley fedearen borth\u00e1.\n14:28 Eta egon citecen han dembora lucez discipuluequin.\n15:1 Eta Iudeatic iautsi i\u00e7an ciraden batzuc, iracasten cituzt\u00e9n anayeac, cioitela, Baldin circoncidi ezpa\u00e7aiteztez Moysesen maneraren araura, ecin salua \u00e7aitezquete.\n15:2 Eta gudu eta disputa handi Pauli eta Barnabasi helduric hay\u00e9n contra, ordena ce\u00e7aten igan litecen Paul eta Barnabas eta cembeit berceric Apostoluetara eta Ancianoetara Ierusalemera questione hunegatic.\n15:3 Hec bada igorriric Eli\u00e7\u00e1z, iragan citzaten Pheni\u00e7a eta Samaria, Gentil\u00e9n conuersionea contatzen \u00e7utela: eta eman ciec\u00e9n bozcario handi anaye guciey.\n15:4 Guero Ierusalemera arriuaturic, recebitu i\u00e7an ciraden Eli\u00e7\u00e1z eta Apostolu\u00e9z eta Anciano\u00e9z, eta conta citzaten Iaincoac he\u00e7az eguin vkan cituen gau\u00e7a guciac.\n15:5 Baina (cioiten) altchatu i\u00e7an dirade Phariseu\u00e9n sectaco sinhetsi \u00e7uten batzu, cioitela, ecen circonciditu behar \u00e7utela, eta manatu Moysesen Leguearen beguiratzera.\n15:6 Orduan bil citecen Apostoluac eta Ancianoac eguiteco hunez consideratzera.\n15:7 Eta disputa handiren ondoan, Pierrisec iaiquiric erran ciec\u00e9n, Gui\u00e7on anaye\u00e1c, \u00e7uec badaqui\u00e7ue ecen haraitzinadanic Iaincoac gure artean elegitu vkan nauela, ene ahoz en\u00e7un le\u00e7aten Gentil\u00e9c Euangelioco hitza, eta sinhets le\u00e7aten.\n15:8 Eta Iaincoac e\u00e7agutzen baititu bihotzac, testificatu draue, h\u00e6y Spiritu saindua emanez guriere be\u00e7ala.\n15:9 Eta eztu differentiaric batre eguin gure eta hay\u00e9n artean, fedez purificaturic hay\u00e9n bihotzac\n15:10 Orain bada cergatic tentatzen du\u00e7ue Iaincoa, discipulu\u00e9n leppo gainean vztarriaren e\u00e7artera, cein ez gure ait\u00e9c ez guc ecin ekarri vkan baitugu?\n15:11 Baina Iesus Christ Iaunaren gratiaz sinheften dugu saluaturen garela, hec-ere be\u00e7ala.\n15:12 Orduan ichil cedin compainia gucia, eta beha \u00e7aizten Barnabasi eta Pauli, cein\u00e9c contatzen baitzuten cer signo eta miraculu eguin \u00e7uen Iaincoac he\u00e7az Gentil\u00e9n artean.\n15:13 Eta ichildu ciradenean, ihardets ce\u00e7an Iacquesec, cioela, Gui\u00e7on anaye\u00e1c, en\u00e7un ne\u00e7a\u00e7ue ni,\n15:14 Simonec declaratu vkan du nola lehenic Iaincoac visitatu dituen Gentilac hetaric populubat bere iceneco har le\u00e7an\u00e7at.\n15:15 Eta hunequin accordatzen dirade Prophet\u00e9n hitzac: scribatua den be\u00e7ala.\n15:16 Guero itzuliren naiz, eta berriz edificaturen dut Dauid-en tabernacle eroria, eta haren ruin\u00e1c berriz edificaturen ditut, eta berriz altchaturen dut hura.\n15:17 Requeri de\u00e7aten\u00e7\u00e1t goitico gui\u00e7on\u00e9c Iauna, eta Gentil guci\u00e9c, cein\u00e9n gainean inuocatu i\u00e7an baita ene icena: dio gau\u00e7a hauc guciac eguin dituen Iaunac.\n15:18 Bethidanic Iaincoac bada\u00e7aguzqui bere obra guciac.\n15:19 Harren nic dut estimatzen eztituela nehorc faschatzeco Gentiletaric Iaincoagana conuertitzen diradenac:\n15:20 Baina scribatzeco \u00e7ayela beguira ditecen idol\u00e9n satsutassunetaric, eta paillardi\u00e7ataric, eta gau\u00e7a ithotic, eta odoletic.\n15:21 Ecen Moysesec haraitzinadanic baditu hirietaric batbederatan hura predicatzen dutenac, synagoguetan Sabbath guciaz iracurtzen denaz gueroz.\n15:22 Orduan nahi vkan dute Apostolu\u00e9c eta Anciano\u00e9c Eli\u00e7a guciarequin, beren artetic gui\u00e7on elegituac igor litecen Antiochera Paulequin eta Barnabasequin, hala nola, Iuda icen goiticoz Barsabas deitzen cena, eta Silas, gui\u00e7on principalac anay\u00e9n artean.\n15:23 Hay\u00e9n escuz scribatzen \u00e7utela seguitzen dena, Apostolu\u00e9c eta Anciano\u00e9c eta anay\u00e9c Antiochen eta Syrian eta Cilician Gentiletaric diraden anayey, salutatione.\n15:24 Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan \u00e7aituztela, \u00e7uen arim\u00e1c erauciz eta circoncidi \u00e7aitezten eta Leguea beguira de\u00e7a\u00e7uen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman:\n15:25 Gure irudia i\u00e7an da consentimendu batez bildu garenona, elegitu ditugun gui\u00e7on\u00e9n \u00e7uetara igortera, Barnabas eta Paul gure maitequin,\n15:26 Baitirade Iesus Christ gure Iaunagatic bere viciac abandonnatu dituzt\u00e9n gui\u00e7onac,\n15:27 Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hec-ere gau\u00e7a berac ahoz contaturen drauzqui\u00e7ue.\n15:28 Ecen on iruditu \u00e7ay\u00f3 Spiritu sainduari eta guri, ez e\u00e7artera carga handiagoric batre \u00e7uen gainera gau\u00e7a necessario hauc baicen:\n15:29 Baitirade, Beguira \u00e7aitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardi\u00e7ataric, baldin gau\u00e7a hautaric \u00e7uen buru\u00e4c beguira baditza\u00e7ue, vngui eguinen du\u00e7ue. Vngui du\u00e7uela.\n15:30 Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compaini\u00e1 bilduric eman citzaten letr\u00e1c.\n15:31 Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen.\n15:32 Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma.\n15:33 Eta han cerbait dembora eguin \u00e7utenean, igorri ican ciraden anay\u00e9z baquerequin Apostoluetar\u00e1t,\n15:34 Guciagatic-ere Silasi on irudi cequion han egoitera.\n15:35 Eta Paul eta Barnabas-ere egon citecen Antiochen, iracasten eta euangelizatzen \u00e7utela anhitz bercerequin-ere, Iaunaren hitza.\n15:36 Eta cembeit egunen buru\u00e4n erran cie\u00e7\u00f3n Paulec Barnabasi, Itzuliric visita ditzagun gure anayeac Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri gucietan, eya nola dauden.\n15:37 Eta Barnabasec conseillatzen \u00e7uen berequin har le\u00e7aten Ioannes, Marc deitzen cena:\n15:38 Baina Pauli etzay\u00f3n bidezco iruditzen hetaric ia Pamphiliatic bereci cena, eta obra hartara lagundu etzituena berequin har le\u00e7aten\n15:39 Hala iharduqui ce\u00e7aten bada, non bata berceaganic separa baitzitecen: eta Barnabas Marc harturic embarca baitzedin Cyprerat.\n15:40 Baina Paul Silas elegituric parti cedin, anay\u00e9z Iaincoaren gratiari gommendaturic.\n15:41 Eta iragan citzan Syria eta Cilicia, confirmatzen cituela Eli\u00e7\u00e1c.\n16:1 Guero arriua cedin Derbera eta Lystrara: eta hun\u00e1, discipulubat c\u00e9n han Timotheo deitzen cenic, emazte fidel baten seme, baina, aita Grec-baten.\n16:2 Huni testimoniage on ekarten ceraucaten Lystran eta Iconion ciraden anay\u00e9c.\n16:3 Haur nahi vkan du Paulec harequin ioan ledin, eta harturic circoncidi ce\u00e7an hura leku hetan ciraden Iuduacgatic: ecen ba\u00e7aquiten guci\u00e9c haren aita nola Grec cen.\n16:4 Eta hirietan iragaiten ciradela iracasten cituzten hetangoac Ierusalemen ciraden Apostolu\u00e9z eta Anciano\u00e9z eguin i\u00e7an ciraden ordenanc\u00e9n beguiratzen.\n16:5 Bada Eli\u00e7\u00e1c fedean confirmatzen ciraden, eta contua egun guciaz emendatzen cen.\n16:6 Guero iraganic Phrygia eta Galatiaco comarc\u00e1, debetatu i\u00e7an ciraden Spiritu sainduaz hitzaren Asian predicatzetic:\n16:7 Ethorri ciradenean Mysiara, enseyatzen ciraden Bithiniara ioaiten: baina etziec\u00e9n permetti Spirituac.\n16:8 Baina Mysia iraganic iauts citecen Troasera.\n16:9 Eta visionebat gauaz aguer cequi\u00f3n Pauli, baitzen hunela, Macedoniaco gui\u00e7on-bat presenta cedin haren aitzinean othoitz eguiten ceraucala eta erraiten, Iragan adi Macedoniarat eta aiuta gaitzac.\n16:10 Eta visionea ikussi vkan \u00e7uenean, bertan enseya guentecen Macedoniara ioaiten, seguratzen guenela ecen Iaunac deithu guentuela h\u00e6y euangelizatzera.\n16:11 Partituric bada Troastic, chuchen ethor guentecen Samothracera, eta biharamunean Neapolisera.\n16:12 Eta handic Philipposera, cein baita Macedonia quoartereco lehen hiria, eta da colonia. Eta egon guentecen hiri hartan cembatrebeit egun\n16:13 Eta Sabbath egunean ilki guentecen hiritic campora fluuio bazterrera, non i\u00e7aten ohi baitz\u00e9n othoitz\u00e1: eta iarriric min\u00e7a guenquinzt\u00e9n hara bildu i\u00e7an ciraden emaztey.\n16:14 Eta Lydia deitzen cen Thiatira hirico emazte escarlata saltzale Iaincoa cerbitzatzen \u00e7uen batec en\u00e7un guen\u00e7an: ceinen bihotza Iaunac irequi baitze\u00e7an, Paulez erraiten ciraden gauc\u00e9n gogoatzeco:\n16:15 Eta batheyatu i\u00e7an cenean bera eta haren familia, othoitz ceguigun, cioela, Baldin estimatu badu\u00e7ue Iaunagana fidel naicela, sarthuric ene etchean, \u00e7audete. Eta bortcha guen\u00e7an.\n16:16 Eta guertha cedin gu othoitzara guendoacela, nescato Pythonen spiritua \u00e7uembat aitzinera ethor baitzequigun: ceinec irabaci handia emaiten baitzerauen bere nabussiey, asmatzez.\n16:17 Haur Pauli eta guri iarreiquiric, oihuz cegoen, cioela, Gui\u00e7on hauc Iainco subiranoaren cerbitzari dirade, cein\u00e9c saluamenduco bidea denuntiatzen baitraucute.\n16:18 Eta haur eguin ce\u00e7an anhitz egunez: baina gaitzituric Paulec, eta itzuliric erran cie\u00e7\u00f3n spirituari, Manatzen aut Iesus Christen icenaren partez horrenganic ilki adin. Eta ilki cedin ordu berean.\n16:19 Orduan haren nabussi\u00e9c \u00e7acussatenean ecen hay\u00e9n irabaci speranc\u00e1 galdu cela, hatzamanic Paul eta Silas, eraman citzaten merkatuco pla\u00e7ara Magistratuetara.\n16:20 Eta hec presentaturic Gobernadorey, erran ce\u00e7aten, Gende hauc trublatzen dut\u00e9 gure hiria Iudu diradelaric:\n16:21 Eta denuntiatzen dituzt\u00e9 recebi ez beguira ditzagun sori eztiraden ordenan\u00e7\u00e1c, ikussiric ecen Romano garela.\n16:22 Eta oldar cedin communa hay\u00e9n contra: eta Gobernador\u00e9c hay\u00e9n arrop\u00e1c \u00e7athituric mana ce\u00e7aten, a\u00e7ota litecen.\n16:23 Eta anhitz \u00e7auri eguin cerauecenean e\u00e7ar citzaten presoindeguian, manamendu eguinic geolerari, segurqui hec beguira litzan:\n16:24 Ceinec halaco manamendua harturic e\u00e7ar baitzitzan presoindegui \u00e7ol\u00e1n, eta hay\u00e9n oin\u00e1c hers citzan cepoaz.\n16:25 Eta gauaren erdian Paulec eta Silasec othoizten eta laudatzen \u00e7uten Iaincoa: eta en\u00e7uten cituzten estecaturic ceuden\u00e9c.\n16:26 Eta subitoqui lur ikaratze handibat eguin cedin, hala non iharros baitzitecen presoindegui fundamentac: eta bertan irequi citecen bortha guciac, eta guci\u00e9n estecailluac lacha citecen.\n16:27 Orduan iratzarturic geolerac \u00e7acusquianean presoindegui borth\u00e1c irequiac, ezpat\u00e1 idoquiric bere buru\u00e4 hil nahi \u00e7uen, vstez presoner\u00e9c ihes eguin \u00e7ut\u00e9n:\n16:28 Baina Paulec oihu eguin ce\u00e7an ocengui, cioela, Eztaguioala deus minic eure buru\u00e4ri: ecen guciac hemen gaituc.\n16:29 Orduan hura argui galdeguinic oldar cedin barnera, eta ikara \u00e7abilala egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 Paulen eta Silasen oinetara.\n16:30 Eta hec campora idoquiric dio, Iaun\u00e1c, cer eguin behar dut saluatu i\u00e7ateco?\n16:31 Eta hec erran cie\u00e7oten, Sinhets e\u00e7ac Iesus Christ Iauna baithan eta saluaturen aiz hi eta hire etchea.\n16:32 Eta min\u00e7a cequizqui\u00f3n Iaincoaren hitzaz hari, eta haren etchean ciraden guciey.\n16:33 Eta harc hec harturic gauaren ordu hartan berean ikuz cietz\u00e9n \u00e7auriac: eta batheya cedin hura eta harenac guciac bertan.\n16:34 Eta bere etchera eramanic, mahaina e\u00e7ar ciec\u00e9n: eta aleguera cedin, ceren bere etche guciarequin sinhetsi vkan baitzuen Iaincoa baithan.\n16:35 Eta eguna ethorri i\u00e7an cenean Gobernador\u00e9c igor citzaten sargeantac, erran le\u00e7aten, Eyec congit gui\u00e7on horiey.\n16:36 Orduan geolerac conta cietzon hitz hauc Pauli, cioela, Igorri di\u00e9 Gobernador\u00e9c erraitera, congit eman daqui\u00e7uen: orain beraz ilkiric \u00e7oazte baquerequin.\n16:37 Baina Paulec erran ciec\u00e9n, Publicoqui a\u00e7otatu gaituzten ondoan, iugemendu formaric gabe, Romano garelaric, egotzi vkan gaituzte presoindeguira: eta orain ichilic campora egoizten gaituzte? ez balimba: baina ber\u00e9c ethorriric idoqui gaitzate.\n16:38 Eta repporta cietz\u00e9n sergeant\u00e9c Gobernadorey hitz hauc: eta beldur citecen, en\u00e7unic ecen Romano ciradela.\n16:39 Eta ethorriric othoitz citzaten, eta idoquiric supplica cequizt\u00e9n ilki litecen hiritic.\n16:40 Orduan ilkiric presoindeguitic sar citecen Lydia baithan: eta ikussiric anayeac, consola citzaten hec, eta parti citecen.\n17:1 Guero iraganic Amphipolian eta Apollonian, ethor citecen Thessalonicara, non baitzen Iudu\u00e9n synagogabat.\n17:2 Eta costumatu \u00e7uen be\u00e7ala Paul sar cedin hetara, eta hirur Sabbathoz disputa cedin hequin Scripturetaric.\n17:3 Declaratzen eta proposatzen cerauela, ecen behar i\u00e7an dela Christec suffri le\u00e7an eta resuscita ledin hiletaric: eta ecen haur cela Iesus Christ cein dio, nic predicatzen baitrau\u00e7uet.\n17:4 Eta hetaric batzuc sinhets ce\u00e7aten, eta Paulen eta Silasen compainiaco eguin citecen, eta Iaincoa cerbitzatzen \u00e7ut\u00e9n Grecoetaric compainia handia, eta emazte ohoraturic ez guti.\n17:5 Baina bekaizteriaz mouituric Iudu rebell\u00e9c, eta harturic hara huna \u00e7abiltzan gui\u00e7on gaichto batzu, eta populua bilduric, trubla ce\u00e7aten hiria: eta Iasonen etchea iauquiric, hec populura eraman nahiz \u00e7abiltzan.\n17:6 Eta eriden etzituztenean, tira citzaten Iason eta anayetaric batzu hirico Gobernadoretara, oihuz ceudela. Hauc mundu gucia erauci vkan duten ondoan, huna-ere ethorri i\u00e7an dirade:\n17:7 Eta Iasonec beregana recebitu vkan ditu: eta guciec Cesaren ordenancen contra eguiten dute, dioitela berce Reguebat badela, Iesus.\n17:8 Tharrita ce\u00e7aten bada populua eta hirico Gobernadoreac gau\u00e7a hauc \u00e7an\u00e7uzquitenean.\n17:9 Baina fiadoregoa recebituric Iasonganic eta goiticoetaric, vtzi citzaten ioaitera.\n17:10 Eta anay\u00e9c bertan gauaz idoqui citzaten campora Paul eta Silas Beroera ioan litecen\u00e7\u00e1t: cein hara ethorriric ioan baitzitecen Iudu\u00e9n synagogara.\n17:11 Eta hauc ciraden Thessalonicaco noblenetaric, cein\u00e9c hitza recebi baitze\u00e7aten alegran\u00e7a gucirequin, egun oroz Scriptur\u00e1c bilhatzen cituztela, eya gau\u00e7a hauc hala liradenez.\n17:12 Eta hetaric anhitzec behin\u00e7\u00e1t sinhets ce\u00e7aten, eta emazte Grec honestetaric, eta gui\u00e7onetaric ezgutic.\n17:13 Baina iaquin ce\u00e7atenean Thessalonicaco Iudu\u00e9c ecen Beroen-ere Iaincoaren hitza Paulez denuntiatu i\u00e7an cela, ethor citecen hara-ere, populua tharritatzen \u00e7utela.\n17:14 Baina bertan Paul igor ce\u00e7aten campor\u00e1t anay\u00e9c, ioan ledin\u00e7\u00e1t itsas alderat be\u00e7ala: baina Silas eta Timotheo egon citecen han.\n17:15 Eta Paulen salbura heltzeco cargu\u00e4 hartu \u00e7uten\u00e9c, eraman ce\u00e7aten hura Atheneserano: eta hec harenganic manamendu recebituric Silasgana eta Timotheogana, guciz bertan ethor litecen hura Baithara, parti citecen.\n17:16 Eta Paul Athenesen hay\u00e9n beguira cegoela keichatzen cen haren spiritua hura baithan, \u00e7acussanean hiria idolatriari emana.\n17:17 Disputatzen cen bada synagog\u00e1n Iuduequin, eta Iaincoa cerbitzatzen \u00e7utenequin, eta merkatuco pla\u00e7\u00e1n egun oroz batzen cenequin\n17:18 Orduan Epicuriano eta Stoiciano philosopho batzu disputatzen ciraden harequin: eta batzuc erraiten \u00e7ut\u00e9n, Cer erran nahi du edasle hunec? Eta berc\u00e9c cioiten, Iainco arrotz\u00e9n eracusle dela dirudi: ceren Iesus denuntiatzen baitzerauen eta resurrectionea.\n17:19 Eta hatzamanic hura eraman ce\u00e7aten Marsen karricara, cioitela, Iaquin ahal de\u00e7aquegu ceric den hi\u00e7az erraiten den doctrina berri hori?\n17:20 Ecen gau\u00e7a arrotz batzu gure beharrietara ekarten dituc: nahi diagu bada iaquin gau\u00e7a horiac cer erran nahi diraden.\n17:21 (Ecen Atheniano guciac eta han egoiten ciraden arrotzac e\u00e7einere berce gau\u00e7atara etziraden applicatzen, cembeit berriren erraitera edo en\u00e7utera baicen)\n17:22 Orduan Paulec Marsen karricaren erdian cegoela, erran ce\u00e7an, Athenesco gui\u00e7on\u00e1c, gau\u00e7a gucietan deuotegui be\u00e7ala ikusten \u00e7aituztet \u00e7uec.\n17:23 Ecen iragaiten naicela eta \u00e7uen deuotioneac contemplatzen ditudala eriden-ere badut aldarebat, ceinetan scribatua baitz\u00e9n, Iaincoa e\u00e7agun gabeari. Bada e\u00e7agutu gaberic ohoratzen du\u00e7uen hura nic denuntiatzen drau\u00e7uet:\n17:24 Mundua eta hartan diraden gau\u00e7a guciac eguin dituen Iaincoa, ceru\u00e4ren eta lurraren Iaun delaric, ezta escuz eguin templetan habitatzen.\n17:25 Eta ezta gui\u00e7on\u00e9n escuz cerbitzatzen deusen behar be\u00e7ala, ikussiric ecen berac emaiten drauztela guciey vicia eta respirationea eta gau\u00e7a guciac.\n17:26 Eta eguin vkan du natura humano gucia odol batetaric: lurraren hedamen gauciaren gainean habita litecen\u00e7at, lehenetic sasoin ordenatuac determinaturic, eta hay\u00e9n habitationearen mugarriac e\u00e7arriric:\n17:27 Iauna bilha le\u00e7aten\u00e7\u00e1t, aguian haztatuz hura eriden le\u00e7aquetenez gure batbederaganic vrrun ezpadere.\n17:28 Ecen har\u00e7az vicitzen eta higuitzen eta i\u00e7aten gara: \u00e7uen poetetaric-ere batzuc erran dut\u00e9n be\u00e7ala, Ecen haren leinu-ere bagara.\n17:29 Beraz Iaincoaren leinu garenaz gueroz, eztugu estimatu behar Diuinitateac vrrhea edo cilharra edo harria gui\u00e7onen artez edo inuentionez moldatua irudi duela.\n17:30 Iaincoac bada ignorantiazco dembor\u00e1c dissimulaturic, orain denuntiatzen draue gui\u00e7on guciey leku gucietan emenda ditecen.\n17:31 Ceren ordenatu baitu mundua iustoqui iugeaturen duen eguna determinatu duen gui\u00e7onaz, guciey e\u00e7agutzera emanic, hura hiletaric resuscitaturic.\n17:32 Eta en\u00e7un \u00e7utenean hil\u00e9n resurrectionea, batzu truffatzen ciraden, eta berc\u00e9c erraiten \u00e7ut\u00e9n, En\u00e7unen augu berriz horren gainean.\n17:33 Eta hunela Paul ilki cedin hay\u00e9n artetic.\n17:34 Batzuc halere, hari iunctaturic, sinhets ce\u00e7aten: ceinetaric baitz\u00e9n Dionysio Areopagita-ere, eta Damaris deitzen cen emaztebat, eta berceric hequin.\n18:1 Gau\u00e7a hauen ondoan Paul partituric Athenestic, ethor cedin Corinthera.\n18:2 Eta eridenic Aquila deitzen cen Ponte nationeco Iudubat, cein aitzinchetic ethorri baitz\u00e9n Italiatic, eta Priscilla haren emaztea (ceren Claudec ordenatu baitzuen Iudu guciac Romaric parti litecen) retira cedin hetara.\n18:3 Eta ceren officio bereco baitz\u00e9n, hequin egoiten cen, eta languiten ari cen. Eta hayen officioa cen tabernacle eguitea.\n18:4 Eta disputatzen cen synagog\u00e1n Sabbath guciaz, eta exhortatzen cituen hambat Iuduac nola Grecoac.\n18:5 Eta ethorri ciradenean Macedoniaric Silas eta Timotheo, Paulec Spirituaz hersturic testificatzen cerauen Iuduey Iesus cela Christ.\n18:6 Eta hec contrastatzen eta blasphematzen ari ciradela, abillamenduac iharrossiric erran ciec\u00e9n, \u00c7uen odola \u00e7uen burun gain: chahu naiz ni, oraindanic Gentiletarat ioanen naiz.\n18:7 Eta handic partituric sar cedin Iustoa deitzen cen eta Iaincoa cerbitzatzen \u00e7uen baten etchean, ceinen etchea baitzatchecan synagogari.\n18:8 Eta Crispec synagogaco principalac sinhets ce\u00e7an Iauna baithan bere etche guciarequin: Corinthianoetaric-ere anhitzec en\u00e7unic sinhets ce\u00e7aten, eta batheya citecen.\n18:9 Orduan erran cie\u00e7on Iaunac gauaz visionez Pauli Ezaicela beldur, baina min\u00e7adi eta ezadila ichil.\n18:10 Ecen ni nauc hirequin, eta nehorc eztrauc escuric e\u00e7arriren hiri gaizqui eguitera: ecen populu handia diat hiri hunetan.\n18:11 Eta egon cedin han vrthebat eta sey hilebethe, iracasten \u00e7uela hay\u00e9n artean Iaincoaren hitza.\n18:12 Baina Gallion Achaiaco Proconsul cenean, altcha citecen gogo batez Iuduac Paulen contra, eta eraman ce\u00e7aten iudicioco iar lekura.\n18:13 Erraiten \u00e7utela, Leguearen contra hunec incitatz\u00e9n ditu gui\u00e7onac Iaincoaren cerbitzatzera.\n18:14 Eta Paulec ahoa irequi nahi \u00e7uen be\u00e7ala, erran ciec\u00e9n Gallionec Iuduey, Baldin cembeit bidegabe, edo gaichtaqueria baliz, o Iuduac, \u00e7ucenac emaiten duen lekurano sustenga cin\u00e7aqueiztet:\n18:15 Baina baldin questione bada hitzaz eta icen\u00e9z eta \u00e7uen Legueaz ceuroc ikussiren du\u00e7ue ecen gau\u00e7a hori\u00e9n iuge ni ez naiz nahi.\n18:16 Eta ken citzan hec iudicioco iar lekutic.\n18:17 Orduan Grec guci\u00e9c hatzamanic Sosthenes synagogaco principala cehatzen cut\u00e9n iudicioco iar leku aitzinean: eta Gallionec ansiaric batre etzuen.\n18:18 Baina Paul oraino dembora lucescoz han egonic, anayetaric congit harturic, embarca cedin Syriar\u00e1t (eta harequin Priscilla eta Aquila) buru\u00e4 arradaturic Cenchren: ecen vot \u00e7uen.\n18:19 Guero arriua cedin Ephesera, eta hec han vtzi citzan: baina bera synagogara sarthuric, disputa cedin Iuduequin.\n18:20 Eta hec othoiztez \u00e7aizcala dembora luciagoz hequin egon ledin, etziec\u00e9n accorda.\n18:21 Baina congit har ce\u00e7an hetaric, cioela, Necessarioqui behar dut hurrenengo best\u00e1 Ierusalemen eguin: baina har\u00e7ara itzuliren naiz \u00e7uetara, Iaincoac placer badu: eta parti cedin Ephesetic.\n18:22 Eta Cesareara iautsi cenean, igan cedin Ierusalemera: eta Eli\u00e7\u00e1 salutaturic iauts cedin Antiochera.\n18:23 Eta cerbait dembora han egonic, ioan cedin chuchen chuchena Galatiaco eta Phrygiaco comarc\u00e1 trebessaturic, confirmatzen cituela discipulu guciac.\n18:24 Baina Iudu nationez Alexandriano Apollos deitzen cen-bat, gui\u00e7on eloquenta, Scripturetan botheretsua, ethor cedin Ephesera.\n18:25 Haur cen Iaunaren bidean instruitzen hassia, eta spiritu beroz min\u00e7atzen cen, eta iracasten cituen diligentqui Iaunaren diraden gau\u00e7\u00e1c, e\u00e7agutzen \u00e7uela solament Ioannesen Baptismoa\n18:26 Eta has cedin frangoqui min\u00e7atzen synagog\u00e1n. Haur en\u00e7un ce\u00e7atenean Priscillac eta Aquilac berequin har ce\u00e7aten, eta aitzinago declara cie\u00e7oten Iaincoaren bidea.\n18:27 Eta Achaiar\u00e1t iragan nahi cenean, hura exhortaturic anay\u00e9c scriba ce\u00e7aten discipuluetara recebi le\u00e7aten hura: ceinec arriuatu cenean hara, probetchu handi eguin baitziec\u00e9n gratiaz sinhetsi vkan \u00e7uteney.\n18:28 Ecen viciqui garaitzen \u00e7ayen Iuduey publicoqui, Scriptur\u00e9z eracusten \u00e7uela ecen Iesus cela Christ.\n19:1 Apollos Corinthen cela guertha cedin, Paul garaico bazter guciac iraganic ethor baitzedin Ephesera: eta han discipulu batzu eridenic erran ciec\u00e9n,\n19:2 Ala recebitu du\u00e7ue Spiritu saindua sinhetsi vkan du\u00e7uenean? Eta hec erran cie\u00e7oten, Are Spiritu saindua denez-ere, eztiagu en\u00e7un.\n19:3 Orduan dioste, Certan bada batheyatu i\u00e7an \u00e7arete? Eta hec erran ce\u00e7aten, Ioannesen Baptismoan.\n19:4 Orduan Paulec erran ce\u00e7an, Ioannesec batheyatu vkan du emendamenduco Baptismoaz, ciotsala populuari, haren ondotic ethorteco cena baithan sinhets le\u00e7aten, erran nahi baita, Iesus Christ baithan.\n19:5 Gau\u00e7a hauc en\u00e7unic bada, batheya citecen Iesus Iaunaren icenean.\n19:6 Eta escuac gainean e\u00e7arri cerauztenean Paulec, ethor cedin Spiritu saindua hay\u00e9n gainera, eta min\u00e7atzen ciraden lengoagez, eta prophetizatzen \u00e7ut\u00e9n.\n19:7 Eta gui\u00e7on hauc gucioc ciraden hamabitarano.\n19:8 Guero bera sarthuric synagog\u00e1n, Frangoqui min\u00e7atzen cen, hirur hilebethez disputatzen eta exhortatzen ari cela Iaunaren resumari dagozcan gauc\u00e9z.\n19:9 Eta nola batzu gogortzen baitziraden eta ezpaitzuten obeditu nahi, gaizqui Iaunaren bideaz min\u00e7atzen ciradela populuaren aitzinean, hetaric bera partituric, separa citzan discipuluac, egun oroz disputatzen ari cela Tyranno baten eschol\u00e1n.\n19:10 Eta haur eguin i\u00e7an cen bi vrthez: hala non Asian habitatzen ciraden guci\u00e9c, en\u00e7uten baitzut\u00e9n Iesus Iaunaren hitza, hambat Iudu\u00e9c nola Greco\u00e9c.\n19:11 Eta costumatu etziraden verthuteac eguiten cituen Iaincoac Paulen escuz:\n19:12 Hala non are eri\u00e9n gainera ekarten baitzituzten haren gorputz gainetic crobitchetac eta conciertoac, eta ioaiten baitziraden hetaric eritassunac, eta spiritu gaichtoac hetaric ilkiten baitziraden.\n19:13 Orduan enseya citecen hara huna ebilten ciraden Iudu exorcista batzu spiritu gaichtoac cituzten\u00e9n gainean Iesus Iaunaren icenaren inuocatzen, erraiten \u00e7utela, Coniuratzen \u00e7aituztegu Paulec predicatzen duen Iesusen partez.\n19:14 (Eta ciraden Sceua Iudu Sacrificadore principalarenic \u00e7azpi seme, haur eguiten \u00e7utenac)\n19:15 Baina ihardesten \u00e7uela spiritu gaichtoac, erran ce\u00e7an, Iesus e\u00e7agutzen diat, eta Paul baceaquiat nor den: baina \u00e7uec nor \u00e7arete?\n19:16 Eta oldarturic hetara spiritu gaichtoa \u00e7uen gui\u00e7onac, eta h\u00e6y garaithuric, bortcha eguin ce\u00e7an hay\u00e9n contra: hala non biluzgorriric eta \u00e7aurthuric ihes eguin baitze\u00e7aten etche hartaric.\n19:17 Eta haur ethor cedin guci\u00e9n e\u00e7agutzera hambat Iuduen nola Greco Ephesen habitatzen ciraden\u00e9nera: eta eror cedin beldurra hayen gucien gainera, eta magnificatzen cen Iesus Iaunaren icena.\n19:18 Eta sinhetsi \u00e7utenetaric anhitz ethorten ciraden confessatzen eta declaratzen cituztela bere eguinac.\n19:19 Arte curiositatezcoz vsatu vkan \u00e7utenec-ere, anhitzec bere liburu\u00e4c ekarriric erre citzaten guci\u00e9n aitzinean: eta hay\u00e9n valioa estimaturic eriden ce\u00e7aten berroguey eta hamar milla dinerorena.\n19:20 Hala botheretsuqui augmentatzen cen Iaunaren hitza eta confirmatzen.\n19:21 Gau\u00e7a hauc hunela complitu ciradenean delibera ce\u00e7an Paulec Spirituaz, Macedonia eta Achaia iraganic Ierusalemera ioaitera, cioela, Han i\u00e7an ondoan, Roma-ere ikussi behar dut.\n19:22 Eta igorriric Macedoniara aiutatzen \u00e7utenetaric biga baitziraden Timotheo eta Erasto, bera gueldi cedin dembora batetacotz Asian.\n19:23 Baina eguin cedin dembora hartan truble handibat doctrinaren causaz.\n19:24 Ecen Demetrius deitzen cen cilharguile, Dianaren cilharrezco templetchoguile batec, anhitz irabaz eraciten cerauen officiocoey:\n19:25 Hec bilduric, eta halaco gaucetaco officier ciradenac, erran ce\u00e7an, Gui\u00e7on\u00e1c, badaqui\u00e7ue ecen officio hunetaric heldu diradela gure onac:\n19:26 Eta badacussa\u00e7ue eta badan\u00e7u\u00e7ue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac.\n19:27 Eta peril da ez solament gure gau\u00e7a descrida dadin, baina are Diana handiaren templea guehiagoric deus estima eztadin, eta deseguin eztadin haren maiestate Asia guciac eta munduac ohoratzen dutena.\n19:28 Eta gau\u00e7a hauc en\u00e7unic, eta hiraz betheric oihuz iar citecen, Ephesianoen Diana handi\u00e1!\n19:29 Eta bethe cedin hiri gucia confusionez, eta oldar citecen gogo batez theatrera, harturic Gayo eta Aristarche Macedonianoac, Paulen bideco lagunac.\n19:30 Eta Paul populua baithara sarthu nahi cenean, etze\u00e7aten vtzi discipulu\u00e9c.\n19:31 Baina Asiaco principaletaric batzuc-ere, nola baitziraden haren adisquide, harengana igorriric othoitz ceguioten, ez ledin theatrera presenta.\n19:32 Bada batzu bataz oihuz ceuden, eta berceac berceaz: ecen confus cen compaini\u00e1, eta anhitzec etzaquiten cergatic bildu i\u00e7an ciraden.\n19:33 Orduan gendetzetic campora auan\u00e7a ce\u00e7aten Alexandre, Iudu\u00e9c hura bulkatzen \u00e7utela. Eta Alexandrec, ichil litecen escuaz keinu eguinic, nahi ceraucan caus\u00e1 allegatu populuari.\n19:34 Baina e\u00e7agutu \u00e7utenean ecen hura Iudu cela, altcha cedin gucietaric vozbat, quasi bi orenez oihu eguiten \u00e7utela, Ephesiano\u00e9n Diana handi\u00e1!\n19:35 Orduan scribariac gendetzea appacegaturic, erran ce\u00e7an, Epheseco gui\u00e7on\u00e1c, cein da gui\u00e7ona eztaquiana ecen Epheseco hiria dedicatua dela Diana handiaren, eta Iupiterganic iautsi i\u00e7an den imaginaren cerbitzura?\n19:36 Nehor bada gau\u00e7a hautan contrasta ecin daitenaren gainean, appacega \u00e7aitezten beharda, eta deus desordenatuqui eztagui\u00e7uen.\n19:37 Ecen ekarri vkan ditu\u00e7ue gui\u00e7on hauc ezpaitirade ez sacrilege, ez ezpaitute \u00e7uen iaincoss\u00e1 diffamatzen.\n19:38 Beraz baldin Demetriusec eta harequin diraden officier\u00e9c eguitecoric badut\u00e9 cembeiten contra, gorte eduquiten da, eta badirade Proconsulac, elkar accusa be\u00e7ate.\n19:39 Eta baldin berce gau\u00e7az deus galdeguiten badu\u00e7ue, congregatione bidezqui bilduan concludi ahal daite.\n19:40 Ecen peril da seditionez accusa ezgaitecen, egungo egunagatic, truble hune\u00e7az ra\u00e7oin eman ahal de\u00e7aquegun causaric eztenaz gueroz. Eta gau\u00e7a hauc erran cituenean biltzarreari congit eman cie\u00e7\u00f3n.\n20:1 Bada tumultoa appacegatu cenean, Paul discipuluac beregana deithuric eta bessarcaturic, parti cedin Macedoniar\u00e1t ioaiteco.\n20:2 Eta comarca hetan ebili cenean, eta exhortatu cituenean hitz anhitzez, ethor cedin Greciara.\n20:3 Eta han hirur hilebethe eguinic, ceren Iudu\u00e9c celata eguiten baitzeraucaten Syriarat embarcatu i\u00e7an baliz: haren abisua i\u00e7an cen Macedonian gaindi itzultzera.\n20:4 Eta lagund ce\u00e7an hura Sopater Beroenesac Asiarano: eta Thessaloniceanoetaric, Aristarquec eta Secondec, eta Gaio Derbianoac, eta Timotheoc: eta Asianoetaric, Tychiquec eta Trophimec.\n20:5 Hauc aitziner\u00e1t ioanic iguriqui guen\u00e7aten Troasen.\n20:6 Eta gu embarca guentecen altchagarri gaberico oguien egun\u00e9n ondoan Philippestic, eta ethor guentecen hetara Troasera, borz egunen buruan: non egon baiquentecen \u00e7azpi egun.\n20:7 Eta asteco lehen egunean oguiaren haustera discipuluac bilduac i\u00e7an eta, Paul min\u00e7o cen hequin (ceren biharamunean partitzeco baitz\u00e9n) eta iraun ce\u00e7an haren proposac gauherdi arterano.\n20:8 Eta cen anhitz lampa gambera gor\u00e1n, non bilduac baiquinaden.\n20:9 Eta iarriric cegoela gui\u00e7on gaztebat Eutyche deitzen cenic leiho gainean, logale handi batec harturic, Paul lu\u00e7aqui min\u00e7o cela, loa garaithuric eror cedin hirurgarren soillerutic beherera, eta hila altcha ce\u00e7aten.\n20:10 Baina iautsiric Paul behera cedin haren gainera, eta bessarcaturic erran ce\u00e7an, Etzaiteztela trubla ecen hunen arim\u00e1 haur baithan da.\n20:11 Guero iganic eta oguia hautsiric eta ianic, eta lu\u00e7aqui min\u00e7aturic arguirano, hala parti cedin.\n20:12 Eta gui\u00e7on gazteor viciric ekar ce\u00e7aten, eta haguitz consola citecen.\n20:13 Eta gu vncira ethorriric embarca guentecen Assoserat, handic hartzeco guenduen Paul: ecen hala ordenatu \u00e7uen, berac bide hura oinez eguin gogoz.\n20:14 Bada Asson gurequin bathu cenean, hura harturic ethor guentecen Mitylenera.\n20:15 Eta handic embarcaturic, biharamunean ethor guentecen Chiosen aurkara: eta hurrenengo egunean arriua guentecen Samosera: eta Trogillen egonic, ondoco egunean ethor guentecen Miletera.\n20:16 Ecen deliberatu \u00e7uen Paulec Ephesez aitzinago iragaitera, demboraric gal ezle\u00e7an\u00e7\u00e1t Asian: ecen lehiatzen cen baldin possible balitzayo Mendecoste egunean Ierusalemen i\u00e7atera.\n20:17 Eta Miletetic me\u00e7u igorriric Ephesera, dei citzan Eli\u00e7aco Ancianoac.\n20:18 Eta harengana ethorri ciradenean erran ciec\u00e9n, \u00c7uec badaqui\u00e7ue, Asian sar nendin lehen egunaz gueroztic, nola \u00e7uequin dembora gucian i\u00e7an naic\u00e9n:\n20:19 Iauna cerbitzatzen nuela humilitate gucirequin eta anhitz nigar chortarequin, eta Iudu\u00e9n celata egoitetaric ethorri i\u00e7an \u00e7aizquidan tentation\u00e9quin:\n20:20 Nola \u00e7uen probetchutaco gaucetaric eztrau\u00e7uedan deus estali, \u00e7uey declaratu eta iracatsi gabe publicoqui eta etchez etche:\n20:21 Testificatzen nerauela hambat Iuduey nola Grecoey Iaincoa baitharatco emendamendua, eta Iesus gure Iauna baitharatco fedea.\n20:22 Eta orain hun\u00e1, ni Spirituaz estecatua, banoa Ierusalemera, hartan heltzeco \u00e7aizquidan gau\u00e7\u00e1c eztaquizquidalaric:\n20:23 Salbu Spiritu sainduac hiriz hiri testificatzen baitraut, dioela ecen estecadur\u00e1c eta tribulationeac ene beguira daudela.\n20:24 Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba de\u00e7adan\u00e7\u00e1t neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan cargu\u00e4, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadin\u00e7\u00e1t.\n20:25 Eta orain hun\u00e1, nic badaquit ecen guehiagoric eztu\u00e7uela ikussiren ene beguithartea \u00e7uetaric batec-ere, cein\u00e9n artetic iragan bainaiz Iaincoaren resum\u00e1 predicatzen nuela.\n20:26 Halacotz testificatzen drau\u00e7uet egungo egunean, ecen chahu naicela ni gucien odoletic.\n20:27 Ecen eztut dissimulatu \u00e7uey denuntia eznie\u00e7a\u00e7uen Iaunaren conseillu gucia.\n20:28 Gogoa eie\u00e7ue bada \u00e7uen buru\u00e8y, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac e\u00e7arri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eli\u00e7aren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz.\n20:29 Ecen nic badaquit haur, sarthuren diradela ene ioan ondoan otso dorpeac \u00e7uen artera, guppida eztutelaric arthaldea.\n20:30 Eta ceuron artetic iaiquiren dirade gui\u00e7onac denuntiatzen dituztela gau\u00e7a gaichtoac, discipuluac bere ondoan erekar ditzaten\u00e7\u00e1t.\n20:31 Halacotz veille\u00e7a\u00e7ue, orhoit \u00e7aretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin \u00e7uetaric batbederaren aduertitzetic.\n20:32 Eta orain-ere, anaye\u00e1c, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu \u00e7uen edificatzen acabatzeco, eta \u00e7uey saindu guciequin heretagearen emaiteco.\n20:33 Berceren vrrhea ez cilharra ez arrop\u00e1 eztut guthiciatu.\n20:34 Baina ceuroc badaqui\u00e7ue nola ene, eta enequin ciraden\u00e9n behar ciraden gau\u00e7\u00e1c fornitu vkan dituzt\u00e9n escu hau\u00e8c.\n20:35 Gucietan eracutsi drau\u00e7uet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitz\u00e9z orhoit i\u00e7an: ecen berac erran du, Gau\u00e7a dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.\n20:36 Eta hitz hauc erran cituenean belhaurico iarriric eguin ce\u00e7an othoitze hequin guciequin.\n20:37 Orduan nigar handi guci\u00e9z eguin cedin: eta Paulen leppora bere buru\u00e4c egotziz pot eguiten ceraucaten:\n20:38 Triste ciradelaric principalqui erran vkan \u00e7uen hitzagatic, ecen guehiagoric haren beguithartea ezlutela ikussiren. Eta vncira lagundu \u00e7aizcan.\n21:1 Eta embarcatu guenenean, hetaric separaturic, chuchen-chuchena ethor guentecen Cosera, eta biharamunean Rhodesera, eta handic Patrasera.\n21:2 Eta han eridenic vnci Phenicer\u00e1t trebessatzen \u00e7uen-bat hartara iganic parti guentecen.\n21:3 Guero Cypreren aguerrira guenenean, hura vtziric ezqu\u00e9r, Syria alder\u00e1t vela eguin guene\u00e7an, eta arriua guentecen Tyrera: ecen han vnciac behar \u00e7uen carg\u00e1 descargatu.\n21:4 Eta discipuluac eridenic egon guentecen han \u00e7azpi egun: hec Pauli erraiten ceraucaten Spirituaz, ezledin igan Ierusalemera.\n21:5 Baina egun hec complitu ciradenean parti guentecen, guci\u00e9c emaztequin eta haourrequin laguncen guentuztela hiri lekorerano: eta belhaurico iarriric vr bazterrean othoitze eguin guene\u00e7an.\n21:6 Guero elkar bessarcaturic, vncira igan guentecen, eta berceac beretar\u00e1t itzul citecen.\n21:7 Eta gu biagea acabaturic arriua guentecen Tyretic Ptolemaidara: eta anayeac salutaturic, egon guentecen egun-bat hequin.\n21:8 Eta biharamunean ilkiric Paul eta harequin guenenac ethor guentecen Cesareara: eta sarthuric Philippe Euangelistaren etchean (cein baitz\u00e9n \u00e7azpietaric bat) egon guentecen hura baithan.\n21:9 Eta hunec cituen laur alaba virgina prophetizatzen \u00e7utenic.\n21:10 Eta han dembora vnguisco egon guenenean, ethor cedin Iudeatic Agabus deitzen cen Prophetabat.\n21:11 Eta guregana ethorriric eta Paulen guerricoa harturic eta har\u00e7az bere oinac eta escuac estecaturic, erran ce\u00e7an, Gau\u00e7a hauc erraiten ditu Spiritu sainduac, Guerrico hunen iabe den gui\u00e7ona, hunela estecaturen dute Ierusalemen Iudu\u00e9c, eta liuraturen dut\u00e9 Gentil\u00e9n escuetara.\n21:12 Eta gau\u00e7a hauc en\u00e7un guentuenean, othoitz eguin guene\u00e7\u00f3n guc eta leku hartan ciraden\u00e9c, ezledin igan Ierusalemera.\n21:13 Orduan ihardets ce\u00e7an Paulec, Cer ari \u00e7arete nigarrez \u00e7audetela, eta ene bihotza erdiratzen du\u00e7uela? Ecen ni ez estecatu i\u00e7atera solament, baina Ierusalemen hiltzera-ere prest naiz Iesus Iaunaren icenagatic.\n21:14 Bada, hari burutan ecin eman guene\u00e7aqueonaren gainean, vtzi guene\u00e7an, erraiten guenduela, Iaunaren vorondatea eguin dadila.\n21:15 Eta cembeit egunen buru\u00e4n gure hatuac harturic igan guentecen Ierusalemera.\n21:16 Eta ethor citecen discipuluetaric-ere batzu Cesareatic gurequin \u00e7acarqueitela berequin Mnason Cypriano iaquin-bat, discipulu ancianoa, cein baithan ostatuz behar baiquenen.\n21:17 Bada ethorri guenenean Ierusalemera, gogotic recebi guen\u00e7aten anay\u00e9c.\n21:18 Eta biharamunean sar cedin Paul gurequin Iacques baithara, eta Anciano guciac hara bil citecen.\n21:19 Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentil\u00e9n artean haren ministerioz eguin cituen gau\u00e7\u00e1c.\n21:20 Eta hec en\u00e7un citzatenean, glorifica ce\u00e7aten Iauna, eta erran cie\u00e7oten, Anay\u00e9, badacussac cembat milla diraden Iudu sinhetsi dutenac: eta guciey baitachet\u00e9 Iaincoaren zeloa.\n21:21 Eta en\u00e7un di\u00e9 erraiten hi\u00e7az, ecen hic Moysesen vtzitera iracasten dituala Gentilen artean diraden Iudu guciac, erraiten du\u00e1la, ecen eztituztela haourrac circonciditu behar, eta eztutela ordenanc\u00e9n araura ebili behar.\n21:22 Cer eguiteco da bada? ossoqui populuac bildu behar dic: ecen en\u00e7unen di\u00e9 nola ethorri aic\u00e9n.\n21:23 Eguic bada guc erraiten drau\u00e4guna. Laur gui\u00e7on citiagu vot eguin dutenic:\n21:24 Hec harturic purificadi hequin, eta contribui e\u00e7ac hequin, buru\u00e4c arrada ditzaten\u00e7\u00e1t: eta daquit\u00e9n guci\u00e9c ecen hi\u00e7az en\u00e7un dituzt\u00e9n gaucetaric deus eztela: baina euror-ere Leguea beguiratuz abilala.\n21:25 Baina Gentil sinhetsi dutenez den becembatean, guc scribatu diagu, eta ordenatu deus halacoric beguira ezte\u00e7aten, baina beguira litecen idoley sacrificatuetaric, eta odoletic, eta ithoetaric, eta paillardi\u00e7ataric.\n21:26 Orduan Paul gui\u00e7on hec berequin harturic, eta biharamunean hequin purificaturic sar cedin templean denuntiatzen \u00e7uela purificationeco egun\u00e9n complimendua, hetaric batbederagatic oblationea offrenda ledin artean.\n21:27 Eta nola \u00e7azpi egunac ia hurren iragan baitziraden, Asiaco Iudu batzuc hura ikussi \u00e7utenean templean, moui ce\u00e7aten populu gucia, eta e\u00e7ar citzaten escuac haren gainean:\n21:28 Heyagoraz ceudela, Israeltar gui\u00e7on\u00e1c, hel \u00e7aquizquigute: haur da gui\u00e7ona populuaren eta Leguearen eta leku hunen contra guciac leku gucietan iracasten dituena: are guehiago Grecoac-ere erekarri ditu temple barnera, eta prophanatu du leku saindu haur.\n21:29 (Ecen lehen ikussi vkan \u00e7ut\u00e9n Trophime Ephesianoa hirian harequin, cein vste baitzut\u00e9n Paulec temple barnera eraman vkan \u00e7uela.)\n21:30 Eta moui cedin hiri gucia, eta oldar cedin populua: eta Paul hatzamanic templetic campora idoquiten \u00e7ut\u00e9n: eta bertan borthac erts citecen.\n21:31 Baina hec hura hil nahiz \u00e7abiltzala, hel cedin fam\u00e1 garni\u00e7oinaren bandaco Capitainagana, ecen Ierusaleme gucia nahassi cela.\n21:32 Ceinec ordu berean gendarmesac eta Centenerac harturic laster eguin baitze\u00e7an hetara: eta hec ikussi cituztenean Capitaina eta gendarmesac gueldi citecen Paulen cehatzetic.\n21:33 Orduan hurbilduric Capitainac har ce\u00e7an hura, eta mana ce\u00e7an esteca ledin bi cadenaz: eta interroga ce\u00e7an nor lic\u00e9n, eta cer eguin \u00e7uen.\n21:34 Eta batzu bataz ceuden oihuz gendetzean eta berceac berceaz: eta nahastecamenduaren causaz deus seguric ecin e\u00e7agutuz, mana ce\u00e7an fortale\u00e7ara eraman ledin.\n21:35 Eta ethorri cenean gradoetara, guertha cedin gendarmes\u00e9z eramaiten baitz\u00e9n gendetzearen boaldaren causaz.\n21:36 Ecen iarreiquiten \u00e7ay\u00f3n populuco gendetzea heyagoraz, Ken e\u00e7ac hori.\n21:37 Eta Paulec fortale\u00e7\u00e1n sartzeracoan diotsa Capitainari, Hau\u00e7u naiz hirequin min\u00e7atzera? Harc erran cie\u00e7\u00f3n, Grecquic badaquic?\n21:38 Ezaiz hi Egyptiano iragan egun hautan seditionebat viztu duana, eta laur milla gaichtaguin desertura retiratu dituana?\n21:39 Eta erran ce\u00e7an Paulec, Ni segur gui\u00e7on Iudua nauc Tarsen, Ciliciaco hiri famatuan burg\u00e9s iayoa: othoitz eguiten drauat bada, permetti ie\u00e7adac min\u00e7a naqui\u00f3n populuari.\n21:40 Eta harc permettitu ceraucanean, Paulec, gradoetan cegoela, ichilcera escuaz keinu eguin cie\u00e7\u00f3n populuari, eta silentio handi eguin i\u00e7anic, min\u00e7a cedin Hebraico\u00e9n lengoagez, erraiten \u00e7uela.\n22:1 Gui\u00e7on anaye\u00e1c eta ait\u00e1c, en\u00e7u\u00e7ue orain \u00e7uec baithan emaiten dudan defens\u00e1.\n22:2 (Eta en\u00e7un vkan \u00e7utenean ecen Hebraico\u00e9n lengoagez min\u00e7o litzayela, hambat silentio handiago eguin ce\u00e7aten: eta erran ce\u00e7an,)\n22:3 Ni naiz gui\u00e7on Iudua, Tarse Ciliciacoan iayoa, baina hacia hiri hunetan berean Gamalielen oinetan, ait\u00e9n Leguearen perfectionean instruitua, Iaincogana zelotaco nincela, egun \u00e7uec guciac-ere \u00e7areten be\u00e7ala:\n22:4 Doctrina haur persecutatu vkan dudana heriorano, estecatuz eta presoindeguietara e\u00e7arriz hambat gui\u00e7onac nola emazteac:\n22:5 Sacrificadore subiranoa-ere testimonio dudan be\u00e7ala, eta Anciano\u00e9n compainia gucia: are hetaric guthunac anayetara harturic, Damascerat ioaiten ninc\u00e9n, han ciradenac estecaturic Ierusalemera ekartera, puni litecen\u00e7\u00e1t.\n22:6 Eta guertha cedin bidean ioaiten eta Damascera hurbiltzen nincela egu-erdi irian, subitoqui cerutico chistmist an\u00e7oco argui handi batec ingura bainen\u00e7an:\n22:7 Eta eror nendin lurrera, eta en\u00e7un ne\u00e7an voz-bat, ciostala, Saul, Saul, cergatic ni persecutatzen nauc?\n22:8 Eta nic ihardets ne\u00e7an, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran cie\u00e7adan, Ni nauc Iesus Nazareno hic persecutatzen duana.\n22:9 Eta enequin ciraden\u00e9c, arguia ikus ce\u00e7aten, eta icit citecen, baina enequin min\u00e7o cenaren voza etze\u00e7aten en\u00e7un.\n22:10 Orduan erran ne\u00e7an, Cer eguinen dut Iauna? Eta Iaunac erran cie\u00e7adan, Iaiquiric oha Damascera, eta han erranen \u00e7aizquic, eguin ditz\u00e1n ordenatu \u00e7aizquian gau\u00e7a guciac.\n22:11 Eta ceren deus ezpainuen ikusten argui haren claretatearen causaz, enequin ciraden\u00e9z escutic eraman i\u00e7anic Damascera ethor nendin.\n22:12 Gueroztic Ananias Leguearen araura Iaincoaren beldur cen gui\u00e7ombat, han egoiten ciraden Iudu gucietaric testimoniage ona \u00e7uena, enegana ethor cedin.\n22:13 Eta ene aldean cegoela erran cie\u00e7adan, Saul anay\u00e9, recebi e\u00e7ac ikustea. Eta nic ordu hartan berean harenganat beha ne\u00e7an:\n22:14 Eta harc erran ce\u00e7an, Gure ait\u00e9n Iaincoac elegitu au hi bere vorondatearen e\u00e7agutzeco eta Iustoaren ikusteco, eta haren ahotic vozaren en\u00e7uteco.\n22:15 Ecen testimonio i\u00e7anen atzayo gui\u00e7on guciac baithara, ikussi eta en\u00e7un dituan gauc\u00e9z.\n22:16 Orain bada cer berancen duc? Iaiqui adi eta batheyadi, eta chahu itzac eure bekatuac, Iaunaren icena inuocaturic.\n22:17 Guero guertha cequidan, ni Ierusalemera bihurtu nincenean, eta templean othoitz eguiten nengoela transporta bainendin spirituz.\n22:18 Eta ikus baine\u00e7an ciostana, Lehiadi eta ilki adi fitetz Ierusalemetic, ecen ezti\u00e9 recebituren hic ni\u00e7az emanen drauean testimoniagea.\n22:19 Eta nic erran ne\u00e7an, Iauna, hec baceaqui\u00e9 ecen ni presoindeguira e\u00e7arten ari nincela eta a\u00e7otatzen nituela synagoga gucietan hi baithan sinhesten \u00e7utenac.\n22:20 Eta issurten cenean Esteben hire martyraren odola, ni-ere present nindu\u00e1n, eta consentitzen ni\u00e1n haren hiltzean, eta beguiratzen niti\u00e1n hura hiltzen \u00e7uten\u00e9n arrop\u00e1c.\n22:21 Eta harc erran cie\u00e7adan, Habil: ecen nic Gentiletara vrrun igorriren aut.\n22:22 Eta en\u00e7uten \u00e7ut\u00e9n hura hitz hunetarano: orduan altcha ce\u00e7aten bere voza, erraiten \u00e7utela, Ken e\u00e7ac lurretic horrelacoa: ecen eztuc ra\u00e7oin hori vici den.\n22:23 Eta hec heyagoraz ceudela, eta bere arrop\u00e1c iharrosten eta airerat errhautsa iraizten \u00e7utela.\n22:24 Mana ce\u00e7an Capitainac hura fortale\u00e7ara eraman ledin, eta ordena ce\u00e7an a\u00e7oteaz examina ledin, iaquin le\u00e7an\u00e7\u00e1t cer causagatic hala oihuz leuden haren contra.\n22:25 Bada hed\u00e9z estecatu \u00e7uten ondoan, erran cie\u00e7\u00f3n aldean \u00e7ay\u00f3n Capitainari Paulec, Hau\u00e7u \u00e7arete Romaco den baten eta condemnatu eztenaren a\u00e7otatzera?\n22:26 Eta haur en\u00e7un \u00e7uenean Centenerac ioanic Capitainagana, conta cie\u00e7\u00f3n hari, cioela, Ikussac cer eguiteco du\u00e1n: ecen gui\u00e7on haur Romaco burg\u00e9s duc.\n22:27 Eta capitainac ethorriric harengana, erran cie\u00e7\u00f3n, Erran ie\u00e7adac, eya hi Romaco burg\u00e9s aicenez. Eta harc erran ce\u00e7an, Bay.\n22:28 Eta ihardets ce\u00e7an Capitainac, Nic somma handitan burgesia hori acquisitu diat. Eta Paulec dio, Eta ni iayo-ere burg\u00e9s nauc.\n22:29 Bertan orduan retira citecen harenganic hura examinatu behar \u00e7utenac: eta Capitaina-ere beldur cedin, e\u00e7aguturic ecen Romaco burg\u00e9s cela, eta ceren estecatu baitzuen.\n22:30 Eta biharamunean segura iaquin nahiz cer causagatic accusatzen lic\u00e9n Iudu\u00e9z, lacha ce\u00e7an estecaduretaric: eta mana ce\u00e7an, Sacrificadore principalac bil litecen, eta hay\u00e9n conseillu gucia: eta ekarriric Paul presenta ce\u00e7an hay\u00e9n aitzinean .\n23:1 Eta beguiac conseillua baithar\u00e1t chuchenduric Paulec erran ce\u00e7an, Gui\u00e7on anaye\u00e1c, nic conscientia on gucitan cerbitzatu vkan dut Iaincoa egun hunetarano.\n23:2 Orduan Ananias Sacrificadore subiranoac mana citzan aldean \u00e7aizconac, hura muthurrean io le\u00e7aten.\n23:3 Orduan Paulec erran cie\u00e7\u00f3n, Cehaturen au hi Iaincoac, paret churitu\u00e1: eta hi baihago Leguearen arauez ene iugeatzeco, eta Leguearen contra manatzen duc ni ceha nadin?\n23:4 Eta present ciraden\u00e9c erran ce\u00e7aten, Iaincoaren Sacrificadore subiranoa iniuriatzen duc?\n23:5 Eta erran ce\u00e7an Paulec, Anaye\u00e1c, ez naquian Sacrificadore subirano cela: ecen scribatua da, Eure populuaren princeaz eztuc gaizqui erranen.\n23:6 Eta iaquin \u00e7uenean Paulec ecen partida bata cela Sadduceuetaric, eta bercea Phariseuetaric, oihuz iar cedin conseilluan, Gui\u00e7on anaye\u00e1c, ni Phariseu naiz, Phariseu seme: hil\u00e9n speran\u00e7\u00e1z eta resurrectioneaz ni accusatzen naiz.\n23:7 Eta haur erran \u00e7uenean, eguin cedin seditione Phariseu\u00e9n eta Sadduceu\u00e9n artean: eta \u00e7athi cedin biltzarrea.\n23:8 Ecen Sadduceu\u00e9c erraiten dute eztela resurrectioneric, ez Aingueruric ez spirituric: baina Phariseu\u00e9c bata eta bercea aithor dituzt\u00e9.\n23:9 Eta eguin i\u00e7an cen heyagora handibat: orduan Phariseu\u00e9n alde ciraden Scrib\u00e1c iaiquiric baciharducaten, erraiten \u00e7utela, Eztugu deus gaitzic eriden gui\u00e7on hunetan, baina baldin spiritubat edo Ainguerubat min\u00e7atu ba\u00e7ay\u00f3 ezgaitecela Iaincoaren contra batailla.\n23:10 Eta seditione handi eguin i\u00e7anic, Capitainac beldurturic, he\u00e7az Paul \u00e7athica ledin, mana ce\u00e7an gendarmesac iauts litecen hay\u00e9n artetic haren harapatzera eta fortale\u00e7ara eramaitera.\n23:11 Eta ondoco gau\u00e8an Iaunac, hari presentatzen \u00e7ayola, erran cie\u00e7\u00f3n, Paul, auc bihotz on: ecen nola testificatu baituc ni\u00e7az Ierusalemen, hala behar duc Roman-ere testificatu.\n23:12 Eta arguitu cenean, Iuduetaric batzuc eguinic biltzarre eta vot maledictionerequin, lioitela, ezlutela ianen ez edanen Paul hil le\u00e7aqueteno.\n23:13 Eta berroguey baino guehiago ciraden coniuratione haur eguin \u00e7utenac.\n23:14 Hec ethorriric Sacrificadore principaletara eta Ancianoetara, erran ce\u00e7aten, Vot eguin dugu maledictionerequin, deus eztugula dastaturen Paul hil duqueguno.\n23:15 Orain bada \u00e7uec iaquin eraci ie\u00e7o\u00e7ue Capitainari, conseilluaren vorondatetic bihar hura erekar die\u00e7a\u00e7uela, har\u00e7az cerbait hobequi e\u00e7agutu nahi bacindut\u00e9 be\u00e7ala: eta gu hura hurbil dadin baino lehen, prest gara haren hiltzera.\n23:16 Baina Paulen arrebaren semea en\u00e7unic celat\u00e1c, ethor cedin, eta sarthuric fortale\u00e7ara conta cie\u00e7\u00f3n Pauli.\n23:17 Eta Paulec Centeneretaric bat beregana deithuric, erran cie\u00e7\u00f3n, Gui\u00e7on gazte haur eramac Capitainagana, ecen badic cerbait hari erran beharric.\n23:18 Harc bada hura harturic eraman ce\u00e7an Capitainagana, eta erran ce\u00e7an, Paul presonerac beregana deithuric othoitz eguin dirautac, gui\u00e7on gazte haur hiregana ekar ne\u00e7an, ceinec baitu cerbait hiri erran beharric.\n23:19 Eta Capitainac hura escutic harturic, eta appart retiraturic galde eguin cie\u00e7\u00f3n, Cer duc niri erran beharric?\n23:20 Eta harc erran ce\u00e7an, Iudu\u00e9c ordenatu di\u00e9 hiri othoitz eguitera, bihar Paul conseillura igorri de\u00e7\u00e1n, hobequiago cerbaitez informatu nahi balirade be\u00e7ala har\u00e7az:\n23:21 Baina hic eztieceala accorda: ecen hay\u00e9n artecoric berroguey gui\u00e7on baino guehiago haren celata diaudec: vot eguinic maledictionezco pen\u00e1n, eztutela ianen ez edanen hura hil duqueiteno: eta orain prest diaudec, hic cer promettaturen drau\u00e8an beguira.\n23:22 Capitainac bada igor ce\u00e7an gui\u00e7on gaztea, hari manaturic, nehori ezlerron nola gau\u00e7a hauc hari dclaratu cerauzcan.\n23:23 Eta deithuric bi Centen\u00e9r erran ciec\u00e9n, Eduquitza\u00e7ue prest ber-ehun gendarm\u00e9s Cesarearano ioaiteco, eta hiruroguey eta hamar \u00e7amaldun, eta ber-ehun archer, gauaren heren oreneco.\n23:24 Eta den abre prestic, igan eraciric Paul salburic eraman de\u00e7aten\u00e7\u00e1t Felix gobernadore handiagana.\n23:25 Eta scriba cietzon letra batzu tenor hunetacoric,\n23:26 Claude Lysiasec Felix gobernadore gucizco excellentari, salutatione.\n23:27 Gui\u00e7on haur Iudu\u00e9z hatzamana, eta ia he\u00e7az hiltzeco cegoela, ethorriric garni\u00e7oinarequin edequi diraueat, e\u00e7aguturic ecen Romaco burg\u00e9s cela.\n23:28 Eta iaquin nahiz cer causagatic accusatzen lut\u00e9n, eraman vkan diat hay\u00e9n conseillura.\n23:29 Cein eriden baitut accusatzen cela ber\u00e9n Legueco question\u00e9z, eta herioric edo presoinic mereci luen hoguenic batre etzuela.\n23:30 Eta aduertitu i\u00e7anic gui\u00e7on huni Iudu\u00e9z eguiten \u00e7aizcan celat\u00e9z, bertan igorri vkan di\u00e1t hiregana: manamendu eguinic accusa\u00e7aley-ere, hunen contretaco dituzten gau\u00e7\u00e1c hire aitzinean erran ditzaten. Vngui aicela.\n23:31 Gendarmes\u00e9c bada h\u00e6y manatu i\u00e7an \u00e7ayen be\u00e7ala, Paul harturic eraman ce\u00e7aten gauaz Antipatrisera.\n23:32 Eta biharamunean vtziric \u00e7amaldunac harequin loacen\u00e7\u00e1t, itzul citecen fortale\u00e7ara.\n23:33 Eta hec Cesareara ethorriric eta Gobernadore handiari letr\u00e1c emanic, Paul-ere haren aitzinera presenta ce\u00e7aten.\n23:34 Eta iracurri cituenean Gobernadore handiac letr\u00e1c, eta cer prouinciataco cen hura interrogatu \u00e7uenean, eta e\u00e7aguturic ecen Ciliciaco cela:\n23:35 En\u00e7unen aut dio, hire accusa\u00e7aleac-ere ethorri diratenean. Eta mana ce\u00e7an Herodesen palatioan beguira ledin.\n24:1 Eta borz egunen buru\u00e4n iauts cedin Ananias Sacrificadore subiranoa Ancianoequin, eta Tertulle deitzen cen orator batequin: hec compari citecen Gobernadore handiaren aitzinean Paulen contra.\n24:2 Eta Paul deithu i\u00e7anic, Tertulle has cedin accusatzen, cioela,\n24:3 Felix gucizco excellente\u00e1 e\u00e7agutzen diagu esquer gucirequin gau\u00e7a gucietan eta leku gucietan, ecen guc ardietsi dugula baque handia hi\u00e7az, eta eure prouidentiaz populu hunetan eguin dituan ordenan\u00e7a on\u00e9z.\n24:4 Baina lu\u00e7aquiago eduqui eze\u00e7adan, othoitz eguiten drauat en\u00e7un gaitz\u00e1n gutibat eure ontassunagatic.\n24:5 Ecen eriden diagu gui\u00e7on pestilentioso haur seditione altchatzen drauela Iudu guciey mundu orotan, eta Nazareno\u00e9n sectaren buru dela:\n24:6 Cein templearen profanatzen-ere enseyatu i\u00e7an baita, eta hatzamanic nahi vkan diagu gure Leguearen arauez iugeatu.\n24:7 Baina ethorriric Lysias capitainac bortcha handirequin edequi vkan diraucuc gure escuetaric.\n24:8 Haren accusa\u00e7aleac hiregana ethor litecen manaturic: beraganic eurorrec informatione eguinic iaquin ahal ditzaquec gau\u00e7a guciac, ceine\u00e7az guc hori accusatzen baitugu.\n24:9 Eta consenti ce\u00e7aten Iuduec-ere, erraiten \u00e7utela, gau\u00e7a hauc hala liradela.\n24:10 Baina ihardets ce\u00e7an Paulec, Gobernadore handiac min\u00e7a ledin hari keinu eguinic, Ceren baitaquit anhitz vrthe duela natione hunen iuge aicela, gogoticago neure buru\u00e4z ihardest\u00e9n di\u00e1t:\n24:11 Ikussiric ecen hic e\u00e7agut ahal decaqueala nola hamabi egun baino guehiago eztiraden, igan mincenetic Ierusalemera, adoratzera.\n24:12 Eta ezni\u00e9 templean eriden nehorequin disputatzen ari naicela, edo gende biltzen, ez synagoguetan, ez hirian:\n24:13 Eta ecin phoroga citzaque\u00e9 ni orain accusatzen nauten gau\u00e7\u00e1c.\n24:14 Baina haur aithortzen drau\u00e4t, ecen secta deitzen duten bide haren arauez, hunela dudala neure ait\u00e9n Iaincoa cerbitzatzen, sinhesten ditudalaric Leguean eta Prophetetan scribatuac diraden gau\u00e7a guciac.\n24:15 Eta speran\u00e7a dudalaric Iaincoa baithan, i\u00e7anen dela hil\u00e9n resurrectionea, hambat iustoena nola iniustoena, ceinen beguira berac-ere baitaude.\n24:16 Halacotz pena-ere e\u00e7arten di\u00e1t, conscienti\u00e1 dudan Iaincoagana eta gui\u00e7onetara trebucu gabe bethiere.\n24:17 Eta anhitz vrtheren buru\u00e4n, ethorri i\u00e7an nauc neure nationera elemosyna eta oblatione eguitera.\n24:18 Ordu hartan eriden ni\u00e9 purificatua templean, ez ordea gendetzerequin, ezeta tumulturequin, Asiaco Iudu batzuc.\n24:19 Cein\u00e9c behar baitzut\u00e9n hire aitzinean comparitu, eta ni accusatu, baldin deus ene contra ba\u00e7ut\u00e9n.\n24:20 Edo hauc ber\u00f3c erran be\u00e7ate baldin cerbait gaichtaqueria eriden badut\u00e9 nitan, ni conseilluan presentatu i\u00e7an naicenean.\n24:21 Hay\u00e9n artean nengoela oihu eguin nueneco voz bakoitz haur baicen, Hil\u00e9n resurrectioneaz ni accusatzan naiz egun \u00e7ue\u00e7az.\n24:22 Gau\u00e7a hauc en\u00e7unic, Felixec igor citzan hec berce aldi batetarano, cioela, Secta horrez cer den diligentquiago e\u00e7agutu duquedanean, Lysias capitaina iautsi datenean, ossoqui e\u00e7aguturen duquet \u00e7uen eguitecoa.\n24:23 Eta mana ce\u00e7an Centenerbat, beguira ledin Paul eta largoan e\u00e7ar ledin, eta nehor ez le\u00e7an empatcha haren e\u00e7agunetaric haren cerbitzatzetic edo harengana ioaitetic.\n24:24 Eta cembaitrabeit egunean buru\u00e4n, Felixec ethorriric Drusilla bere emaztearequin, cein baitz\u00e9n Iudaca, erekar ce\u00e7an Paul, eta en\u00e7un ce\u00e7an hura min\u00e7atzen Christ baithango fedeaz.\n24:25 Eta nola hura disputatzen baitz\u00e9n iustiti\u00e1z, eta temperanti\u00e1z, eta i\u00e7ateco den iudicioaz, spantaturic Felixec ihardets ce\u00e7an, Oraingotz habil, eta aicinaric dudanean deithuren aut.\n24:26 Berahala escun gainean speran\u00e7a \u00e7uelaric ecen Paulec cerbait diru emanen ceraucala, larga le\u00e7an\u00e7at halacotz-ere maiz erekarten \u00e7uen eta min\u00e7atzen cen harequin.\n24:27 Eta bi vrtheac complitu ciradenean, har ce\u00e7an successor Felixec Porcius Festus: eta placer eguin nahiz Iuduey Felixec vtzi ce\u00e7an Paul preson\u00e9r.\n25:1 Festus bada prouincian sarthuric hirur egunen buru\u00e4n ioan cedin Ierusalemera Cesarearic.\n25:2 Eta compari citecen haren aitzinean Sacrificadore subiranoa eta Iudu\u00e9n arteco principalenac Paulen contra, eta othoitz eguiten ceraucaten.\n25:3 Fauore esquez ceudela haren contra, hur\u00e1 erekar le\u00e7an\u00e7\u00e1t Ierusalemera: celata \u00e7aizcolaric hura bidean hil le\u00e7aten\u00e7at.\n25:4 Eta Festusec ihardets ce\u00e7an, vngui beguiratua i\u00e7anen cela Paul Cesarean, eta bera sarri haraco licela.\n25:5 Bada \u00e7uetaric (dio) ahal ditecenac, elkarrequin iauts bitez, eta baldin cembeit hoguen gui\u00e7on haur baithan bada accusa be\u00e7ate.\n25:6 Eta hamar egun baicen hay\u00e9n artean egon gaberic, iauts cedin Cesareara: eta biharamunean iarriric iudicioco alkian, mana ce\u00e7an Paul erekar ledin.\n25:7 Hura hara ethorri cenean ingura ce\u00e7aten Ierusalemetic iautsi i\u00e7an ciraden Iudu\u00e9c accusatione anhitz eta pi\u00e7uric ekarten \u00e7utela Paulen contra, cein ecin phoroga baitzitzaqueizten:\n25:8 Ihardesten \u00e7uelaric Paulec, ecen deusetan ezluela faltatu Iudu\u00e9n Leguearen contra, ez templearen contra, ez Cesaren contra.\n25:9 Baina Festusec atseguin eguin nahiz Iuduey, ihardesten ceraucala Pauli, erran ce\u00e7an, Nahi aiz Ierusalemera igan eta han gau\u00e7a hau\u00e7az iugeatu ene aitzinean?\n25:10 Eta erran ce\u00e7an Paulec Cesaren iudicioco alki aitzinean niagoc, non behar bainaiz iugeatu. Iuduey deusetan eztiraueat iniuriaric eguin, hic-ere vngui daqui\u00e1n be\u00e7ala.\n25:11 Ecen baldin gaizquiric eguin badut, edo deus herio mereci duenic accommettitu badut, ezti\u00e1t hiltzera refusatzen: baina baldin hori\u00e9c accusatzen nautenetaric deus ezpada, nehorc hori\u00e9y ecin eman nie\u00e7aqueec: Cesargana appellatzen nauc.\n25:12 Orduan Festusec conseilluarequin min\u00e7aturic, ihardets ce\u00e7an, Cesargana appellatu aiz? Cesargana ioanen aiz.\n25:13 Eta cembeit egunen buru\u00e4n Agrippa reguea eta Bernice iauts eitecen Cesareara Festusen salutatzera.\n25:14 Eta anhitz egun han egonic Festusec Regueri aippa cie\u00e7\u00f3n Paulen eguitecoa, erraiten \u00e7uela, Gui\u00e7on-bat vtzi i\u00e7an duc Felixez preson\u00e9r:\n25:15 Ceinen causaz, ethorri nincenean Ierusalemera, compari baitzitecen Sacrificadore principalac eta Iudu\u00e9n Ancianoac, haren contra condemnatione requeritzen \u00e7utela.\n25:16 Eta ihardetsi diraueat, eztutela Romano\u00e9c costuma nehoren heriotara liuratzeco, accusatzen denac bere accusa\u00e7aleac aitzinean dituqueeno, eta defendatzeco leku har de\u00e7aqueeno hoguenaz.\n25:17 Bada huna ethorri ciradenean, lu\u00e7amenduric batre gabe, biharamunean iudicioco alkian iarriric, mana nie\u00e7\u00e1n ekar ledin gui\u00e7ona.\n25:18 Haren accusa\u00e7aleac han present ciradela, etze\u00e7ate\u00e1n hoguenic batre ekar, nic vste nuenaren gainean.\n25:19 Baina questione batzu citiztean haren contra ber\u00e9n superstitioneaz, eta edocein Iesus hilic vici licela Paulec seguratzen \u00e7uen batez.\n25:20 Eta nic, halaco questioneaz eguitecotan i\u00e7anez, erran nie\u00e7o\u00e1n, eya nahi licenez Ierusalemera ioan, eta han iugea ledin gau\u00e7a hau\u00e7az.\n25:21 Baina ceren appella baitzedin reserua ledin\u00e7\u00e1t Augustoren e\u00e7agutzera, mana nie\u00e7an beguira ledin hura igor ne\u00e7aqueno Cesargana.\n25:22 Agrippac orduan erran cie\u00e7\u00f3n Festusi, Nahi niquec neurorrec-ere gui\u00e7ona en\u00e7un. Eta harc, Bihar, dio, en\u00e7unen duc.\n25:23 Bada biharamunean ethorri ciradenean Agrippa eta Bernice pompa handirequin, eta sarthu ciradenean audienci\u00e1n capitainequin eta hirico gend\u00e9 authoritatezcoequin: Festusen manamenduz erekar cedin Paul.\n25:24 Eta Festusec dio, Regue Agripp\u00e1, eta hemen gurequin \u00e7areten guci\u00e1c, badacussa\u00e7ue gui\u00e7on haur, hunez Iudu\u00e9n compainia gucia min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7ait hambat Ierusalemen nola hemen, heyagoraz, hunec eztuela guehiagoric vici behar.\n25:25 Baina nic eriden dut, deus hunec eztuela eguin herio mereci duenic: badaric-ere bera Augustogana appellatu denaz gueroz, deliberatu dut harengana igortera.\n25:26 Hune\u00e7az cer seguric scriba die\u00e7odan iaunari eztut. Halacotz ekarri vkan dut \u00e7uetara, eta principalqui hiregana, regue Agripp\u00e1, informatione eguinic cer scriba dudan\u00e7\u00e1t.\n25:27 Ecen eztela ra\u00e7oinic irudi daut, preson\u00e9r baten igortea, eta haren contrataco hoguenac eztitecen notifica.\n26:1 Agrippac orduan Pauli erran cie\u00e7\u00f3n, Permettitzen \u00e7aic eure buru\u00e4gatic min\u00e7atzea. Orduan Paul escua hedaturic has cedin ra\u00e7oin emaiten, cioela,\n26:2 Regue Agripp\u00e1, dohatsu neure buru\u00e4 estimatzen diat ceren egun hire aitzinean ihardetsi behar baitut, Iuduez accusatzen naicen gauca guciez\n26:3 Principalqui ceren baitaquit e\u00e7agutzen dituala Iudu\u00e9n artean diraden costuma eta questione guciac: halacotz othoitz eguiten drauat, patientqui en\u00e7un n\u00e9\u00e7an.\n26:4 Bada ene vicitze gaztetassunetic eraman dudanaz den becembatean, eta ceric lehen hatsetic i\u00e7an den ene nationean Ierusalemen, badaquite Iudu guci\u00e9c:\n26:5 Lehendanic e\u00e7aguturic (baldin testificatu nahi badut\u00e9) nola neure aitzinecoacdanic gure religioneco secta gucizco excellentaren arauez vici i\u00e7an naicen Phariseu.\n26:6 Eta orain Iaincoaz gure aitey eguin i\u00e7an \u00e7ayen promesseco speran\u00e7aren causaz, iudicioan accusaturic nago.\n26:7 Promes hartara gure hamabi leinu\u00e9c ardura gau eta egun Iaincoa cerbitzatz\u00e9n dutela helduren diradela speran\u00e7a dut\u00e9, cein speran\u00e7az (o Regue Agripp\u00e1) Iudu\u00e9c ni accusatzen bainaute.\n26:8 Cer? sinhets ecin daitenetan daduca\u00e7ue \u00e7uec baithan, Iaincoac hilac ressuscitatzen dituela?\n26:9 Eta ni\u00e7az den becembatean irudi i\u00e7an \u00e7ait ecen Iesus Nazarenoren icenaren contra resistentia handi eguin behar nuela:\n26:10 Eta eguin-ere badut Ierusalemen: eta anhitz saindu nic presoindeguietan enserratu vkan dut, Sacrificadore principaletaric bothere vkanic: eta nehorc hiltzen cituenean neure sententi\u00e1 emaiten nuen.\n26:11 Eta synagoga gucietan maiz punitzen nituela bortchatzen nituen blasphematzera: eta sobera minthuric hay\u00e9n contra, persecutatzen nituen hiri arrotzetarano.\n26:12 Dembora hartan Damascerat-ere ioaiten nincela Sacrificadore principal\u00e9n botherearequin eta commissionearequin.\n26:13 Egunaren erdian, o Regu\u00e9, bidean ikus nie\u00e7\u00e1n cerutico arguibat iguzquiarena baino claroagoric, arguitzen guentuela ni eta enequin bidean ioaiten ciradenac.\n26:14 Eta gu guciac eroriric lurrera, en\u00e7un nie\u00e7\u00e1n vozbat niri min\u00e7o \u00e7aitadala, eta ciostala Hebraico\u00e9n lengoagez, Saul, Saul, cergatic ni persecutatzen nauc? gogor duc hiretaco akulo\u00e9n contra ostico eguitea.\n26:15 Nic orduan erran nie\u00e7\u00e1n, Nor aiz Iauna? Eta harc erran cie\u00e7ad\u00e1n, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana.\n26:16 Baina iaiqui adi, eta ago \u00e7utic eure oin\u00e9n gainean: ecen hunegatic aguertu natzaic, ordena en\u00e7adan\u00e7at ministre eta ikussi ditu\u00e1n eta aguerturen natzay\u00e1n gaucen testimonio:\n26:17 Idoquiten audalaric populu horretaric eta Gentiletaric, ceinetara orain igorten baihaut,\n26:18 Irequi ditzan\u00e7at hay\u00e9n beguiac, conuerti ditecen\u00e7\u00e1t ilhumbetic arguira, eta Satanen botheretic Iaincoagana, recebi de\u00e7aten\u00e7\u00e1t bekatuen barkamendua, eta \u00e7orthea sanctificatu\u00e9n artean, ni baithango fedeaz.\n26:19 Hunegatic, o Regue Agripp\u00e1, eznitzayoc desobedient i\u00e7an cerutico visioneari.\n26:20 Baina Damascen ciradeney lehenic, eta Ierusalemen, eta Iudeaco comarca gucian ciradeney, guero Gentiley-ere predicatu diraueat emenda litecen eta conuerti Iaincoagana, obr\u00e1c eguiten lituztelaric emendamendutaco digneac.\n26:21 Causa hunegatic Iuduac ni templean hatzamanic enseyatu i\u00e7an dituc ene hiltzen:\n26:22 Baina Iaincoaren aiutaz aiutatu i\u00e7anic iraun di\u00e1t egungo egunerano, testificatzen drau\u00e8dala hambat chipiey nola handi\u00e9y, eta deus erraiten eznuela Prophet\u00e9c eta Moysesec ethorteco ciradela aitzinetic erran dut\u00e9n gau\u00e7aric baicen:\n26:23 Ecen behar cela Christec suffri le\u00e7an, eta hil\u00e9n resurrectioneco lehena lic\u00e9n, ceinec populu huni eta Gentiley arguia denuntiatu behar baitzerauen.\n26:24 Eta gau\u00e7a hauc bere defensatan erraiten cituela Festusec ocengui erran ce\u00e7an, \u00c7oratu aiz Paul, letretaco iaquin handiac \u00e7oratzen au.\n26:25 Eta Paulec, Eznauc \u00e7oratzen, dio, Festus gucizco excellentea, baina eguiazco eta adimendu onetaco hitzac erraiten citi\u00e1t.\n26:26 Ecen baceaquizquic gau\u00e7a hauc Reguec, ceinen aitzinean min\u00e7o-ere bainaiz frangoqui: ceren estimatzen baitut gau\u00e7a hautaric eztela deus harc eztaquianic: ecen gau\u00e7a haur eztuc \u00e7okoan eguin i\u00e7an.\n26:27 O regue Agripp\u00e1, sinhesten dituc Prophetac? baceaquiat ecen sinhesten dituala.\n26:28 Eta Agrippac erran cie\u00e7\u00f3n Pauli, Hurrensu gogatzen nauc Christino eguin nadin.\n26:29 Orduan Paulec erran ce\u00e7an, Iaincoa baithan desir niquec bay hurrensu bay choil, ez hi solament, baina ni egun en\u00e7uten nauten guciac-ere eguin cindeizten halaco, nolaco ni bainaiz, estecaillu hauc salbu.\n26:30 Eta gau\u00e7a hauc harc erran cituenean, iaiqui cedin Regue, eta Gobernadorea, eta Bernice, eta hequin iarri i\u00e7an ciradenac.\n26:31 Eta appartatu ciradenean bere artean min\u00e7o ciraden, cioitela, Deus herio edo presoindegui mereci duen gau\u00e7aric eztu eguiten gui\u00e7on hunec.\n26:32 Eta Agrippac Festusi erran cie\u00e7\u00f3n, Larga ahal cieitean gui\u00e7on haur baldin appellatu i\u00e7an ezpaliz Cesargana.\n27:1 Ordenatu i\u00e7an cenean gu Italiar\u00e1t embarcaturen guenela, eman cietzoten bay Paul bay berce preson\u00e9r batzu Iulio deitzen cen Centener Augustoren bandaco bati.\n27:2 Eta iganic Adramytteco vnci batetara, Asiaco comarquetara ioaitera parti guentecen, eta gurequin cen Aristarche Macedo Thessaloniceanoa.\n27:3 Eta ondoco egunean arriua guentecen Sidonera, eta Iulioc humanoqui Paul tractaturic, permetti ce\u00e7an adisquidetarat ioanic, he\u00e7az tracta ledin.\n27:4 Guero handic partituric Cypre beherera io guene\u00e7an, ceren haice contreac baitziraden.\n27:5 Eta Ciliciaren eta Pamphyliaren aurkan den itsassora iraganic, ethor guentecen Myra Lyciaco hirira.\n27:6 Eta han Centenerac eridenic Alexandriaco vnci Italiar\u00e1t ioaiten cen-bat, hartara sar eraci guen\u00e7an\n27:7 Eta anhitz egunez baratch ioaiten guenela, eta nequez Gnidaco aurkara helduric, haiceac permettitzen etzeraucularic, iragan guentecen Creta beherera Salmonen aurk\u00e1n.\n27:8 Eta nequez hura iragaiten guenduela, ethor guentecen Portu-ederrac deitzen den leku batetara, ceinen aldean baitz\u00e9n Laseaco hiria.\n27:9 Eta ceren anhitz dembora iragan baitz\u00e9n, eta ia vrean ioaitea peril\u00f3s, ceren ia barura-ere iragan baitz\u00e9n, conseillatzen cituen Paulec,\n27:10 Ciostela, Gui\u00e7on\u00e1c, badacussat ecen itsassoan ioaitea ez solament cargaren eta vnciaren, baina gure vici\u00e9n-ere peril eta calte handirequin i\u00e7anen dela.\n27:11 Baina Centenerac sinhestenago \u00e7uen goberna\u00e7alea eta pilotua, ecen ez Paulec erraiten cituen gau\u00e7\u00e1c.\n27:12 Eta ceren portua ezpaitzen leku onean negu\u00e4ren iragaiteco, guehiagoac opinionetaco ciraden handic-ere partitzera, neholere Phenicera arriua ahal litezquenez, han negu\u00e4ren iragaiteco, cein baita Africaco eta Choroco haiceari dagocan Cretaco portubat.\n27:13 Orduan egu-erdi haicea emequi altchatzen hassiric, bere intentionearen complimenduan ciradela vstez, partituric, costabazterca ce\u00e7aten aldetsuaz Creta.\n27:14 Baina handic sarrisco altcha cedin harenganaco aldetic haice tempestate\u00e7u Euroclydon deitzen den-bat.\n27:15 Eta vncia haiceaz eraman i\u00e7an cenean, hala non contra ecin ioan baitzaiten, haiceari vncia abandonnaturic eramaiten guen\u00e9n.\n27:16 Eta Clauda deitzen den islato baten beherera iragan guenenean, nequez batelaren iabe i\u00e7an ahal guenen.\n27:17 Hura tiraturic mariner\u00e9c remedio guciac bilhatzen cituzt\u00e9n, vncia beheretic hersturic: eta Syrtera eror beldurrez, vel\u00e1c erautsiric, berahala eramaiten ciraden.\n27:18 Eta ceren tempestate handiz tormentatzen baiquen\u00e9n biharamunean egoizte eguin ce\u00e7aten\n27:19 Guero hereneco egunean gueuroc gure escuz vncico apparaillua egotz guene\u00e7an.\n27:20 Eta nola ez iguzquiric ez i\u00e7arric anhitz egunez ezpaitzequigun aguer, eta tempestate handiac hertsen baiquentuen guehiagoric salua ahal guentezquelaco speran\u00e7a gucia gal guene\u00e7an.\n27:21 Baina dembora lucez ian gaberic egon i\u00e7an ciradenean, orduan \u00e7utic Paulec hay\u00e9n artean, erran ce\u00e7an, O gui\u00e7on\u00e1c, behar \u00e7atequeen ni sinhetsiric Cretatic ezquin\u00e9n partitu, eta ihes eguin peril eta calte huni.\n27:22 Baina orain exhortatzen \u00e7aituzt\u00e9t \u00e7areten bihotz onetaco, ecen \u00e7uetaric baten-ere galtzeric ezta i\u00e7anen, vnciarenic baicen.\n27:23 Ecen presentatu i\u00e7an da ene aitzinean gau hunetan Iaincoaren Aingueru\u00e4, ceinena bainaiz ni, eta cein cerbitzatzen baitut,\n27:24 Ciostala, Paul, eztuala beldurric, Cesari presentatu behar atzay\u00f3: eta horr\u00e1, eman drauzquic Iaincoac hirequin vncian diraden guciac.\n27:25 Hunetacotz bihotz on au\u00e7ue, gui\u00e7on\u00e1c: ecen sinhesten dut Iaincoa, nola niri erran i\u00e7an baitzait hala i\u00e7anen dela.\n27:26 Baina cembeit islatara egotzi behar gara.\n27:27 Bada hamalaurgarren gau\u00e4 ethor cedinean, hara huna erabilten guenela itsas Adriaticoan, gau\u00e4ren erditsuan, estima ce\u00e7aten mariner\u00e9c, ecen hurbiltzen litzeyela cembeit comarca.\n27:28 Baina plomua hundarrera egotziric, eriden ce\u00e7aten hoguey bra\u00e7a, eta handic appurbat guibeleraturic, eta berriz plomua hundarrera egotziric, eriden ce\u00e7aten hamaborz bra\u00e7a.\n27:29 Eta beldurrez leku gaitzetara eror litecen laur angura vnci guibeletic egotziric, desiratzen \u00e7ut\u00e9n eguna ethor ledin.\n27:30 Eta marinerac vncitic ihes eguin nahiz \u00e7abiltzala, batela itsassora erautsiric, aleguia hec angur\u00e1c vnci aitzinetic hedaturen.\n27:31 Erran ciec\u00e9n Paulec Centenerari eta gendarmesey, Baldin hauc vncian ezpadaude, \u00e7uec ecin salua \u00e7aitezquete.\n27:32 Orduan gendarmes\u00e9c ebaqui citzaten batelaren kord\u00e1c, eta vtzi ce\u00e7aten beherera erortera.\n27:33 Eta arguiaren gainera exhortatzen cituen Paulec guciac, ian le\u00e7aten, cioela, Egun haur da hamalaurgarrena, baruric beha \u00e7audetela eta deus hartu eztu\u00e7uela.\n27:34 Hunegatic exhortatzen \u00e7aituztet har de\u00e7a\u00e7uen iatera: ceren haur \u00e7uen emparatzeari appertenitzen baitzay\u00f3: ecen \u00e7uetaric baten-ere burutic bilobat ezta galduren.\n27:35 Eta gau\u00e7a hauc erranic, eta oguia harturic grati\u00e1c renda cietz\u00f3n Iaincoari guci\u00e9n aitzinean: eta hautsiric, has cedin iaten.\n27:36 Eta guci\u00e9c bihotz harturic, har ce\u00e7aten hec-ere iateco.\n27:37 Eta baguin\u00e9n arima guciac vncian, ber-ehun eta hiruroguey eta hamassey.\n27:38 Eta viandaz ressasiaturic, arind ce\u00e7aten vncia, ogui-bihia itsassora egoizten lutela.\n27:39 Eta eguna ethorri cenean, herria etze\u00e7aten e\u00e7agut: baina portu itsas adar \u00e7uen bati ohart cequizqui\u00f3n, hartara, eguin albalute, vncia egotzi aiher ciraden.\n27:40 Eta angur\u00e1c altchaturic itsassoari vncia abandonna cie\u00e7oten, gobernaill\u00e9n iunctadurac-ere lachaturic, eta haiceari vela altchaturic, tiratzen ari ciraden costara.\n27:41 Baina eroriric bi vr lasterrec encontru eguiten \u00e7uten leku batetara, trebuca cequi\u00e9n vncia: eta vnci aitzinea landaturic tinc cegoen: eta vnci guibela hausten cen bagu\u00e9n botherez.\n27:42 Orduan gendarmes\u00e9n conseillua cen presoner\u00e9n hiltzera, beldurrez cembeit igueri saluaturic itzur ledin.\n27:43 Baina Centenerac Paul emparatu nahiz, har\u00e7ara citzan conseillu hartaric, eta mana ce\u00e7an igueri ahal laiditenac, bere buru\u00e4c egotziric lehenic, lurrera empara litecen:\n27:44 Eta berceac, batzu taula gainetan, batzu vnci \u00e7apoetan: eta halatan eguin cedin guciac salburic empara baitzitecen lurrera.\n28:1 Eta salburic emparatu ciradenean, e\u00e7agut ce\u00e7aten orduan ecen isl\u00e1 Malte deitzen cela.\n28:2 Eta Barbaro\u00e9c humanitate handi eguin cie\u00e7agut\u00e9n: ecen sua vizturic recebi guen\u00e7aten gu guciac, gaineancen \u00e7aicun vriagatic, eta hotzagatic.\n28:3 Bildu \u00e7uenean bada Paulec cembeit sirmendu appur, eta e\u00e7arri cituenean sura, viperabat beroaren causaz ilkiric lot cequi\u00f3n escutic.\n28:4 Eta ikussi vkan \u00e7utenean Barbaro\u00e9c dilindoca besti\u00e1 haren escutic, elkarri ciotsaten, Falta gabe gui\u00e7on haur guicerhaile da, cein itsassotic, emparaturic mendequioac ezpaitu permettitzen vici den.\n28:5 Baina harc besti\u00e1 sura iharrossiric etze\u00e7an minic har.\n28:6 Eta hec beha ceuden noiz hant leiten, edo subitoqui hilic eror leiten: baina lu\u00e7aqui beha egon i\u00e7an ciradenean, eta \u00e7acussatenean calteric batre etzayola ethorten, proposa cambiaturic erraiten \u00e7ut\u00e9n, Iainco cela hura.\n28:7 Eta ciraden leku hartan islaco principal Publio deitzen cenaren possessioneac, ceinec gu recebituric, hirur egunez benignoqui logea baiquen\u00e7an.\n28:8 Eta guertha cedin Publioren aita baitzatzan helgaitz\u00e9c eta sabeldar\u00e7unac \u00e7aducatela: hura baithara Paul sar cedin, eta othoitz eguinic, eta escuac haren gainean e\u00e7arriric senda ce\u00e7an.\n28:9 Bada haur eguin eta, islaco berce eritassunic \u00e7utenac-ere ethorten ciraden eta sendatzen.\n28:10 Hec-ere ohore handi eguin cie\u00e7agut\u00e9n, eta embarcatzeracoan behar cenaz forni guen\u00e7aten.\n28:11 Eta hirur hilebetheren buru\u00e4n embarca guentecen Alexandriaco vnci isl\u00e1n negu\u00e4 iragan \u00e7uen batetan, ceinec baitzituen enseignatzat Castor eta Pollux.\n28:12 Eta Syracusara arriuaturic, han egon guentecen hirur egun.\n28:13 Handic inguru eguinic arriua guentecen Rhegera: eta egun-baten buru\u00e4n egu-erdi haicea iaiquiric, bigarren egunean ethor guentecen Puzolera:\n28:14 Han anayeac eridenic, othoiztu i\u00e7an guen\u00e9n egoitera hequin \u00e7azpi egun: eta hala ethor guentecen Romara.\n28:15 Handic anayeac gure berriac en\u00e7unic bidera ilki cequizquigun Appioren merkaturano, eta Hirur botiguetarano: hec ikussi cituenean Paulec, Iaincoari esquerrac rendaturic courage har ce\u00e7an.\n28:16 Eta ethorri i\u00e7an guenenean Romara, Centenerac eman cietz\u00f3n capitain generalari presonerac: baina permetti cequi\u00f3n Pauli bere gain egoitera, hura beguiratzen \u00e7uen gendarmesarequin.\n28:17 Hirur egunen buru\u00e4n dei citzan Paulec Iudu principalac: eta bildu ciradenean erran ciec\u00e9n, Gui\u00e7on anaye\u00e1c, nic deus eguin ezpadut-ere populuaren contra edo ait\u00e9n costum\u00e9n contra, Ierusalemen preson\u00e9r eguin i\u00e7anic liuratu i\u00e7an naiz Romano\u00e9n escuetara:\n28:18 Cein\u00e9c examinatu nendutenean largatu nahi vkan bainendut\u00e9n, ceren heriotaco hoguenic batre nitan etz\u00e9n.\n28:19 Baina Iuduac contrastatzen ciradenaren gainean, ecin bercez Cesargana appellatu i\u00e7an naiz: ez neure nationea cer\u00e7az accusa de\u00e7adan dudalacotz.\n28:20 Causa hunegatic bada deithu \u00e7aituztet, ikus cin\u00e7atedan eta min\u00e7a nengui\u00e7uen\u00e7\u00e1t: ecen Israeleco speran\u00e7aren causaz cadena hunez inguratua nago.\n28:21 Eta hec erran cie\u00e7oten, Guc ez letraric recebitu diagu hi\u00e7az Iudeatic: ez ethorriric anayetaric nehorc denuntiatu dic edo erran deus hi\u00e7az gaizquiric.\n28:22 Baina nahi diagu hireganic en\u00e7un cer irudi cey\u00e1n: ecen secta horrez den becembatean, baceaquiagu ecen leku gucietan nehor contrastatzen \u00e7ayola.\n28:23 Eta assignatu vkan ceraucatenean eguna, ethor citecen harengana ostatura anhitz: eta testificationerequin declaratzen cerauen Iaincoaren resum\u00e1, eta eracusten cerauzt\u00e9n Iesusez diraden gau\u00e7\u00e1c, hambat Moysesen Leguetic nola Prophetetaric goicetic arratserano.\n28:24 Eta batzuc sinhesten cituzt\u00e9n erraiten ciraden gau\u00e7\u00e1c, baina berc\u00e9c etzituzten sinhesten.\n28:25 Eta elkarren artean accord etziradenaren gainean, parti citecen, Paulec hitz haur erran eta, Segurqui vngui Spiritu saindua min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7aye Esaias prophet\u00e1z gure Aitey,\n28:26 Cioela, Habil populu horrengana, eta errac, En\u00e7utez en\u00e7unen du\u00e7ue eta eztu\u00e7ue adituren: eta dacussa\u00e7uela ikussiren du\u00e7ue eta etzaizquiote oharturen.\n28:27 Ecen guicendu da populu hunen bihotza, eta beharriez gothorqui en\u00e7un vkan dut\u00e9, eta bere beguiac ertsi vkan dituzt\u00e9: begui\u00e9z ikus, eta beharriez en\u00e7un, eta bihotzez adi ezte\u00e7aten\u00e7\u00e1t, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.\n28:28 Iaqui\u00e7ue bada \u00e7uec ecen Gentiley igorri i\u00e7an \u00e7ayela saluagarri haur, eta hec en\u00e7unen dutela.\n28:29 Eta gau\u00e7a hauc erran cituenean, ilki citecen Iuduac, bere artean disputa handi \u00e7utela.\n28:30 Baina egon cedin Paul bi vrthe complituric bere ostatu alocatuan: eta recebitzen cituen harengana ethorten ciraden guciac:\n28:31 Predicatzen \u00e7uela Iaincoaren resum\u00e1, eta iracasten cituela Iesus Christ Iaunaz diraden gau\u00e7\u00e1c, min\u00e7atzeco hardie\u00e7a gucirequin, nehorc empatchuric eguin gabe.","title":"Basque Bible (NT): Acts","type":"page"}
