{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/col.htm","path":"bib/wb/bsq/col.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/col.htm","text":"1:1 PAVL Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac eta Timotheo gure anayeac,\n1:2 Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela \u00e7uequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:3 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari, cein baita, Iesus Christ gure Iaunaren Aita bethi \u00e7uengatic othoitz eguiten dugula,\n1:4 En\u00e7unic \u00e7uen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara du\u00e7uen charitatea:\n1:5 Ceru\u00e8tan \u00e7uey beguiratzen \u00e7ai\u00e7uen speran\u00e7agatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen en\u00e7un vkan baitu\u00e7ue,\n1:6 Cein heldu i\u00e7an baita \u00e7uetara, mundu orotara-ere be\u00e7ala, eta fructificatzen baitu, \u00e7uec baithan-ere be\u00e7ala, Iaincoaren grati\u00e1 eguiazqui en\u00e7un eta e\u00e7agutu vkan du\u00e7uen egunaz gueroztic.\n1:7 Nola ikassi-ere baitu\u00e7ue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel \u00e7uendaco:\n1:8 Ceinec declaratu-ere baitraucu \u00e7uen Spirituazco charitatea.\n1:9 Halacotz gu-ere haur en\u00e7un vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen \u00e7uengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha \u00e7aitezten haren vorondatearen e\u00e7agutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin:\n1:10 Iaunari dagocan be\u00e7ala ebil \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t, gau\u00e7a gucietan haren gogaraco \u00e7areten\u00e7\u00e1t, obra on orotan fructificatzen du\u00e7uela, eta aitzinaratzen \u00e7aretala Iaincoaren e\u00e7agutzean.\n1:11 Indar orotan fortificaturic, haren gloriaren verthutearen arauez, suffrimendu eta spirituzco patientia orotara bozcariorequin:\n1:12 Esquerrac emaiten drautza\u00e7uela Aitari, ceinec sufficient eguin baiquaitu saindu\u00e9n heretagean participant i\u00e7ateco arguian:\n1:13 Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara.\n1:14 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, baita, bekatu\u00e9n barkamendua.\n1:15 Cein baita Iainco inuisiblearen imagin\u00e1, gau\u00e7a creatu guciac baino lehen iayoa.\n1:16 Ecen hartan creatu i\u00e7an dirade ceru\u00e8tan eta lurrean diraden gau\u00e7a guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissan\u00e7\u00e1c, gau\u00e7a guciac, diot, har\u00e7az eta harengatic, creatu i\u00e7an dirade.\n1:17 Eta bera gau\u00e7a guciac baino lehen da, eta gau\u00e7a guciac har\u00e7az consistitzen dirade.\n1:18 Eta hura da Eli\u00e7a gorputzaren buru\u00e4, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gau\u00e7a gucietan lehen lekua eduqui de\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n1:19 Ecen Ait\u00e1ren placer ona i\u00e7an da complimendu gucia hartan habita ledin:\n1:20 Eta har\u00e7az reconcilia litzan gau\u00e7a guciac beregana, pacificaturic haren crutzeco odolaz hambat ceru\u00e4n nola lurrean diraden gau\u00e7\u00e1c.\n1:21 Eta \u00e7uec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan:\n1:22 Badaric-ere orain reconciliatu \u00e7aituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: \u00e7uec eguin cintzaten\u00e7\u00e1t saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:\n1:23 Bay baldin egoiten ba\u00e7arete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpa\u00e7arete en\u00e7un vkan du\u00e7uen Euangelioco speran\u00e7atic, cein Euangelio ceru\u00e4ren azpico creatura ororen artean predicatu i\u00e7an baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin i\u00e7an bainaiz:\n1:24 Orain alegueratzen naiz \u00e7uengatic suffritzen ditudan gauc\u00e9z, eta Christen affliction\u00e9n gaineracoac complitzen ditut neure haraguian, haren gorputzagatic, cein baita Eli\u00e7\u00e1.\n1:25 Ceinetaco ministre eguin i\u00e7an bainaiz, Iaincoaren dispensationez, cein eman i\u00e7an baitzait \u00e7uec baithara, Iaincoaren hitzaren complitzeco:\n1:26 Cein baita, secula eta adin guci\u00e9z gueroztic estaliric egon i\u00e7an den mysterioa, baina orain manifestatu i\u00e7an \u00e7aye haren sainduey.\n1:27 Ceiney Iaincoac e\u00e7agut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentil\u00e9n artean, cein baita Christ \u00e7uetan, gloriazco speran\u00e7\u00e1:\n1:28 Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic gui\u00e7on gucia, eta iracasten dugularic gui\u00e7on gucia sapientia orotan: gui\u00e7on gucia perfect eguin de\u00e7agun\u00e7\u00e1t Iesus Christ Iaunean.\n1:29 Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura.\n2:1 Ecen nahi dut daqui\u00e7uen cein batailla handia dudan \u00e7uengatic eta Laodiceacoacgatic, eta haraguian ene presenti\u00e1 ikussi eztuten guciacgatic:\n2:2 Consola ditecen\u00e7\u00e1t hay\u00e9n bihotzac, elkarrequin charitatez iunctaturic, eta adimendu guerthuqui seguratuaren abrastassun gucian, gure Iainco eta Aitaren eta Christen mysterioaren e\u00e7agutzetan.\n2:3 Ceinetan sapientiazco eta scientiazco thesaur guciac gordeac baitirade.\n2:4 Eta haur erraiten dut nehorc goga eraciteco hitzez engana etzaitzaten\u00e7\u00e1t.\n2:5 Ecen gorputzez absent banaiz-ere, spirituz ordea \u00e7uequin naiz, alegueratzen naicelaric eta ikusten dudalaric \u00e7uen reguel\u00e1, eta Christ baithan du\u00e7uen fedearen fermutassuna.\n2:6 Beraz Iesus Christ Iauna recebitu vkan du\u00e7uen be\u00e7ala, hartan ebil \u00e7aitezte:\n2:7 Erro eguinac eta edificatuac \u00e7aretelaric hartan, eta fedean confirmatuac, iracatsi i\u00e7an \u00e7areten be\u00e7ala, abundos \u00e7aretelaric hartan remerciamendurequin\n2:8 Beguirau\u00e7ue nehorc pilla etzaitzaten philosophiaz eta enganio vanoz, gui\u00e7on\u00e9n ordenanc\u00e9n araura, munduco rudimenten araura, eta ez Christen araura:\n2:9 Ecen hartan habitatzen da diuinitatezco bethetassun gucia corporalqui.\n2:10 Eta \u00e7arete hartan complituac, cein baita Principaltassun eta Bothere guciaren buru\u00e4.\n2:11 Ceinetan circonciditu-ere i\u00e7an baitzarete, escuric gabe eguiten den circoncisionez, haraguico bekatu\u00e9n gorputzaz billuciric, Christen circoncisioneaz:\n2:12 Harequin ohortze i\u00e7anic Baptismoaz, ceinez harequin batean resuscitatu-ere baitzarete, Iaincoaren fede botheretsuqui operatzen duenaz, ceinec hura hiletaric resuscitatu vkan baitu.\n2:13 Eta \u00e7uec hilac cinetelaric bekatuetan eta \u00e7uen haraguiaren preputioan, harequin batean viuificatu vkan \u00e7aituzt\u00e9, \u00e7uey bekatu guciac barkaturic,\n2:14 Eta iraunguiric ordenancetan gure contra cen obligan\u00e7\u00e1, cein baitz\u00e9n gure contrario, baina harc kendu vkan du hura artetic, crutzeari eratchequiric:\n2:15 Eta billuciric Principaltassunac, eta Bothereac monstran\u00e7atan eraman vkan ditu publicoqui he\u00e7az hartan triumphaturic.\n2:16 Nehorc bada etzaitzatela condemna ianean, edo edanean, edo besta egunaren, edo ilhargui berriaren, edo Sabbatho\u00e9n respectuz:\n2:17 Cein baitirade ethorteco ciraden gauc\u00e9n itzal, baina gorputza Christena da.\n2:18 Nehorc ezte\u00e7ala \u00e7uen gainean seignoria bere placerera humilitatez, eta Aingueru\u00e8n cerbitzuz, ikussi eztituen gaucetara bere buru\u00e4 auan\u00e7atuz, bere haraguiaren adimenduz erhoqui hanturic:\n2:19 Eta eztatchecalaric buru\u00e4ri, ceinetaric gorputz gucia iuncturaz eta lothuraz fornituric eta elkarrequin iunctaturic Iaincoaren hacitzez hatzen baita.\n2:20 Bada baldin hil ba\u00e7arete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenan\u00e7az cargatzen \u00e7aituzte, munduan vici bacinete be\u00e7ala?\n2:21 Hala nola, Ezte\u00e7\u00e1la ian, Ezte\u00e7\u00e1la dasta, Ezte\u00e7\u00e1la hunqui.\n2:22 Gui\u00e7onen manamendu\u00e9n eta doctrin\u00e9n arauezco gau\u00e7a hauc gucioc vsan\u00e7a berez galdu doa\u00e7a.\n2:23 Badaric-ere gau\u00e7a hauc badute cerbait sapientia irudi bere vorondatezco deuotionean, eta spirituzco humilitatean, eta gorputza guppida eztuten becembatean: eztirade ordea eceinere preciotaco, ceren haraguia ressasiatzen duten gaucetara beha baitaude.\n3:1 Bada baldin resuscitatu i\u00e7an ba\u00e7arete Christequin, garayan diraden gau\u00e7\u00e1c bilhaitza\u00e7ue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria.\n3:2 Garaico gaucetan pensa e\u00e7a\u00e7ue, ez lurraren gainecoetan.\n3:3 Ecen hil i\u00e7an \u00e7arete, eta \u00e7uen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.\n3:4 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan \u00e7uec-ere aguerturen \u00e7arete gloriatan.\n3:5 Mortificaitza\u00e7ue bada \u00e7uen membro lurraren gainecoac, paillardi\u00e7\u00e1, cithalqueri\u00e1, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auariti\u00e1, cein baita idolatria.\n3:6 Gau\u00e7a haucgatic ethorten da Iaincoaren hir\u00e1 desobedientiazco haourr\u00e9n gainera.\n3:7 Ceinetan \u00e7uec-ere ebili i\u00e7an baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.\n3:8 Baina orain ken itza\u00e7ue \u00e7uec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, min\u00e7atze deshonesta \u00e7uen ahotic appart.\n3:9 Gue\u00e7urric ezterra\u00e7uela batac bercearen contra, eraunciric gui\u00e7on \u00e7aharra bere eguitatequin,\n3:10 Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita e\u00e7agutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura.\n3:11 Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.\n3:12 Vezti \u00e7aitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite an\u00e7o, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:\n3:13 Supportatzen du\u00e7uelaric batac bercea, eta barkatzen drauca\u00e7uelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrau\u00e7ue, hala \u00e7uec-ere.\n3:14 Eta hauen guci\u00f3n gainera vezti \u00e7aitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.\n3:15 Eta Iaincoaren baqueac regna be\u00e7a \u00e7uen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta \u00e7areten gratioso.\n3:16 Christen hitza habita bedi \u00e7uetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen du\u00e7uela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen drauca\u00e7uela \u00e7uen bihotzean Iaunari.\n3:17 Eta cerere eguin baite\u00e7a\u00e7ue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean egui\u00e7ue, esquerrac emaiten drautza\u00e7uela gure Iainco eta Aitari har\u00e7az.\n3:18 Emazte\u00e1c, \u00e7areten suiet \u00e7uen senharretara, bide den be\u00e7ala gure Iaunean.\n3:19 Senharr\u00e1c, on erizte\u00e7ue \u00e7uen emaztey, eta etzaiteztela samint hay\u00e9n contra.\n3:20 Haourr\u00e1c, obeditza\u00e7ue ait\u00e1c eta am\u00e1c gau\u00e7a gucietan: ecen haur Iaunari placent \u00e7ay\u00f3.\n3:21 Ait\u00e1c, eztitza\u00e7uela tharrita \u00e7uen haourrac: gogoa gal ezte\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n3:22 Cerbitzari\u00e1c, obeditza\u00e7ue gau\u00e7a gucietan \u00e7uen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen ditu\u00e7uela, gui\u00e7on\u00e9n gogara eguin nahi bacindute be\u00e7ala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur \u00e7aretelaric.\n3:23 Eta cerere baitagui\u00e7ue, gogotic egui\u00e7ue Iaunari an\u00e7o eta ez gui\u00e7oney an\u00e7o.\n3:24 Daqui\u00e7uelaric ecen Iaunaganic recebituren du\u00e7uela heretageco alocairu\u00e4, ecen Christ Iauna cerbitzatzen du\u00e7ue.\n3:25 Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta person\u00e9n acceptioneric.\n4:1 Nabussi\u00e1c eguie\u00e7ue \u00e7ucena eta eguimbidea cerbitzariey, daqui\u00e7uelaric ecen \u00e7uec-ere badu\u00e7uela Iaun-bat ceru\u00e8tan.\n4:2 Orationetan perseuera e\u00e7a\u00e7ue, hartan veillatzen du\u00e7uelaric remerciamendurequin.\n4:3 Othoitz eguiten du\u00e7uelaric elkarrequin guregatic-ere hitzaren borth\u00e1 Iaincoac irequi die\u00e7agun\u00e7\u00e1t, Christen mysterioaren denuntiatzeco, ceinagatic presoner-ere bainaiz.\n4:4 Hura manifesta de\u00e7adan\u00e7\u00e1t, min\u00e7atu behar dudan be\u00e7ala.\n4:5 \u00c7uhurqui ebil \u00e7aitezte campocoetara, dembor\u00e1 recrubatzen du\u00e7uelaric.\n4:6 \u00c7uen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar drauca\u00e7uen daqui\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n4:7 Ene equiteco guciac notificaturen drauzqui\u00e7ue Tychique gure anaye maiteac, eta ministre fidelac, eta gure Iaunean ene cerbitzari quideac:\n4:8 Cein igorri vkan baitut \u00e7uetara berariaz, e\u00e7agut ditzan\u00e7\u00e1t \u00e7uen eguitecoac, eta consola ditzan\u00e7\u00e1t \u00e7uen bihotzac,\n4:9 Onesimo gure anaye fidelarequin eta maitearequin cein baita \u00e7uenetaric, hec alde hunetaco eguiteco guci\u00e9z auertituren \u00e7aituzt\u00e9z.\n4:10 Salutatzen \u00e7aituzt\u00e9z Aristarque ene presoner quideac, eta Marc Barnabasen lehen gussuac (ceinez manamendu recebitu baitu\u00e7ue, baldin \u00e7uetara ethor badadi, recebi de\u00e7a\u00e7uen)\n4:11 Eta Iesus Iusto deitzen denac, cein baitirade circoncisionetic, hauc solament ditut aiuta\u00e7ale Iaincoaren resum\u00e1n, eta ene solageamendutaco i\u00e7an dirade.\n4:12 Salutatzen \u00e7aituzte Epaphras \u00e7uenac, Christen cerbitzariac, bethiere bataillatzen delaric \u00e7uengatic othoitzetan, \u00e7audeten\u00e7\u00e1t perfecto eta complitu Iaincoaren vorondate gucian:\n4:13 Ecen haur har\u00e7az testificatzen dut, ecen zelo handia duela \u00e7uengatic eta Laodicean, eta Hyerapolen diradenacgatic.\n4:14 Salutatzen \u00e7aituztez Luc medicu maiteac, eta Demasec.\n4:15 Salutaitza\u00e7ue Laodicean diraden anayeac, eta Nympha, eta haren etchean den Eli\u00e7\u00e1.\n4:16 Eta epistola haur \u00e7uec baithan iracurri datenean, egui\u00e7ue Laodiceaco\u00e9n Eli\u00e7an-ere iracur dadin: eta Laodiceatic scribatua, \u00e7uec-ere iracur de\u00e7a\u00e7uen.\n4:17 Eta erro\u00e7ue Archipperi, Gogoa e\u00e7ac gure Iaunean recebitu vkan du\u00e0n administrationea compli de\u00e7\u00e1n\u00e7at.\n4:18 Salutationea, ene Paulen escuz. \u00c7areten orhoit ene estecadur\u00e9z. Gratia dela \u00e7uequin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): Colossians","type":"page"}
