{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/heb.htm","path":"bib/wb/bsq/heb.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/heb.htm","text":"1:1 ANHITZETAN eta anhitz maneraz lehenago Iaincoa min\u00e7aturic gure Aitey Prophet\u00e9z, azqueneco egun hautan min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7aicu guri bere Semeaz,\n1:2 Cein e\u00e7arri vkan baitu gau\u00e7a guci\u00e9n heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu:\n1:3 Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gau\u00e7a guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatu\u00e9n purgationea bere buruaz eguinic, iarri i\u00e7an baita haren maiestatearen escuinean leku goretan.\n1:4 Cembatenaz Aingueru\u00e4c baino excellentago eguin i\u00e7an baita, hambatenaz hec baino icen excellentagobat acquisitu vkan du hetaric abantail.\n1:5 Ecen egundano Aigueru\u00e8taric ceini erran vkan drauca, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi? Eta berriz, Ni i\u00e7anen natzayo hari Aita, eta hura i\u00e7anen \u00e7ait niri Seme?\n1:6 Eta berriz bere Seme lehen iayoa mundura aitzinaratzen duenean, dio Eta adora be\u00e7ate hura Iaincoaren Aingueru guci\u00e9c.\n1:7 Eta Aingueru\u00e9z den becembatean dio, ceinec bere Aingueru\u00e4c eguiten baititu haice, eta bere ministreac, su flamma:\n1:8 Baina Semeaz den becembatean dio O Iaincoa, hire thronoa secula seculacotz duc: eta hire Resumaco sceptrea duc, \u00e7ucenezco sceptrea.\n1:9 On eritzi draucac iustitiari, eta gaitz eritzi draucac iniquitateari: halacotz vnctatu vkan au Iaincoac, eure Iaincoac bozcariotaco olioz, eure lagunetaric abantail.\n1:10 Eta, Hic hatseandanic, Iauna, lurra fundatu vkan duc, eta ceru\u00e4c hire escuen obr\u00e1c dituc:\n1:11 Hec deseguinen dituc, bailla hi permanent aiz: eta guciac veztidura be\u00e7ala \u00e7aharturen dituc:\n1:12 Eta estalqui baten an\u00e7ora hic dituc hec biribilgatur\u00e9n, eta muthatzeco diaudec: baina hi hura bera aiz, eta hire vrtheac eztituc faltaturen.\n1:13 Eta Aingueru\u00e8taric ceini erran vkan drauca egundano, Iar adi ene escuinean, e\u00e7ar ditzaquedano hire etsayac hire oin\u00e9n scabella?\n1:14 Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero i\u00e7anen diradenacgatic.\n2:1 Halacotz behar dugu hobequi gogoa eman en\u00e7un vkan ditugun gaucetara, iragaitera vtzi eztitzagun\u00e7\u00e1t.\n2:2 Ecen baldin Aingueru\u00e9z erran i\u00e7an cen hitza fermu i\u00e7an bada, eta transgressione eta desobedientia guciac recompensa bidezcoa recebitu vkan badu,\n2:3 Nolatan gu itzuriren guiaizquio baldin hain saluamendu handiaz conturic ezpadaguigu? cein lehenic Iaunaz beraz declaratzen hassiric, hura en\u00e7un vkan \u00e7uten\u00e9z confirmatu ican baitzaicu:\n2:4 Testimoniage rendatzen cerauelaric Iaincoac signoz eta miraculuz, eta verthute diuersez, eta Spiritu sainduaren distributionez bere vorondatearen araura,\n2:5 Ecen eztu Aingueru\u00e9n suiet eguin ethorteco den mundua, ceinez min\u00e7o baicara:\n2:6 Eta testificatu vkan du nombeit cembeitec, dioela, Cer da gui\u00e7on\u00e1, har\u00e7az orhoit aicen? edo cer da gui\u00e7onaren semea, hura visita de\u00e7\u00e1n?\n2:7 Eguin vkan duc hura chipichiago Aingueru\u00e4c baino: gloriaz eta ohorez coroatu vkan duc hura, eta ordenatu vkan duc hura eure escuezco obr\u00e9n gaineco.\n2:8 Gau\u00e7a guciac suiet eguin vkan dituc haren oin\u00e9n azpico. Eta gau\u00e7a guciac haren suiet eguin dituenaz gueroz, eztu deus vtzi haren suiet ezt\u00e9n: baina eztacussagu oraino gau\u00e7a guci\u00e1c haren suiet diradela.\n2:9 Baina Aingueru\u00e4c baino chipichiago eguin i\u00e7an cena, ikusten dugu cein baita Iesus, bere herioco passioneagatic, gloriaz eta ohorez coroatu i\u00e7an dela: Iaincoaren gratiaz guciacgatic herioa dasta le\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n2:10 Ecen conuenable cen harc, ceinegatic baitirade gau\u00e7a hauc gucioc, eta ceinez baitirade gau\u00e7a hauc gucioc, anhitz haour gloriara eramaiten \u00e7uenaz gueroz, hay\u00e9n saluamenduaren Princea afflictionez consecra le\u00e7an.\n2:11 Ecen bay sanctifica\u00e7alea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hay\u00e9n anaye deitzera,\n2:12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eli\u00e7aren erdian laudaturen aut hi.\n2:13 Eta berriz, Ni fida i\u00e7anen naiz hartan. Eta berriz, Hun\u00e1 ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac.\n2:14 Ceren bada haourrac participant baitirade haraguian eta odolean, hura-ere halaber participant eguin i\u00e7an da hetan beretan, herioaz deseguin le\u00e7an\u00e7\u00e1t herioaren iaurgo\u00e1 \u00e7uena, cein baita deabrua:\n2:15 Eta deliura litzan\u00e7\u00e1t herioaren beldurrez, bere vici gucian sclabo i\u00e7atera suiet ciraden guciac.\n2:16 Ecen segur eztitu Aingueru\u00e4c hartu vkan, baina Abrahamen hacia hartu vkan du.\n2:17 Halacotz behar cen gau\u00e7a gucietan anayeac irudi lic\u00e9n, misericordioso licen\u00e7\u00e1t eta Sacrificadore subirano fidel Iaincoa baitharatco gaucetan, populuaren bekatu\u00e9n pagamenduaren eguiteco.\n2:18 Ecen suffritu vkan duenaren gainean tentatu i\u00e7anic tentatzen diraden\u00e9n-ere aiutatzeco botheretsu da.\n3:1 Bada, anaye saindu\u00e1c, vocatione celestialen participant \u00e7areten\u00e1c, considera e\u00e7a\u00e7ue gure confessioneco Apostolua eta Sacrificadore subiranoa, cein baita, Iesus Christ,\n3:2 Ordenatu vkan duenaren\u00e7at fidel dena: Moyses-ere haren etche gucian be\u00e7ala.\n3:3 Ecen hambatez haur Moyses baino gloria handiagoren digne estimatu i\u00e7an da, cembatez ohore handiagotan baita etchea edifi\u00e7atu duena, ecen ez etchea bera.\n3:4 Ecen etche oro norbeitez edificatzen da: eta gau\u00e7a hauc guciac edificatu dituena, Iaincoa da.\n3:5 Eta segur Moyses fidel i\u00e7an da haren etche gucian cerbitzari be\u00e7ala, guero erraiteco ciraden gauc\u00e9n testificatzeco:\n3:6 Baina Christ seme be\u00e7ala da bere etchean: ceinen etchea baicara gu, baldin confidan\u00e7\u00e1 eta gloriatzen garen speran\u00e7\u00e1 finerano fermu eduqui baditzagu.\n3:7 Halacotz Spiritu sainduac erraiten duen be\u00e7ala, Egun baldin haren voza en\u00e7un bade\u00e7a\u00e7ue\n3:8 Eztitza\u00e7uela gogor \u00e7uen bihotzac, tharritamenduan be\u00e7ala, tentationeco egunean desertuan:\n3:9 Non tentatu vkan bainaute \u00e7uen ait\u00e9c, experimentatu vkan bainaute- eta ikussi baitituzte ene obr\u00e1c berroguey vrthez.\n3:10 Halacotz enoyatu i\u00e7an naiz generatione hunez, eta erran vkan dut, Bethiere huts eguiten dut\u00e9 bihotzez, eta eztituzt\u00e9 e\u00e7agutu vkan ene bideac.\n3:11 Bada cin eguin vkan dut neure hir\u00e1n, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean\n3:12 Gogoau\u00e7ue, anaye\u00e1c, \u00e7uetaric cembeitetan ezt\u00e9n bihotz sinheste gabetaco gaichtoa, Iainco viciaganic reuoltagarri:\n3:13 Baina exhorta e\u00e7a\u00e7ue elkar egun oroz, egungo egun deitzen deno, \u00e7uetaric nehor gogor eztadin\u00e7\u00e1t bekatuaren enganioz.\n3:14 Ecen Christen participant eguin i\u00e7an gara, bay baldin hatse hura, ceinez sustengatzen baicara, fermu eduqui bade\u00e7agu finerano.\n3:15 Erraiten deno, Egun baldin haren voza en\u00e7un bade\u00e7a\u00e7ue, eztitza\u00e7uela gogor \u00e7uen bihotzac tharritamenduan be\u00e7ala.\n3:16 Ecen batzuc en\u00e7un vkan \u00e7utenean, tharrita ce\u00e7aten Iauna: baina ez Egyptetic Moysesez ilki i\u00e7an ciraden guci\u00e9c.\n3:17 Baina cein\u00e9z enoyatu i\u00e7an da berroguey vrthez? ala ez bekatu eguin vkan \u00e7uten\u00e9z, cein\u00e9n gorputzac erori i\u00e7an baitirade desertuan?\n3:18 Eta ceini cin eguin cerauen, haren reposean etziradela sarthuren, obeditu vkan etzuteney baicen?\n3:19 Eta badacussagu incredulitatearen causaz ecin sarthu i\u00e7an diradela.\n4:1 Garen bada beldur guertha eztadin \u00e7uetaric cembeit haren reposean sartzeco promessa vtziric, priuatua eriden eztadin.\n4:2 Ecen guri-ere euangelizatu i\u00e7an \u00e7aicu h\u00e6y-ere be\u00e7ala: baina etzaye deus probetchatu predicationeco hitza, ceren ezpaitz\u00e9n fedearequin nahassia en\u00e7un vkan \u00e7utenetan.\n4:3 Ecen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi vkan dugunoc, erran duen be\u00e7ala, Bada cin eguin vkan dut neure hir\u00e1n, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean: munduaren hatsean danic haren obr\u00e1c acabatu i\u00e7an baciraden-ere.\n4:4 Ecen nombeit hunela erran vkan du \u00e7azpigarren egunaz den becembatean, Eta reposa cedin Iaincoa \u00e7azpigarren egunean bere obra gucietaric.\n4:5 Eta hunetan berriz, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean.\n4:6 Ikussiric bada oraino batzu sartzen diradela hartan, eta lehenic denuntiatu i\u00e7an \u00e7auenac eztiradela sarthu i\u00e7an bere incredulitatearen causaz:\n4:7 Berriz determinatzen du egun iaquin-bat, Egun, Dauid baithan erraiten duela hambat demboraren buru\u00e4n (nola erran i\u00e7an baita) Egun baldin haren voza en\u00e7un bade\u00e7a\u00e7ue, eztitza\u00e7uela gogor \u00e7uen bihotzac.\n4:8 Ecen baldin Iosuec h\u00e6y eman balaraue reposic, etzatequeen guehiagoric berce egunez min\u00e7atu.\n4:9 Halacotz, guelditzen \u00e7ay\u00f3 sabbathgoabat Iaincoaren populuari.\n4:10 Ecen Iaincoaren reposean sarthu i\u00e7an dena, reposatu i\u00e7an da hura-ere bere obretaric, Iaincoa beretaric be\u00e7ala.\n4:11 Daguigun bada diligentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazco exemplu berera.\n4:12 Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iunctur\u00e9n eta hun\u00e9n diuisionerano: eta da pensamendu\u00e9n eta bihotzeco intention\u00e9n iuge\n4:13 Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gau\u00e7a guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.\n4:14 Bada sacrificadore subiranoa eta handia Iesus, Iaincoaren Semea, ceru\u00e4c penetratu dituena dugunaz gueroz, daducagun confessione haur.\n4:15 Ecen eztugu Sacrificadore subirano gure infirmitat\u00e9z compassioneric ecin duqueen-bat, baina dugu manera berean gau\u00e7a gucietan tentatu i\u00e7an dena, salbu bekatuan.\n4:16 Goacen bada seguran\u00e7arequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden de\u00e7agun\u00e7\u00e1t aiuta behar demboraco.\n5:1 Ecen Sacrificadore subirano gucia gui\u00e7onetaric hartzen da, eta gui\u00e7onengatic ordenatzen da Iaincoa baitharaco gaucetan: offrenda ditzan\u00e7\u00e1t donoac eta sacrificioac bekatuacgatic:\n5:2 Ceinec behar den becembat ignorant\u00e9z eta falta eguiten duten\u00e9z pietate ahal baituque: ceren bera-ere infirmitatez inguratua baita:\n5:3 Eta infirmitate haren causaz behar baitu nola populuagatic, hala bere buru\u00e4gatic-erc offrendatu sacrificio bekatuacgatic.\n5:4 Eta nehorc eztrauca emaiten bere buru\u00e4ri ohore haur, baina Iaincoaz deitzen denac, Aaron be\u00e7ala.\n5:5 Hala Christec-ere eztrauca bere buru\u00e4ri ohore haur eman vkan Sacrificadore subirano eguin ledin, baina hari erran vkan draucanac,Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.\n5:6 Bercetan-ere erraiten duen be\u00e7ala, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en fa\u00e7oinera.\n5:7 Ceinec bere haraguiaren egunetan heriotaric empara ahal ce\u00e7aquenari othoitzac eta supplicationeac oihu handirequin eta nigar vrirequin offrendatu cerautzanean, eta beldur cenetic en\u00e7un i\u00e7an cenean,\n5:8 Seme bacen-ere ikassi vkan baitu obedienti\u00e1 suffritu vkan dituen gaucetaric:\n5:9 Eta sanctificatu i\u00e7anic, eguin i\u00e7an \u00e7aye hura obeditzen duten guci\u00e9y saluamendu eternalaren auth\u00f3r:\n5:10 Iaincoaz icendatu i\u00e7anic Sacrificadore subirano Melchisedech-en fa\u00e7oinera.\n5:11 Ceinez propos lucea baitugu erraiteco, eta declaratzeco difficila: ceren en\u00e7utera naguitu i\u00e7an baitzarete:\n5:12 Cereneta demboraren arauez iracatsle i\u00e7an behar cinetelaric, berriz iracatsi behar baitzarete cer diraden Iaincoaren hitzetaco lehen hatseco elementac: eta halaco eguin \u00e7arete non ezne behar baitu\u00e7ue, eta ez vianda cerraturic.\n5:13 Ecen norc-ere ezn\u00e9z vsatzen baitu, harc iustitiazco hitzaren experientiaric eztu: ecen haour da:\n5:14 Baina handituentzat da vianda cerratua, hala nola costumatu i\u00e7anez sensuac exercitatuac dituzten\u00e9n onaren eta gaitzaren beretzeco.\n6:1 Bada, vtziric Christez hatse emaiten duen hitza, auan\u00e7a gaitecen perfectionera: berriz e\u00e7arten eztugularic obra hiletarico penitentiaren, eta Iaincoa baitharaco fedearen fundamenta,\n6:2 Baptismo\u00e9n doctrinazco eta escu\u00e9n impositionezco, eta hil\u00e9n resurrectionezco, eta iudicio eternalezco fundamenta.\n6:3 Eta haur eguinen dugu baldin behin\u00e7\u00e1t permetti bade\u00e7a Iaincoac.\n6:4 Ecen ezta possible behin illuminatu i\u00e7an diradenac, eta dohain celestiala dastatu vkan dutenac, eta Spiritu sainduan participant eguin i\u00e7an diradenac,\n6:5 Eta dastatu vkan dutenac Iaincoaren hitz ona, eta ethorteco den secularen verthuteac:\n6:6 Baldin eror baditez, berriz arramberri ditecen penitentiatara, ikussiric ecen Iaincoaren Semea berriz crucificatzen dutela hetan den becembatean, eta escarniotara emaiten dutela.\n6:7 Ecen gainera ethorten \u00e7ay\u00f3n vria maiz edaten duen lurrac eta lancen duteney belhar sasoinezcoric ekarten drauenac, recebitzen du benedictione Iaincoaganic:\n6:8 Baina elhorri eta kardu ekarten duena, reprobatua da eta maledictionearen hurbil, ceinen fina erre i\u00e7atera beha baitago.\n6:9 Baina seguratzen gara \u00e7ue\u00e7az den becembatean, maite\u00e1c, gau\u00e7a hobez, eta saluamenduarequin eguitenago denez: hunela min\u00e7o bagara-ere.\n6:10 Ecen Iaincoa ezta iniusto, ahanz daqui\u00f3n \u00e7uen obr\u00e1 eta haren icenera eracutsi vkan du\u00e7uen trabailluzco charitatea, sainduey aiuta eguin eta eguiten draue\u00e7uen becembatean.\n6:11 Baina desir dugu \u00e7uetaric batbederac artha bera eracuts de\u00e7an, speran\u00e7aren seguran\u00e7a bethecotzat finerano:\n6:12 Notchalent eguin etzaitezten\u00e7\u00e1t, baina fedez eta patientiaz promessac heretatzen dituzten\u00e9n imita\u00e7ale.\n6:13 Ecen Abrahami promes eguin ceraucanean Iaincoac, ceren berce handiagoz ecin iura baitze\u00e7aqueen, iura ce\u00e7an berar\u00e7az,\n6:14 Cioela, Segur benedicatuz benedicaturen aut, eta multiplicatuz multiplicaturen aut.\n6:15 Eta hala patientqui iguriquiric recebitu vkan du promessa.\n6:16 Ecen gui\u00e7on\u00e9c berac baino handiagoz iuratzen dut\u00e9. eta confirmationetaco iuramendua, differentia guciaren finetan eduquiten dut\u00e9.\n6:17 Gau\u00e7a hunetan Iaincoac abundosquiago promesseco herederoey bere conseilluaren fermetate mutha ecin daitequena eracutsi nahiz, iuramenduz seguratu vkan du:\n6:18 Bi gau\u00e7a mutha ecin daitezquenez (cein\u00e9tan impossible baita Iaincoac gue\u00e7urric erran duen) consolatione segura dugun\u00e7\u00e1t, recursa dugun\u00f3c proposatu i\u00e7an \u00e7aicun speran\u00e7aren vkaitera:\n6:19 Cein baitaducagu arimaren angura segurbat eta fermubat be\u00e7ala, eta vela barnean diradenetarano sartzen den-bat be\u00e7ala.\n6:20 Non Iesus aitzindari guregatic sarthu i\u00e7an baita Melchisedec-en fa\u00e7oinera Sacrificadore subirano eternalqui eguin i\u00e7anic.\n7:1 Ecen Melchisedech haur cen Salemgo regue, Iainco subiranoaren Sacrificadore, cein bidera ilki i\u00e7an baitzay\u00f3n Abrahami haur regu\u00e9n deseguitetic itzultzen cela, eta harc ce\u00e7an benedica:\n7:2 Hari hamarrena-ere gau\u00e7a gucietaric parti cie\u00e7\u00f3n Abrahamec: eta lehenic hura da interpretatzen iustitiazco regue, eta guero Salemgo regue-ere: cein erran nahi baita baquezco regue:\n7:3 Aita gabe, ama gabe, leinu gabe: eztuelaric egun\u00e9n hatseric, ez vicitzearen finic: baina Iaincoaren Semearen irudico eguin i\u00e7anic, dago Sacrificadore eternalqui.\n7:4 Considera e\u00e7a\u00e7ue bada cein handi eguin i\u00e7an den haur, ceini Abraham patriarchac despuilletaco hamarrena-ere eman baitzie\u00e7\u00f3n.\n7:5 Eta Leuiren semetaric diraden\u00e9c Sacrificadoregoa dutelaric, manua badut\u00e9 populuaganic hamarrenaren hartzeco Leguearen arauez, erran nahi baita, bere anayetaric, Abrahamen guerruncetic ilki i\u00e7an badirade-ere.\n7:6 Baina hec diraden leinu bereco contatzen eztenac, hamarrena hartu vkan du Abrahamganic, eta promessac cituena benedicatu vkan du.\n7:7 Eta contradictioneric batre gabe chipi\u00e9n dena guehi\u00e9n denaz benedicatzen da.\n7:8 Eta hemen hiltzen diraden gui\u00e7onec hamarrenac hartzen dituzt\u00e9: baina han vici dela testimoniage duenac hartzen ditu.\n7:9 Eta (hunela min\u00e7a nadin) Abrahamtan detchematu i\u00e7an da Leui bera-ere, ceinec hamarrenac hartzen ohi baititu.\n7:10 Ecen hura oraino bere aitaren guerruncean cen, Melchisedec Abrahami bidera ilki i\u00e7an \u00e7ayonean.\n7:11 Beraz baldin perfectionea Sacrificadoregoa Leuiticoan i\u00e7an baliz (ecen populuac Leguea haren azpian recebitu vkan du) cer behar cen goitiric berce Sacrificadorebat Melchisedech-en fa\u00e7oinera altcha ledin, eta ezladin Aaronen fa\u00e7oinera erran?\n7:12 Ecen Sacrificadoregoaren officioa cambiatu i\u00e7anic, necessario da Leguearen cambioa-ere eguin dadin.\n7:13 Ecen gau\u00e7a hauc nor\u00e7az erraiten baitirade hura berce leinuri appartenitzen \u00e7ay\u00f3, cein leinutaric nehorc ezpaitu aldarea cerbitzatu vkan.\n7:14 Ecen claro da Iudaren leinutic ilki i\u00e7an dela gure Iauna, cein leinutan ezpaitu Moysesec Sacrificadoregoaz deus erran.\n7:15 Eta are haur da claroago, ceren Melchisedech-en fa\u00e7oinera ilkiten baita berce Sacrificadorebat:\n7:16 Cein ezpaita Sacrificadore eguin i\u00e7an manamendu carnaleco Leguearen arauez, baina vicitze immortaleco puissan\u00e7aren arauez.\n7:17 Ecen testificatzen du hunela, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en fa\u00e7oinera.\n7:18 Ecen aitzineco manamendua abolitzen da bere debilitateagatic eta probetchu gabeagatic.\n7:19 Ecen eztu deus perfectionetara eraman vkan Legueac: baina i\u00e7an da speran\u00e7a hobeagoren preparationebat ceinez hurbiltzen baicara Iaincoagana.\n7:20 Eta iuramendu gabe i\u00e7an ezt\u00e9n becembatean (ecen berceac iuramendu gabe Sacrificadore eguin i\u00e7an dirade.\n7:21 Baina haur iuramendurequin, hari erran vkan draucanaz, Iuratu vkan dic Iaunac, eta etziay\u00f3c doluturen, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en fa\u00e7oinera)\n7:22 Hambatenaz allian\u00e7a hobeagoren fiadore eguin i\u00e7an da Iesus.\n7:23 Eta Sacrificador\u00e9z den becembatean, anhitz eguin i\u00e7an dirade, ceren herioaz empatchatzen baitziraden egoitera.\n7:24 Baina hunec, ceren eternalqui egoiten baita, Sacrificadoregoa perpetualbat du.\n7:25 Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, har\u00e7az Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco i\u00e7ateco.\n7:26 Ecen beharra guenduen halaco Sacrificadore subiranobat guenduen, saindua, innocenta, macularic gabea, bekatoretaric separatua, ceru\u00e4c baino gorago altchatua:\n7:27 Ceinec ezluen beharric egun oroz, berce Sacrificadore subirano\u00e9c be\u00e7ala, lehenic bere bekatuacgatic sacrificioric offrendatu, guero populuarenacgatic: ecen haur behingoaz eguin vkan du bere buru\u00e4 offrendaturic.\n7:28 Ecen Legueac Sacrificadore subirano ordenatzen ditu gui\u00e7on infirmoac: baina iuramenduco hitz Leguearen ondocoac, ordenatzen du Seme eternalqui sanctificatua.\n8:1 Bada erraiten ditugun gauc\u00e9n sommarioa haur da, Halaco sacrificadore subiranobat dugula, cein iarria baita Iaincoaren maiestateco thronoaren escuinean, ceru\u00e8tan:\n8:2 Sanctuarioco ministre eta eguiazco Tabernacleco, cein fincatu baitu Iaunac, eta ez gui\u00e7onac.\n8:3 Ecen Sacrificadore subirano gucia dono\u00e9n eta sacrificio\u00e9n offrendatzeco ordenatzen da: bada, necessario da hunec-ere duen cerbait cer offrenda.\n8:4 Ecen baldin lurrean baliz, Sacrificadore-ere ezli\u00e7ateque, Leguearen arauez donoac offrendatzen dituzten Sacrificadoreac irauten luqueiteno.\n8:5 Cein\u00e9c gau\u00e7a celestial\u00e9n patroina eta itzala cerbitzatzen baitute, Moysesi diuinoqui ihardetsi i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n be\u00e7ala Tabernaclea acabatu behar \u00e7uenean, Bada ikussac (dio) eguin ditz\u00e1n gau\u00e7a guciac mendian eracutsi i\u00e7an \u00e7ay\u00e1n patroinaren araura.\n8:6 Baina orain gure Sacrificadore subiranoac ministerio excellentagoa obtenitu vkan du, cembatenaz Allian\u00e7a hobeago baten ararteco baita, cein promes hobeago\u00e9n gainean ordenatu i\u00e7an baita.\n8:7 Ecen baldin lehen hura deusen falta i\u00e7an ezpaliz, bigarrenari etzaiqueon bilhatu lekuric.\n8:8 Ecen hec reprehenditzen dituelaric, dioste, Hun\u00e1, ethorri dirade egunac, dio Iaunac, complituren baitut Allian\u00e7a berribat Israeleco etchearen gainean eta Iudaco etchearen gainean.\n8:9 Ez hay\u00e9n aitequin eguin vkan nuen Allian\u00e7aren araura, hay\u00e9n escua hartu nuen egunean Egypteco lurretic idoqui nitzan\u00e7\u00e1t, ceren ezpaitirade hec ene Allian\u00e7\u00e1n egon, eta nic menospreciatu vkan ditut hec, dio Iaunac.\n8:10 Ecen haur da egun hay\u00e9n ondoan Israeleco etchearequin eguinen dudan Allian\u00e7\u00e1, dio Iaunac, E\u00e7arriren ditut neure Legueac hay\u00e9n adimenduan, eta hay\u00e9n bihotzean ditut scribaturen: eta i\u00e7anen naiz hay\u00e9n Iainco, eta hec i\u00e7anen dirade ene populu.\n8:11 Eta eztu iracatsiren batbederac bere hurcoa, ez batbederac bere anayea, dioela, E\u00e7agut e\u00e7ac Iauna: ecen e\u00e7aguturen naut\u00e9 chipienetic hay\u00e9n arteco handieneranoco guci\u00e9c.\n8:12 Ecen amatigatua i\u00e7anen naiz hay\u00e9n iniquitatetara eta hay\u00e9n bekatuetara, eta eznaiz guehiagoric orhoit i\u00e7anen hay\u00e9n iniquitat\u00e9z.\n8:13 Berribat erraiten duenean, \u00e7ahartzen du lehena: eta \u00e7ahartzen eta ancianotzen dena abolitu i\u00e7ateari hurbil dagoca.\n9:1 Beraz bacituen lehen Allian\u00e7ac-ere cerbitzu diuinoaren ordenan\u00e7\u00e1c, eta sanctuario mundanoa.\n9:2 Ecen Tabernaclea edificatu i\u00e7an da, diot, lehena ceinetan baitziraden candelera, eta mahaina, eta propositioneco oguiac, cein deitzen baita Leku sainduac.\n9:3 Eta bigarren velaren ondoan cen Tabernaclea, Saindu\u00e9n sainduac deitzen dena:\n9:4 Vrrhezco encenserbat \u00e7uelaric, eta Allian\u00e7aco Ark\u00e1 ossoqui vrrhez inguru estalia: ceinetan baitz\u00e9n vrrhezco pegarbat, non baitz\u00e9n Manna, eta Aaronen cihor lilitu i\u00e7an cena: eta Allian\u00e7aco Taul\u00e1c.\n9:5 Eta haren gainean gloriazco Cherubinac ciraden Propitiatorioari itzal eguiten ceraucatela, ezta gau\u00e7a hau\u00e7az orain particularqui min\u00e7atzeco mengoaric.\n9:6 Eta gau\u00e7a hauc hunela ordenatuac i\u00e7anic, lehen Tabernaclean bethiere sartzen ciraden Sacrificadoreac cerbitzuaren colllplitzeagatic.\n9:7 Baina bigarrenean, vrthean behin Sacrificadore subiranoa bera sartzen cen, ez odol gaberic, cein offrendatzen baitzuen bere buru\u00e4gatic eta populuaren faltacgatic:\n9:8 Har\u00e7az declaratzen \u00e7uela Spiritu sainduac, oraino etzela irequi sanctuarioco bidea, lehen tabernaclea oraino \u00e7utic egoiten ceno, cein baitz\u00e9n dembora present hartaco figur\u00e1:\n9:9 Ceinetan donoac eta sacrificioac offrendatzen baitziraden, cerbitzua eguiten \u00e7uenaren conscienti\u00e1, ecin sanctifica ce\u00e7aquetelaric.\n9:10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi \u00e7aitequeen demborarano ordenatuac:\n9:11 Baina Christ i\u00e7ateco ciraden on\u00e9n Sacrificadore subirano ethorriric, Tabernacle handiago eta perfectoago batez, ez escuz eguinaz, erran nahi baita, ez creatione hunetacoz:\n9:12 Eta ez aker edo aretze odolez, baina bere odol propriaz behin sarthu i\u00e7an da leku sainduetan redemptione eternala obtenituric.\n9:13 Ecen baldin cecen\u00e9n eta akerr\u00e9n odolac, eta big\u00e1ren hauts barreyatuac, satsuac sanctificatzen baditu haraguiaren puritateaz den becembatean:\n9:14 Cembatez areago Christen odolac, ceinec Spiritu eternalaz bere buru\u00e4 macularic gabe Iaincoari offrendatu baitrauca, chahuturen du obra hiletaric \u00e7uen conscienti\u00e1 Iainco viciaren cerbitzatzeco?\n9:15 Eta halacotz da Testamentu berriaren ararteco, herioa artean iarriric, leheneco Testamentuaren azpian ciraden transgression\u00e9n redemptionetan, deithu\u00e9c heretage eternaleco promessa recebi de\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n9:16 Ecen testamenturic den lekuan, necessario da testamentu eguilearen herioa den.\n9:17 Ecen testamentua hil\u00e9tan confirmatu da, ikussiric ecen oraino eztuela balio testamentu eguilea vici deno.\n9:18 Bada, lehena-ere ezta odolic gabe dedicatu i\u00e7an.\n9:19 Ecen iracurri cerautzanean manamendu guciac Leguearen arauez Moysesec populu guciari, harturic aretz\u00e9n eta akerr\u00e9n odola vrarequin, eta escarlatan tintatu ilerequin eta hyssoparequin bay liburu\u00e4 bay populu gucia ihizta citzan:\n9:20 Cioela, Haur da Iaincoac \u00e7uey ordenatu drau\u00e7uen Testamentuco odola.\n9:21 Guero Tabernaclea-ere halaber, eta cerbitzuco vnci guciac, odolez ihizta citzan.\n9:22 Eta quasi gau\u00e7a guciac Leguearen arauez odolez purificatzen dirade, eta odol issurtze gabe barkamenduric ezta eguiten.\n9:23 Behar i\u00e7an da beraz ceru\u00e8tan diraden gauc\u00e9n figur\u00e1c, hunelaco gau\u00e7a hau\u00e7az purifica litecen, baina celestial berac purifica ditecen hauc diraden baino sacrificio hobez.\n9:24 Ecen Iesus ezta leku saindu escuz eguinetan sarthu, cein baitziraden eguiazcoey ihardesten cerauecen figur\u00e1c: baina ceru\u00e4n berean, orain Iaincoaren beguitharte aitzinean guregatic comparitzeco.\n9:25 Baina ez anhitzetan bere buru\u00e4 offrenda de\u00e7an\u00e7\u00e1t, Sacrificadore subiranoa leku sainduetan vrthe guciaz berceren odolequin sartzen cen be\u00e7ala.\n9:26 (Bercela suffritu behar vkan \u00e7uqueen anhitzetan munduaren fundationeaz gueroztic) baina orain behin secul\u00e9n consummationean, bekatuaren destructionetan, bere buru\u00e4zco sacrificioaz comparitu i\u00e7an da.\n9:27 Eta hala nola ordenatu baitzaye gui\u00e7oney behin hiltzera, eta guero iugemendua:\n9:28 Halaber Christ-ere behin offrendatu i\u00e7anic anhitzen bekatuac aboli litzan\u00e7\u00e1t, berrizco aldian bekatu gabe aguerturen \u00e7aye haren beguira daudeney saluamendutacotz.\n10:1 Ecen Legueac ethorteco ciraden on\u00e9n itzala \u00e7uelaric, ez gauc\u00e9n imagina vicia, vrthe oroz ardura offrendatzen cituzten sacrificio he\u00e7az ber\u00e9z, ethorten ciradenac iagoitic ecin sanctifica citzaqueen.\n10:2 Bercela ala etziratequeen guelditu offrendatu i\u00e7atetic, ikussiric ecen sacrificatzen \u00e7uten\u00e9c behin purificatu i\u00e7anic, bekatutaco conscientiaric batre guehiagoric etzuqueitela vkan?\n10:3 Bada sacrificio hetan bac\u00e9n vrthe oroz bekatuen commemoratione arramberritubat.\n10:4 Ecen impossible cen cecen\u00e9n eta akerr\u00e9n odolaz bekatu\u00e9n kentzea.\n10:5 Halacotz, munduan sartzean, dio, Sacrificioric ez offrendaric eztuc nahi vkan, baina gorputzbat appropiatu vkan drautac niri.\n10:6 Halaber holocaustac ez oblationea bekatuagatic etzaizquic placent i\u00e7an:\n10:7 Orduan erran vkan dut, Hun\u00e1, ethorten nauc (liburu\u00e4ren hatsean scribatua da ni\u00e7az) eguin de\u00e7adan, o Iainco\u00e1 hire vorondatea:\n10:8 Lehen erran \u00e7uenaren gainean. Sacrificioric ez offrendaric, ez holocaustic ez oblationeric bekatuagatic eztuc nahi vkan ez eztituc approbatu: (cein Leguearen arauez offrendatzen baitirade) orduan erran vkan du, Hun\u00e1, ethorten nauc eguin de\u00e7adan, o Iaincoa, hire vorondatea.\n10:9 Kentzen du beraz lehena, guerocoa e\u00e7ar de\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n10:10 Cein vorondatez sanctificatu i\u00e7an baicara, Iesus Christen gorputzaren behingo oblationeaz.\n10:11 Sacrificadore oroc bada assistitzen \u00e7uen egun oroz administratzen eta maiz sacrificio berac offrendatzen cituela, cein\u00e9c iagoitic bekatuac ecin ken baitzitzaqueizten:\n10:12 Baina haur sacrificio bakoitzbat bekatuacgatic offrendaturic, eternalqui iarria da Iaincoaren escuinean.\n10:13 Goitico denaren beguira dagoelaric, haren etsayac haren oin\u00e9n scabella e\u00e7ar diteno.\n10:14 Ecen oblatione bakoitz batez consecratu vkan ditu seculacotz sanctificatzen diradenac.\n10:15 Eta testificatzen draucu Spiritu sainduac berac-ere: ecen aitzinetic erran duenaz gueroz,\n10:16 Haur da egun hay\u00e9n ondoan hequin eguinen dudan allian\u00e7\u00e1, dio Iaunac, Emanen ditut neure Legueac hay\u00e9n bihotzetan, eta hay\u00e9n adimenduetan hec ditut scribaturen:\n10:17 Eta hayen bekatu\u00e9z eta iniquitat\u00e9z ez naiz guehiagoric orhoit i\u00e7anen.\n10:18 Bada gau\u00e7a hauen barkamendua den lekuan, ezta guehiago oblationeric bekatuagatic.\n10:19 Ikussiric bada, anaye\u00e1c, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz,\n10:20 Dedicatu draucun bide frescoan eta vician gaindi, vel\u00e1z, erran nahi baita, bere haraguiaz:\n10:21 Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen cargu\u00e4 duenic:\n10:22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco seguran\u00e7arequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:\n10:23 Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure speran\u00e7aren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena)\n10:24 Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco:\n10:25 Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten be\u00e7ala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussa\u00e7ue hurbiltzen dela egun hura.\n10:26 Ecen baldin iaquiara bekatu badaguigu eguiaren e\u00e7agutzea recebituz gueroztic, ezta guehiago sacrificioric bekatuacgatic guelditzen:\n10:27 Baina iudicioaren beguira egoite terriblebat, eta suaren furia aduersarioac iretsiren dituen-bat.\n10:28 Baldin cembeitec menospreciatu balu Moysesen Leguea, misericordiaric batre gabe, biguen edo hiruren testimoniagetic hiltzen cen.\n10:29 Cembatez vste du\u00e7ue tormenta borthitzagoa merecitu duqueela, Iaincoaren Semea oin\u00e9n azpian e\u00e7arri vkan duqueenac, eta allian\u00e7aco odola, ceinez sanctificatu baitz\u00e9n, profanotan estimatu duqueenac: eta gratiazco Spirituari iniuria eguin drauqueonac?\n10:30 Ecen bada\u00e7agugu erran duena, Ene da mendecatzea, nic rendaturen dut, dio Iaunac. Eta berriz, Iaunac iugeaturen du bere populua.\n10:31 Gau\u00e7a horriblea da Iainco viciaren escuetara erortea.\n10:32 Orhoit \u00e7aitezte aitzineco egun\u00e9z, ceinetan illuminatu i\u00e7an cinetenaz gueroztic, affictionezco combat handi suffritu vkan baitu\u00e7ue:\n10:33 Alde batetic guci\u00e9n monstran\u00e7atan escarnioz eta tribulationez e\u00e7arri i\u00e7an \u00e7arete: eta berce aldetic statu hartan erabilten ciradenen\u00e9n lagun eguin i\u00e7an \u00e7aretenean.\n10:34 Ecen ene estecaduretaco afflictionean-ere participant eguin i\u00e7an \u00e7arete, eta \u00e7uen on\u00e9n galtzea bozcariorequin recebitu vkan du\u00e7ue: cinaquitelaric ceuroc baithan onhassun hobebat du\u00e7uela ceru\u00e8tan, eta permanent denic.\n10:35 Ezte\u00e7a\u00e7uela bada iraitz \u00e7uen confidan\u00e7\u00e1, ceinec baitu recompensa handia.\n10:36 Ecen patientia behar du\u00e7ue, Iaincoaren vorondatea eguin duque\u00e7uenean promessa recebi de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n10:37 Ecen oraino dembora appurto appurtobat, eta ethorteco dena ethorriren da, eta eztu beranthuren .\n10:38 Eta iustoa fedez vicico da: baina baldin cembeit apparta badadi, eztu ene arim\u00e1c hartan placeric hartzen.\n10:39 Baina gu ezgara perditionetara appartatzen garenac, baina fedeari iarreiquiten guiaizquionac arimaren saluamendutan.\n11:1 Bada, fedea da nehor speran\u00e7atan den gauc\u00e9n fundamenta, eta ikusten eztiraden gau\u00e7\u00e1c eracusten dituena.\n11:2 Ecen har\u00e7az aitzinecoec testimoniage vkan dut\u00e9.\n11:3 Fedez aditzen dugu Iaincoaren hitzaz mundua eguin i\u00e7an dela: gau\u00e7a inuisibl\u00e9n demonstratione eguin ledin\u00e7\u00e1t.\n11:4 Abelec fedez Cainec baino sacrificio excellentagoa Iaincoari offrendatu vkan drauca: cein fedez testimoniage obtenitu vkan baitu iusto cela, ceren Iaincoac haren dono\u00e9z testificatzen baitzuen: eta oraino fede har\u00e7az hil delaric min\u00e7o da.\n11:5 Fedez Henoch eraman i\u00e7an da, herioa ikus ezle\u00e7an\u00e7\u00e1t: eta ezta eriden i\u00e7an, ceren eraman baitzuen Iaincoac: ecen eraman cedin baino lehen, testimoniage vkan ce\u00e7an Iaincoaren gogaraco i\u00e7an cela:\n11:6 Bada impossible da fede gabe haren gogaraco i\u00e7atea: ecen Iaincoagana ethorten denac, behar da sinhets de\u00e7an ecen Iaincoa badela, eta hura bilhatzen duten\u00e9n recompensa\u00e7ale dela.\n11:7 Fedez No\u00e9c, diuinoqui auertitu i\u00e7anic oraino ikusten etziraden gauc\u00e9z, beldurturic, appresta ce\u00e7an ark\u00e1 bere familiaren saluatzeco: cein arkaz condemna baitze\u00e7an mundua: eta eguin cedin fedearen arauez den iustitiaren heredero.\n11:8 Fedez Abrahamec deithu cenean obedi ce\u00e7an Iaincoa, heretagetan hartu behar \u00e7uen lekura ioan ledin\u00e7\u00e1t, eta parti cedin norat ioaiten cen etzaquialaric.\n11:9 Fedez egon cedin promettatu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n lurrean bercerenean be\u00e7ala, tabernacletan egoiten cela Isaac-equin eta Iacob-equin promes beraren herederoquidequin.\n11:10 Ecen ciuitate fundament-dunaren beguira cegoen ceinen eguilea eta funda\u00e7alea baita Iaincoa.\n11:11 Fedez Sarac-ere haciaren concebitzeco indarra recebi ce\u00e7an, eta adinetic lekora erdi cedin, ceren estima baitze\u00e7an hari promes eguin ceraucana fidel cela.\n11:12 Eta halacotz batetaric (etare ia hilaganic) sorthu i\u00e7an da gende handi ceruco i\u00e7arrac be\u00e7ala, eta itsas costaco conta ecin daiten sablea be\u00e7ala.\n11:13 Fedean hauc gucioc hil i\u00e7an dirade promessac recebitu gabe: baina vrrundanic hec ikussiric eta sinhetsiric eta salutaturic, eta aithorturic ecen arrotz eta estrang\u00e9r ciradela lurrean.\n11:14 Ecen gau\u00e7a hauc erraiten dituzten\u00e9c, claroqui eracusten dute ecen bere herriaren ondoan dabiltzala.\n11:15 Eta segur, baldin har\u00e7az orhoit i\u00e7an balirade ceinetaric ilki i\u00e7an baitziraden, itzultzeco dembora ba\u00e7uten:\n11:16 Baina orain hobeagobat desiratzen dut\u00e9, erran nahi baita celestiala: hunegatic Iaincoari berari-ere etzay\u00f3 laido hay\u00e9n Iainco deitzera, ecen preparatu cerauen ciuitatebat.\n11:17 Fedez offrenda ce\u00e7an Abrahamec Isaac, enseyatu i\u00e7an cenean, eta seme bakoitza offrenda ce\u00e7an, promessac recebitu vkan cituenac:\n11:18 (Ceini erran i\u00e7an baitzay\u00f3n, Isaactan deithuren \u00e7aic hacia)\n11:19 Estimaturic ecen Iaincoac hiletaric-ere resuscita ahal le\u00e7aquela: nondic are hura conformitatez recruba baitze\u00e7an.\n11:20 Fedez, ethorteco ciraden gauc\u00e9z benedica citzan Isaac-ec Iacob eta Esau.\n11:21 Fedez, Iacob-ec hiltzean Iosephen semetaric batbedera benedica ce\u00e7an: eta adora ce\u00e7an bere makila buru gainean bermaturic.\n11:22 Fedez, Iosephec hiltzean eguin ce\u00e7an mentione Israeleco haourr\u00e9n ilkiteaz: eta bere he\u00e7urr\u00e9z manamendu eman ce\u00e7an.\n11:23 Fedez, Moyses sorthu i\u00e7an cenean, gorde i\u00e7an cen bere ahaid\u00e9z hirur hilebethez, ceren haour ederra baitzacussaten, eta ezpaitziraden beldur Regueren ordenan\u00e7aren.\n11:24 Fedez, Moysesec ia handituric refusa ce\u00e7an Pharaoren alabaren seme deithu i\u00e7atera:\n11:25 Hautatzenago \u00e7uela Iaincoaren populuarequin affligitu i\u00e7atera, ecen ez dembora guti batetacotz bekatuzco atseguin\u00e9n vkaitera:\n11:26 Abrastassun handiago estimaturic Christen iniuri\u00e1, ecen ez Egypten ciraden thesaurac, ecen recompensara beha cegoen.\n11:27 Fedez vtzi ce\u00e7an Egypte, Regueren hiraren beldurric gabe: ecen inuisible dena ikusten balu be\u00e7ala, fermu eduqui ce\u00e7an.\n11:28 Fedez eguin citzan Bazcoa eta odol issurtzea: lehen sorthuac deseguiten cituenac, hec hunqui ezlitzan\u00e7\u00e1t.\n11:29 Fedez iragan ce\u00e7aten itsas gorria leyhorrez be\u00e7ala: cein gau\u00e7a enseyaturic, Egyptianoac hundatu i\u00e7an baitziraden.\n11:30 Fedez Ierichoco murruac eror citecen, \u00e7azpi egunez inguratuac egonic.\n11:31 Fedez, Rahab paillard\u00e1 etzedin gal incredulequin batean, espi\u00e1c baquerequin ostatuz recebitu vkan cituenean.\n11:32 Eta cer erranen dut guehiago? ecen dembora faltaturen \u00e7ait, contatu nahi badut Gedeonez, eta Barac-ez, eta Samsonez, eta Iephthez, eta Dauid-ez, eta Samuelez, eta Prophetez:\n11:33 Cein\u00e9c fedez combatitu vkan baitituzte resum\u00e1c, fedez eguin vkan dut\u00e9 iustitia obtenitu vkan dituzte promessac, bo\u00e7atu lehoin\u00e9n ahoac,\n11:34 Iraungui suaren indarra, itzuri i\u00e7an \u00e7aizte ezpata ahoey, sendo eguin i\u00e7an dirade erietaric, borthitz eguin i\u00e7an dirade guerl\u00e1n, estranger\u00e9n campoac ihessitan irion dituzt\u00e9,\n11:35 Emazt\u00e9c recebitu vkan dituzte resurrectionez bere hilac: eta batzu hedatu i\u00e7an dirade, deliuratu i\u00e7atera conturic eguiten etzutelaric resurrectione hobebat obteni le\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n11:36 Eta berceac phorogatu i\u00e7an dirade escarnioz eta vkaldiz, bayeta guehiago estecaduraz eta presoindeguiz:\n11:37 Lapidatu i\u00e7an dirade, segatu i\u00e7an dirade, tentatu i\u00e7an dirade, ezpata herioz hil i\u00e7an dirade: hara huna ebili i\u00e7an dirade ardi eta ahunz larruz veztituric, abandonnaturic, affligituric, tormentaturic.\n11:38 Eta ezpaitz\u00e9n mundua hay\u00e9n digne: desertuetan errebelatuac \u00e7abiltzala eta mendietan eta lecetan eta lur \u00e7ulhoetan.\n11:39 Eta hauc guci\u00e9c fedez testimoniage obtenituric, eztut\u00e9 recebitu vkan promessa:\n11:40 Iaincoac cerbait hoberic guretaco probedituric, gu gabe perfectionetara ethor ezlitecen\u00e7\u00e1t.\n12:1 Gu-ere bada, hain testimoniozco hodey handiac inguratzen gaituenaz gueroz, carga gucia, eta gu errachqui trabatzen gaituen bekatua egotziric, constantqui garreitzan proposatu i\u00e7an \u00e7aicun lasterrari:\n12:2 Beha gaudelaric fedearen capitainagana eta, compli\u00e7aleagana, Iesusgana: ceinec escutan \u00e7uen bozcarioaren orde suffritu vkan baitu crutzea, ahalquea menospreciaturic, eta Iaincoaren thronoaren escuinean iarri i\u00e7an da.\n12:3 Considera e\u00e7a\u00e7ue bada diligentqui nor den halaco contradictionea bere buru\u00e4ren contra bekatoretaric suffritu vkan duena, \u00e7uen gogoetan faltaturic akit etzaitezten\u00e7at.\n12:4 Oraino eztu\u00e7ue odolerano resistitu vkan, bekatuaren contra combatitzen \u00e7aretela:\n12:5 Eta ahanci \u00e7ai\u00e7ue exhortationea, ceinec \u00e7uey haourrey be\u00e7ala erraiten baitrau\u00e7ue, Ene haourr\u00e1, ezte\u00e7\u00e1la menosprecia Iaunaren gaztigu\u00e4, eta eztaqui\u00e1la gogoa falta har\u00e7az corregitzen aicenean.\n12:6 Ecen maite duena Iaunac gaztigatzen dic, eta recebitzen duen haour gucia cehatzen dic.\n12:7 Baldin gaztigamenduric suffritzen badu\u00e7ue, Iaincoa bere haourrey an\u00e7o presentatzen \u00e7ai\u00e7ue: ecen cein da haourra ait\u00e1c gaztigatzen eztuena?\n12:8 Bada baldin gaztigamendu gabe ba\u00e7arete, ceinetan participant baitirade guciac, beraz bastard \u00e7arete eta ez seme.\n12:9 Eta gure gorputz\u00e9n ait\u00e1c gaztigari vkan ditugu, eta reuerentiatan eduqui ditugu: ezgaitzaitza spiritu\u00e9n Aitari vnguiz suietago i\u00e7anen, eta vicico baicara?\n12:10 Ecen hec egun gutitacotz, berey irudi \u00e7ayen be\u00e7ala, gaztigatzen guentuzt\u00e9n: baina hunec gure probetchutan, haren saindutassunean participant garen\u00e7\u00e1t.\n12:11 Bada gaztigu guciac ordu berean eztirudi bozcariotaco dela, aitzitic tristitiataco: baina guero iustitiazco fructu baquezcoa rendatzen draue har\u00e7az exercitatu dirateney.\n12:12 Goititza\u00e7ue bada \u00e7uen escu lachoac, eta \u00e7uen belhaun iunctura partituac chuchent itza\u00e7ue:\n12:13 Eta bidesca chuchenac eguin ietze\u00e7ue \u00e7uen oiney: maingu den gau\u00e7\u00e1 bidetic aldara eztadin\u00e7\u00e1t, bainaitzitic sendo dadin.\n12:14 Baqueari \u00e7arreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren.\n12:15 Gogoatzen du\u00e7uelaric nehor aldara eztadin Iaincoaren gratiatic: cembeit erro karmin goiti ialguiten denec trubla etzaitzaten\u00e7\u00e1t: eta anhitz har\u00e7az satsu eztitecen\u00e7\u00e1t.\n12:16 Ezt\u00e9n nehor paillard edo profano, Esau be\u00e7ala, ceinec vianda batetan sal baitze\u00e7an bere lehen sortzezco prime\u00e7\u00e1.\n12:17 Ecen badaqui\u00e7ue are guero heretatzeco benedictionea desiratzen \u00e7uelaric, refusatu i\u00e7an dela: ecen etze\u00e7an eriden penitentiataco lekuric, nigar vrirequin benedictionearen escatu i\u00e7an bacen-ere.\n12:18 Ecen etzarete ethorri escuz hunqui ahal daitequeen mendi batetara, ez erratzen den sura, ez haice buhumbara, ez lanhora eta tempestatera,\n12:19 Eta trompetta soinura eta hitz\u00e9n vozera, cein en\u00e7un vkan \u00e7uten\u00e9c, requeri baitze\u00e7aten guehiagoric ezlaqui\u00e9n dre\u00e7a hitza.\n12:20 (Ecen manatzen cena ecin suffri ce\u00e7aqueten, cein baitzen, Baldin abre batec-ere mendia hunqui bade\u00e7a, lapidaturen da edo gueciaz iraganen da.\n12:21 Eta Moysesec (hambat cen terrible eracusten cena) erran ce\u00e7an, Icitu naiz eta ikaratu)\n12:22 Baina ethorri i\u00e7an \u00e7arete Siongo mendira, eta Iainco viciaren ciuitatera, Ierusalem celestialera, eta Aingueru\u00e9n anhitz millataco compainiara,\n12:23 Eta ceru\u00e8tan scribatuac diraden lehen sorthu\u00e9n congregationera, eta guci\u00e9n iuge den Iaincoagana, eta iusto sanctificatuen spirituetara:\n12:24 Eta Iesusgana allian\u00e7a berrico Arartecoagana, eta Abelenac baino gau\u00e7a hobeac erraiten dituen odol issurira.\n12:25 Beguirau\u00e7ue refusa ezte\u00e7a\u00e7uen min\u00e7o dena: ecen baldin itzuri i\u00e7an ezpadirade Iaincoaren icenean min\u00e7o cena menospreciatzen \u00e7utenac lurrean, gu anhitzez guehiago punituren gara, baldin cerutic min\u00e7o denaganic erauz bagaitez.\n12:26 Ceinen vozac orduan higui baitze\u00e7an lurra: baina orain denuntiatu vkan du, dioela, Oraino behin nic higuituren dut ez solament lurra, baina ceru\u00e4-ere.\n12:27 Eta hitz hunec Oraino behin, declaratzen du fermu eztiraden gaucen, hala nola escuz eguin diradenen deseguitea: fermu diradenac daudecen\u00e7at.\n12:28 Hunegatic higui ecin daitequeen resum\u00e1 hartzen dugularic, daducagun grati\u00e1, ceinez hala cerbitza baite\u00e7aquegu Iaincoa non haren gogaraco baiquirate, reuerentiarequin eta beldurrequin.\n12:29 Ecen gure Iaincoa su consumitzen duen-bat da.\n13:1 Charitate fraternala egon bedi.\n13:2 Hospitalitatea eztaqui\u00e7uela ahanz: ecen har\u00e7az batzuc etzaquitelaric ostatuz recebitu vkan dituzte Aingueru\u00e4c.\n13:3 \u00c7aret\u00e9n orhoit presoner\u00e9z, hequin presoner bacinete be\u00e7ala: affligitzen diradenez, ceuroc-ere gorputzez affligitzen bacinete be\u00e7ala.\n13:4 Honorable da guci\u00e9n artean ezcon\u00e7\u00e1, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.\n13:5 \u00c7uen conditioneac bire auaritia gabe, \u00e7areten content presenteco\u00e9z: ecen erran vkan du berac, Ezaut vtziren, eta ezaut abandonnaturen.\n13:6 Hala non seguran\u00e7arequin erran ahal baite\u00e7aquegu, Iauna ene aiuta\u00e7ale, eznaiz beldur i\u00e7anen gui\u00e7onac ahal daididan gau\u00e7aren.\n13:7 \u00c7areten orhoit \u00e7uen guida\u00e7al\u00e9z, Iaincoaren hitza declaratu vkan drau\u00e7uen\u00e9z, cein\u00e9n fedea imitatzen baitu\u00e7ue, consideratzen du\u00e7uelaric ceric i\u00e7an den hay\u00e9n conuersationearen fina.\n13:8 Iesus Christ atzo i\u00e7an dena eta egun, hura bera da eternalqui-ere.\n13:9 Doctrina diuersez eta estrangerez etzaiteztela hara huna erabil: ecen on da bihotza gratiaz confirma dadin, ez viand\u00e9z, cein\u00e9tan ezpaitute probetchuric vkan applicatu i\u00e7an diraden\u00e9c.\n13:10 Badugu aldarebat ceinetaric iateco \u00e7ucenic ezpaitute Tabernaclea cerbitzatzen duten\u00e9c.\n13:11 Ecen abr\u00e9n gorputzac, cein\u00e9n odola ekarten baita bekatuagatic sanctuariora Sacrificadore subiranoaz, erratzen dirade tendetaric lekora.\n13:12 Halacotz Iesusec-ere, sanctifica le\u00e7an\u00e7\u00e1t populua bere-odolaz, suffritu vkan du portaleaz campotic.\n13:13 Ilki gaitecen bada harengana tendetaric lekora haren ignomini\u00e1 ekarten dugula.\n13:14 Ecen eztugu hemen ciuitate permanentic: baina ethorteco denaren ondoan gabiltza.\n13:15 Har\u00e7az bada offrenda die\u00e7ogun ardura Iaincoari, laudoriozco sacrificio, erran nahi baita, haren icena confessatzen duten ezpain\u00e9n fructua.\n13:16 Bada beneficentia eta communicationea eztaquizqui\u00e7uela ahanz: ecen halaco sacrificio\u00e9z placer hartzen du Iaincoac.\n13:17 Obeditza\u00e7ue \u00e7uen guida\u00e7aleac, eta susmetti \u00e7aquizt\u00e9z ecen hec veillatzen dut\u00e9 \u00e7uen arimacgatic, contu rendatu behar dutenec be\u00e7ala: eguiten dutena alegueraqui eguin de\u00e7aten\u00e7at, eta ez gogoz garaitic: ecen hura ezli\u00e7ateque \u00e7uen probetchutan.\n13:18 Othoitz egui\u00e7ue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gau\u00e7a gucietan honestqui conuersatzera.\n13:19 Eta hambatez guehiago othoitz eguiten drau\u00e7uet haur dagui\u00e7uen, sarriago restitui naqui\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n13:20 Iainco baquezcoac bada (ceinec hiletaric itzul eraci baitu ardi\u00e9n Artzain handia allian\u00e7a eternalezco odolaz, Iesus Christ gure Iauna)\n13:21 Confirma \u00e7aitzatela obra on orotan, bere vorondatearen eguitera, eguiten duelaric \u00e7uetan haren aitzinean placent datenic, Iesus Christez, ceini gloria secula seculacotz. Amen.\n13:22 Halaber othoitz eguiten drau\u00e7uet, anaye\u00e1c, suffri e\u00e7a\u00e7ue exhortationetaco hitza: ecen hitz gutitan scribatu drau\u00e7uet.\n13:23 Iaqui\u00e7ue gure anaye Timotheo largatu i\u00e7an dela, ceinequin (baldin sarri badator) ikussiren baitzaituztet.\n13:24 Salutaitza\u00e7ue \u00e7uen guida\u00e7ale guciac, eta saindu guciac. Salutatzen \u00e7aituzt\u00e9z Italiacoec.\n13:25 Gratia dela \u00e7uequin gucioquin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): Hebrews","type":"page"}
