{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/jo2.htm","path":"bib/wb/bsq/jo2.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/jo2.htm","text":"1:1 ANCIANOAC andre elegituari, eta haren haourrey, cein nic eguiaz maite baititut, eta ez nic neurorrec solament, baina egui\u00e1 e\u00e7agutu vkan duten guci\u00e9c-ere:\n1:2 Gutan dagoen eta seculacotz gurequin i\u00e7anen den eguiaren causaz:\n1:3 Gratia, misericordia, baquea dela \u00e7uequin Iainco Aitaganic, eta Aitaren Seme Iesus Christ Iaunaganic, eguiarequin eta charitaterequin.\n1:4 Alegueratu i\u00e7an naun haguitz, ceren eriden dudan hire haourretaric egui\u00e1n dabiltzala, manamendu recebitu vkan dugun be\u00e7ala Aitaganic.\n1:5 Eta orain othoitz eguiten draunat, andre\u00e1, ez manamendu berriric scribatzen banaraun be\u00e7ala, baina hatseandanic vkan duguna, elkarri on daritzogun.\n1:6 Eta haur da charitatea, ebil gaitecen haren manamendu\u00e9n araura: haur da manamendua hatseandanic en\u00e7un vkan du\u00e7uen be\u00e7ala, hartan ebil \u00e7aitezten.\n1:7 Ecen anhitz abusari sarthu i\u00e7an da mundura, cein\u00e9c ezpaitute confessatzen Iesus Christ haraguitan ethorri i\u00e7an dela: halacoa abusari da eta Antechrist.\n1:8 Gogoau\u00e7ue \u00e7uen buru\u00e8tara, gal eztitzagunc\u00e1t eguin ditugun gau\u00e7\u00e1c, baina sari bethea recebi de\u00e7agun\u00e7\u00e1t.\n1:9 Norc-ere iragaiten baitu, eta ezpaita egoiten Christen doctrin\u00e1n, Iaincoa eztu: Christen doctrin\u00e1n egoiten denac Aita eta Semea baditu.\n1:10 Baldin cembeit ethorten bada \u00e7uetara, eta doctrina haur ezpaitu ekarten, hura ezte\u00e7a\u00e7uela recebi etchera, ezeta saluta.\n1:11 Ecen hura salutatzen duenac communicatzen du haren obra gaichtoequin.\n1:12 Anhitz gau\u00e7a banuen-ere \u00e7uey scribatzecoric, eztitut paperez eta tintaz scribatu nahi vkan, baina speran\u00e7a dut ethorriren naicela \u00e7uetara eta ahoz aho min\u00e7aturen, gure bozcarioa complitua den\u00e7\u00e1t.\n1:13 Hire ahizpa elegituaren haourr\u00e9c salutatzen aut\u00e9.","title":"Basque Bible (NT): 2 John","type":"page"}
