{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/joh.htm","path":"bib/wb/bsq/joh.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/joh.htm","text":"1:1 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza.\n1:2 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan.\n1:3 Gau\u00e7a guciac Hitz har\u00e7az eguin i\u00e7an dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.\n1:4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen gui\u00e7on\u00e9n Arguia:\n1:5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.\n1:6 I\u00e7an da gui\u00e7on-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.\n1:7 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica le\u00e7an\u00e7at, guci\u00e9c har\u00e7az sinhets le\u00e7aten\u00e7at.\n1:8 Etz\u00e9n hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica le\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n1:9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den gui\u00e7on gucia arguitzen duena.\n1:10 Munduan cen, eta mundua har\u00e7az eguin i\u00e7an da, eta munduac eztu hura e\u00e7agutu.\n1:11 Beretara ethorri i\u00e7an da, eta ber\u00e9c eztute hura, recebitu.\n1:12 Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour i\u00e7ateco, haren icenean sinhesten duteney:\n1:13 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez gui\u00e7onaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.\n1:14 Eta Hitza haragui eguin i\u00e7an da, eta habitatu i\u00e7an da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren glori\u00e1, glori\u00e1 diot Aitaganic engendratu bakoitzarena be\u00e7ala) gratiaz eta eguiaz bethea\n1:15 Ioannesec testificatu vkan du har\u00e7az, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.\n1:16 Eta haren abundantiatic guci\u00e9c recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.\n1:17 Ecen Leguea Moysesez eman i\u00e7an da, baina grati\u00e1 eta egui\u00e1 Iesus Christez eguin i\u00e7an da.\n1:18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.\n1:19 Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iudu\u00e9c Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuit\u00e1c igorri cituztenecoa, hura interroga le\u00e7aten\u00e7at, Hi nor aiz?\n1:20 Eta aithor ce\u00e7an, eta etze\u00e7an vka: eta aithor ce\u00e7an, cioela, Eznaiz ni Christ.\n1:21 Orduan interroga ce\u00e7aten, Cer beraz? Elias aiz hi? Eta erran ce\u00e7an, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ce\u00e7an, Ez.\n1:22 Erran cie\u00e7oten bada, Nor aiz? respostu deyegun\u00e7\u00e1t igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez?\n1:23 Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana e\u00e7a\u00e7ue Iaunaren bidea, Esaias Prophet\u00e1c erran \u00e7uen be\u00e7ala.\n1:24 Eta igorri i\u00e7an ciradenac Phariseu ciraden.\n1:25 Eta interroga ce\u00e7aten hura, eta erran cie\u00e7oten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta?\n1:26 Ihardets ciec\u00e9n Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina \u00e7uen artean da bat \u00e7uec ecagutzen eztu\u00e7uenic:\n1:27 Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen \u00e7apataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.\n1:28 Gau\u00e7a hauc Bethabaran eguin i\u00e7an ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitz\u00e9n.\n1:29 Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Hun\u00e1 Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen dituena.\n1:30 Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da gui\u00e7on-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen.\n1:31 Eta nic eznuen hura e\u00e7agutzen: baina Israeli manifesta daquion\u00e7\u00e1t, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera.\n1:32 Orduan bada testifica ce\u00e7an Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guiss\u00e1n cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean.\n1:33 Eta nic eznuen e\u00e7agutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena.\n1:34 Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea.\n1:35 Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi discipulu:\n1:36 Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ce\u00e7an, Har\u00e1 Iaincoaren Bildotsa.\n1:37 Eta en\u00e7un ce\u00e7aten hura bi discipulu\u00e9c min\u00e7atzen, eta iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan Iesusi.\n1:38 Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec \u00e7arreitzala, dioste h\u00e6y, Ceren bilha \u00e7abiltzate? Eta hec erran cie\u00e7oten, Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz?\n1:39 Dioste, \u00c7atozte eta ikussa\u00e7ue. Ethor citecen eta ikus ce\u00e7aten non egoiten cen: eta hura baithan egon citecen egun hartan: ecen hamar oren\u00e9n inguru\u00e4 cen.\n1:40 Cen Andriu Simon Pierrisen anayea, Ioannes min\u00e7atzen en\u00e7un \u00e7uten bietaric eta hari iarreiqui \u00e7aizconetaric bata.\n1:41 Hunec eriden ce\u00e7an lehenic Simon bere anayea, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Eriden diagu Messias, (erran nahi baita hambat nola Christ.)\n1:42 Eta eraman ce\u00e7an hura Iesusgana. Eta Iesusec harenganat behaturic erran ce\u00e7an, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi deithuren aiz Cephas (hambat erran nahi baita nola harria)\n1:43 Biharamunean Iesus ioan nahi i\u00e7an cen Galileara eta eriden ce\u00e7an Philippe, eta erran cie\u00e7on, Arreit niri.\n1:44 Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen hirico.\n1:45 Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec Leguean eta Prophet\u00e9c.\n1:46 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Nathanaelec, Nazarethetic deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac.\n1:47 Ikus ce\u00e7an Iesusec Nathanael harengana ethorten cela, eta erran ce\u00e7an har\u00e7az, Hun\u00e1 eguiazco Israelitabat ceinetan enganioric ezpaita.\n1:48 Diotsa Nathanaelec, Nondic na\u00e7aguc? Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran cie\u00e7\u00f3n, Philippec dei en\u00e7an baino lehen, ficotze azpian incenean ikusten indudan.\n1:49 Ihardets ce\u00e7an Nathanaelec, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Magistru\u00e1, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea.\n1:50 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Ceren erran drauadan, Ikussi aut ficotze azpian, sinhesten duc? gau\u00e7a hauc baino handiagoric ikussiren duc.\n1:51 Halaber erran cie\u00e7\u00f3n, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, Hemendic harat ikussiren du\u00e7ue ceru\u00e4 irequiric, eta Iaincoaren Aingueruac igaiten eta iausten diradela gui\u00e7onaren Semearen gainera.\n2:1 Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han\n2:2 Eta deithu i\u00e7an cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.\n2:3 Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere am\u00e1c diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric ezti\u00e9.\n2:4 Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.\n2:5 Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitie\u00e7a\u00e7ue, egui\u00e7ue.\n2:6 Eta ciraden han sey kuba harrizcoric e\u00e7arriac Iudu\u00e9n purificationearen araura, \u00e7aducatenic batbederac bir\u00e1 edo hirurn\u00e1 neurri.\n2:7 Dioste Iesusec, Bethaitza\u00e7ue kub\u00e1c vrez. Eta bethe citzaten garairano.\n2:8 Orduan dioste, Eraitsa\u00e7ue orain, eta ekarro\u00e7ue mestedostalari. Eta ekar cie\u00e7oten:\n2:9 Eta dastatu \u00e7uenean mestedostalac vr mahatsarno eguin i\u00e7an cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu \u00e7uten cerbitzari\u00e9c ba\u00e7aquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,\n2:10 Eta diotsa, Gui\u00e7on guciac lehenic mahatsarno ona e\u00e7arten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.\n2:11 Signo hatse haur eguin ce\u00e7an Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ce\u00e7an bere glori\u00e1: eta sinhets ce\u00e7aten hura baithan haren discipulu\u00e9c\n2:12 Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren am\u00e1 eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun.\n2:13 Ecen hurbil cen Iudu\u00e9n Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.\n2:14 Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba sal\u00e7aleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.\n2:15 Eta eguinic a\u00e7otebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiador\u00e9n moned\u00e1 issur ce\u00e7an, eta mahainac itzul citzan.\n2:16 Eta vsso columba sal\u00e7aley erran ciec\u00e9n, Ken it\u00e7a\u00e7ue gau\u00e7a hauc hemendic: eta eztagui\u00e7uela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.\n2:17 Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.\n2:18 Ihardets ce\u00e7aten bada Iudu\u00e9c eta erran cie\u00e7oten, Cer signo eracusten draucuc gau\u00e7a horiac eguin ditz\u00e1n?\n2:19 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, eta erran ciec\u00e9n, Deseguin e\u00e7a\u00e7ue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:\n2:20 Erran ce\u00e7aten bada Iudu\u00e9c, Berroguey, eta sey vrthez edificatu i\u00e7an duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc?\n2:21 Baina hura min\u00e7o cen bere gorputzazco templeaz.\n2:22 Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ce\u00e7aten Scriptur\u00e1, eta Iesusec erran \u00e7uen hitza.\n2:23 Eta Ierusalemen cenean Bazco best\u00e1n, anhitzec sinhets ce\u00e7aten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.\n2:24 Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc e\u00e7agutzen baitzituen guciac:\n2:25 Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica le\u00e7an gui\u00e7onaz: ecen berac ba\u00e7aquian cer cen gui\u00e7onean.\n3:1 Cen bada Phariseuetaric edoceimbat Nicodemo deitzen cenic, Iudu\u00e9n arteco principaletaric bat:\n3:2 Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Magistru\u00e1, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela: ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten ditu\u00e1n signo hauc, Iaincoa harequin ezpada.\n3:3 Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran cie\u00e7\u00f3n, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo i\u00e7anen eztenec, ecin ikus de\u00e7aquela Iaincoaren resum\u00e1\n3:4 Erran cie\u00e7\u00f3n Nicodemoc, Nolatan gui\u00e7ona iayo ahal daite \u00e7ahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iayo ahal daite?\n3:5 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e1t, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resum\u00e1n.\n3:6 Haraguitic iayo dena haragui duc: eta Spiritutic iayo dena, spiritu duc.\n3:7 Ezte\u00e7\u00e1la mirets ceren erran drauadan, Berriz iayo behar \u00e7arete.\n3:8 Haiceac nahi duen lekura diraunsac: eta haren hotsa en\u00e7uten duc: baina eztaquic nondic heldu den ez norat ioaiten den: hala duc spiritutic iayo den gucia.\n3:9 Ihardets ce\u00e7an Nicodemoc, eta erran cie\u00e7on, Nolatan gau\u00e7a hauc eguin ahal daitezque?\n3:10 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Hi aiz Israeleco doctor, eta gau\u00e7a hauc eztituc e\u00e7agutzen?\n3:11 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, ecen daquigun gau\u00e7\u00e1 erraiten dugula, eta ikussi dugun gau\u00e7\u00e1z testificatzen dugula: baina gure testimoniagea eztu\u00e7ue recebitzen.\n3:12 Baldin lurreco gau\u00e7\u00e1c erran badrauzqui\u00e7uet, eta sinhesten ezpaditu\u00e7ue? nolatan baldin ceruco gau\u00e7\u00e1c erran badietza\u00e7uet sinhetsiren du\u00e7ue?\n3:13 Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita gui\u00e7onaren Seme ceru\u00e4n dena.\n3:14 Eta nola Moysesec altcha baitze\u00e7an suguea desertuan, hala altcha dadin behar da gui\u00e7onaren Semea:\n3:15 Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duen\u00e7\u00e1t.\n3:16 Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duen\u00e7\u00e1t.\n3:17 Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna de\u00e7an\u00e7\u00e1t, baina mundua har\u00e7az salua dadin\u00e7\u00e1t.\n3:18 Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme bakoitzaren icenean.\n3:19 Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute guizon\u00e9c ilhumbea ecen ez Arguia: ceren hayen obr\u00e1c gaichtoac baitirade.\n3:20 Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari: eta ezta arguira ethorten, haren obr\u00e1c reprehendi eztitecen\u00e7at.\n3:21 Baina bidezqui ari dena, ethorten da arguira, haren obr\u00e1c manifesta ditecen\u00e7at: ceren Iaincoaren araura eguinac baitirade.\n3:22 Guero ethor cedin Iesus bere discipuluequin Iudeaco lurrera: eta han egoiten cen hequin, eta batheyatzen ari cen.\n3:23 Eta Ioannes-ere batheyatzen ari cen Enonen Salimgo aldean, ceren anhitz vr baitz\u00e9n han: eta ethorten cirad\u00e9n gendeac eta batheyatzen ciraden.\n3:24 Ecen oraino etz\u00e9n e\u00e7arri i\u00e7an Ioannes presoindeguian.\n3:25 Altcha cedin bada questionebat Ioannesen discipuluetaric Iuduequin purificationeaz.\n3:26 Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cie\u00e7oten, Magistru\u00e1, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, har\u00e1, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana.\n3:27 Ihardets ce\u00e7an Ioannes-ec eta erran ce\u00e7an, Ecin gui\u00e7onac recebi de\u00e7aque deus, baldin eman ezpadaquio cerutic.\n3:28 \u00c7uec ceuroc \u00e7aituztet testimonio nola erran dudan, Ez naiz ni Christ, baina igorri i\u00e7an naiz haren aitzinean.\n3:29 Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura en\u00e7uten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegran\u00e7\u00e1 complitu da.\n3:30 Harc behar du handitu, eta nic chipitu.\n3:31 Garaitic ethorri dena, guci\u00e9n gaineco da: lurretic dena, lurreco da, eta lurreco gauc\u00e9z min\u00e7o da: cerutic ethorri dena guci\u00e9n gaineco da.\n3:32 Eta cer ikussi eta en\u00e7un baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen.\n3:33 Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela.\n3:34 Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitz\u00e9z min\u00e7atzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua.\n3:35 Ait\u00e1c maite du Semea, eta gau\u00e7a guciac eman ditu haren escura.\n3:36 Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hir\u00e1 dago haren gainean.\n4:1 Bada e\u00e7agutu \u00e7uenean Iaunac nola en\u00e7un \u00e7uten Phariseu\u00e9c ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten \u00e7uela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec:\n4:2 (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren discipuluac)\n4:3 Vtzi ce\u00e7an Iudea, eta ioan cedin berriz Galilear\u00e1t.\n4:4 Eta harc behar \u00e7uen iragan Samariatic.\n4:5 Ethorten da bada Samariaco hiri Sichar deitzen den batetara cein baita Iacob-ec bere seme Iosephi eman ceraucan possessionearen aldean.\n4:6 Eta cen han Iacob-en ithurria: Iesus bada bidean vnhatua berehala iar cedin ithur bazterrean: ecen bac\u00e9n sey oren\u00e9n inguru\u00e4.\n4:7 Ethor cedin emazte Samaritanabat vr idoquitera: erran cie\u00e7\u00f3n hari Iesusec, Indan edatera.\n4:8 Ecen haren discipuluac ioan i\u00e7an ciraden hirira iateco erostera.\n4:9 Diotsa bada hari emazte Samaritana hunec, Nola hi Iudu aicelaric, edatera niri esquez aut, bainaiz emazte Samaritana? ecen ezti\u00e9 conuersationeric Iudu\u00e9c Samaritanoequin.\n4:10 Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran cie\u00e7on, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu in\u00e7ayqueon hari, eta eman baitzerauquen\u00e1n vr vicitic.\n4:11 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cer\u00e7az idoqui de\u00e7\u00e1n, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?\n4:12 Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourr\u00e9c, eta haren abr\u00e9c?\n4:13 Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran cie\u00e7on, Vr hunetaric edaten duen gucia egarrituren dun berriz:\n4:14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.\n4:15 Diotsa emazteac, Iauna, indac vr horretaric, egarri eznadin, eta ethor eznadin huna idoquitera.\n4:16 Diotsa Iesusec, Habil dei e\u00e7an eure senharra, eta athor huna.\n4:17 Ihardets ce\u00e7an emazteac eta erran cie\u00e7\u00f3n, Ezti\u00e1t senharric. Diotsa Iesusec, Vngui erran dun, Ezti\u00e1t senharric.\n4:18 Ecen borz senhar vkan ditun, eta orain dunana, eztun hire senhar: hori eguiaz erran dun.\n4:19 Diotsa emazteac, Iauna, badiacuss\u00e1t ecen Propheta aicela hi.\n4:20 Gure ait\u00e9c mendi hunetan adoratu vkan di\u00e9: eta \u00e7uec dio\u00e7ue ecen Ierusalemen dela lekua non adoratu behar baita.\n4:21 Diotsa Iesusec, Emazte\u00e1, sinhets ne\u00e7an ni, ecen ethorten dela orena noiz ezpaitu\u00e7ue mendi hunetan ez Ierusalemen adoraturen Aita.\n4:22 \u00c7uec adoratzen du\u00e7ue eztaqui\u00e7uena, guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun.\n4:23 Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adora\u00e7ale eguiazco\u00e9c adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere halaco adora\u00e7al\u00e9n galdez diagon.\n4:24 Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen duten\u00e9c, spirituz eta eguiaz adoratu behar din\u00e9.\n4:25 Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc gau\u00e7a guciac.\n4:26 Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin min\u00e7o naicena.\n4:27 Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac, eta mirets ce\u00e7aten nola emazte batequin min\u00e7o cen: badaric-ere nehorc etzie\u00e7\u00f3n erran, Ceren galdez ago? edo, Cer min\u00e7o aiz horrequin?\n4:28 Vtzi ce\u00e7an bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciec\u00e9n leku hartaco gendey.\n4:29 \u00c7atozte, ikussa\u00e7ue gui\u00e7on-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gau\u00e7a guciac: ezta haur Christ?\n4:30 Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.\n4:31 Eta bizquitartean othoitz eguiten ceraucaten discipulu\u00e9c, cioitela, Magistrua, ian e\u00e7ac.\n4:32 Baina harc erran ciec\u00e9n, Nic viandabat dut iateco, \u00e7uec eztaqui\u00e7uenic.\n4:33 Erraiten \u00e7uten bada discipulu\u00e9c elkarren artean, Nehorc ekarri othe drauca iatera?\n4:34 Dioste Iesusec, Ene viand\u00e1 da eguin de\u00e7adan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba de\u00e7adan haren obr\u00e1.\n4:35 Eztu\u00e7ue \u00e7uec erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta vzt\u00e1 ethorriren da? Hun\u00e1, erraiten drau\u00e7uet, goititza\u00e7ue \u00e7uen beguiac, miraitza\u00e7ue bazterrac, ecen ia churitu dirade vztaren biltzeco.\n4:36 Eta vzt\u00e1 biltzen duenac, sari recebitzen du, eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotz\u00e1t: ereiten duenac bozcario duen\u00e7\u00e1t, bayeta biltzen duenac-ere.\n4:37 Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten duena, eta bercebat biltzen duena.\n4:38 Nic igorri \u00e7aituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu i\u00e7an dirade, eta \u00e7uec hay\u00e9n trabailluan sarthu i\u00e7an \u00e7arete.\n4:39 Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets ce\u00e7aten hura baithan, emazte testificatu \u00e7uenaren erranagatic, cioela, Eguin dudan gucia erran draut.\n4:40 Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin cie\u00e7oten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun.\n4:41 Eta anhitzez guehiagoc sinhets ce\u00e7aten beraren hitzagatic.\n4:42 Eta emazteari erraiten ceraucaten, Eztinagu goitiric hire erranagatic sinhesten: ecen gueuroc en\u00e7un dinagu, eta baceaquinagu ecen haur dela eguiazqui Christ munduaren Saluadorea.\n4:43 Eta bi egunen buru\u00e4n parti cedin handic, eta ioan cedin Galilear\u00e1t.\n4:44 Ecen Iesusec berac testifica ce\u00e7an, ecen Propheta batec bere herrian ohoreric eztuela.\n4:45 Bada ethorri i\u00e7an cenean Galileara, recebi ce\u00e7aten Galileanoec, best\u00e1n Ierusalemen eguin cituen gau\u00e7a guciac ikussiric: ecen hec-ere ethorri i\u00e7an ciraden bestara.\n4:46 Ethor cedin bada Iesus berriz Cana Galileaco hirira, non eguin vkan baitzuen vra mahatsarno. Eta cen gorte iaun-bat, ceinen semea baitz\u00e9n eri Capernaumen.\n4:47 Haur, encunic ecen Iesus ethorri cela Iudeatic Galileara, ioan cedin harengana, eta othoitz eguin cie\u00e7on iauts ledin, eta senda lie\u00e7\u00f3n bere semea: ecen hiltzera cioan.\n4:48 Erran cie\u00e7\u00f3n orduan Iesusec, Signoac eta miraculuac ikus ezpaditza\u00e7ue, ezte\u00e7aque\u00e7ue sinhets.\n4:49 Diotsa gorte iaun harc, Iauna, iautsi adi ene semea hil dadin baino lehen.\n4:50 Diotsa Iesusec, Habil: hire semea vici duc. Eta sinhets ce\u00e7an gui\u00e7onac Iesusec erran ceraucan hitza eta ioan cedin.\n4:51 Eta ia hura iausten cela bere cerbitzariac bat cequizquion, eta conta cie\u00e7oten, cioitela, Hire semea vici duc.\n4:52 Orduan galdeguin ciec\u00e9n, cer orenez hobequi eriden i\u00e7an cen: eta erran cie\u00e7oten, Atzo \u00e7azpi orenetan vtzi cian helgaitzac.\n4:53 E\u00e7agut ce\u00e7an bada ait\u00e1c ecen oren hartan cela Iesusec erran ceraucana, Hire semea vici duc. Eta sinhets ce\u00e7an berac, eta haren etche guciac.\n4:54 Bigarren signo haur berriz eguin ce\u00e7an Iesusec ethorri i\u00e7an cenean Iudeatic Galileara.\n5:1 Gau\u00e7a hauen ondoan, Iudu\u00e9n bestabat cen, eta igan cedin Iesus Ierusalemera.\n5:2 Eta da Ierusalemen ardi pla\u00e7\u00e1n ikuzgarribat Hebraicoz Beth-esda deitzen denic, borz galeria dituenic.\n5:3 Hetan cetzan eri, itsu, maingu, membro eyhardun mul\u00e7o handia, vraren higuitzearen beguira ceudela.\n5:4 Ecen Ainguerubat iausten cen ordu iaquinez ikuzgarrira, eta vra vherritzen \u00e7uen: eta vraren vherritze ondoan lehen hartara iausten cena sendatzen cen, cer-ere eritassunec baitzaducan.\n5:5 Eta cen gui\u00e7on-bat han hoguey eta heme\u00e7ortzi vrthez erhar\u00e7unac \u00e7aducanic.\n5:6 Haur ikus ce\u00e7anean Iesusec cetzala, eta e\u00e7aguturic ecen ia dembora lucea \u00e7uela, diots\u00e1, Nahi aiz sendatu?\n5:7 Ihardets cie\u00e7\u00f3n eriac, Iauna, eztiat norc, vra vherritu denean, e\u00e7ar ne\u00e7an ikuzgarrira: baina ni ethorten naicen bizquitartean, bercebat ene aitzinean iausten duc.\n5:8 Diotsa Iesusec, Iaiqui adi, altcha e\u00e7ac eure ohea, eta ebil adi.\n5:9 Eta bertan senda cedin gui\u00e7on hura: eta altcha ce\u00e7an bere ohea, eta ba\u00e7abilan: eta cen Sabbathoa egun hartan.\n5:10 Erran cie\u00e7oten bada Iudu\u00e9c sendatu i\u00e7an cenari, Sabbathoa duc, eztuc sori ohea eraman de\u00e7\u00e1n.\n5:11 Ihardets ciec\u00e9n, Norc ni sendatu bainau, harc erran draut, Altcha e\u00e7ac eure ohea eta ebil adi.\n5:12 Orduan interroga ce\u00e7aten, Nor da hiri erran drauan gui\u00e7on hura, Altcha e\u00e7ac eure ohea eta ebil adi?\n5:13 Eta sendatu i\u00e7an cenac, etzaquian nor cen: ecen Iesus apparta cedin leku hartan cen gendetzetic.\n5:14 Guero eriden ce\u00e7an hura Iesusec templean, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Hun\u00e1, sendatu aiz: guehiago bekaturic eztaguiala, cerbait gaizquiago hel eztaqui\u00e1n:\n5:15 Ioan cedin guicon haur, eta conta ciec\u00e9n Iuduey ecen Iesus cela hura sendatu vkan \u00e7uena.\n5:16 Eta halacotz persecutatzen \u00e7ut\u00e9n Iudu\u00e9c Iesus, eta hura hil nahiz \u00e7abiltzan, ceren gau\u00e7a hauc eguin baitzituen Sabbathoan.\n5:17 Baina Iesusec ihardets ciec\u00e9n, Ene Aitac oraindrano obratzen du, eta nic-ere obratzen dut.\n5:18 Halacotz bada Iuduac hura hil nahiz haguitzago \u00e7abiltzan, ez solament ceren Sabbathoa hautsi \u00e7uen, baina are ceren haren Aita Iaincoa cela erran baitzuen, bere buru\u00e4 Iaincoaren bardin eguinez.\n5:19 Ihardets ce\u00e7an bada Iesusec, eta erran ciec\u00e9n, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecin daidi Semeac bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikussi ezpadu Ait\u00e1 obratzen: ecen cer-ere harc eguiten baitu, hura Semeac-ere halaber eguiten du.\n5:20 Ecen Ait\u00e1c maite du Semea, eta berac eguiten dituen gau\u00e7a guciac eracusten drauzca, eta hauc baino obra handiagoac eracutsiren drauzca hari, \u00e7uec mirets de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n5:21 Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu.\n5:22 Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari:\n5:23 Guci\u00e9c Semea ohora de\u00e7aten\u00e7\u00e1t, Aita ohoratzen duten be\u00e7ala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura.\n5:24 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecen ene hitza en\u00e7uten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera.\n5:25 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hil\u00e9c en\u00e7unen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta en\u00e7unen dutenac vicico dirade.\n5:26 Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.\n5:27 Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, gui\u00e7onaren Seme den becembatean.\n5:28 Ezte\u00e7a\u00e7uela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guci\u00e9c en\u00e7unen baitute haren voza.\n5:29 Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera.\n5:30 Ecin daidit nic neure buruz deus: dan\u00e7udan be\u00e7ala iugeatzen dut: eta ene iugemendua iusto da: ecen eznabila neure vorondatearen ondoan: baina ni igorri nauen, Aitaren vorondatearen ondoan.\n5:31 Baldin nic testificatzen badut neure buru\u00e4z, ene testimoniagea ezta sinhesteco.\n5:32 Bercebat da testificatzen duenic ni\u00e7az, eta badaquit ecen eguiazco dela ni\u00e7az testificatzen duen testimoniagea.\n5:33 \u00c7uec igorri vkan du\u00e7ue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari.\n5:34 Baina nic eztut gui\u00e7onaganic testimoniageric recebitzen: baina gau\u00e7a hauc erraiten ditut \u00e7uec salua \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t.\n5:35 Hura cen candela \u00e7achecana eta argui eguiten \u00e7uena: eta \u00e7uec nahi i\u00e7an \u00e7arete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.\n5:36 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadan\u00e7at eman drauzquidan obr\u00e9c, nic eguiten ditudan obra ber\u00e9c testificatzen dut\u00e9 ni\u00e7az ecen Aitac igorri vkan nauela.\n5:37 Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du ni\u00e7az. Eztu\u00e7ue haren voza egundano en\u00e7un, ezeta haren irudia ikussi.\n5:38 Eta eztu\u00e7ue haren hitza \u00e7uec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura \u00e7uec eztu\u00e7ue sinhesten.\n5:39 Informa \u00e7aitezte diligentqui Scripturetaric; ecen \u00e7uec vste du\u00e7ue hetan vicitze eternala du\u00e7uela: eta hec dirade ni\u00e7az testificatzen dutenac.\n5:40 Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea du\u00e7uen\u00e7a.\n5:41 Gloriaric gui\u00e7onetaric eztut hartzen.\n5:42 Baina e\u00e7agutzen \u00e7aituztet ecen Iaincoaren amorioa eztu\u00e7uela \u00e7uec baithan.\n5:43 Ni ethorri naiz neure Aitaren icenean, eta eznau\u00e7ue recebitzen: baldin bercebat ethor badadi bere icenean, hura recebituren du\u00e7ue.\n5:44 Nolatan \u00e7uec sinhets ahal de\u00e7aque\u00e7ue, batac berceaganic gloria recebitzen du\u00e7uelaric, eta Iaincoaganic beraganic heldu den glori\u00e1 ezpaitu\u00e7ue bilhatzen?\n5:45 Eztu\u00e7uela vste ecen nic accusaturen \u00e7aituztedala \u00e7uec Aita baithan: bada norc accusa \u00e7aitzaten, Moyses, ceinetan \u00e7uec speran\u00e7a baitu\u00e7ue.\n5:46 Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroque\u00e7ue ni: ecen ni\u00e7az harc scribatu vkan du.\n5:47 Baina baldin haren scribatuac sinhesten ezpaditu\u00e7ue, nolatan ene hitzac sinhetsiren ditu\u00e7ue.\n6:1 Guero ioan cedin Iesus Galileaco itsassoaz berce aldera, Tiberiacora.\n6:2 Eta iarreiquiten \u00e7ay\u00f3n gendetze handia, ceren ikusten baitzituzten harc eri\u00e9n gainean eguiten cituen signoac.\n6:3 Orduan igan cedin mendi batetara Iesus, eta han iar cedin bere discipuluequin.\n6:4 Eta hurbil cen Bazco, Iuduen best\u00e1.\n6:5 Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi \u00e7uenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian de\u00e7aten\u00e7at?\n6:6 (Baina haur erraiten \u00e7uen haren enseyatzeagatic, ecen berac ba\u00e7aquian, cer eguiteco \u00e7uen)\n6:7 Ihardets cie\u00e7\u00f3n Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har le\u00e7an.\n6:8 Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen anayeac.\n6:9 Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric, eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco?\n6:10 Eta erran ce\u00e7an Iesusec, Iar eraci e\u00e7a\u00e7ue gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla gui\u00e7onen contuaren inguru\u00e4.\n6:11 Eta har citzan Iesusec oguiac: eta gratiac rendaturic parti cietz\u00e9n discipuluey: eta discipulu\u00e9c iarriric ceudeney: halaber arrainetaric-ere nahi \u00e7uten becembat.\n6:12 Eta ressasiatu i\u00e7an ciradenean erran ciec\u00e9n bere discipuluey, Bil itza\u00e7ue soberatu diraden \u00e7athiac, deus gal eztadin.\n6:13 Bil citzaten bada, eta bethe citzaten hamabi sasqui \u00e7athiz, borz ogui garagarrezcoetaric, ian \u00e7uteney soberaturic.\n6:14 Gende hec bada ikussi \u00e7utenean Iesusec eguin \u00e7uen miraculua, erraiten \u00e7ut\u00e9n, Haur da eguiazqui mundura ethorteco cen Propheta hura.\n6:15 Iesusec bada e\u00e7aguturic ecen haren harrapatzera ethorteco ciradela hura regue eguin le\u00e7aten\u00e7\u00e1t, retira cedin berriz mendira ber-bera.\n6:16 Eta arratsa ethor cedinean, iauts citecen haren discipuluac itsassora.\n6:17 Eta sarthuric vncira, ioaiten ciraden itsassoaz berce aldera Capernaum alder\u00e1t: eta ia ilhuna cen, eta etz\u00e9n Iesus hetara ethorri.\n6:18 Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen.\n6:19 Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade be\u00e7ala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen \u00e7ayola, eta ici citecen.\n6:20 Eta harc erran ciec\u00e9n, Ni naiz, etzaretela beldur.\n6:21 Nahi vkan \u00e7ut\u00e9n bada hura vncira recebitu: eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura.\n6:22 Biharamunean itsassoaren berce aldetic gueldituric cegoen gendetzeac ikussi duenean ecen berce vncitchoric etzela han bat baicen, ceinetara haren discipuluac sarthu i\u00e7an baitziraden, eta etzela sarthu bere discipuluequin Iesus vncitchora, baina haren discipuluac berac ioan i\u00e7an ciradela:\n6:23 Eta Tiberiadetic berce vncitchoric ethorri cela leku haren aldera non oguia ian vkan baitzut\u00e9n, gratiac rendaturic Iaunac.\n6:24 Ikus ce\u00e7anean bada gendetzeac ecen Iesus etzela han, ez haren discipuluac, sar citecen hec-ere vncietara, eta ethor citecen Capernaumera, Iesus bilhatzen \u00e7utela.\n6:25 Eta hura eridenic itsassoaren berce aldean, erran cie\u00e7oten, Magistru\u00e1, noiz huna ethorri aiz?\n6:26 Ihardets ciec\u00e9n Iesusec, eta erran ce\u00e7an, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ene bilha \u00e7abiltzate, ez ceren miraculuac ikussi ditu\u00e7uen, baina ceren ian baitu\u00e7ue oguietaric, eta ressasiatu i\u00e7an baitzarete.\n6:27 Trabailla \u00e7aitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein gui\u00e7onaren Semeac emanen baitrau\u00e7ue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du.\n6:28 Erran cie\u00e7oten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagun\u00e7at Iaincoaren obr\u00e1c?\n6:29 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, eta erran ciec\u00e9n, Haur da Iaincoaren obr\u00e1, sinhets de\u00e7a\u00e7uen harc igorri duena baithan.\n6:30 Orduan erran cie\u00e7oten, Cer signo bada hic eguiten duc, dacussagun\u00e7\u00e1t eta hi sinhets e\u00e7agun? cer obra eguiten duc?\n6:31 Gure ait\u00e9c ian vkan di\u00e9 mann\u00e1 desertuan: scribatua den be\u00e7ala, Cerutico oguia eman draue iatera.\n6:32 Erran ciec\u00e9n bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, eztrau\u00e7ue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drau\u00e7ue cerutico ogui eguiazcoa.\n6:33 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.\n6:34 Erran cie\u00e7oten bada, Iauna, eman ie\u00e7aguc bethiere ogui hori.\n6:35 Eta erran ciec\u00e9n Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic.\n6:36 Baina erran drau\u00e7uet, ecen ikussi-ere banu\u00e7uela, eta eztu\u00e7ue sinhesten.\n6:37 Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.\n6:38 Ecen cerutic iautsi i\u00e7an naiz eguin de\u00e7aden\u00e7\u00e1t ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea.\n6:39 Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezte\u00e7adan gal hartaric, baina resuscita de\u00e7adan hura azquen egunean.\n6:40 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.\n6:41 Murmuratzen \u00e7ut\u00e9n bada Iudu\u00e9c har\u00e7az, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia.\n6:42 Eta erraiten \u00e7ut\u00e9n, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc e\u00e7agutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz?\n6:43 Ihardets ce\u00e7an bada Iesusec eta erran ciec\u00e9n, Ezte\u00e7a\u00e7uela murmura \u00e7uen artean.\n6:44 Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpade\u00e7a: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.\n6:45 Scribatua da Prophetetan, Eta i\u00e7anen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz en\u00e7un baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.\n6:46 Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.\n6:47 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.\n6:48 Ni naiz vicitzeco oguia.\n6:49 \u00c7uen ait\u00e9c ian vkan dut\u00e9 mann\u00e1 desertuan, eta hil i\u00e7an dirade.\n6:50 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadin\u00e7\u00e1t.\n6:51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian bade\u00e7a ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.\n6:52 Baciharducaten bada Iudu\u00e9c elkarren artean, erraiten \u00e7utela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal die\u00e7aquegu iatera?\n6:53 Orduan erran ciec\u00e9n Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, baldin ian ezpade\u00e7a\u00e7ue gui\u00e7onaren Semearen haraguia, eta edan ezpade\u00e7a\u00e7ue haren odola, eztu\u00e7ue vicitzeric \u00e7uec baithan.\n6:54 Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean.\n6:55 Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari.\n6:56 Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.\n6:57 Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere ni\u00e7az.\n6:58 Haur da ogui cerutic iautsi i\u00e7an dena: ez \u00e7uen ait\u00e9c mann\u00e1 ian duten be\u00e7ala, eta hil i\u00e7an dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.\n6:59 Gau\u00e7a hauc erran citzan synagog\u00e1n iracasten ari cela Capernaumen.\n6:60 Haren discipuluetaric bada anhitzec gau\u00e7a hauc en\u00e7unic erran ce\u00e7aten, Gogor da hitz haur: norc en\u00e7un ahal de\u00e7aque?\n6:61 \u00c7aquialaric bada Iesusec bere baithan ecen haren discipuluec hune\u00e7az murmuratze \u00e7utela, erran ciec\u00e9n, Hunec scandalizatzen \u00e7aituzte?\n6:62 Cer date bada baldin ikus bade\u00e7a\u00e7ue gui\u00e7onaren Semea igaiten lehen cen lekura?\n6:63 Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzqui\u00e7uedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.\n6:64 Baina badirade batzu \u00e7uetaric sinhesten eztutenic. Ecen ba\u00e7aquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac, eta cein cen hura tradituren \u00e7uena.\n6:65 Eta erraiten \u00e7uen, Halacotz erran drau\u00e7uet ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpa\u00e7ayo.\n6:66 Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin.\n6:67 Erran ciec\u00e9n bada Iesusec hamabiey, Ala \u00e7uec-ere ioan nahi \u00e7arete?\n6:68 Ihardets cie\u00e7\u00f3n bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic:\n6:69 Eta guc sinhetsi eta e\u00e7agutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea.\n6:70 Ihardets ciec\u00e9n Iesusec, Etzaituztet nic hamabi elegitu, eta \u00e7uetaric bat deabru baita?\n6:71 Eta haur erraiten \u00e7uen Iudas Iscariot Simonen semeaz: ecen haur cen hura traditu behar \u00e7uena, hamabietaric bat bacen-ere.\n7:1 Eta guero ba\u00e7abilan Iesus Galilean: ecen etz\u00e9n Iudean ebili nahi, ceren Iuduac baitzabiltzan hura hil nahiz.\n7:2 Eta hurbil cen Iudu\u00e9n best\u00e1 tabernacl\u00e9n deitzen cena.\n7:3 Erran cie\u00e7oten bada bere anay\u00e9c, Parti adi hemendic eta habil Iudear\u00e1t, hire discipuluec-ere ikus ditzaten\u00e7\u00e1t hire obra eguiten dituanac.\n7:4 Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan i\u00e7an nahiz dabilanec, baldin gau\u00e7a hauc eguiten badituc, manifesta ie\u00e7oc eure buru\u00e4 munduari.\n7:5 Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan.\n7:6 Dioste bada Iesusec, Ene dembor\u00e1 ezta oraino ethorri: baina \u00e7uen dembor\u00e1 bethi da prest.\n7:7 Ecin munduac gaitzets \u00e7aitzaquezte \u00e7uec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut har\u00e7az, ecen haren obr\u00e1c gaichto diradela.\n7:8 \u00c7uec igan \u00e7aitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene dembor\u00e1 ezpaita oraino bethe.\n7:9 Eta gau\u00e7a hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.\n7:10 Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic be\u00e7ala.\n7:11 Iudu\u00e9c bada bilhatzen \u00e7uten hura best\u00e1n, eta erraiten \u00e7uten, Non da hura?\n7:12 Eta murmuratione handia cen populuaren artean har\u00e7az: ecen batzuc erraiten \u00e7uten Gui\u00e7on ona da: eta berc\u00e9c erraiten \u00e7ut\u00e9n, Ezta: baina seducitzen du populua.\n7:13 Badaric-ere nehor frangoqui etz\u00e9n min\u00e7o har\u00e7az, Iudu\u00e9n beldurrez.\n7:14 Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.\n7:15 Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letr\u00e1c daquizqui, ikassi gabe?\n7:16 Ihardets ciec\u00e9n Iesusec, eta erran ce\u00e7an, Ene doctrin\u00e1 ezta enea, baina ni igorri nauenarena.\n7:17 Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, e\u00e7aguturen du doctrin\u00e1z, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz min\u00e7o naicenez.\n7:18 Bere buruz min\u00e7o dena, bere gloriaren bilha dabila: baina bera igorri duenaren gloriaren bilha dabilana, da eguiati, eta iniustitiaric hura baithan ezta.\n7:19 Eztrau\u00e7ue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu \u00e7uetaric batec-ere obratan e\u00e7arten Leguea? Cergatic \u00e7abiltzate ni hil nahiz?\n7:20 Ihardets ce\u00e7an populuac eta erran, Deabrua duc hic: nor dabila hi hil nahiz?\n7:21 Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran ciec\u00e9n, Obrabat eguin dut, eta guciac miraz \u00e7audete.\n7:22 Baina halere Moysesec eman drau\u00e7ue Circoncisionea, (ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen du\u00e7ue gui\u00e7ona.\n7:23 Baldin Circoncisionea recebitzen badu gui\u00e7onac Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadin\u00e7\u00e1t: asserre \u00e7arete ene contra ceren gui\u00e7on-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan?\n7:24 Ezte\u00e7a\u00e7uela iugea apparentiaren araura, baina iugemendu bidezco batez iugea e\u00e7a\u00e7ue.\n7:25 Erraiten \u00e7ut\u00e9n bada Ierusalemetar batzuc, Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena?\n7:26 Eta huna, frangoqui min\u00e7o da, eta eztraucate deus eguiten: ala eguiazqui e\u00e7agutu othe luqueite Gobernador\u00e9c, ecen haur dela eguiazqui Christ?\n7:27 Baina haur badaquigu nondic den: baina Christ dathorrenean, nehorc eztu iaquinen nondic daten.\n7:28 Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten \u00e7uela eta erraiten, Eta ni nau\u00e7ue e\u00e7agutzen, eta nondic naic\u00e9n badaqui\u00e7ue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaitu\u00e7ue \u00e7uec e\u00e7agutzen.\n7:29 Baina nic e\u00e7agutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.\n7:30 Orduan hura hatzaman nahiz \u00e7abiltzan: baina nehorc etzitzan escuac e\u00e7ar haren gainean, ecen etz\u00e9n oraino ethorri haren orena.\n7:31 Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ce\u00e7aten hura baithan, eta erraiten \u00e7ut\u00e9n, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?\n7:32 En\u00e7un ce\u00e7aten Phariseu\u00e9c gendetzea hau\u00e9n gainean har\u00e7az murmuratzen: eta igor citzaten Phariseu\u00e9c eta Sacrificadore principal\u00e9c officierac hura hatzaman le\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n7:33 Erran ciec\u00e9n bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz \u00e7uequin naiz, guero banoa igorri nau\u00e8nagan\u00e1t.\n7:34 Bilhaturen nau\u00e7ue eta ez eridenen: eta non ni i\u00e7anen bainaiz, hara \u00e7uec ecin ethor \u00e7aitezquete.\n7:35 Erran ce\u00e7aten bada Iudu\u00e9c elkarren artean, Norat haur ioaiteco da, guc ezpaitugu eridenen? ala Greco\u00e9n artean barreyatuac diradenetarat ioaiteco da, eta Greco\u00e9n iracastera?\n7:36 Ceric da erran duen propos haur, Bilhaturen nau\u00e7ue, eta ez eridenen: eta non ni i\u00e7anen bainaiz, hara \u00e7uec ecin ethor \u00e7aitezquete?\n7:37 Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan be\u00e7a\n7:38 Ni baithan sinhesten duenari, Scriptur\u00e1c dioen be\u00e7ala, vr vicizco fluuioac iariaturen \u00e7aizca bere sabeletic.\n7:39 (Eta haur erraiten \u00e7uen hura baithan sinhesten \u00e7uten\u00e9c recebitzeco \u00e7uten Spiritu\u00e1z: ecer oraino Spiritu saindua etz\u00e9n eman, ceren Iesus oraino ezpaitz\u00e9n glorificatu)\n7:40 Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur en\u00e7un \u00e7utenean, erraiten \u00e7uten, Haur da eguiazqui Propheta hura.\n7:41 Berc\u00e9c erraiten \u00e7ut\u00e9n, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten \u00e7ut\u00e9n, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ?\n7:42 Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?\n7:43 Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.\n7:44 Eta hetaric batzuc nahi \u00e7uten hatzaman, baina nehorc etzitzan e\u00e7ar haren gainea escuac\n7:45 Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciec\u00e9n, Cergatic eztu\u00e7ue hura ekarri?\n7:46 Ihardets ce\u00e7aten officier\u00e9c, Egundano ezta hala min\u00e7atu gui\u00e7onic, nola gui\u00e7on haur.\n7:47 Halacotz ihardets ciecen Phariseu\u00e9c, Ezothe cinatezte \u00e7uec-ere seducitu?\n7:48 Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan?\n7:49 Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da.\n7:50 Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri i\u00e7an cenac, cein baitz\u00e9n hetaric bat,\n7:51 Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin en\u00e7un gabe, eta cer eguin duen e\u00e7agutu gabe?\n7:52 Ihardets ce\u00e7aten eta erran cie\u00e7oten, Ezaiz hi-ere Galileaco? informadi, eta iaquic ecen Galileatic Prophetaric eztela ilki.\n7:53 Eta itzul cedin batbedera cein bere etcher\u00e1t.\n8:1 Baina Iesus ioan cedin Oliuatzetaco mendir\u00e1t.\n8:2 Eta arguiaren beguian berriz ethor cedin templera, eta populu gucia ethor cedin harengana: eta iarriric cegoela iracasten cituen hec.\n8:3 Orduan dut\u00e9 ekarten harengana Scrib\u00e9c eta Phariseu\u00e9c emazte adulterioan hatzaman-bat: eta hura artean e\u00e7arriric,\n8:4 Diotsate, Magistru\u00e1, emazte haur hatzaman i\u00e7an duc adulterioco eguitate berean.\n8:5 Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida ditecen: hic bada cer dioc?\n8:6 Eta haur erraiten \u00e7uten hura tentatzen \u00e7utela, hura cer\u00e7az accusa luten\u00e7\u00e1t. Baina Iesusec beheiti gurthuric erhiaz scribatzen \u00e7uen lurrean.\n8:7 Eta haren interrogatzez perseueratzen \u00e7utela, chuchenduric erran ciec\u00e9n, \u00c7uetaric bekatu gabe denac, lehenic horren contra harria aurdigui be\u00e7a.\n8:8 Eta berriz gurthuric scribatzen \u00e7uen lurrean.\n8:9 Bada hori en\u00e7un \u00e7utenean, conscientiac accusatzen cituela, bata bercearen ondoan ilkiten ciraden \u00e7aharrenetaric hassiric azquenetarano: eta Iesus bera gueldi cedin, eta artean cegoen emaztea\n8:10 Eta chuchendu cenean Iesusec nehor etzacussanean emaztea baicen, erran cie\u00e7\u00f3n hari, Emazte\u00e1, non dirade hire accusa\u00e7aleac? nehorc ezau condemnatu?\n8:11 Eta harc erran ce\u00e7an, Ez nehorc, Iauna. Eta erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Ezaut nic-ere condemnatzen: oha, eta guehiago bekaturic eztaguinala.\n8:12 Berriz bada Iesus min\u00e7a cequien, cioela, Ni naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen du vicitzeco arguia.\n8:13 Erran cie\u00e7oten bada Phariseu\u00e9c, Hic eure buru\u00e4z testificatzen duc, hire testimoniagea eztuc sinhesteco.\n8:14 Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran ciec\u00e9n, Nic neuror\u00e7az testificatzenagatic sinhesteco da ene testimoniagea: ecen badaquit nondic ethorri naic\u00e9n, eta norat ioaiten naicen: baina \u00e7uec eztaqui\u00e7ue nondic ethorten naicen, ez norat ioaiten naic\u00e9n\n8:15 \u00c7uec haraguiaren arauez iugeatzen du\u00e7ue, nic eztut iugeatzen nehor.\n8:16 Eta baldin iugea bade\u00e7at-ere nic, ene iugemendua eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.\n8:17 Baina \u00e7uen Leguean-ere scribatua da, ecen bi gui\u00e7onen testimoniagea sinhesteco dela.\n8:18 Ni naiz neuror\u00e7az testificatzen dudana, eta testificatzen du ni\u00e7az ni igorri nauen Aitac.\n8:19 Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Ez ni nau\u00e7ue e\u00e7agutzen, ez ene Aita: baldin ni e\u00e7agutzen banindu\u00e7ue, ene Aita-ere e\u00e7agut cinde\u00e7aquete.\n8:20 Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten ari cela templean: eta nehor etzaqui\u00f3n lot, ceren oraino ezpaitz\u00e9n ethorri haren orena\n8:21 Erran ciec\u00e9n bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nau\u00e7ue, eta \u00e7uen bekatuan hilen \u00e7arete: norat ni ioaiten bainaiz, \u00e7uec ecin \u00e7atozquete.\n8:22 Erraiten \u00e7uten bada Iudu\u00e9c, Berac hilen othe du bere buru\u00e4? erraiten baitu, Norat ni ioaiten bainaiz, \u00e7uec ecin \u00e7atozquete.\n8:23 Orduan erran ciec\u00e9n, \u00e7uec beheretic \u00e7arete, ni garaitic: \u00e7uec mundu hunetaric \u00e7arete, ni ez naiz mundu hunetaric.\n8:24 Halacotz erran drau\u00e7uet ecen \u00e7uen bekatuetan hilen \u00e7aretela. Ecen baldin sinhets ezpade\u00e7a\u00e7ue ni naicela hura, \u00e7uen bekatuetan hilen \u00e7arete.\n8:25 Erran cie\u00e7oten bada, Hi nor aiz? Orduan erran ciec\u00e9n Iesusec, Hatseandanicoa, badiotsuet.\n8:26 Anhitz gau\u00e7a dut \u00e7ue\u00e7az min\u00e7atzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic en\u00e7un ditudan gau\u00e7\u00e1c munduari erraiten drauzquiot.\n8:27 Etze\u00e7aten e\u00e7agut ecen Aitaz min\u00e7o \u00e7ayela.\n8:28 Erran ciec\u00e9n bada Iesusec, Altchatu duque\u00e7uenean gui\u00e7onaren Semea, orduan e\u00e7aguturen du\u00e7ue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, be\u00e7ala gau\u00e7a hauc erraiten ditudala.\n8:29 Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror Aitac, ceren nic haren gogaraco gau\u00e7\u00e1c eguiten baititut bethiere.\n8:30 Gau\u00e7a hauc harc erraiten cituela, anhitzec sinhets ce\u00e7aten hura baithan.\n8:31 Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan \u00e7uten Iuduey, Baldin \u00e7uec perseuera bade\u00e7a\u00e7ue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu i\u00e7anen \u00e7arete.\n8:32 Eta du\u00e7ue e\u00e7aguturen Egui\u00e1, eta Egui\u00e1c \u00e7uec libre eguinen \u00e7aituzte.\n8:33 Ihardets cie\u00e7oten, Abrahamen hacia gaituc, eta nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre i\u00e7anen garela?\n8:34 Ihardets ciec\u00e9n Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.\n8:35 Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean, semea dago bethierecotz.\n8:36 Bada baldin Semeac \u00e7uec libre eguin ba\u00e7aitzate, eguiazqui libre i\u00e7anen \u00e7arete.\n8:37 Badaquit ecen \u00e7uec Abrahamen hacia \u00e7aretela: baina ni hil nahiz \u00e7abiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric \u00e7uec baithan.\n8:38 Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta \u00e7uec eguiten du\u00e7ue \u00e7uen aita baithan ikussi du\u00e7uena.\n8:39 Ihardets ce\u00e7aten eta erran cie\u00e7oten, Gure aita, Abraham duc. Dioste Iesusec, Baldin Abrahamen haour bacinete, Abrahamen obr\u00e1c eguin cin\u00e7aqueizte.\n8:40 Orain bada ni hil nahiz \u00e7abiltzate, bainaiz, Iaincoaganic en\u00e7un dudan eguia erran drau\u00e7uedan gui\u00e7ona: hori Abrahamec eztu eguin.\n8:41 \u00c7uec eguiten ditu\u00e7ue \u00e7uen aitaren obr\u00e1c. Eta erran cie\u00e7oten, Gu ezgaituc paillardi\u00e7ataric iayo: aitabat diagu, baita Iaincoa.\n8:42 Erran ciec\u00e9n bada Iesusec, Baldin Iaincoa \u00e7uen aita baliz, maite ninduque\u00e7ue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.\n8:43 Cergatic ene lengoagea eztu\u00e7ue aditzen? ceren ecin en\u00e7un baitiroque\u00e7ue ene hitza.\n8:44 \u00c7uec, aita deabruaganic \u00e7arete, eta \u00e7uen aitaren desirac eguin nahi ditu\u00e7ue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta egui\u00e1n eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gue\u00e7urra, bere propritic min\u00e7o da: ecen gue\u00e7urti da eta gue\u00e7urraren aita.\n8:45 Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznau\u00e7ue sinhesten.\n8:46 Norc \u00e7uetaric reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin egui\u00e1 erraiten badut, ceren \u00e7uec eznau\u00e7ue sinhesten?\n8:47 Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac en\u00e7uten ditu: halacotz \u00e7uec eztitu\u00e7ue en\u00e7uten, ceren ezpaitzarete Iaincoaganic.\n8:48 Ihardets ce\u00e7aten orduan Iudu\u00e9c eta erran cie\u00e7oten, Eztugu vngui erraiten guc, ecen Samaritano aicela hi, eta deabrua duala?\n8:49 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Eztut nic deabrua: baina dut ohoratzen, neure Aita, eta \u00e7uec desohoratzen nau\u00e7ue ni.\n8:50 Eta nic eztut neure glori\u00e1 bilhatzen: bada bilhatzen duenic, eta iugeatzen duenic.\n8:51 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, baldin nehorc ene hitza beguira bade\u00e7a, herioa eztu ikussiren seculan.\n8:52 Orduan erran cie\u00e7oten Iudu\u00e9c, Orain e\u00e7agutu diagu ecen deabrua duala: Abraham hil i\u00e7an duc eta Prophet\u00e1c: eta hic dioc, Baldin nehorc ene hitza beguira bade\u00e7a, eztu dastaturan herioa seculan.\n8:53 Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, cein hil i\u00e7an baita? Prophetac-ere hil i\u00e7an dituc: nor hic eure buru\u00e4 eguiten duc?\n8:54 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Baldin nic glorificatzen badut neure buru\u00e4, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen nauena, ceinez erraiten baitu\u00e7ue \u00e7uec ecen \u00e7uen Iainco dela.\n8:55 Eta eztu\u00e7ue e\u00e7agutzen hura: baina nic e\u00e7agutzen dut hura: eta baldin erran bade\u00e7at ecen eztudala hura e\u00e7agutzen, i\u00e7anen naiz \u00e7uec irudi, gue\u00e7urti: baina bada\u00e7agut hura, eta haren hitza beguiratzen dut.\n8:56 Abraham \u00e7uen aita aleguera cedin ikus le\u00e7an\u00e7\u00e1t ene egun haur: eta ikussi vkan du, eta alegueratu i\u00e7an da.\n8:57 Erran cie\u00e7oten bada Iudu\u00e9c, Berroguey eta hamar vrthe oraino eztituc, eta Abraham ikussi duc?\n8:58 Erran ciec\u00e9n Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.\n8:59 Har ce\u00e7aten orduan harri: haren contra aurthiteco: baina Iesus gorde cedin, eta ilki cedin templetic.\n9:1 Eta iragaiten cela Iesusec ikus ce\u00e7an gui\u00e7on sortzetic itsubat.\n9:2 Eta interroga ce\u00e7aten bere discipulu\u00e9c. erraiten cutela. Magistru\u00e1, Ceinec bekatu eguin du, hunec ala hunen aitam\u00e9c, hunela itsu sor ledin?\n9:3 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Ez hunec bekatu eguin du, ez hunen aitam\u00e9c: baina itsu iayo da, Iaincoaren obr\u00e1c manifesta litecen\u00e7at hunetan.\n9:4 Ni igorri nauenaren obr\u00e1c eguin behar ditut, eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi.\n9:5 Munduan naiceno, munduaren Arguia naiz.\n9:6 Haur erran \u00e7uenean thu eguin ce\u00e7an lurrera, eta eguin ce\u00e7an lohi thutic, eta lohi har\u00e7az frota citzan itsuaren beguiac:\n9:7 Eta erran cie\u00e7on, Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneco ikuzgarrira. Ioan cedin bada, eta garbi cedin, eta itzul cedin ikusten \u00e7uela.\n9:8 Bada au\u00e7o\u00e9c, eta lehen ikussi \u00e7uten\u00e9c ecen itsu cela, erraiten \u00e7ut\u00e9n, Ezta haur iarriric ohi cegoena eta escatzen cena?\n9:9 Batzuc erraiten \u00e7ut\u00e9n, Haur da: eta berc\u00e9c, Hura dirudi, Baina berac erraiten \u00e7uen, Ni naiz hura.\n9:10 Erran cie\u00e7oten bada, Nolatan irequi i\u00e7an dirade hire beguiac?\n9:11 Ihardets ce\u00e7an harc, eta erran ce\u00e7an, Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac, eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta garbituric ikustea recebitu dut.\n9:12 Orduan erran cie\u00e7oten, Non da hura? Dio, Eztaquit.\n9:13 Eramaiten dute itsu ohi cen hura Phariseuetara.\n9:14 Eta cen Sabbathoa Iesusec lohia eguin \u00e7uenean eta haren beguiac irequi cituenean.\n9:15 Berriz bada interroga ce\u00e7aten hura Phariseu\u00e9c-ere nolatan ikustea recebitu \u00e7uen. Eta harc erran ciec\u00e9n, Lohi e\u00e7arri vkan draut neure begui\u00e9n gainera, eta garbitu naiz, eta ikusten dut.\n9:16 Erraiten \u00e7uten bada Phariseuetaric batzuc, Gui\u00e7on haur ezta Iaincoaganic: ecen Sabbathoa eztu beguiratzen. Berc\u00e9c erraiten \u00e7uten, Nolatan gui\u00e7on vicitze gaichtotaco batec sign hauc eguin ahal ditzaque? Eta dissensione cen hay\u00e9n artean.\n9:17 Erraiten draucate itsuari berriz, Hic cer dioc har\u00e7az, ceren beguiac irequi drauzquian? Eta harc erran ce\u00e7an, Propheta dela.\n9:18 Baina etze\u00e7aten sinhets Iudu\u00e9c har\u00e7az, ecen itsu i\u00e7an cela, eta ikustea recebitu \u00e7uela, ikustea recebitu \u00e7uenaren aitam\u00e1c dei litzaqueteno:\n9:19 Eta interroga citzaten hec, cioitela, Haur da \u00e7uen seme \u00e7uec itsu iayo cela dio\u00e7uena? nolatan bada orain dacussa?\n9:20 Ihardets ciec\u00e9n haren aitam\u00e9c, eta erran ce\u00e7aten, Badaquigu ecen haur dela gure semea, eta itsu iayo i\u00e7an dela:\n9:21 Baina nolatan orain dacussan, eztaquigu: edo norc irequi dituen hunen beguiac, guc eztaquigu: berac adin du: bera interroga e\u00e7a\u00e7ue, bera bere buru\u00e4z min\u00e7aturen da.\n9:22 Gau\u00e7a hauc erran citzaten haren aitam\u00e9c, ceren beldur baitziraden Iudu\u00e9n: ecen ia ordenatu \u00e7uten Iudu\u00e9c, baldin nehorc aithor bale\u00e7a hura licela Christ, synagogatic iraitz ledin.\n9:23 Halacotz haren aitam\u00e9c erran ce\u00e7aten, Adin du, bera interroga e\u00e7a\u00e7ue.\n9:24 Dei ce\u00e7aten bada bigarren aldian gui\u00e7on itsu i\u00e7ana, eta erran cie\u00e7oten, Em\u00f3c gloria Iaincoari: guc bacequiagu ecen gui\u00e7on hori gaichtoa dela.\n9:25 Ihardets ce\u00e7an bada harc, eta erran ce\u00e7an, Gaichto denez eztaquit: gau\u00e7abat badaquit, ecen itsu nincelaric orain badacussadala.\n9:26 Eta erran cie\u00e7oten berriz, Cer eguin drauc? nolatan irequi ditu hire beguiac?\n9:27 Ihardets ciec\u00e9n, Ia erran drau\u00e7uet, eta eztu\u00e7ue en\u00e7un: cergatic berriz en\u00e7un nahi du\u00e7ue? ala \u00e7uec-ere haren discipulu eguin nahi \u00e7arete?\n9:28 Orduan iniuria ce\u00e7aten hura, eta erran ce\u00e7aten, Aic\u00e9n hi haren discipulu: gu\u00e7az den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.\n9:29 Guc baceaquiagu ecen Moysesi min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7ayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.\n9:30 Ihardets ce\u00e7an gui\u00e7onac eta erran ciec\u00e9n, Segur, hunetan da miraculua, ceren \u00e7uec ezpaitaqui\u00e7ue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac.\n9:31 Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela en\u00e7uten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura en\u00e7uten du.\n9:32 Egundano en\u00e7un i\u00e7an ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric.\n9:33 Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.\n9:34 Ihardets ce\u00e7aten eta erran cie\u00e7oten, Hi bekatutan sorthua aiz guciori, eta hic iracasten gaituc gu? Eta iraitz ce\u00e7aten hura campora.\n9:35 En\u00e7un ce\u00e7an Iesusec nola egotzi vkan \u00e7uten hura campora: eta eriden \u00e7uenean hura, erran cie\u00e7\u00f3n, Sinhesten duc hic Iaincoaren Semea baithan?\n9:36 Ihardets ce\u00e7an harc eta erran ce\u00e7an, Eta nor da, Iauna, sinhets de\u00e7adan hura baithan?\n9:37 Eta erran cie\u00e7on Iesusec, Eta ikussi duc hura, eta hirequin min\u00e7o dena duc hura.\n9:38 Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ce\u00e7an hura.\n9:39 Eta erran ce\u00e7an Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztuten\u00e9c, ikus de\u00e7aten\u00e7\u00e1t: eta ikusten dutenac itsu ditecen\u00e7at.\n9:40 Eta en\u00e7un ce\u00e7aten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cie\u00e7oten, Ala gu-ere itsu gara?\n9:41 Erran ciec\u00e9n Iesusec, Baldin itsu bacinete, etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten du\u00e7ue, Badacussagu: beraz \u00e7uen bekatua badago.\n10:1 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, borthatic ardi\u00e9n artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta gaichtaguin.\n10:2 Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina.\n10:3 Huni borthal\u00e7ainac irequiten drauca, eta ardi\u00e9c haren voza en\u00e7uten dut\u00e9: eta bere ardiac deitzen ditu cein bere icenez, eta eramaiten ditu camporat.\n10:4 Eta bere ardiac idoqui dituenean, hay\u00e9n aitzinean ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten \u00e7aizca, ecen e\u00e7agutzen dute haren voza.\n10:5 Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen draucate: ceren ezpaitute e\u00e7agutzen arrotz\u00e9n voza.\n10:6 Comparatione haur erran ciec\u00e9n Iesusec: baina hec etze\u00e7aten e\u00e7agut cer cen h\u00e6y erraiten cerauena.\n10:7 Erran ciec\u00e9n bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecen ni naicela ardi\u00e9n borth\u00e1.\n10:8 Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaichtaguin: baina ardi\u00e9c eztituzte hec en\u00e7un vkan.\n10:9 Ni naiz borth\u00e1, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.\n10:10 Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta deseguin ditzan\u00e7at baicen: ni ethorri naiz vicitze duten\u00e7at, eta abundantia duten\u00e7\u00e1t.\n10:11 Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia e\u00e7arten du bere ardiacgatic:\n10:12 Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac.\n10:13 Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario baita, eta ezpaitu ardi\u00e9n ansiaric.\n10:14 Ni naiz artzain ona, eta e\u00e7agutzen ditut neure ardiac, eta e\u00e7agutzen naiz neure ardi\u00e9z.\n10:15 Aitac ni e\u00e7agutzen nauen be\u00e7ala, nic-ere e\u00e7agutzen dut Aita: eta neure vicia e\u00e7arten dut neure ardiacgatic.\n10:16 Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza en\u00e7unen dut\u00e9, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.\n10:17 Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic e\u00e7arten baitut neure vicia, berriz hura har de\u00e7adan\u00e7at.\n10:18 Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut e\u00e7arten hura neure buruz: bothere dut haren e\u00e7arteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.\n10:19 Orduan berriz dissensione eguin cedin Iudu\u00e9n artean propos haucgatic.\n10:20 Eta erraiten \u00e7uten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen \u00e7aizquiote?\n10:21 Berc\u00e9c erraiten \u00e7ut\u00e9n, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsu\u00e9n beguiac irequi ahal ditzaque?\n10:22 Orduan Dedicationearen best\u00e1 eguin cedin Ierusalemen, eta negu\u00e4 cen.\n10:23 Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.\n10:24 Ingura ce\u00e7aten bada hura Iudu\u00e9c, eta erran cie\u00e7oten, Noizdrano gure arim\u00e1 daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ie\u00e7aguc frangoqui.\n10:25 Ihardets ciec\u00e9n Iesusec, Erran drau\u00e7uet, eta eztu\u00e7ue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obr\u00e9c ni\u00e7az testificatzen dut\u00e9.\n10:26 Baina \u00e7uec eztu\u00e7ue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrau\u00e7uet.\n10:27 Ene ardi\u00e9c ene voza en\u00e7uten dut\u00e9, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten \u00e7aizquit niri.\n10:28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet h\u00e6y: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.\n10:29 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic.\n10:30 Ni eta Aita bat gara.\n10:31 Har ce\u00e7aten bada berriz harri Iudu\u00e9c haren lapidatzeco.\n10:32 Ihardets ciec\u00e9n Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drau\u00e7uet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nau\u00e7ue?\n10:33 Ihardets cie\u00e7oten Iudu\u00e9c, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic gui\u00e7on aicelaric eguiten baituc eure buru\u00e4 Iainco.\n10:34 Ihardets ciec\u00e9n Iesusec, Ezta scribatua \u00e7uen Leguean, Nic erran dut, Iainco \u00e7arete?\n10:35 Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren hitza eguin i\u00e7an baita, eta ecin hauts baitaite Scriptur\u00e1:\n10:36 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, \u00e7uec dio\u00e7ue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela?\n10:37 Baldin neure Aitaren obr\u00e1c eguiten ezpaditut, ezne\u00e7a\u00e7uela sinhets:\n10:38 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanau\u00e7ue, obr\u00e1c sinhets itza\u00e7ue: e\u00e7agut eta sinhets de\u00e7a\u00e7uen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.\n10:39 Berriz bada hura hartu nahiz \u00e7abiltzan: baina itzur cedin hay\u00e9n escuetaric.\n10:40 Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han.\n10:41 Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten \u00e7ut\u00e9n, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec hune\u00e7az erran dituen gau\u00e7a guciac, eguiazcoac ciraden.\n10:42 Eta anhitzec han sinhets ce\u00e7aten hura baithan.\n11:1 Cen bada Lazaro deitzen cen gui\u00e7ombat eri, Bethaniaco, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguco.\n11:2 (Eta Maria haur cen Iauna vnguentuz vnctatu \u00e7uena, eta haren oinac bere adatseco biloez ichucatu cituena: ceinen anaye Lazaro baitzen eri)\n11:3 Igor ce\u00e7aten bada hunen arreb\u00e9c harengana, cioitela, Iauna, hun\u00e1, hic maite duana, eri duc.\n11:4 Eta hori en\u00e7unic Iesusec erran ce\u00e7an, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun har\u00e7az Iaincoaren Semea glorifica dadin\u00e7at.\n11:5 Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizp\u00e1, eta Lazaro.\n11:6 Bada en\u00e7un \u00e7uenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitz\u00e9n leku hartan.\n11:7 Guero horren ondoan erran ciec\u00e9n discipuluey, Goacen Iudear\u00e1t berriz.\n11:8 Diotsate discipulu\u00e9c, Magistru\u00e1, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?\n11:9 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du.\n11:10 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.\n11:11 Gau\u00e7a hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar de\u00e7adan.\n11:12 Erran cie\u00e7oten bada bere discipul\u00e9c, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.\n11:13 Eta haur erran ce\u00e7an Iesusec haren herioaz: eta hec vste \u00e7uten lozco lokartzeaz erraiten \u00e7uela.\n11:14 Orduan bada erran ciec\u00e9n Iesusec claroqui, Lazaro hil da:\n11:15 Eta aleguera naiz \u00e7uengatic (sinhets de\u00e7a\u00e7uen\u00e7at) ceren ezpaininc\u00e9n han: baina goacen harengana.\n11:16 Erran ciec\u00e9n bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecen\u00e7\u00e1t.\n11:17 Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ce\u00e7an hura ia laur egun \u00e7uela monumentean cela.\n11:18 Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguru\u00e4:\n11:19 Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzaten\u00e7\u00e1t bere anayeaz.\n11:20 Marthac bada en\u00e7un ce\u00e7anean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequi\u00f3n: eta Maria etchean iarriric cegoen.\n11:21 Erran cie\u00e7\u00f3n bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin i\u00e7an bahinz hemen, ene anaye etzuque\u00e1n hil:\n11:22 Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.\n11:23 Diotsa Iesusec, Resuscitaturen dun hire anaye.\n11:24 Diotsa Marthac, Baceaquiat ecen resuscitaturen dela resurrectionean, azquen egunean.\n11:25 Erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil i\u00e7an badere vicico dun:\n11:26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?\n11:27 Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena.\n11:28 Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ce\u00e7an Maria bere ahizp\u00e1, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au.\n11:29 Hura, hori en\u00e7un duenean, iaiquiten da fitetz, eta ethorten da harengana.\n11:30 Ecen oraino etz\u00e9n ethorri Iesus burgura: baina cen Marthac encontratu \u00e7uen lekuan.\n11:31 Orduan harequin etchean ciraden Iuduac, eta hura consolatzen \u00e7utenac, ikussiric ecen Maria hain fitetz iaiqui, eta ilki cela, iarreiqui cequizquion hari, cioitela, Monumentera ioaiten da, han nigar daguian\u00e7at.\n11:32 Bada Mariac, ethor cedinean Iesus cen lekura, hura ikussiric, egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 haren oinetara, ciotsala, Iauna, baldin i\u00e7an bahinz hemen, etzuque\u00e1n hil ene anaye.\n11:33 Iesusec bada ikus ce\u00e7anean hura nigarrez legoela, eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric trubla ce\u00e7an bere buru\u00e4:\n11:34 Eta erran ce\u00e7an, Non e\u00e7arri du\u00e7ue? Erraiten draucate, Iauna, athor eta ikussac.\n11:35 Eta nigar eguin ce\u00e7an Iesusec.\n11:36 Erran ce\u00e7aten bada Iudu\u00e9c, Horra nola maite \u00e7uen.\n11:37 Eta hetaric batzuc erran ce\u00e7aten, Ecin eguin ciroqueen itsuaren beguiac irequi dituen hunec, haur-ere hil ezladin?\n11:38 Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, e\u00e7arria.\n11:39 Dio Iesusec, Altcha e\u00e7a\u00e7ue harria. Diotsa Marthac, hil i\u00e7an cenaren arreb\u00e1c, Iauna, kirestu duc gaurguero: ecen laur egunetacoa duc.\n11:40 Diotsa Iesusec, Eztraunat erran, ecen baldin sinhets bade\u00e7an ikussiren dunala Iaincoaren gloria?\n11:41 Ken ce\u00e7aten bada harria, hila e\u00e7arri i\u00e7an cen lekutic. Orduan Iesusec altchaturic goiti beguiac, erran ce\u00e7an, Ait\u00e1, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren en\u00e7un bainauc:\n11:42 Eta nic baniaqui\u00e1n ecen bethi en\u00e7uten nauala: baina inguru dagoen gendetzeagatic erran di\u00e1t, sinhets de\u00e7aten\u00e7at ecen hic igorri nauala.\n11:43 Eta hauc erranic, voz goraz oihu eguin ce\u00e7an, Lazaro, athor campora.\n11:44 Eta hil i\u00e7an cena ilki cedin, escuac eta oinac lothuraz lothuac cituela: eta haren beguithartea crobitchet batez cen estalia. Dioste Iesusec, Lacha e\u00e7a\u00e7ue eta vtzi e\u00e7a\u00e7ue ioaitera.\n11:45 Bada Iudu Mariagana ethorri ciradenetaric, eta Iesusec eguin cituen gau\u00e7\u00e1c ikussi cituztenetaric anhitzec sinhets ce\u00e7aten hura baithan.\n11:46 Baina hetaric batzu ioan citecen Phariseuetara, eta erran cietzen h\u00e6y Iesusec eguin cituen gau\u00e7\u00e1c.\n11:47 Orduan bil ce\u00e7aten Sacrificadore principal\u00e9c eta Phariseu\u00e9c conseillua, eta erraiten \u00e7uten, Cer eguiten dugu, ecen gui\u00e7on hunec anhitz signo eguiten du.\n11:48 Baldin hunela vtzi bade\u00e7agu, guci\u00e9c sinhetsiren dut\u00e9 hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen dut\u00e9 bay gure lekua, bay nationea.\n11:49 Orduan hetaric batec, Caiphasec, cein baitz\u00e9n vrthe hartaco Sacrificadore subirano, erran ciec\u00e9n, \u00c7uec eztaqui\u00e7ue deus:\n11:50 Eta eztu\u00e7ue pensatzen ecen probetchu dugula, gui\u00e7ombat hil dadin populuagatic, eta natione gucia gal eztadin.\n11:51 Eta haur bere burutic etze\u00e7an erran: baina nola baitz\u00e9n vrthe hartaco Sacrificadore subirano, prophetiza ce\u00e7an ecen Iesusec hil behar luela nationeagatic.\n11:52 Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren haour barreyatuac bil litzan\u00e7\u00e1t batetara\n11:53 Bada egun har\u00e7az gueroztic consultatzen \u00e7ut\u00e9n elkarrequin hura hil le\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n11:54 Iesus bada guehiagoric etzabilan aguerriz Iudu\u00e9n artean: baina ioan cedin handic desertuaren aldeco comarcar\u00e1t, Ephraim deitzen den hirira: eta han egoiten cen bere discipuluequin.\n11:55 Eta cen hurbil Iudu\u00e9n bazcoa, eta igan cedin anhitz Ierusalemera comarca hartacoric bazco aitzinean, purifica litecen\u00e7at.\n11:56 Bada Iesusen bilha \u00e7abiltzan, eta elkarren artean erraiten \u00e7ut\u00e9n, templean leudela, Cer irudi \u00e7ai\u00e7ue, ecen eztela ethorriren bestara?\n11:57 Eta eman ce\u00e7aten Sacrificadore principal\u00e9c eta Phariseu\u00e9c manamendu, baldin nehorc e\u00e7agutzen balu non lic\u00e9n, eracuts le\u00e7an, hatzaman le\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n12:1 Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin Bethaniara, non baitz\u00e9n Lazaro hil i\u00e7an cena, cein resuscitatu baitzuen hiletaric.\n12:2 Eguin cie\u00e7oten bada hari affaribat han, eta Marthac cerbitzua eguiten \u00e7uen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric ceudenetaric bat.\n12:3 Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez.\n12:4 Orduan erran ce\u00e7an haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren \u00e7uenac.\n12:5 Ceren vnguentu haur ezta saldu i\u00e7an hirurehun dinerotan, eta eman paubrey?\n12:6 Eta haur erran ce\u00e7an, ez paubrez harc ansiaric \u00e7uenez: baina ceren ohoin baitzen,eta muls\u00e1 baitzuen, eta e\u00e7arten ciradenac harc ekarten baitzituen.\n12:7 Erran ce\u00e7an bada Iesusec, Vtzi e\u00e7ac, ene sepultura eguneco hori beguiratu dic.\n12:8 Ecen paubreac bethiere vkanen ditu\u00e7ue \u00e7uequin: baina ni eznau\u00e7ue bethiere vkanen.\n12:9 Orduan e\u00e7agut ce\u00e7an Iuduetaric gendetze handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina are Lazaro ikus le\u00e7aten\u00e7at, cein harc hiletaric resuscitatu baitzuen.\n12:10 Eta consulta ce\u00e7aten Sacrificadore principalec Lazaro-ere hil le\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n12:11 Ecen Iuduetaric anhitz haren causaz ioaiten ciraden, eta sinhesten \u00e7uten Iesus baithan.\n12:12 Biharamunean bestara ethorri i\u00e7an cen gendetze handic, en\u00e7unic ecen Iesus ethorten cela Ierusalemera,\n12:13 Har citzaten palma adarrac, eta ilki cequizquion aitzinera, eta oihu eguiten \u00e7ut\u00e9n, Hosanna, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Israeleco reguea.\n12:14 Eta eriden ce\u00e7an Iesusec asto-vme arbat, eta iar cedin haren gainean, scribatua den be\u00e7ala,\n12:15 Ezaicela beldur Siongo alab\u00e1: hun\u00e1, hire Regue ethorten dun iarriric dagoela asto-vme ar-baten gainean.\n12:16 Eta gau\u00e7a hauc etzitzaten e\u00e7agut haren discipulu\u00e9c lehenetic: baina Iesus glorificatu i\u00e7an cenean, orduan orhoit citecen ecen gau\u00e7a hauc har\u00e7az scribatuac ciradela, eta hari gau\u00e7a hauc eguin cerautzatela.\n12:17 Eta testificatzen \u00e7uen harequin cen gendetzeac, ecen Lazaro deithu \u00e7uela monumentetic, eta hura resuscitatu \u00e7uela hiletaric.\n12:18 Halacotz atzinera ethorri-ere i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n gendetzea, ecen en\u00e7un \u00e7uten, harc miraculu haur eguin \u00e7uela.\n12:19 Eta Phariseu\u00e9c erran ce\u00e7aten bere artean, Eztacussa\u00e7ue ecen etzaretela deus probetchatzen? horr\u00e1, mundua haren ondoan ioan da.\n12:20 Eta baciraden Grec batzu igaiten ohi ciradenetaric adoratzera best\u00e1n:\n12:21 Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitz\u00e9n Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cie\u00e7oten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi.\n12:22 Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriu\u00e8c berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi.\n12:23 Eta Iesusec ihardets ciec\u00e9n, cioela, Ethorri da ordua gui\u00e7onaren Semea glorificaturen baita.\n12:24 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, baldin ogui bihia lurrera eroriric hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi fructu anhitz ekarten du.\n12:25 Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura.\n12:26 Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni i\u00e7anen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere i\u00e7anen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza bane\u00e7a, ohoraturen du hura ene Aitac.\n12:27 Orain ene arim\u00e1 trublatua da: eta cer erranen dut? Ait\u00e1, empara ne\u00e7ac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara.\n12:28 Ait\u00e1, glorifica e\u00e7ac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen.\n12:29 Eta gendetze han cenac, eta en\u00e7un \u00e7uenac, cioen, igorciribat eguin \u00e7uela. Berc\u00e9c cioiten, Aingueru\u00e4 min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7ayo.\n12:30 Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin i\u00e7an, baina \u00e7uengatic.\n12:31 Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.\n12:32 Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.\n12:33 (Eta haur erraiten \u00e7uen, aditzera emaiten \u00e7uela cer herioz hil behar \u00e7uen)\n12:34 Ihardets cie\u00e7\u00f3n gendetzeac, Guc en\u00e7un diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin gui\u00e7onaren Semea? nor da gui\u00e7onaren Seme hori?\n12:35 Erran ciec\u00e9n orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia \u00e7uequin da: ebil \u00e7aitezte Arguia du\u00e7ueno, ilhumbeac ardiets etzaitzaten\u00e7\u00e1t: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.\n12:36 Arguia du\u00e7ueno sinhets e\u00e7a\u00e7ue. Arguia baithan, Arguiaren seme \u00e7areten\u00e7at. Gau\u00e7a hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.\n12:37 Eta hambat miraculu eguin ba\u00e7uen-ere hay\u00e9n aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:\n12:38 Esaias prophetaren hitza compli ledin\u00e7\u00e1t, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu i\u00e7an \u00e7ayo?\n12:39 Halacotz ecin sinhets ce\u00e7aqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec,\n12:40 Itsutu vkan ditu hay\u00e9n beguiac, eta gogortu vkan du hay\u00e9n bihotza: beguiz ikus ezte\u00e7aten\u00e7at, eta bihotzez adi ezte\u00e7aten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.\n12:41 Gau\u00e7a hauc erran citzan Esaiasec, haren glori\u00e1 ikussi \u00e7uenean, eta min\u00e7atu i\u00e7an da har\u00e7az.\n12:42 Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ce\u00e7aten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez.\n12:43 Ecen maiteago vkan dute gui\u00e7on\u00e9n glori\u00e1, ecen ez Iaincoaren glori\u00e1.\n12:44 Orduan oihu eguin ce\u00e7an Iesusec, eta erran ce\u00e7an, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.\n12:45 Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena.\n12:46 Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoen\u00e7\u00e1t\n12:47 Eta baldin nehorc en\u00e7un baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna de\u00e7adan\u00e7\u00e1t, baina mundua salua de\u00e7adan\u00e7at.\n12:48 Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna de\u00e7an: ni min\u00e7atu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean,\n12:49 Ecen ni neure burutic eznaiz min\u00e7atu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran de\u00e7aquedan eta cer min\u00e7a naiten.\n12:50 Eta badaquit ecen haren manamendua vicitze eternal dela: bada nic erraiten ditudan gau\u00e7\u00e1c, nola Aitac eman baitrauzquit, hala erraiten ditut.\n13:1 Eta bazco besta aitzinean, \u00e7aquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledin\u00e7at mundu hunetaric Aitagan\u00e1t, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec.\n13:2 Eta affal ondoan (deabruac ia e\u00e7arri \u00e7uenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi le\u00e7an)\n13:3 Daquialaric Iesusec gau\u00e7a gucia eman drauzcala hari Ait\u00e1c escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:\n13:4 Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arrop\u00e1: eta harturic longerabat, guerrica cedin har\u00e7az.\n13:5 Guero e\u00e7ar ce\u00e7an vr bacin batetara, eta has cedin discipuluen oin\u00e9n ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz ichucatzen.\n13:6 Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cie\u00e7on, Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac?\n13:7 Ihardets ce\u00e7an Iesusec eta erran cie\u00e7on, Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero e\u00e7aguturen duc.\n13:8 Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan. Ihardets cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Baldin ikuz ezpahe\u00e7at, eztuc vkanen parteric enequin.\n13:9 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, ez ene oinac solament, baina escuac-ere eta buru\u00e4.\n13:10 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta \u00e7uec chahu \u00e7arete, baina ez gucioc.\n13:11 Ecen ba\u00e7aquian cein cen hura traditzen \u00e7uena: halacotz erran ce\u00e7an, Etzarete chahu gucioc.\n13:12 Bada ikuci cituenean hay\u00e9n oinac, eta bere arropac har\u00e7ara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciec\u00e9n, Badaqui\u00e7ue cer eguin drau\u00e7uedan ?\n13:13 \u00c7uec deitzen nau\u00e7ue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dio\u00e7ue: ceren bainaiz.\n13:14 Baldin beraz nic ikuci baditut \u00e7uen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, \u00e7uec-ere behar drauzte\u00e7ue elkerri oinac ikuci.\n13:15 Ecen exemplu eman vkan drau\u00e7uet, nic \u00e7uey eguin drau\u00e7uedan be\u00e7ala, \u00e7uec-ere dagui\u00e7uen.\n13:16 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.\n13:17 Baldin gau\u00e7a hauc badaquizqui\u00e7ue, dohatsu i\u00e7anen \u00e7arete baldin eguin baditza\u00e7ue.\n13:18 Eznaiz \u00e7ue\u00e7az gucioz min\u00e7o: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scriptur\u00e1, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogor\u00e1.\n13:19 Oraindanic erraiten drau\u00e7uet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t ecen ni naicela.\n13:20 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, baldin nic norbeit igor bade\u00e7at, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.\n13:21 Gau\u00e7a hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ce\u00e7an, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecen \u00e7uetaric batec tradituren nauela ni.\n13:22 Orduan discipulu\u00e9c batac berceaganat behatzen \u00e7ut\u00e9n, ceinez min\u00e7o cen dudatan i\u00e7anez.\n13:23 Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:\n13:24 Eta keinu eguin cie\u00e7\u00f3n huni Simon Pierrisec, galde legui\u00f3n, cein cen harc erraiten \u00e7uena.\n13:25 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?\n13:26 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti \u00e7uenean ahamena, eman cie\u00e7\u00f3n Iudas Iscariot Simonenari.\n13:27 Eta ahamenaren ondoan sar cequi\u00f3n Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.\n13:28 Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.\n13:29 Ecen batzuc vste \u00e7uten, ceren muls\u00e1 baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotz\u00e1t behar ditugun gau\u00e7\u00e1c: edo paubrey cerbait eman liec\u00e9n.\n13:30 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gau\u00e4.\n13:31 Eta ilki cenean, erran ce\u00e7an Iesusec, Orain glorificatu da gui\u00e7onaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.\n13:32 Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura.\n13:33 Haourto\u00e1c, oraino appurbat \u00e7uequin naiz: bilhaturen nau\u00e7ue: baina Iuduey erran drauedan be\u00e7ala, Norat ni ioaiten bainaiz, \u00e7uec ecin ethor \u00e7aitezquete: hala \u00e7uey-ere erraiten drau\u00e7uet orain.\n13:34 Manamendu berribat emaiten drau\u00e7uet, batac berceari on daritzo\u00e7uen, nic \u00e7uey on eritzi drau\u00e7uedan be\u00e7ala, \u00e7uec-ere elkarri on daritzo\u00e7uen\u00e7at.\n13:35 Hunetan e\u00e7aguturen dute guci\u00e9c ecen ene discipulu \u00e7aretela, baldin charitate badu\u00e7ue batac berceagana.\n13:36 Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.\n13:37 Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic e\u00e7arriren di\u00e1t.\n13:38 Ihardets cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Eure arim\u00e1 enegatic e\u00e7arriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan.\n14:1 Eztadila trubla \u00e7uen bihotza: sinhesten du\u00e7ue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets e\u00e7a\u00e7ue.\n14:2 Ene Aitaren etchean egoitz\u00e1c anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauque\u00e7uen, Banoa \u00e7uey leku appaincera.\n14:3 Eta ioan nai\u00e7atenean, eta leku \u00e7uey appaindu drauque\u00e7uedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen \u00e7aituztet neuregana: non bainaiz ni, \u00e7uec-ere \u00e7areten\u00e7\u00e1t.\n14:4 Eta norat ni ioaiten naicen badaqui\u00e7ue, eta bidea badaqui\u00e7ue.\n14:5 Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu ?\n14:6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana ni\u00e7az baicen.\n14:7 Baldin e\u00e7agutzen banindu\u00e7ue ni, ene Aita-ere e\u00e7agut cine\u00e7aquete: eta oraindanic e\u00e7agutzen du\u00e7ue hura, eta ikussi du\u00e7ue hura.\n14:8 Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ie\u00e7aguc Aita, eta asco ciaicuc,\n14:9 Diotsa Iesusec, Hambat demboraz \u00e7uequin nauc, eta eznauc e\u00e7agutu ni? Philipp\u00e9, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ie\u00e7aguc Aita?\n14:10 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic \u00e7uey erraiten drauzqui\u00e7uedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obr\u00e1c.\n14:11 Sinhets ne\u00e7a\u00e7ue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets ne\u00e7a\u00e7ue.\n14:12 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obr\u00e1c, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz.\n14:13 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadin\u00e7at Aita Semean.\n14:14 Baldin cerbait esca ba\u00e7aitezte ene icenean, nic dut eguinen.\n14:15 Baldin niri on badarizta\u00e7ue, ene manamenduac beguiraitza\u00e7ue.\n14:16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consola\u00e7alebat emanen drau\u00e7ue, dagoen\u00e7at \u00e7uequin eternalqui:\n14:17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi de\u00e7aquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez e\u00e7agutzen: baina \u00e7uec bada\u00e7agu\u00e7ue hura, ceren \u00e7uec baithan egoiten baita, eta \u00e7uetan i\u00e7anen da.\n14:18 Etzaituztet vtziren \u00e7urtz: itzuliren naiz \u00e7uetara.\n14:19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina \u00e7uec ikussiren nau\u00e7ue: ceren ni vici bainaiz, \u00e7uec-ere vicico \u00e7arete.\n14:20 Egun hartan \u00e7uec du\u00e7ue e\u00e7aguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta \u00e7uec ni baithan eta ni \u00e7uec baithan.\n14:21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia i\u00e7anen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buru\u00e4.\n14:22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buru\u00e4 manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?\n14:23 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.\n14:24 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta en\u00e7uten du\u00e7uen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.\n14:25 Gau\u00e7a hauc erran drauzqui\u00e7uet, \u00e7uequin nagoela.\n14:26 Baina Consola\u00e7aleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzqui\u00e7ue gau\u00e7a guciac, eta orhoit eraciren drauzqui\u00e7ue erran drauzqui\u00e7uedan gau\u00e7a guciac\n14:27 Baquea vtziten drau\u00e7uet, neure baquea emaiten drau\u00e7uet: eztrau\u00e7uet munduac emaiten duen be\u00e7ala, nic emaiten \u00e7uey. Eztadila trubla \u00e7uen bihotza, eta eztadila icit.\n14:28 En\u00e7un du\u00e7ue ecen erran drau\u00e7uedala, Banoa, eta itzuliren naiz \u00e7uetara. Baldin on bacindarizt\u00e9, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitagan\u00e1t: ecen Aita ni baino handiago da.\n14:29 Eta orain erran drau\u00e7uet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n14:30 Eznaiz guehiagoric \u00e7uequin anhitz min\u00e7aturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus.\n14:31 Baina haur eguiten da, e\u00e7agut de\u00e7an\u00e7\u00e1t munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui \u00e7aitezte, goacen hemandic.\n15:1 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahasti\u00e7aina\n15:2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar de\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n15:3 Ia \u00e7uec chahu \u00e7arete nic erran drau\u00e7uedan hitzagatic.\n15:4 \u00c7audete nitan eta ni \u00e7uetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar de\u00e7aqueen be\u00e7ala, baldin aihenean ezpadago: ezeta \u00e7uec-ere baldin nitan ezpa\u00e7audete.\n15:5 Ni naiz aihena, \u00e7uec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidi\u00e7ue.\n15:6 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua be\u00e7ala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen.\n15:7 Baldin ba\u00e7audete nitan, eta ene hitzac \u00e7uetan badaude, cer-ere nahi baitu\u00e7ue esca \u00e7aitezte, eta eguinen \u00e7ai\u00e7ue.\n15:8 Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarra\u00e7uen: eta i\u00e7anen \u00e7arete ene discipulu.\n15:9 Ni Aitac maite vkan nauen be\u00e7ala, nic-ere maite vkan \u00e7aituztet \u00e7uec: \u00e7audete ene charitatean.\n15:10 Baldin ene manamenduac beguira baditza\u00e7ue, egonen \u00e7arete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan be\u00e7ala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.\n15:11 Gau\u00e7a hauc erran drauzqui\u00e7uet \u00e7uey, ene alegran\u00e7\u00e1 \u00e7uetan dagoen\u00e7at, eta \u00e7uen alegran\u00e7\u00e1 beth\u00e9 dadin\u00e7\u00e1t.\n15:12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite du\u00e7uen, nic maite vkan \u00e7aituztedan be\u00e7ala\n15:13 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arim\u00e1 bere adisquideacgatic eman de\u00e7an.\n15:14 \u00c7uec ene adisquide i\u00e7anen \u00e7arete, baldin eguin bade\u00e7a\u00e7ue cer-ere nic manatzen baitrau\u00e7uet\n15:15 Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina \u00e7uec deithu \u00e7aituztet adisquide, ceren neure Aitaganic en\u00e7un dudan gucia, e\u00e7agut eraci baitrau\u00e7uet.\n15:16 Eznau\u00e7ue \u00e7uec ni elegitu, baina nic elegitu \u00e7aituztet \u00e7uec, eta ordenatu \u00e7aituzt\u00e9t, ioan \u00e7aitezten\u00e7at eta fructu ekar de\u00e7a\u00e7uen, eta \u00e7uen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman die\u00e7a\u00e7uen\u00e7at.\n15:17 Gau\u00e7a hauc manatzen drauzqui\u00e7uet, elkar maite du\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n15:18 Baldin munduac gaitzesten ba\u00e7aituzt\u00e9, badaqui\u00e7ue ecen ni \u00e7uec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.\n15:19 Baldin munduco bacinete, munduac bere luena maite luque: ordea ceren ezpaitzarete munduco, baina nic elegitu baitzaituztet mundutic, halacotz gaitz daritzue munduac.\n15:20 Orhoit \u00e7aitezte nic erran drau\u00e7uedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banaut\u00e9, \u00e7uec-ere persecutaturen \u00e7aituzte: baldin ene hitza beguiratu badut\u00e9, \u00e7uena-ere beguiraturen dut\u00e9.\n15:21 Baina gau\u00e7a hauc guciac eguinen drauzqui\u00e7ue ene icenagatic, ceren ezpaitut\u00e9 ni igorri nauena e\u00e7agutzen.\n15:22 Baldin ethorri ezpaninz, eta berey min\u00e7atu ezpanin\u00e7aye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztut\u00e9 bere bekatuaz.\n15:23 Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza.\n15:24 Baldin hay\u00e9n artean nehorc bercec eguin eztituen obr\u00e1c eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzt\u00e9, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.\n15:25 Baina haur da hay\u00e9n Leguean scribatua dagoen hitza compli dadin\u00e7\u00e1t, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate.\n15:26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drau\u00e7uedan Consola\u00e7alea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du ni\u00e7az.\n15:27 Baina \u00e7uec-ere testificaturen du\u00e7ue, ecen hatseandanic enequin \u00e7arete.\n16:1 Gau\u00e7a hauc erran drauzqui\u00e7uet scandaliza etzaitezten\u00e7\u00e1t:\n16:2 Egotziren \u00e7aituzte synagoguetaric: baina ethorriren da dembor\u00e1 non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu eguiten draucala Iaincoari.\n16:3 Eta gau\u00e7a hauc eguinen drauzqui\u00e7ue, ceren ezpaitute e\u00e7agutu Aita, ez ni.\n16:4 Baina gau\u00e7a hauc erran drauzqui\u00e7uet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit \u00e7aitezten\u00e7at he\u00e7az, ecen nic erran drauzqui\u00e7uedala: badaric-ere gau\u00e7a hauc hatseandanic eztrauzqui\u00e7uet erran, ceren \u00e7uequin baininc\u00e9n.\n16:5 Baina orain banoa ni igorri nauenagan\u00e1t, eta \u00e7uetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha?\n16:6 Baina ceren gauca hauc erran drauzqui\u00e7uedan, tristiti\u00e1c bethe du \u00e7uen bihotza,\n16:7 Baina nic eguia erraiten drau\u00e7uet, behar du\u00e7ue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consola\u00e7alea ezta ethorriren \u00e7uetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura \u00e7uetara.\n16:8 Eta dathorrenean harc ven\u00e7uturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz.\n16:9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.\n16:10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitagan\u00e1t ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznau\u00e7ue ikussiren.\n16:11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita.\n16:12 Oraino anhitz gau\u00e7a dut \u00e7uey erraiteco, baina ecin egar ditzaque\u00e7ue orain.\n16:13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen \u00e7aituzte eguia gucitara: ecen ezta min\u00e7aturen bere buruz, baina cer-ere en\u00e7un baituque erranen du: eta ethorteco diraden gau\u00e7\u00e1c declaraturen drauzqui\u00e7ue.\n16:14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drau\u00e7ue.\n16:15 Aitac dituen gau\u00e7a guciac, ene dirade: halacotz erran drau\u00e7uet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drau\u00e7uela.\n16:16 Dembora gutibat, eta eznau\u00e7ue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nau\u00e7ue: ecen ni banoa Aitagan\u00e1t.\n16:17 Erran ce\u00e7aten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznau\u00e7ue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nau\u00e7ue: eta, Ecen ni banoa Aitagan\u00e1t.\n16:18 Erraiten \u00e7uten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen\n16:19 E\u00e7agut ce\u00e7an bada Iesusec ecen interrogatu nahi \u00e7utela, eta erran ciec\u00e9n, Elkarren artean hune\u00e7az galdez \u00e7audete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznau\u00e7ue ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nau\u00e7ue.\n16:20 Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet, nigar eta lamentatione eguinen du\u00e7ue \u00e7uec, eta mundua bozturen da: eta \u00e7uec triste i\u00e7anen \u00e7arete, baina \u00e7uen tristiti\u00e1 conuertituren da bozcariotara.\n16:21 Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren gui\u00e7ombat mundura iayo daten.\n16:22 \u00c7uec-ere bada orain tristitia du\u00e7ue: baina har\u00e7ara ikussiren \u00e7aituztet, eta \u00e7uen bihotza alegueraturen da, eta \u00e7uen alegran\u00e7\u00e1 eztu nehorc edequiren \u00e7uetaric.\n16:23 Eta egun hartan eznau\u00e7ue deusez interrogaturen. Eguiaz eguiaz erraiten drau\u00e7uet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote ene Aitari ene icenean, emanen drau\u00e7uela.\n16:24 Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca \u00e7aitezte, eta recebituren du\u00e7ue, \u00e7uen alegran\u00e7\u00e1 complitua den\u00e7\u00e1t.\n16:25 Gau\u00e7a hauc comparationez erran drauzqui\u00e7uet: baina ethorten da ordua ezpainaitzai\u00e7ue guehiagoric comparationez min\u00e7aturen, baina claroqui neure Aitaz min\u00e7aturen bainaitzai\u00e7ue.\n16:26 Egun hartan ene icenean escaturen \u00e7arete, eta eztrau\u00e7uet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari \u00e7uengatic.\n16:27 Ecen Aitac berac maite \u00e7aituzte, ceren \u00e7uec ni maite vkan bainau\u00e7ue, eta sinhetsi baitu\u00e7ue ecen Iaincoaganic ilki naicela.\n16:28 Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: har\u00e7ara vtziten dut mundua, eta banoa Aitagan\u00e1t.\n16:29 Diotsate bere discipulu\u00e9c, Hun\u00e1, orain claroqui min\u00e7o aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten.\n16:30 Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gau\u00e7a guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga a\u00e7an: hune\u00e7az diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela.\n16:31 Ihardets ciecen Iesusec, Orain sinhesten du\u00e7ue?\n16:32 Hun\u00e1, ethorten da ordua, eta ia ethorri da, barreyaturen baitzarete batbedera cein \u00e7uenetar\u00e1t, eta ni neuror vtziren bainau\u00e7ue: baina eznaiz neuror: ecen Aita enequin da.\n16:33 Gau\u00e7a hauc erran drauzqui\u00e7uet, nitan baque du\u00e7uen\u00e7at: munduan afflictione vkanen du\u00e7ue: baina au\u00e7ue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.\n17:1 Gau\u00e7a hauc erran citzan Iesusec, eta goiti citzan beguiac cerur\u00e1t, eta erran ce\u00e7an, Ait\u00e1, ethorri duc orena, glorifica e\u00e7ac eure Semea, eure Semeac-ere hi glorifica e\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n17:2 Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquio\u00e1n guciey, vicitze eternala eman diecen\u00e7\u00e1t.\n17:3 Eta haur duc vicitze eternala, hi euror e\u00e7agut e\u00e7aten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.\n17:4 Nic glorificatu aut lurraren gainean: acabatu diat eguiteco eman draut\u00e1n obr\u00e1.\n17:5 Eta orain glorifica ne\u00e7ac hic Ait\u00e1, euror baithan, gloria har\u00e7az cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.\n17:6 Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauzt\u00e1n gui\u00e7oney: hireac citu\u00e1n, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu di\u00e9.\n17:7 Orain e\u00e7agutu di\u00e9, ecen niri eman drauzquid\u00e1n gau\u00e7a guciac hireganic diradela.\n17:8 Ecen niri eman drauzquid\u00e1n hitzac h\u00e6y eman dirauzteat: eta hec recebitu citi\u00e9, eta e\u00e7agutu di\u00e9 eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi di\u00e9 ecen hic igorri nauala.\n17:9 Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc.\n17:10 Eta ene gau\u00e7a guciac hire dituc, eta hire\u00e1c ene, eta glorificatu i\u00e7an nauc hetan.\n17:11 Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita saindu\u00e1, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diraden\u00e7at, gu be\u00e7ala.\n17:12 Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen niti\u00e1n hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu i\u00e7an, perditionezco semea baicen: Scriptur\u00e1 compli ledin\u00e7\u00e1t.\n17:13 Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gau\u00e7a hauc erraiten citiat munduan, duten\u00e7\u00e1t ene alegran\u00e7a complitua berac baithan.\n17:14 Nic eman diraueat h\u00e6y hire hitza, eta munduac hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.\n17:15 Eztiat othoitz eguiten ken ditz\u00e1n hec mundutic, baina beguira ditz\u00e1n gaichtotic.\n17:16 Eztituc mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.\n17:17 Sanctificaitzac hec eure egui\u00e1z: hire hitza duc egui\u00e1.\n17:18 Nola ni igorri bainauc mundura, nic-ere igorri citiat hec mundura.\n17:19 Eta hecgatic sanctificatu di\u00e1t neure buru\u00e4 hec-ere sanctificatuac diraden\u00e7\u00e1t egui\u00e1z.\n17:20 Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina hay\u00e9n hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay:\n17:21 Guciac bat diraden\u00e7\u00e1t, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets de\u00e7an\u00e7at munduac ecen hic ni igorri nau\u00e4la.\n17:22 Hic niri eman drautan glori\u00e1, nic-ere eman diraueat h\u00e6y: bat diraden\u00e7\u00e1t gu-ere bat garen be\u00e7ala.\n17:23 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diraden\u00e7\u00e1t bat berean, eta e\u00e7agut de\u00e7an munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nau\u00e1n be\u00e7ala.\n17:24 Ait\u00e1, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla de\u00e7aten\u00e7\u00e1t ene gloria hic niri eman draut\u00e1na, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic.\n17:25 Aita iusto\u00e1, munduac hi ezau e\u00e7agutu, baina nic hi e\u00e7agutu aut, eta hauc e\u00e7agutu di\u00e9 ecen hic ni igorri nau\u00e4la.\n17:26 Eta e\u00e7agut eraci diraueat hire icena, eta e\u00e7agut eraciren: hic niri on eritzi draut\u00e1n onheriztea, hetan den\u00e7\u00e1t, eta ni hetan.\n18:1 Gau\u00e7a hauc erran cituenean, ilki cedin Iesus bere discipuluequin Cedrongo torrentaz berce aldera, non baitz\u00e9n baratzebat, ceinetan sar baitzedin hura eta haren discipuluac\n18:2 Eta ba\u00e7aquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu i\u00e7an cen hara bere discipuluequin.\n18:3 Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin eta torchoequin eta harmequin.\n18:4 Iesusec bada \u00e7aquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gau\u00e7a guciac, aitzinaraturic erran ciec\u00e9n, Noren bilha \u00e7abiltzate?\n18:5 Ihardets cie\u00e7oten, Iesus Nazarenoren. Dioste Iesusec, Ni naiz. Eta hequin cegoen Iudas-ere ceinec traditzen baitzuen hura.\n18:6 Bada erran cerauenean, Ni naiz, guibelerat citecen, eta eror citecen lurrera.\n18:7 Orduan berriz interroga citzan, Noren bilha \u00e7abiltzate? Eta hec erran ce\u00e7aten, Iesus Nazarenoren.\n18:8 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Erran drau\u00e7uet ecen ni naicela: bada baldin ene bilha ba\u00e7abiltzate, vtzitza\u00e7ue hauc ioaitera.\n18:9 Erran \u00e7uen hitza compli ledin\u00e7\u00e1t, Niri hic eman drauzquidanetaric, ezti\u00e1t galdu batre.\n18:10 Eta Simon Pierrisec nola baitzuen ezpat\u00e1, idoqui ce\u00e7an hura, eta io ce\u00e7an Sacrificadore subiranoaren cerbitzaria, eta ebaqui cie\u00e7\u00f3n escuineco beharria: eta cerbitzariaren icena cen Malchus.\n18:11 Erran cie\u00e7\u00f3n bada Iesusec Pierrisi, E\u00e7arrac eure ezpat\u00e1 maguin\u00e1n: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan copa?\n18:12 Orduan band\u00e1c eta capitainac eta Iuduen officier\u00e9c elkarrequin hatzaman ce\u00e7aten Iesus, eta esteca ce\u00e7aten.\n18:13 Eta eraman ce\u00e7aten lehenic Annasgana: (ecen Caiphasen guinharreba cen, cein baitz\u00e9n vrthe hartaco Sacrificadore subirano) eta harc igor ce\u00e7an hura estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.\n18:14 Eta Caiphas cen conseillu eman cerauena Iuduey ecen probetchu cela gui\u00e7ombat hil ledin populuagatic.\n18:15 Eta iarreiquiten \u00e7ay\u00f3n Iesusi Simon Pierris, eta berce discipulubat, eta discipulu hura cen Sacrificadore subiranoaren e\u00e7aguna, eta sar cedin Iesusequin batean Sacrificadore subiranoaren sal\u00e1n\n18:16 Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren e\u00e7aguna, eta min\u00e7a cequi\u00f3n nescato borthal\u00e7ainari, eta sar eraci ce\u00e7an Pierris.\n18:17 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Pierrisi nescato borthal\u00e7ainac. Ez othe aiz hi-ere gui\u00e7on hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun.\n18:18 Eta ceuden han cerbitzariac eta officierac ikatz kamborra eguinic, ecen hotz ari cen, eta berotzen ciraden: eta cen hequin Pierris-ere eta berotzen cegoen.\n18:19 Sacrificadore subiranoac bada interroga ce\u00e7an Iesus bere discipulu\u00e9z eta bere doctrin\u00e1z.\n18:20 Ihardets cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Ni publicoqui min\u00e7atu i\u00e7an natzay\u00f3c munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagog\u00e1n eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc min\u00e7atu deus.\n18:21 Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer min\u00e7atu natzayen en\u00e7un dutenac: har\u00e1, hec ciaqui\u00e9 cer erran dudan nic.\n18:22 Eta gau\u00e7a hauc harc erran cituenean, present ciraden officieretaric batec cihor colpebat eman cie\u00e7\u00f3n Iesusi, cioela, Horrela ihardesten draucac Sacrificadore subiranoari?\n18:23 Ihardets cie\u00e7\u00f3n Iesusec, baldin gaizqui min\u00e7atu banaiz, testifica e\u00e7ac gaizquiaz: eta baldin vngui erran badut, cergatic ioiten nauc?\n18:24 Orduan igor ce\u00e7an hura Annasec estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.\n18:25 Eta cegoen han Simon Pierris, eta berotzen cen: erran cie\u00e7oten bada hari, Ez othe aiz hi-ere haren discipuluetaric? vka ce\u00e7an harc, eta erran ce\u00e7an, Ez naiz.\n18:26 Diotsa hari Sacrificadore subiranoaren cerbitzarietaric cembeitec, Pierrisec beharria ebaqui ceraucanaren ahaide batec, Ez aut nic hi ikussi baratzean harequin?\n18:27 Orduan berriz vka ce\u00e7an Pierrisec, eta bertan oillarrac io ce\u00e7an.\n18:28 Guero eraman ce\u00e7aten Iesus Caiphasganic Pretoriora: eta cen goi\u00e7a, eta berac etzitecen sar Pretoriora, satsu ezlitecen\u00e7at, baina Bazcoa ian le\u00e7aten\u00e7at.\n18:29 Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ce\u00e7an, Cer accusatione daccarque\u00e7ue gui\u00e7on hunen contra?\n18:30 Ihardets ce\u00e7aten eta erran cie\u00e7oten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauque\u00e1n hiri liuratu.\n18:31 Dioste orduan Pilatec, Har e\u00e7a\u00e7ue haur \u00e7uec, eta \u00e7uen Leguearen arauez condemna e\u00e7a\u00e7ue. Orduan erran cie\u00e7oten Iudu\u00e9c, Eztuc sori guretz\u00e1t nehoren hiltzea.\n18:32 Haur cen Iesusen hitza compli ledin\u00e7\u00e1t, cein erran baitze\u00e7an aditzera emaiten \u00e7uela cer herioz hil behar luen.\n18:33 Sar cedin bada berriz Pretoriora Pilate, eta dei ce\u00e7an Iesus, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Hi aiz Iuduen Reguea?\n18:34 Ihardets cie\u00e7on Iesusec, Eurorren burutic hic hori erraiten duc, ala berc\u00e9c erran draue ni\u00e7az?\n18:35 Ihardets ce\u00e7an Pilatec, Ala ni Iudu naiz? eure nationeac eta Sacrificadore principal\u00e9c liuratu araut\u00e9: cer eguin duc?\n18:36 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Ene resum\u00e1 eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resum\u00e1, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendin\u00e7\u00e1t: baina orain ene resum\u00e1 eztuc hemengo.\n18:37 Erran cie\u00e7\u00f3n orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotz\u00e1t iayo i\u00e7an nauc, eta hunetacotz\u00e1t ethorri i\u00e7an nauc mundura, testimoniage demodan\u00e7\u00e1t eguiari. Eguiatic den guciac, en\u00e7uten dic ene voza.\n18:38 Diotsa Pilatec, Cer da eguia? Eta haur erran \u00e7uenean, berriz ilki cedin Iuduetara, eta dioste, Nic eztut erideiten haur baithan causaric batre.\n18:39 Eta costumabat baitu\u00e7ue bat larga die\u00e7a\u00e7uedan Bazcoz: nahi du\u00e7ue bada larga die\u00e7a\u00e7uedan Iuduen Reguea?\n18:40 Oihuz iar citecen bada berriz guciac, cioitela, Ez hori, baina Barabbas: eta cen Barabbas gaichtaguin-bat.\n19:1 Orduan bada har ce\u00e7an Pilatec Iesus, eta a\u00e7ota ce\u00e7an.\n19:2 Eta gendarmes\u00e9c plegaturic coroabat elhorriz e\u00e7ar ce\u00e7aten haren buru gainean, eta escarlatazco abillamendu batez vezti ce\u00e7aten.\n19:3 Eta erraiten \u00e7ut\u00e9n, Vngui hel daquiala Iuduen Regue\u00e1. Eta cihor vkaldiz ceraunsaten.\n19:4 Ilki cedin bada berriz Pilate campora, eta erran ciec\u00e9n, Hun\u00e1, ekarten drau\u00e7uet campora, e\u00e7agut de\u00e7a\u00e7uen\u00e7at ecen eztudala hunetan hoguenic batre erideiten.\n19:5 Ilki cedin bada Iesus campora, elhorrizco coro\u00e1 \u00e7acarquela, eta escarlatazco abillamendua. Eta dioste Pilatec, Hun\u00e1 gui\u00e7ona.\n19:6 Baina ikussi \u00e7utenean hura Sacrificadore principal\u00e9c eta officier\u00e9c, oihu eguin ce\u00e7aten, cioitela, Crucifica e\u00e7ac, crucifica e\u00e7ac. Dioste Pilatec, Har e\u00e7a\u00e7ue ceuroc, eta crucifica e\u00e7a\u00e7ue: ecen nic eztut erideiten haur baithan hoguenic.\n19:7 Ihardets cie\u00e7oten Iudu\u00e9c, Guc Leguea diagu, eta gure Leguearen arauez hil behar dic, ecen Iaincoaren Seme bere buru\u00e4 eguin dic.\n19:8 En\u00e7un \u00e7uenean bada Pilatec hitz haur, beldurrago cedin.\n19:9 Eta sar cedin Pretoriora berriz, eta erran cie\u00e7\u00f3n Iesusi, Nongo aiz hi? Eta Iesusec repostaric etzie\u00e7\u00f3n eman.\n19:10 Diotsa bada Pilatec, Niri ezatzait min\u00e7o? Eztaquic ecen bothere dudala hire crucificatzeco, eta bothere dudala hire largatzeco?\n19:11 Ihardets ce\u00e7an Iesusec, Ezuque bothereric batre ene contra, baldin eman ezpalitzaic gainetic: halacotz, ni hiri liuratu narauanac, bekatu handiagoa dic.\n19:12 Handic harat ba\u00e7abilan Pilate hura largatu nahiz: baina Iuduac heyagoraz ceuden, Baldin hori larga bade\u00e7ac, ezaiz Cesaren adisquide: ecen bere buru\u00e4 regue eguiten duen gucia contrastatzen ciay\u00f3c Cesari.\n19:13 Pilatec bada en\u00e7unic hitz haur, eraman ce\u00e7an campora Iesus, eta iar cedin alki iudicialean, Pabadura, eta Hebraicoz Gabbatha deitzen den lekuan.\n19:14 Eta cen orduan Bazcoco preparationea, eta sey oren\u00e9n inguru\u00e4: orduan dioste Pilatec Iuduey, Hun\u00e1 \u00e7uen Reguea.\n19:15 Baina hec oihu ceguiten, Ken, ken, crucifica e\u00e7ac. Dioste Pilatec, \u00e7uen Reguea crucificaturen dut? Ihardets \u00e7a\u00e7aten Sacrificadore principal\u00e9c, Eztiagu regueric Cesar baicen.\n19:16 Orduan bada eman ciec\u00e9n crucifica ledin\u00e7\u00e1t. Eta har ce\u00e7aten Iesus, eta eraman ce\u00e7aten.\n19:17 Eta hura bere crutzea \u00e7acarquela ethor cedin Bur-he\u00e7ur pla\u00e7a deitzen denera, eta Hebraicoz Golgotha.\n19:18 Non crucifica baitze\u00e7aten hura, eta harequin berceric biga, alde batetic eta bercetic, eta Iesus artean.\n19:19 Eta scriba ce\u00e7an titulubat Pilatec, eta e\u00e7ar ce\u00e7an haren crutze gainean: eta cen scribatua, IESVS NAZARENO IVDVEN REGVEA.\n19:20 Titulu haur bada Iuduetaric anhitzec iracurt ce\u00e7aten: ecen ciuitate aldean cen Iesus crucificatu cen lekua: eta cen scribatua Hebraicoz, Grecquez, eta Latinez.\n19:21 Ciotsaten bada Pilati Iudu\u00e9n Sacrificadore principal\u00e9c, Ezte\u00e7\u00e1la scriba Iudu\u00e9n Regue: baina berac erran duela, Iudu\u00e9n Reguea naiz.\n19:22 Ihardets ce\u00e7an Pilatec, Scribatu dudana, scribatu dut.\n19:23 Bada gendarmes\u00e9c Iesus crucificatu \u00e7utenean har citzaten haren abillamenduac, (eta eguin citzaten laur parte, gendarmesetaric batbederari ceini bere partea) iaca-ere har ce\u00e7aten: eta iac\u00e1 cen iostura gabe gainetic gucia ehoa.\n19:24 Erran ce\u00e7aten bada bere artean, Ezte\u00e7agula hura erdira, baina daguigun har\u00e7az \u00e7orthe ceinen i\u00e7anen den: eta haur, Scriptura compli ledin\u00e7\u00e1t, dioela, Ene abillamenduac partitu vkan dituzt\u00e9 bere artean, eta ene abillamenduaren gainean \u00e7orthe egotzi vkan dut\u00e9. Bada gendarmes\u00e9c gau\u00e7a hauc eguin citzaten.\n19:25 Eta ceuden Iesusen crutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizp\u00e1, Maria Cleopasena eta Maria Magdalena.\n19:26 Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite \u00e7uen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazte\u00e1, horr\u00e1 hire semea.\n19:27 Guero diotsa discipuluari, Horr\u00e1 hire ama. Eta orduandanic recebi ce\u00e7an hura discipuluac beregana.\n19:28 Guero nola baitzaquian Iesusec ecen berce gau\u00e7a guciac ia complitu ciradela, compli ledin\u00e7\u00e1t Scriptur\u00e1, erran ce\u00e7an, Egarri naiz.\n19:29 Eta vncibat cen han vinagrez betheric e\u00e7arria. Eta hec bethe ce\u00e7aten spongiabat vinagrez, eta hissopoaren inguru\u00e4n e\u00e7arriric, presenta cie\u00e7oten ahora.\n19:30 Eta hartu \u00e7uenean Iesusec vinagrea, erran ce\u00e7an, Gucia complitu da: eta buru\u00e4 beheraturic renda ce\u00e7an spiritua.\n19:31 Orduan Iudu\u00e9c ezlauden\u00e7at crutzean gorputzac Sabbathoan, ceren orduan baitz\u00e9n preparationeco eguna: (ecen Sabbath hartaco egun handia cen) othoitz ceguioten Pilati hauts litecen hay\u00e9n \u00e7angoac, eta ken litecen.\n19:32 Ethor citecen bada gendarmesac, eta hauts citzaten lehenaren \u00e7angoac, eta berce harequin crucificatu cenarenac.\n19:33 Baina Iesusgana ethor citecenean, ikussiric ia hura hil cela etzitzaten hauts haren \u00e7angoac.\n19:34 Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa iragan ce\u00e7an, eta bertan ilki cedin odol eta vr.\n19:35 Eta ikussi duenac testificatu vkan du, eta eguiazcoa da haren testimoniagea: harc badaqui ecen egui\u00e1c erraiten dituela, \u00e7uec-ere sinhets de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n19:36 Ecen gau\u00e7a hauc eguin i\u00e7an dirade Scriptura compli ledin\u00e7\u00e1t, Ezta hautsiren haren he\u00e7urric.\n19:37 Eta berriz berce Scriptura batec erraiten du, Ikussiren dut\u00e9 nor \u00e7ulhatu dut\u00e9n.\n19:38 Gau\u00e7a hauen ondoan othoitz eguin cie\u00e7\u00f6n Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitz\u00e9n Iesusen discipulu, baina ichilizco, Iudu\u00e9n beldurrez) ken le\u00e7an Iesusen gorputza: eta permetti cie\u00e7\u00f3n Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ce\u00e7an Iesusen gorputza.\n19:39 Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri i\u00e7an cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten \u00e7uela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat.\n19:40 Har ce\u00e7aten orduan Iesusen gorputza, eta lot ce\u00e7aten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin, nola costuma baitute Iudu\u00e9c ohorzteco.\n19:41 Eta hura crucificatu i\u00e7an cen leku hartan cen baratzebat, eta baratzean monument berribat, ceinetan oraino ezpaitz\u00e9n nehor e\u00e7arri i\u00e7an.\n19:42 Han bada, Iudu\u00e9n preparationeco egunaren causaz, ceren hurbil baitz\u00e9n monumenta, e\u00e7ar ce\u00e7aten Iesus.\n20:1 Eta Sabbatho\u00e9n lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.\n20:2 Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berce discipulu Iesusec maite \u00e7uenagana, eta dioste, Kendu dut\u00e9 Iauna monumentetic, eta eztaquigu non e\u00e7arri dut\u00e9n.\n20:3 Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta ethor citecen monumentera.\n20:4 Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu hura aitzin cequi\u00f3n Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera.\n20:5 Eta beheitituric ikus citzan oihalac aldaratuac: badaric-ere etzedin sar.\n20:6 Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreicola, eta sar cedin monumentera, eta ikus citzan oihalac han e\u00e7arriac:\n20:7 Eta haren buru gainean i\u00e7an cen crobitcheta, ez oihalequin e\u00e7arria, baina appart biribilgatua leku batetara.\n20:8 Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic ethorri i\u00e7an cen hura-ere, eta ikus ce\u00e7an, eta sinhets ce\u00e7an.\n20:9 Ecen oraino etzaquiten Scriptur\u00e1, ecen behar cela hura hiletaric resuscita ledin.\n20:10 Itzul citecen bada discipuluac beretarat.\n20:11 Baina Maria cegoen monumentaren aldean campotic, nigarrez: bada nigarrez cegoela, beheiti cedin monumentera:\n20:12 Eta ikus citzan bi Aingueru churiz veztituac, iarriric ceudela, bata burura eta bercea oinetara, Iesusen gorputza etzan i\u00e7an cen lekuan.\n20:13 Eta hec erran cie\u00e7oten, Emazte\u00e1, cergatic nigarrez ago? Dioste, Ceren kendu baitute ene Iauna, eta ezpaitaquit non e\u00e7arri dut\u00e9n.\n20:14 Eta haur erran \u00e7uenean itzul cedin guibelerat, eta ikus ce\u00e7an Iesus han cegoela, eta etzaquian Iesus cela.\n20:15 Diotsa Iesusec, Emazte\u00e1, cergatic nigarrez ago? noren bilha abila? Harc vstez ecen baratze\u00e7aina cela, diotsa, Iauna, baldin hic eraman baduc hura, erradac non e\u00e7arri du\u00e1n: eta nic kenduren diat.\n20:16 Diotsa Iesusec, Mari\u00e1: Itzuliric harc diotsa, Rabboni, erran nahi baita, Magistrua.\n20:17 Diotsa Iesusec, Ezne\u00e7anala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iec\u00e9n, Igaiten naiz neure Aitagana, eta \u00e7uen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta \u00e7uen Iaincoagana.\n20:18 Ethor cedin Maria Magdalena contatzen cerauela discipuluey ecen ikussi \u00e7uela Iauna, eta harc gau\u00e7a hec erran cerautzala.\n20:19 Eta arrastu cenean Sabbatho\u00e9n asteco lehen egun hartan, eta borth\u00e1c ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac Iudu\u00e9n beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hay\u00e9n artean, eta dioste, Baquea dela \u00e7uequin.\n20:20 Eta haur erran \u00e7uenean, eracuts cietz\u00e9n escuac eta bere seihetsa: eta aleguera citecen discipuluac ikussiric Iauna.\n20:21 Eta erran ciec\u00e9n berriz, Baquea dela \u00e7uequin: ni Aitac igorri nauen be\u00e7ala, nic-ere igorten \u00e7aituztet \u00e7uec.\n20:22 Eta haur erran \u00e7uenean, hats eman ciec\u00e9n eta erran, Recebi e\u00e7a\u00e7ue Spiritu saindua.\n20:23 Noren-ere bekatuac barkaturen baititu\u00e7ue, barkatzen \u00e7aizte h\u00e6y: eta norenac-ere eduquiren baititu\u00e7ue, eduquiac dirade.\n20:24 Eta Thomas, hamabietaric bat, Didymus deitzen dena, etz\u00e9n hequin Iesus ethorri cenean.\n20:25 Erran cie\u00e7oten bada hari berce discipulu\u00e9c, Ikussi diagu Iauna. Eta harc erran ciec\u00e9n, Baldin ikus ezpade\u00e7at haren escuetan itz\u00e9n seignalea, eta e\u00e7ar ezpade\u00e7at neure erhia itz\u00e9n lekuan, eta e\u00e7ar ezpade\u00e7at neure escua haren seyhetsean, eztut sinhetsiren.\n20:26 Eta \u00e7ortzi egunen buru\u00e4n berriz ciraden haren discipuluac barnean, eta Thomas hequin: ethor cedin Iesus borth\u00e1c ertsiac ceudela, eta gueldi cedin hay\u00e9n artean, eta erran ce\u00e7an, Baquea dela \u00e7uequin.\n20:27 Guero diotsa Thomasi, E\u00e7arrac eure erhia hemen, eta ikus itzac ene escuac: eta heda e\u00e7ac eure escua, eta e\u00e7arrac ene seihetsean: eta ezaicela sinheste-gabe, baina sinheste-dun.\n20:28 Eta ihardets ce\u00e7an Thomasec: eta erran cie\u00e7\u00f3n, Ene Iauna eta ene Iainco\u00e1.\n20:29 Diotsa Iesusec, Ceren ikussi bainauc, Thomas sinhesten duc: dohatsu dituc ikussi ez, eta sinhetsi dutenac.\n20:30 Bada anhitz berce signoric-ere eguin ce\u00e7an Iesusec bere discipulu\u00e9n aitzinean, cein ezpaitirade scribatuac liburu hunetan.\n20:31 Baina gau\u00e7a hauc scribatu i\u00e7an dirade, sinhets de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t ecen Iesus dela Christ Iaincoaren Semea, eta sinhesten du\u00e7uela vicitzea du\u00e7uen\u00e7\u00e1t haren icenean.\n21:1 Guero manifesta cequi\u00e9n berriz Iesus discipuluey Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela:\n21:2 Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus deitzen dena, eta Nathanael, cein baitz\u00e9n Cana Galileaco, eta Zebedeoren semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga.\n21:3 Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrain\u00e7ara. Diotsate, Baguioa\u00e7ac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etze\u00e7aten deus har.\n21:4 Baina goi\u00e7a ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etze\u00e7aten e\u00e7agut discipulu\u00e9c Iesus cela.\n21:5 Dioste bada Iesusec, Haourr\u00e1c, iaquiric batre badu\u00e7ue? Ihardets cie\u00e7oten, Ez.\n21:6 Eta harc dioste, Egotza\u00e7ue sarea vnciaren escuineco aldera, eta eridenen du\u00e7ue. Egotz ce\u00e7aten bada, eta guehiagoric ecin hura tira ce\u00e7aqueten arrain\u00e9n anhitzez.\n21:7 Diotsa bada Iesusec maite \u00e7uen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, en\u00e7un \u00e7uenean ecen Iauna cela, bere iupp\u00e1z ingura cedin (ceren billuzgorria baitz\u00e9n) eta egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 itsassora.\n21:8 Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguru\u00e4) tiratzun \u00e7utela sarea arrainez bethea.\n21:9 Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac e\u00e7arriac, eta arraina gainean e\u00e7arria eta oguia.\n21:10 Dioste Iesusec, Ekar\u00e7ue orain hartu ditu\u00e7uen arrainetaric.\n21:11 Igan cedin Simon Pierris, eta tira ce\u00e7an sarea lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat bacen-ere, etzedin ethen sarea.\n21:12 Dioste Iesusec, \u00c7atozte barazcal \u00e7aitezte. Eta discipuluetaric batre etzay\u00f3n venturatzen interrogatzera, Hi nor aiz? \u00e7aquitelaric ecen Iauna cela.\n21:13 Ethorten da bada Iesus eta hartzen du oguia eta emaiten draue, eta arrainetic halaber.\n21:14 Haur cen ia heren aldia Iesus bere discipuluey manifestatu i\u00e7an \u00e7ayena hiletaric resuscitatuz gueroztic.\n21:15 Bada barazcaldu ciradenean, diots\u00e1 Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren seme\u00e1, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dari\u00e7adala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac.\n21:16 Diotsa are berriz, Simon Ionaren seme\u00e1, on dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dari\u00e7adala. Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac.\n21:17 Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren seme\u00e1, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzie\u00e7\u00f3n herenean, On dariztac niri? Eta erran cie\u00e7\u00f3n, Iauna, hic gau\u00e7a guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dari\u00e7adala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.\n21:18 Eguiaz eguiaz erraiten drauat, gazteago incenean, guerricatzen inc\u00e9n, eta bahindoan norat nahi baihinc\u00e9n: baina \u00e7ahar adinean, hedaturen dituc eure escuac, eta bercec guerricaturen au, eta eramanen au nahi eztuquean lekura.\n21:19 Eta haur erran ce\u00e7an, aditzera emaiten \u00e7uela cer herioz glorificaturen \u00e7uen Iaincoa. Eta haur erran \u00e7uenean, diotsa, Arreit niri.\n21:20 Itzuliric Pierrisec ikus ce\u00e7an Iesusec maite \u00e7uen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitz\u00e9n affarian haren estomac gainera, eta erran baitze\u00e7an, Iauna, nor da hi traditzen auena?\n21:21 Haur bada ikussi \u00e7uenean Pierrisec, diotsa Iesusi, Iauna, eta haur cer?\n21:22 Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? hi arreit niri.\n21:23 Eta ilki cedin hitz haur anay\u00e9n artean ecen discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic?\n21:24 Haur da discipulu hura ceinec testificatzen baitu gau\u00e7a hau\u00e7az, eta gau\u00e7a hauc harc scribatu ditu: eta badaquigu ecen eguiazco dela haren testimoniagea.\n21:25 Baina bada anhitz berce gau\u00e7aric-ere Iesusec eguinic, cein baldin scribatuac balirade punctuz punctu, munduac-ere eztut vste eduqui litzaqueela scriba litezquen liburu\u00e4c.","title":"Basque Bible (NT): John","type":"page"}
