{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/jo3.htm","path":"bib/wb/bsq/jo3.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/jo3.htm","text":"1:1 ANCIANOAC Gayo maite nic eguiazqui on daritzadanari.\n1:2 Maite\u00e1, desiratzen diat gau\u00e7a gucietan prospera de\u00e7\u00e1n, eta sendo aic\u00e9n, hire arim\u00e1 prospero den be\u00e7ala.\n1:3 Ecen alegueratu i\u00e7an nauc haguitz ethorri i\u00e7an diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz.\n1:4 Haur baino bozcario handiagoric ezti\u00e1t, cein baita, en\u00e7uten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala.\n1:5 Maite\u00e1, fidelqui eguiten duc cer-ere eguiten baituc anayetara eta estrangeretara.\n1:6 Cein\u00e9c testificatu vkan baitut\u00e9 hire charitateaz Eli\u00e7aren presenti\u00e1n: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan be\u00e7ala, vngui daidiquec.\n1:7 Ecen haren icenagatic partitu i\u00e7an dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric.\n1:8 Guc beraz behar citiagu recebitu halacoac, egui\u00e1 aiuta de\u00e7agun\u00e7\u00e1t.\n1:9 Scribatu diaroc\u00e1t Eli\u00e7ari: baina hay\u00e9n artean lehen i\u00e7an aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen.\n1:10 Halacotz, baldin ethor banadi aippaturen citiat harc eguiten dituen obr\u00e1c, elhe gaichtoz dadassala gure contra: eta hau\u00e7az ez contentez, eztitic berac anayeac recebitzen, eta recebitu nahi dituztenac empatchatzen citic eta Eli\u00e7atic egoizten.\n1:11 Maite\u00e1, ezte\u00e7\u00e1la imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa.\n1:12 Demetrioz guci\u00e9c testificatzen di\u00e9, eta eguiac berac-ere: baina guc-ere testificatzen diagu, eta e\u00e7agutu vkan du\u00e7ue ecen gure testificationea eguiazco dela.\n1:13 Bani\u00e1n anhitz gau\u00e7a scribatzecoric, baina eztrau\u00e1t tintaz eta hegatsez scribatu nahi.\n1:14 Baina speran\u00e7a di\u00e1t sarri ikussiren audala, eta ahoz aho min\u00e7aturen garela.\n1:15 Baquea dela hirequin. Salutatzen aut\u00e9 adisquid\u00e9c. Salutaitzac adisquideac icenguilatuqui.","title":"Basque Bible (NT): 3 John","type":"page"}
