{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/jo1.htm","path":"bib/wb/bsq/jo1.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/jo1.htm","text":"1:1 HATSEAN-DANIC cena, en\u00e7un vkan duguna, gure begui\u00e9z ikussi vkan duguna, contemplatu vkan duguna, eta gure escu\u00e9c hunqui vkan dutena vicitzeco Hitzaz.\n1:2 (Ecen vicitzea manifestatu i\u00e7an da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drau\u00e7uegu vicitze eternala, cein baitz\u00e9n Aita baithan, eta aguertu i\u00e7an baitzaicu.)\n1:3 Eta ikussi eta en\u00e7un vkan duguna, diot, denuntiatzen drau\u00e7uegula, cuec-ere communione du\u00e7uen\u00e7\u00e1t gurequin, eta gure communionea da Aitarequin eta Iesus Christ haren Semearequin.\n1:4 Eta gau\u00e7a hauc scribatzen drauzqui\u00e7uegu \u00e7uen bozcarioa compli dadin\u00e7\u00e1t.\n1:5 Haur da bada harenganic en\u00e7un vkan dugun mandatalgoa eta denunti\u00e1tzen drau\u00e7ueguna, Ecen Iaincoa dela arguia, eta ilhumberic batre hura baithan eztela.\n1:6 Baldin erran bade\u00e7agu ecen communione dugula harequin, eta ilhumbean bagabiltza, gue\u00e7urra erraiten dugu, eta eztugu eguiten egui\u00e1.\n1:7 Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den be\u00e7ala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.\n1:8 Baldin erran bade\u00e7agu ecen bekaturic eztugula, gure buru\u00e4c seducitzen ditugu, eta egui\u00e1 gutan ezta.\n1:9 Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatu\u00e9n barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco.\n1:10 Baldin erran bade\u00e7agu ecen eztugula bekaturic eguin: gue\u00e7urti eguiten dugu hura, eta haren hitza ezta gutan.\n2:1 Ene haourto\u00e1c, gau\u00e7a hauc scribatzen drauzqui\u00e7uet, bekaturic eztagui\u00e7uen\u00e7\u00e1t: eta baldin cembeitec eguin badu bekaturic, badugu aduocatbat Aita baithara, Iesus Christ iustoa.\n2:2 Eta hura da appoinctamendua gure bekatuacgatic, eta ez gureacgatic solament, baina mundu guciarenacgatic-ere\n2:3 Eta hunetan daquigu ecen hura e\u00e7agutu dugula, baldin haren manamenduac beguira baditzagu.\n2:4 Norc erraiten baitu, E\u00e7agutu dut hura: eta haren manamenduac ezpaititu beguiratzen, gue\u00e7urti da, eta egui\u00e1 ezta hura baithan:\n2:5 Baina norc beguiratzen baitu haren hitza eguiazqui hura baithan Iaincoaren amorioa complitu da: hune\u00e7az daquigu ecen hura baithan garela.\n2:6 Norc erraiten baitu hura baithan dagoela, behar du, nola hura ebili baita, hala hainac-ere ebili\n2:7 Anaye\u00e1c, eztrau\u00e7uet manamendu berribat scribatzen, baina manamendu \u00e7ahar hatseandanic vkan du\u00e7uena: manamendu \u00e7aharra hatseandanic en\u00e7un vkan du\u00e7uen hitza da.\n2:8 Ber\u00e7alde manamendu berribat scribatzen drau\u00e7uet, cein baita eguiazco hartan eta \u00e7uetan: ceren ilhumbea iragan baita, eta eguiazco arguiac ia eguiten baitu argui.\n2:9 Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritz\u00e1 hura ilhumbean da oraindrano .\n2:10 Bere anayeri on daritzana arguian dago, eta scandaloric ezta hura baithan.\n2:11 Baina bere anayeri gaitz daritzana, ilhumbean da, eta ilhumbean dabila, eta eztaqui nor\u00e1t ioaiten den: ecen ilhumbeac haren beguiac itsutu vkan ditu.\n2:12 Scribatzen drau\u00e7uet, haourto\u00e1c, ceren \u00e7uen bekatuac barkatu baitzaizqui\u00e7ue haren icenagatic.\n2:13 Scribatzen drau\u00e7uet, ait\u00e1c, ceren e\u00e7agutu baitu\u00e7ue hatsean-danic dena. Scribatzen drau\u00e7uet, gazte\u00e1c, ceren gaichtoari garaithu baitzaizquiote. Scribatzen drau\u00e7uet, haour chipi\u00e1c, ceren e\u00e7agutu vkan baitu\u00e7ue Aita.\n2:14 Scribatu vkan drau\u00e7uet, ait\u00e1c, ceren e\u00e7agutu baitu\u00e7ue hatsean-danic dena. Scribatu drau\u00e7uet, gazte\u00e1c, ceren borthitz baitzarete, eta Iaincoaren hitza \u00e7uetan egoiten baita, eta gaichtoari garaithu baitzaizquiote.\n2:15 Eztu\u00e7uela maite mundua, ez munduco gau\u00e7\u00e1c: baldin cembeitec maite badu mundua, ezta Aitaren amorioa hura baithan.\n2:16 Ecen munduan den gau\u00e7a gucia (hala nola, haraguiaren guthici\u00e1, eta beguien guthici\u00e1, eta vicitzearen arroganti\u00e1) ezta Aitaganic baina da munduaganic.\n2:17 Eta mundua iragaiten da, eta haren guthici\u00e1, baina Iaincoaren vorondatea eguiten duena dago seculacotz.\n2:18 Haourto\u00e1c, azquen dembora da: eta nola en\u00e7un vkan baitu\u00e7ue ecen Antechrist ethorteco dela, oraindanic-ere Antechristac anhitz dirade: nondic baitaquigu ecen azquen dembor\u00e1 dela.\n2:19 Gure artetic ilki i\u00e7an dirade baina etziraden gutaric: ecen baldin gutaric i\u00e7an balirade, gurequin egon ciratequeen: baina haur eguin i\u00e7an da manifesta ledin\u00e7\u00e1t ecen guciac eztiradela gutaric.\n2:20 Baina \u00e7uec badu\u00e7ue vnctionea Sainduaganic, eta e\u00e7agutzen ditu\u00e7ue gau\u00e7a guciac.\n2:21 Eztrau\u00e7uet scribatu vkan, egui\u00e1 e\u00e7agutzen eztu\u00e7uelacotz: aitzitic ceren hura e\u00e7agutzen du\u00e7uen, eta gue\u00e7urric batre ezpaita eguiatic.\n2:22 Nor da gue\u00e7urti, Iesus dela Christ vkatzen duena baicen? hura da Antechrist, ceinec Aita eta Semea vkatzen baititu.\n2:23 Norc-ere vkatzen baitu Semea, harc Aita-ere eztu: norc-ere aithortzen baitu Semea, harc Aita-ere badu.\n2:24 Beraz hatsean-danic en\u00e7un vkan du\u00e7uena \u00e7uetan hego: ecen baldin \u00e7uetan badago hatseandanic en\u00e7un vkan du\u00e7uena, \u00e7uec-ere Semea baithan eta Aita baithan egonen \u00e7arete.\n2:25 Eta haur da berac guri promettatu draucun promessa, baita, vicitze eternala.\n2:26 Gau\u00e7a hauc scribatzen drauzqui\u00e7uet, \u00e7uec seducitzen \u00e7aituzten\u00e9z.\n2:27 Baina harenganic recebitu vkan du\u00e7uen vnctionea dago \u00e7uetan, eta eztu\u00e7ue mengoaric nehorc iracats \u00e7aitzaten: baina vnctione berac gau\u00e7a guci\u00e9z iracasten \u00e7aituzten be\u00e7ala, eta eguiati da, eta ezta gue\u00e7urti: eta vnctioneac iracatsi \u00e7aituzten be\u00e7ala, hartan egonen \u00e7arete.\n2:28 Orain bada, ene haourto\u00e1c, \u00e7audete hartan: aguer dadinean asseguran\u00e7a dugun\u00e7\u00e1t, eta haren aitzinean confus ezgaren\u00e7\u00e1t haren aduenimenduan.\n2:29 Baldin badaqui\u00e7ue ecen hura iusto dela, iaqui\u00e7ue ecen norc-ere iustitia eguiten baitu, hura harenganic iayo dela.\n3:1 Ikussa\u00e7ue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu e\u00e7agutzen, ceren ezpaitu hura e\u00e7agutzen.\n3:2 Maite\u00e1c, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu i\u00e7anen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den be\u00e7ala ikussiren duquegu hura.\n3:3 Eta norc-ere speran\u00e7a haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buru\u00e4, hura-ere pur den be\u00e7ala.\n3:4 Norc-ere bekatu eguiten baitu, Leguearen contra-ere eguiten du: eta bekatua da Leguearen contra dena.\n3:5 Eta badaqui\u00e7ue ecen hura aguertu i\u00e7an dela gure bekatuac ken litzan\u00e7\u00e1t, eta bekaturic hura baithan eztela.\n3:6 Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten: norc-ere bekatu eguiten baitu, eztu ikussi hura, eta eztu e\u00e7agutu hura.\n3:7 Haourto\u00e1c, nehorc seduci etzaitzatela: iustitia eguiten duena, iusto da, hura iusto den be\u00e7ala.\n3:8 Bekatu eguiten duena, deabruaganic da: ecen hatseandanic deabruac bekatu eguiten du: hunetacotz aguertu i\u00e7an da Iaincoaren Semea, deseguin litzan\u00e7\u00e1t deabruaren obr\u00e1c.\n3:9 Nor-ere iayo i\u00e7an baita Iaincoaganic, harc bekaturic eztu eguiten: ecen haren hacia haina baithan dago, eta ecin daidi bekaturic, ceren Iaincoaganic iayo i\u00e7an baita.\n3:10 Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic.\n3:11 Ecen haur da hatseandanic en\u00e7un vkan du\u00e7uen mandatalgo\u00e1, Elkarri on eritzi die\u00e7ogun.\n3:12 Ez Cainec be\u00e7ala, cein baitz\u00e9n Gaichtoaganic, eta ceinec hil baitzuen bere anayea. Eta cergatic hil vkan \u00e7uen? ceren haren obr\u00e1c gaichto baitziraden, eta haren anayearenac iusto.\n3:13 Ene anaye\u00e1c, ezte\u00e7a\u00e7uela mirets baldin \u00e7uey gaitz badaritzue munduac.\n3:14 Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago.\n3:15 Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaqui\u00e7ue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.\n3:16 Hunetan e\u00e7agutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic e\u00e7arri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic e\u00e7arri behar ditugu.\n3:17 Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan?\n3:18 Ene haourto\u00e1c, ezte\u00e7agula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz:\n3:19 Eta hunetan e\u00e7agutzen dugu ecen eguiatic garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzac.\n3:20 Ecen baldin condemna baguitza gure bihotzac, handiago da Iaincoa gure bihotza baino, eta e\u00e7agutzen ditu gau\u00e7a guciac.\n3:21 Maite\u00e1c, baldin gure bihotzac condemnatzen ezpagaitu, seguran\u00e7a dugu Iaincoa baithan.\n3:22 Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean plac\u00e9nt diraden gau\u00e7\u00e1c eguiten ditugu.\n3:23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets de\u00e7agun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun be\u00e7ala.\n3:24 Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta hune\u00e7az e\u00e7agutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.\n4:1 Maite\u00e1c, spiritu gucia ezte\u00e7a\u00e7uela sinhets, baina phorogaitza\u00e7ue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri i\u00e7an dirade mundura.\n4:2 Hunetan e\u00e7agut e\u00e7a\u00e7ue Iaincoaren Spiritua. Iesus Christ haraguitara ethorri dela confessatzen duen spiritu gucia, Iaincoaganic da.\n4:3 Eta cein-ere spirituc ezpaitu confessatzen Iesus Christ haraguitara ethorri i\u00e7an dela hura ezta Iaincoaganic: eta halaco spiritua Antechristena da, ceinez min\u00e7atzen en\u00e7un vkan baitu\u00e7ue, ecen ethorteco dela, eta ia orain munduan da.\n4:4 Haourto\u00e1c, \u00e7uec Iaincoaganic \u00e7arete, eta garaithu \u00e7aizte h\u00e6y: ecen handiago da \u00e7uetan dena, ecen ez munduan dena.\n4:5 Hec mundutic dirade, halacotz munduaz min\u00e7o dirade, eta mundua h\u00e6y behatzen \u00e7aye.\n4:6 Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa e\u00e7agutzen duena, guri behatzen \u00e7aicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan e\u00e7agutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua.\n4:7 Maite\u00e1c, elkarri on eritzi die\u00e7ogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta e\u00e7agutzen du Iaincoa.\n4:8 Onhesten eztuenac, eztu e\u00e7agutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da.\n4:9 Hunetan manifestatu i\u00e7an da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, har\u00e7az vici garen\u00e7\u00e1t.\n4:10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licen\u00e7\u00e1t.\n4:11 Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi.\n4:12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan.\n4:13 Hunetan e\u00e7agutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.\n4:14 Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Ait\u00e1c igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore i\u00e7ateco.\n4:15 Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan.\n4:16 Eta guc e\u00e7agutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.\n4:17 Hune\u00e7az complitu i\u00e7an da charitatea guregana, iudicioco egunean seguran\u00e7a dugun\u00e7\u00e1t, ceren hura den be\u00e7alaco baicara gu-ere mundu hunetan.\n4:18 Beldurric ezta charitatean: aitzitic charitate perfectoac campora egoizten du beldurra: ecen beldurrac tormenta du: eta beldur dena ezta complitua charitatean.\n4:19 Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu.\n4:20 Baldin nehorc erran bade\u00e7a, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gue\u00e7urti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?\n4:21 Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere.\n5:1 Norc-ere sinhesten baitu ecen Iesus dela Christ hura Iaincoaganic iayoa da: eta norc-ere on baitaritz\u00e1 engendratu duenari, on daritz\u00e1 harenganic engendratu i\u00e7an denari-ere.\n5:2 Hunetan e\u00e7agutzen dugu ecen on dariztegula Iaincoaren haourrey, Iaincoari on daritzagunean, eta haren manamenduac beguiratzen ditugunean.\n5:3 Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade.\n5:4 Ecen cer-ere Iaincoaganic iayo baita, garaitzen \u00e7ayo munduari: eta haur da victoria munduari garaithu \u00e7ayona, gure fedea.\n5:5 Nor da munduari garaitzen \u00e7ayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen?\n5:6 Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri i\u00e7an dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela.\n5:7 Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceru\u00e4n, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade.\n5:8 Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade.\n5:9 Baldin gui\u00e7on\u00e9n testificationea recebitzen badugu Iaincoaren testificationea handiago da: ecen haur da Iaincoaren testificationea, cein testificatu vkan baitu bere Semeaz.\n5:10 Iaincoaren Semea baithan sinhesten duenac, badu Iaincoaren testificationea bere baithan: Iaincoa sinhesten eztuenac, gue\u00e7urti eguiten du hura: ecen eztu sinhetsi vkan. Iaincoac bere Semeaz testificatu vkan duen testificationea.\n5:11 Eta haur da testificationea, ecen vicitze eternala eman draucula Iaincoac: eta vicitze haur haren Semean da.\n5:12 Semea duenac, badu vicitzea: Iaincoaren Semea eztuenac, eztu vicitzea.\n5:13 Gau\u00e7a hauc scribatu vkan drauzqui\u00e7uet \u00e7uey, Iaincoaren Semearen icena baithan sinhesten du\u00e7uenoy: daqui\u00e7uen\u00e7\u00e1t ecen badu\u00e7uela vicitze eternala, eta sinhets de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t Iaincoaren Semearen icena baithan.\n5:14 Eta haur da Iaincoa baithan dugun confidan\u00e7\u00e1, ecen baldin cerbait esca bagaitez haren vorondatearen araura, en\u00e7uten gaituela.\n5:15 Eta baldin badaquigu ecen harc en\u00e7uten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac.\n5:16 Baldin cembeitec ikusten badu bere anaye bekatu eguiten duela heriora ezten bekatuz, escaturen \u00e7ay\u00f3 Iaincoari, eta emanen drauca hari vicitze: bekatu eguiten duteney diot ez heriora. Bekatua denean heriora, eztiat erraiten harengatic othoitz dagui\u00e1n.\n5:17 Iniquitate gucia bekatu da: baina bada bekatu heriora eztenic.\n5:18 Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu i\u00e7an denac, beguiratzen du bere buru\u00e4, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura.\n5:19 Badaquigu ecen Iaincoaganic garela: eta mundu gucia gaichtoan datzala.\n5:20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri i\u00e7an dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren e\u00e7agutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.\n5:21 Haourto\u00e1c, beguira \u00e7aitezte idoletaric. Amen.","title":"Basque Bible (NT): 1 John","type":"page"}
