{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/eph.htm","path":"bib/wb/bsq/eph.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/eph.htm","text":"1:1 Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley:\n1:2 Gratia dela \u00e7uequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benedi\u00e7oin spiritual gucian, ceru\u00e8tan Christ baithan:\n1:4 Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinen\u00e7at eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:\n1:5 Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guen\u00e7an\u00e7\u00e1t Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura,\n1:6 Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean.\n1:7 Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatu\u00e9n barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura:\n1:8 Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan:\n1:9 Guri e\u00e7agut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan:\n1:10 Dembor\u00e9n complimenduaren dispensationean guci\u00e9n elkargana biltzera Christean, hambat ceru\u00e8tan diraden\u00e9n nola lurrean, hura bera baithan:\n1:11 Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu i\u00e7anic, haren ordenan\u00e7aren araura, ceinec gau\u00e7a guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura.\n1:12 Haren gloriaren laudoriotaco garen\u00e7\u00e1t, lehenetaric Christ baithan speran\u00e7a vkan dugunoc.\n1:13 Ceinetan \u00e7uec-ere speran\u00e7a vkan baitu\u00e7ue eguiazco hitza en\u00e7un vkanic, cein baita, \u00e7uen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu i\u00e7an baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:\n1:14 Cein baita gure heretagearen err\u00e9sa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan.\n1:15 Halacotz ni-ere en\u00e7unic Iesus Iaunean du\u00e7uen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea,\n1:16 Eznaiz guelditzen \u00e7uengatic grati\u00e9n rendatzetic, mentione \u00e7ue\u00e7az eguiten dudala neure othoitzetan.\n1:17 Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac di\u00e7uen\u00e7\u00e1t sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren e\u00e7agutzearen vkaiteco:\n1:18 \u00c7uen adimenduco beguiac illuminaturic: daqui\u00e7uen\u00e7\u00e1t ceric den haren vocationearen speran\u00e7\u00e1, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan:\n1:19 Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez,\n1:20 Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceru\u00e8tan,\n1:21 Principaltassun, eta puissan\u00e7a, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan.\n1:22 Eta gau\u00e7a guciac haren oin\u00e9n azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera e\u00e7arri vkan du gau\u00e7a ororen garayan Eli\u00e7aren buru i\u00e7ateco:\n1:23 Cein baita haren gorputz, eta gau\u00e7a guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu.\n2:1 Eta \u00e7uec viuificatu \u00e7aituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan:\n2:2 Cein\u00e9tan noizpait ebili i\u00e7an baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:\n2:3 Cein\u00e9n artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamendu\u00e9n desirac: eta naturaz hiraren haour guin\u00e9n berceac-ere be\u00e7ala.\n2:4 Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic,\n2:5 Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu i\u00e7an baitzarete:\n2:6 Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceru\u00e8tan Iesus Christean.\n2:7 Eracuts le\u00e7an\u00e7\u00e1t ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean.\n2:8 Ecen gratiaz saluatu i\u00e7an \u00e7arete fedearen moienez: eta hori ez \u00e7uetaric: Iaincoaren dohaina da:\n2:9 Ezobr\u00e9z, nehor gloria eztadin\u00e7\u00e1t.\n2:10 Ecen haren obr\u00e1 gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecen\u00e7\u00e1t.\n2:11 Halacotz, orhoit \u00e7aitezte nola \u00e7uec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz,\n2:12 Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, speran\u00e7aric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric:\n2:13 Baina orain Iesus Christean, \u00e7uec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu i\u00e7an \u00e7arete Christen odolaz.\n2:14 Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bi\u00e9n arteco paretaren cerraillua hautsi duena:\n2:15 Bere haraguiaz abolituric etsaigo\u00e1, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, bi\u00e9z bere baithan gui\u00e7on berribat eguin le\u00e7an\u00e7\u00e1t, baquea eguiten luela.\n2:16 Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzon\u00e7at, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigo\u00e1 deseguinic.\n2:17 Eta ethorriric euangelizatu vkan drau\u00e7ue baquea, \u00e7uey vrrungoey, eta h\u00e6y hurbilecoey.\n2:18 Ecen har\u00e7az dugu bi\u00e9c Spiritu batetan sartze Aitagana.\n2:19 Etzarete beraz guehiagoric estrang\u00e9r eta campoco, baina saindu\u00e9n burgesquide, eta Iaincoaren domestico:\n2:20 Apostolu\u00e9n eta Prophet\u00e9n fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera:\n2:21 Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu i\u00e7ateco Iaunean:\n2:22 Ceinetan \u00e7uec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle \u00e7areten\u00e7\u00e1t, Spirituaz.\n3:1 Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen preson\u00e9r naiz \u00e7uengatic, baitzarete Gentil.\n3:2 Baldin behin\u00e7at en\u00e7un vkan badu\u00e7ue \u00e7uec baithara eman i\u00e7an \u00e7aitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea.\n3:3 Nola Iaincoac reuelationez e\u00e7agut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drau\u00e7uedan be\u00e7ala:\n3:4 Haren iracurtzetic e\u00e7agut ahal de\u00e7aque\u00e7ue ceric den ene e\u00e7agutzea Christen mysterioan.)\n3:5 Cein ezpaita e\u00e7agutu i\u00e7an gui\u00e7on\u00e9n sem\u00e9z iragan generationetan, orain reuelatu i\u00e7an \u00e7ayen be\u00e7ala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz:\n3:6 Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz.\n3:7 Ceinen ministre eguin i\u00e7an bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman i\u00e7an baitzait haren botherearen operationearen arauez.\n3:8 Niri bada saindu gucietaco chipienari eman i\u00e7an \u00e7ait gratia haur, Gentil\u00e9n artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco,\n3:9 Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gau\u00e7a guciac creatu baithitu Iesus Christez:\n3:10 Orain maniferta daquien\u00e7at Eli\u00e7\u00e1z ceru\u00e8taco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa:\n3:11 Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenan\u00e7a eternalaren araura:\n3:12 Ceinez baitugu libertate eta sartze confidan\u00e7arequin, hura baithan dugun fedeaz.\n3:13 Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene \u00e7uengatico afflictioneacgatic, cein baita \u00e7uen glori\u00e1.\n3:14 Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana,\n3:15 Ceinaganic ahaidetassun gucia ceru\u00e8tan eta lurrean deitzen baita,\n3:16 Eman die\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica \u00e7aitezten haren Spirituaz barneco gui\u00e7onean:\n3:17 Eta habita dadin Christ fedez \u00e7uen bihotzetan:\n3:18 Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal de\u00e7a\u00e7uen saindu guciequin ceric den \u00e7abaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna:\n3:19 Eta e\u00e7agut de\u00e7a\u00e7uen Christen amorio e\u00e7agutze gucia iragaiten duena: compli \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t Iaincoaren complimendu gucian.\n3:20 Bada gutan obratzen duen bothereaz gau\u00e7a guci\u00e9n eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari,\n3:21 Dela gloria Eli\u00e7\u00e1n Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen.\n4:1 Othoitz eguiten drau\u00e7uet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil \u00e7aitezten deithu i\u00e7an \u00e7areten vocationeari dagocan be\u00e7ala,\n4:2 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen du\u00e7uelaric charitatez:\n4:3 Arthatsu \u00e7aretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.\n4:4 Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere i\u00e7an \u00e7areten be\u00e7ala \u00e7uen vocationearen speran\u00e7a batetara:\n4:5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat:\n4:6 Guci\u00e9n Iainco eta Aitabat, cein baita guci\u00e9n gainean, eta guci\u00e9n artean, eta \u00e7uetan guciotan.\n4:7 Baina gutaric batbederari gratia eman i\u00e7an \u00e7ay\u00f3 Christen dohainaren neurriaren araura.\n4:8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac gui\u00e7oney.\n4:9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?\n4:10 Iautsi i\u00e7an den hura bera da igan-ere dena ceru guci\u00e9n garaira, gau\u00e7a guciac bethe litzan\u00e7\u00e1t.\n4:11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu i\u00e7ateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor i\u00e7ateco,\n4:12 Saindu\u00e9n elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotz\u00e1t, Christen gorputzaren edificationetan.\n4:13 Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen e\u00e7agutzearen vnitatean, gui\u00e7on perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:\n4:14 Guehiagoric haour ezgaren\u00e7\u00e1t balen\u00e7\u00e1n ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna gui\u00e7on\u00e9n enganioz, eta hay\u00e9n finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili i\u00e7ateco.\n4:15 Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buru\u00e4, Christ:\n4:16 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guci\u00e9z elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buru\u00e4ren edificationetan charitatez.\n4:17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen \u00e7aituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan be\u00e7ala ber\u00e9n adimenduco vanitatean,\n4:18 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan ber\u00e9n bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:\n4:19 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzt\u00e9 dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.\n4:20 Baina \u00e7uec eztu\u00e7ue hala ikassi vkan Christ:\n4:21 Baldin behin\u00e7\u00e1t hura en\u00e7un vkan badu\u00e7ue, eta har\u00e7az iracatsiac ba\u00e7arete, egui\u00e1 Iesus baithan den be\u00e7ala:\n4:22 Ken de\u00e7a\u00e7uen leheneco conuersationeaz den becembatean gui\u00e7on \u00e7aharra, enganagarrizco guthici\u00e9n araura corrumpitzen dena:\n4:23 Eta arramberri \u00e7aitezten \u00e7uen adimenduco spirituan:\n4:24 Eta iaunz de\u00e7a\u00e7uen gui\u00e7on berria, cein Iaincoaren araura creatu i\u00e7an baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.\n4:25 Halacotz, gue\u00e7urra kenduric, min\u00e7a \u00e7aiteztez eguiaz batbedera cein \u00e7uen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.\n4:26 Asserre \u00e7aiteztez, eta bekaturic eztagui\u00e7uela: iguzquia eztadila etzin \u00e7uen asserretassunaren gainean:\n4:27 Eta lekuric eztemo\u00e7uela deabruari.\n4:28 Ebaisten \u00e7uenac ezte\u00e7ala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gau\u00e7aric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duen\u00e7\u00e1t.\n4:29 Hitz corrumpituric batre \u00e7uen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsan\u00e7aco on datenic, en\u00e7uten duteney gratia eman diecen\u00e7\u00e1t.\n4:30 Eta ezte\u00e7a\u00e7uela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotz\u00e1t.\n4:31 Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia \u00e7uetaric ken bedi, malitia gucirequin.\n4:32 Baina \u00e7areten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barka\u00e7ale, Iaincoac Christez barkatu vkan drau\u00e7uen be\u00e7ala.\n5:1 \u00c7areten bada Iaincoaren imita\u00e7ale haour maite an\u00e7o:\n5:2 Eta ebil \u00e7aitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen be\u00e7ala, eta liuratu vkan baitrauca bere buru\u00e4 guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan\n5:3 Bada, paillardi\u00e7a eta cithalqueria gucia, edo auariti\u00e1 aippa-ere eztadila \u00e7uen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey:\n5:4 Edo gau\u00e7a deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gau\u00e7a vngui eztaudenac, baina aitzitic grati\u00e9n rendatzeric.\n5:5 Ecen badaqui\u00e7ue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resum\u00e1n.\n5:6 Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gau\u00e7a haucgatic ethorten da Iaincoaren hir\u00e1 desobedientiazco haourr\u00e9n gainera.\n5:7 Etzaretela bada hequin par\u00e7on\u00e9r.\n5:8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui \u00e7arete gure Iaunean: arguizco haour an\u00e7o ebil \u00e7aitezte:\n5:9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)\n5:10 Experimentatzen du\u00e7uelaric Iaunari placent \u00e7ayona cer den.\n5:11 Eta ezte\u00e7a\u00e7uela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itza\u00e7ue.\n5:12 Ecen he\u00e7az ichilic eguiten diraden gauc\u00e9n erraitea-ere deshonestate da.\n5:13 Baina gau\u00e7a guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.\n5:14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzan\u00e1, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.\n5:15 Gogoau\u00e7ue bada nola \u00e7uhurqui ebil \u00e7aitezqueten, ez erho an\u00e7o, baina \u00e7uhur an\u00e7o:\n5:16 Recrubatzen du\u00e7uelaric dembor\u00e1: ecen egunac gaitz dirade.\n5:17 Halacotz, etzaretela \u00e7uhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.\n5:18 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe \u00e7aitezte Spirituaz:\n5:19 Min\u00e7atzen \u00e7aretela \u00e7uen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen drauca\u00e7uela Iaunari \u00e7uen bihotzean.\n5:20 Gratiac-ere rendatzen drautza\u00e7uela bethiere gau\u00e7a guci\u00e9z, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:\n5:21 Elkarren suiet \u00e7aretelaric Iaincoaren beldurrequin.\n5:22 Emazte\u00e1c, \u00e7uen senharr\u00e9n \u00e7areten suiet, Iaunaren be\u00e7ala:\n5:23 Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eli\u00e7aren buru den be\u00e7ala, eta hura da gorputzaren saluadorea.\n5:24 Bada, nola Eli\u00e7\u00e1 baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharr\u00e9n suiet gau\u00e7a gucietan.\n5:25 Senharr\u00e1c, \u00e7uen emaztey on erizte\u00e7ue, Christec-ere Eli\u00e7ari on eritzi draucan be\u00e7ala, eta bere buru\u00e4 eman vkan baitu harengatic:\n5:26 Hura sanctifica le\u00e7an\u00e7\u00e1t, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.\n5:27 Hura beretaco Eli\u00e7a glorioso eguin le\u00e7an\u00e7\u00e1t, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gau\u00e7aric: baina lic\u00e9n saindu eta irreprehensible.\n5:28 Hala senharr\u00e9c on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buru\u00e4ri on daritza.\n5:29 Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eli\u00e7\u00e1 be\u00e7ala:\n5:30 Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren he\u00e7urretaric.\n5:31 Halacotz, vtziren ditu gui\u00e7onac aita eta ama eta iunctaturen \u00e7ay\u00f3 bere emazteari: eta biac haraguibat i\u00e7anen dirade.\n5:32 Mysterio haur handia da: baina ni Christez min\u00e7o naiz eta Eli\u00e7\u00e1z.\n5:33 Hunegatic, \u00e7uec-ere egui\u00e7ue \u00e7uen aldetic batbederac hala on daritz\u00f3n bere emazteari nola bere buru\u00e4ri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.\n6:1 Haourr\u00e1c, obeditz\u00e1\u00e7ue Iaunean \u00e7uen aita eta ama: ecen haur gau\u00e7a iustoa da.\n6:2 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)\n6:3 Vngui hel daquian\u00e7\u00e1t eta vicitze lucetaco aicen\u00e7\u00e1t lurraren gainean.\n6:4 Eta \u00e7uec ait\u00e9c eztitza\u00e7uela prouoca despitetara \u00e7uen haourrac, baina haz itza\u00e7ue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.\n6:5 Cerbitzari\u00e1c, obeditza\u00e7ue haraguiaren arauez \u00e7uen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, \u00e7uen bihotzeco simplicitaterequin, Christ be\u00e7ala.\n6:6 Ez beguicotzat cerbitzatzen ditu\u00e7uela, gui\u00e7on\u00e9n gogara eguin nahi bacendute be\u00e7ala, baina Christen cerbitzari be\u00e7ala, eguiten du\u00e7uelaric Iaincoaren vorondatea gogotic.\n6:7 Affectione onequin cerbitzatzen du\u00e7uelaric Iauna, eta ez gui\u00e7onac:\n6:8 Daqui\u00e7uelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.\n6:9 Eta \u00e7uec nabussi\u00e9c, hura bera egui\u00e7ue hetara, vtziric mehatchuac: daqui\u00e7uelaric ecen hay\u00e9n eta \u00e7uen Iauna ceru\u00e8tan dela, eta person\u00e9n acceptioneric eztela hura baithan.\n6:10 Gaineracoaz, ene anaye\u00e1c, fortifica \u00e7aitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.\n6:11 Iaunz e\u00e7a\u00e7ue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celat\u00e9n contra resisti ahal de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n6:12 Ecen eztugu borroc\u00e1 odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassun\u00e9n contra, puissanc\u00e9n contra, munduco iaun\u00e9n, secula hunetaco ilhumbearen gobernador\u00e9n contra, leku celestialetan diraden malitia spiritual\u00e9n contra.\n6:13 Harren, har e\u00e7a\u00e7ue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu \u00e7audeten.\n6:14 \u00c7areten bada fermu, \u00e7uen guerrunceac egui\u00e1z guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:\n6:15 Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.\n6:16 Guci\u00e9n gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditza\u00e7uen.\n6:17 Saluamendutaco casqueta-ere har e\u00e7a\u00e7ue, eta Spirituaren ezpat\u00e1, cein baita Iaincoaren hitza.\n6:18 Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten du\u00e7uela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri \u00e7audetela perseueran\u00e7a gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,\n6:19 Eta enegatic, min\u00e7atzea eman daquidan\u00e7\u00e1t neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica de\u00e7adan\u00e7\u00e1t Euangelioaren mysterioa,\n6:20 Ceinen causaz bainaiz embachadore caden\u00e1n, har\u00e7az frangoqui min\u00e7a nadin\u00e7\u00e1t, min\u00e7atu behar dudan be\u00e7ala.\n6:21 Eta daquizqui\u00e7uen\u00e7\u00e1t \u00e7uec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naic\u00e9n, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gau\u00e7a guciac notificaturen drauzqui\u00e7ue:\n6:22 Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut \u00e7uetara, iaquin ditza\u00e7uen\u00e7\u00e1t gure eguitecoac, eta consola ditzan\u00e7\u00e1t \u00e7uen bihotzac.\n6:23 Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.\n6:24 Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.","title":"Basque Bible (NT): Ephesians","type":"page"}
