{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/co1.htm","path":"bib/wb/bsq/co1.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/co1.htm","text":"1:1 Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu i\u00e7atera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec,\n1:2 Iaincoaren Eli\u00e7a Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu i\u00e7atera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hay\u00e9n nola gure Iaun:\n1:3 Gratia dela \u00e7uequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:4 Esquerrac emaiten drauzqui\u00f3t neure Iaincoari bethi \u00e7ue\u00e7az, Iesus Christ Iaunean \u00e7uey eman i\u00e7an \u00e7ai\u00e7uen Iaincoaren gratiagatic:\n1:5 Ceren gau\u00e7a gucietan abrastu i\u00e7an baitzarete hartan, eloquentia eta e\u00e7agutze gucian:\n1:6 Iesus Christen testimoniage \u00e7uetan confirmatu i\u00e7an denaren araura:\n1:7 Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira \u00e7audetela.\n1:8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituzt\u00e9z finerano irreprehensible i\u00e7ateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.\n1:9 Fidel da Iaincoa ceinez deithu i\u00e7an baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.\n1:10 Bada othoitz eguiten drau\u00e7uet anaye\u00e1c, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gau\u00e7a berbat erran de\u00e7a\u00e7uen guci\u00e9c, eta ezt\u00e9n \u00e7uen artean targoaric: baina \u00e7areten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan.\n1:11 Ecen, ene anaye\u00e1c, declaratu draudate \u00e7ue\u00e7az Chloes baithaco\u00e9c, ecen discordi\u00e1c diradela \u00e7uen artean.\n1:12 Bada haur diot, ecen \u00e7uetaric batbederac erraiten duela, Ni behin\u00e7\u00e1t Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen.\n1:13 Ala \u00e7athitua da Christ? Ala Paul crucificatu i\u00e7an da \u00e7uengatic, edo Paulen icenean batheyatu i\u00e7an \u00e7arete?\n1:14 Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut \u00e7uetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen:\n1:15 Nehorc erran ezte\u00e7an ecen neure icenean batheyatzen ari\u00e7an naicela.\n1:16 Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez.\n1:17 Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco \u00e7uhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadin\u00e7\u00e1t.\n1:18 Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behin\u00e7\u00e1t, erhogoa \u00e7aye: baina guri saluatzen garenoy, Iain\u00e7oaren verthute da.\n1:19 Ecen scribatua da, Galduren dut \u00e7uhurren \u00e7uhurtzi\u00e1, eta aditu\u00e9n adimendua kenduren dut.\n1:20 Non da \u00e7uhurra? nonda Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia?\n1:21 Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa e\u00e7agutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera i\u00e7an da predicationearen erhogoaz sinhesten duten\u00e9n saluatzera.\n1:22 Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Greco\u00e9c sapientia bilhatzen dut\u00e9:\n1:23 Baina gu\u00e7az den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behin\u00e7\u00e1t scandalo, eta Grecoey erhogoa \u00e7ayena.\n1:24 Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapienti\u00e1.\n1:25 Ecen Iaincoaren erhogo\u00e1 gui\u00e7onac baino \u00e7uhurrago da: eta Iaincoaren flaque\u00e7\u00e1 gui\u00e7onac baino borthitzago da.\n1:26 Ecen badacussa\u00e7ue \u00e7uen vocationea, anay\u00e9ac, ecen etzaretela \u00e7uhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz.\n1:27 Baina munduco gau\u00e7a erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzan\u00e7\u00e1t \u00e7uhurrac: eta munduco gau\u00e7a flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzan\u00e7\u00e1t gau\u00e7a borthitzac:\n1:28 Eta munduco gau\u00e7a noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gau\u00e7a eztiradenac, diradenac deseguin ditzan\u00e7\u00e1t\n1:29 Glorifica eztadin\u00e7at haraguiric batre haren aitzinean.\n1:30 Baina harenganic \u00e7uec \u00e7arete Iesus Christean, cein eguin i\u00e7an baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione:\n1:31 Scribatua den be\u00e7ala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadin\u00e7\u00e1t.\n2:1 Eta ni ethorri i\u00e7an naicenean \u00e7uetara, anaye\u00e1c, eznaiz ethorri eloquentiazco edo sapientiazco excellentiarequin, Iaincoaren testimoniagea denuntiatzen nerau\u00e7uela.\n2:2 Ecen eztut deliberatu vkan deus \u00e7uen artean iaquitera, Iesus Christ baicen, hura-ere crucificatua.\n2:3 Eta ni infirmitaterequin eta beldurrequin eta ikara halldirequin i\u00e7an naiz \u00e7uec baithan.\n2:4 Eta ene min\u00e7atzea eta ene predicationea ezta i\u00e7an sapientia humanoren hitz gogagarritan: baina spirituren eta verthuteren eracustetan.\n2:5 \u00c7uen fedea ezten\u00e7\u00e1t gui\u00e7on\u00e9n sapientiatan, baina Iaincoaren potentiatan.\n2:6 Eta sapienti\u00e1 denuntiatzen dugu perfecto\u00e9n artean: eta sapienti\u00e1 diot ez mundu hunena, ezeta mundu hunetaco prince deseguinen diradenena:\n2:7 Baina denuntiatzen dugu Iaincoaren sapientia mysteriotan dena, diot estalia, Iaincoac ia dembora guci\u00e9n aitzinetic gure gloriatan determinatu vkan \u00e7uena:\n2:8 Cein mundu hunetaco princietaric batec-ere ezpaitu e\u00e7agutu vkan: ecen baldin e\u00e7agutu vkan balut\u00e9, gloriazco Iauna etzuqueten crucificatu.\n2:9 Baina predicatzen ditugu, scribatua den be\u00e7ala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric en\u00e7un eztituen gau\u00e7\u00e1c, eta gui\u00e7on\u00e9n bihotzetara igan i\u00e7an eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzt\u00e9.\n2:10 Baina guri Iaincoac reuelatu vkan drauzquigu bere Spirituaz: ecen Spirituac gau\u00e7a guciac penetratzen ditu, b\u00e1y Iaincoaren gau\u00e7a barn\u00e1c-ere.\n2:11 Ecen gui\u00e7onetaric ceinec daquizqui gui\u00e7onaren gau\u00e7\u00e1c, gui\u00e7onaren spiritu hura baithan denac baicen? Halaber Iaincoaren gau\u00e7ac-ere eztitu nehorc e\u00e7agutu vkan, Iaincoaren Spirituac baicen.\n2:12 Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman i\u00e7an caizquigun gau\u00e7\u00e1c e\u00e7agut ditzagun\u00e7\u00e1t:\n2:13 Cein denuntiatzen-ere baititugu, ez sapientia humanoac iracasten dituen hitz\u00e9z, baina Spiritu sainduac iracasten dituen\u00e9z, gau\u00e7a spiritualac spiritualetara appropriatuz.\n2:14 Baina gui\u00e7on naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gau\u00e7\u00e1c: ecen erhogoa \u00e7aizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.\n2:15 Baina gui\u00e7on spiritualac iugeatzen ditu gau\u00e7a guciac, eta bera ezta nehor\u00e7az iugeatzen.\n2:16 Ecen norc e\u00e7agutu du Iaunaren intentionea, hura instrui de\u00e7an? baina guc Christen intentionea badugu.\n3:1 Eta ni anaye\u00e1c, ecin min\u00e7atu natzay\u00e7ue \u00e7uey spiritualey an\u00e7o, baina carnaley an\u00e7o, diot, haourrey an\u00e7o Christ Iaunean.\n3:2 Ezne edatera emaitez haci \u00e7aituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzine\u00e7aqueten, baina orain-ere oraino ecin de\u00e7aque\u00e7ue: ceren oraino carnal baitzarete.\n3:3 Ecen inuidia eta gudu eta targoa \u00e7uen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate gui\u00e7onaren araura?\n3:4 Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal?\n3:5 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, cein\u00e9z sinthetsi vkan baitu\u00e7ue, eta batbederari Iaunac eman draucan be\u00e7ala?\n3:6 Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea.\n3:7 Halacotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iaincoa.\n3:8 Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura.\n3:9 Ecen gu Iaincoarequin languile gara, \u00e7uec Iaincoaren laboran\u00e7\u00e1, Iaincoaren edificio \u00e7arete.\n3:10 Iaincoaren gratia niri eman \u00e7aitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec be\u00e7ala fundamenta e\u00e7arri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen.\n3:11 Ecen berce fundamentic nehorc ecin e\u00e7ar de\u00e7aque e\u00e7arri denaz berceric, cein baita Iesus Christ.\n3:12 Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto:\n3:13 Batbederaren obr\u00e1 manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obr\u00e1 nolaco daten, suac phorogaturen du.\n3:14 Baldin cembeit gainean edificatu duenen obr\u00e1 badago, sari recebituren du.\n3:15 Baldin cembeiten obr\u00e1 erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz be\u00e7ala.\n3:16 Eztaqui\u00e7ue ecen Iaincoaren temple \u00e7aretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela \u00e7uetan?\n3:17 Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin bade\u00e7a, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete \u00e7uec.\n3:18 Ezte\u00e7ala nehorc bere buru\u00e4 seduci: baldin cembeitec vste badu \u00e7uen artean \u00e7uhur dela mundu hunetan, erho eguin bedi, \u00e7uhur dadin\u00e7\u00e1t.\n3:19 Ecen mundu hunetaco \u00e7uhurtzi\u00e1, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu \u00e7uhurrac hay\u00e9n finecian.\n3:20 Eta berriz, Iaunac ezagutzen du ecen \u00e7uhurr\u00e9n pensamenduac vano diradela.\n3:21 Bada, eztadila nehor gloria gui\u00e7on\u00e9tan: ecen gau\u00e7a guciac \u00e7uen dirade:\n3:22 Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gau\u00e7aric, bada ethorthecoric, guciac dirade \u00e7uen: eta \u00e7uec Christen, eta Christ Iaincoaren.\n4:1 Estima be\u00e7a gu\u00e7az gui\u00e7onac Christen ministr\u00e9z, eta Iaincoaren secretu\u00e9n dispensa\u00e7al\u00e9z be\u00e7ala.\n4:2 Baina gaineracoaz, necessario da dispensa\u00e7aletan leyal batbedera eriden dadin.\n4:3 Ni\u00e7az den becembatean, ansia guti dut \u00e7ue\u00e7az edo iugemendu humanoz iudicatu i\u00e7atearen: are neure buru\u00e4-ere eztut iudicatzen.\n4:4 Ecen deusetan eztut neure buru\u00e4 hoguendun senditzen: ordea hune\u00e7az eznaiz iustificatu: baina ni iudicatzen nauena, Iauna da.\n4:5 Halacotz, ezte\u00e7a\u00e7uela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gau\u00e7a estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.\n4:6 Bada anay\u00e1c, gau\u00e7a hauc min\u00e7atzeco manera batez itzuli vkan ditut neure eta Apolloren gainera, \u00e7uen causaz: gutan ikas de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t, scribatua den baino guehiago ez presumitzera: bata bercearen contra hant etzaitezten\u00e7\u00e1t berceren contra.\n4:7 Ecen norc hi reputationetan e\u00e7arten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu be\u00e7ala?\n4:8 Ia asse \u00e7arete, ia abrastu \u00e7arete, gu gabe reguetu \u00e7arete: eta aitzine\u00e7ate regna, guc-ere \u00e7uequin batean regna de\u00e7agun\u00e7\u00e1t.\n4:9 Ecen badaritzat Iaincoac gu monstran\u00e7a e\u00e7arri gaituela, baicara, azquen Apostoluac, heriotara condemnatuac be\u00e7ala: ecen beguietaco miragarri eguin i\u00e7an gaitzaizte munduari eta Aingueruey eta gui\u00e7oney.\n4:10 Gu erho Christgatic, eta \u00e7uec \u00e7uhur Christ Iaunean, gu flaccu, eta \u00e7uec sendo: \u00e7uec noble, eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gosse gara eta egarri gara, eta billuci gara, eta buffetatzen gara, eta leku batetic bercera errebelatuac gabiltza:\n4:11 Eta trabaillatzen gara, gure escu propri\u00e9z lan eguinez.\n4:12 Iniuriatzen gara, eta vngui erraiten dugu: persecutatzen gara, eta suffritzen dugu:\n4:13 Diffamatzen gara, eta othoitz eguiten dugu, munduco scobaquin be\u00e7ala eguin i\u00e7an gara, eta guci\u00e9n karracaquin be\u00e7ala oraindrano.\n4:14 Eztrauzqui\u00e7uet gau\u00e7a hauc scribatzen ahalque \u00e7aitzatedan\u00e7\u00e1t, baina neure haour maite an\u00e7o auisatzen \u00e7aituztet.\n4:15 Ecen hamar milla pedagogo bacintuzte-ere Christean, ez ordea anhitz aita: ecen Iesus Christean, Euangelioaz nic engendratu vkan \u00e7aituztet.\n4:16 Othoitz eguiten drau\u00e7uet bada, ene imita\u00e7ale \u00e7areten.\n4:17 Halacotz igorri drau\u00e7uet Timotheo, cein baita ene seme maitea eta fidela gure Iaunean, harc orhoit eraciren drauzqui\u00e7ue ceric diraden ene bideac Christean, leku gucietan Eli\u00e7a orotan iracasten dudan be\u00e7ala.\n4:18 Ni \u00e7uetara ethorteco ezpaninz be\u00e7ala, batzu hantuac i\u00e7an dirade.\n4:19 Baina ethorriren naiz sarri \u00e7uetara, baldin Iaunac nahi badu: eta e\u00e7aguturen dut, ez hantu i\u00e7an diraden hori\u00e9n hitza, baina verthutea.\n4:20 Ecen Iaincoaren resum\u00e1 ezta hitzean, baina verthute spiritualean.\n4:21 Cer nahi du\u00e7ue? cihorrequin ethorriren naiz \u00e7uetara, ala charitaterequin eta emetassunezco spiriturequin?\n5:1 Guciz en\u00e7uten da \u00e7uen artean paillardi\u00e7a badela, eta halaco paillardi\u00e7a cein Gentil\u00e9n artean aippatzen-ere ezpaita: ecen cembeitec bere aitaren emaztea entretenitzen duela.\n5:2 Eta \u00e7uec hantuac \u00e7arete, eta eztu\u00e7ue nigar lehen eguin, ken ledin\u00e7\u00e1t \u00e7uen artetic eguitate haur eguin duena.\n5:3 Nic behin\u00e7\u00e1t gorputzez absent be\u00e7ala, baina present spirituz, ia deliberatu dut present be\u00e7ala, haur hala eguin duenaren,\n5:4 (\u00c7uec eta ene spiritua Iesus Christ gure Iaunaren icenean bildurric, Iesus Christ gure Iaunaren botherearequin.)\n5:5 Halacoaren Satani liuratzera haraguiaren destructionetan, spiritua salbu den\u00e7\u00e1t Iesus Iaunaren egunean.\n5:6 \u00c7uen gloriatzea ezta ona: Eztaqui\u00e7ue ecen altchagarri gutibatec orhe gucia altcha eraciten duela?\n5:7 Purga e\u00e7a\u00e7ue bada altchagarri \u00e7aharra, orhe berri \u00e7areten\u00e7\u00e1t, altchagarri gabe \u00e7areten be\u00e7ala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu i\u00e7an da, cein baita Christ.\n5:8 Bada eguin de\u00e7agun besta, ez altchagarri \u00e7aharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz.\n5:9 Scribatu drau\u00e7uet epistol\u00e1n, nahasta etzaitezten paillartequin:\n5:10 Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki.\n5:11 Baina orain scribatu drau\u00e7uet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezte\u00e7a\u00e7uen.\n5:12 Ecen cer iudicatzeco dut nic campoco diradenez-ere? eztu\u00e7ue barneco diraden\u00e9z \u00e7uec iudicatzen ?\n5:13 Baina campocoac Iaunac iudicatzen ditu. Ken e\u00e7a\u00e7ue bada gaichto hori ceur\u00f3n artetic.\n6:1 Hau\u00e7u da \u00e7uetaric cembeit, eguitecoric duenean berce baten contra, iugemendutara ioaitera iniusto\u00e9n aitzinera, eta ez saindu\u00e9n aitzinera?\n6:2 Eztaqui\u00e7ue ecen saindu\u00e9c mundua iugeaturen dutela? eta baldin \u00e7ue\u00e7az mundua iugeaturen bada, indigne \u00e7arete gau\u00e7a chipien\u00e9n iugeatzeco?\n6:3 Eztaqui\u00e7ue ecen Aingueru\u00e4c iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gau\u00e7ac?\n6:4 Halacotz bada baldin vicitze hunetaco gauc\u00e9z gorteac baditu\u00e7ue, Eli\u00e7\u00e1n estima chipitacoen diradenac e\u00e7ar itza\u00e7ue iar-lekuan.\n6:5 \u00c7uen ahalquetan, haur erraiten drau\u00e7uet. Horrela da \u00e7uen artean \u00e7uhurric ezt\u00e9n, ez are bat, bere anay\u00e9n artean iugea ahal de\u00e7aquenic?\n6:6 Baina anayeac anayearen contra auci du, eta are infidel\u00e9n aitzinean.\n6:7 Ia segur guciz falta da \u00e7uetan, ceren auci baitu\u00e7ue ceur\u00f3n artean: ceren eztu\u00e7ue lehen iniuria suffritzen? ceren eztu\u00e7ue lehen calte recebitzen?\n6:8 Baina \u00e7uec iniuria eguiten du\u00e7ue eta calte: eta are anayey.\n6:9 Ala eztaqui\u00e7ue ecen iniusto\u00e9c eztutela Iaincoaren resum\u00e1 heretaturen?\n6:10 Etzaiteztela engana, ez paillart\u00e9c, ez idolatr\u00e9c, ez adultero\u00e9c, ez malgu\u00e8c, ez bugr\u00e9c, ez ohoin\u00e9c, ez auaritioso\u00e9c, ez hordi\u00e9c, ez gaitzerrail\u00e9c, ez harrapari\u00e9c, eztute Iaincoaren resum\u00e1 heretaturen.\n6:11 Eta halaco gau\u00e7a cinet\u00e9n batzu: baina ikuci \u00e7arete, baina sanctificatu \u00e7arete, baina iustificatu \u00e7arete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.\n6:12 Gau\u00e7a guciac permettitzen \u00e7aizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gau\u00e7a guciac permettitzen \u00e7aizquit, baina ni eznaiz deusen botherearen suiectioneraco.\n6:13 Viand\u00e1c sabelaren, eta sabela viand\u00e9n: baina Iaincoac haur eta hec deseguinen ditu: baina gorputza ezta paillardi\u00e7ataco, baina Iaunarendaco, eta Iauna gorputzarendaco.\n6:14 Eta Iaincoac gure Iauna-ere resuscitatu du, eta gu-ere resuscitaturen gaitu bere bothereaz.\n6:15 Eztaqui\u00e7ue ecen \u00e7uen gorputzac Christen membro diradela? edequiric beraz Christen membroac paillarda baten membro eguinen ditut? Guertha eztadila.\n6:16 Ala eztaqui\u00e7ue ecen paillarda bati iunctatzen \u00e7ayona, gorputzbat harequin eguiten dela? Ecen eguinen dirade, dio, biga haraguibat.\n6:17 Baina Iaunari iunctatzen \u00e7ayona, spiritubat da.\n6:18 Ihes eguio\u00e7ue paillardi\u00e7ari: ecen gui\u00e7onac daguian bekatu gucia gorputzetic campoan da, baina paillardi\u00e7a eguiten duenac, bere gorputz proprira bekatu eguiten du.\n6:19 Ala eztaqui\u00e7ue ecen \u00e7uen gorputza temple dela \u00e7uetan den Spiritu sainduaren, cein baitu\u00e7ue Iaincoaganic, eta etzaretela ceuron buru\u00e8n?\n6:20 Ecen erossiac \u00e7arete precioz: glorifica e\u00e7a\u00e7ue bada Iaincoa \u00e7uen gorputzean, eta \u00e7uen spirituan, cein baitirade Iaincoarenac.\n7:1 Eta scribatu drauta\u00e7uen gauc\u00e9z den becembatean, on da gui\u00e7onaren emazteric ez hunquitzea.\n7:2 Baina paillardi\u00e7ari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.\n7:3 Emazteari senharrac \u00e7or draucan onheriztea renda bie\u00e7\u00f3: eta halaber emazteac-ere senharrari.\n7:4 Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.\n7:5 Ezte\u00e7a\u00e7uela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t: eta har\u00e7ara elkargana itzul \u00e7aitezte, Satanec tenta etzaitzaten\u00e7\u00e1t \u00e7uen incontinentiagatic\n7:6 Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz.\n7:7 Ecen nahi nuque gui\u00e7on guciac liraden ni be\u00e7ala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala.\n7:8 Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayen\u00e7at, baldin badaudez ni be\u00e7ala.\n7:9 Baina baldin continent ezpadirade, ezcon bitez: ecen hobe da ezconcea ecen ez erre i\u00e7atea.\n7:10 Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti.\n7:11 Eta baldin parti badadi bego ezcondu gabe, edo senharrari reconcilia bequi\u00f3: senharrac-ere emaztea ezte\u00e7ala vtzi.\n7:12 Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezte\u00e7an hura vtzi.\n7:13 Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezte\u00e7an hura vtzi.\n7:14 Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela \u00e7uen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade.\n7:15 Eta baldin infidela partitzen bada, parti dadin ecen ezta suiet anayea edo arreb\u00e1 halaco gaucetan: baina baquera deithu gaithu Iaincoac.\n7:16 Ecen cer daquin emazte\u00e1, eya senharra saluaturen dunanez? edo cer daquic senharr\u00e1, eya emaztea saluaturen duanez?\n7:17 Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eli\u00e7a gucietan ordenatzen dut.\n7:18 Circoncidituric norbeit deithu i\u00e7an da? ezterakarran preputioa: preputioan norbeit deithu i\u00e7an da? eztadila circoncidi.\n7:19 Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamendu\u00e9n beguiratzea.\n7:20 Batbedera cer vocationetan deithu i\u00e7an baita hartan bego.\n7:21 Sclabo deithu aiz? eztu\u00e1la arranguraric: baina baldin are libre eguin ahal bahadi, har\u00e7az lehen vsat e\u00e7ac.\n7:22 Ecen Iaunean deithu i\u00e7an den sclaboa, Iaunaren libre da: eta halaber libre dethua, Christen sclabo da.\n7:23 Precioz erossiac \u00e7aret\u00e9, etzaretela gui\u00e7on\u00e9n sclabo.\n7:24 Batbedera certan deithu i\u00e7an baita, anaye\u00e1c, hartan bego Iaincoa baithan.\n7:25 Eta virgin\u00e9z den becembatean Iaunaren manamenduric eztut: baina coseillu emaiten drau\u00e7uet, Iaunaganic fidel i\u00e7atera misericordia vkan dudanac be\u00e7ala.\n7:26 Estimatzen dut bada haour on dela presenteco necessitateagatic, ecen on dela gui\u00e7onarendaco hunela i\u00e7atea.\n7:27 Emazterequin lothua aiz? ezte\u00e7\u00e1la bilha separationeric: emazteaganic lachatu aiz? ezte\u00e7\u00e1la bilha emazteric.\n7:28 Bada baldin ezcon bahadi-ere, eztuc bekaturic eguin: eta baldin ezcon badadi virgin\u00e1, eztu bekaturic eguin: baina halaco\u00e9c tribulatione vkanen dut\u00e9 haraguian: baina nic guppida \u00e7aituztet.\n7:29 Baina haur erraiten drau\u00e7uet, anaye\u00e1c, ecen dembor\u00e1 labur dela hemendic har\u00e1t, emaztedunac-ere, emazteric ezpalute be\u00e7ala diraden:\n7:30 Eta nigarrez daudenac, nigarrez ezpalaude be\u00e7ala: eta aleguera diradenac, aleguera ezpalirade be\u00e7ala: eta erosten dutenac, posseditzen ezpalut\u00e9 be\u00e7ala:\n7:31 Eta mundu hunez vsatzen dutenac, vsatzen ezpalut\u00e9 be\u00e7ala: ecen mundu hunen figur\u00e1 iragan doa.\n7:32 Eta nahi nuque \u00e7uec arrangura gabe cineten. Emazte gabe denac, artha du Iaunaren gauc\u00e9z, nolatan Iaunaren gogaraco daten:\n7:33 Baina emaztedunac, artha du munduco gauc\u00e9z, nolatan emaztearen gogaraco daten.\n7:34 Diuers dirade emazte ezcondua eta virgin\u00e1: emazte ezcondu gabeac, artha du Iaunaren diraden gauc\u00e9z, gorputzez eta spirituz sainda den\u00e7\u00e1t: baina emazte ezconduac, artha du munduco gauc\u00e9z, nolatan senharraren gogaraco daten.\n7:35 Eta haur \u00e7uen probetchutan erraiten dut, ez la\u00e7oa e\u00e7ar die\u00e7a\u00e7ueden\u00e7\u00e1t: baina carazqui eta moldez Iaunari iuncta \u00e7aquizquioten\u00e7\u00e1t empatchuric batre gabe.\n7:36 Baina baldin edoceinec vste badu ecen desohore duela haren virgin\u00e1c bere adin florea iragan de\u00e7an, eta hala eguin behar dela: nahi duena begui, eztu bekaturic eguiten: ezcon bitez.\n7:37 Baina bere bihotzean fermu dagoenac, necessitateric eztuela, baina du bere vorondate propriaren gainean puissan\u00e7a, eta haur deliberatu bere bihotzean, bere virginaren beguiratzera, vngui eguiten du.\n7:38 Bada, bere virgin\u00e1 ezconcen duenac, vngui eguiten du: baina ezconcen eztuenac, hobequi eguiten du.\n7:39 Emaztea lothua da legueaz haren senharra vici den dembora gucian: baina haren senharra hil badadi, libre da norequin nahi den ezconceco, solament gure Iaunean.\n7:40 Baina dohatsuago da baldin hala badago, ene conseilluaren araura: eta estimatzen dut nic-ere Iaincoaren Spiritua badudala.\n8:1 Eta idoley sacrificatzen diraden gauc\u00e9z den becembatean, badaquigu ecen guci\u00e9c e\u00e7agutze badugula: e\u00e7agutzeac hancen du, baina charitateac edificatzen.\n8:2 Eta baldin edoceinec vste badu cerbait badaquiala, eztu oraino e\u00e7agutu deus e\u00e7agutu behar den be\u00e7ala.\n8:3 Baina baldin cembeitec Iaincoari on badaritza, hura har\u00e7az iracatsi i\u00e7an da.\n8:4 Bada idoley sacrificatzen diraden gauc\u00e9n iateaz den becembatean, badaquigu ecen deus eztela idol\u00e1 munduan, eta eztela berce Iaincoric bat baicen.\n8:5 Ecen iainco deitzen diradenac badirade-ere, bada ceru\u00e4n bada lurrean (nola anhitz iainco baita, eta anhitz iaun )\n8:6 Baina guc Iainco Aitabat dugu, ceinaganic baitirade gau\u00e7a guciac, eta gu hartan: eta Iaun-bat, Iesus Christ, ceinez baitirade gau\u00e7a guciac, eta gu har\u00e7az.\n8:7 Baina ezta gucietan e\u00e7agutzea, ecen batzuc idolaren conscientiarequin oraindrano, idoley sacrificatutic be\u00e7ala iaten dut\u00e9: eta hay\u00e9n conscienti\u00e1 nola ezpaita fermu, satsutzen da.\n8:8 Bada viand\u00e1c ezgaitu Iaincoaren gogaracotzenago: ecen ian bade\u00e7agu-ere, ezgara vkansuago: eta ian ezpade\u00e7agu-ere, eztugu gutiago.\n8:9 Baina beguirau\u00e7ue \u00e7uen puissan\u00e7a hori infirmo diradeney nolazpait scandalotan ezt\u00e9n.\n8:10 Ecen baldin norbeitec ikus bahe\u00e7a hi e\u00e7agutze duanor, iarriric agoela idol\u00e9n templeco mahainean, infirmo denaren conscienti\u00e1 ezta instruituren idolari sacrificatu diraden gaucetaric iatera?\n8:11 Eta hire e\u00e7agutze horre\u00e7az galduren da anaye infirmo dena, ceinagatic Christ hil i\u00e7an baita?\n8:12 Bada hunela anay\u00e9n contra bekatu eguiten du\u00e7uenean, eta hay\u00e9n conscientia infirmoa \u00e7aurtzen du\u00e7uenean, Christen contra bekatu eguiten du\u00e7ue.\n8:13 Halacotz, baldin viand\u00e1c ene anayea scandalizatzen badu, eztut ianen haraguiric seculan, neure anayea scandaliza ezte\u00e7adan\u00e7\u00e1t.\n9:1 Eznaiz Apostolu? eznaiz libre? eztut Iesus Christ gure Iauna ikussi? etzarete \u00e7uec ene lana gure Iaunean?\n9:2 Baldin berc\u00e9n Apostolu ezpanaiz, \u00e7uen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua \u00e7uec \u00e7arete gure Iaunean.\n9:3 Ene defens\u00e1 examinatzen nautenac baithara, haur da:\n9:4 Ala extugu bothere iateco eta edateco?\n9:5 Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostolu\u00e9c, eta Iaunaren anay\u00e9c, eta Cephasec be\u00e7ala?\n9:6 Edo, nic neurorrec eta Barnabasec eztugu bothere lanic ez eguiteco?\n9:7 Norc guerlaric eguiten du bere despendioz behinere? norc landatzen du mahasti, eta haren fructutic eztu iaten? edo norc bazcatzen du arthaldea, eta arthaldearen eznetic eztu edaten ?\n9:8 Ala gui\u00e7onaren arauez gau\u00e7a hauc erraiten ditut? ala Legueac-ere eztitu gau\u00e7a hauc erraiten?\n9:9 Ecen Moysesen Leguean scribatua da, Eztraucac ahoa lothuren idi bihitzen ari denari. Ala artha du idi\u00e9z Iaincoac?\n9:10 Ala haur guciz guregatic erraiten du? segur haur guregatic scribatua da: ecen speran\u00e7atan behar du laboratzen duenac, laboratu: eta bihitzen duenac participant i\u00e7ateco speran\u00e7atan.\n9:11 Baldin guc \u00e7uey gau\u00e7a spiritualac erein badrauzqui\u00e7uegu, gau\u00e7a handia da \u00e7uen carnalac biltzen baditugu?\n9:12 Baldin berceac bothere hunetan \u00e7uen artean participant badirade, ceren ez cine\u00e7ago gu? baina eztugu bothere hunez vsatu vkan: aitzitic gau\u00e7a guciac suffritzen ditugu, Christen Euangelioari empatchuric batre eztemogun\u00e7\u00e1t.\n9:13 Eztaqui\u00e7ue ecen sacrificioac eguiten dituzten\u00e9c, gau\u00e7a sacrificatuetaric iaten dutela? eta aldarean emplegatzen diraden\u00e9c, aldarearequin perticipatzen dutela?\n9:14 Hala gure Iaunac-ere ordenatu vkan draue Euangelioa predicatzen duteney, Euangeliotic vici diraden.\n9:15 Badaric-ere nic gau\u00e7a hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gau\u00e7a hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidan\u00e7at: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara de\u00e7an.\n9:16 Ecen Euangelizatzen badut-ere, eztut ceren gloria nadin: ecen necessitateac eraguiten draut: eta maledictione niri-baldin euangeliza ezpade\u00e7at.\n9:17 Ecen baldin gogotic haur eguiten badut, sari dut: baina baldin gogoz garaitic eguiten badut, dispensationea eman i\u00e7an \u00e7ait.\n9:18 Cer sari dut beraz? Euangelioa predicatzen dudanean, Christen Euangelioa deus hartu gabe predica de\u00e7adan, ezte\u00e7adan gaizqui vsat neure bothereaz Euangelioan.\n9:19 Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buru\u00e4 eguin vkan dut, gende guehiago irabaz de\u00e7adan\u00e7\u00e1t.\n9:20 Eta eguin i\u00e7an natzaye Iuduey Iudu be\u00e7ala, Iuduac irabaz ditzadan\u00e7\u00e1t: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz be\u00e7ala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadan\u00e7\u00e1t.\n9:21 Legue gabey Legue gabe baninz be\u00e7ala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadan\u00e7\u00e1t.\n9:22 Eguin i\u00e7an natzaye infirmoey infirmo be\u00e7ala, infirmoac irabaz ditzadan\u00e7\u00e1t: guciey eguin i\u00e7an natzaye gau\u00e7a gucia, guciz batzu salua ditzadan\u00e7at.\n9:23 Eta haur eguiten dut Euangelioagatic, \u00e7uequin batean participant hartan eguin nadin\u00e7\u00e1t.\n9:24 Eztaqui\u00e7ue ecen stadioan laster eguiten duten\u00e9c, guci\u00e9c laster eguiten badutela, baina batec precioa hartzen duela? hala laster egui\u00e7ue non har baite\u00e7aque\u00e7ue.\n9:25 Eta combatitzen den gucia, regimenduz gau\u00e7a gucietan vici da: eta hec eguiten dut\u00e9 coroa corrumpituren den baten vkaiteagatic: baina guc corrumpituren eztenagatic.\n9:26 Nic bada hala laster eguiten dut, ez eztaquidala nola: hala bataillatzen naiz, ez aireari baneraunsa be\u00e7ala.\n9:27 Baina gaztigatzen dut neure gorputza, eta suiectionetara erekarten: eceinere maneraz bercey, predicatu ondoan, neuror reprobatu eriden eznadin\u00e7\u00e1t.\n10:1 Nahi dut bada daqui\u00e7uen anaye\u00e1c, ecen gure Ait\u00e1c oro hodey azpian i\u00e7an diradela, eta guciac itsassoaz iragan i\u00e7an diradela:\n10:2 Eta guciac Moysestan batheyatu i\u00e7an diradela hodeyean eta itsassoan.\n10:3 Eta guci\u00e9c vianda spiritual ber batetaric ian dutela.\n10:4 Eta guci\u00e9c edari spiritual-ber batetaric edan dutela: ecen edaten \u00e7ut\u00e9n iarreiquiten \u00e7ayen Harri spiritualetic: eta Harria cen Christ.\n10:5 Baina hetaric anhitzen gainean eztu placer hartu vcan Iaincoac: ecen deseguin i\u00e7an dirade desertuan.\n10:6 Eta gau\u00e7a hauc gure exemplutan i\u00e7an dirade, guthicia eztitzagun\u00e7at gau\u00e7a gaichtoac, nola hec guthiciatu baitituzt\u00e9.\n10:7 Eta etzareten idolatre, hetaric batzu leguez, scribatua den be\u00e7ala, Iarri i\u00e7an da populua iatera eta edatera, eta iaiqui i\u00e7an dirade dostetara.\n10:8 Eta ezte\u00e7agun paillarda, hetaric batzuc paillardatu vkan dut\u00e9n be\u00e7ala, eta hil i\u00e7an baitirade egun batez hoguey eta hirur milla.\n10:9 Eta ezte\u00e7agun tenta Christ, hetaric batzuc tentatu vkan dut\u00e9n be\u00e7ala, eta sugu\u00e9z deseguin i\u00e7an baitirade.\n10:10 Eta ezte\u00e7a\u00e7uen murmura, hetaric batzuc murmuratu vkan dut\u00e9n be\u00e7ala, eta deseguin i\u00e7an baitirade deseguileaz.\n10:11 Eta gau\u00e7a hauc gucioc exemplutan heltzen \u00e7aizten h\u00e6yr: eta scribatu i\u00e7an dirade gure admonitionetan, ceinetara dembor\u00e9n finac heldu i\u00e7an baitirade.\n10:12 Hunegatic bada \u00e7utic dagoela vste duenac, beguira biu error eztadin.\n10:13 Tentationec etzaituztez hartu humanoc baicen: eta fidal da Iaincoa, ceinec ezpaitu permettituren tenta \u00e7aitezten egar ahal de\u00e7aque \u00e7uen baino guehiagoz: baina emanen du tentationearequin batean ilkitbidea-ere sustenga ahal de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n10:14 Hunegatic, ene maite\u00e1c, ihes egui\u00e7ue idolatriatic.\n10:15 Adituey be\u00e7ala min\u00e7o natzai\u00e7ue: ceuroc iugea e\u00e7a\u00e7ue erraiten dudanaz.\n10:16 Benedictionezco copa benedicatzen duguna, ezta Christen odolaren communionea? eta hausten dugun oguia ezta Christen gorputzaren communionea?\n10:17 Ecen gu baicara anhitz, oguibat gara eta gorputzbat: ceren guciac ogui batetan participant baicara.\n10:18 Ikussa\u00e7ue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant?\n10:19 Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu \u00e7ayona, cerbait dela? ez.\n10:20 Aitzitic diot, ecen Gentil\u00e9c sacrificatzen ditutzen gau\u00e7\u00e1c, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi \u00e7uec participant \u00e7areten deabru\u00e9n.\n10:21 Ecin Iaunaren cop\u00e1 edan de\u00e7aque\u00e7ue, eta deabruaren cop\u00e1: ecin Iaunaren mahainean participant \u00e7aratezte: eta deabru\u00e9n mahainean.\n10:22 Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara?\n10:23 Gau\u00e7a guciac permettitzen \u00e7aizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gau\u00e7a guciac permettitzen \u00e7aizquit, baina gau\u00e7a guci\u00e9c eztute edificatzen.\n10:24 Nehorc ezte\u00e7ala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.\n10:25 Haraquin\u00e7\u00e1n saltzen den orotaric, ianaga\u00e7ue: deus galdeguin gabe conscientiagatic.\n10:26 Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.\n10:27 Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen ba\u00e7aituztez, eta ioan nahi ba\u00e7arete: aitzinera e\u00e7arten \u00e7ai\u00e7uen orotaric ianaga\u00e7ue, deus galdeguin gabe conscientiagatic.\n10:28 Baina baldin cembeitec erran badie\u00e7a\u00e7ue, Haur idoley sacrificatua da, ezte\u00e7a\u00e7uela ian, auertitu \u00e7aituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.\n10:29 Baina conscienti\u00e1 erraiten diat, ez hirea, baina bercearena: ecen cergatic ene libertatea iudicatzen da berceren conscientiaz?\n10:30 Eta baldin nic gratiaz viand\u00e1n participatzen badut, cergatic gaichto iudicatzen naiz nic esquerrac emaiten ditudan gau\u00e7agatic?\n10:31 Bada, edo iaten badu\u00e7ue, edo edaten badu\u00e7ue. edo cerbait berceric eguiten badu\u00e7ue, gucia Iaincoaren gloriatan egui\u00e7ue.\n10:32 \u00c7areten scandalo gabe eta Iuduetara eta Grecoetara eta Iaincoaren Eli\u00e7agana.\n10:33 Ni-ere gau\u00e7a gucietan guci\u00e9n gogaraco naicen be\u00e7ala, bilhatzen eztudala neure probetchu propria: baina anhitzena, salua ditecen\u00e7at.\n11:1 \u00c7areten ene imita\u00e7ale, ni-ere Christen be\u00e7ala.\n11:2 Bada laudatzen \u00e7aituztet, anaye\u00e1c, ceren ene gau\u00e7a guciez orhoit baitzarete, eta ceren eman drauzqui\u00e7uedan be\u00e7ala, ordenan\u00e7ac eduquiten baititu\u00e7ue.\n11:3 Baina nahi dut daqui\u00e7uen, ecen gui\u00e7on guciaren buru\u00e4 Christ dela: eta emaztearen buru\u00e4, gui\u00e7ona: eta Christen buru\u00e4, Iaincoa.\n11:4 Gui\u00e7on buru\u00e4 estaliric othoitz eguiten, edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du bere buru\u00e4.\n11:5 Baina emazte buru\u00e4 estali gaberic othoitz eguiten edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du ber\u00e9 buru\u00e4: ecen hambat da nola arradatua baliz.\n11:6 Ecen baldin estaltzen ezpada emaztea, motz-ere bedi: eta baldin deshonest bada emaztearen moztu edo arradatu i\u00e7atea, estal bedi.\n11:7 Ecen gui\u00e7onac eztu estali behar buru\u00e4, Iaincoaren imagin\u00e1 eta glori\u00e1 denaz gueroz: baina emaztea, gui\u00e7onaren glori\u00e1 da.\n11:8 Ecen gui\u00e7ona ezta emaztetic, baina emaztea gui\u00e7onetic.\n11:9 Ecen are ezta gui\u00e7ona creatu i\u00e7an emazteagatic, baina emaztea gui\u00e7onagatic.\n11:10 Hunegatic vkaiteco du emazteac buru\u00e4n seignalea suiectionetan dela, Aingueru\u00e4cgatic.\n11:11 Guciagatic-ere ez gui\u00e7ona emaztea gabe, ezeta emaztea gui\u00e7ona gabe, gure Iaunean.\n11:12 Ecen nola emaztea gui\u00e7onetic, baita, hala gui\u00e7ona-ere emazteaz: baina gau\u00e7a guciac Iaincoaganic.\n11:13 Ceuroc baithan iugea e\u00e7a\u00e7ue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion?\n11:14 Ala natur\u00e1c berac-ere etzaituztez iracasten ecen gui\u00e7onac adatsdun i\u00e7atea desohore duela?\n11:15 Baina emazteari adatsdun i\u00e7atea gloria \u00e7ayola? ceren adatsa estalguitzat eman i\u00e7an baitzay\u00f3.\n11:16 Eta baldin cembeitec iharduqui\u00e7ale dela irudi badu, guc halaco costumaric eztugu, ez Iaincoaren Elic\u00e9c-ere.\n11:17 Bada haur hala declaratzen drau\u00e7uet non ezpaitzaituztet, laudatzen, ceren ezpaitzarete emendiotan biltzen, baina desemendiotan.\n11:18 Ecen lehenic, biltzen \u00e7aretenean Eli\u00e7\u00e1n, en\u00e7uten dut diuisione dela \u00e7uen artean: eta parte sinhesten dut.\n11:19 Ecen behar da heresiac-ere \u00e7uen artean diraden, phorogatuac manifest eguin ditecen\u00e7at \u00e7uen artean.\n11:20 Bada elkargana biltzen \u00e7aretenean, ezta hori Iaunaren Cenaren iatea.\n11:21 Ecen batbedera auan\u00e7atzen da bere affariaren hartzera iateracoan: eta bata da gosse, eta bercea da hordi.\n11:22 Ala eztitu\u00e7ue etcheac hetan iateco eta edateco? ala Iaincoaren Eli\u00e7\u00e1 menospreciatzen du\u00e7ue, eta ahalquetzen ditu\u00e7ue eztutenac? Cer erranen drau\u00e7uet? Laudaturen \u00e7aituztet hunetan? etzaituztet laudatzen.\n11:23 Ecen nic recebitu vkan dut Iaunaganic eman-ere drau\u00e7uedana: nola Iesus Iaunac, traditu i\u00e7an cen gauean, hartu \u00e7uen oguia:\n11:24 Eta grati\u00e1c rendaturic, hauts ce\u00e7an, eta erran ce\u00e7an, Har e\u00e7a\u00e7ue, ian e\u00e7a\u00e7ue: haur da ene gorputza \u00e7uengatic hausten dena: haur egui\u00e7ue ene memoriotan.\n11:25 Halaber copa-ere har ce\u00e7an affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur egui\u00e7ue, noiz-ere edanen baitu\u00e7ue, ene memoriotan.\n11:26 Ecen noiz-ere ianen baitu\u00e7ue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen du\u00e7ue, dathorreno.\n11:27 Halacotz, norc-ere ianen baitu ogui haur, edo edanen Iaunaren cop\u00e1 indignoqui, hoguendun i\u00e7anen da Iaunaren gorputzaren eta odolaren\n11:28 Phoroga be\u00e7a bada batbederac bere buru\u00e4, eta hunela ogui hartaric ian be\u00e7a, eta cop\u00e1 hartaric edan.\n11:29 Ecen iaten eta edaten duenac indignoqui, bere condemnationea iaten eta edaten du, discernitzen eztuelaric Iaunaren gorputza.\n11:30 Halacotz da \u00e7uen artean anhitz infirmoric, eta eriric, eta lo daun\u00e7a anhitz.\n11:31 Ecen segur baldin gure buru\u00e4c iugea baguin\u00e7a, ezguintezque puni.\n11:32 Baina punitzen garenean, Iaunaz instruitzen gara: munduarequin condemna ezgaitecen\u00e7\u00e1t.\n11:33 Bada, ene anaye\u00e1c, biltzen \u00e7aretenean iatera batac bercea iguriqui e\u00e7a\u00e7ue.\n11:34 Eta baldin nehor gosse bada, etchean ian be\u00e7a: condemnationetan bil etzaitezten\u00e7\u00e1t. Eta garaitico gauc\u00e9z, nathorrenean ordonaturen duquet.\n12:1 Dohain spiritualez den becembatean, anaye\u00e1c, eztut nahi ignora de\u00e7a\u00e7uen.\n12:2 Badaqui\u00e7ue ecen Gentil i\u00e7an \u00e7aretela, eta idola mutu\u00e9n onduan guidatzen cineten be\u00e7ala lasterca cinabiltzatela.\n12:3 Halacotz iaquin eraciten drau\u00e7uet, ecen Iaincoaren Spirituaz min\u00e7o denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.\n12:4 Eta dohain\u00e9n differenti\u00e1c badirade, baina Spiritu ber-bat da:\n12:5 Administration\u00e9n differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat:\n12:6 Operation\u00e9n differenti\u00e1c-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan.\n12:7 Baina batbederari emaiten \u00e7ay\u00f3 spirituaren manifestationea probetchatzeco.\n12:8 Ecen batari spirituaz emaiten \u00e7ay\u00f3 sapientiataco hitza, eta berceari e\u00e7agutzetaco hitza, spiritu beraren arauez:\n12:9 Eta berceari fedea, Spiritu har\u00e7az beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu har\u00e7az beraz.\n12:10 Eta berceari, verthut\u00e9n operationeac: eta berceari propheti\u00e1: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoag\u00e9n diuersitateac: eta berceari, lengoag\u00e9n interpretationea.\n12:11 Baina gau\u00e7a hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen be\u00e7ala.\n12:12 Ecen gorputza bat den be\u00e7ala, eta baitu anhitz membro, baina gorputz batetaco membro guciac, anhitz diradelaric, gorputzbat dirade: hala da Christ-ere.\n12:13 Ecen Spiritu batez gu gucioc batheyatu i\u00e7an gara gorputzbat i\u00e7ateco, bada Iuduric, bada Grecoric, bada sclaboric, bada libreric: eta guciac edaran i\u00e7an gara Spiritu ber batez.\n12:14 Ecen gorputza-ere ezta membrobat, baina anhitz.\n12:15 Baldin erran bade\u00e7a oinac, Eznaiz escua, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco?\n12:16 Eta baldin erran bade\u00e7a beharriac, Eznaiz beguia, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco?\n12:17 Baldin gorputz gucia beguia bada, non i\u00e7anen da en\u00e7utea? baldin gucia en\u00e7utea bada, non i\u00e7anen da senditzea?\n12:18 Baina orain e\u00e7arri vkan du Iaincoac membroetaric batbedera gorputzean, nahi vkan duen be\u00e7ala.\n12:19 Ecen baldin guciac membrobat balirade non li\u00e7ateque gorputza?\n12:20 Baina orain anhitz dirade membroac, badaric-ere gorputzbat.\n12:21 Eta ecin beguiac derraqueo escuari, Hire beharric eztiat: edo berriz buru\u00e4c oiney, \u00c7uen beharric eztut.\n12:22 Baina are guehiago dena gorputzeco membro infirmoen irudi dutenac, necessarioenac dirade.\n12:23 Eta gorputzeco membro deshonest\u00e9n diradela vste dugunac, ohoratuquienic estaltzen ditugu: eta gure membro deshonesten\u00e9c, ornamendu guehienic dut\u00e9.\n12:24 Eta gutan honest diraden part\u00e9c ornamendu beharric eztute: baina Iaincoac moderatu vkan du gorputza batean, falta \u00e7uenari ohore guehienic emanez:\n12:25 Gorputzean diuisioneric ezten\u00e7\u00e1t, baina membro\u00e9c batac berceagatic ansia berbat dut\u00e9n.\n12:26 Eta den membro batec cerbait suffritzen duen, membro guci\u00e9c harequin suffritzen dut\u00e9: edo den membrobat ohoratzen den, membro guciac alegueratzen dirade elkarrequin.\n12:27 Bada \u00e7uec \u00e7arete Christen gorputz, eta membro partez.\n12:28 Eta batzu e\u00e7arri vkan ditu Iaincoac Eli\u00e7\u00e1n, lehenic Apostoluac, guero Prophet\u00e1c, herenean Doctorac: eta guero verthuteac: guero sendatzeco dohainac, aiut\u00e1c, gobernamenduac, lengoag\u00e9n diuersitateac.\n12:29 Ala guciac dirade Apostolu? ala guciac Propheta? ala guciac doctor? ala guciac verthutedun?\n12:30 Ala guci\u00e9c badute sendatzeco dohaina? ala guciac lengoage diuersez min\u00e7o dirade? ala guci\u00e9c interpretatzen dute?\n12:31 Baina \u00e7areten dohain excellenten\u00e9n guthicioso: eta oraino bide excellentagobat eracutsiren drau\u00e7uet.\n13:1 Baldin gui\u00e7on\u00e9n eta Aingueruen lengoagez min\u00e7a banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare.\n13:2 Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz.\n13:3 Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubr\u00e9n hatzeco, eta baldin eman bade\u00e7at neure gorputza erre i\u00e7ateco, eta charitateric eztudan, etzait deus probetchatzen.\n13:4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:\n13:5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchu\u00e9n ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:\n13:6 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.\n13:7 Gau\u00e7a guciac pairatzen ditu, gau\u00e7a guciac sinhesten ditu, gau\u00e7a guciac speratzen ditu, gau\u00e7a guciac suffritzen ditu.\n13:8 Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are propheti\u00e1c abolituren dirade, eta lengoag\u00e9c fin harturen dut\u00e9, eta scienti\u00e1 abolituren da.\n13:9 Ecen partez e\u00e7agutzen dugu eta partez prophetizatzen.\n13:10 Eta perfectionea ethorri datenean, orduan partez dena abolituren date.\n13:11 Haourra nincenean, haour an\u00e7o min\u00e7o ninc\u00e9n, haour an\u00e7o iugeatzen nuen, haour an\u00e7o pensatzen nuen: baina gui\u00e7on eguin naicenean, abolitu vkan ditut haourtassuneco maner\u00e1c.\n13:12 Ecen orain mirail batez ikusten dugu ilhunqui: baina orduan beguithartez beguitharte ikussiren dugu: orain e\u00e7agutzen dut partez, baina orduan e\u00e7aguturen dut e\u00e7agutu-ere naic\u00e9n be\u00e7ala.\n13:13 Bada orain badaude hirur gau\u00e7a hauc, fedea, speran\u00e7\u00e1, charitatea: baina hautarico handiena charitatea da.\n14:1 \u00c7arreitzate chariteari, eta \u00e7areten dohain spiritual guthicioso, baina guehienic prophetiza de\u00e7a\u00e7uen.\n14:2 Ecen lengoage arrotzez min\u00e7o dena etzaye gui\u00e7oney min\u00e7o, baina Iaincoari: ecen nehorc eztu en\u00e7uten, eta spirituz mysterioac erraiten ditu.\n14:3 Baina prophetizatzen duena, gui\u00e7oney min\u00e7o \u00e7aye edificationetan, eta exhortationetan, eta consolationetan.\n14:4 Lengoage arrotzez min\u00e7o denac, bere buru\u00e4 edificatzen du: baina prophetizatzen duenac, Eli\u00e7\u00e1 edificatzen du.\n14:5 Nahi dut bada \u00e7uec gucioc lengoage diuersez min\u00e7a \u00e7aitezten, baina nahiago prophetiza de\u00e7a\u00e7uen ecen handiago da prophetizatzen duena ecen ez lengoage diuersez min\u00e7o dena, baldin interpretatzen ezpadu, Eli\u00e7\u00e1c edificatione har de\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n14:6 Bada orain, anaye\u00e1c, baldin banathor \u00e7uetara lengoage arrotzez min\u00e7o naicela, cer probetchu eguinen drau\u00e7uet: baldin min\u00e7a ezpanaqui\u00e7ue edo reuelationez, edo scientiaz, edo prophetiaz, edo doctrinaz?\n14:7 Eta gau\u00e7a arima gabe soinu emaiten dutenec-ere edo den chirula, edo harpa, baldin cerbait differentia tonuz ezpademate, nolatan e\u00e7aguturen da chirul\u00e1z edo harp\u00e1z ioiten dena?\n14:8 Ecen baldin soinu iaquin-bat eman ezpade\u00e7a trompett\u00e1c, nor preparaturen da bataillara?\n14:9 Hala \u00e7uec-ere baldin adi daitequeen hitza mihiaz pronuntia ezpade\u00e7a\u00e7ue, nolatan adituren da erraiten dena? ecen airera min\u00e7a\u00e7ale i\u00e7anen \u00e7arete.\n14:10 Hambat (heltzen ohi den be\u00e7ala) soinu mota da munduan, eta batre ezta muturic.\n14:11 Beraz baldin ezpadaquit vozaren verthutea, i\u00e7anen natzay\u00f3 min\u00e7o denari barbaro: eta min\u00e7o \u00e7aitadana barbaro i\u00e7anen \u00e7ait.\n14:12 Hala \u00e7uec-ere dohain spiritual guthicioso \u00e7aretenaz gueroz, \u00e7arreitzate hetan abundoso i\u00e7ateari Eli\u00e7aren edificationetan.\n14:13 Halacotz lengoage arrotzez min\u00e7o denac othoitz begui interpreta ahal de\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n14:14 Ecen baldin lengoage arrotzez othoitz eguiten badut, ene spirituac othoitz eguiten du: baina ene adimendua fructu gabe da.\n14:15 Cer bada? othoitz eguinen dut spirituz, baina othoitz eguinen dut adimenduz-ere: cantaturen dut spirituz, baina cantaturen dut adimenduz-ere.\n14:16 Bercela, baldin benedica bade\u00e7ac spirituz, ignorantaren lekua daducanac nolat\u00e1n erranen du Amen hire remerciamenduaren gainera? ecen hic cer erraiten duan etzeaquic.\n14:17 Ecen hic bay esquerrac emaiten dituc, baina bercea eztatec edificatzen.\n14:18 Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari, ceren \u00e7uec gucioc baino guehiago lengoagez min\u00e7o bainaiz.\n14:19 Baina Eli\u00e7\u00e1n nahiago naiz borz hitz neure adimenduz min\u00e7atu, berceac-ere instrui ditzadan\u00e7\u00e1t, ecen ez hamar milla hitz lengoage arrotzez.\n14:20 Anaye\u00e1c, etzaretela adimenduz haour: baina \u00e7areten malitiaz haour, eta adimenduz \u00e7areten gui\u00e7on eguinac.\n14:21 Leguean scribatua da, Halacotz berce lengoagetaco gendez, eta ezpain arrotzez min\u00e7aturen natzayo populu huni: eta are halatan eznaute en\u00e7unen, dio launac.\n14:22 Bada lengoage arrotzac dirade seignaletan, ez sinhesten duteney, baina infideley: baina propheti\u00e1, ez infideley, baina sinhesten duteney.\n14:23 Bada baldin Eli\u00e7a gucia bil badadi batetara, eta guciac lengoage arrotzez min\u00e7a ditecen, eta ignorantac, edo infidelac sar ditecen: eztut\u00e9 erranen, ecen erhotzen \u00e7aretela?\n14:24 Baina baldin guci\u00e9c prophetizatzen badut\u00e9, eta sar dadin cembeit infidel edo ignorant, ven\u00e7utzen da guci\u00e9z, eta iugeatzen da guci\u00e9z.\n14:25 Eta halatan haren bihotzeco secretuac manifestatzen dirade: eta hala ahoz beheraturic adoraturen du Iaincoa, declaratzen duela ecen Iaincoa eguiazqui \u00e7uetan dela.\n14:26 Cer da bada anayeac? biltzen \u00e7areten oroz, \u00e7uetaric batbederac psalmu du, doctrina du, reuelatione du, lengoage du, interpretatione du, gau\u00e7a guciac edificationetan eguin bitez.\n14:27 Ezpa lengoage arrotzez edocein min\u00e7o bada, biguez edo gorena hirurez eguin bedi, eta aldizca: eta batec interpreta be\u00e7a.\n14:28 Eta baldin interpreta\u00e7aleric ezpada, ichil bedi Eli\u00e7an lengoage arrotzez min\u00e7o dena, eta bere buru\u00e4ri min\u00e7a bequi\u00f3 eta Iaincoari.\n14:29 Eta biga edo hirur Propheta min\u00e7a bitez, eta berc\u00e9c iugea be\u00e7ate.\n14:30 Eta baldin cerbait berce iarriric dagoen bati reuelatu i\u00e7an ba\u00e7ay\u00f3, lehena ichil bedi.\n14:31 Ecen guci\u00e9c bata bercearen ondoan prophetiza ahal de\u00e7aque\u00e7ue, guci\u00e9c ikas de\u00e7aten\u00e7\u00e1t, eta guciac consola ditecen\u00e7\u00e1t.\n14:32 Eta Prophet\u00e9n spirituac Prophet\u00e9n suiet dirade.\n14:33 Ecen Iaincoa ezta confusionezco Iainco, baina baquezco, saindu\u00e9n Eli\u00e7a gucietan agueri den be\u00e7ala.\n14:34 \u00c7uen emazteac Elicetan ichilic beude: ecen etzaye permettitzen min\u00e7atzera: baina bire suiet, Legueac-ere erraiten duen be\u00e7ala.\n14:35 Eta baldin cerbait ikassi nahi badut\u00e9, etchean bere senharrac interroga bitzate: ecen deshonest da emazt\u00e9n Eli\u00e7\u00e1n min\u00e7atzea.\n14:36 Ala \u00e7uetaric Iaincoaren hitza ilki i\u00e7an da? ala \u00e7uetara beretara heldu i\u00e7an da?\n14:37 Baldin cembeitec vste badu Propheta dela, edo spiritual, e\u00e7agut be\u00e7a ecen scribatzen drauzqui\u00e7uedan gau\u00e7\u00e1c Iaincoaren manamendu diradela.\n14:38 Eta ignorant dena, ignorant biz.\n14:39 Halacotz, anaye\u00e1c, \u00e7areten prophetizatzera guthicioso, eta lengoage arrotzez min\u00e7atzea ezte\u00e7a\u00e7uela empatcha.\n14:40 Baina gau\u00e7a guciac bidezqui eta ordenan\u00e7az eguin bitez.\n15:1 Bada auisatzen \u00e7aituztet, anaye\u00e1c, declaratu drau\u00e7uedan Euangelioaz, cein recebitu baitu\u00e7ue, ceinetan egoiten-ere baitzarete.\n15:2 Ceinez saluatzen-ere baitzarete, baldin orhoit ba\u00e7arete cer maneraz hura denuntiatu drau\u00e7uedan: baldin alfer sinhetsi vkan ezpadu\u00e7ue.\n15:3 Ecen eman drau\u00e7uet recebitu-ere vkan nuena: nola Christ hil i\u00e7an den gure bekatuacgatic, Scriptur\u00e9n araura:\n15:4 Eta nola ohortze eta resuscitatu i\u00e7an den hereneco egunean, Scriptur\u00e9n araura:\n15:5 Eta nola ikussi i\u00e7an den Cephasez, eta guero hamabi\u00e9z.\n15:6 Gueroztic ikussi i\u00e7an da borz ehun anayez baina guehiagoz aldi batez: ceinetaric anhitz vici baitirade oraindrano, eta batzu lokartu-ere i\u00e7an dirade:\n15:7 Gueroztic ikussi i\u00e7an da Iacquesez: eta guero Apostolu guciez.\n15:8 Eta gucietaco azquenenic, aburtoin an\u00e7ocoaz ikussi i\u00e7an da ni\u00e7az-ere.\n15:9 Ecen ni naiz Apostoluetaco chipiena, Apostolu deithu i\u00e7ateco digne eznaicenor, ceren persecutatu vkan baitut Iaincoaren Eli\u00e7\u00e1.\n15:10 Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco grati\u00e1, ezta vano i\u00e7an, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu i\u00e7an naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.\n15:11 Beraz, bada nic, bada hec, hunela predicatzen dugu, eta hunela sinhetsi vkan du\u00e7ue.\n15:12 Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu i\u00e7an dela, nola erraiten dute batzuc \u00e7uen artean, ecen hil\u00e9n resurrectioneric eztela?\n15:13 Ecen baldin hil\u00e9n resurrectioneric ezpada, Christ-ere ezta resuscitatu i\u00e7an.\n15:14 Eta baldin Christ resuscitatu i\u00e7an ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta \u00e7uen fedea-ere vano da.\n15:15 Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade.\n15:16 Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu i\u00e7an.\n15:17 Eta baldin Christ resuscitatu i\u00e7an ezpada, vano da \u00e7uen fedea: oraino \u00e7uen bekatuetan \u00e7arete.\n15:18 Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu i\u00e7an dirade.\n15:19 Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan speran\u00e7a badugu, gui\u00e7on gucietaco miserablenac gu gara.\n15:20 Baina orain, Christ resuscitatu i\u00e7an da hiletaric: eta lokartu i\u00e7an diraden\u00e9n primitia eguin i\u00e7an da.\n15:21 Ecen herioa gui\u00e7on batez denaz gueroz, hil\u00e9n resurrectionea-ere gui\u00e7on-batez da.\n15:22 Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac.\n15:23 Baina batbedera bere ordenan\u00e7\u00e1n: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan.\n15:24 Guero i\u00e7anen da fina, eman drauqueonean resum\u00e1 Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissan\u00e7a eta bothere gucia.\n15:25 Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oin\u00e9n azpian e\u00e7arri dituqueeno.\n15:26 Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da.\n15:27 Ecen gau\u00e7a guciac suiet eguin vkan ditu haren oin\u00e9n azpico (baina erraiten duenean, ecen gau\u00e7a guciac haren suiet eguin i\u00e7an diradela, agueria da ecen gau\u00e7a guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.)\n15:28 Eta gau\u00e7a guciac hari suiet eguin \u00e7aizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen \u00e7ay\u00f3 gau\u00e7a guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa den\u00e7at gucia gucietan.\n15:29 Bercela cer eguinen dut\u00e9 hiltzat batheyatzen diraden\u00e9c, baldin guciz hilac resuscitatzen ezpadirade? eta cergatic batheyatzen dirade hiltzat?\n15:30 Eta cergatic gu periletan gara ordu oroz?\n15:31 Egunetic egunera hiltzen naiz, gure gloria Iesus Christ gure Iaunean dudanaz.\n15:32 Baldin gui\u00e7onaren arauez besti\u00e9n contra bataillatu i\u00e7an banaiz Ephesen, cer probetchu dut, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade? Ian de\u00e7agun eta edan de\u00e7agun: ecen bihar hilen gara.\n15:33 Etzaiteztela seduci. Propos gaichto\u00e9c corrumpitzen dituzte conditione onac.\n15:34 Iratzar \u00e7aiteztez iustoqui vicitzera, eta bekaturic eztagui\u00e7uela: ecen batzuc Iaincoaren e\u00e7agutzea eztut\u00e9: \u00e7uen ahalquetan erraiten drau\u00e7uet.\n15:35 Baina erranen du cembeitec, Nola resuscitatzen dirade hilac? eta nolaco gorputzetan ethorriren dirade?\n15:36 Erho\u00e1, hic ereiten du\u00e1na, eztuc viuificatzen, baldin hil ezpadadi.\n15:37 Eta ereiten du\u00e1na, eztuc gorputz sorthuren dena ereiten, baina bihi hutsa, nola heltzen baita, oguiarena, edo cembeit berce bihirena.\n15:38 Baina Iaincoac emaiten diraucac gorputza nahi duen be\u00e7ala, eta hacietaric batbederari ceini bere gorputz propria.\n15:39 Haragui gucia ezta haragui ber-bat: baina berce da gui\u00e7on\u00e9n haraguia, eta berce, abren haraguia: eta berce arrainena: eta berce choriena.\n15:40 Eta badirade gorputz cerucoac, eta badirade gorputz lurrecoac: baina berce da ceruco\u00e9n glori\u00e1, eta berce lurrecoena.\n15:41 Berce da iguzquiaren glori\u00e1, eta berce ilharguiaren glori\u00e1, eta berce i\u00e7arren glori\u00e1: ecen i\u00e7arra i\u00e7arraganic different da gloriatan.\n15:42 Halai\u00e7anen da hil\u00e9n resurrectionea-ere: gorputza ereiten da corruptionetan, resuscitatzen da incorruptionetan.\n15:43 Ereiten da desohorezco, resuscitatzen da glorioso: ereiten da infirmo, resuscitatzen da botheretsu.\n15:44 Ereiten da gorputz sensual, resuscitatzen da gorputz spiritual: bada gorputz sensuala, eta bada gorputz spirituala.\n15:45 Scribatua-ere den be\u00e7ala, Eguin i\u00e7an da Adam lehen gui\u00e7ona arima vicitan: Adam guerocoa spiritu viuifica\u00e7aletan.\n15:46 Baina spiritual dena ezta lehen, baina sensual dena: guero spiritual dena.\n15:47 Lehen gui\u00e7ona lurretic, lurreco: eta bigarren gui\u00e7ona, cein baita Iauna, cerutic.\n15:48 Lurrecoa nolaco, halaco lurreco diradenac-ere: eta cerucoa nolaco, halaco cerucoac-ere.\n15:49 Eta lurrecoaren imagin\u00e1 ekarri vkan dugun be\u00e7ala, ekarriren dugu cerucoaren imagina-ere.\n15:50 Hun\u00e1 cer diodan, anaye\u00e1c, ecen haraguiac eta odolac Iaincoaren resum\u00e1 hereta ecin de\u00e7aquetela: eta corruptioneac eztuela incorruptionea heretatzen.\n15:51 Hun\u00e1, mysteriobat erraiten drau\u00e7uet, Guciac behin\u00e7at lokarturen ez gara, baina guciac bay muthaturen:\n15:52 Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompett\u00e1n (ecen ioren du trompett\u00e1c) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara.\n15:53 Ecen behar da corruptible haur vezti dadin incorruptionez, eta mortal haur vezti dadin immortalitatez.\n15:54 Bada corruptible haur veztitu datenean incorruptionez, eta mortal haur veztitu datenean immortalitatez, orduan eguinen da scribatu dena, Iretsi i\u00e7an da herioa victoriatara.\n15:55 O herio\u00e1, non da hire victoria? o sepulchre\u00e1, non da hire eztena?\n15:56 Bada herioaren eztena, bekatua da: eta bekatuaren botherea, Leguea.\n15:57 Baina esquer Iaincoari, ceinec victoria eman baitraucu Iesus Christ gure Iaunaz.\n15:58 Halacotz, ene anaye maite\u00e1c, \u00e7areten fermu, constant, abundoso Iaunaren obr\u00e1n bethiere, daqui\u00e7uelaric ecen \u00e7uen trabaillua eztela vano gure Iaunean.\n16:1 Sainduendaco eguiten diraden collect\u00e9z den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala \u00e7uec-ere egui\u00e7ue.\n16:2 Asteco lehen egun oroz \u00e7uetaric batbederac bere baithan e\u00e7ar de\u00e7an appart, Iaincoaren benignitatez ahal de\u00e7ana gordatzen duela: nathorren orduan collect\u00e1c eguin eztitecen\u00e7\u00e1t.\n16:3 Eta guero arriua nadinean, nor-ere \u00e7uec letraz approbaturen baititu\u00e7ue, hec igorriren ditut \u00e7uen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera.\n16:4 Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque.\n16:5 Ethorriren naiz bada \u00e7uetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)\n16:6 Eta \u00e7uec baithan aguian egonen naiz, edo negu\u00e4 iraganen-ere: \u00e7uec guida ne\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t norat-ere ioanen bainaiz.\n16:7 Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina speran\u00e7a dut cerbait dembora egonen naicela \u00e7uec baithan, baldin Iaunac permetti bade\u00e7a.\n16:8 Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno.\n16:9 Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi i\u00e7an \u00e7ait, baina etsay anhitz.\n16:10 Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoau\u00e7ue segur den \u00e7uec baithan: ecen Iaunaren obr\u00e1 obratzen du nic-ere be\u00e7ala.\n16:11 Bada nehorc ezte\u00e7ala hura menosprecia, baina guida e\u00e7a\u00e7ue baquerequin, dathorren\u00e7\u00e1t enegana, ecen haren beguira nago anayequin.\n16:12 Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin \u00e7uetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean.\n16:13 Veilla e\u00e7a\u00e7ue, \u00e7audete fedean fermu, valentqui perporta \u00e7aitezte, fortifica \u00e7aitezte.\n16:14 \u00c7uen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez.\n16:15 Eta othoitz eguiten drau\u00e7uet, anaye\u00e1c, badaqui\u00e7ue Estebenen famili\u00e1 Achaiaco primiti\u00e9n artean dela, eta saindu\u00e9n cerbitzura bere buru\u00e4c eman dituztela:\n16:16 \u00c7uec-ere \u00e7areten suiet halaco\u00e9n, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.\n16:17 Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren \u00e7uen absenti\u00e1 hec supplitu vkan baitut\u00e9.\n16:18 Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta \u00e7uena. E\u00e7agut itza\u00e7ue bada halaco diradenac.\n16:19 Salutatzen \u00e7aituztez Asiaco Elic\u00e9c. Salutatzen \u00e7aituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eli\u00e7arequin.\n16:20 Salutatzen \u00e7aituztez anaye guci\u00e9c. Saluta e\u00e7a\u00e7ue elkar pot saindu batez.\n16:21 Ene Paulen escuazco salutationea.\n16:22 Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.\n16:23 Iesus Christ gure Iaunaren grati\u00e1 dela \u00e7uequin.\n16:24 Ene charitatea \u00e7uequin gucioquin Iesus Christ Iaunean, Amen.","title":"Basque Bible (NT): 1 Corinthians","type":"page"}
