{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/gal.htm","path":"bib/wb/bsq/gal.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/gal.htm","text":"1:1 PAVL Apostoluac (ez gui\u00e7on\u00e9z ezeta gui\u00e7onen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.)\n1:2 Eta enequin diraden anaye guci\u00e9c, Galatiaco Elicey:\n1:3 Gratia dela \u00e7uequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.\n1:4 Ceinec bere buru\u00e4 eman vkan baitu gure bekatuacgatic, idoqui guen\u00e7an\u00e7\u00e1t secula gaichto hunetaric, gure Iainco eta Aitaren vorondatearen araura.\n1:5 Hari dela gloria secula seculacotz. Amen.\n1:6 Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu i\u00e7an \u00e7areten berce Euangeliotara:\n1:7 Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen \u00e7aituzt\u00e9z, eta nahi dut\u00e9 erauci Christen Euangelioa:\n1:8 Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrau\u00e7ue, euangelizatu drau\u00e7uegunaz berceric, maradicatu biz.\n1:9 Lehen erran dugun be\u00e7ala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrau\u00e7ue recebitu du\u00e7uenaz berceric, maradicatu biz.\n1:10 Ecen orain gui\u00e7on\u00e9z predicatzen dut ala Iaincoaz? ala gui\u00e7on\u00e9n gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino gui\u00e7on\u00e9n gogaraco baninz, Christen cerbitzari eznin\u00e7ande.\n1:11 Iaquin eraciten drau\u00e7uet bada, anaye\u00e1c, ni\u00e7az predicatu i\u00e7an den Euangelioa, eztela gui\u00e7onaren araura.\n1:12 Ecen eztut hura gui\u00e7onganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez.\n1:13 Ecen en\u00e7un du\u00e7ue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eli\u00e7\u00e1 persecutatzen eta deseguiten nuen:\n1:14 Eta nola probetchatzen ninc\u00e9n Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure ait\u00e9n ordenancetara affectione guehienduna nincelaric.\n1:15 Baina Iaincoaren placera i\u00e7an denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)\n1:16 Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza ne\u00e7an\u00e7\u00e1t Gentil\u00e9n artean, eznaiz bertan conseillatu i\u00e7an haraguiarequin eta odolarequin:\n1:17 Eta eznaiz Ierusalemera itzuli i\u00e7an ni baino lehen Apostolu ciradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta har\u00e7ara itzul nendin Damascera.\n1:18 Gueroztic hirur vrtheren buru\u00e4n itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun.\n1:19 Eta berce Apostoluetaric ezne\u00e7an ikus Iacques Iaunaren anayea baicen.\n1:20 Baina \u00e7uey scribatzen drauzqui\u00e7uedan gaucetan, hun\u00e1, badiotsuet Iaunaren aitzinean, ecen eztiodala gue\u00e7urric.\n1:21 Guero ethor nendin Syriaco eta Ciliciaco herrietara.\n1:22 Eta nincen beguithartez e\u00e7agun gabea Iudeaco Eli\u00e7a Christean ciradeney:\n1:23 Baina solament en\u00e7un vkan \u00e7uten erraiten cela, Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten \u00e7uen fedea.\n1:24 Eta glorificatzen \u00e7uten Iaincoa nitan.\n2:1 Guero hamalaur vrtheren buru\u00e4n, berriz igan nendin Ierusalemera Barnabasequin, eta Tite-ere harturic.\n2:2 Eta igan nendin reuelationez, eta h\u00e6y communica niec\u00e9n Gentil\u00e9n artean predicatzen dudan Euangelioa, baina particularqui estimatan diradeney, neholere alfer laster aznaguian edo eguin eznuen.\n2:3 Baina Tite-ere, cein baitz\u00e9n enequin, Grec bacen-ere, etzedin bortcha circonciditu i\u00e7atera.\n2:4 Anaye falsu Eli\u00e7\u00e1n bere buruz nahastecatu\u00e9n causaz, cein sar baitzitecen gure libertate Iesus Christean dugunaren espia i\u00e7atera, gu suiectionetara erekar guen\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n2:5 Eta suiectionez ezquitzaizte susmettitu momentbat-ere, Euangelioco egui\u00e1c \u00e7uetan iraun le\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n2:6 Eta eztut deus ikassi cerbait diradela irudi dutenetaric (nolaco noizpait i\u00e7an diraden, etzait deus hunquitzen: ecen Iaincoac eztu gui\u00e7onaren campoco apparenti\u00e1 hartzen) ecen estimatan diraden\u00e9c eztraudat\u00e9 deus guehiagoric communicatu.\n2:7 Baina contrariora, ikussi vkan \u00e7utenean ecen Preputioco Euangelioaren predicationea niri eman i\u00e7an \u00e7aitadala, Circoncisionecoa Pierrisi be\u00e7ala:\n2:8 (Ecen Pierris baithan obratu vkan duenac Circoncisioneco Apostolutassunera, obratu vkan du ni baithan-ere Gentiletara.)\n2:9 Eta e\u00e7agutu \u00e7utenean niri eman i\u00e7an \u00e7aitadan grati\u00e1, Iacquesec eta Cephasec eta Ioannesec (habe diradela estimatu\u00e9c) lagun\u00e7azco escuinac eman drauzquigute niri eta Barnabasi: gu Gentiletar\u00e1t guendoacen\u00e7\u00e1t eta hec Circoncisioneco\u00e8tarat:\n2:10 Solament auisatu gaituzte paubr\u00e9z orhoit guentecen: eta haren beraren eguitera arthatsu i\u00e7an naiz.\n2:11 Eta ethorri, i\u00e7an cenean Pierris Antiochera, bekoquiz resisti nie\u00e7on hari, ceren reprehenditzeco baitz\u00e9n.\n2:12 Ec\u00e9n Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten \u00e7uen: baina ethorri i\u00e7an ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisioneco\u00e9n beldurrez.\n2:13 Eta simulationez vsatzen \u00e7uten harequin batean berce Iuduec-ere: hala non Barnabas-ere erekarri i\u00e7an baitz\u00e9n hay\u00e9n simulationera.\n2:14 Baina ikussi vkan nuenean ecen etzabiltzala oin chuchenez, Euangelioco eguiaren araura, erran nie\u00e7\u00f3n Pierrisi gucien aitzinean, Baldin hi Iudu aicelaric Gentil an\u00e7o vici bahaiz, eta ez Iudu an\u00e7o, cergatic Gentilac bortchatzen dituc iudaizatzera?\n2:15 Gu baicara naturaz Iudu, eta ez Gentiletaric bekatore.\n2:16 Daquigularic ecen eztela gui\u00e7ona iustificatzen Legueco obr\u00e9z, baina Iesus Christen fedeaz: guc-ere Iesus Christ baithan sinhetsi vkan dugu, iustifica guentecen\u00e7\u00e1t Christen fedeaz, eta ez Legueco obr\u00e9z: ceren haraguiric batre ezpaita iustificaturen Legueco obr\u00e9z,\n2:17 Eta baldin Christez iustificatu nahiz gabiltzalaric, erideiten bagara gueuror-ere bekatore, Christ halacotz bekatuaren ministre da? Guertha eztadila.\n2:18 Ecen baldin deseguin ditudan gau\u00e7\u00e1c har\u00e7ara edificatzen baditut, transgressor neure buru\u00e4 eguiten dut.\n2:19 Ecen ni Legueaz Legueari hil i\u00e7an nazay\u00f3, Iaincoari vici nequion\u00e7at, Christequin batean crucificatu i\u00e7an naiz.\n2:20 Bada vici naiz, ez guehiagoric ni, baina vici da nitan Christ eta orain haraguian vici naicen vicitzeaz Iaincoaren Semearen fedeaz vici naiz, ceinec onhetsi vkan bainau, eta eman vkan baitu bere buru\u00e4 enegatic.\n2:21 Eztut abolitzen Iaincoaren grati\u00e1: ecen baldin iustiti\u00e1 Legueaz bada, beraz Christ mengoa gabe hil i\u00e7an da.\n3:1 O Galatiano \u00e7oro\u00e1c, norc encantatu \u00e7aituzt\u00e9z eguia obedi ezte\u00e7a\u00e7uen? ceiney begui\u00e9n aitzinean lehenetic representatu i\u00e7an baitzai\u00e7ue Iesus Christ, \u00e7uen artean crucificatua?\n3:2 Haur solament iaquin nahi dut \u00e7uetaric, Legueco obr\u00e9z Spiritu saindua recebitu vkan du\u00e7ue, ala fedearen predicationeaz?\n3:3 Hain \u00e7oro \u00e7arete, Spirituaz hassiric, orain haraguiaz acaba de\u00e7a\u00e7uen?\n3:4 Alfer hambat suffritu vkan du\u00e7ue? baldin alfer-ere bada.\n3:5 Bada, Spiritua \u00e7uey fornitzen drau\u00e7uenac, eta verthuteac \u00e7uetan obratzen dituenac, Legueco obr\u00e9z eguiten du, ala fedearen predicationeaz?\n3:6 Baina aitzitic Abrahamec nola Iaincoa sinhetsi vkan baitu, eta hari iustitiatan imputatu i\u00e7an baitzayo:\n3:7 Hala badaqui\u00e7ue ecen fedezcoac diradela Abrahamen haour.\n3:8 Eta Scriptur\u00e1c aitzinetic ikussiric ecen fedeaz Iaincoac iustificatzen dituela Gentilac, aitzinetic euangelizatu vkan drauca Abrahami, cioela, Benedicatuac i\u00e7anen dituc hitan Gende guciac.\n3:9 Bada, fedezcoac benedicatzen dirade Abraham fidelarequin.\n3:10 Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco libur\u00e4n scribatuac diraden gau\u00e7a gucietan, hec eguin ditzan\u00e7\u00e1t.\n3:11 Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gau\u00e7a claroa da: ecen iustoa fedez vicico da.\n3:12 Eta Leguea ezta fedetic: baina gau\u00e7a hec eguinen dituen gui\u00e7ona, vicico da hetan.\n3:13 Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin i\u00e7anic: (ecen scribatua da, Maradicatua da \u00e7urean vrkatua den gucia)\n3:14 Abrahamen benedictionea Gentiletara hel ledin\u00e7\u00e1t Iesus Christez, eta Spirituaren promessa fedez recebi de\u00e7agun\u00e7\u00e1t.\n3:15 Anaye\u00e1c, gui\u00e7on\u00e9n an\u00e7ora min\u00e7o naiz, Appoinctamendubat gui\u00e7on-batena badere, authoritatez confirmatua bada, nehorc eztu hausten ez emendatzen.\n3:16 Abrahami bada promessac erran i\u00e7an \u00e7aizquio, eta haren haciari. Eztu erraiten, Eta haciey, anhitzez min\u00e7o baliz be\u00e7ala: baina batez be\u00e7ala, Eta hire haciari, cein baita Christ.\n3:17 Haur bada diot, lehenetic Iaincoaz Christen respectuz confirmatu i\u00e7an den allian\u00e7\u00e1, laur-ehun eta hoguey eta hamar vrtheren buru\u00e4n ethorri i\u00e7an den Legueac eztuela hausten, promessa aboli de\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n3:18 Ecen baldin heretagea Leguetic bada, ez ia promessetic: baina Abrahami promessetic eman vkan drauca Iaincoac.\n3:19 Certaco da beraz Leguea? Transgression\u00e9n causaz eratchequi i\u00e7an da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin i\u00e7an baitzay\u00f3, eta Leguea ordenatu i\u00e7an da Aingueru\u00e9z, Ararteco baten escuz.\n3:20 Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da.\n3:21 Leguea beraz Iaincoaren promess\u00e9n contra eratchequi i\u00e7an da? Guertha eztadila. Ecen eman i\u00e7an baliz Leguea ceinec viuifica ahal le\u00e7an, segur Leguetic li\u00e7ate iustiti\u00e1.\n3:22 Baina ertsi vkan du Scriptur\u00e1c gucia bekatuaren azpian, promessa Iesus Christen fedeaz eman lequien\u00e7\u00e1t sinhesten duteney.\n3:23 Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco.\n3:24 Bada, Leguea gure pedagogo i\u00e7an da Christgana, fedez iustifica guentecen\u00e7\u00e1t.\n3:25 Baina fedea ethorriz gueroztic, ezgara guehiagoric pedagogoren azpian.\n3:26 Ecen guci\u00e1c Iaincoaren haour \u00e7arete Iesus Christ baithango fedeaz.\n3:27 Ecen batheyatu i\u00e7an \u00e7areten guci\u00e9c Christ iaunci vkan du\u00e7ue.\n3:28 Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen \u00e7uec gucioc bat \u00e7arete Iesus Christean.\n3:29 Eta baldin \u00e7uec Christenac ba\u00e7arete, beraz Abrahamen haci \u00e7arete, eta promessaren arauez heredero.\n4:1 Eta haur erraiten dut, Herederoa haour deno, ezta different deusetan cerbitzariaganic, gau\u00e7a gucien iabe badere:\n4:2 Baina tutor\u00e9n eta curator\u00e9n azpico da ait\u00e1z ordenatu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n demborarano\n4:3 Hala gu-ere haourrac guinenean munduco element\u00e9n azpiratuac guin\u00e9n suiectionetan:\n4:4 Baina ethorri i\u00e7an denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:\n4:5 Leguearen azpico ciradenac redemi litzan\u00e7\u00e1t, haourr\u00e9n adoptionea recebi guene\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n4:6 Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac \u00e7uen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.\n4:7 Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina sem\u00e9: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez.\n4:8 Baina Iaincoa e\u00e7agutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac.\n4:9 Baina orain Iaincoa e\u00e7agutzen du\u00e7uenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz e\u00e7agutu \u00e7aretenaz gueroz, nola conuertitzen \u00e7arete har\u00e7ara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi be\u00e7ala cerbitzatu nahi baititu\u00e7ue?\n4:10 Egunac beguiratzen ditu\u00e7ue eta hilebetheac, eta dembor\u00e1c eta vrtheac.\n4:11 Beldurra dut \u00e7ue\u00e7az, alfer trabaillatu naic\u00e9n \u00e7uec baithan.\n4:12 \u00c7areten ni be\u00e7ala: ecen ni-ere \u00e7uec be\u00e7ala naiz: anaye\u00e1c, othoitz eguiten drau\u00e7uet: ni deusetan eznau\u00e7ue iniuriatu vkan.\n4:13 Eta badaqui\u00e7ue nola haraguiaren infirmitaterequin euangelizatu vkan drau\u00e7uedan lehen.\n4:14 Eta ni\u00e7az ene haraguian eguiten cen experienti\u00e1 eztu\u00e7ue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat be\u00e7ala recebitu vkan nau\u00e7ue, bayeta Iesus Christ be\u00e7ala.\n4:15 Ceric cen bada \u00e7uen dohainontassuna? ecen testificatzen drau\u00e7uet, baldin possible i\u00e7an albaliz, \u00e7uen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela.\n4:16 Etsay eguin natzai\u00e7ue eguia erraiten drau\u00e7uedanean?\n4:17 \u00c7ue\u00e7az ielossi dirade, ez onetacotz baina aitzitic idoqui nahi \u00e7aituzt\u00e9z berac desira ditza\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n4:18 Baina on da anhitz onhestea gau\u00e7a onean bethiere, eta ez solament \u00e7uec baithan present naicenean.\n4:19 Neure haourto\u00e1c, cein\u00e9z berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno \u00e7uetan.\n4:20 Nahi nuque orain \u00e7uequin i\u00e7an, eta cambiatu neure voza: ecen dudatan naiz \u00e7ue\u00e7az.\n4:21 Errada\u00e7ue Leguearen azpico i\u00e7an nahi \u00e7areten\u00e9c, Leguea eztu\u00e7ue en\u00e7uten?\n4:22 Ecen scribatua da Abrahamec bi seme vkan cituela: bat nescatoaganic, eta bat libreaganic.\n4:23 Baina nescatoaganicoa haraguiaren arauez iayo i\u00e7an cen, eta libreaganicoa, promessaren partez.\n4:24 Gau\u00e7a hauc comparationez erraiten dirade. Ecen hauc dirade bi allian\u00e7\u00e1c, bata da Sinaco menditic Agar, suiectionetara engendratzen duena:\n4:25 (Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena:\n4:26 Baina Ierusaleme gor\u00e1, libre da, cein baita gure guci\u00f3n ama.\n4:27 Ecen scribatua da, Alegueradi steril ertzen ezaicen\u00e1: dendadi eta heyagora eguin ertzeco penan ezaicen\u00e1: ecen guehiago ditun vtziaren haourrac ecen ez senhardunarenac.\n4:28 Gu bada, anaye\u00e1c, Isaac be\u00e7ala promessezco haour gara.\n4:29 Baina nola orduan haraguiaren arauez sorthuac persecutatzen baitzuen Spirituaren arauez sorthua, hala orain-ere.\n4:30 Baina cer dio Scripturac? Egotzquic campora nescatoa eta haren semea: ecen eztic heretaturen nescatoaren semeac librearen semearequin.\n4:31 Bada, anaye\u00e1c, ezgara nescatoaren haour baina librearen.\n5:1 Beraz Christec libre eguin gaituen libertatean, \u00e7audete fermu, eta berriz etzaiteztela eduqui suiectionezco vztarriaz.\n5:2 Hun\u00e1, nic Paulec erraiten drau\u00e7uet ecen baldin circoncidi ba\u00e7aiteztez Christ etzai\u00e7uela deus probetchaturen.\n5:3 Eta testificatzen draucat berriz circonciditzen den gui\u00e7on guciari, ecen hura Legue guciaren beguiratzera \u00e7ordun dela.\n5:4 Christez gabetu \u00e7arete Legueaz iustificatu nahi \u00e7areten gucioc: eta gratiatic erori \u00e7arete.\n5:5 Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco speran\u00e7aren beguira gaude:\n5:6 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.\n5:7 Vngui laster eguiten cenduten, norc empatchatu \u00e7aituzt\u00e9z, eguia obedi etzene\u00e7aten?\n5:8 Persuasione hori ezta \u00e7uec deitzen \u00e7aituztenaganic.\n5:9 Altchagarri appurbatec orhe gucia mincen du\n5:10 Ni seguratzen naiz \u00e7ue\u00e7az gure Iaunean, ecen eztu\u00e7uela berce sendimenduric vkanen: baina \u00e7uec trublatzen \u00e7aituztenac, ekarriren du condemnationea, norere baita hura.\n5:11 Bada ni\u00e7az den becembatean, anaye\u00e1c, baldin are circoncisionea predicatzen badut, cergatic are persecutatzen naiz? beraz abolitu da crutzeazco scandaloa.\n5:12 Ailitez trenca \u00e7uec trublatzen \u00e7aituztenac.\n5:13 Ecen, anaye\u00e1c, \u00e7uec libertatera deithu i\u00e7an \u00e7ar\u00e9te: solament beguirau\u00e7ue, libertatea ezt\u00e9n haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza e\u00e7a\u00e7ue.\n5:14 Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buru\u00e4 be\u00e7ala.\n5:15 Baldineta elkar aussiquiten eta iresten badu\u00e7ue: beguirau\u00e7ue bata berceaz consumi etzaitezten.\n5:16 Eta haur erraiten drau\u00e7uet, Spirituaren araura ebil \u00e7aiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitza\u00e7uela compli.\n5:17 Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contr\u00e1, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gau\u00e7a hauc elkarren contra dirade: hala non nahi ditu\u00e7uen gau\u00e7a guciac ezpaititu\u00e7ue eguiten.\n5:18 Baldineta Spirituaz guidatzen ba\u00e7arete, etzarete Leguearen azpico.\n5:19 Bada, \u00e7ogueriac dirade haraguiaren obr\u00e1c, cein baitirade, adulterioa, paillardi\u00e7\u00e1, satsutassuna, insolenti\u00e1,\n5:20 Idolatri\u00e1, po\u00e7oinqueri\u00e1, etsaigo\u00e1c, bekaizteri\u00e1c, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresi\u00e1c,\n5:21 Inuidi\u00e1c, gui\u00e7a-erhaitec\u00e1c, hordiqueri\u00e1c, gormandi\u00e7\u00e1c, eta hauc irudiac, gau\u00e7a hauc aitzinetic erraiten drauzqui\u00e7uet, lehen-ere erran dudan be\u00e7ala: ecen halaco gau\u00e7\u00e1c eguiten dituzten\u00e9c Iaincoaren resum\u00e1 heretaturen eztutela.\n5:22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegran\u00e7\u00e1, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperanti\u00e1.\n5:23 Hunelaco\u00e9n contra legueric ezta.\n5:24 Ecen Christen diraden\u00e9c haraguia crucificatu dut\u00e9 affection\u00e9quin eta guthici\u00e9quin.\n5:25 Baldin vici bagara Spirituz, Spirituz ebil-ere gaitecen.\n5:26 Ezgaitecela vana-gloria guthicioso eguin, elkar tharritatuz, elkargana inuidia vkanez.\n6:1 Anaye\u00e1c, baldineta erori i\u00e7an bada gui\u00e7on-bat cembeit faltatan, \u00e7uec spiritual \u00e7aretenoc goiti e\u00e7a\u00e7ue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buru\u00e4, hi-ere tenta ezadin .\n6:2 Elkarren carg\u00e1c egar itza\u00e7ue: eta halaz compli e\u00e7a\u00e7ue Christen Leguea.\n6:3 Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buru\u00e4 enganatzen du.\n6:4 Bada bere obr\u00e1 experimenta be\u00e7a batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan.\n6:5 Ecen batbederac bere carg\u00e1 ekarriren du.\n6:6 Bada communica bie\u00e7\u00f3 hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.\n6:7 Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu gui\u00e7onac, hura bilduren-ere du.\n6:8 Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.\n6:9 Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.\n6:10 Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.\n6:11 Badacussa\u00e7ue cein letra lucez scribatu drau\u00e7uedan neure escuz.\n6:12 Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen \u00e7aituztez circonciditu i\u00e7atera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezte\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n6:13 Ecen circonciditzen diraden\u00e9c berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi dut\u00e9 \u00e7uec circoncidi \u00e7aitezten, \u00e7uen haraguian gloria ditecenc\u00e1t.\n6:14 Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.\n6:15 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac\n6:16 Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea i\u00e7anen da hay\u00e9n gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.\n6:17 Hemendic har\u00e1t nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren merc\u00e1c dacazquet neure gorputzean.\n6:18 Anaye\u00e1c, Iesus Christ gure Iaunaren grati\u00e1 dela, \u00e7uen spirituarequin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): Galatians","type":"page"}
