{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/co2.htm","path":"bib/wb/bsq/co2.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/co2.htm","text":"1:1 PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, eta Timotheo anayeac, Iaincoaren Eli\u00e7a Corinthen denari, Achaia gucian diraden saindu guciequin:\n1:2 Gratia dela \u00e7uequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordi\u00e9n Aita eta consolatione guciaren Iaincoa,\n1:4 Gure tribulatione gucian consolatzen gaituena: consola ahal ditzagun\u00e7\u00e1t cer-ere tribulationetan diradenac, gueuroc Iaincoaz consolatzen garen consolatione beraz.\n1:5 Ecen nola Christen suffrimenduac gutan abundatzen baitirade, hala gure consolationea-ere abundatzen da Christez.\n1:6 Eta edo affligitzen bagara, \u00e7uen consolationeagatic da, eta guc-ere suffritzen ditugun molde bereco suffrimendu\u00e9n patienti\u00e1n eguiten den saluamenduagatic: edo consolatzen bagara, \u00e7uen consolationeagatic da eta saluamenduagatic.\n1:7 Eta gure speran\u00e7a \u00e7ue\u00e7az duguna fermu da, daquigularic ecen nola suffrimenduetan participant baitzarete, hala consolationean-ere i\u00e7anen \u00e7aretela.\n1:8 Ecen nahi dugu daqui\u00e7uen, anaye\u00e1c, gure afflictione Asian heldu i\u00e7an \u00e7aicunaz, ecen cargatu i\u00e7an garela excessiuoqui ahalaz garaitic, hambat non hersturatan i\u00e7anez etsi baiquenduen viciaz-ere.\n1:9 Baina gueuroc gure baithan heriotaco sententia vkan dugu: gure baithan fida ezquentecen\u00e7\u00e1t, baina hilac resuscitatzen dituen Iaincoa baithan:\n1:10 Ceinec hain herio handitaric deliuratu baiquaitu, eta deliuratzen: cein baithan speran\u00e7a baitugu ecen oraino-ere deliuraturen gaituela.\n1:11 \u00c7uec-ere aiutatzen gaitu\u00e7uelaric guregatic eguinen du\u00e7uen orationeaz: anhitz personaren respectuz eguin \u00e7aicun dohainaz, anhitzez guregatic esquerrac renda ditecen\u00e7\u00e1t.\n1:12 Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui \u00e7uec baithan.\n1:13 Ecen scribatzen drauzqui\u00e7uegun gau\u00e7\u00e1c, eztirade iracurtzen edo e\u00e7agutzen-ere ditu\u00e7uenez berce: eta speran\u00e7a dut finerano-ere e\u00e7aguturen ditu\u00e7uela.\n1:14 Nola e\u00e7agutu-ere baiquaitu\u00e7ue parte, ecen \u00e7uen gloriatze garela, \u00e7uec-ere gurea be\u00e7ala Iesus Iaunaren egunecotzat.\n1:15 Eta confidan\u00e7a hunetan nahi ninc\u00e9n lehen \u00e7uetara ethorri, gratia doblea cinduten\u00e7\u00e1t:\n1:16 Eta \u00e7uetaric Macedoniarat iragan, eta har\u00e7ara Macedoniaric ethorri \u00e7uetara, eta \u00e7ue\u00e7az guida nendin Iudeara.\n1:17 Bada haur deliberatzen nuenean arintassunez vsatu vkan dut? ala deliberatzen ditudan gau\u00e7\u00e1c, haraguiaren arauez deliberatzen ditut, hala non ni baithan den Bay eta Ez?\n1:18 Aitzitic Iainco fidelac badaqui ecen ene \u00e7uetaratco hitza eztela i\u00e7an Bay eta Ez.\n1:19 Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ gu\u00e7az \u00e7uen artean predicatu i\u00e7an dena, ni\u00e7az eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta i\u00e7an Bay eta Ez, baina Bay hartan i\u00e7an da:\n1:20 (Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay dirade, eta hartan dirade Amen) Iaincoaren gloriatan gu\u00e7az.\n1:21 Bada confirmatzen gaituena \u00e7uequin Christ Iaunean eta vnctatu gaituena Iaincoa da:\n1:22 Ciguilatu-ere gaituena, eta Spirituaren err\u00e9sac gure bihotzetan eman drauzquiguna.\n1:23 Nic bada Iaincoa dut testimonio deitzen neure arimaren gain, ecen \u00e7uen guppidaz, oraino eznaicela ethorri Corinthera.\n1:24 Ez dominatzen dugulacotz \u00e7uen fedearen gainean, baina \u00e7uen bozcarioaren aiuta\u00e7ale garelacotz: ecen fedez \u00e7utic \u00e7audete.\n2:1 Baina haur neuror baithan deliberatu vkan dut, \u00e7uetara tristitiarequin berriz ez ethortera.\n2:2 Ecen baldin nic contrista ba\u00e7aitzatet, nor da ni aleguera nen\u00e7aqueenic, ni\u00e7az contristatu li\u00e7atequeen bera baicen?\n2:3 Eta haur bera scribatu vkan drau\u00e7uet, ethor nadinean tristitiaric eztudan\u00e7\u00e1t alegueratu behar nincenetaric: \u00e7ue\u00e7az gucioz fidaz ecen ene alegran\u00e7\u00e1, \u00e7uen guciona dela.\n2:4 Ecen afflictione eta bihotz herstura handitan scribatu drau\u00e7uet, anhitz nigar chortarequin: ez contrista cindeizten\u00e7\u00e1t, baina e\u00e7agut cine\u00e7aten\u00e7\u00e1t \u00e7uetara dudan charitate gucizco abundanta.\n2:5 Eta baldin norbeit tristitiaren causa i\u00e7an bada, eznau ni contristatu, baina aldez (hura cargago ezte\u00e7adan) \u00e7uec gucioc.\n2:6 Asco du harc anhitzez eguin i\u00e7an \u00e7ayon reprotchu hunez.\n2:7 Hala non contrariora barka dieco\u00e7uen aitzitic, eta consola de\u00e7a\u00e7uen, tristitiaren handieguiz irets eztadin\u00e7\u00e1t hura.\n2:8 Harren othoitz eguiten drau\u00e7uet, confirma de\u00e7a\u00e7uen hura baithara charitatea.\n2:9 Ecen fin hunetacotz scribatu-ere drau\u00e7uet, e\u00e7agut ne\u00e7an\u00e7\u00e1t \u00e7uen experienti\u00e1, eya gau\u00e7a gucietara obedient \u00e7aretenez.\n2:10 Eta cerbait barkatzen drauca\u00e7uenari, nic-ere barkatzen draucat: ecen nic-ere baldin cerbait barkatu badut, barkatu draucadanari \u00e7uengatic eguin draucat Christen beguitharte aitzinean, Satanez ardiets ezgaitecen\u00e7\u00e1t.\n2:11 Ecen haren entrepres\u00e1c badaquizquigu.\n2:12 Goiticoz, ethorriric Troasera Christen Euangelioagatic, borth\u00e1 irequi ba\u00e7aitad\u00e1n-ere Iaunaz:\n2:13 Eztut vkan paussuric neure spirituan, ceren ezpaine\u00e7an eriden Tite neure anayea: baina hetaric congit harturic, ioan nendin Macedoniar\u00e1t.\n2:14 Esquer bada Iaincoari bethi Christean triumpha eraciten draucunari: eta bere e\u00e7agutzearen vssaina e\u00e7agut eraciten draucunari leku gucietan.\n2:15 Ecen Christen vssain ona gara Iaincoagana, saluatzen diradenetan, eta galtzen diradenetan:\n2:16 Iaquiteco da, hautan, herio vssain heriotaracotz: eta hetan, vicitze vssain vicitzetaracotz: eta gau\u00e7a hautacotzat nor da sufficientic?\n2:17 Ecen eztugu, anhitzec be\u00e7ala, traffiquic eguiten Iaincoaren hitzaz, aitzitic integritatez be\u00e7ala, aitzitic Iaincoaganic be\u00e7ala Iaincoaren aitzinean, Christez min\u00e7o gara.\n3:1 Hatsen gara berriz gure buru\u00e9n gommendatzen? ala behar dugu batzuc be\u00e7ala, epistola gommendagarriric \u00e7uetara, edo \u00e7uetaric gommendagarriric?\n3:2 Gure epistol\u00e1 \u00e7uec \u00e7arete, gure bihotzetan scribatua, cein e\u00e7agutzen eta iracurtzen baita gui\u00e7on guci\u00e9z.\n3:3 Agueri den becembatean ecen Christen epistola gu\u00e7az administratua \u00e7aretela, scribatua ez tintaz, baina Iainco viciaren Spirituaz: ez harrizco tauletan, baina bihotzeco taula haraguizcoetan.\n3:4 Eta halaco confidan\u00e7a dugu Christez Iaincoa baithan.\n3:5 Ez sufficient garelacotz gure buruz cerbaiten pensatzeco, gueurorganic be\u00e7ala: baina gure sufficienti\u00e1 Iaincoaganic da.\n3:6 Ceinec Testamentu berrico ministre sufficient-ere eguin baiquaitu, ez letraren, baina Spirituaren: ecen letr\u00e1c hiltzen du, baina Spirituac viuificatzen du.\n3:7 Eta baldin heriotaco ministerioa letraz harrietan moldatua i\u00e7an bada glorioso, hambat non Israeleco haourr\u00e9c ecin beh\u00e1 baitze\u00e7aqueten Moysesen beguithartera, haren beguitharteco gloria fin vkan behar \u00e7uenagatic:\n3:8 Nolatan ezta Spirituaren ministerioa gloriosoago i\u00e7anen?\n3:9 Ecen baldin condemnationetaco ministerioa glorioso i\u00e7an bada: iustitiataco ministerioac anhitzez iragaitenago du gloriaz.\n3:10 Ecen glorificatu i\u00e7an dena-ere, ezta glorificatu i\u00e7an respectu hunez, erran nahi da, excellentago den gloriaren causaz.\n3:11 Ecen baldin fin hartu behar \u00e7uena glorioso i\u00e7an bada, vnguiz gloriosoago da dagoena.\n3:12 Beraz hunelaco speran\u00e7\u00e1 dugunaz gueroz, min\u00e7atzeco libertate handiz vsatzen dugu.\n3:13 Eta ez gara Moysez be\u00e7ala ceinec estalquia emaiten baitzuen bere beguitharte gainean, Israeleco haourr\u00e9c abolitu behar cenaren finera beha ezle\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n3:14 Bada, hay\u00e9n adimenduac gogortu i\u00e7an dirade: ecen egungo egunerano estalqui bera dago Testamentu \u00e7aharreco lectur\u00e1n kendu gabea (cein Christez kencen baita)\n3:15 Baina egungo egun hunetarano Moyses iracurtzen denean, estalquia hay\u00e9n bihotz gainean dago.\n3:16 Baina Iaunagana conuertitu datequeenean kenduren da estalquia.\n3:17 Eta Iauna Spiritu da: eta Iaunaren Spiritua non, libertatea han.\n3:18 Bada gu gucioc beguithartea aguerturic Iaunaren glori\u00e1n miratzen garela, imagina berera transformatzen gara gloriataric gloriatara, Iaunaren Spirituaz be\u00e7ala.\n4:1 Halacotz, ministerio haur dugularic recebitu dugun misericordiaren arauez, ezgara naguitzen.\n4:2 Aitzitic iraitzi ditugu ahalquezco estalquiac, ebilten garela ez fineciarequin, eta ez Iaincoaren hitza falsificatzen dugula, baina eguiaren declarationez approba eraciten ditugula gure buru\u00e4c gui\u00e7on\u00e9n conscientia gucia baithan, Iaincoaren aitzinean.\n4:3 Eta baldin gure Euangelioa estalia bada, galtzen diraden\u00e9n da estalia:\n4:4 Cein\u00e9tan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac h\u00e6y arguiric eztaguien\u00e7\u00e1t.\n4:5 Ecen eztitugu gure buru\u00e4c predicatzen, baina Iesus Christ Iauna: eta gu, \u00e7uen cerbitzari garela Iesusgatic.\n4:6 Ecen arguiac ilhumbetic argui leguian erran duen Iaincoac, argui eguin du gure bihotzetan, Iesus Christen beguithartean Iaincoaren gloriaren e\u00e7agutzera illuminatzeco.\n4:7 Baina thesaur haur lurrezco vncietan dugu, verthute hunen excellenti\u00e1 Iaincoaren den\u00e7\u00e1t, eta ez gutaric:\n4:8 Gucietan affligitzen gara, baina ez hertsen: behartzen gara, baina ez vtziten:\n4:9 Persecutatzen gara, baina ez abandonnatzen: iraizten gara, baina ez galtzen.\n4:10 Leku gucietan bethiere Iesus Iaunaren mortificationea gorputzean ekarten dugula Iesusen vicitzea-ere gure gorputzean manifesta dadin\u00e7\u00e1t.\n4:11 Ecen gu vici garenoc, bethi heriotara liuratzen gara Iesusgatic, Iesusen vicitzea-ere gure haragui mortalean manifesta dadin\u00e7\u00e1t.\n4:12 Hunegatic herioac gutan lan eguiten du, eta vicitzeac \u00e7uetan.\n4:13 Eta ceren fedearen Spiritu ber-bat baitugu, scribatua den be\u00e7ala, Sinhetsi vkan dut, eta halacotz min\u00e7atu i\u00e7an naiz: guc-ere sinhesten dugu, eta halacotz min\u00e7o gara.\n4:14 Daquigularic ecen Iesus Iauna resuscitatu duenac gu-ere Iesusez resuscitaturen gaituela, eta ethor eraciren gaituela bere presentiara cuequin batean.\n4:15 Ecen hauc gucioc \u00e7uengatic dirade, gratia gucizco handi haur, anhitzen remerciamenduz redunda dadin\u00e7\u00e1t Iaincoaren gloriatan.\n4:16 Halacotz, ezgara naguitzen: baina are baldin gure gui\u00e7on campocoa corrumpitzen bada-ere: barnecoa ordea arramberritzen da egunetic egunera.\n4:17 Ecen gure afflictione arin artegutitacoac eraguiten du gutan gloriataco pi\u00e7u excellent excellentqui eternalbat.\n4:18 Gau\u00e7a visibleac consideratzen eztitugunean, baina inuisibleac: ecen visibleac demboratacotz dirade: baina inuisibleac, seculacotz.\n5:1 Ecen badaquigu baldin gure lurreco habitatione hunetaco tabernaclea deseguin badadi, edificiobat Iaincoaganic badugula, etche escuz eguin ezt\u00e9n eternalbat ceru\u00e8tan.\n5:2 Ecen suspirioz-ere halacotz gaude, gure habitatione cerutic denaz veztitu i\u00e7atera desir dugula.\n5:3 Badaric-ere baldin veztituac ez billuciac eriden bagaitez.\n5:4 Ecen tabernacle hunetan garenoc, cargaturic suspirioz gaude: ceren desir baitugu ez billuci i\u00e7atera, baina arreueztitu i\u00e7atera, iretsi dadin\u00e7\u00e1t mortal dena vicitzeaz.\n5:5 Eta hartara berera gu formatu gaituena Iaincoa da, Spirituaren err\u00e9sac eman-ere drauzquiguna.\n5:6 Confidan\u00e7a dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic.\n5:7 (Ecen fedez gabiltza ez ikustez)\n5:8 Baina confidan\u00e7a dugu, eta nahiago gara gorputzetic ilki, eta Iaunarequin habitatzera ioan.\n5:9 Eta halacotz dugu desiratzen, bay present bagara, bay absent bagara, haren gogaraco i\u00e7atera.\n5:10 Ecen guci\u00e9c comparitu behar dugu Christen tribunal aitzinean, batbederac gorputzean recebi de\u00e7an\u00e7at eguin duqueenaren araura, edo vngui edo gaizqui.\n5:11 Daquigularic bada Iaunazco iciapena cer den gui\u00e7onac ditugu federa erekarten, eta Iaincoagana manifestatuac gara: eta spor\u00e7u dut, \u00e7uen conscientietara-ere manifestatuac garela.\n5:12 Ecen eztrauzqui\u00e7uegu gure buru\u00e4c berriz laudatzen, baina occasione emaiten drau\u00e7uegu gu\u00e7az gloriatzeco: du\u00e7uen\u00e7\u00e1t cer ihardets apparentiaz eta ez bihotzez gloriatzen diraden\u00e9n contra.\n5:13 Ecen adimenduz erautzen bagara Iaincoari erautzen guiaizquio: edo adimendu onetaco bagara, \u00e7u\u00e9n gara.\n5:14 Ecen Christen charitateac hertsen gaitu: hunez guerthu garelaric, ecen baldin bat guciacgatic hil i\u00e7an bada, beraz guciac hil i\u00e7an diradela.\n5:15 Eta hura guciacgatic hil i\u00e7an da, vici diradenac guehiagoric bere buru\u00e8y vici eztiraden\u00e7\u00e1t, baina hecgatic hil eta resuscitatu i\u00e7an denari.\n5:16 Halacotz, guc hemendic har\u00e1t nehor eztugu e\u00e7agutzen haraguiaren arauez: eta baldin Christ haraguiaren arauez e\u00e7agutu badugu-ere, orain ordea eztugu guehiagoric e\u00e7agutzen.\n5:17 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gau\u00e7a \u00e7aharrac iragan dirade, hun\u00e1, gau\u00e7a guciac berri eguin dirade.\n5:18 Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa:\n5:19 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen \u00e7uela, h\u00e6y imputatzen etzerauztela ber\u00e9n bekatuac: eta e\u00e7arri vkan du gutan reconciliationezco hitza.\n5:20 Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac gu\u00e7az othoitz eguiten balerau\u00e7ue be\u00e7ala: othoitz eguiten drau\u00e7uegu Christen icenean, reconcilia \u00e7aquizquioten Iaincoari.\n5:21 Ecen bekaturic e\u00e7agutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecen\u00e7\u00e1t.\n6:1 Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrau\u00e7uegu, eztu\u00e7uen, alfer Iaincoaren grati\u00e1 recebitu.\n6:2 Ecen dio Iaincoac, Dembora gogaracoan exauditu vkan aut, eta saluamendutaco egunean aiutatu vkan aut. Hun\u00e1 orain dembora gogaracoa, hun\u00e1 orain saluamendutaco eguna.\n6:3 Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadin\u00e7\u00e1t:\n6:4 Baina gau\u00e7a guciet\u00e1n approbatu eracusten ditugularic gure buru\u00e4c Iaincoaren cerbitzari an\u00e7o, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, herstur\u00e9tan,\n6:5 \u00c7auri\u00e9tan, presoindegui\u00e9tan, tumultuo\u00e9tan, trabaillu\u00e9tan, veillatz\u00e9tan, barur\u00e9tan.\n6:6 Puritatez, e\u00e7agutzez, spiritu patientez, ontassunez, Spiritu sainduaz, hypocrysia gaberico charitatez,\n6:7 Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez.\n6:8 Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez.\n6:9 Seduci\u00e7ale be\u00e7ala, eta alabaina eguiati: ez e\u00e7agunac be\u00e7ala, eta alabaina e\u00e7agunac: hiltzen baguina be\u00e7ala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac be\u00e7ala, eta alabaina ez hilac:\n6:10 Triste be\u00e7ala, baina bethi aleguera: paubre be\u00e7ala, baina anhitzen abratsale: deus gabe be\u00e7ala, eta alabaina gau\u00e7a gucien possedi\u00e7ale.\n6:11 O Corinthiano\u00e1c, gure ahoa irequia da \u00e7uetara, gure bihotza largatua da.\n6:12 Etzarete herssiqui habitatzen gutan: baina enserratuac \u00e7arete ceuron halsarretan.\n6:13 Bada neure haourrey an\u00e7o recompensa beraz min\u00e7o natzai\u00e7ue: larga \u00e7aiteztez \u00e7uec-ere.\n6:14 Etzaiteztela infidelequin vzt\u00e1r: ecen cer participatione du iustiti\u00e1c iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin.\n6:15 Eta cer concordia du Christec Belialequin? eta cer parte fidelac infidelarequin?\n6:16 Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen \u00e7uec Iainco viciaren temple \u00e7arete: Iaincoac erran duen be\u00e7ala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta i\u00e7anen naiz hay\u00e9n Iainco eta hec i\u00e7anen dirade ene populu.\n6:17 Harren, ilki \u00e7aiteztez hay\u00e9n artetic, eta separa \u00e7aiteztez, dio Iaunac: eta gau\u00e7a cithalic hunqui ezte\u00e7a\u00e7uela, eta nic recebituren \u00e7aituztet.\n6:18 Eta i\u00e7anen natzai\u00e7ue \u00e7uey Aita, eta \u00e7uec i\u00e7anen \u00e7aizquid\u00e1te seme eta alaba, dio Iaun bothere gucitacoac.\n7:1 Beraz, ene maite\u00e1c, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buru\u00e4c: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin.\n7:2 Recebi gaitza\u00e7ue gu: nehor eztugu iniuriatu, nehor eztugu corrumpitu, nehor eztugu pillatu.\n7:3 Eznaiz \u00e7uen condemnationetan min\u00e7o: ecen lehen erran dut gure bihotzetan \u00e7aretela, elkarrequin hiltzeco eta elkarrequin vicitzeco.\n7:4 Min\u00e7atzeco libertate handia dut \u00e7uec baithan: \u00e7ue\u00e7az gloriatzeco materia handia dut: consolationez complitu naiz, bozcarioz hambat eta guehiago bethe naiz, gure tribulatione gucian.\n7:5 Ecen Macedoniara ethorri eta, eztu vkan gure haraguiac paussuric batre, baina gucietan affligitu i\u00e7an gara: campotic bataill\u00e1c, barnetic icidur\u00e1c.\n7:6 Baina abatituac consolatzen dituen Iaincoac consolatu vkan gaitu Titeren ethorteaz.\n7:7 Eta ez solament haren ethorteaz, baina hura \u00e7ue\u00e7az consolatu i\u00e7an den consolationeaz-ere, contatzen ceraucunean \u00e7uen desir handia, \u00e7uen nigarra, \u00e7uen eneganaco affectione handia, hala non alegueratuago i\u00e7an bainaiz.\n7:8 Ecen baldin tristetu ba\u00e7aituztet-ere epistolaz, eztut vrriqui, vrriquitu i\u00e7an ba\u00e7aitadan-ere, ecen badacussat epistola harc, demboratacotz badere, tristetu vkan \u00e7aituztela.\n7:9 Orain aleguera naiz, ez ceren tristetu i\u00e7an \u00e7areten, baina ceren tristetu i\u00e7an \u00e7areten penitentiatara: ecen tristetu i\u00e7an \u00e7arete Iaincoaren araura, hala non deusetan ezpaitzai\u00e7ue calteric eguin i\u00e7an gure aldetic.\n7:10 Ecen Iaincoaren arauezco tristiti\u00e1c, penitentia obratzen du, vrriquimendu gaberico saluamendutara: baina munduco tristiti\u00e1c herioa obratzen du.\n7:11 Ecen horr\u00e1, Iaincoaren arauez tristetu i\u00e7ate horrec berac, cein artha handia \u00e7uetan obratu vkan du: aitzitic cer satisfactionea, aitzitic indignationea, aitzitic beldurra, aitzitic desir handia, aitzitic affectione handia, aitzitic mendequioa? gau\u00e7a gucietan eracutsi i\u00e7an \u00e7arete nola chahu \u00e7areten eguiteco hunetan.\n7:12 Bada baldin scribatu badrau\u00e7uet-ere, eztrau\u00e7uet scribatu iniuria eguin vkan duenaren causaz, ezeta iniuriatu i\u00e7an denaren causaz, baina \u00e7uec baithan manifesta ledin\u00e7\u00e1t guc \u00e7ue\u00e7az dugun arth\u00e1 Iaincoaren aitzinean.\n7:13 Causa hunegatic consolatu i\u00e7an gara \u00e7uen consolatu i\u00e7anaz: baina haguitzez alegueratuago i\u00e7an gara Titeren alegran\u00e7\u00e1z, ceren recreatu i\u00e7an baita haren spiritua \u00e7ue\u00e7az guci\u00f3z.\n7:14 Eta baldin cerbaitetan \u00e7ue\u00e7az hura baithan gloriatu i\u00e7an banaiz, eztut ahalqueric recebitu: baina nola gau\u00e7a guciac eguiaz erran baitrauzqui\u00e7uegu, hala gure gloriatzea-ere, ceinez vsatu vkan baitut Tite baithara, egui\u00e1 eriden i\u00e7an da.\n7:15 Eta haren affectionea handiago da \u00e7uetara, orhoitzen denean \u00e7uen gucion obedienti\u00e1z, eta nola hura recebitu vkan du\u00e7uen beldurrequin eta ikararequin\n7:16 Aleguera naiz bada ceren gu\u00e7a gucietan \u00e7ue\u00e7az assegura ahal bainaite.\n8:1 Iaquin eraciten drau\u00e7uegu bada, anaye\u00e1c, Macedoniaco Elicey eman i\u00e7an \u00e7ayen Iaincoaren grati\u00e1:\n8:2 Nola afflictionezco phorogan\u00e7a handitan hay\u00e9n alegranci\u00e1zco abundanti\u00e1, eta hay\u00e9n paubrecia beher\u00e1 abundant i\u00e7an den hay\u00e9n prompt i\u00e7atearen abrastassunetan:\n8:3 Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu i\u00e7an diradela:\n8:4 Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey eguiten, \u00e7ayen aiutaren grati\u00e1 eta communicationea, recebi guene\u00e7an.\n8:5 Eta eztute speran\u00e7a guenduen be\u00e7ala eguin, baina bere buru\u00e4c eman drautzate lehenic Iaunari, eta guero guri, Iaincoaren vorondatez.\n8:6 Tite exhorta guene\u00e7an\u00e7\u00e1t, nola lehenetic hassi vkan baitu, hala acaba-ere le\u00e7an \u00e7uec baithan gratia haur-ere.\n8:7 Bada gau\u00e7a gucietan abundos \u00e7areten be\u00e7ala fedez, eta hitzez, eta e\u00e7agutzez, eta diligentia oroz, eta \u00e7uen gureganaco charitatez, egui\u00e7ue gratia hunetan-ere abundos \u00e7areten.\n8:8 Eztut manamenduz erraiten, baina berc\u00e9n diligenti\u00e1z \u00e7uen charitateco leyaltatearen-ere phorogatzeagatic.\n8:9 Ecen e\u00e7agutzen du\u00e7ue Iesus Christ gure Iaunaren grati\u00e1, nola \u00e7uengatic paubre eguin i\u00e7an den abrats celaric: haren paubreci\u00e1z \u00e7uec abrats cindeizten\u00e7\u00e1t.\n8:10 Eta gau\u00e7a hunetan conseillu emaiten dut: ecen haur \u00e7uen probetchutaco da, chazdanic hassi i\u00e7an cineten\u00f3n, \u00e9z solament eguiten, baina nahi vkaiten-ere.\n8:11 Orain bada eguite bera-ere acaba e\u00e7a\u00e7ue, nolaco i\u00e7an baita nahiaren gogo presta, halaco biz acabatzea-ere vkanaren arauez.\n8:12 Ecen baldin aitzinetic bada gogo prest i\u00e7atea, nehor duenaren arauez gogaraco da, eta ez eztuenaren arauez.\n8:13 Ecen ezta haur berc\u00e9c solagemendu duten\u00e7\u00e1t, eta \u00e7uec aurizqui \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t, baina egoalqui dembora hunetan \u00e7uen abundanti\u00e1c suppli be\u00e7a hay\u00e9n peitutassuna.\n8:14 Hay\u00e9n abundanti\u00e1c-ere \u00e7uen peitutassuna suppli de\u00e7an\u00e7\u00e1t, egoaltassun eguin dadin\u00e7\u00e1t.\n8:15 Scribatua den be\u00e7ala, Anhitz bildu \u00e7uenac, eztu deus vkan soberaturic: eta guti \u00e7uenac, eztu vkan gutiegui.\n8:16 Eta esquer Iaincoari ceinec eman baitu artha bera \u00e7ue\u00e7az Titeren bihotzean.\n8:17 Ceren ene exhortationea gogaraco i\u00e7an baitzay\u00f3, eta affectionatuago i\u00e7anez bere buruz \u00e7uetara ethorri i\u00e7an baita.\n8:18 Eta igorri vkan-dugu harequin batean anayea, ceinen laudorioa baita Euangelioan Eli\u00e7a gucietan:\n8:19 (Eta ez solament laudatu, baina elegitu-ere i\u00e7an da Elic\u00e9z gure bidageco lagun, gu\u00e7az administratzen den gratia hunequin Iaun beraren gloriatan eta \u00e7uen gogo prestaren cerbitzutan)\n8:20 Ihes eguiten draucagula huni, nehorc vitupera ezgaitzan gu\u00e7az administratzen den abundantia hunetan:\n8:21 Eta procuratzen dugula on dena, ez Iaunaren aitzinean solament, baina gui\u00e7on\u00e9n aitzinean-ere.\n8:22 Eta igorri dugu hequin gure anayea, cein experimentatu baitugu anhitzetan anhitz gau\u00e7atan diligent, eta orain vnguiz diligentago \u00e7uetan dudan confidan\u00e7a handiagatic.\n8:23 Bada Titez den becembatean ene lagun da eta \u00e7uec baithan aiuta\u00e7ale: eta gure anay\u00e9z den becembatean, Elic\u00e9n embachadore dirade eta Christen gloria.\n8:24 Bada, \u00e7uen charitatearen eta gure \u00e7ue\u00e7azco gloriatzearen phorogan\u00e7\u00e1 eracutsa\u00e7u\u00e9 hetara Elic\u00e9n aitzinean.\n9:1 Eta sainduey eguiten \u00e7ayen aiut\u00e1z den becembatean, \u00e7uey scribatzea soberancia \u00e7ayt.\n9:2 Ecen badaquit \u00e7uen gogo presta, ceinagatic \u00e7ue\u00e7az gloriatzen bainaiz Macedoniacoac baithan, ecen Achaia prest dela chazdanic: eta \u00e7uetaric heldu den zeloac anhitz persona incitatu vkan du.\n9:3 Igorri vkan ditut bada anaye hauc, gure \u00e7ue\u00e7azco gloriatzea alde hunez vano ezt\u00e9n: erran dudan be\u00e7ala, prest \u00e7areten\u00e7\u00e1t:\n9:4 Baldin Macedoniacoac enequin ethor baditez, eta prestatu gabeac eriden ba\u00e7aitzatez, ahalque iragan ezte\u00e7agun (ezterradan\u00e7\u00e1t \u00e7u\u00e9c) \u00e7ue\u00e7az gloriatu gareneco seguran\u00e7a hunetan.\n9:5 Bada necessario estimatu vkan dut othoitz eguitera anayey, lehenic \u00e7uetara datocen, eta lehen acaba de\u00e7aten \u00e7uen liberalitate aitzinetic declaratua: hura prest den\u00e7\u00e1t liberalitate an\u00e7o, eta ez cekentassun an\u00e7o.\n9:6 Eta haur erraiten dut, Cekenqui ereiten duenac cekenqui bilduren-ere du: eta liberalqui ereiten duenac, liberalqui bilduren-ere du.\n9:7 Batbederac bere bihotzean proposatzen duen be\u00e7ala, begui: ez tristitiarequin edo bortchaz: ecen alegueraqui emaiten duenari on daritza Iaincoac.\n9:8 Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren \u00e7uetan abunda eraciteco: gau\u00e7a gucietan bethiere sufficientia gucia du\u00e7uelaric, obra on orotara abundos \u00e7areten\u00e7\u00e1t:\n9:9 Scribatua den be\u00e7ala, Distribuitu eta eman vkan draue paubrey: haren iustiti\u00e1 dago seculacotz.\n9:10 Bada hacia ereilleari fornitzen draucanac, ogui-ere iateco di\u00e7uela, eta multiplica de\u00e7ala \u00e7uen hacia, eta \u00e7uen iustitiaren fructuac augmenta ditzala:\n9:11 Gau\u00e7a gucietan abrasturic abundos \u00e7areten\u00e7\u00e1t simplicitate orotara, ceinec eguiten baitu gu\u00e7az esquerrac eman daquizqui\u00f3n Iaincoari.\n9:12 Ecen oblatione hunen administrationeac eztu saindu\u00e9n necessitatea supplitzen solament, baina abundatzen-ere badu anhitzec Iaincoari esquerrac drauzquioten becembatean:\n9:13 (Aiuta hunen phorogan\u00e7a hunez Iaincoa glorificatzen dutela \u00e7uen gogo batetaco suiectionearen gainean Christen Euangeliora, eta \u00e7uen hetaraco eta gucietaraco communicatione promptoaren gainean)\n9:14 Eta \u00e7uengatic othoitz eguiten duten becembatean \u00e7uen desira dutelaric, Iaincoaren gratia \u00e7uetan abundatzen denagatic.\n9:15 Esquer bada Iaincoari haren dohain erran ecin daitenaz.\n10:1 Gainerocoaz, othoitz eguiten drau\u00e7uet Christen emetassunaz eta clementi\u00e1z, nic neurorrec Paulec, presenti\u00e1n \u00e7uen artean chipi, baina absenti\u00e1n \u00e7uetara hardit naicenac.\n10:2 Othoitz eguiten drau\u00e7uet bada present ni\u00e7atequeenean eznaic\u00e9n hardit hardie\u00e7a batez, ceinez deliberatzen baitut hardit i\u00e7atera haraguiaren araura ebilten baguinade be\u00e7ala estimatzen gaituzten batzutara.\n10:3 Ecen haraguian ebilten garelaric, ez gara haraguiaren araura bataillatzen:\n10:4 (Ecen gure guerlaco harmadur\u00e1c eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalec\u00e9n deseguiteco.)\n10:5 Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren e\u00e7agutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo be\u00e7ala adimendu gucia Christen obedientiara:\n10:6 Eta prest dugu nondic mendeca gaitecen desobedientia oroz, \u00e7uen obedienti\u00e1 complitu datequeenean.\n10:7 Begui\u00e9n aitzinean ditu\u00e7uen gaucetara beha \u00e7audete? baldin edoceinec bere baithan confidan\u00e7a badu Christena dela, aldiz pensa be\u00e7a bere baithan, ecen hura Christena den be\u00e7ala, halaber gu-ere Christenac garela.\n10:8 Ecen baldin are guehiago cerbait gloriatu nahi banaiz gure puissan\u00e7\u00e1z, cein Iaunac eman baitraucu \u00e7uen edificationetan, eta ez \u00e7uen destructionetan, eznaiz ahalqueturen:\n10:9 Irudi eztudan\u00e7\u00e1t epistolaz icitu nahi \u00e7aituztedala.\n10:10 Ecen epistol\u00e1c (dioite) graue dirade eta borthitz, baina gorputzaren presenti\u00e1 flaccu, eta hitza gaichto.\n10:11 Haur estima be\u00e7a hainac, ecen nolaco baicara hitzez epistoletan absenti\u00e1n, halaco i\u00e7anen garela presentian-ere eguinez.\n10:12 Ecen ezgara venturatzen gure buru\u00e9n bardin e\u00e7artera edo comparatzera bere buru\u00e4c laudatzen dituzten batzuequin: baina eztute aditzen hec bere buru\u00e4c bere buru\u00e8quin neurtzen dituztela, eta bere buru\u00e4c bere buru\u00e8quin comparatzen dituztela.\n10:13 Baina gu ezgara gloriaturen gure neurrico eztiraden gauc\u00e9z: aitzitic Iaincoac partitu draucun neurri reglatuaren arauez, gloriaturen gara \u00e7uetarano-ere heldu i\u00e7an garela.\n10:14 Ecen \u00e7uetarano heldu i\u00e7an ezpaguina be\u00e7ala, ezgara hedatzen behar den baino guehiago: ecen \u00e7uetarano-ere heldu i\u00e7an gara Christen Euangelioan:\n10:15 Ez gure neurrico etz\u00e9n gau\u00e7az gloriatzen guinadelaric, erran nahi dut, berceren trabailluetan: baina speran\u00e7a dugularic ecen \u00e7uen fedea handi dadinean, gu-ere frangoqui handituren garela assignatu i\u00e7an \u00e7aicun neurrian.\n10:16 Hala non \u00e7uec baino aitzinago diraden lekuetan euangeliza de\u00e7adan eta ezgaitecen gloria berceri assignatu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n neurrian, erran nahi dut, gau\u00e7a ia preparatuetan.\n10:17 Baina gloriatzen dena Iaunean gloria bedi.\n10:18 Ecen berac bere buru\u00e4 pre\u00e7atzen duena ezta approbatua, baina Iaunac pre\u00e7atzen duena.\n11:1 Ainen\u00e7a\u00e7ue supporta appurbat neure erhogo\u00e1n, baina aitzitic supporta ne\u00e7a\u00e7ue.\n11:2 Ecen ielossi naiz \u00e7ue\u00e7az Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat be\u00e7ala) Christi, presenta \u00e7aitzatedan\u00e7\u00e1t:\n11:3 Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala \u00e7uen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.\n11:4 Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lie\u00e7a\u00e7uenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacindut\u00e9 recebitu eztu\u00e7uenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztu\u00e7uenic, hura vngui paira cine\u00e7aquete.\n11:5 Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago i\u00e7an.\n11:6 Eta baldin idiot banaiz-ere min\u00e7oan, ez ordea e\u00e7agutzean: aitzitic guciz gau\u00e7a gucietan manifestatu i\u00e7an gara \u00e7uetara.\n11:7 Ala falta eguin dut neure buru\u00e4ren beheratzean, \u00e7uec altcha cindeizten\u00e7at? eta ceren dohainic Iaincoaren Euangelioa predicatu baitrau\u00e7uet?\n11:8 Berce Eli\u00e7\u00e1c billuci vkan ditut, hetaric sari hartuz, \u00e7uec cerbitza cin\u00e7atedan\u00e7\u00e1t.\n11:9 Eta \u00e7uequin nincenean, eta beharra nuenean eznaiz nagui i\u00e7an eguitecoan nehoren caltetan: ecen ni falta nincena supplitu vkan dute Macedoniaric ethorri i\u00e7an ciraden anay\u00e9c, eta beguiratu i\u00e7an naiz eta beguiraturen deusetan-ere \u00e7uen carga i\u00e7atetic.\n11:10 Christen egui\u00e1 da nitan, ecen gloriatze haur eztela bo\u00e7aturen enetzat Achaiaco region\u00e9tan.\n11:11 Cergatic? ala ceren \u00e7uey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.\n11:12 Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedan\u00e7\u00e1t: gloriatzen diraden gau\u00e7\u00e1n gu bay be\u00e7alaco eriden ditecen\u00e7at.\n11:13 Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic.\n11:14 Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara.\n11:15 Ezta beraz gau\u00e7a handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: cein\u00e9n fina hayen obr\u00e9n araura i\u00e7anen baita.\n11:16 Berriz diot, nehorc ezte\u00e7an estima erhoa naicela: ezpere erho an\u00e7o-ere recebi ne\u00e7a\u00e7ue, ni-ere appurbat gloria nadin\u00e7\u00e1t.\n11:17 Erraiten dudana, eztut Iaunaren arauez erraiten, baina erhogoaz be\u00e7ala, gloriatzeco seguran\u00e7a hunetan.\n11:18 Haraguiaren arauez anhitz gloriatzen diradenaz gueroz, ni-ere gloriaturen naiz.\n11:19 Ecen gogotic suffritzen ditu\u00e7ue erhoac, \u00e7uhur \u00e7aretelaric.\n11:20 Ecen suffritzen du\u00e7ue baldin nehorc suiectionetan e\u00e7arten ba\u00e7aituztez, baldin nehorc iresten ba\u00e7aituztez, baldin nehorc \u00e7uena edequiten badrau\u00e7ue, baldin nehor gaineancen bada, baldin nehorc beguithartean ioiten ba\u00e7aituztez.\n11:21 Desohoreren araura diot, gu indar gabe i\u00e7an baguinade be\u00e7ala, aitzitic certan-ere nehor hardit baina (erhoqui min\u00e7o naiz) hardit naiz ni-ere.\n11:22 Hebraico dirade? ni-ere: Israeltar dirade? ni-ere: Abrahamen haci dirade? ni-ere:\n11:23 Christen ministre dirade? (erho an\u00e7o min\u00e7o naiz) areago ni: nequetan, guehiago: \u00e7auritan hec baino guehiago: presoindeguitan, guehiago: heriotan, anhitz aldiz.\n11:24 Iuduetaric recebitu vkan dut borz aldiz berrogueir\u00e1 colpe, bat guti aldian.\n11:25 Hiruretan cihorrez a\u00e7otatu i\u00e7an naiz, behin lapidatu i\u00e7an naiz: hiruretan naufragio eguin vkan dut: gau eta egun itsas hundarrean i\u00e7an naiz.\n11:26 Bidetan anhitz aldiz, fluuio\u00e9n periletan, gaichtaguin\u00e9n periletan, neure nationecoetaric periletan, Gentiletaric periletan, hirian periletan, desertuan periletan, itsassoan periletan, anaye falsu\u00e9n artean periletan.\n11:27 Trabaillutan eta nequetan, veillatzetan maiz, gossetan eta egarritan, barur\u00e9tan maiz, hotzean eta billuci i\u00e7atean.\n11:28 Campotico gau\u00e7\u00e1c daudela bada egun oroz assetiatzen nauenic, cein baita, Eli\u00e7a guci\u00e9z dudan arth\u00e1,\n11:29 Nor affligitzen da, eta ni eznaic\u00e9n affligitzen? nor scandalizatzen da, eta ni eznaicen erratzen?\n11:30 Baldin gloriatu behar bada, neure infirmitatezco gauc\u00e9z gloriaturen naiz.\n11:31 Iaincoac, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita seculacotz benedicatua, badaqui ecen eztiodala gue\u00e7urric.\n11:32 Damaseco hirian regue Aretasen icenean cen gobernadoreac, e\u00e7arri vkan \u00e7uen goaita Damasecoen hirian, ni hatzaman nahiz.\n11:33 Baina leiho batetaric sasquian erautsi i\u00e7an nencen murrutic: eta halatan haren escuey itzur. nengui\u00e9n.\n12:1 Segur ezta mengoa gloria nadin: ecen ethorriren naiz visionetara eta Iaunaren reuelationetara.\n12:2 Bada\u00e7agut gui\u00e7on-bat Christ Iaunean hamalaur vrthe baino lehen (ala gorputzetan, eztaquit: ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) hirurgarren cerurano harrapatu i\u00e7an denic.\n12:3 Eta badaquit, halaco gui\u00e7ona (ala gorputzetan, ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui)\n12:4 Ecen harrapatu i\u00e7an dela Paradisura, eta en\u00e7un vkan dituela erran ecin daitezqueen hitzac, erraiteco gui\u00e7onaren impossibleac.\n12:5 Halacoaz gloriaturen naiz: baina neure buru\u00e4z eznaiz gloriaturen, neure infirmitatetan baicen.\n12:6 Ecen baldin gloriatu nahi banaiz, eznaiz erhoa i\u00e7anen, ecen eguia erranen dut: baina iragaiten naiz, nehorc ni\u00e7az estima ezte\u00e7an nitan ikusten, edo eneganic en\u00e7uten duen baino guehiago.\n12:7 Eta reuelationearen excellentiagatic altchegui eznendin\u00e7\u00e1t, eman i\u00e7an \u00e7ait escardabat haraguian, eta Satanen aingueru\u00e4 ene buffetatzeco, altchegui eznendin\u00e7\u00e1t.\n12:8 Gau\u00e7a hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledin\u00e7\u00e1t.\n12:9 Eta erran vkan draut, Asco duc ene grati\u00e1z ecen ene puissan\u00e7\u00e1 infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissan\u00e7\u00e1 nitan habita dadin\u00e7\u00e1t.\n12:10 Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.\n12:11 Erho i\u00e7an naiz neure gloriatzean: \u00e7uec bortchatu nau\u00e7ue: ecen ni behar ninc\u00e9n \u00e7ue\u00e7az laudatu, ikussiric ecen eznaicela deusetan Apostolu excellentac baino mendreago i\u00e7an, deus ezpanaiz-ere.\n12:12 Segur ene Apostolutassunaren seignaleac complitu i\u00e7an dirade \u00e7uetan patientia gucirequin eta signorequin eta miraculurequin eta verthuterequin.\n12:13 Ecen certan berce Eli\u00e7\u00e1c baino mendreago i\u00e7an \u00e7arete? ni neuror \u00e7uen caltetan nagui i\u00e7an eznaicena baicen? bidegabe haur barka ie\u00e7ada\u00e7ue.\n12:14 Hun\u00e1, herenci prest naiz \u00e7uetara ethortera: eta eznaiz \u00e7uen caltetan nagui i\u00e7anen: ecen eznabila \u00e7uen diraden gauc\u00e9n ondoan, baina ceur\u00f3n ondoan: ecen haourr\u00e9c eztute aitendaco thesaurizatu behar, baina ait\u00e9c haourrendaco.\n12:15 Eta ni\u00e7az den becembatean guciz gogotic despendaturen dut eta despendaturen naiz \u00e7uen arimacgatic: \u00e7uec hambat eta guehiago maite \u00e7aituztedalaric, gutiago onhetsia banaiz-ere.\n12:16 Baina biz, nic etzaituztedan cargatu vkan: ordea sotil i\u00e7anez, fineciaz hartu vkan \u00e7aituztet.\n12:17 \u00c7uetara igorri vkan ditudanetaric batez-ere pillatu vkan \u00e7aituztet?\n12:18 Othoitz eguin draucat Titeri, eta harequin igorri vkan dut anayebat: ala pillatu vkan \u00e7aituztez Titec? ezgara Spiritu batez ebili ican? ezgara hatz ber-batez ebili i\u00e7an?\n12:19 Berriz vste du\u00e7ue ecen gure buru\u00e4c excusatzen ditugula \u00e7uec baithara? Iaincoaren aitzinean, Christean min\u00e7o gara: baina gau\u00e7a hauc gucioc, gucizco maite\u00e1c, \u00e7uen edificationeagatic.\n12:20 Ecen beldur dut guertha eztadin, ethor nadinean, nahi etzintuqueiztedan be\u00e7alaco eriden etzaitzatedan, eta ni eriden eznadin \u00e7ue\u00e7az nahi eztu\u00e7uen be\u00e7alaco: nolazpait eztiraden guduac, inuidi\u00e1c, asserretassunac, liscarrac, gaizquierraiteac, chuchurl\u00e1c, vrguluac, seditioneac:\n12:21 Eta berriz nathorrenean abacha ezne\u00e7an neure Iaincoac \u00e7uec baithan, eta nigar eztaguidan lehen bekatu eguin duten anhitzez, eta emendatu eztiraden\u00e9z cithalqueriataric, paillardi\u00e7ataric eta eguin vkan duten insolentiatic.\n13:1 Haur da \u00e7uetara ethorten naic\u00e9n heren aldia Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu i\u00e7anen da hitz gucia.\n13:2 Aitzinetic erran vkan dut, eta berriz aitzinetic diot, present baninz be\u00e7ala, eta absent naicelaric orain scribatzen drauet lehen bekatu eguin duteney, eta goitico guciey, ecen berriz banathor eztudala nehor guppida vkanen.\n13:3 Christ nitan min\u00e7o denaren experientiaren ondoan \u00e7abiltzatenaz gueroz, cein ezpaita infirmo \u00e7uetara, baina da botheretsu \u00e7uetan.\n13:4 Ecen crucificatu i\u00e7an bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez \u00e7uec baithara.\n13:5 \u00c7uen buru\u00e4c experimentaitza\u00e7ue eya fedean \u00e7aretenez, \u00e7uen buru\u00e4c phorogaitza\u00e7ue: ala eztitu\u00e7ue \u00e7uen buru\u00e4c e\u00e7agutzen, ecen Iesus Christ \u00e7uetan dela? baldin reprobo ezpa\u00e7arete.\n13:6 Baina speran\u00e7a dut e\u00e7aguturen du\u00e7uela ecen gu ezgarela reprobo.\n13:7 Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezte\u00e7a\u00e7uen: ez gu approbatu eriden gaitecen\u00e7\u00e1t, baina \u00e7uec vngui dagui\u00e7uen\u00e7\u00e1t, eta gu reprobo be\u00e7ala garen\u00e7\u00e1t.\n13:8 Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.\n13:9 Ecen alegueratzen gara gu flaccu garen, eta \u00e7uec erscon \u00e7areten: eta haur-ere desiratzen dugu, diot, \u00e7uen perfectionea.\n13:10 Halacotz gau\u00e7a hauc absent naicela scribatzen ditut, present i\u00e7anen naicenean seueritatez vsat ezte\u00e7adan\u00e7\u00e1t, Iaunac edificationetacotz eta ez destructionetacotz eman drautan botherearen araura.\n13:11 Gaineracoaz, anaye\u00e1c, aleguera \u00e7aiteztez, auan\u00e7a \u00e7aiteztez perfect i\u00e7atera, consola \u00e7aiteztez, \u00e7areten consentimendu batetaco, \u00e7areten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa i\u00e7anen da \u00e7uequin.\n13:12 Elkar saluta e\u00e7a\u00e7ue pot saindu batez. Salutatzen \u00e7aituztez saindu guci\u00e9c.\n13:13 Iesus Christ Iaunaren grati\u00e1, eta Iaincoaren charitatea, eta Spiritu sainduaren communicationea dela \u00e7uequin gucioquin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): 2 Corinthians","type":"page"}
