{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/jam.htm","path":"bib/wb/bsq/jam.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/jam.htm","text":"1:1 IACQVES Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren cerbitzariac, hamabi leinu barreyatuey, salutatione.\n1:2 Ene anaye\u00e1c, bozcario perfectotan educa\u00e7ue tentatione diuersetara eror \u00e7aiteztenean:\n1:3 Daqui\u00e7uelaric ecen \u00e7uen fedearen phorogan\u00e7\u00e1c patientia engendratzen duela.\n1:4 Baina patienti\u00e1c obra perfectoa biu, perfect eta integro \u00e7areten\u00e7at, deusen falta etzaretelaric.\n1:5 Eta baldin \u00e7uetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequi\u00f3 Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen \u00e7ay\u00f3.\n1:6 Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.\n1:7 Ezte\u00e7ala bada estima gui\u00e7on harc deus Iaunaganic recebituren duela:\n1:8 Gui\u00e7on gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.\n1:9 Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean:\n1:10 Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia be\u00e7ala iraganen da.\n1:11 Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.\n1:12 Dahatsu da tentatione suffritzen duen gui\u00e7ona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coro\u00e1.\n1:13 Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.\n1:14 Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean.\n1:15 Guero guthici\u00e1, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du.\n1:16 Etzaiteztela abusa, ene anaye maite\u00e1c.\n1:17 Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da argui\u00e9n Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.\n1:18 Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primiti\u00e1c be\u00e7ala guinen\u00e7\u00e1t.\n1:19 Halacotz, ene anaye maite\u00e1c, biz gui\u00e7on gucia en\u00e7utera lehiati, berantcor min\u00e7atzera, eta berantcor asserretzera.\n1:20 Ecen gui\u00e7onaren asserreac Iaincoaren iustiti\u00e1 eztu complitzen.\n1:21 Halacotz, iraitziric cithalqueria gucia eta malitiazco superfluitatea, emetassunequin recebi e\u00e7a\u00e7ue, \u00e7uetan landatu hitza, ceinec salua ahal baititzaque \u00e7uen arim\u00e1c.\n1:22 Eta \u00e7areten hitzaren eguile eta ez solament en\u00e7ule, ceuron buru\u00e4c enganatzen ditu\u00e7uela.\n1:23 Ecen baldin norbeit hitzaren en\u00e7ule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen gui\u00e7onaren pare da.\n1:24 Ecen consideratu vkan du bere buru\u00e4, eta ioan i\u00e7an da, eta bertan ahance \u00e7ay\u00f3 nolaco cen.\n1:25 Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate en\u00e7ule ahanzcor i\u00e7an, baina obraren eguile: hura dohatsu i\u00e7anen da bere eguinean.\n1:26 Baldin cembeitec vste badu religioso dela \u00e7uen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da.\n1:27 Religione pura eta macula gabea Iainco eta Aita baithan, haur da, \u00e7urtz\u00e9n eta emazte alhargun\u00e9n visitatzea bere tribulationetan: eta macula gabe bere buru\u00e4ren beguiratzea mundu hunetaric.\n2:1 Ene anaye\u00e1c, eztu\u00e7uela Iesus Christ gure Iaun gloriazcoaren fedea, person\u00e9n acceptionerequin.\n2:2 Ecen baldin sar badadi \u00e7uen congregationera gui\u00e7on-bat vrrhezco erhaztun-bat duela, preciosqui veztituric: eta sar dadin halaber edocein paubre charqui veztituric,\n2:3 Eta ikartze du\u00e7uen preciosqui veztitua denagana, eta erran die\u00e7o\u00e7uen hari, Hi iar adi hemen honestqui: eta paubreari derro\u00e7uen, Hi ago \u00e7utic han, edo iar adi hemen ene scabella azpian:\n2:4 Eztu\u00e7ue differentia eguin vkan ceuroc baithan, eta eguin i\u00e7an baitzarete pensamendu gaichtoezco iuge?\n2:5 En\u00e7u\u00e7ue, ene anaye maite\u00e1c, eztitu Iaincoac elegitu mundu hunetaco paubreac fedez abrats i\u00e7ateco, eta hura maite duteney promettatu drauen resumaco heredero?\n2:6 Baina \u00e7uec desohoratu vkan du\u00e7ue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten?\n2:7 Eztute hec blasphematzen \u00e7uen gainean inuocatu i\u00e7an den Icen ona?\n2:8 Badaric-ere baldin Legue reala complitzen badu\u00e7ue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buru\u00e4ri be\u00e7ala, vngui eguiten du\u00e7ue:\n2:9 Baina baldin person\u00e9n acceptioneric badu\u00e7ue, bekatu eguiten du\u00e7ue, eta reprehenditzen \u00e7arete Legueaz transgredi\u00e7ale be\u00e7ala.\n2:10 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da.\n2:11 Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgredi\u00e7ale eguin aiz.\n2:12 Hala min\u00e7a \u00e7aitezte eta hala egui\u00e7ue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diraden\u00e9c.\n2:13 Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen \u00e7ay\u00f3 misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra.\n2:14 Ene anaye\u00e1c, cer probetchu, baldin norbeitec badarra fede baduela, eta obr\u00e1c eztitu\u00e9n? ala fede harc hura salua ahal de\u00e7aque?\n2:15 Eta baldin anayea edo arreb\u00e1 billuciac badirade, eta peitu eguneco vitan\u00e7aren:\n2:16 Eta \u00e7uetaric cembeitec h\u00e6y erran diec\u00e9n, \u00c7oazte baquerequin, bero \u00e7aitezte eta asse \u00e7aitezte: eta eztinguzte\u00e7uen gorputzaren necessario diraden gau\u00e7\u00e1c, cer probetchu duqueite?\n2:17 Hala fedea-ere, baldin obr\u00e1c ezpaditu, hila da bere berez.\n2:18 Baina are erran\u00e9n du edoceinec, Hic fedea duc, eta nic obr\u00e1c citiat, eracuts ie\u00e7adac eure fedea eure obr\u00e1c gabe, eta nic eracutsiren drauat hiri neure obretaric neure fedea.\n2:19 Hic sinhesten duc ecen Iaincobat dela: vngui eguiten duc: deabruec-ere sinhesten di\u00e9, eta ikara diabiltzac.\n2:20 Baina nahi duc iaquin, o gui\u00e7on vano\u00e1, ecen fedea obr\u00e1c gabe hila dela?\n2:21 Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu i\u00e7an, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu \u00e7uenean?\n2:22 Badacussac nola fedeac obratzen \u00e7uen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu i\u00e7an dela?\n2:23 Eta complitu i\u00e7an dela Scriptur\u00e1 dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3 iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu i\u00e7an da.\n2:24 Badacussa\u00e7ue bada ecen obretaric iustificatzen dela gui\u00e7ona, eta ez fedetic solament?\n2:25 Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu i\u00e7an, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean?\n2:26 Ecen nola gorputza spiritu gabe hila baita, hala fedea-ere obr\u00e1c gabe hila da.\n3:1 Ene anaye\u00e1c, etzaretela magistru anhitz: daquigularic ecen condemnatione handiagoa recebituren dugula.\n3:2 Ecen anhitz gau\u00e7atan huts eguiten dugu guci\u00e9c Baldin cembeitec hitzean huts eguiten ezpadu, hura gui\u00e7on perfectoa da, eta bridatan eduqui ahal de\u00e7aque gorputz gucia-ere.\n3:3 Hun\u00e1, \u00e7amariey brid\u00e1c ahoetara emaiten drauztegu obedi gaitzaten\u00e7\u00e1t, eta hay\u00e9n gorputz gucia hara huna drabilagu:\n3:4 Hun\u00e1, barc\u00e1c-ere, hain handi diradelaric, eta haice borthitz\u00e9z erabilten diradelaric, hara huna erabilten dirade gobernail chipito batez, norat-ere goberna\u00e7alearen placerac nahi baituque.\n3:5 Hala mihia-ere membro tipitobat da, eta gau\u00e7a handiz vantatzen da: hun\u00e1, su chipito batec cein egurtze handia irachequiten duen.\n3:6 Mihia-ere subat da, eta iniquitatezco mundubat: hala diot mihia e\u00e7arria dela gure membro\u00e9n artean, ceinec maculatzen baitu gorputz gucia, eta irachequiten gure naturaren cursua, eta irachequia da gehenn\u00e1z.\n3:7 Ecen besti\u00e9n, eta chori\u00e9n, eta sugu\u00e9n, eta itsassoco arrain\u00e9n natura gucia hetzen da, eta heci i\u00e7an da natura humanoaz:\n3:8 Baina mihia eceinere gui\u00e7onec ecin hez de\u00e7aque: ceba ecin daiten gaitzbat da po\u00e7oin mortalez bethea.\n3:9 Har\u00e7az benedicatzen dugu gure Iainco eta Aita: eta har\u00e7az maradicatzen ditugu Iaincoaren irudira eguinico gui\u00e7onac.\n3:10 Aho ber-batetaric ilkiten da benedictione eta maledictione: Ezta behar, ene anaye\u00e1c, hauc hunela eguin ditecen.\n3:11 Ala ithurri batec \u00e7ulho beretic emaiten du dulcea eta mina?\n3:12 Ala ficotze batec oliuaric ekar ahal de\u00e7aque, edo aihenac ficoric? hala ecin ekar de\u00e7aque ithurribatec-ere vr gaci eta gue\u00e7a.\n3:13 Nor da \u00e7uhur eta iaquinsu \u00e7uen artean? eracuts bitza conuersatione onez bere obr\u00e1c, \u00e7uhurtziazco emetassunequin.\n3:14 Eta baldin inuidia saminic badu\u00e7ue, eta tharritamenduric \u00e7uen bihotzetan, etzaiteztela gloria, eta gue\u00e7urric ezterra\u00e7uela eguiaren contra.\n3:15 Ecen \u00e7uhurtzia haur ezta garaitic iausten dena, baina da lurrecoa, sensuala eta deabruezcoa.\n3:16 Ecen non baita inuidiaric eta tharritamenduric, han nahastecamendu eta obra gaichto gucia.\n3:17 Baina garaitico \u00e7uhurtzi\u00e1, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea.\n3:18 Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten \u00e7aye baquezco\u00e9y.\n4:1 Nondic guerl\u00e1c eta guduac \u00e7uen artean? eza hemendic, diot, \u00e7uen voluptate \u00e7uen membroetan guerla eguiten dutenetaric?\n4:2 Desiratzen du\u00e7ue eta eztu\u00e7ue vkaiten, inuidioso \u00e7arete eta bekaitz, eta ecin ardiets de\u00e7aque\u00e7ue: combatitzen \u00e7arete eta guerla eguiten du\u00e7ue, baina eztu\u00e7ue desiratzen du\u00e7uena, ceren ezpaitzarete escatzen.\n4:3 Escatzen \u00e7arete eta eztu\u00e7ue recebitzen: ceren gaizqui escatzon baitzarete, \u00e7uen voluptatetan despenda de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n4:4 Adultero\u00e1c eta adulter\u00e1c, eztaqui\u00e7ue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi i\u00e7anen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda.\n4:5 Ala vste du\u00e7ue ecen Scriptur\u00e1c alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du \u00e7uetan habitatzen den spirituac?\n4:6 Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten.\n4:7 \u00c7areten bada suiet Iaincoaren, resisti ie\u00e7o\u00e7ue deabruari, eta ihes eguinen du \u00e7uetaric.\n4:8 Hurbil \u00e7aquitzate Iaincoari, eta hurbilduren \u00e7ai\u00e7ue: garbitza\u00e7ue escuac, o bekatore\u00e1c, eta purificaitza\u00e7ue bihotzac, o gogo doblataco\u00e1c.\n4:9 Affligi \u00e7aitezte eta egui\u00e7ue lamentatione eta nigar: \u00e7uen irria nigarretara conuerti bedi, eta \u00e7uen alegran\u00e7\u00e1 tristitiatara.\n4:10 Humilia \u00e7aitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen \u00e7aituzt\u00e9.\n4:11 Elkarren contra etzaiteztela gaizqui min\u00e7a, anaye\u00e1c: anayearen contra min\u00e7o denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge.\n4:12 Legue e\u00e7arlea bat da salua eta gal ahal de\u00e7aquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana?\n4:13 Eya orain erraiten du\u00e7uen\u00e1c, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han vrthebat, eta merkatalgoa eguinen dugu, eta irabaciren dugu:\n4:14 Eztaqui\u00e7uelaric biharamunean cer i\u00e7anen den: ecen cer da \u00e7uen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da.\n4:15 Erran behar cindutenaren lekuan, Baldin Iaunac nahi badu, eta vici bagara, eguinen dugu haur edo hura.\n4:16 Baina orain gloriatzen \u00e7arete \u00e7uen vanterietan: horlaco gloriatze gucia gaichto da.\n4:17 Bada vngui eguiten daquianac eta ez eguiten, bekatu eguiten du.\n5:1 Eya orain abrats\u00e1c, nigar egui\u00e7ue, vrhubi eguiten du\u00e7uela \u00e7uen miseria helduren \u00e7aizqui\u00e7uenacgatic.\n5:2 \u00c7uen abrastassunac vsteldu dirade, \u00e7uen abillamenduac cerrenez betheac dirade.\n5:3 \u00c7uen vrrhea eta \u00e7uen cilharra herdoildu da, eta hay\u00e9n herdoildur\u00e1c testificaturen du \u00e7uen contra, eta harc ditu ianen \u00e7uen haraguiac suac be\u00e7ala: thesaurizatu du\u00e7ue azquen egunetaco.\n5:4 Hun\u00e1, \u00e7uen land\u00e1c errequeitatu dituzten languil\u00e9n alocairu \u00e7ue\u00e7az defraudatu i\u00e7an dena, oihuz dago, eta errequeita\u00e7al\u00e9n oihuac armad\u00e9n Iaunaren beharrietan sarthu dirade.\n5:5 Deliciotan vici i\u00e7an \u00e7arete lurraren gainean eta \u00e7uen atseguinac hartu vkan ditu\u00e7ue, eta \u00e7uen bihotzac ressasiatu vkan ditu\u00e7ue sacrificiotaco egunean be\u00e7ala.\n5:6 Condemnatu eta hil vkan du\u00e7ue iustoa: eta eztrau\u00e7ue resistitzen.\n5:7 \u00c7areten bada patient, anaye\u00e1c, Iaunaren aduenimendurano. Hun\u00e1, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi de\u00e7aqueno.\n5:8 \u00c7areten patient \u00e7uec-ere eta confirmaitza\u00e7ue \u00e7uen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da.\n5:9 Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anaye\u00e1c, condemna etzaitezten\u00e7\u00e1t: hun\u00e1, iugea borthaitzinean dago.\n5:10 Ene anaye\u00e1c, har-itza\u00e7ue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophet\u00e1c, cein min\u00e7atu baitirade Iaunaren icenean.\n5:11 Hun\u00e1, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patienti\u00e1 en\u00e7un vkan du\u00e7ue, eta Iaunaren fina ikussi du\u00e7ue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera.\n5:12 Bada gau\u00e7a ororen aitzinetic, ene anaye\u00e1c, iura ezte\u00e7a\u00e7uela ez ceru\u00e4z, ez lurraz, ez edocein berce iuramenduz: baina biz \u00e7uen baya, Bay: eta \u00e7uen eza, Ez: condemnationetara eror etzaitezten\u00e7\u00e1t.\n5:13 Affligitzen da cembeit \u00e7uen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta be\u00e7a.\n5:14 Eri da cembeit \u00e7uen artean? erekar bitza Eli\u00e7aco ancianoac, eta othoitz beguit\u00e9 harengatic, vnctatzen dutela hura olioz Iaunaren icenean.\n5:15 Eta fedezco orationeac saluaturen du eria, eta eraiquiren du hura Iaunac: eta baldin bekaturic eguin badu barkaturen \u00e7aizqui\u00f3.\n5:16 Confessa ietzo\u00e7ue batac berceari \u00e7uen falt\u00e1c, eta othoitz egui\u00e7ue batac berceagatic, senda \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac.\n5:17 Elias cen gu bay passion\u00e9n suiectionetaco gui\u00e7ona, eta othoiztez othoitz eguin ce\u00e7an, ezlaguian vriric, eta etze\u00e7an eguin vriric lurraren gainean hirur vrthez eta sey hilebethez.\n5:18 Eta berriz othoitz eguin ce\u00e7an, eta ceru\u00e4c vri eman ce\u00e7an, eta lurrac bere fructua ekar ce\u00e7an.\n5:19 Anaye\u00e1c, baldin \u00e7uetaric cembeit eguiatic errebela badadi, eta hura conuerti bade\u00e7a cembeitec,\n5:20 Iaquin be\u00e7a ecen conuerti eraci duqueenac bekatorebat bere bideco errebelamendutic, saluaturen duqueela arimabat heriotaric, eta bekatu mul\u00e7oa estaliren duqueela.","title":"Basque Bible (NT): James","type":"page"}
