{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/luk.htm","path":"bib/wb/bsq/luk.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/luk.htm","text":"1:1 CEREN anhitzec escu e\u00e7arri baitu narratione baten scribatzera complituqui gure artean certificatu i\u00e7an diraden gauc\u00e9z,\n1:2 E\u00e7agutzera eman draucuten be\u00e7ala lehen hatsetic ikussi dituzten\u00e9c eta hitzaren ministre i\u00e7an diraden\u00e9c.\n1:3 Niri-ere on iruditu i\u00e7an ciaitadac gucia hatsetic finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu he\u00e7az scribatzera, o Theophile gucizco excellente\u00e1:\n1:4 Hobequi e\u00e7agut de\u00e7\u00e1n\u00e7at ikassi ditu\u00e1n gauc\u00e9n egui\u00e1.\n1:5 HERODES Iudeaco regueren egunetan cen Zacharias deitzen cen Sacrificadorebat, Abiaren araldetic: eta haren emaztea cen Aaronen alabetaric, eta haren icena Elisabeth.\n1:6 Biac ciraden iusto Iaincoaren aitzinean, Iaunaren, manamendu eta ordenan\u00e7a gucietan reprochuric gabe \u00e7abiltzanac.\n1:7 Eta haourric etzut\u00e9n, ceren Elisabeth steril baitzen, eta biac baitziraden adinez aitzinaratuac.\n1:8 Guertha cedin bada, harc Iaincoaren aitzinean bere aldian sacrificadoregoa exercitzen \u00e7uenean,\n1:9 Sacrificadoregoaren officioco costumaren araura, \u00e7orthea eror baitzequi\u00f3n Iaunaren templean sarthuric encensamenduaren eguiteco.\n1:10 Eta populu guciac campoan othoitz eguiten \u00e7uen encensamendua eguiten cen orduan.\n1:11 Eta aguer cequi\u00f3n Iaunaren Aingueru\u00e4, cegoela encensamenduco aldarearen escuinean.\n1:12 Eta Zacharias trubla cedin hura ikussiric, eta icidurabat eror cedin haren gainera.\n1:13 Orduan erran ciec\u00f3n Aingueru\u00e4c, Eztuala beldurric Zacharias: ecen en\u00e7un i\u00e7an duc hire othoitz\u00e1, eta Elisabeth eure emaztea erdiren \u00e7aic seme batez: eta hari icen emanen draucac Ioannes\n1:14 Eta bozcario eta alegran\u00e7a vkanen duc, eta anhitz haren sortzearen gainean alegueraturen dituc,\n1:15 Ecen handi i\u00e7anen duc Iaunaren aitzinean, eta mahatsarnoric ez berce arnoric eztic edanen: eta Spiritu sainduaz betheren datec bere amaren sabeleandanic.\n1:16 Eta anhitz Israeleco haourretaric conuertituren dic ber\u00e9n Iainco Iaunagana.\n1:17 Eta hura ioanen duc haren aitzinean Eliasen spiriturequin eta verthuterequin, conuerti ditzan\u00e7at ait\u00e9n bihotzac semetara eta desobedientac iusto\u00e9n \u00e7uhurtassunera: Iaunari populu vngui instruitubat appain die\u00e7on\u00e7at.\n1:18 Orduan erran cie\u00e7on Zachariasec Aingueru\u00e4ri, Nolat\u00e1n hori e\u00e7aguturen dut? ecen ni nauc \u00e7ahar, eta ene emaztea duc bere egunetan aitzinaratua.\n1:19 Eta ihardesten \u00e7uela Aingueru\u00e4c erran cie\u00e7on, Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri i\u00e7an nauc hirequin min\u00e7atzera, eta berri on hauen hiri declaratzera.\n1:20 Eta horr\u00e1, mutu i\u00e7anen aiz eta ecin min\u00e7aturen aiz, gau\u00e7a hauc eguin ditecen egunerano: ceren ezpaitituc sinhetsi ene hitz bere dembor\u00e1n complituren diradenac.\n1:21 Eta populua cegoen Zachariasen beguira, eta miresten \u00e7uen nola harc hambat berancen \u00e7uen templean.\n1:22 Eta ilki cenean ecin min\u00e7a cequidien, eta e\u00e7agut ce\u00e7aten ecen cembeit visione ikussi \u00e7uela templean: ecen keinuz aditzera emaiten cerauen, eta mutu guelditu ican cen.\n1:23 Eta guertha cedin, haren officioco egunac acabatu ciradenean, bere etcher\u00e1t itzul baitzedin.\n1:24 Eta egun hay\u00e9n ondoan haren emazte Elisabethec concebi ce\u00e7an: eta estal cedin borz hilebethez, cioela,\n1:25 Segur, hunela eguin vkan draut Iaunac, visitatu nauen egunetan, ene laidoa gui\u00e7on\u00e9n artetic ken le\u00e7an\u00e7at.\n1:26 Eta seigarren hilebethean igor cedin Gabriel Aingueru\u00e4 Iaincoaz Galileaco hiri Nazareth deitzen denera:\n1:27 Dauid-en etchetico Ioseph deitzen cen gui\u00e7on-batequin fedatua cen virgina batgana: eta virginaren icena cen Maria.\n1:28 Eta Aingueru\u00e4c hura baithara sarthuric, erran ce\u00e7an, Salutatzen aut gratia eguin \u00e7ainan\u00e1: Iauna dun hirequin, benedicatua hi emazt\u00e9n artean.\n1:29 Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren erranaren gainean, eta pensatzen \u00e7uen ceric lic\u00e9n salutatione hura.\n1:30 Orduan diotsa Aingueru\u00e4c, Mari\u00e1, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.\n1:31 Eta horr\u00e1, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.\n1:32 Hura i\u00e7anen dun handi, eta eritziren ciay\u00f3n Subiranoaren Sem\u00e9: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa.\n1:33 Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun i\u00e7anen.\n1:34 Erran ciec\u00f3n orduan Mariac Aingueru\u00e4ri, Nola i\u00e7anen da hori, gui\u00e7onic e\u00e7agutzen eztudanaz gueroz.\n1:35 Eta ihardesten \u00e7uela Aingueru\u00e4c erran cie\u00e7\u00f3n, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.\n1:36 Eta har\u00e1, Elisabeth hire lehen gussua, harc-ere concebitu din semebat bere \u00e7ahartzean, eta hil haur din seigarrena steril deitzen cenac.\n1:37 Ecen eztun deus impossibleric i\u00e7anen Iaincoa baithan.\n1:38 Eta erran ce\u00e7an Mariac, Hun\u00e1 Iaunaren nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura. Eta parti cedin harenganic Aingueru\u00e4.\n1:39 Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara lehiatuqui Iudaco hiri batetara.\n1:40 Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ce\u00e7an Elisabeth.\n1:41 Eta guertha cedin, en\u00e7un ce\u00e7anean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth:\n1:42 Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ce\u00e7an, Benedicatua hi emazt\u00e9n artean, ecen benedicatua dun hire sabeleco fructua.\n1:43 Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?\n1:44 Ecen hun\u00e1, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu i\u00e7an den be\u00e7ain sarri, iauci i\u00e7an dun bozcarioz haourra ene sabelean.\n1:45 Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran \u00e7aizquinan gau\u00e7\u00e1c\n1:46 Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arim\u00e1c Iauna.\n1:47 Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.\n1:48 Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen hun\u00e1, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guci\u00e9c.\n1:49 Ecen gau\u00e7a handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:\n1:50 Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.\n1:51 Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac ber\u00e9n bihotzeco pensamenduan.\n1:52 Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.\n1:53 Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic\n1:54 Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordi\u00e1z orhoit i\u00e7anez.\n1:55 Gure aitey min\u00e7atu \u00e7ayen be\u00e7ala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.\n1:56 Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguru\u00e4: guero itzul cedin bere etcher\u00e1t.\n1:57 Eta compli cedin Elisabethen ertzeco dembor\u00e1: eta erdi cedin seme batez.\n1:58 Eta en\u00e7un ce\u00e7aten haren au\u00e7o\u00e9c eta ahaid\u00e9c, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu \u00e7uen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.\n1:59 Eta guertha cedin, \u00e7ortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen \u00e7uten hura bere aitaren icenaz, Zacharias.\n1:60 Baina ihardesten \u00e7uela haren amac erran ce\u00e7an, Ez, baina deithuren da Ioannes.\n1:61 Eta erran cie\u00e7oten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic.\n1:62 Orduan keinu eguin cie\u00e7oten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.\n1:63 Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ce\u00e7an, cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ce\u00e7aten guci\u00e9c.\n1:64 Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia lacha cedin: eta min\u00e7o cen laudatzen \u00e7uela Iaincoa.\n1:65 Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco guci\u00e9n gainera, eta Iudaco herri mendi\u00e7u orotan publica citecen hitz hauc guciac.\n1:66 Eta en\u00e7un cituzten guci\u00e9c, e\u00e7ar citzaten bere bihotzean, erraiten \u00e7utela, Nor haourtcho haur i\u00e7anen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.\n1:67 Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ce\u00e7an, cioela,\n1:68 Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.\n1:69 Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.\n1:70 Nola min\u00e7atu i\u00e7an baita bere Propheta saindu bethidanic i\u00e7an diradenen ahoz.\n1:71 Salbu i\u00e7anen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz \u00e7arizcuten guci\u00e9n escutic.\n1:72 Gure aitey misericordia leguien\u00e7at, eta orhoit lic\u00e9n bere allian\u00e7a sainduaz:\n1:73 Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:\n1:74 Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsay\u00e9n escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guine\u00e7an,\n1:75 Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure vicico egun gucietan.\n1:76 Eta hi haourtcho\u00e1, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzan\u00e7at,\n1:77 Eta eman die\u00e7oan\u00e7at saluamenduco e\u00e7agutzea haren populuari, hay\u00e9n bekatu\u00e9n barkamenduaz.\n1:78 Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:\n1:79 Argui daguien\u00e7at ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.\n1:80 Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n egunerano.\n2:1 Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenan\u00e7a-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro.\n2:2 (Lehen descriptione haur eguin cedin Cyrenius Syriaco gobernadore cenean)\n2:3 Eta ioaiten ciraden guciac scributan iartera, batbedera cein bere hirir\u00e1t.\n2:4 Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic, Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitz\u00e9n Dauid-en etchetic eta arra\u00e7atic)\n2:5 Scributan iar ledin\u00e7\u00e1t Maria emaztetan eman i\u00e7an \u00e7ayonarequin, cein baitz\u00e9n i\u00e7orra.\n2:6 Eta guertha cedin hec han ciradela, compli baitzitecen haren ertzeco egunac.\n2:7 Eta erdi cedin bere seme lehen iayoaz, eta bandatoz trocha ce\u00e7an hura, eta e\u00e7ar ce\u00e7an mangeder\u00e1n, ceren ezpaitz\u00e9n hayendaco lekuric ostaleri\u00e1n.\n2:8 Eta ciraden comarca berean artzain campoetan ceun\u00e7anac, eta gauazco veill\u00e1c bere arthaldearen gainean beguiratzen cituztenac.\n2:9 Eta hun\u00e1, Iaunaren Aingueru\u00e4 vstegaberic ethor cequi\u00e9n, eta Iaunaren glori\u00e1c argui ce\u00e7an hay\u00e9n inguru\u00e4n, eta icidura handiz ici citecen.\n2:10 Orduan erran ciec\u00e9n Aingueru\u00e4c, Etzaretela beldur: ecen hun\u00e1, euangelizatzen drau\u00e7uet bozcario handi populu guciaren i\u00e7anen dena:\n2:11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo \u00e7ai\u00e7uela Saluadorea, cein baita Christ Iauna.\n2:12 Eta haur vkanen du\u00e7ue seignale, eridenen baitu\u00e7ue haourra bandatoz trochatua, mangeder\u00e1n e\u00e7arria.\n2:13 Eta bertan Aingueru\u00e4requin eguin cedin armada celestial multzobat, laudatzen \u00e7utela Iaincoa, eta cioitela,\n2:14 Gloria ceru guciz goretan Iaincoari, eta lurrean baque, gui\u00e7onac baithara vorondate ona.\n2:15 Eta guertha cedin, hetaric Aingueru\u00e4c cerurat ioan ciradenean, erran baitze\u00e7aten artzainec elkarren artean, Goacen bada Bethlehemerano, eta dacussagun eguin i\u00e7an den gau\u00e7a haur, cein Iaunac iaquin eraci baitraucu.\n2:16 Eta ethor citecen lehiatuqui, eta eriden citzaten Maria eta Ioseph, eta haourtchoa mangeder\u00e1n e\u00e7arria.\n2:17 Eta ikussi vkan \u00e7utenean, publica ce\u00e7aten haourtchoaz erran i\u00e7an \u00e7ayena.\n2:18 Eta en\u00e7un vkan cituzten guci\u00e9c mirets ce\u00e7aten h\u00e6y artzain\u00e9z erran i\u00e7an \u00e7aizten gauc\u00e9n gainean.\n2:19 Eta Mariac beguiratzen cituen gau\u00e7a hauc guciac, bere bihotzean ehaiten cituela.\n2:20 Eta itzul citecen artzainac, glorificatzen eta laudatzen \u00e7utela Iaincoa, en\u00e7un eta ikussi vkan cituzten gau\u00e7a guci\u00e9z, erran i\u00e7an cayen be\u00e7ala.\n2:21 Eta complitu i\u00e7an ciradenean haourtchoaren circonciditzeco \u00e7ortzi egunac, orduan deithu i\u00e7an da haren icena Iesus, nola deithu i\u00e7an baitz\u00e9n Aingueru\u00e4z, sabelean concebi cedin baino lehen.\n2:22 Eta complitu i\u00e7an ciradenean Mariaren purificationeco egunac Moysesen leguearen arauez, eraman ce\u00e7aten haourtchoa, Ierusalemera, Iaunari presenta lie\u00e7oten\u00e7\u00e1t.\n2:23 (Nola baita scribatua Iaunaren Leguean, Ar vme-vncia irequiten duen gucia, saindu Iaunari deithuren \u00e7ay\u00f3)\n2:24 Eta eman le\u00e7aten\u00e7\u00e1t oblationea, Iaunaren Leguean erran denaren araura, turturela pare-bat, edo bi vsso columba vme.\n2:25 Eta hun\u00e1, cen gui\u00e7ombat Ierusalemen Simeon deitzen cenic: eta cen gui\u00e7on haur iusto eta Iaincoaren beldur, Israeleco consolationearen beguira cegoena: eta Spiritu saindua cen haren gainean.\n2:26 Eta denuntiatu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n diuinoqui Spiritu sainduaz, etzuela herioric ikussiren, non lehen ikus ezle\u00e7an Christ Iaunarena.\n2:27 Hura bada ethor cedin Spirituaz mouituric templera: eta sartzen \u00e7utela Iesus haourra bere aita-am\u00e9c, haren causaz eguin le\u00e7atenc\u00e1t Legueco costumaren araura:\n2:28 Harc orduan har ce\u00e7an hura bere bessoetara, eta lauda ce\u00e7an Iaincoa, eta erran ce\u00e7an,\n2:29 Iauna, orain vtziten duc eure cerbitzaria, eure hitzaren araura baquez.\n2:30 Ecen ikussi di\u00e9 ene begui\u00e9c hire saluagarria,\n2:31 Cein preparatu baituc populu guci\u00e9n beguitharte aitzinean.\n2:32 Argui Gentiley arguitzecoa, eta Israel\u00e9co hire populuaren glori\u00e1.\n2:33 Eta haren aita eta ama miraz ceuden har\u00e7az erraiten ciraden gauc\u00e9z.\n2:34 Eta benedica citzan Simeonec, eta erran cie\u00e7\u00f3n haren ama Mariari, Hun\u00e1, e\u00e7arri i\u00e7an dun haur anhitzen destructionetan, eta anhitzen resurrectionetan Israelen, eta signotan ceini nehor contrastaturen baitzayo:\n2:35 Are eurorren arima-ere iraganen din ezpata batec, aguer ditecen\u00e7\u00e1t anhitz bihotzetaco pensamenduac.\n2:36 Bac\u00e9n prophetessabat-ere Anna deitzen cenic Phanuel-en alaba, Aser-en leinuco, cein baitz\u00e9n ia adin handitacoa, eta vici i\u00e7an cen senharrarequin \u00e7azpi vrthez bere virginitateaz gueroztic.\n2:37 Eta lauroguey eta laur vrtheren inguruco alharguna celaric, etzen partitzen templetic, barurez eta orationez cerbitzatzen \u00e7uela Iaincoa gau eta egun.\n2:38 Hunec-ere bada ordu berean ethorriric, laudatzen \u00e7uen Iauna, eta har\u00e7az min\u00e7o \u00e7ayen redemptionearen beguira Ierusalemen ceuden guciey.\n2:39 Eta acabatu \u00e7utenean gucia Iaunaren Leguearen araura, itzul citecen Galileara, bere Nazaretheco hirira.\n2:40 Eta haourtchoa handitzen cen eta spirituz fortificatzen, eta bethatzen cen sapientiaz: eta Iaincoaren grati\u00e1 cen haren gainean.\n2:41 Eta ioaiten ciraden haren aita-am\u00e1c vrthe oroz Ierusalemera Bazco best\u00e1n.\n2:42 Eta hamabi vrthetara heldu cenean, igan citecen hec Ierusalemera bestaco costumaren arauez:\n2:43 Eta hartaco egunac complitu ciradenean, hec itzultzen ciradela, azquen cedin Iesus haourra Ierusalemen: eta etzaqui\u00f3n ohart Ioseph, ez bere ama:\n2:44 Baina vstez hura compainian cen, ioan citecen egun baten bidean: eta haren bilha \u00e7abiltzan ahaid\u00e9n eta e\u00e7agun\u00e9n artean.\n2:45 Eta erideiten etzutenean, bihur citecen Ierusalemera, haren bilha \u00e7abiltzala.\n2:46 Eta guertha cedin, hirur egunen buru\u00e4n eriden baitze\u00e7aten hura templean, iarriric cegoela doctoren artean, h\u00e6y behatzen \u00e7ayela eta hec interrogatzen cituela.\n2:47 Eta spantatzen ciraden hura en\u00e7uten \u00e7ut\u00e9n guciac, haren iaquinaren eta respostu\u00e9n gainean.\n2:48 Eta hura ikussiric spanta citecen: eta erran cie\u00e7\u00f3n bere am\u00e1c, Sem\u00e9, cergatic horrela eguin draucuc? hun\u00e1, hire aita eta ni keichuric hire bilha guiniabiltz\u00e1n.\n2:49 Orduan dioste, Cergatic da ene bilha baitzinabiltzaten? etzinaquit\u00e9n ecen neure Aitaren eguitecoetan occupatua behar dudala i\u00e7an?\n2:50 Baina hec etze\u00e7aten adi erran cerauen hitza.\n2:51 Orduan iauts cedin hequin, eta ethor cedin Nazarethera: eta cen hayen suiet: eta haren amac beguiratzen cituen hitz hauc gucioc bere bihotzean.\n2:52 Eta Iesus auan\u00e7atzen cen sapientiaz eta handitzez, eta gratiaz Iaincoa baithan eta gui\u00e7onac baithan.\n3:1 Eta Tiberio Cesaren emperadoregoaren hamaborzgarren vrthean, Pontio Pilate Iudeaco gobernadore cenean, eta Herodes Galileaco tetrarcha, eta har\u00e9n anaye Philippe halaber Iturea eta Trachonite comarcaco tetrarcha, eta Lisania Abilineco tetrarcha,\n3:2 Eta Annas eta Caiphas Sacrificadore subirano ciradenean: eman cequi\u00f3n Iaincoaren hitza Ioannes Zachariasen semeari desertuan.\n3:3 Eta ethor cedin Iordanaren inguruco comarca gucira, predicatzen \u00e7uela emendamendutaco Baptismoa bekatu\u00e9n barkamendutan:\n3:4 Nola baita scribatua Esaias prophetaren hitz\u00e9n liburu\u00e4n, dioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain e\u00e7a\u00e7ue Iaunaren bidea, plana itza\u00e7ue haren bidesc\u00e1c.\n3:5 Haran gucia betheren da, eta mendi eta mendisca gucia beheraturen da, eta makur diraden gau\u00e7\u00e1c chuchenduren dirade, eta bide ike\u00e7uac planaturen,\n3:6 Eta ikussiren du haragui guciac Iaincoaren saluagarria.\n3:7 Erraiten cerauen bada harenganic batheya litecen\u00e7at ethorten ciraden gendetzey, Vipera cast\u00e1, norc auisatu \u00e7aituzte ethorteco den hirari ihes eguiten?\n3:8 Eguin itza\u00e7ue bada fructu emendamenduaren digneac: eta etzaiteztela has erraiten ceuroc baithan, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita, ahal die\u00e7aqueola.\n3:9 Bada ia aizcora-ere arbor\u00e9n errora e\u00e7arria da: beraz arbore fructu on eguiten eztuen gucia piccatzen da, eta sura egoizten.\n3:10 Orduan interroga ce\u00e7aten gendetz\u00e9c, cioitela, Cer eguinen dugu beraz?\n3:11 Eta ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Bi arropa dituenac eman bie\u00e7o eztuenari: eta iatecoric duenac, halaber eguin be\u00e7a.\n3:12 Ethor cedin publicanoetaric-ere batheya litecen\u00e7at: eta erran cie\u00e7oten, Magistru\u00e1, cer eguinen dugu?\n3:13 Eta harc erran ciec\u00e9n, Deus ordenatu \u00e7ai\u00e7uen baino guehiago ezte\u00e7a\u00e7uela erekar.\n3:14 Interroga ce\u00e7aten gendarmesec-ere, cioitela, Eta guc cer eguinen dugu ? Eta dioste, Nehor ezte\u00e7a\u00e7uela tormenta, ez iniuria: eta contenta \u00e7aitezte \u00e7uen gag\u00e9z.\n3:15 Eta populua beha cegoela, eta guci\u00e9c bere bihotzetan pensatzen \u00e7utela Ioannesez, eya hura li\u00e7atenez Christ,\n3:16 Ihardets ce\u00e7an Ioannesec, erraiten cerauela guciey, Eguia da nic batheyatzen \u00e7aituztet vrez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, ceinen \u00e7apatetaco hedearen lachatzeco ezpainaiz digne: harc batheyaturen \u00e7aituzte Spiritu sainduaz eta suz.\n3:17 Ceinen bahea haren escuan i\u00e7anen baita, eta garbituren du chahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera: baina lastoa choil erreren du bihinere hiltzen ezten suan.\n3:18 Bada anhitz berce gau\u00e7az-ere exhortatzen \u00e7uela euangelizatzen ceraucan populuari.\n3:19 Baina Herodes tetrarcha har\u00e7az reprehenditzen cenean, Herodias bere anaye Philipperen emazteagatic, eta berac eguin cituen gaichtaqueria guciacgatic,\n3:20 Eratchequi ce\u00e7an haur-ere berce guci\u00e9n gainera, e\u00e7ar baitze\u00e7an Ioannes presoindeguian.\n3:21 Eta guertha cedin populu gucia batheyatzen cela, eta Iesus batheyaturic othoiztez cegoela, irequi baitzedin cerua:\n3:22 Eta iauts baitzedin Spiritu saindua forma visibletan vsso columba baten guiss\u00e1n, haren gainera, eta vozbat cerutic eguin baitzedin, cioela, Hi aiz ene Seme maitea, hitan hartzen diat neure atseguin ona.\n3:23 Eta Iesus bera hatsen cen hoguey eta hamar vrtheren inguruco i\u00e7aten, seme (estimatzen \u00e7uten becembatean) Iosephen, Ioseph cen Heliren seme:\n3:24 Heli Matthaten: Matthat, Leuiren: Leui, Melchiren: Melchi, Iannaren: Ianna, Iosephen:\n3:25 Ioseph, Matthatiaren: Matthatia, Amosen: Amos, Nahumen: Nahum, Esliren: Esli, Naggeren:\n3:26 Nagger, Maathen: Maath, Mattathiaren: Mattathia, Semeiren: Semei, Iosephen: Ioseph, Iudaren:\n3:27 Iuda, Iohannaren: Iohanna, Rhesaren: Rhesa, Zorobabelen: Zorobabel, Salathielen: Salathiel, Neriren:\n3:28 Neri, Melchiren: Melchi, Addiren: Addi, Cosamen: Cosam, Elmodamen: Elmodam, Eren:\n3:29 Er, Ioseren: Iose, Eliezeren: Eliezer, Ioramen: Ioram, Matthaten: Matthat, Leuiren.\n3:30 Leui, Simeonen: Simeon, Iudaren: Iuda, Iosephen: Ioseph, Ionamen: Ionam, Eliacimen:\n3:31 Eliacim, Melearen: Melea, Mainanen: Mainan, Mattatharen: Mattatha, Nathanen: Nathan, Dauid-en:\n3:32 Dauid, Iesseren: Iesse, Obed-en: Obed, Boozen: Booz, Salmonen: Salmon, Naassonen:\n3:33 Naasson, Aminadab-en: Aminadab, Aramen: Aram, Esronen: Esron, Pharesen: Phares, Iudaren:\n3:34 Iuda, Iacob-en: Iacob, Isaac-en: Isaac, Abrahamen: Abraham, Thararen: Thara, Nachoren:\n3:35 Nachor, Saruch-en: Saruch, Ragauren: Ragau, Phalec-en: Phalec, Heberen: Heber, Saleren:\n3:36 Sale, Cainanen: Cainan, Arphaxad-en: Arphaxad, Semen: Sem, Noeren: Noe, Lamech-en:\n3:37 Lamech, Mathusalaren: Mathusala, Henoch-en: Henoch, Iared-en: Iared, Mahalaleel-en: Mahalaleel, Cainanen:\n3:38 Cainan, Henosen: Henos, Seth-en: Seth, Adamen: Adam, Iaincoaren.\n4:1 Eta Iesus Spiritu sainduaz bethea parti cedin Iordanetic, eta eraman cedin Spiritu beraz desertura,\n4:2 Eta han tenta cedin deabruaz berroguey egunez: eta etze\u00e7an deus ian egun hec cirauteno, baina hec iragan eta, guero gosse cedin.\n4:3 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n deabruac, baldin Iaincoaren Semea bahaiz, err\u00f3c harri huni ogui bilha dadin.\n4:4 Eta ihardets cie\u00e7\u00f3n Iesusec, cioela, Scribatua duc, ecen eztela ogui berez vicico gui\u00e7ona, baina Iaincoaren hitz guciaz.\n4:5 Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez.\n4:6 Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia, eta resuma horien glori\u00e1: ecen niri eman i\u00e7an ciaitadac, eta nahi dudanari emaiten diarocat.\n4:7 Hic bada baldin adora bane\u00e7ac, hire i\u00e7anen dituc guciac.\n4:8 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, Guibelerat adi eneganic Sat\u00e1n: ecen scribatua duc, Adoraturen duc eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc.\n4:9 Orduan eraman ce\u00e7an Ierusalemera, eta e\u00e7ar ce\u00e7an templeco pinacle gainean: eta erran cie\u00e7\u00f3n, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buru\u00e4 hemendic beherera.\n4:10 Ecen scribatua duc, bere Aingu\u00e8ruey cargu emanen drauela hi\u00e7az, hire beguiratzeco:\n4:11 Eta escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadin\u00e7\u00e1t.\n4:12 Baina ihardesten duela Iesusec diotsa, Errana duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.\n4:13 Guero tentatione gucia acabatu eta, deabrua parti cedin harenganic dembora batetaranocotz.\n4:14 Eta itzul cedin Iesus Spirituaren verthutez Galileara: eta haren fam\u00e1 ioan cedin inguruco comarca orotara.\n4:15 Eta hura ari cen iracasten hay\u00e9n synagoguetan, guci\u00e9c ohoratzen \u00e7utela.\n4:16 Ethor cedin bada Nazarethera non haci i\u00e7an baitz\u00e9n: eta sar cedin bere costumaren araura Sabbath egunean synagog\u00e1n: eta iaiqui cedin iracurtzera.\n4:17 Eta eman cequi\u00f3n Esaias prophetaren liburu\u00e4: eta desplegatu \u00e7uenean liburu\u00e4, eriden ce\u00e7an lekua, non scribatua baitz\u00e9n,\n4:18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,\n4:19 Captiuoey largan\u00e7aren, eta itsuey ikustearen recubramenduaren predicatzera, eta \u00e7aurthu\u00e9n deliuran\u00e7atan e\u00e7artera, eta Iaunaren vrthe bozcariotacoaren predicatzera.\n4:20 Eta plegaturic liburu\u00e4 rendatu ceraucanean ministreari, iar cedin: eta synagogaco guci\u00e9n beguiac haren gainera fincatuac ciraden.\n4:21 Orduan has cequi\u00e9n erraiten, egungo egunean complitu da Scriptura haur \u00e7uen beharrietan.\n4:22 Eta guci\u00e9c testimoniage emaiten ceraucaten, eta miraz ceuden haren ahotic ilkiten ciraden hitz gratiazco\u00e9z, eta erraiten \u00e7uten, Ezta haur Iosephen semea?\n4:23 Eta erran ciec\u00e9n, Frangoqui erranen drauta\u00e7ue comparatione haur, Medicu\u00e1, senda e\u00e7ac eure buru\u00e4: cerere gau\u00e7a en\u00e7un baitugu eguin i\u00e7an diradela Capernaum-en, eguin itzac hemen-ere eure hirian.\n4:24 Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre eztela gogaracoric bere herrian.\n4:25 Baina eguiaz erraiten drau\u00e7uet, anhitz ema alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceru\u00e4 ertsi i\u00e7an cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin gossete handia lur guciaren gainean.\n4:26 Baina hetaric batetara-ere etz\u00e9n igorri i\u00e7an Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana.\n4:27 Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren dembor\u00e1n, baina hetaric batre etz\u00e9n chahutu i\u00e7an Naaman Syriacoa baicen.\n4:28 Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagog\u00e1n, gau\u00e7a hauc en\u00e7uten cituztenean.\n4:29 Eta iaiquiric egotz ce\u00e7aten hura hiritic campora, eta eraman ce\u00e7aten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua baitzen) gainetic behera egotz le\u00e7aten\u00e7at.\n4:30 Baina hura hay\u00e9n artetic iraganic, ioan cedin.\n4:31 Eta iauts cedin Capernaum Galileaco hirira, eta han iracasten cituen Sabbathoetan.\n4:32 Eta spantatuac ceuden haren doctrinaren gainean: ecen authoritaterequin cen haren hitza.\n4:33 Eta cen synagog\u00e1n gui\u00e7ombat deabru satsuaren spiritua \u00e7uenic, eta iar cedin oihuz ocengui,\n4:34 Cioela, Ah, cer da hire eta gure artean, Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? baceaquiat nor aicen: hi aiz Iaincoaren saindua.\n4:35 Eta mehatcha ce\u00e7an hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic. Eta deabrua, hura artera egotziric, ilki cedin harenganic, eta calteric batre etzie\u00e7on eguin.\n4:36 Eta spantamendu iar cedin gucietan, eta min\u00e7o ciraden elkarren artean, cioitela, Cer hitz da haur, authoritaterequin eta bothererequin manatzen baititu spiritu satsuac, eta ilkiten baitirade ?\n4:37 Eta io citzan haren fam\u00e1c herriaren inguruco comarca guciac.\n4:38 Eta iaiquiric Iesus synagogatic, sar cedin Simonen etchean: eta Simonen ama-guinharreba eduquiten cen helgaitz handi batez: eta othoitz ceguioten harengatic.\n4:39 Eta haren garaitic cegoela mehatcha ce\u00e7an helgaitza: eta vtzi ce\u00e7an hura helgaitzac: eta harc bertan iaiquiric cerbitza citzan.\n4:40 Eta iguzqui sartzean, anhitz eritassun motaz eriric \u00e7uten guci\u00e9c ekar citzaten harengana: eta harc escuac hetaric batbederari gainera e\u00e7arriric senda citzan.\n4:41 Deabruac-ere ilkiten ciraden anhitzenganic, oihuz ceudela, eta cioitela, Hi aiz Christ Iaincoaren Semea. Baina harc mehatchatzen cituela, etzituen vtziten erraitera, ecen baceaquitela hura cela Christ.\n4:42 Eta arguitu cenean ilkiric ioan cedin leku desertu batetara, eta gendetzeac haren bilha \u00e7abitzan, eta ethor citecen hura baitharano: eta ba\u00e7aducaten hura hetaric parti ezledin\u00e7\u00e1t.\n4:43 Baina harc erran ciec\u00e9n, Berce hiriey-ere euangelizatu behar drauet Iaincoaren resum\u00e1: ecen hartacotzat igorri i\u00e7an naiz.\n4:44 Eta predicatzen \u00e7uen Galileaco synagoguetan.\n5:1 Eta guertha cedin, populuac hura hertsen \u00e7uela Iaincoaren hitzaren en\u00e7uteagatic, bera Genesarethco lac bazterrean baitzegoen:\n5:2 Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta hetaric ilkiric arran\u00e7alec sareac ikutzen cituzten:\n5:3 Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitz\u00e9n Simonena, othoitz cegui\u00f3n lurretit retira le\u00e7an appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac.\n5:4 Eta min\u00e7atzetic ichildu cen be\u00e7ala, erran cie\u00e7\u00f3n Simoni, eramac barnago, eta largaitza\u00e7ue \u00e7uen sareac hatzamaitera.\n5:5 Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistru\u00e1, gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea.\n5:6 Eta hori eguin \u00e7utenean, enserra ce\u00e7aten arrain mola handibat: eta ethencen cen hay\u00e9n sarea.\n5:7 Eta keinu eguin ciec\u00e9n berce vncico laguney, ethorriric lagun lequizt\u00e9n: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano.\n5:8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen gui\u00e7on bekatorea nauc ni.\n5:9 Ecen icidura batec har ce\u00e7an hura eta harequin ciraden guciac, hartu cituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iacques eta Ioannes Zebedeoren seme Simonen lagun ciradenac-ere.\n5:10 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n Simoni Iesusec, Eztu\u00e1la beldurric, oraindanic gui\u00e7on hatzamaile i\u00e7anen aiz.\n5:11 Eta vnciac leihorrera cituztenean gucia vtziric, hari iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan.\n5:12 Eta guertha cedin hura hiri batetan cela, hun\u00e1, gui\u00e7on sorhayotassunez bethebat ethor baitzedin: eta ikussi \u00e7uenean Iesus, bere buru\u00e4 beguitharte gainera egotziric othoitz ce\u00e7an hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal ne\u00e7aquec.\n5:13 Eta Iesusec escua hedaturic hunqui ce\u00e7an hura, cioela, Nahi diat, aic\u00e9n chahu. Eta bertan sorhayotassuna parti cedin harenganic.\n5:14 Eta harc mana ce\u00e7an nehori ezlerr\u00f3n: baina oh\u00e1, diotsa, eracuts ie\u00e7oc eure buru\u00e4 Sacrificadoreari, eta presenta e\u00e7ac eure chahutzeagatic Moysesec ordenatu duen be\u00e7ala h\u00e6y testimoniagetan.\n5:15 Eta har\u00e7azco proposa gueroago aitzinago hedatzen cen, eta gendetze handiac biltzen ciraden en\u00e7utera, eta bere eritassunetaric har\u00e7az senda litecen\u00e7\u00e1t.\n5:16 Baina bera retiratua cegoen desertuetan, eta othoitz eguiten \u00e7uen.\n5:17 Eta guertha cedin egun batez hura iracasten ari cela, phariseuac eta Legueco doctorac baitzeuden iarriric, cein ethor baitzitecen Galileaco eta Iudeaco eta Ierusalemeco burgu gucietaric: eta Iaunaren verthutea cen hay\u00e9n sendatzeco.\n5:18 Orduan hun\u00e1 batzu, dacarqueitela ohean gui\u00e7on-bat cein baitz\u00e9n paralytico: eta \u00e7abiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean e\u00e7arri nahiz.\n5:19 Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten, gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ce\u00e7aten ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera:\n5:20 Eta hay\u00e9n fedea ikussi \u00e7uenean, erran cie\u00e7\u00f3n, Gui\u00e7on\u00e1, barkatu \u00e7aizquic eure bekatuac.\n5:21 Orduan has citecen pensatzen Scrib\u00e1c eta Phariseuac, cioitela, Nor da blasphemioac erraiten dituen haur? Norc barka ahal ditzaque bekatuac Iaincoac berac baicen?\n5:22 Eta Iesusec e\u00e7aguturic hay\u00e9n pensamenduac, ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Cer pensatzen du\u00e7ue \u00e7uen bihotzetan?\n5:23 Cein da errachago, erraitea, Barkatu \u00e7aizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?\n5:24 Daqui\u00e7uen\u00e7at bada ecen gui\u00e7onaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatu\u00e9n barkatzeco (diotsa paralyticoari) Hiri erraiten drauat iaiqui adi, eta eure ohetchoa harturic habil eure etcher\u00e1t.\n5:25 Eta bertan iaiquiric hay\u00e9n aitzinean, eta altchatu \u00e7uenean bera cetzan ohetchoa, ioan cedin bere etcher\u00e1t, glorificatzen \u00e7uela Iaincoa.\n5:26 Eta icidura batec har citzan guciac, eta glorificatzen \u00e7ut\u00e9n Iaincoa: eta bethe citecen beldurtassunez, erraiten \u00e7utela, Segur ikussi ditugu egun nehorc vste etzituqueen gau\u00e7\u00e1c.\n5:27 Eta gau\u00e7a hayen buru\u00e4n ilki cedin, eta ikus ce\u00e7an publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Arreit niri.\n5:28 Eta hura gau\u00e7a guciac vtziric iaiqui cedin, eta iarreiqui i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n.\n5:29 Eta eguin cie\u00e7\u00f3n banquet handibat Leuic bere etchean, eta cen publicanoezco eta berce hequin mahainean iarriric ceudenezco compainia handibat.\n5:30 Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciraden\u00e9c murmuratzen \u00e7uten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten du\u00e7ue?\n5:31 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Osso diraden\u00e9c eztute medicuren beharric: baina gaizqui dauden\u00e9c.\n5:32 Eznaiz ethorri iusto\u00e9n deitzera, baina bekator\u00e9n, emendamendutara.\n5:33 Eta hec erran cie\u00e7oten, Cergatic Ioannesen discipulu\u00e9c barur eguiten dute maiz eta othoitz eguiten, halaber Phariseuenec-ere: baia hir\u00e9c iaten eta edaten dute?\n5:34 Eta harc erran ciec\u00e9n, Barur eraci ahal ditzaque\u00e7ue ezconduaren gamberaco gendeac ezcondua hequin deno?\n5:35 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, orduan barur eguinen dut\u00e9 egun hetan.\n5:36 Guero comparationebat-ere erran ci\u00e9cen, Nehorc eztrauca eratchequiten abillamendu berri baten peda\u00e7ua abillamendu \u00e7ar bati: ezpere berriac ethencen du: eta \u00e7arrarequin ezta accordatzen berritic den peda\u00e7ua.\n5:37 Eta nehorc eztu e\u00e7arten mahatsarno berria \u00e7ahagui \u00e7arretan, ezpere mahatsarno berriac \u00e7athituren ditu \u00e7ahaguiac eta bera issuriren da, eta \u00e7ahaguiac galduren dirade:\n5:38 Baina mahatsarno berria \u00e7ahagui berrietan e\u00e7arteco da: eta biac beguiratzen dirade.\n5:39 Eta ezta nehor \u00e7aharretic edaten duenic, bertan berritic nahi duenic: ecen erraiten du, \u00c7aharra hobe da.\n6:1 Guertha cedin bada Sabbath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitz\u00e9n ereincetan gaindi: eta buruca idoquiten ari baitziraden haren discipuluac, eta iaten escuez bihituric.\n6:2 Eta Phariseuetaric batzuc erran ciec\u00e9n, Cergatic eguiten du\u00e7ue Sabbathoan eguin sori eztena?\n6:3 Orduan ihardesten \u00e7uea Iesusec erran ciec\u00e9n, Eztu\u00e7ue haur-ere iracurri cer eguin \u00e7uen Dauid-ec gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?\n6:4 Nola sarthu i\u00e7an cen Iaincoaren etchean eta propositioneco oguiac hartu cituen, eta ian cituen, eta eman ciec\u00e9n harequin ciradeney-ere: hetaric iatea Sacrificador\u00e9n baicen sori eztelaric.\n6:5 Guero erraiten cerauen, Gui\u00e7onaren Semea iabe da Sabbathoaren-ere.\n6:6 Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han gui\u00e7on-bat eta haren escu escuyna cen eyhar.\n6:7 Eta gogoatzen \u00e7uten hura Scrib\u00e9c eta Phariseu\u00e9c eya Sabbathoan senda le\u00e7aqueenez, accusatione eriden le\u00e7aten\u00e7at haren contra.\n6:8 Baina baceaquizquian hay\u00e9n pensamenduac, eta diotsa gui\u00e7on escu eyharra \u00e7uenari, Iaiqui adi, eta ago \u00e7utic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin \u00e7utic.\n6:9 Erran ciec\u00e9n bada Iesusec, Interrogaturen \u00e7aituztet gau\u00e7a batez, Sabbathoetan vngui eguitea da sori ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea ala galtzea?\n6:10 Eta hetara gucietara inguru behaturic, diotsa gui\u00e7onari, Hede\u00e7ac eure escua: eta harc eguin ce\u00e7an hala: eta senda cedin haren escua bercea be\u00e7ain.\n6:11 Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin min\u00e7o ciraden, cer leidioten Iesusi.\n6:12 Eta guertha cedin egun hetan, ioan baitzedin mendira othoitz eguitera, eta gau gucia han iragan ce\u00e7an Iaincoari othoitz eguiten ceraucala.\n6:13 Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan,\n6:14 (Simon, Pierris-ere deithu \u00e7uena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo:\n6:15 Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena,\n6:16 Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot, traidore-ere i\u00e7an cena)\n6:17 Eta iautsiric hequin, gueldi cdin leku plano batetan, bere discipuluzco companiarequin, eta populu mul\u00e7o handirequin Iudea gucitic, eta Ierusalemetic, eta Tyrco eta Sidongo itsas bazterretic, cein ethorri baitziraden hura en\u00e7un le\u00e7aten\u00e7at, eta bere eritassunetaric senda litecen\u00e7at:\n6:18 Eta spiritu satsu\u00e9z tormentatzen ciradenac: eta senda citecen.\n6:19 Eta populu gucia hura hunqui nahiz \u00e7abilan: ecen verthute harenganic ilkiten cen: eta sendatzen cituen guciac.\n6:20 Orduan harc bere beguiac discipuluetarat altchaturic, erraiten \u00e7uen, Dohatsu \u00e7arete paubre\u00e1c: ceren \u00e7uen baita Iaincoaren resum\u00e1.\n6:21 Dohatsu \u00e7arete orain gosse \u00e7aretenoc: ceren asseren baitzarete. Dohatsu \u00e7arete orain nigarrez \u00e7audetenoc: ceren irri eguinen baitu\u00e7ue.\n6:22 Dohatsu i\u00e7anen \u00e7arete, gui\u00e7on\u00e9c gaitzetsiren \u00e7aituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen \u00e7aituztenean, eta \u00e7uen icena gaichto be\u00e7ala iraitziren dutenean, gui\u00e7onaren Semearen causaz.\n6:23 Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz: ecen hun\u00e1, \u00e7uen saria handi da ceru\u00e8tan: ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hay\u00e9n aitec.\n6:24 Baina maledictione \u00e7uey abratsoy: ecen badu\u00e7ue \u00e7uen consolationea.\n6:25 Maledictione \u00e7uey betheac \u00e7aretenoy: ecen gosse i\u00e7anen \u00e7arete. Maledictione \u00e7uey orain irriz \u00e7audetenoy: ecen auhen eta nigar eguinen du\u00e7ue,\n6:26 Maledictione \u00e7uey, gui\u00e7on guci\u00e9c onherranen \u00e7aituztenean: ecen molde berean eguiten cerauecen propheta falsuey hay\u00e9n ait\u00e9c.\n6:27 Baina \u00e7uey diotsuet dan\u00e7u\u00e7uenoy, Onhets itza\u00e7ue \u00e7uen etsayac: vngui eguie\u00e7ue gaitzesten \u00e7aituzteney.\n6:28 Benedicaitza\u00e7ue \u00e7uec maradicatzen \u00e7aituztenac: eta othoitz egui\u00e7ue oldartzen \u00e7aizqui\u00e7uenacgatic.\n6:29 Eta mathela batean ioiten au\u00e8nari, para ie\u00e7\u00f3c bercea-ere: eta eure mantoa edequiten drauanari, iacca-ere eztie\u00e7oala debeta.\n6:30 Escatzen \u00e7au\u00e1n guciari em\u00f3c, eta eurea edequiten drauanari, ezaquiola haren esca.\n6:31 Eta nola nahi baitu\u00e7ue eguin die\u00e7a\u00e7uen \u00e7uey gui\u00e7on\u00e9c, \u00e7uec-ere eguie\u00e7ue h\u00e6y halaber.\n6:32 Ecen baldin onhesten baditu\u00e7ue \u00e7uec onhesten \u00e7aituztenac, cer esquer duque\u00e7ue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere bere onhesleac onhesten dituzt\u00e9.\n6:33 Eta baldin vngui badaguie\u00e7ue \u00e7uen vnguiguiley, cer esquer duque\u00e7ue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten dut\u00e9.\n6:34 Eta baldin presta badiece\u00e7ue rendaturen drau\u00e7uela speran\u00e7a du\u00e7ueney, cer esquer duque\u00e7ue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi de\u00e7aten\u00e7at.\n6:35 Bada onhets itzacue \u00e7uen etsayac, eta vngui eguie\u00e7ue: eta presta e\u00e7a\u00e7ue, deus handic speran\u00e7a gabe: eta \u00e7uen saria i\u00e7anen da handi, eta i\u00e7anen \u00e7arete Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara.\n6:36 \u00c7areten beraz misericordioso, \u00e7uen Aita ere misericordioso den be\u00e7ala.\n6:37 Ezte\u00e7a\u00e7uela iudica, eta etzarete iudicaturen: ezte\u00e7a\u00e7uela condemna eta etzarete condemnaturen: barka e\u00e7a\u00e7ue, eta barkaturen \u00e7ai\u00e7ue.\n6:38 Ema\u00e7ue eta emanen \u00e7ai\u00e7ue: neurri ona galkatua, eta higuitua, eta mucurru doana emanen \u00e7ai\u00e7ue \u00e7uen golkora: ecen neurtzen du\u00e7uen neurri beraz, neurthuren \u00e7ai\u00e7ue \u00e7uey-ere aldiz.\n6:39 Halaber erraiten cerauen comparationebat, Possible da itsuac itsua guida ahal de\u00e7an? eztira biac hobira eroriren?\n6:40 Ezta discipulua bere magistruaren gaineco: baina nor-ere i\u00e7anen baita discipulu perfect, i\u00e7anen da magistru be\u00e7ala.\n6:41 Eta, cergatic dacussac eure anayeren beguico fitsa, eta eure beguico, gapirioari ez atzayo ohartzen ?\n6:42 Edo nola ahal derraqueoc eure anayeri, Anay\u00e9, vtzi ne\u00e7ac idoqui de\u00e7adan hire beguian den fitsa, eurrorrec hire beguian den gapirioa ikusten eztuanean? Hypocrit\u00e1, idocac lehenic gapirioa eure beguitic: eta orduan ikussiren duc idoqui de\u00e7\u00e1n eure anayeren beguico fitsa.\n6:43 Segur ezta arbore ona, fructu gaichtoa eguiten duena: ez eta arbore gaichtoa, fructu ona eguiten duena.\n6:44 Ecen arbore gucia fructutic e\u00e7agutzen da. Ecen elhorrietaric eztute biltzen ficoric, ezeta saparretaric, mendematzen mahatsic.\n6:45 Gui\u00e7on onac bere bihotzeco thesaur onetic idoquiten du gau\u00e7a ona: eta gui\u00e7on gaichtoac bere bihotzeco thesaur gaichtotic idoquiten du gau\u00e7a gaichtoa: ecen bihotzeco abundantiatic haren ahoa min\u00e7o da.\n6:46 Baina cergatic deitzen nau\u00e7ue Iauna, Iauna: eta ez eguiten, nic erraiten ditudanac?\n6:47 Enegana ethorten den gucia, eta ene hitzac en\u00e7uten eta hec eguiten dituena: eracutsiren drau\u00e7uet nor irudi den.\n6:48 Irudi du etchebat edificatzen duen gui\u00e7ona, ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu, eta e\u00e7arri fundamenta arroca baten gainean: eta sobern\u00e1 ethorriric, fluuioac ere\u00e7arri vkan drauca etche hari, eta ecin higuitu du: ecen arroca gainean fundatua cen.\n6:49 Baina en\u00e7un vkan dituenac, eta ez eguin, irudi du fundament gabe bere etchea lur gainean edificatu duen gui\u00e7ona: ceini ere\u00e7arri baitrauca fiuuioac, eta bertan erori i\u00e7an da, eta etche haren deseguitea handi i\u00e7an da.\n7:1 Eta acabatu cituenean bere hitz guciac populuac \u00e7an\u00e7uela, sar cedin Capernaumen.\n7:2 Eta Centener baten cerbitzaria eri i\u00e7anez hiltzera \u00e7ohian, cein baitzuen guciz maite.\n7:3 Eta harc en\u00e7un \u00e7uenean Iesusez, igor citzan harengana Iudu\u00e9n Ancianoac, othoiztez \u00e7ayola, ethorriric senda le\u00e7an haren cerbitzaria.\n7:4 Eta hec ethorri ciradenean Iesusgana, othoitz ceguioten affectionatuqui, cioitela, ecen digne cela nehorc hura aithor lie\u00e7\u00f3n.\n7:5 Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat harc edificatu diraucuc.\n7:6 Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna, ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin.\n7:7 Halacotz neure buru\u00e4-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.\n7:8 Ecen ni nauc berceren meneco gui\u00e7on, ditudalaric neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur, eta eguiten dic.\n7:9 Eta gau\u00e7a hauc en\u00e7unic Iesusec mirets ce\u00e7an har\u00e7az: eta itzuliric erran cie\u00e7on berari \u00e7arreican companiari, Erraiten drau\u00e7uet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden.\n7:10 Eta igorri i\u00e7an ciraden\u00e9c, etchera itzuli ciradenean, eriden ce\u00e7aten cerbitzari eri i\u00e7ana sendoric.\n7:11 Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric vnguisco, eta gendetze handia.\n7:12 Eta hirico portaleari hurbildu \u00e7ayon be\u00e7ala, hun\u00e1, eramaiten \u00e7uten hilbat, bere ama alhargunaren seme bakoitza, eta hiritic compania handia cen harequin.\n7:13 Eta alhargun hura ikussi \u00e7uenean Iaunac, compassione har ce\u00e7an haren gainean, eta erran cie\u00e7on, Eztaguinala nigarric.\n7:14 Eta hurbilduric hunqui ce\u00e7an kutch\u00e1, (orduan gorputza \u00e7aramatenac gueldi citecen) eta erran ce\u00e7an, Gui\u00e7on gazte\u00e1, hiri diossat, iaiqui adi.\n7:15 Eta iar cedin hil i\u00e7ana, eta has cedin min\u00e7atzen. Eta eman cie\u00e7on hura bere amari.\n7:16 Eta har citzan guciac beldur batec, eta glorificatzen \u00e7uten Iaincoa, erraiten cutela, Segur Propheta handibat iaiqui i\u00e7an da gure artean, eta segur Iaincoac visitatu du bere populua.\n7:17 Eta io ce\u00e7an har\u00e7azco fama hunec Iudea gucia eta inguruco comarca gucia.\n7:18 Eta conta cietzoten Ioannesi bere discipuluec gau\u00e7a hauc guciac.\n7:19 Eta deithuric bere discipuluetaric biga Ioannesec igor citzan Iesusgana, cioela, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?\n7:20 Eta ethorriric harengana gui\u00e7on hec erran ce\u00e7aten, Ioannes Baptistac igorri guiaitic hiregana, dioela, Hi aiz ethorteco cena, ala berce baten beguira gaude?\n7:21 Eta ordu berean anhitz senda ce\u00e7an eritassunetaric, eta plaguetaric, eta spiritu gaichtoetaric eta anhitz itsuri ikustea eman ciec\u00e9n.\n7:22 Guero ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Ioannic conta ietzo\u00e7ue Ioannesi ikussi eta en\u00e7un ditu\u00e7uen gau\u00e7\u00e1c: ecen itsu\u00e9c ikustea dutela recebitzen, maingu\u00e4c diradela ebilten, sorhay\u00f3ac diradela chahutzen gorr\u00e9c dutela en\u00e7uten, hilac diradela resuscitatzen, paubrey \u00e7ayela Euangelioa predicatzen.\n7:23 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.\n7:24 Eta partitu ciradenean Ioannesen mandatariac, has cequi\u00f3n, Ioannesez populuari erraiten, Ceren ikustera ilki i\u00e7an \u00e7arete desertura? canabera haiceaz erabilten den baten?\n7:25 Baina ceren ikustera ilki i\u00e7an \u00e7arete? gui\u00e7on abillamendu preciosoz veztitu baten? hun\u00e1, abillamendu preciosoetan, eta delicioetan diradenac, regu\u00e9n palacioetan dirade.\n7:26 Baina ceren ikustera ilki i\u00e7an \u00e7arete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.\n7:27 Haur da ceinez scribatua baita, Hun\u00e1, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean.\n7:28 Ecen erraiten drau\u00e7uet, emaztetaric iay\u00f3 diraden\u00e9n artean eztela Prophetaric batre Ioannes Baptista baino handiagoric: badaric-ere Iaincoaren resum\u00e1n chipi\u00e9n dena hura baino handiago da.\n7:29 Orduan populu guciac hori en\u00e7unic eta publicano\u00e9c iustifica ce\u00e7aten Iaincoa, batheyatu i\u00e7anic Ioannesen baptismoaz.\n7:30 Baina Phariseu eta Legueco doctor harenganic batheyatu etziraden\u00e9c Iaincoaren conseillua arbuya \u00e7e\u00e7aten bere buru\u00e9n contra.\n7:31 Orduan erran ce\u00e7an Iaunac, Norequin bada comparaturen ditut generatione hunetaco gui\u00e7onac? eta cer irudi dute?\n7:32 Merkatuan iarriric dauden, eta bata berceari oihuz dagozcan haourtchoac be\u00e7alaco dirade cein\u00e9c baitioite, Chirula soinu eguin drau\u00e7uegu, eta etzarete dan\u00e7atu: eressiz cantatu drau\u00e7uegu eta eztu\u00e7ue nigarric eguin.\n7:33 Ecen ethorri da Ioannes Baptista, oguiric iaten eztuela, ez mahatsarnoric edaten, eta dio\u00e7ue, Deabrua du.\n7:34 Ethorri da gui\u00e7onaren Semea iaten eta edaten duela: eta dio\u00e7ue, Hun\u00e1 gui\u00e7on gormanta eta hordia, eta publicano\u00e9n eta vicitze gaichtotacoen adisquidea.\n7:35 Baina iustificatu i\u00e7an da sapienti\u00e1 bere haour guci\u00e9z.\n7:36 Eta othoitz eguin cie\u00e7on Phariseu batec harequin ian le\u00e7an, eta sarthuric Phariseuaren etchean, iar cedin mahainean.\n7:37 Eta hun\u00e1, hirian emazte vicitze gaichtotaco cen-batec iaquin \u00e7uenean, ecen hura Phariseuaren etchean mahainean iarria cela, ekar ce\u00e7an boeitabat vnguentu,\n7:38 Eta guibeletic haren oinetara cegoela, has cedin nigarrez cegoela haren oin\u00e9n nigar vriz arregatzen: eta ichucatzen cerauzcan bere buruco adatsaz, eta pot eguiten cerauen haren oiney, eta vnguentuz vnguenstatzen cituen.\n7:39 Orduan hori ikussiric hura gomitatu \u00e7uen Phariseuac erran ce\u00e7an bere baithan, cioela, Hunec, baldin Propheta baliz balaquique segur nor eta nolacoa den haur hunquitzen duen emaztea: ecen vicitze gaichtotacoa da.\n7:40 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, Simon, badiat cerbait hiri erraitecoric. Eta harc dio, Magistru\u00e1, errac.\n7:41 Hartzedun batec citi\u00e1n bi \u00e7ordun, batac ci\u00e1n \u00e7or borz-ehun dinero, eta berceac berroguey eta hamar.\n7:42 Eta hec ez vkanez nondic paga, quitta ciece\u00e1n biey. Hautaric bada, errac, ceinec hura maiteago vkanen du?\n7:43 Eta ihardesten \u00e7uela Simonec erran ce\u00e7an, Vste diat ecen guehiago quittatu i\u00e7an \u00e7ayonac. Eta harc erran cie\u00e7on, Bidezqui iugeatu duc.\n7:44 Eta emazteaganat itzuliric erran cie\u00e7\u00f3n Simoni, Badacussac emazte haur? hire etchean sarthu i\u00e7an nauc, vric ene oinetara eztuc eman: baina hunec ene oinac nigar vriz arregatu citic, eta bere buruco adatsaz ichucatu.\n7:45 Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu.\n7:46 Olioz ene buru\u00e4 eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz vnctatu citic ene oinac.\n7:47 Halacotz erraiten drauat barkatu \u00e7aizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen \u00e7ayonac gutiago onhesten dic.\n7:48 Guero emazteari erran cie\u00e7\u00f3n, Barkatu \u00e7aizquin eure bekatuac.\n7:49 Eta has citecen elkarrequin mahainean iarriric ceudenac, bere artean erraiten, Nor da haur bekatuac-ere barkatzen baititu?\n7:50 Baina emazteari erran cie\u00e7\u00f3n, Eure fedeac saluatu au: oha baquerequin.\n8:1 Eta guero guertha cedin hura ioaiten baitzen hiriz hiri, eta burguz burgu, predicatzen eta euangelizatzen \u00e7uela Iaincoaren resum\u00e1 eta hamabiac ciraden harequin:\n8:2 Eta emazte batzu har\u00e7az spiritu gaichtoetaric, eta eritassunetaric sendatuac, Maria deitzen cena Magdalena, ceinaganic \u00e7azpi deabru ilki i\u00e7en baitziraden,\n8:3 Eta Ioanna Herodesen procuradore. Chuz deitzen cenaren emaztea, eta Susanna, eta berceric anhitz bere onetaric hura aiutatzen \u00e7utenic.\n8:4 Eta nola gendetze handia biltzen baitzen, eta hiri gucietaric anhitz harengana ioaiten, erran ce\u00e7an comparationez,\n8:5 Ilki cedin ereillebat bere haciaren ereitera: eta ereitean partebat eror cedin bide bazterrera: eta aurizqui i\u00e7an cen, eta ceruco chori\u00e9c irets ce\u00e7aten hura.\n8:6 Eta berce partebat eror cedin harri gainera, eta sorthuric eyhar cedin, ceren ezpaitzuen hecetassunic:\n8:7 Eta berce partebat eror cedin elhorri artera: eta harequin batean sorthuric elhorri\u00e9c itho ce\u00e7aten hura.\n8:8 Eta bercea eror cedin lur onera: eta sorthuric eguin ce\u00e7an fructu ehunetan hambat. Hau\u00e9n erraitean oihuz cegoen, En\u00e7uteco beharriric duenac, en\u00e7un be\u00e7a.\n8:9 Eta interrogatzen \u00e7uten bere discipulu\u00e9c erraiten \u00e7utela, ceric cen comparatione hura.\n8:10 Eta harc erran ciec\u00e9n, \u00c7uey eman \u00e7ai\u00e7ue Iaincoaren resumaco mysterio\u00e9n e\u00e7agutzea: baina bercey comparationez, dacussatelaric ikus ezte\u00e7aten, eta dan\u00e7utelaric adi ezte\u00e7aten.\n8:11 Haur da bada comparationea, Hacia da Iaincoaren hitza.\n8:12 Eta bide bazterrecoac dirade, en\u00e7uten dutenac: guero ethorten da deabrua, eta kencen du hitza hay\u00e9n bihotzetic, sinhetsiric salua eztitecen\u00e7\u00e1t.\n8:13 Eta harri gainecoac dirade, en\u00e7un dutenean bozcariorequin recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz sinhesten dut\u00e9, eta tentationeco dembor\u00e1n retiratzen dirade.\n8:14 Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade en\u00e7un dutenac: baina partitu eta, ansi\u00e9z eta abrastassun\u00e9z eta vicitze hunetaco voluptat\u00e9z ithotzen dirade, eta eztut\u00e9 fructuric ekarten.\n8:15 Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz en\u00e7una eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac\n8:16 Eta nehorc arguia viztu duenean, eztu hura vnci batez estaltzen, edo ohe azpian e\u00e7arten: baina candeler gainean e\u00e7arten du, sartzen diraden\u00e9c arguia ikus de\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n8:17 Ecen ezta secreturic, aguerturen eztenic: ez estaliric, e\u00e7aguturen, eta arguira ethorriren eztenic.\n8:18 Ikus-a\u00e7ue bada nola en\u00e7uten du\u00e7uen: ecen norc-ere baitu hari emanen \u00e7ayo: eta norc-ere ezpaitu, duela vste duena-ere edequiren \u00e7ayo hari.\n8:19 Orduan ethor citecen harengana haren ama eta haren anayeac, eta gendetzearen causaz ecin hers cequidizquion.\n8:20 Eta declara cequi\u00f3n, erraiten ceraucatela, Hire ama, eta hire anayeac lekorean diaudec, hi ikussi naiz.\n8:21 Baina harc ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Ene ama eta ene anaye dirade Iaincoaren hitza en\u00e7uten eta eguiten dutenac.\n8:22 Eta guertha cedin egun batez, hura sar baitzedin vncian eta haren discipuluac: eta erran ciec\u00e9n, Iragan gaitecen lacaren berce aldera. Eta parti citecen.\n8:23 Eta vncian hec ioaiten ciradela, loac har ce\u00e7an: eta iauts cedin haicezco tormentabat lacera: eta vrez bethatzen ciraden, eta peril \u00e7ut\u00e9n.\n8:24 Orduan hurbilduric iratzar ce\u00e7aten hura, cioitela, Magistru\u00e1, Magistru\u00e1, galdu guihoa\u00e7ac. Eta harc iratzarriric mehatcha citzan haicea eta vraren tempest\u00e1: eta cessa citecen, eta sossagu handia eguin cedin.\n8:25 Eta erran ciec\u00e9n, Non da \u00e7uen fedea? Hec icituric ceudela mirets ce\u00e7aten, cioitela elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta vra manatzen baititu eta obeditzen baitute?\n8:26 Guero tira ce\u00e7aten Gadarenoen comarcar\u00e1t, cein baita Galilearen aurkaz aurk.\n8:27 Bada hari lurrera ilki eta, bat cequi\u00f3n hiri hartaco gui\u00e7on dembora lucez gueroz deabrua \u00e7uen-bat: eta abillamenduz etz\u00e9n veztitzen, eta etchetan etzen egoiten, baina thumbetan.\n8:28 Eta harc ikussi \u00e7uenean Iesus, heyagoraz cegoela, egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 haren aitzinera, eta ocengui erran ce\u00e7an, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Seme\u00e1? othoitz eguiten drauat, ezne\u00e7\u00e1la, tormenta.\n8:29 Ecen manatzen \u00e7uen spiritu satsua gui\u00e7onaganic ilki ledin: ecen dembora lucez eduqui \u00e7uen hura: eta estecaturic cadenaz eta cepoez beguiratzen cen: baina estecailluac \u00e7athituric eramaiten cen deabruaz desertuetara.\n8:30 Orduan interroga ce\u00e7an hura Iesusec, cioela, Nola duc icen? Eta harc erran ce\u00e7an, Legione. Ecen anhitz deabru sarthu ciraden hura baithan.\n8:31 Eta othoitz eguiten ceraucaten, ezlitzan mana abysmora ioaitera.\n8:32 Eta cen han vrdalde handibat alha cenic mendian: eta othoitz eguiten ceraucaten permetti liec\u00e9n hetara sartzera: eta permetti ciec\u00e9n.\n8:33 Ilkiric bada deabruac gui\u00e7\u00f3naganic sar citecen vrdetara: eta vrdaldea oldar cedin gainetic behera lac-era, eta itho cedin.\n8:34 Eta vrdain\u00e9c ikussi \u00e7utenean cer eguin i\u00e7an cen, ihes eguin ce\u00e7aten: eta partituric conta ce\u00e7aten hirian eta campoetan.\n8:35 Orduan gendeac ilki citecen eguin i\u00e7an cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ce\u00e7aten gui\u00e7ona ceinetaric deabruac ilki i\u00e7an baitziraden, veztitua, eta cen\u00e7atua, iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.\n8:36 Eta conta ciecen h\u00e6y ikussi vkan \u00e7utenec-ere, nola sendatu i\u00e7an cen demoniatu i\u00e7ana.\n8:37 Orduan othoitz eguin cie\u00e7oten Gadareno\u00e9n aldiri inguruco gendetze guciac, parti ledin hetaric: ecen icidura handic hartu cituen: eta hura vncira sarthuric, itzul cedin.\n8:38 Eta othoitz cegui\u00f3n gui\u00e7on harc, ceinaganic ilki i\u00e7an baitziraden deabruac, harequin lic\u00e9n: baina Iesusec igor ce\u00e7an, cioela,\n8:39 Itzul adi eure etchera, eta conta e\u00e7ac cein gau\u00e7a handiac eguin drauzqui\u00e1n Iaincoac. Ioan cedin bada hiri gucitic predicatzen cituela Iesusec eguin cerauzcan gau\u00e7a guciac:\n8:40 Eta guertha cedin itzuli cenean Iesus, recebi baitze\u00e7an gendetzeac: ecen guciac haren beguira ceuden.\n8:41 Orduan hun\u00e1, ethor cedin Iairus deitzen cen gui\u00e7ombat, eta hura cen synagogaco principal: eta egotzi \u00e7uenean bere buru\u00e4 Iesusen oinetara, othoitz eguin cie\u00e7on sar ledin haren etchera:\n8:42 Ecen alaba bakoitzbat \u00e7uen hamabi vrtheren ingurucoa, eta hura \u00e7ohian hiltzera. Eta ioaitean gendetzeac hertsen \u00e7uen.\n8:43 Eta hamabi vrthez gueroztic odola baratzen etzayon, eta medicuetan bere sustantia gucia despendatu \u00e7uen, eta batez-ere ecin sendatu i\u00e7an cen emaztebatec,\n8:44 Hurbilduric guibeletic hunqui ce\u00e7an haren arropa ezpaina eta bertan gueldi cedin haren odol iariatzea.\n8:45 Orduan dio Iesusec, Nor da ni hunqui nauena? Eta guci\u00e9c vkatzen \u00e7utenaren gainean, erran ce\u00e7an Pierrisec, eta harequin ciraden\u00e9c, Magistru\u00e1, gendetz\u00e9c hertsen eta aurizquiten aute, eta dioc, Nor da ni hunqui nauena?\n8:46 Baina Iesusec dio, Norbaitec hunqui nau ecen e\u00e7agutu dut verthute eneganic ilki i\u00e7an dela.\n8:47 Emazte hura bada ikussiric ecen etzayola estali i\u00e7an, ethor cedin ikara \u00e7abilala: eta bere buru\u00e4 haren aitzinera egotziric declara cie\u00e7\u00f3n populu guciaren aitzinean cer causaz hura hunqui \u00e7uen, eta nola sendatu i\u00e7an cen bertan.\n8:48 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Alab\u00e1 aun bihotz on eure fedeac sendatu au: oha baquerequin.\n8:49 Oraino hura min\u00e7o cela, ethor cedin cembeit synagogaco principalarenetic, hari ciotsala, Hil i\u00e7an duc hire alab\u00e1: ezte\u00e7ala fatiga Magistrua.\n8:50 Baina Iesusec en\u00e7unic ihardets cie\u00e7\u00f3n nescatcharen ait\u00e1ri. Ezaicela beldur, sinhets e\u00e7ac solament, eta hura sendaturen baita.\n8:51 Eta etchera sarthuric, etze\u00e7an nehor sartzera vtzi Pierris eta Iacques eta Ioannes eta nescatcharen aita eta ama baicen,\n8:52 Eta nigarrez ceuden guciac, eta lamentatzen \u00e7ut\u00e9n: baina harc erran ce\u00e7an, Eztagui\u00e7uela nigarric: ezta hil, baina lo datza.\n8:53 Eta truffatzen ciraden har\u00e7az, hil cela iaquinez.\n8:54 Eta harc, guciac campora iraitziric, eta haren escua harturic, oihu eguin ce\u00e7an, cioela, Nescatch\u00e1, iaiqui adi.\n8:55 Eta itzul cedin haren spiritua, eta iaiqui cedin bertan: eta mana ce\u00e7an eman lequi\u00f3n iatera.\n8:56 Eta spanta citecen haren aita-am\u00e1c: baina harc mana citzan nehori ezlerroten eguin i\u00e7an cena.\n9:1 Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciec\u00e9n bothere eta authoritate deabru guci\u00e9n gainean, eta eritassun\u00e9n sendatzeco.\n9:2 Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta eri\u00e9n sendatzera.\n9:3 Eta erran ciec\u00e9n, Ezte\u00e7a\u00e7uela deus eraman bidecotz\u00e1t, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztu\u00e7uela bir\u00e1 arropa.\n9:4 Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han \u00e7audete, eta handic ilki albaitzindezte.\n9:5 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, \u00e7uen oinetaco errhautsa-ere iharros e\u00e7a\u00e7ue testimoniagetan hay\u00e9n contra.\n9:6 Hec bada ilkiric ioaiten ciraden burguz burgu, euangelizatzen eta sendatzen \u00e7utela leku gucietan.\n9:7 Eta en\u00e7un citzan Herodes tetrarchac, harc eguiten cituen gau\u00e7a guciac: eta dudatzen \u00e7uen, ceren batzuc erraiten baitzut\u00e9n, ecen Ioannes hiletaric resuscitatu cela.\n9:8 Eta batzuc Elias aguertu cela: eta berc\u00e9c, cembeit lehenagoco Prophetaric resuscitatu cela.\n9:9 Orduan dio Herodesec, Ioannesi nic buru\u00e4 edequi draucat: nor da bada haur, ceinez nic baitan\u00e7uzquit hunelaco gau\u00e7ac? Eta hura ikussi nahiz \u00e7abilan.\n9:10 Eta itzuliric Apostolu\u00e9c conta cietzoten Iesusi, eguin cituzten gau\u00e7a guciac. Orduan hec harturic retira cedin Iesus appart. Bethsaida deitzen den hirico leku desertu batetara.\n9:11 Eta gendetzeac hori iaquinic, iarreiqui \u00e7aizcan, eta recebitu cituenean, min\u00e7atzen \u00e7ayen Iaincoaren resum\u00e1z: eta sendatu behar \u00e7utenac, sendatzen cituen.\n9:12 Eta eguna has cedin beheratzen: eta hurbilduric hamabi\u00e9c erran cie\u00e7oten, Ey\u00e9c congit gendetzey, ioanic inguruco burgu\u00e8tara eta parropioetara, retira ditecen, eta eriden de\u00e7aten iateco, ecen hemen leku desertuan gaituc.\n9:13 Baina erran ciec\u00e9n, Eye\u00e7ue \u00e7uec iatera. Eta hec erran ce\u00e7aten, Eztitiagu borz ogui eta bi arrain baina guehiago: Baldin guc ioanic populu hunen guciaren eros ezpade\u00e7agu iateco.\n9:14 Ecen baciraden borz milla gui\u00e7onetarano. Orduan dioste bere discipuluey, Iar eraci itza\u00e7ue mahaindaraz berroguey eta hamarn\u00e1.\n9:15 Eta hala eguin ce\u00e7aten, eta iar citecen guciac.\n9:16 Orduan harturic borz oguiac eta bi arrainac, cerurat beha cegoela benedica citzan hec: eta hauts citzan, eta eman cietz\u00e9n discipuluey, populuaren aitzinean e\u00e7ar litzaten\u00e7\u00e1t.\n9:17 Ian ce\u00e7aten bada guci\u00e9c, eta ressasia citecen: eta goititu i\u00e7an dirade soberatu i\u00e7an \u00e7aizten \u00e7athietaric hamabi sasquitara.\n9:18 Eta guertha cedin, hura appart othoitz eguiten cegoela, discipuluac harequin baitziraden eta interroga baitzitzan hec, cioela, Ni nor naicela dioite gendec?\n9:19 Eta hec ihardesten \u00e7utela erran ce\u00e7aten, Ioannes Baptista: eta berc\u00e9c, Elias: eta berc\u00e9c, ecen cembeit Propheta lehenagocoetaric resuscitatu i\u00e7an dela.\n9:20 Eta erran ciec\u00e9n, Eta \u00e7uec nor naicela ni dio\u00e7ue? Ihardesten \u00e7uela Simon Pierrisec erran ce\u00e7an, Christ Iaincoarena.\n9:21 Orduan harc mehatchatzen cituelaric mana citzan nehori haur ezlerroten:\n9:22 Cioela, Behar da gui\u00e7onaren Semeac anhitz suffri de\u00e7an, eta reproba dadin Anciano\u00e9z eta Sacrificadore principal\u00e9z, eta Scribez, eta hil dadin, eta hereneco egunean resuscita dadin.\n9:23 Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia be\u00e7a bere buruaz, eta har be\u00e7a bere crutzea egun oroz, eta berrait niri.\n9:24 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia: galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, saluaturen du hura.\n9:25 Ecen cer probetchu du gui\u00e7onac baldin mundu gucia irabaz bade\u00e7a, eta bere buru\u00e4 destrui de\u00e7an, eta gal dadin?\n9:26 Ecen nor-ere ahalque i\u00e7anen baita ni\u00e7az eta ene hitz\u00e9z, har\u00e7az ahalque i\u00e7anen da gui\u00e7onaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingueru sainduenean.\n9:27 Eta erraiten drau\u00e7uet eguiaz, badirade hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic Iaincoaren resum\u00e1 ikus de\u00e7aqueteno.\n9:28 Eta guertha cedin, hitz hau\u00e7az gueroztic quasi \u00e7ortzi egunen buru\u00e4n, har baitzitzan Pierris eta Ioannes eta Iacques, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz eguitera.\n9:29 Eta othoitz eguiten cegoela, haren beguitharteco form\u00e1 mutha cedin, eta haren abillamendua churit eta chist-mista be\u00e7ain arguit.\n9:30 Eta hun\u00e1, bi gui\u00e7on min\u00e7o ciraden harequin, cein baitziraden Moyses eta Elias:\n9:31 Hauc aguerturic gloriarequin, erraiten \u00e7ut\u00e9n, harc Ierusalemen complitzeco \u00e7uen fina.\n9:32 Eta Pierris, eta harequin ciradenac, ciraden logalez cargatuac: eta iratzartu ciradenean, ikus ce\u00e7aten haren maiestatea, eta harequin ceuden bi gui\u00e7onac.\n9:33 Eta guertha cedin, hec partitu ciradenean harenganic: Pierrisec erran baitzie\u00e7\u00f3n Iesusi, Magistru\u00e1, on duc gu hemen garen, eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen: Etzaquiala cer min\u00e7o cen.\n9:34 Eta harc gau\u00e7a hauc erraiten cituela, eguin cedin hodeybat, eta estal citzan hec: eta ici citecen hodeyean sartzen ciradenean.\n9:35 Orduan vozbat eguin cedin hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, huni beha \u00e7aquizquiote.\n9:36 Eta voz hura eguiten cela, eriden cedin Iesus bera: eta hec ichilic egon citecen, eta egun hetan etzie\u00e7oten nehori deus erran ikussi cituzten gaucetaric.\n9:37 Eta guertha cedin ondoco egunean, hec menditic iautsi ciradenean, gendetze handibat encontrura ilki baitzequion hari.\n9:38 Eta hun\u00e1, compainiaco gui\u00e7ombat oihuz iar cedin, cioela, Magistru\u00e1, othoitz eguiten drauat beha-e\u00e7ac ene semeagan\u00e1t: ecen haur bera baicen eztiat.\n9:39 Eta hun\u00e1, spirituac hartzen dic, eta bertan heyagoraz iarten duc, eta \u00e7athicatzen dic haguna dariola, eta huneganic nequez partitzen duc, haur hausten duela.\n9:40 Eta othoitz eguin diraueat hire discipuluey, egotz le\u00e7aten hura campora: baina ecin eguin di\u00e9.\n9:41 Eta ihardesten duela Iesusec dio, O natione incredula eta gaichto\u00e1, noizdrano finean \u00e7uequin i\u00e7anen naiz eta supportaturen \u00e7aituztet? Ekarrac huna eure semea.\n9:42 Eta oraino hurbiltzen cela hauts ce\u00e7an hura deabruac eta \u00e7athica: eta mehatcha ce\u00e7an Iesusec spiritu satsua, eta senda ce\u00e7an haourra, eta renda cie\u00e7\u00f3n bere aitari.\n9:43 Eta spanta citecen guciac Iaincoaren verthute gucizco handiaren gainean. Eta guciac miraculuz ceudela, eguiten cituen gau\u00e7a guci\u00e9n gainean, erran ciec\u00e9n bere discipuluey,\n9:44 E\u00e7ar itza\u00e7ue \u00e7uec hitz hauc \u00e7uen beharrietan: ecen i\u00e7anen da gui\u00e7onaren Semea liuraturen baita gui\u00e7on\u00e9n escuetara.\n9:45 Baina hec hitz haur etzuten aditzen, eta hetaric estalia cen, hala non ezpaitzut\u00e9n hura senditzen: eta beldur ciraden haren interrogatzera hitz hune\u00e7az.\n9:46 Guero sar citecen elkarrequin disput\u00e1n, eya hetaric cein cen handiena.\n9:47 Eta Iesusec hay\u00e9n bihotzeco pensamendua ikussi \u00e7uenean, haourtchobat harturic e\u00e7ar ce\u00e7an bere aldean:\n9:48 Eta erran ciec\u00e9n, Norc-ere recebituren baitu haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena \u00e7uen gucion artean, hura i\u00e7anen da handi.\n9:49 Eta ihardesten \u00e7uela Ioannesec erran ce\u00e7an, Magistru\u00e1, ikussi diagu norbeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic: eta debetatu diagu hura, ceren ezpaitarreic gurequin hiri.\n9:50 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Ezte\u00e7a\u00e7uela debeta, ecen gure contra eztena gure alde da.\n9:51 Eta guertha cedin, haren goiti altchatzeco egunac complitzen ciradenean, orduan chuchent baitze\u00e7an bere beguithartea gogo eguinic Ierusalemera ioaitera.\n9:52 Eta igor citzan mandatariac bere aitzinean, eta ioanic sar citecen Samaritano\u00e9n burgu batetan, ostatu appain lie\u00e7oten\u00e7\u00e1t:\n9:53 Baina etze\u00e7aten recebi, ceren haren beguithartea baitz\u00e9n Ierusalemerat ioiten cenarena.\n9:54 Eta hori ikussiric haren discipulu Iacquesec eta Ioannesec erran ce\u00e7aten, Iauna, nahi duc derragun sua iauts dadin cerutic, eta deseguin ditzan, Eliasec-ere eguin \u00e7uen be\u00e7ala?\n9:55 Baina itzuliric Iesusec mehatcha citzan hec, cioela, Eztaqui\u00e7ue cer spiritutaco \u00e7areten.\n9:56 Ecen gui\u00e7onaren Semea ezta ethorri gui\u00e7on\u00e9n vici\u00e9n galtzera, baina saluatzera. Eta ioan citecen berce burgu batetara.\n9:57 Guero guertha cedin, hec bideaz ioaiten ciradela, erran baitzie\u00e7\u00f3n norbeitec, Iauna, iarreiquiren natzaic norat-ere ioanen baitaiz.\n9:58 Eta Iesusec erran cie\u00e7on. Aceri\u00e9c \u00e7ulhoac citi\u00e9, eta ceruco chori\u00e9c ohatzeac: baina gui\u00e7onaren Semeac eztic non bere buru\u00e4 paussa de\u00e7an.\n9:59 Baina erran cie\u00e7\u00f3n berce bati, Arreit niri. Eta harc erran ce\u00e7an, Iauna, permetti ie\u00e7adac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.\n9:60 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Vtzitzac, hilac bere hil\u00e9n ohorztera: baina hi habil eta denuntia e\u00e7ac Iaincoaren resum\u00e1.\n9:61 Orduan erran ce\u00e7an berce batec-ere, Iauna, Iarreiquiren natzaic hiri: baina permetti ie\u00e7adac behin etchecoetaric congit har de\u00e7adan.\n9:62 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Eztuc nehor bere escua goldean e\u00e7arten eta guibelerat behatzen duenic propio denic Iaincoaren resumacotzat.\n10:1 Gau\u00e7a hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec bir\u00e1 bere beguitharte aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara.\n10:2 Eta erraiten cerauen, Vzt\u00e1 handi da, baina languile guti: othoitz eguio\u00e7ue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.\n10:3 \u00c7oazte, hun\u00e1 nic igorten \u00e7aituztet \u00e7uec bildotsac otso\u00e9n artera be\u00e7ala.\n10:4 Eztrama\u00e7uela ez mulsaric, ez maletaric, ez \u00e7apataric: eta nehor bidean ezte\u00e7a\u00e7uela saluta.\n10:5 Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erra\u00e7ue, Baquea dela etche hunetan.\n10:6 Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen da \u00e7uen baquea haren gainean: ezpere \u00e7uetara itzuliren da.\n10:7 Eta etche hartan berean \u00e7audete, iaten eta edaten du\u00e7uela aitzinera emanen \u00e7ai\u00e7uenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera.\n10:8 Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta recebituren baitzaituzte, ian e\u00e7a\u00e7ue aitzinera e\u00e7arten \u00e7aizqui\u00e7uenetaric:\n10:9 Eta sendaitza\u00e7ue hartan diraten eriac, eta erre\u00e7ue, Hurbildu da \u00e7uetara Iaincoaren resum\u00e1.\n10:10 Baina cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte recebituren, ilkiric hango carriquetara, erra\u00e7ue,\n10:11 \u00c7uen hiritic lothu \u00e7aicun errhautsa-ere iharrosten dugu \u00e7uen contra: guciagatic-ere haur iaqui\u00e7ue, ecen hurbildu dela \u00e7uetara Iaincoaren resum\u00e1.\n10:12 Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac i\u00e7anen diradela.\n10:13 Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin i\u00e7an balirade \u00e7uec baithan eguin i\u00e7an diraden verthuteac, aspaldi \u00e7acurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen.\n10:14 Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac i\u00e7anen dirade iudicioan ecen ez \u00e7uec.\n10:15 Eta hi Capernaum cerurano altchatu i\u00e7an aicena, iffernurano beheraturen aiz.\n10:16 \u00c7uec en\u00e7uten \u00e7aituztenac, ni en\u00e7uten nau: eta \u00e7uec iraizten \u00e7aituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.\n10:17 Eta itzuli i\u00e7an dirade hiruroguey eta hamarrac bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc hire icenean:\n10:18 Eta erran ciec\u00e9n, Ikusten nuen Satan chistmista be\u00e7ala cerutic erorten.\n10:19 Hun\u00e1, badrau\u00e7uet bothere sugu\u00e9n eta scorpion\u00e9n gainean ebilteco, eta etsayaren puissan\u00e7a guciaren gainean: eta deussec eztrau\u00e7ue calteric eguinen.\n10:20 Ordea har\u00e7az etzaiteztela aleguera, ceren spirituac suiet eguiten \u00e7aizqui\u00e7uen: baina aitzitic aleguera \u00e7aitezte, ceren \u00e7uen icenac scribatuac baitirade ceru\u00e8tan.\n10:21 Ordu hartan berean aleguera cedin Iesus spirituz, eta erran ce\u00e7an, Ait\u00e1, ceruco eta lurreco Iaun\u00e1, esquerrac rendatzen drauzquiat, ceren estali baitrauztec gau\u00e7a hauc \u00e7uhurr\u00e9y eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey: bay Ait\u00e1, ceren hala i\u00e7an baita hire placer ona.\n10:22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ce\u00e7an, Gau\u00e7a guciac niri neure Aitaz eman \u00e7aizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Ait\u00e1c baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.\n10:23 Eta discipuluetarat itzuliric, appart erran ciec\u00e9n, Dohatsu dirade \u00e7uec dacusqui\u00e7uen gau\u00e7ac dacusquiten beguiac.\n10:24 Ecen erraiten drau\u00e7uet, anhitz Prophetac eta reguec desiratu vkan dutela \u00e7uec ikusten ditu\u00e7uen gauc\u00e9n ikustera, eta ezpaitituzte ikussi: eta en\u00e7uten ditu\u00e7uen gauc\u00e9n en\u00e7utera, eta ezpaitituzte en\u00e7un.\n10:25 Orduan hun\u00e1, Legueco doctorbat iaiqui cedin, hura tentatzen \u00e7uela, eta cioela, Magistru\u00e1, cer eguinez vicitze eternala heretaturen dut?\n10:26 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc?\n10:27 Eta harc ihardesten \u00e7uela erran ce\u00e7an, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buru\u00e4 be\u00e7ala.\n10:28 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.\n10:29 Baina harc bere buru\u00e4 iustificatu nahiz, erran cie\u00e7\u00f3n Iesusi, Eta nor da ene hurcoa?\n10:30 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ce\u00e7an, Gui\u00e7ombat iausten cen Ierusalemetic Iericora, eta eror cedin gaichtaguin\u00e9n artera, eta hec hura billuciric, eta \u00e7aurthuric ioan citecen, hura erdi hilic vtziric.\n10:31 Eta encontruz Sacrificadorebat iauts cedin bide har\u00e7az beraz: eta hura ikussiric berce aldetic iragan cedin.\n10:32 Halaber Leuitabat-ere leku hartara helduric eta hura ikussiric, berce aldetic iragan cedin.\n10:33 Baina Samaritanobat bere bidea iragaiten \u00e7uela, ethor cedin harengana, eta hura ikussiric compassione har ce\u00e7an.\n10:34 Eta hurbilduric lot citzan haren \u00e7auriac, emanic olio eta mahatsarno, eta hura e\u00e7arriric bere abrearen gainean, eraman ce\u00e7an ostaleriara, eta pensa ce\u00e7an.\n10:35 Biharamunean partitzean idoquiric bi dinero eman cietz\u00f3n ostatuari, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Errequeitu em\u00f3c huni, eta cer-ere guehiago despendaturen baituc, nic itzul nadinean rendaturen drauat.\n10:36 Cein bada hirur hautaric irudi \u00e7aic gaichtaguinetara erori i\u00e7an denaren hurco i\u00e7an dela?\n10:37 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Hari misericordia eguin vkan draucana. Diotsa bada Iesusec, Oha, hic-ere eguic halaber.\n10:38 Eta guertha cedin hec ioaiten ciradela, hura sar baitzedin burgu batetan: eta emazte, Martha deitzen cen batec recebi ce\u00e7an hura bere etchera.\n10:39 Eta hunec \u00e7uen ahizpabat Maria deitzen cenic, harc-ere Iesusen oinetara iarriric cegoela, haren hitza en\u00e7uten \u00e7uen.\n10:40 Baina Martha eguitecotan cen anhitz cerbitzuren eguiten: eta gueldituric erran ce\u00e7an, Iauna, eztuc hic ansiaric ceren neure ahizp\u00e1c neuror cerbitzatzera vtziten nauen? erroc bada ni aldiz aiuta ne\u00e7an.\n10:41 Eta ihardesten \u00e7uela erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Martha, Martha, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gau\u00e7aren ondoan:\n10:42 Ordea gau\u00e7abat dun necessari\u00f3. Baina Mariac parte ona hautatu din, cein ezpaitzayo edequiren.\n11:1 Guertha cedin halaber leku batetan othoitz eguiten cegoela, cessatu cenean, erran baitzie\u00e7\u00f3n bere discipuluetaric batec, Iauna, iracats ie\u00e7aguc othoitz eguiten, Ioannesec-ere bere discipuluey iracatsi drauen be\u00e7ala.\n11:2 Eta erran ciec\u00e9n, Othoitz eguiten du\u00e7uenean, erran e\u00e7a\u00e7ue, Gure Aita ceru\u00e8tan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resum\u00e1, Eguin bedi hire vorondatea, ceru\u00e4n be\u00e7ala, lurrean-ere.\n11:3 Gure eguneco oguia iguc egunecotzat.\n11:4 Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirau\u00e8agu guri \u00e7or draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic.\n11:5 Eta erran ciec\u00e9n, Cein da \u00e7uetaric vkanen duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana, Adisquide\u00e1, presta ietzadac hirur ogui:\n11:6 Ecen ene adisquidebat ethorri i\u00e7an duc bidetic enegana, eta ezti\u00e1t cer aitzinean e\u00e7ar die\u00e7odan .\n11:7 Eta harc barnetic ihardesten duela erran de\u00e7an, Ezne\u00e7\u00e1la fascha: ia borth\u00e1 ertsia duc, eta ene haourtchoac enequila dituc ohean: ecin iaiqui niaitec hiri emaitera.\n11:8 Erraiten drau\u00e7uet, baldin iaiquiric eman ezpadie\u00e7o-ere, ceren haren adisquide den: halere haren muthiritassunagatic iaiquiric eman\u00e9n drauca cembat-ere behar baitu.\n11:9 Eta nic erraiten drau\u00e7uet, Esca \u00e7aitezte, eta emanen \u00e7ai\u00e7ue: bilhae\u00e7a\u00e7ue, eta eridenen du\u00e7ue: bulka e\u00e7a\u00e7ue eta irequiren \u00e7ai\u00e7ue.\n11:10 Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren \u00e7ayo.\n11:11 Eta cein da \u00e7uetaric ait\u00e1, semea ogui esca badaqui\u00f3, harribat emanen draucana? edo baldin arrain esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca?\n11:12 Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona emanen drauca?\n11:13 Beraz \u00e7uec baldin gaichto \u00e7aretelaric, badaqui\u00e7ue gau\u00e7a on\u00e9n \u00e7uen haourrey emaiten, cembatez guehiago \u00e7uen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen \u00e7aizconey.\n11:14 Orduan egotz ce\u00e7an campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, min\u00e7a baitzedin mutua: eta mirets ce\u00e7aten gendetz\u00e9c.\n11:15 Eta hetaric batzuc erran ce\u00e7aten, Beelzebub deabru\u00e9n princearen partez egoizten ditu campora deabruac.\n11:16 Eta berceac tentatzen \u00e7utela, signo cerutic esquez \u00e7aizcan.\n11:17 Baina harc nola baitzequizquian hay\u00e9n pensamenduac, erran ciec\u00e9n, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da.\n11:18 Eta baldin Satan-ere bere contra partitua bada, nolatan haren resum\u00e1 egonen da? ecen badio\u00e7ue Beelzebub-en partez campora egoizten ditudala nic deabruac.\n11:19 Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, \u00e7uen sem\u00e9c noren partez campora egoizten dituzte? halacotz hec i\u00e7anen dirade \u00e7uen iuge.\n11:20 Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut deabruac, segur heldu i\u00e7an da \u00e7uetara Iaincoaren resum\u00e1.\n11:21 Gui\u00e7on borthiz harmatu batec beguiratzen duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gau\u00e7\u00e1c.\n11:22 Baina bera baino borhitzago batec acomettaturic garait bade\u00e7a, haren harmadura gucia, ceinetan fida baitz\u00e9n, edequiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen.\n11:23 Enequin eztena ene contra da: eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da,\n11:24 Spiritu satsua ilki denean cembeit gui\u00e7onaganic leku leihorr\u00e9z dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki i\u00e7an bainaiz.\n11:25 Eta ethorriric erideiten du hura escobatua eta appaindua.\n11:26 Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric \u00e7azpi spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta eguiten da gui\u00e7on haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago.\n11:27 Eta guertha cedin gau\u00e7a hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzie\u00e7\u00f3n, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui ditu\u00e1n vgatzac.\n11:28 Eta harc erran ce\u00e7an, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza en\u00e7uten, eta hura beguiratzen dutenac.\n11:29 Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten, Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzay\u00f3 emanen Ionas prophetaren signoa baicen.\n11:30 Ecen nola Ionas Niniuacoey signo i\u00e7an baitzayen, hala i\u00e7anen \u00e7ay\u00f3 gui\u00e7onaren Semea-ere generatione huni.\n11:31 Egu-erdi aldeco reguina iaiquiren da iudicioan generatione hunetaco gui\u00e7onequin, eta condenaturen ditu: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren en\u00e7utera: eta hun\u00e1, Salomon bainoagoa leku hunetan:\n11:32 Niniuaco gui\u00e7onac iaiquiren dirade iudicioan generatione hunequin, eta condemnaturen dut\u00e9: ceren Ionasen predicationera emenda baitzitecen: eta hun\u00e1, Ionas bainoagoa leku hunetan.\n11:33 Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian e\u00e7arten, ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diraden\u00e9c arguia ikus de\u00e7aten\u00e7at.\n11:34 Gorputzaren candel\u00e1, beguia da: beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia ere argui duquec: baina gaichto bada, hire gorputza-ere ilhun duquec.\n11:35 Considera e\u00e7ac bada hitan den arguia ilhumbe ezt\u00e9n.\n11:36 Beraz baldin hire gorputz gucia argui bada, parteric batre ilhunic eztuela: argui i\u00e7anen duc gucia, candel\u00e1c bere claretateaz arguitzen au\u00e8nean be\u00e7ala.\n11:37 Eta min\u00e7atu cenean, othoitz eguin cie\u00e7on Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin mahainean.\n11:38 Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ce\u00e7an ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean.\n11:39 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Iaunac, Baina \u00e7uec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen du\u00e7ue: baina \u00e7uen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz.\n11:40 Adimendu gabe\u00e1c, campocoa eguin duenac eztu barnecoa ere eguin?\n11:41 Aitzitic du\u00e7uenetic ema\u00e7ue elemosynatan: eta huna, gau\u00e7a guciac chahu dituque\u00e7ue.\n11:42 Baina maledictione \u00e7uen gainean Phariseu\u00e1c: ecen detchematzen ditu\u00e7ue menth\u00e1 eta rut\u00e1, eta baratze belhar gucia, baina vtziten ditu\u00e7ue guibelera Iaincoaren iugemendua eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi.\n11:43 Maledictione \u00e7uen gainean Phariseu\u00e1c: ecen on darizte\u00e7ue lehen iar lekuey synagoguetan, eta salutationey merkatuetan.\n11:44 Maledictione \u00e7uen gainean Scriba eta Phariseu hypocrit\u00e1c: ecen monument agueri eztiradenac be\u00e7ala \u00e7arete, eta hay\u00e9n gainean dabiltzan gui\u00e7on\u00e9c ezpaitaquizquite.\n11:45 Orduan ihardesten duela Legueco doctoretaric batec diotsa, Magistrua, gau\u00e7a hori\u00e9n erraitean gu-ere iniuriatzen gaituc.\n11:46 Eta harc dio, Maledictione \u00e7uen gainean-ere Legueco doctor\u00e1c, ecen cargatzen ditu\u00e7ue gui\u00e7onac carga iassaiteco nequezcoez: baina ceuroc \u00e7uen erhietaric batez eztitu\u00e7ue carg\u00e1c hunquitzen.\n11:47 Maledictione \u00e7uen gainean, ecen edificatzen ditu\u00e7ue Prophet\u00e9n thumb\u00e1c, eta \u00e7uen ait\u00e9c hil vkan dituzte hec.\n11:48 Segurqui testificatzen du\u00e7ue ceuroc \u00e7uen aiten obretan consentitzen du\u00e7uela: ecen hec hil dituzte, eta \u00e7uec edificatzen ditu\u00e7ue hay\u00e9n thumb\u00e1c.\n11:49 Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophet\u00e1c eta Apostoluac, eta hetaric hilen dut\u00e9 eta persecutaturen.\n11:50 Natione huni galdeguin daquion\u00e7at, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta guci\u00e9n odola:\n11:51 Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan baitzut\u00e9n aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen \u00e7ayola natione huni.\n11:52 Maledictione \u00e7uen gainean Legueco doctor\u00e1c: ecen e\u00e7agutzearen gakoa kendu du\u00e7ue: ceuroc etzarete sarthu i\u00e7an, eta sartzen ciradenac beguiratu ditu\u00e7ue.\n11:53 Eta gau\u00e7a hauc h\u00e6y erraiten cerauztenean, has cequitzon Scrib\u00e1c eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gau\u00e7az.\n11:54 Celatan ceudela, eta cerbait haren ahotic hatzaman aiherrez \u00e7abiltzala, accusa le\u00e7aten\u00e7at.\n12:1 Bizquitartean bildu i\u00e7anic gendetze mul\u00e7o handiac hambat non elkar aurizquiten baitzut\u00e9n, has cequi\u00e9n erraiten bere discipuluey, Lehenic beguira \u00e7aitezte Phariseu\u00e9n altchagarritic, cein baita hypocrisi\u00e1.\n12:2 Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.\n12:3 Halacotz ilhumbean erran ditu\u00e7uen gau\u00e7\u00e1c, arguian en\u00e7unen dirade: eta beharrira gamberetan erran du\u00e7uena, predicaturen da etche gainetan.\n12:4 Eta diotsuet \u00e7uey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen duten\u00e9n, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin de\u00e7aten.\n12:5 Baina eracutsiren drau\u00e7uet noren beldur behar \u00e7areten: \u00e7areten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztec\u00f3 authoritatea duenar\u00e9n: are diotsuet, haren beldur \u00e7areten.\n12:6 Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean ?\n12:7 Baina \u00e7uen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio du\u00e7ue \u00e7uec.\n12:8 Badiotsuet bada, Norc-ere ni aithorturen bainau gui\u00e7onen aitzinean, gui\u00e7onaren Semeac-ere aithorturen du hura Iaincoaren Aingueru\u00e9n aitzinean.\n12:9 Baina ni gui\u00e7on\u00e9n aitzinean vkaturen nauena, vkatua i\u00e7anen da Iaincoaren Aingueru\u00e9n aitzinean.\n12:10 Eta norc-ere erranen baitu hitzic gui\u00e7onaren Semearen contra barkaturen \u00e7ay\u00f3 hari: baina Spiritu sainduaren contra blasphematuren duenari, etzay\u00f3 barkaturen.\n12:11 Eta eramanen \u00e7aituztenean synagoguetara, eta magistratuetara, eta potestatetara, eztu\u00e7uela ansiaric, nola edo cer ihardetsiren du\u00e7uen edo cer erranen.\n12:12 Ecen Spiritu sainduac iracatsiren \u00e7aituzte ordu hartan berean, cer erran behar daten.\n12:13 Eta erran cie\u00e7\u00f3n gendetzecoetaric batec, Magistru\u00e1, err\u00f3c ene anayeri parti de\u00e7an enequin heretagea.\n12:14 Baina harc erran cie\u00e7\u00f3n, Gui\u00e7on\u00e1, norc e\u00e7arri nau ni iuge, edo partitzale \u00e7uen gainean?\n12:15 Guero erran cie\u00e7\u00f3n, Ikussa\u00e7ue, eta beguira \u00e7aitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric.\n12:16 Eta erran ciec\u00e9n comparationebat, cioela, Gui\u00e7on abrats baten land\u00e9c abundantqui fructu ekarri vkan dut\u00e9:\n12:17 Eta gogueta eguiten \u00e7uen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac.\n12:18 Eta erran ce\u00e7an, Haur eguinen dut: deseguinen ditut neure granerac, eta handiagoac eguinen ditut: eta hara bilduren ditut neure fructu guciac, eta neure onac.\n12:19 Eta erranen draucat neure arimari, Arim\u00e1, badituc on handiac anhitz vrthetacozat bilduac: reposa adi, ian e\u00e7ac, edan e\u00e7ac, eta atseguin har e\u00e7ac.\n12:20 Baina erran cie\u00e7\u00f3n Iaincoac, Erho\u00e1, gaurco gau\u00e8an eure arim\u00e1 edequiren \u00e7aic: eta ditu\u00e1n gau\u00e7\u00e1c, noren i\u00e7anen dirade?\n12:21 Hala da onhassun handiac beretaco biltzen dituena, eta Iaincoa baithan abrats eztena.\n12:22 Orduan erran ciec\u00e9n bere discipuluey, Halacotz diotsuet, eztu\u00e7uen artharic \u00e7uen vicitzeaz, cer ianen du\u00e7uen: ez eta gorputzaz cer\u00e7az veztituren \u00e7areten.\n12:23 Vicia vianda baino guehiago da, eta gorputza abillamendua baino.\n12:24 Considera itza\u00e7ue beleac, ecen eztutela ereiten ez biltzen, eta hec eztut\u00e9 sotoric ez graneric, eta Iaincoac hatzen ditu hec, cembatez \u00e7uec chori\u00e9c baino guehiago balio du\u00e7ue?\n12:25 Eta norc \u00e7uetaric artha vkanez eratchequi ahal die\u00e7aqueo bessobat bere handitassunari?\n12:26 Bada baldin chipi\u00e9n dena-ere ecin badagui\u00e7ue, cer goitico\u00e9z arthatsu \u00e7arete?\n12:27 Consideraitza\u00e7ue floreac, nola handitzen diraden: eztirade nekatzen, eta eztute iruten: baina badiotsuet, are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu i\u00e7an hetaric bat be\u00e7ala.\n12:28 Bada baldin egun land\u00e1n belhar dena, eta bihar labean e\u00e7arten dena Iaincoac hala inguru veztitzen badu, cembatez areago \u00e7uec fede chipitacoac\n12:29 \u00c7uec beraz eztagui\u00e7uela galderic cer ianen du\u00e7uen edo cer edanen: eta etzaiteztela dud\u00e1n iar\n12:30 Ecen gau\u00e7a hauc guciac munduco gend\u00e9c bilhatzen dituzt\u00e9: baina \u00e7uen Aitac badaqui, ecen hau\u00e8n beharra badu\u00e7uela.\n12:31 Bainaitzitic bilha e\u00e7a\u00e7ue Iaincoaren resum\u00e1, eta gau\u00e7a hauc guciac emanen \u00e7aizqui\u00e7ue gaineraco.\n12:32 Ezaicela beldur tropel chipi\u00e1, ecen \u00e7uen Aitaren placer ona i\u00e7an da \u00e7uey resumaren emaitera.\n12:33 Sal itza\u00e7ue \u00e7uen onac, eta eman itza\u00e7ue elemosynatan. Eguin itza\u00e7ue ceurondaco \u00e7ahartzen eztiraden muls\u00e1c, ceru\u00e8tan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten.\n12:34 Ecen non baita \u00e7uen thesaura, han i\u00e7anen da \u00e7uen bihotza-ere.\n12:35 Bira \u00e7uen guerrunceac guerricatuac, eta \u00e7uen candel\u00e1c irachequiac.\n12:36 Eta \u00e7uec \u00e7areten noiz hay\u00e9n nabussia ezteyetaric itzul daiten beguira dauden gui\u00e7onetar\u00e1t irudi: dathorrenean, eta borth\u00e1 bulka de\u00e7anean, bertan irequi de\u00e7oten\u00e7\u00e1t.\n12:37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.\n12:38 Eta baldin badathor bigarren veill\u00e1n, eta heren veill\u00e1n badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec.\n12:39 Eta haur iaqui\u00e7ue, ecen baldin baleaqui aitafamili\u00e1c cer orduz ohoina ethorteco lic\u00e9n, veilla le\u00e7aqueela, eta ezle\u00e7aqueela vtzi \u00e7ulhatzera bere etchea.\n12:40 \u00c7uec-ere bada \u00e7areten prest, ecen vste eztu\u00e7uen orduan gui\u00e7onaren Semea ethorriren da.\n12:41 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n Pierrisec, Iauna, guri erraiten draucuc comparatione hori ala bay guciey-ere?\n12:42 Eta erran ce\u00e7an Iaunac, Cein da despens\u00e9r leyala eta \u00e7uhurra, nabussiac bere familiaren gaineco ordenatu duena, dembor\u00e1n ordinarioa deyen\u00e7\u00e1t?\n12:43 Dohatsu da cerbitzari hura, dathorrinean nabussiac hala eguiten eridenen duena.\n12:44 Eguiazqui erraiten drau\u00e7uet, ecen duen guciaren gaineco e\u00e7arriren duela hura.\n12:45 Eta baldin erran bade\u00e7a cerbitzari harc bere bihotzean, Berancen du ene nabussiac ethortera: eta has badadi cehatzen muthill\u00e9n eta nescato\u00e9n, eta iaten eta edaten eta horditzen:\n12:46 Ethorriren da cerbitzari haren nabussia, harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean: eta bereciren du hura, eta haren partea infidelequin e\u00e7arriren.\n12:47 Eta bere nabussiaren vorondatea e\u00e7agutu duen cerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren vorondatearen araura eguin, cehaturen da anhitz vkaldiz:\n12:48 Baina e\u00e7agutu eztuena, eta cehatu i\u00e7ateco mereci duqueen gau\u00e7ac eguin dituena, cehaturen da vkaldi gutiz. Bada anhitz eman i\u00e7an \u00e7ayon guciari, anhitz galde eguinen \u00e7ay\u00f3: eta beguiratzera anhitz eman i\u00e7an \u00e7ayonari, hambat guehiago galde eguinen \u00e7ay\u00f3.\n12:49 Suaren emaitera ethorri naiz lurrera: eta cer nahi dut guehiago baldin ia irachequia bada?\n12:50 Baina baptismo batez batheyatzeco naiz, eta nola hertsen naiz haur compli daiten artean?\n12:51 Vste du\u00e7ue ecen lurrean baquearen e\u00e7artera ethorri naicela? ez, diotsuet, baina diuisionearen.\n12:52 Ecen hemendic har\u00e1t i\u00e7anen dirade borz etche batetan diuisionetan diratenic, hirurac bi\u00e9n contra, eta biac hirur\u00e9n contra.\n12:53 Diuisionetan i\u00e7anen da ait\u00e1 semearen contra, eta semea aitaren contra: am\u00e1 alabaren contra, eta alab\u00e1 amaren contra: ama-guinharreb\u00e1 bere errenaren contra, eta errena bere ama-guinharrebaren contra.\n12:54 Guero erraiten cerauen gendetzey-ere, Ikus de\u00e7a\u00e7uenean hodeybat altchatzen dela Occidentetic, bertan dio\u00e7ue, vria heldu da: eta hala guerthatzen da.\n12:55 Eta hego\u00e1c draunsanean, erraiten du\u00e7ue, ecen bero eguinen duela: eta hala guerthatzen da.\n12:56 Hypocrit\u00e1c, ceru\u00e4ren eta lurraren itchuraren iugeatzen daqui\u00e7ue: eta dembora hunez nola eztu\u00e7ue iugeatzen?\n12:57 Eta nola ceuron buruz-ere eztu\u00e7ue iugeatzen bide dena?\n12:58 Bada ioaiten aicenean eure partida contrastarequin magistratuagana, enseya adi bidean haren menetic ilkiten: tira eze\u00e7an\u00e7at iugeagana, eta iugeac eman ie\u00e7on sargeantari, eta sargeantac e\u00e7ar eze\u00e7an presoindeguian.\n12:59 Erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic azquen pelata-ere renda diroqueano.\n13:1 Eta baciraden batzu dembora hartan berean hari contatzen ceraucatenic Galileano\u00e9z, cein\u00e9n odola Pilatec nahassi vkan baitzuen hay\u00e9n sacrificioequin.\n13:2 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Vste du\u00e7ue ecen Galileano hauc berce Galileano guciac baino bekatoreago ciradela, ceren halaco gau\u00e7\u00e1c suffritu baitituzte?\n13:3 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpa\u00e7aitezte guciac halaber galduren \u00e7arete.\n13:4 Ezpa, Siloeco dorreac gainera eroriric hil vkan cituen heme\u00e7ortzi hec, vste du\u00e7ue Ierusalemeco habitant guciac baino hoguendunago ciradela?\n13:5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpa\u00e7aitezte, guciac halaber galduren \u00e7arete.\n13:6 Erraiten \u00e7uen comparatione haur-ere, ficotzebat \u00e7uen edocein-batec landatua bere mahastian: eta fructu bilha ethor cedin hartara: eta etze\u00e7an eriden.\n13:7 Eta erran cie\u00e7\u00f3n mahasti \u00e7ainari, Hun\u00e1, hirur vrthe dic ethorten naicela fructu bilha ficotze hunetara, eta eztiat erideiten: picca e\u00e7ac: certaco lurra-ere empatchatzen du?\n13:8 Eta harc ihardesten \u00e7uela erran cie\u00e7\u00f3n, Iauna, vtzi e\u00e7ac are vrthe hunetan, inguru aitzurtu duquedano, eta vngarri eman de\u00e7aqueodano.\n13:9 Eta baldin ekar bade\u00e7a fructuric, vngui, ezpere, guero piccaturen duquec.\n13:10 Eta iracasten ari cen synagoga batetan Sabbathoan.\n13:11 Eta hun\u00e1, emaztebat ethor cedin eritassunezco spiritua \u00e7uenic ia heme\u00e7ortzi vrthez: eta cen crocatua, eta neholetan-ere ecin chuchent ceiten.\n13:12 Eta hura ikussi \u00e7uenean Iesusec dei ce\u00e7an beregana, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Emaztea, lachatu aiz eure eritassunetic.\n13:13 Eta gainean e\u00e7ar cietz\u00f3n escuac, eta bertan chuchent cedin, eta glorificatzen \u00e7uen Iaincoa.\n13:14 Baina ihardesten \u00e7uela synagogaco principalac, gaitzituric ceren Sabbathoan sendatu \u00e7uen Iesusec, erran cie\u00e7on populuari, Sey egun dirade ceinetan lan eguin behar baita, hetan bada\u00e7atozte eta senda \u00e7aitezte, eta ez Sabbath egunean.\n13:15 lhardets cie\u00e7\u00f3n bada Iaunac, eta erran ce\u00e7an, Hypocrit\u00e1, \u00e7uetaric batbederac Sabbathoan eztu lachatzen bere idia edo bere astoa mangederatic, eta eramaiten ederatera?\n13:16 Eta Abrahamen alaba haur, cein estecatu baitzuen Satanec, hun\u00e1, heme\u00e7ortzi vrthe duela, etz\u00e9n estecadura hunetaric lachatu behar Sabbath egunean?\n13:17 Eta gau\u00e7a hauc harc erraiten cituenean, confunditzen ciraden hari contrastatzen \u00e7aizquion guciac: baina populu gucia alegueratzen cen har\u00e7az eguiten ciraden gau\u00e7a glorioso guci\u00e9z.\n13:18 Orduan erraiten \u00e7uen Iesusec, Cer irudi du Iaincoaren resum\u00e1c? eta cerequin comparaturen dut hura?\n13:19 Mustarda bihia irudi du, cein harturic gui\u00e7on batec e\u00e7ar baitze\u00e7an bere baratzean, eta haz cedin eta arbore handia eguin cedin eta ceruco chori\u00e9c ohatzeac eguin dituzte haren adarretan.\n13:20 Eta berriz erran ce\u00e7an, Cerequin comparaturen dut Iaincoaren resum\u00e1?\n13:21 Altchagarria irudi du, cein harturic emazte batec e\u00e7ar baitze\u00e7an hirur neurri irinetan, gucia altchatu li\u00e7ateno.\n13:22 Guero iragaiten cen hirietan eta burgu\u00e8tan, iracasten \u00e7uela, eta Ierusalemeratco bidea eguiten \u00e7uela.\n13:23 Eta erran cie\u00e7\u00f3n norbeitec, Iauna, gutiac dira saluatzen diradenac? Eta harc erran ciec\u00e9n,\n13:24 Enseya \u00e7aitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drau\u00e7uet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade.\n13:25 Eta aitafamilia iaiqui datenean, eta borth\u00e1 ertsi duqueenean, eta has \u00e7aiteztenean campoan egoiten, eta bortharen bulkatzen, erraiten du\u00e7uela, Iauna, Iauna, irequi e\u00e7aguc: eta ihasderten duela erranen drau\u00e7ue, Eztaquit \u00e7uec nongo \u00e7areten.\n13:26 Orduan hassiren \u00e7arete erraiten, Ian diagu hire presenti\u00e1n, eta edan diagu, eta gure carriquetan iracatsi duc hic.\n13:27 Eta erranen du, Erraiten drau\u00e7uet eztaquit \u00e7uec nongo \u00e7areten: parti \u00e7aitezte eneganic iniquitate eguiten du\u00e7uen guci\u00e1c.\n13:28 Han i\u00e7anen da nigar eta hortz garrascots: ikus ditza\u00e7uenean Abraham, eta Isaac, eta Iacob eta Propheta guciac Iaincoaren resum\u00e1n, eta \u00e7uec campora iraizten \u00e7aretela.\n13:29 Orduan ethorriren dirade Orientetic, eta Occidentetic: Aquilonetic, eta Egu-erditic: eta iarriren dirade mahainean Iaincoaren resum\u00e1n.\n13:30 Eta hun\u00e1, dirade azquen, lehen i\u00e7anen diradenac: eta dirade lehen, azquen i\u00e7anen diradenac.\n13:31 Egun hartan berean hurbil citecen Phariseuetaric batzu, erraiten ceraucatela, Ilki adi, eta oha hemendic: ecen Herodesec hil nahi au.\n13:32 Eta erran ciec\u00e9n, \u00c7oazte eta erro\u00e7ue aceri hari, Hun\u00e1, egoizten citi\u00e1t deabruac campora, eta sendatzea acabatzen di\u00e1t egun eta bihar, eta hereneco egunean fin hartzen diat.\n13:33 Baina bide eguin behar diat egun eta bihar eta etzi: ecen eztuc guerthatzen Prophetaric batre hil dadin Ierusalemetic lekora.\n13:34 Ierusaleme, Ierusaleme, ceinec hiltzen baitituc Prophet\u00e1c, eta lapidatzen hiregana igorri diradenac, cembat aldiz nahi vkan ditut bildu hire haourrac, oilloac bere chito aldea bere hegal\u00e9n azpira be\u00e7ala, eta ezpaitu\u00e7ue nahi vkan?\n13:35 Horr\u00e1 vtziten \u00e7ai\u00e7ue \u00e7uen etchea desert. Baina eguiaz diotsuet, ecen eznau\u00e7uela ikussiren, guertha daiteno darra\u00e7uen, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.\n14:1 Guertha cedin halaber hura ethorri cenean Phariseuetaco principal baten etchera Sabbathoan bere refectionearen hartzera, hec gogoa emaiten baitzeraucaten.\n14:2 Eta hun\u00e1, gui\u00e7on hydropicobat cen haren aitzinean.\n14:3 Orduan ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n Legueco doctorey eta Phariseuey, cioela, Sori da Sabbathoan sendatzea?\n14:4 Eta hec ichilic egon citecen, Eta harc hura harturic senda ce\u00e7an, eta igor ce\u00e7an.\n14:5 Eta ihardesten cerauela, erran ce\u00e7an, Ceinec \u00e7uetaric astoa edo idia putzura eror badaqui\u00f3, eztu bertan hura idoquiren Sabbath egunean?\n14:6 Eta ecin gau\u00e7a hau\u00e9n gainean ihardets ce\u00e7aqueoten.\n14:7 Erraiten cerauen halaber gomitatu i\u00e7an ciradeney comparationebat, gogoatzen \u00e7uela nola lehen iarleku\u00e9z hautatzen ciraden, ciostela,\n14:8 Norbeitec dei a\u00e7anean ezteyetara, ezadila iar lehen lekuan, guertha eztadin, hi baino ohoratuagobat harc deithu duen:\n14:9 Eta ethorriric hura eta hi deithu \u00e7aituztenac erran die\u00e7\u00e1n, Em\u00f3c huni lekua: eta orduan has ezadin ahalquerequin azquen lekuaren eduquiten.\n14:10 Baina gomitatu aicenean, habil, iar adi azquen lekuan: dathorrenean hi gomitatu auenac erran die\u00e7an\u00e7at, Adisquide\u00e1, igan adi gorago: orduan duquec ohore hirequin mahainean iarriric dauden\u00e9n aitzinean.\n14:11 Ecen bere buru\u00e4 goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buru\u00e4 beheratzen duena, goraturen da.\n14:12 Eta bera gomitatu \u00e7uenari-ere erraiten ceraucan, Eguiten duanean barazcaribat edo affaribat, eztitzala dei eure adisquideac, ez eure anayeac, ez eure ahaideac, ez au\u00e7o abratsac, hec ere aldiz bere aldetic gomita eze\u00e7aten\u00e7\u00e1t, eta ordaina renda eztaqui\u00e1n.\n14:13 Baina eguiten duanean banquetbat, dei itzac paubreac, impotentac, maingu\u00e4c, itsuac:\n14:14 Eta dohatsu i\u00e7anen aiz: ceren ezpaitute nondic hiri ordaina renda: ecen hiri rendaturen \u00e7aic ordaina iusto\u00e9n resurrectionean.\n14:15 Eta gau\u00e7a hauc en\u00e7unic harequin mahainean iarriric ceudenetaric batec erran cie\u00e7\u00f3n, Dohatsu duc Iaincoaren resum\u00e1n ogui ianen duena.\n14:16 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Gui\u00e7on batec eguin ce\u00e7an affari handibat, eta dei ce\u00e7an anhitz:\n14:17 Eta igor ce\u00e7an bere cerbitzaria affal ordutan, gomitatuey erraitera, \u00c7atozte, ecen gau\u00e7a guciac prest dirade.\n14:18 Baina guciac has citecen consentimendu batez excusatzen. Lehenac erran cie\u00e7\u00f3n, Possessionebat erossi diat, eta haren ikustera ilki behar diat: othoitz eguiten drauat, eduqui ne\u00e7ac excusatutan.\n14:19 Eta berceac erran ce\u00e7an, Borz idi vztarri erossi citiat, eta banihoac hay\u00e9n phorogatzera: othoitz eguiten drauat eduqui ne\u00e7ac excusatutan.\n14:20 Eta berceac erran ce\u00e7an, Emazte hartu diat, eta halacotz ecin niathorrec.\n14:21 Eta itzuliric cerbitzari harc conta cietz\u00f3n gau\u00e7a hauc bere nabussiari. Orduan asserreturic aitafamili\u00e1c erran cie\u00e7\u00f3n bere cerbitzariari, Habil fitetz placetara, eta hirico carriquetara, eta paubreac eta impotentac, eta maingu\u00e4c eta itsuac huna barnera erekar itzac.\n14:22 Eta erran ce\u00e7an cerbitzariac, Nabussi\u00e1, eguin i\u00e7an duc, manatu du\u00e1n be\u00e7ala eta oraino baduc leku.\n14:23 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n nabussiac cerbitzariari, Oha bidetara eta berroetara, eta bortchaitzac, sartzera bethe dadin\u00e7\u00e1t ene etchea.\n14:24 Ecen erraiten drau\u00e7uet, gui\u00e7on deithu i\u00e7an ciraden hetaric batec-ere eztuela ene affaritic dastaturen.\n14:25 Eta gendetze handiac ioaiten ciraden harequin: eta itzuliric erran ciec\u00e9n.\n14:26 Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu bere aita eta am\u00e1, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arreb\u00e1c, etare guehiago bere arima-ere, ecin date ene discipulu.\n14:27 Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu.\n14:28 Ecen cein da \u00e7uetaric dorrebat edificatu nahi duenic, lehen iarriric gostuac contatzen eztituena, eya acabatzeco baduenez?\n14:29 Fundamenta e\u00e7arri duqueen ondoan, eta ecin acabatu duqueenean, ikussiren duten guciac har\u00e7az truffatzen has eztitecen\u00e7\u00e1t, dioitela,\n14:30 Gui\u00e7on hunec hassi du edificatzen eta ecin acabatu du.\n14:31 Edo cein da reguea berce regue baten contra batailla emaitera abiatzen dena, lehen iarriric consultatzen eztuen, eya hamar millarequin aitzinera ilki ahal daquidionez, hoguey millarequin haren contra ethorten denari?\n14:32 Bercela hura oraino vrrun deno, embachadore igorriric baque esquez iarten da.\n14:33 Hala beraz, norc-ere \u00e7uetaric bere on guciac ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu.\n14:34 On da gatza: baina baldin gatza gue\u00e7at badadi, cer\u00e7az gacituren da?\n14:35 Ezta lurrecotzat, ez ongarricotzat deusgay: baina camporat egoizten da hura. En\u00e7uteco beharriric duenac, en\u00e7un beca.\n15:1 Eta hurbiltzen ciraden harengana publicano eta gende vicitze gaichtotaco guciac, hura en\u00e7un le\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n15:2 Eta murmuratzen \u00e7ut\u00e9n Phariseu\u00e9c eta Scrib\u00e9c, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen ditu, eta iaten du hequin.\n15:3 Baina harc erran ciec\u00e9n comparatione haur, cioela,\n15:4 Cein gui\u00e7onec \u00e7uetaric ehun ardi dituela eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden de\u00e7aqueno?\n15:5 Eta eriden duenean e\u00e7arten du bere sorbald\u00e9n gainean alegueraric.\n15:6 Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta au\u00e7oac, diostela, Aleguera \u00e7aitezte enequin: ecen eriden dut neure ardi galdua.\n15:7 Erraiten drau\u00e7uet ecen hala bozcario i\u00e7anen dela ceru\u00e4n bekatore emendatzen den baten\n15:8 Edo cein emazte hamar drachma dituenec, baldin gal bade\u00e7a drachmabat, eztu arguia vizten eta etchea escobatzen, eta bilhatzen diligentqui hura eriden de\u00e7aqueno?\n15:9 Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adisquideac eta au\u00e7oac, dioela, Aleguera \u00e7aitezte enequin: ecen eriden dut galdu nuen drachm\u00e1.\n15:10 Hala, diotsuet, bozcario i\u00e7anen dela Iaincoaren Aingueru\u00e9n aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.\n15:11 Halaber erran ce\u00e7an, Gui\u00e7on batec cituen bi seme:\n15:12 Eta hetaric gaztenac erran cie\u00e7\u00f3n ait\u00e1ri, Ait\u00e1, indac onhassunetic niri heltzen \u00e7aitadan partea. Eta parti cietz\u00e9n onac.\n15:13 Eta egun gutiren buru\u00e4n, guciac bilduric seme gaztenor ioan cedin herri vrrun batetara: eta han irion ce\u00e7an bere onhassuna, prodigoqui vici i\u00e7anez.\n15:14 Gucia despendatu vkan \u00e7uenean, eguin i\u00e7an cen gossete gogorbat herri hartan, eta hura has cedin behar i\u00e7aten:\n15:15 Eta ioanic leku hartaco burg\u00e9s batequin iar cedin, eta harc igor ce\u00e7an bere possessionetara vrd\u00e9n bazcatzera.\n15:16 Eta desir \u00e7uen vrd\u00e9c iaten \u00e7uten maguinchetaric bere sabelaren bethatzera: eta nehorc etzeraucan emaiten.\n15:17 Eta bere buru\u00e4ri ohart cequionean, erran ce\u00e7an, Cembat alocacer diraden ene aitaren etchean oguia frango dutenic, eta ni gossez hiltzen bainaiz!\n15:18 Iaiquiric ioanen naiz neure aitagana, eta erranen draucat, Ait\u00e1, huts eguin diat ceru\u00e4ren contra, eta hire aitzinean.\n15:19 Eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco: eguin ne\u00e7ac eure alocaceretaric bat be\u00e7ala.\n15:20 Iaiquiric bada ethor cedin bere aitagana. Eta hura oraino vrrun cela, ikus ce\u00e7an bere aitac, eta compassione har ce\u00e7an, eta laster eguinic egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 haren leppora, eta pot eguin cie\u00e7on.\n15:21 Eta erran cie\u00e7\u00f3n semeac, Ait\u00e1, huts eguin diat ceru\u00e4ren contra, eta hire aitzinean, eta guehiagoric eznauc digne hire seme deitzeco.\n15:22 Orduan erran ciec\u00e9n ait\u00e1c bere cerbitzariey, Ekar\u00e7ue arropa principalena, eta iaunz e\u00e7o\u00e7ue: eta emo\u00e7ue erhaztumbat bere escura, eta \u00e7apatac oinetara:\n15:23 Eta ekarriric aretze guicena, hil e\u00e7a\u00e7ue: eta iaten dugula atseguin har de\u00e7agun.\n15:24 Ecen ene seme haur hil cen, eta har\u00e7ara viztu da: galdu cen, eta eriden da. Eta has citecen atseguin hartzen.\n15:25 Eta cen haren seme \u00e7aharrena land\u00e1n, eta ethorten cela etcheari hurbildu \u00e7ayonean, en\u00e7un citzan melodi\u00e1 eta dan\u00e7\u00e1c.\n15:26 Eta deithuric cerbitzarietaric bat, interroga ce\u00e7an hura cer cen.\n15:27 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, hire anaye ethorri i\u00e7an duc, eta hil vkan dic hire aitac aretze guicembat, ceren ossoric hura recebitu duen.\n15:28 Eta asserre cedin: eta etz\u00e9n sarthu nahi i\u00e7an: bere ait\u00e1c bada ilkiric othoitz eguin cie\u00e7on.\n15:29 Baina harc ihardesten \u00e7uela erran cie\u00e7\u00f3n bere aitari, Hun\u00e1, hambat vrthe dic cerbitzatzen audala, eta egundano hire manuric eztiat iragan, eta egundano pitinabat eztrautac eman neure adisquidequin atseguin hartzeco.\n15:30 Baina hire seme haur, ceinec iretsi vkan baitu hire onhassun gucia put\u00e9quin, ethorri i\u00e7an denean, hil vkan draucac huni aretze guicena.\n15:31 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Sem\u00e9, hi bethi enequin aiz, eta ene gucia hire duc:\n15:32 Eta atseguin hartu behar \u00e7u\u00e1n eta alegueratu, ceren hire anaye haur hil baitz\u00e9n, eta viztu baita, galdu baitz\u00e9n, eta eriden baita.\n16:1 Eta erran ciec\u00e9n bere discipuluey- ere, Gui\u00e7on abratsbat cen despenserbat \u00e7uenic, haur accusa cedin hura baithan, haren on\u00e9n irioile be\u00e7ala:\n16:2 Eta hura deithuric erran cie\u00e7\u00f3n, Cer dan\u00e7ut haur hi\u00e7az? renda e\u00e7ac eure despensaren contua: ecen guehiagoric ecin ai\u00e7ate despens\u00e9r.\n16:3 Orduan erran ce\u00e7an bere baithan despenserac, Cer eguinen dut, neure nabussiac despensaren cargu\u00e4 edequiten drautanaz gueroz? aitzurreric ecin daidit, esque ebiltera ahalque naiz.\n16:4 Badaquit cer eguinen dudan, despensergoatic kendu naicenean recebi ne\u00e7aten\u00e7\u00e1t batzuc bere etchetara.\n16:5 Orduan deithuric bere nabussiaren \u00e7ordunetaric batbedera, erran cie\u00e7\u00f3n lehenari, Cembat \u00e7or draucac ene nabussiari?\n16:6 Eta hunec erran ce\u00e7an, Ehun barril olio: eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Har e\u00e7ac eure cedul\u00e1, eta iarriric fitetz, scriba e\u00e7ac berroguey eta hamar\n16:7 Guero berce bati erran cie\u00e7\u00f3n, Eta hic cembat \u00e7orduc? eta harc erran ce\u00e7an, Ehun neurri ogui. Orduan harc erran cie\u00e7\u00f3n, Har e\u00e7ac eure cedul\u00e1, eta scriba e\u00e7ac lauroguey.\n16:8 Eta lauda ce\u00e7an nabussiac despenser gaichtoa, ceren \u00e7uhurqui eguin vkan baitzuen: hunegatic mundu hunetaco haourrac \u00e7uhurrago dirade, ecen ez arguico haourrac bere generationean\n16:9 Eta nic erraiten drau\u00e7uet, Eguin itza\u00e7ue \u00e7uendaco adisquideac abrastassun iniquo\u00e9z falta \u00e7aiteztenean recebi \u00e7aitzaten\u00e7at tabernacle eternaletara.\n16:10 Gau\u00e7a chipienetan leyal dena, handian-ere leyal da: eta gau\u00e7a chipian iniusto dena, handian-ere iniusto da.\n16:11 Bada baldin abrastassun iniquoetan leyal i\u00e7an ezpa\u00e7arete, abrastassun eguiazcoetan nor fidaturen \u00e7ai\u00e7ue?\n16:12 Eta baldin berceren gau\u00e7\u00e1n leyal i\u00e7an ezpa\u00e7arete, \u00e7uen dena norc emanen drau\u00e7ue?\n16:13 Cerbitzaric batec-ere ecin bi nabussi cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaque\u00e7ue Iaincoa, eta abrastassunac\n16:14 Eta gau\u00e7a hauc guciac en\u00e7uten cituzten Phariseuec-ere, cein baitziraden auaritioso: eta har\u00e7az truffatzen ciraden\n16:15 Eta erran ciec\u00e9n, \u00c7uec \u00e7arete \u00e7uen buru\u00e4c iustificatzen ditu\u00e7uenac gui\u00e7on\u00e9n aitzinean: baina Iaincoac bada\u00e7aguzqui \u00e7uen bihotzac: ecen gui\u00e7oney gora \u00e7ayena, abominatione da Iaincoaren aitzinean.\n16:16 Legueac eta Prophet\u00e9c iraun dut\u00e9 Ioannesganano: dembora har\u00e7az gueroztic Iaincoaren resum\u00e1 euangelizatzen da, eta batbederac hura du bortchatzen.\n16:17 Errachago da ceru\u00e4 eta lurra iragan ditecen, ecen ez Leguearen punctu hutsbat eror dadin.\n16:18 Norc-ere vtziten baitu bere emaztea, eta berce batequin ezconcen baita, adulterio iauquiten du: eta senharrac vtzi duenarequin ezconcen denac, adulterio iauquiten du.\n16:19 Cen bada gui\u00e7on abratsbat, eta veztitzen cen escarlataz eta cetaz, eta egun oroz tractatzen cen vngui eta magnificoqui.\n16:20 Cen halaber paubrebat Lazaro deitzen cenic, cein baitzetzan haren borth\u00e1n, \u00e7auriz bethea:\n16:21 Eta \u00e7uen desir abratsaren mahainetic erorten ciraden appurretaric assetzeco, baina are orac ethorten ciraden eta haren \u00e7auriac limicatzen cituzt\u00e9n.\n16:22 Guertha cedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingueru\u00e9z Abrahamen bulharrera: hil cedin bada abrats hura-ere, eta ohortze i\u00e7an cen.\n16:23 Eta iffernuetan bere beguiac goiti altchaturic tormentetan cela, ikus ce\u00e7an Abraham vrrundanic, eta Lazaro haren bulharrean:\n16:24 Orduan harc oihuz cegoela erran ce\u00e7an, Aita Abrah\u00e1m, auc misericordia ni\u00e7az, eta igor e\u00e7ac Lazaro, busta de\u00e7an bere erhi mocoa vrean, eta refresca die\u00e7adan mihia, ecen tormentatzen nauc gar hunetan.\n16:25 Eta erran ce\u00e7an Abrahamec, Sem\u00e9, orhoit adi ecen eure onac eure vician recebitu dituala, eta Lazaroc halaber gaitzac: eta orain haur consolatzen duc, eta hi tormentatzen aiz.\n16:26 Eta berce alde, gure eta \u00e7uen artean abysmo handibat duc: hala non hemendic \u00e7uetar\u00e1t iragan nahi diradenac, ecin baititezque, ezeta hortic hun\u00e1t iragan.\n16:27 Eta erran ce\u00e7an harc, Othoitz eguiten drauat beraz, Ait\u00e1, igor de\u00e7\u00e1n hori ene aitaren etchera.\n16:28 Ecen bacitiat borz anaye, h\u00e6y testifica diecen\u00e7\u00e1t, hec-ere eztatocen\u00e7at tormentazco leku hunetara.\n16:29 Diotsa Abrahamec, Baciti\u00e9 Moyses eta Prophet\u00e1c: en\u00e7un bitzate hec.\n16:30 Baina harc erran ce\u00e7an, Ez, aita Abrah\u00e1m: baina baldin hiletaric cembeit ioan badadi hetara, emendaturen dituc.\n16:31 Eta Abrahamec erran cie\u00e7\u00f3n, Baldin Moyses eta Prophet\u00e1c en\u00e7uten ezpadituzte, ezeta baldin cembeit hiletaric resuscita badadi-ere, ezti\u00e9 sinhetsiren.\n17:1 Guehiago dioste bere discipuluey, Impossible da scandaloac eztatocen: baina maledictione hari, nor\u00e7az ethorten baitirade.\n17:2 Harc hobe luque baldin errota harribat haren leppoaren inguruan e\u00e7ar baledi, eta egotz ledin itsassora, ecen ez chipi hautaric bat scandaliza de\u00e7an.\n17:3 Beguira \u00e7aitezte, Baldin hire anayec hire contra faltatu badu, reprehendi e\u00e7ac hura, eta baldin emenda badadi barka ie\u00e7\u00f3c.\n17:4 Eta baldin \u00e7azpitan egunean faltatzen badu hire contra, eta \u00e7azpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela, Dolu di\u00e1t: barkaturen draucac.\n17:5 Orduan erran cie\u00e7oten Apostolu\u00e9c Iaunari, Augmenta ie\u00e7aguc fedea.\n17:6 Eta erran ce\u00e7an Iaunac, Baldin fede bacindute mustarda bihibat den becembat, erran ahal cine\u00e7aqueote mar\u00e7uc\u00e9r huni, Erroetaric ilki adi, eta landa adi itsassoan: eta obedi cin\u00e7aqueizte.\n17:7 Baina ceinec \u00e7uetaric, cerbitzaribat duenean laboratzen edo abr\u00e9n bazcatzen ari denic, landatic itzuli denean erraiten drauca bertan, Auan\u00e7adi, eta iar adi mahainean.\n17:8 Bainaitzitic eztrauca erraiten, Appain ie\u00e7adac affaria, eta guerricaturic cerbitza ne\u00e7ac, ian eta edan duquedano: eta guero ian eta edan e\u00e7ac hic?\n17:9 Esquerric othe drauca cerbitzari hari, ceren eguin baititu manatu i\u00e7an \u00e7aizcan gau\u00e7\u00e1c? Eztut vste.\n17:10 Hala \u00e7uec-ere, eguin dituque\u00e7uenean manatu i\u00e7an \u00e7aizqui\u00e7uen gau\u00e7a guciac, erra\u00e7ue, Cerbitzari inutilac gara: eguin behar guenduena eguin vkan dugu.\n17:11 Eta guertha cedin hura Ierusalemerat ioaitean iragaiten baitzen Samariaco eta Galileaco artetic.\n17:12 Eta hura burgu batetan sartzen cela, bathu i\u00e7an \u00e7aizcan hamar gui\u00e7on sorhayo, eta gueldi citecen vrrun:\n17:13 Eta altcha ce\u00e7aten voza, cioitela, Iesus magistru\u00e1, auc misericordia gu\u00e7az.\n17:14 Eta ikussi citunean erran ciec\u00e9n, \u00c7oazte, eracuts ietze\u00e7ue \u00e7uen buru\u00e4c Sacrificadorey. Eta guertha cedin, ioaiten ciradela chahu baitzitecen.\n17:15 Eta hetaric batec ikussi \u00e7uenean, ecen sendatu cela, itzul cedin, glorificatzen \u00e7uela Iaincoa ocengui:\n17:16 Eta egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 ahozpez haren oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano.\n17:17 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ce\u00e7an, Eztirade hamarrac chahutu i\u00e7an? Bedratziac bada non dirade?\n17:18 Batre ezta eriden i\u00e7an itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen.\n17:19 Eta erran cie\u00e7\u00f3n hari, Iaiquiric oha, eure fedeac saluatu au.\n17:20 Eta interrogatu i\u00e7anic Phariseu\u00e9z noiz ethorteco cen Iaincoaren resum\u00e1: ihardets ciec\u00e9n, eta erran, Ezta ethorriren Iaincoaren resum\u00e1 paradarequin:\n17:21 Eta eztute erranen, Hun\u00e1 hemen, edo, har\u00e1 han: ecen hun\u00e1, Iaincoaren resum\u00e1 barnean du\u00e7ue.\n17:22 Halaber erran ciec\u00e9n discipuluey, Ethorriren dirade egunac desiraturen baitu\u00e7ue gui\u00e7onaren Semearen egunetaric baten ikustera, eta ezpaitu\u00e7ue ikussiren.\n17:23 Eta erranen \u00e7ai\u00e7ue \u00e7uey, Huna hemen, edo, hara han: baina etzoaztela, eta etzarreiztela.\n17:24 Ecen nola chistmistac argui eguiten baitu ceru\u00e4ren azpian den bazter batetic, eta arguitzen berce bazter ceru\u00e4ren azpian denerano: hala i\u00e7anen da gui\u00e7onaren Semea-ere bere egunean.\n17:25 Baina lehen behar da anhitz suffri de\u00e7an harc, eta reproba dadin natione hunez.\n17:26 Eta nola eguin baitzedin Noeren egunetan, hala i\u00e7anen da gui\u00e7onaren Semearen egunetan-ere.\n17:27 Iaten \u00e7ut\u00e9n, edaten \u00e7ut\u00e9n, emazte hartzen \u00e7ut\u00e9n eta ezcon\u00e7az emaiten, Noe ark\u00e1n sar cedin egunerano: eta ethor cedin dilubioa, eta gal citzan guciac.\n17:28 Halaber Lot-en egunetan-ere eguin i\u00e7an cen be\u00e7ala: iaten \u00e7ut\u00e9n, edaten \u00e7ut\u00e9n, erosten \u00e7ut\u00e9n, saltzen \u00e7ut\u00e9n, landatzen \u00e7ut\u00e9n, edificatzen \u00e7ut\u00e9n:\n17:29 Baina Lot Sodomatic ilki cen egunean, suz eta suphrez vri eguin ce\u00e7an cerutic, eta guciac deseguin citzan:\n17:30 Halaber i\u00e7anen da gui\u00e7onaren Semea declaraturen den egunean.\n17:31 Egun hartan etche gainean datena, eta bere ostillamendua etchean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera: eta land\u00e1n dena, halaber ezalbeiledi itzul guibelecoetara.\n17:32 Orhoit \u00e7aitezte Lot-en emazteaz.\n17:33 Nor-ere enseyaturen baita bere viciaren saluatzen, harc du galduren hura: eta norc-ere galduren baitu, viuificaturen du hura.\n17:34 Erraiten drau\u00e7uet, gau hartan biga i\u00e7anen dirade ohe batetan: bata harturen da, eta bercea vtziren.\n17:35 Biga i\u00e7anen dirade elkarrequin errotan ehaiten duqueitenic: bata harturen da, eta bercea vtziren.\n17:36 Biga i\u00e7anen dirade land\u00e1n: bata harturen da, eta bercea vtziren.\n17:37 Orduan ihardesten dutela, erraiten draucate, Non Iauna? Eta harc erran ciec\u00e9n, Non-ere i\u00e7anen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoac-ere.\n18:1 Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe:\n18:2 Cioela, Iugebat cen hiri batetan Iaincoaren beldur etzenic, eta nehor\u00e7az conturic eguiten etzuenic:\n18:3 Eta cen hiri hartan emazte alhargumbat, eta ethor cedin harengana, cioela, Eguidac iustitia neure partida contrastaz.\n18:4 Eta harc etzuen deus eguin nahi vkan dembora lucez: baina guero erran ce\u00e7an bere baithan, Iaincoaren beldur ezpanaiz-ere eta nehor\u00e7az conturic ez eguitenagatic:\n18:5 Badaric-ere ceren fascheria emaiten baitraut alhargun hunec, iustitia eguinen draucat, finean-ere ethorriz buru\u00e4 hauts eztie\u00e7adan.\n18:6 Eta dio Iaunac, En\u00e7u\u00e7ue cer iuge gaichto harc erraiten duen:\n18:7 Bada Iaincoac eztraue iustitia eguinen bere elegitu gau eta egun hari oihuz dagozcaney, hay\u00e9n alde asserretzera lu\u00e7atzen badu-ere?\n18:8 Erraiten drau\u00e7uet, ecen hay\u00e9n mendequioa eguinen duela sarri. Baina gui\u00e7onaren Semea dathorrenean, eridenen othe du federic lurrean?\n18:9 Eta erran ciec\u00e9n bere buru\u00e8tan iusto ciradela fida ciraden batzuey, eta berceac deus-ere estimatzen etzituzteney, comparatione haur:\n18:10 Bi gui\u00e7on igan i\u00e7an ciraden templera othoitz eguitera, bata Phariseu eta bercea publicano:\n18:11 Phariseuac cegoela gau\u00e7a hau\u00e7az bere baithan othoitz eguiten \u00e7uen, Iainco\u00e1, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce gui\u00e7on harrapariac, iniustoac, adulteroac be\u00e7ala: edo publicano haur be\u00e7ala-ere.\n18:12 Astean biguetan eguiten diat barur, posseditzen ditudan gau\u00e7a gu\u00e7ietaric hamarrenac emaiten citi\u00e1t.\n18:13 Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari cerauns\u00f3n, cioela, Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni.\n18:14 Badiotsuet, iautsi i\u00e7an dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buru\u00e4 goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buru\u00e4 beheratzen duena, goraturen da.\n18:15 Eta ekarten cituzten harengana haour chipiac-ere, hec hunqui litzan\u00e7at: eta hori ikus ce\u00e7atenean discipulu\u00e9c, mehatcha citzaten.\n18:16 Baina Iesusec haourtchoac beregana deithuric, erran ce\u00e7an, Vtzitza\u00e7ue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitza\u00e7uela empatcha: ecen hunelaco\u00e9n da Iaincoaren resum\u00e1.\n18:17 Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resum\u00e1 haourtchoac be\u00e7ala, eztela sarthuren hartan.\n18:18 Orduan interroga ce\u00e7an cembeit iaunec, cioela, Magistru on\u00e1, cer eguinez, vicitze eternala possedituren dut?\n18:19 Eta erran cie\u00e7on Iesusec, Cergatic deitzen nauc ni on? nehor eztuc onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.\n18:20 Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac eure aita eta eure ama.\n18:21 Eta harc erran ce\u00e7an, Horiac guciac beguiratu citi\u00e1t neure gaztetassunetic.\n18:22 Eta Iesusec hori en\u00e7unic erran cie\u00e7\u00f3n, Oraino gau\u00e7abat falta \u00e7aic: du\u00e1n gucia sal e\u00e7ac eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceru\u00e4n: eta athor, arreit niri.\n18:23 Eta hura gau\u00e7a horiac en\u00e7unic, triste cedin: ecen guciz abratsa cen.\n18:24 Eta ikussiric Iesusec hura haguitz tristetu cela, erran ce\u00e7an, Cein gaitz den onhassundunac Iaincoaren resum\u00e1n sar ditecen!\n18:25 Ecen errachago da cablebat sar dadin orratzaren \u00e7ulhotic, ecen ez abratsa sar dadin Iaincoaren resum\u00e1n.\n18:26 Eta haur en\u00e7un vkan \u00e7uten\u00e9c erran ce\u00e7aten, Eta nor salua ahal daite?\n18:27 Eta harc erran ce\u00e7an, Gui\u00e7onac baithan impossible diraden gau\u00e7\u00e1c, possible dirade Iaincoa baithan.\n18:28 Eta erran ce\u00e7an Pierrisec, Hun\u00e1, guc vtzi citiagu gau\u00e7a guci\u00e1c, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.\n18:29 Eta harc erran ciec\u00e9n, Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, nehor eztela vtzi duenic etchea, edo aitam\u00e1c, edo anayeac, edo emaztea, edo haourrac Iaincoaren resumaren causaz,\n18:30 Non vnguiz guehiago recebi ezte\u00e7an dembora hunetan, eta ethorteco den secul\u00e1n vicitze eternala.\n18:31 Eta harturic hamabiac erran ciecen, Hun\u00e1, igaiten gara Ierusalemera, eta complituren \u00e7aizqui\u00f3, gui\u00e7onaren Semeari Prophet\u00e9z scribatu i\u00e7an diraden gau\u00e7a guciac.\n18:32 Ecen Gentiley liuraturen \u00e7aye, eta escarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da.\n18:33 Eta a\u00e7otatu duqueitenean, hilen dut\u00e9: baina hereneco egunean resuscitaturen da.\n18:34 Eta hec gau\u00e7a hautaric etze\u00e7aten deus adi: eta ciraden hitz hauc hetaric estaliac, eta erraiten ciradenac etzituzten aditzen.\n18:35 Eta guertha cedin hura Iericor\u00e1t hurbiltzen cela, itsubat baitz\u00e9n iarria bide bazterrean esque cegoela.\n18:36 Eta harc en\u00e7un ce\u00e7anean populua iragaiten, galde eguin ce\u00e7an, hura cer cen.\n18:37 Eta erran cie\u00e7oten ecen Iesus Nazareno iragaiten cela.\n18:38 Orduan oihu eguin ce\u00e7an, cioela, Iesus Dauid-en seme\u00e1, auc pietate ni\u00e7az.\n18:39 Eta aitzinean ioaiten ciraden\u00e9c mehatchatzen \u00e7ut\u00e9n ichil ledin\u00e7\u00e1t: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten \u00e7uen, Dauid-en semea, auc pietate ni\u00e7az.\n18:40 Eta Iesusec gueldituric mana ce\u00e7an ekar lequion beregana, eta hura hurbildu i\u00e7an cenean, interroga ce\u00e7an,\n18:41 Cioela, Cer nahi duc daguiadan? Eta harc erran ce\u00e7an, Iauna, vist\u00e1 recebi de\u00e7adan.\n18:42 Eta Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, recebi e\u00e7ac vist\u00e1: eure fedeac saluatu au.\n18:43 Eta bertan ikus ce\u00e7an, eta hari iarreiquiten \u00e7ay\u00f3n, glorificatzen \u00e7uela Iaincoa: Eta populu guciac hori ikussiric eman cie\u00e7on laudorio Iaincoari.\n19:1 Eta sarthuric Iericon, iragaiten cen.\n19:2 Eta hun\u00e1, Zaccheo deitzen cen gui\u00e7ombat, eta hura cen publicano principal, eta abrats:\n19:3 Eta ikussi nahiz \u00e7abilan, cein cen Iesus: eta ecin ce\u00e7aqueen gendetzearen causaz: ecen thaillu chipitaco cen.\n19:4 Eta aitzinera laster eguinic igan cedin bassa ficotze batetara, hura ikus le\u00e7an\u00e7at: ecen handic iragan behar \u00e7uen.\n19:5 Eta leku hartara ethor cedin be\u00e7ala goiti behaturic Iesusec ikus ce\u00e7an hura: eta erran cie\u00e7on, Zaccheo, haitsa lehiatuqui: ecen egun hire etchean egon behar diat.\n19:6 Orduan haur iauts cedin lehiatuqui, eta recebi ce\u00e7an hura alegueraqui.\n19:7 Eta hori ikussiric guci\u00e9c murmuratzen \u00e7uten, cioitela, Ecen gui\u00e7on vicitze gaichtotaco batenean sarthu cela, alogea ledin\u00e7\u00e1t.\n19:8 Eta han cegoela Zaccheoc erran cie\u00e7\u00f3n Iaunari, Hun\u00e1, neure on\u00e9n erdiac, Iauna, emaiten diraizteat paubrey: eta baldin deus nehori bidegabequi edequi badraucat, rendatzen diat halaco laur.\n19:9 Orduan Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, Egun saluamendua etche huni eguin i\u00e7an ciay\u00f3c, ceren haur-ere Abrahamen seme baita.\n19:10 Ecen ethorri i\u00e7an da gui\u00e7onaren Semea galdu i\u00e7an cena bilha eta salua le\u00e7an\u00e7at.\n19:11 Eta hec gau\u00e7a hauc en\u00e7uten cituztela, continuatzen \u00e7uen, eta erran ce\u00e7an comparationebat, ceren baitz\u00e9n Ierusalemeco aldean, eta ceren vste baitzut\u00e9n bertan Iaincoaren resum\u00e1 manifestaturen cela.\n19:12 Erran ce\u00e7an bada, Gui\u00e7on noblebat parti cedin leku vrrun batetara, resuma baten conquestatzera, guero itzultzecot\u00e1n.\n19:13 Eta deithuric hamar cerbitzari bereric, eman cietz\u00e9n hamar marco, eta erran ciec\u00e9n, Traffica e\u00e7a\u00e7ue nathorren artean.\n19:14 Eta bere ciuitateco\u00e9c \u00e7aritzoten gaitz, eta igor cie\u00e7oten embachadorebat guibeletic, cioitela, Eztugu nahi horrec regna de\u00e7an gure gainean.\n19:15 Eta guertha cedin itzuli cenean resum\u00e1 conquestaturic, mana baitze\u00e7an dei lequizquion diru\u00e4 eman cerauen cerbitzariac, laquian\u00e7at norc cer traffica eguin \u00e7uen.\n19:16 Ethor cedin bada lehena, cioela, Iauna, hire marcoac hamar marco irabaci citic.\n19:17 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Vngui duc cerbitzari on\u00e1: ceren gau\u00e7a chipian leyal i\u00e7an baitaiz, auc bothere, hamar hiriren gainean.\n19:18 Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, hire marcoac eguin citic borz marco.\n19:19 Eta harc huni-ere erran cie\u00e7\u00f3n, Hi-ere aic\u00e9n borz hiriren gaineco.\n19:20 Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, hun\u00e1 hire marcoa, cein eduqui baitut gorderic oihal batetan:\n19:21 Ecen hire beldur i\u00e7an nauc, ceren baitaiz gui\u00e7on gogorra: hartzen duc e\u00e7arri eztuana, eta biltzen duc erein eztuana.\n19:22 Orduan harc erran cie\u00e7\u00f3n, Eure ahotic iugeaturen aut, cerbitzari gaichto\u00e1: bahaquian ecen gui\u00e7on gogorra naicela, hartzen dudala e\u00e7arri eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana:\n19:23 Nola beraz eztuc ene diru\u00e4 banquean eman, eta nic hura lucuruarequin erekarri bainuqueen?\n19:24 Eta present ciradeney erran ciecen, Edequi e\u00e7o\u00e7ue marcoa, eta emo\u00e7ue hamar dituenari.\n19:25 Eta hec erran cie\u00e7oten, Iauna, bacitic hamar marco.\n19:26 Hala diotsuet, ecen duen guciari emanen \u00e7ayola, eta eztuenari, duena-ere edequiren \u00e7ayola.\n19:27 Guehiago, ene etsay nic hay\u00e9n gainean regna ne\u00e7an nahi vkan eztuten hec, ekatzue huna eta hil itza\u00e7ue ene aitzinean.\n19:28 Eta gau\u00e7a hauc erranic, aitzinean ioaiten cen Ierusalemerat igaiten cela.\n19:29 Eta guertha cedin, hurbildu cenean Bethphagera eta Bethaniara, Oliuatzetaco deitzen den mendi aldera, igor baitzitzan bere discipuluetaric biga,\n19:30 Erraiten \u00e7uela, \u00c7oazte \u00e7uen aurkaco burgura: hartan sarthu eta, eridenen du\u00e7ue asto-vme arbat estecatua, egundano nehor gainean iarri etzayonic: hura lachaturic ekarda\u00e7ue.\n19:31 Eta baldin nehorc galde badagui\u00e7ue, Cergatic lachatzen du\u00e7ue? Hunela erranen drauca\u00e7ue, Ceren Iaunac hunen beharra baitu.\n19:32 Eta ioanic igorri i\u00e7an ciradenec eriden \u00e7uten erran cerauen be\u00e7ala.\n19:33 Eta hec asto-vmea lachatzen \u00e7utela, erran ciecen haren iab\u00e9c, Cergatic lachatzen du\u00e7ue asto-vmea?\n19:34 Eta hec erran ce\u00e7aten, Ceren Iaunac hunen beharra baitu.\n19:35 Eta eraman ce\u00e7aten hura Iesusgana, eta e\u00e7arriric ber\u00e9n abillamenduac asto-vme gainean, e\u00e7ar ce\u00e7aten gainean Iesus.\n19:36 Eta hura cioala, hedatzen cituzten ber\u00e9n abillamenduac bidean.\n19:37 Eta ia Oliuatzetaco mendi ondora hurbiltzen cela, has cedin discipulutze gucia alegueraz Iaincoaren laudatzen ocengui, ikussi vkan cituzten verthute guciacgatic,\n19:38 Erraiten \u00e7utela, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Reguea: baquea dela ceru\u00e4n eta gloria leku gorenetan.\n19:39 Orduan gendetzeco Phariseuetaric batzuc erran cie\u00e7\u00f3ten, Magistru\u00e1, mehatcha itzac eure discipuluac.\n19:40 Eta harc ihardesten cuela erran ciec\u00e9n, Erraiten drau\u00e7uet, baldin ichil baditez hauc, bertan harri\u00e9c oihu eguinen dutela.\n19:41 Eta hurbildu cenean, ikussiric hiria, nigar eguin ce\u00e7an haren gainean, cioela,\n19:42 O baldin hic berere e\u00e7agutu vkan bahitu eure iornata hunetan berere, eure baquearen gau\u00e7\u00e1c! Baina orain estaliac diaudec hire beguietaric\n19:43 Ecen ethorriren dituc egunac hire gainera, eta eure etsay\u00e9c assetiaturen aut\u00e9 trancheaz, eta inguraturen, eta hersturen alde gucietaric.\n19:44 Eta arrasaturen aut\u00e9 hi, eta hire haour hitan barna diradenac: eta ezti\u00e9 vtziren hitan harria harriaren gainean: ceren ezpaituc e\u00e7agutu eure visitationearen dembor\u00e1.\n19:45 Eta sarthuric templean, has cedin, hartan saltzen eta erosten ari ciraden\u00e9n campora egoizten.\n19:46 Ciostela, Scribatua da, Ene etchea orationetaco etchea da, eta \u00e7uec hura gaichtaguin lece eguin du\u00e7ue.\n19:47 Eta iracasten ari cen egun oroz templean: eta Sacrificadore principalac eta Scrib\u00e1c eta populuco principalac hura hil eraci nahiz \u00e7abiltzan.\n19:48 Baina etzut\u00e9n erideiten cer eguin ahal le\u00e7aqueoten: ecen populu gucia cen attento haren en\u00e7utera.\n20:1 Eta guertha cedin egun hetataric batez, harc populua iracasten \u00e7uela templean, eta euangelizatzen cegoela, ethor baitzitecen Sacrificadore principalac eta Scrib\u00e1c, Ancianoequin,\n20:2 Eta erran cie\u00e7oten, Erraguc cer authoritatez gau\u00e7a horiac eguiten ditu\u00e1n, edo nor den hiri authoritate hori eman drauana.\n20:3 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Interrogaturen \u00e7aituztet nic-ere \u00e7uec gau\u00e7a batez: errada\u00e7ue bada niri,\n20:4 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala gui\u00e7onetaric?\n20:5 Eta hec baciharducaten ber\u00e9n artean, cioitela, Baldin erran bade\u00e7agu, Cerutic: erranen du, Cergatic beraz eztu\u00e7ue sinhetsi hura?\n20:6 Eta baldin badarragu, Gui\u00e7onetaric: populu guciac lapidaturen gaitu: ecen segur daducate, Ioannes Propheta cela.\n20:7 Ihardets ce\u00e7aten bada, etzaquitela nondic cen.\n20:8 Orduan Iesusec erran ciec\u00e9n, Nic-ere eztrau\u00e7uet erranen cer authoritatez gau\u00e7a hauc eguiten ditudan.\n20:9 Ordu\u00e1n has cedin populuari comparatione hunen erraiten, Gui\u00e7on batec landa ce\u00e7an mahastibat, eta aloca ciec\u00e9n hura laborariey, eta dembora lucez campoan egon cedin.\n20:10 Eta sasoinean igor ce\u00e7an laborari hetara cerbitzaribat, mahastico fructutic lemoten\u00e7at: baina hec hura cehaturic igor ce\u00e7aten hutsic.\n20:11 Eta continua ce\u00e7an berce cerbitzari baten igortera: baina hec haur-ere cehaturic eta gaizqui tractaturic igor ce\u00e7aten hutsic.\n20:12 Eta continua ce\u00e7an herenaren igortera: baina hec haur-ere \u00e7aurthuric egotz ce\u00e7aten campora.\n20:13 Orduan erran ce\u00e7an mahasti iabeac, Cer eguinen dut? igorriren dut neure seme maitea: aguian haur dacussatenean ohoraturen dut\u00e9:\n20:14 Baina hura ikussiric laborari\u00e9c propos eduqui ce\u00e7aten, cioitela, Haur da primua: \u00e7atozte, hil de\u00e7agun haur, heretagea gure den\u00e7at.\n20:15 Eta egotziric hura mahastitic campora, hil ce\u00e7aten. Cer bada eguinen draue h\u00e6y mahasti iabeac?\n20:16 Ethorriren da eta deseguinen ditu laborari hec, eta emanen draue mahastia berce batzuey. Eta haur en\u00e7un \u00e7utenean erran ce\u00e7aten, Hala guertha eztadila.\n20:17 Harc orduan hetarat behaturic dio, Cer da bada scribatua den hura, Edifica\u00e7al\u00e9c arbuyatu duten harria cantoin buru eguin i\u00e7an da?\n20:18 Harri haren gainera eroriren den gucia, \u00e7athicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehecaturen.\n20:19 Orduan aiher ciraden Sacrificadore principalac eta Scribac haren gainean escu\u00e9n e\u00e7artera ordu hartan berean: baina populuaren beldur citecen: ecen e\u00e7agutu vkan \u00e7ut\u00e9n hay\u00e9n contra erran \u00e7uela comparatione haur.\n20:20 Eta hura gogoatzen \u00e7utela, igor citzaten espi\u00e1c iusto ciradela irudi eguiten \u00e7utela, hura hitzean hatzaman le\u00e7aten\u00e7at, Gobernadorearen seignori\u00e1n eta botherean e\u00e7ar le\u00e7aten\u00e7at.\n20:21 Eta hec interroga ce\u00e7aten hura, cioitela, Magistru\u00e1, baceaquiagu vngui erraiten eta iracasten duala, eta ezagoela personara beh\u00e1, baina Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duala.\n20:22 Bide dugu eman tributic Cesari, ala ez?\n20:23 Eta adituric hay\u00e9n fineci\u00e1, erran ciec\u00e9n, Cergatic tentatzen nau\u00e7ue?\n20:24 Eracusta\u00e7ue dinerobat: norenac ditu imagina eta scribua? Eta ihardesten \u00e7utela erran ce\u00e7aten, Cesarenac.\n20:25 Orduan erran ciec\u00e9n, Renda ietzo\u00e7ue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.\n20:26 Eta ecin haren hitza reprehenditu vkan dut\u00e9 populuaren aitzinean: eta miraz iarriric haren repostaren gainean ichil citecen.\n20:27 Orduan hurbil cequizquion Sadduceu batzu (cein\u00e9c vkatzen baitut\u00e9 resurrectionea) eta interroga ce\u00e7aten.\n20:28 Cioitela, Magistru\u00e1, Moysesec scribatu diraucuc, Baldin cembeiten anayea hil badadi emazte duelaric, eta haourric gabe hil badadi, har de\u00e7an haren anayeac haren emaztea, eta eguin die\u00e7\u00f3n leinu bere anayeri.\n20:29 Bada \u00e7azpi anaye i\u00e7an dituc, eta hetaric lehena emazte harturic hil i\u00e7an duc, haourric gabe.\n20:30 Eta har ciec\u00e1n hura bigarrenac, hura-ere hil cidian haourric gabe.\n20:31 Guero herenac har cie\u00e7\u00e1n hura, eta halaber \u00e7azpiec-ere: eta etze\u00e7atean haourric vtzi, eta hil citu\u00e1n.\n20:32 Eta guci\u00e9n ondoan hil ciedi\u00e1n emaztea-ere.\n20:33 Resurrectionean bada hetaric ceinen emazte i\u00e7anen da? ecen \u00e7azpi\u00e9c vkan di\u00e9 hura emazte\n20:34 Orduan ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n Iesusec, Mundu hunetaco haourr\u00e9c hartzen dut\u00e9 ezcon\u00e7az eta hartzen dirade.\n20:35 Baina secula haren, eta hiletaco resurrectionaren vkaiteco digne eridenen diraden\u00e9c, eztut\u00e9 harturen ezcon\u00e7az, ez eztirade harturen.\n20:36 Ecen guehiagoric ecin hil daitezque: ecen Aingueru\u00e8n pare dirade: eta Iaincoaren seme dirade, resurrectionezco seme diradenaz gueroz.\n20:37 Eta hilac resuscitatzen diradela, Moysesec-ere eracutsi vkan du berro aldean, dioenean Iauna dela Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa.\n20:38 Bada Iaincoa ezta hilena, baina viciena: ecen guciac hari vici \u00e7aizquio.\n20:39 Eta ihardesten \u00e7utela Scribetaric batzuc erran ce\u00e7aten, Magistru\u00e1, vngui erran duc.\n20:40 Eta guehiagoric etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.\n20:41 Eta erran ciec\u00e9n, Nola erraiten dut\u00e9 Christ Dauid-en seme dela?\n20:42 Ikussiric ecen Dauid-ec berac dioela Psalmu\u00e9n liburu\u00e4n, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,\n20:43 E\u00e7ar ditzaquedano hir\u00e9 etsayac hire oin\u00e9n scabella.\n20:44 Dauid-ec beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren sem\u00e9?\n20:45 Eta populu guciac en\u00e7uten \u00e7uela, erran ciec\u00e9n bere discipuluey.\n20:46 Beguirau\u00e7ue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta on dariztenetaric salutationey merkatuetan, eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan.\n20:47 Cein\u00e9c iresten baitituzte ema alhargun\u00e9n etcheac, are lu\u00e7aqui othoitz eguin irudiz: hec recebituren dut\u00e9 damnatione handiagoa.\n21:1 Eta behatu \u00e7uenean ikus citzan abratsac e\u00e7arten cituztela bere donoac truncora.\n21:2 Eta ikus ce\u00e7an emazte alhargun paubrebat ere bi pe\u00e7a chipi e\u00e7arten cituela.\n21:3 Eta erran ce\u00e7an, Eguiazqui diotsuet, ecen alhargun paubre hunec berce guci\u00e9c baino guehiago e\u00e7arri vkan duela.\n21:4 Ecen hauc guci\u00e9c soberaturic dutenetic e\u00e7arri vkan dut\u00e9 Iaincoaren oblationetara: baina hunec bere paubreciatic bere sustantia \u00e7uen gucia e\u00e7arri vkan du.\n21:5 Eta batzuc erraiten \u00e7utenean templeaz, ecen harri ederrez eta emaitzaz ornatua cela, erran ce\u00e7an.\n21:6 Hauc dirade miratzen ditu\u00e7uenac? ethorriren dirade egunac ceinetan ezpaita gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.\n21:7 Orduan interroga ce\u00e7aten hura, cioitela, Magistru\u00e1, noiz bada horiac i\u00e7anen dirade? eta cer signo i\u00e7anen da horiac ethorri behar diradenean?\n21:8 Eta harc erran ce\u00e7an, Beguirau\u00e7ue seduci etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hay\u00e9n ondoan.\n21:9 Eta en\u00e7un ditza\u00e7uenean guerl\u00e1c eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gau\u00e7a hauc lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina i\u00e7anen.\n21:10 Orduan erran ciec\u00e9n, Altchaturen da nationea nationearen contra, eta resum\u00e1 resumaren contra:\n21:11 Eta lur ikaratze handiac i\u00e7anen dirade lekutic lekura, eta gosseteac eta i\u00e7urriteac, eta icidur\u00e1c: eta signo handiac i\u00e7anen dirade, cerutic.\n21:12 Baina gau\u00e7a hauen gucion aitzinetic bere escuac e\u00e7arriren dituzte \u00e7uen gainean, eta persecutaturen \u00e7aituzte, liuratzen \u00e7aituztela synagoguetara eta presoindeguietara, eramanic Reguetara eta Gobernadoretara, ene icenagatic.\n21:13 Eta horiac helduren \u00e7aizqui\u00e7ue testimoniagetan.\n21:14 E\u00e7ar\u00e7ue bada \u00e7uen bihotzetan, aitzinetic ez pensatzera nola ihardetsiren du\u00e7uen.\n21:15 Ecen nic emanen drau\u00e7uet aho, eta iaquite ceini ecin contrastaturen baitzaizquio, ezeta resistituren \u00e7uey contrastaturen \u00e7aizqui\u00e7uen guci\u00e9c.\n21:16 Halaber liuraturen \u00e7arete ait\u00e9z eta am\u00e9z eta anay\u00e9z eta ahaid\u00e9z eta adisquid\u00e9z: eta \u00e7uetaric hil eraciren dut\u00e9:\n21:17 Eta guci\u00e9z gaitzetsiac i\u00e7anen \u00e7arete ene icenaren causaz.\n21:18 Baina \u00e7uen buruco bilobat ezta galduren.\n21:19 \u00c7uen patienti\u00e1z posseditza\u00e7ue \u00e7uen arim\u00e1c.\n21:20 Eta ikus de\u00e7a\u00e7uenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea.\n21:21 Orduan Iudean diraden\u00e9c ihes albeileguite mendietar\u00e1t: eta haren artecoac retira albeilitez: eta campoetan diradenac ezalbeilitez hartan sar.\n21:22 Ecen mendequiozco egunac dirade hauc, scribatuac diraden gau\u00e7a guciac compli ditecen\u00e7at\n21:23 Eta dohain gaiz emazte i\u00e7orr\u00e9n eta eredosquiten duqueiten\u00e9n egun hetan, ecen necessitate handia i\u00e7anen da lur haren gainean, eta hira populu hartan.\n21:24 Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta captiuo eramanen dirade natione gucietara, eta Ierusaleme aurizquia i\u00e7anen da Gentil\u00e9z, Gentil\u00e9n dembor\u00e1c compli daitezqueno.\n21:25 Orduan i\u00e7anen dirade signoac iguzquian eta ilharguian eta i\u00e7arretan: eta lurrean afflictione nationetan ez iaquinez cer eguin, orroaz daudela itsassoa eta bag\u00e1c:\n21:26 Hala non gui\u00e7onac hilac be\u00e7alacaturen baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitz\u00e9n beguira egoitez: ecen ceru\u00e8taco verthuteac ikaraturen dirade.\n21:27 Eta orduan ikussiren dut\u00e9 gui\u00e7onaren Semea ethorten dela hodey batetan bothere eta gloria handirequin.\n21:28 Eta gau\u00e7a hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzin\u00e7ate \u00e7uen buru\u00e4c, ecen hurbiltzen da \u00e7uen redemptionea.\n21:29 Eta erran ciec\u00e9n comparatione haur, Ikusqui\u00e7ue ficotzea eta arbore guciac.\n21:30 Ia hostatzen diradela dacussa\u00e7uenean, ceuron buruz e\u00e7agutzen du\u00e7ue ecen ia hurbil dela vd\u00e1.\n21:31 Halaber \u00e7uec-ere ikussiren duque\u00e7uenean gau\u00e7a hauc eguiten diradela, e\u00e7agut albeitzine\u00e7ate ecen hurbil dela Iaincoaren resum\u00e1.\n21:32 Eguiaz erraiten drau\u00e7uet ecen eztela iraganen mende haur, gau\u00e7a hauc gucioc eguin daitezqueno.\n21:33 Ceru\u00e4 eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.\n21:34 Gogoa eye\u00e7ue bada \u00e7uen buru\u00e8y, \u00e7uen bihotzac sortha eztitecen gormandi\u00e7az, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansi\u00e9z: eta subitoqui gainera ethor eztaqui\u00e7uen egun hura.\n21:35 Ecen la\u00e7o batec be\u00e7ala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.\n21:36 Veilla e\u00e7a\u00e7ue bada, dembora gucian othoitz eguiten du\u00e7uela, ethorteco diraden gau\u00e7a guciey itzurteco digne eguin \u00e7aitezten\u00e7at, eta gui\u00e7onaren Semearen aitzinean egon ahal \u00e7aitezten\u00e7at.\n21:37 Eta egun\u00e1z templean iracasten ari cen, eta gauaz Oliuatzetaco deitzen den mendian egoiten cen.\n21:38 Eta populu gucia goicean ethorten cen harengana, templean hura en\u00e7un le\u00e7an\u00e7at.\n22:1 Eta cen hurbiltzen altchagarri gaberico ogui\u00e9n best\u00e1, Bazco erraiten dena:\n22:2 Eta \u00e7abiltzan Sacrificadore principalac eta Scrib\u00e1c nolatan hura hil ahal le\u00e7aqueten: ecen populuaren beldur ciraden.\n22:3 Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen cenera cein baitz\u00e9n hamabi\u00e9n contuco.\n22:4 Eta hura ioanic min\u00e7a cedin Sacrificadore principalequin eta capitainequin nola hura liura lie\u00e7aqueen.\n22:5 Eta aleguera citecen, eta accorda citecen hari diru emaitera.\n22:6 Eta harc prometta ce\u00e7an: eta gendetzeric ezlicenean haren h\u00e6y liuratzeco dembora propiren bilha \u00e7abilan.\n22:7 Ethor cedin bada altchagarri gaberico ogui\u00e9n eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa.\n22:8 Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ie\u00e7agu\u00e7ue Bazcoa ian de\u00e7agun\u00e7at.\n22:9 Eta hec erran cie\u00e7oten, Non nahi duc appain de\u00e7agun?\n22:10 Harc erran ciec\u00e9n, Hun\u00e1, hirian sarthu eta, bathuren \u00e7ai\u00e7ue gui\u00e7ombat, pegarbat vr daramala: hari \u00e7arreitzate sarthuren den etchera:\n22:11 Eta erro\u00e7ue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?\n22:12 Eta harc eracutsiren drau\u00e7ue gambera handibat apprestatua: han appain e\u00e7a\u00e7ue Bazcoa.\n22:13 Orduan ioanic eriden citzaten gau\u00e7a gu\u00e7iac erran cerauen be\u00e7ala: eta appain ce\u00e7aten Bazcoa.\n22:14 Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin.\n22:15 Eta erran ciec\u00e9n, Desirez desiratu vkan dut Bazco hunen \u00e7uequin iatera, nic suffri de\u00e7adan baino lehen.\n22:16 Ecen erraiten drau\u00e7uet, guehiagoric eztudala ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resum\u00e1n.\n22:17 Eta copa harturic grati\u00e1c rendatu cituenean erran ce\u00e7an, Har e\u00e7a\u00e7ue haur, eta parti e\u00e7a\u00e7ue \u00e7uen artean.\n22:18 Ecen erraiten drau\u00e7uet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resum\u00e1 ethor daiteno.\n22:19 Eta harturic oguia, grati\u00e1c rendatu cituenean, hauts ce\u00e7an: eta eman ciec\u00e9n, cioela, Haur da ene gorputza \u00e7uengatic emaiten dena: haur egui\u00e7ue ene memoriotan.\n22:20 Halaber copa-ere eman ciec\u00e9n, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein \u00e7uengatic issurten baita.\n22:21 Badaric-ere hun\u00e1, ni traditzen nauenaren escua, enequin da mahainean.\n22:22 Eta segur gui\u00e7onaren Semea, ordenatu i\u00e7an den be\u00e7ala badoa: guciagatic-ere maledictione gui\u00e7on hari, ceinez traditzen baita.\n22:23 Orduan hec has cequizqui\u00f3n bata berceari galde eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena.\n22:24 Eta guertha cedin contentionebat-ere hay\u00e9n artean, cein hetaric estimaturen cen guehien.\n22:25 Baina harc erran ciec\u00e9n, Nation\u00e9n regu\u00e9c seignoriatzen dute hay\u00e9n gainean, eta hay\u00e9n gainean authoritate dutenac, vnguiguile deitzen dirade.\n22:26 Baina \u00e7ue\u00e7az ezta hala: aitzitic \u00e7uen arteco handiena biz chipi\u00e9n be\u00e7ala: eta gobernatzen duena, cerbitzatzen duena be\u00e7ala.\n22:27 Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz \u00e7uen artean cerbitzatzen ari dena be\u00e7ala.\n22:28 Eta \u00e7uec \u00e7arete enequin iraun du\u00e7uenac ene tentation\u00e9tan.\n22:29 Nic bada disposatzen drau\u00e7uet resum\u00e1, niri neure Aitac disposatu vkan drautan be\u00e7ala.\n22:30 Ian de\u00e7a\u00e7uen\u00e7at eta edan ene mahainean ene resum\u00e1n, eta iar \u00e7aitezten throno\u00e9n gainean iugeatzen ditu\u00e7uela Israeleco hamabi leinuac.\n22:31 Erran ce\u00e7an halaber Iaunac, Simon, Simon, hun\u00e1, Satanec bihiaren an\u00e7ora \u00e7uen bahatzeco desira dic:\n22:32 Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.\n22:33 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera:\n22:34 Baina Iesusec erran ce\u00e7an, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni ne\u00e7agu\u00e1la vka de\u00e7aque\u00e1n baino lehen.\n22:35 Guero erran ciec\u00e9n, \u00c7uec igorri \u00e7aituztedanean mulsa eta maleta eta \u00e7apata gabe, deusen falta i\u00e7an \u00e7arete? Eta hec erran ce\u00e7aten, Deusen-ere.\n22:36 Erran ciec\u00e9n bada, Baina orain mulsa duenac, har be\u00e7a, halaber maleta-ere: eta eztuenac, sal be\u00e7a bere arrop\u00e1, eta eros be\u00e7a ezpatabat.\n22:37 Ecen erraiten drau\u00e7uet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu i\u00e7an da. Ecen segur ni\u00e7azco gauc\u00e9c fin hartzen dut\u00e9.\n22:38 Eta hec erran ce\u00e7aten, Iauna, hun\u00e1 bi ezpata hemen. Eta harc erran ciec\u00e9n, Asco da.\n22:39 Guero ilkiric parti cedin costumatu be\u00e7ala Oliuatzetaco mendir\u00e1t: eta iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan bere discipuluac-ere.\n22:40 Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciec\u00e9n, Othoitz egui\u00e7ue sar etzaitezten tentationetan.\n22:41 Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten inguru\u00e4, eta belhauricaturic othoitz eguiten \u00e7uen,\n22:42 Cioela, Ait\u00e1, baldin nahi baduc iragan e\u00e7ac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi.\n22:43 Eta aguer cequi\u00f3n Aingueru\u00e4 cerutic hura confortatzen \u00e7uela.\n22:44 Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten \u00e7uen cine\u00e7ago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten diradenac be\u00e7ala.\n22:45 Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara, eta eriden citzan tristez lo ceun\u00e7ala.\n22:46 Eta erran ciec\u00e9n, Cergatic lo \u00e7aun\u00e7ate? iaiqui \u00e7aitezte, eta othoitz egui\u00e7ue sar etzaitezten tentationetan.\n22:47 Eta hura oraino min\u00e7o cela, hun\u00e1, compainiabat, eta Iudas deitzen cena, hamabietaric bat, hay\u00e9n aitzinean ethorten cen, eta hurbil cequion Iesusi pot leguion\u00e7\u00e1t.\n22:48 Eta Iesusec erran ciec\u00f3n, Iudas, pot batez gui\u00e7onaren Semea traditzen duc?\n22:49 Orduan haren aldean ciraden\u00e9c ikussiric cer ethorteco cen, erran cie\u00e7oten, Iauna, ioren dugu ezpataz?\n22:50 Eta io ce\u00e7an hetaric batec Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cie\u00e7on escuineco beharria.\n22:51 Baina ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ce\u00e7an, Vtzitza\u00e7ue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric, senda ce\u00e7an hura.\n22:52 Guero erran ciec\u00e9n Iesusec harengana ethorri ciraden Sacrificadore principaley, eta templeco capitainey, eta Ancianoey, Gaichtaguin baten ondoan be\u00e7ala ilki i\u00e7an \u00e7arete ezpatequin eta vhequin?\n22:53 Egun oroz \u00e7uequin nincela templean, eztitu\u00e7ue escuac hedatu ene gainera: baina haur da \u00e7uen oren hura, eta ilhumbearen botherea.\n22:54 Orduan hatzamanic hura eraman ce\u00e7aten, eta sar eraci ce\u00e7aten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten \u00e7ay\u00f3n vrrundanic.\n22:55 Eta sua viztu \u00e7utenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hay\u00e9n artean.\n22:56 Eta ikussi \u00e7uenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ce\u00e7an, Haur-ere harequin cen:\n22:57 Baina vka ce\u00e7an har\u00e7az, cioela, Emazte\u00e1, eztinat e\u00e7agutzen hura.\n22:58 Eta appur baten buru\u00e4n bercebatec hura ikussiric erran ce\u00e7an, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Gui\u00e7on\u00e1, ez nauc.\n22:59 Eta quasi oren baten buru\u00e4n, berce batec seguratzen \u00e7uen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da.\n22:60 Eta Pierrisec dio, Gui\u00e7on\u00e1, etzeaquiat cer erraiten du\u00e1n. Eta bertan oraino hura min\u00e7o cela, io ce\u00e7an oillarrac.\n22:61 Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ce\u00e7an: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io de\u00e7an baino lehen hiruretan vkaturen nauc.\n22:62 Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ce\u00e7an mingui.\n22:63 Eta Iesus \u00e7aducaten gui\u00e7onac, truffatzen ciraden har\u00e7az, eta cehatzen \u00e7ut\u00e9n:\n22:64 Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten, eta interrogatzen \u00e7uten, cioitela, Prophetiza e\u00e7ac nor den hi io auena.\n22:65 Eta anhitz berce gau\u00e7aric erraiten \u00e7ut\u00e9n haren contra desondratzen \u00e7utela.\n22:66 Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scrib\u00e1c, eta eraman ce\u00e7aten hura bere conseillu barnera\n22:67 Cioitela, Hi aiz Christ? erran ie\u00e7aguc. Eta erran ciec\u00e9n, Baldin erran badie\u00e7a\u00e7uet, eztu\u00e7ue sinhetsiren:\n22:68 Eta baldin interroga ba\u00e7aitzatet-ere, eznau\u00e7ue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren.\n22:69 Hemendic har\u00e1t gui\u00e7onaren Semea iarria i\u00e7anen da Iaincoaren verthutearen escuinean.\n22:70 Orduan erran cie\u00e7oten guci\u00e9c, Hi aiz bada Iaincoaren Semea? Eta harc erran ciec\u00e9n, \u00c7uec dio\u00e7ue ecen ni naicela.\n22:71 Eta hec erran ce\u00e7aten, Cer guehiago testimoniage falta gara? ecen gueuroc en\u00e7un dugu beraren ahotic.\n23:1 Guero altcha cedin hay\u00e9n gendetze gucia, eta eraman ce\u00e7aten hura Pilatgana.\n23:2 Eta has citecen haren accusatzen, cioitela, Eriden vkan dugu haur populuaren corrumpitzen, eta tribut\u00e9n Cesari emaitetic debetatzen ari dela, dioela, bera dela Christ Reguea.\n23:3 Orduan Pilatec interroga ce\u00e7an hura, cioela, Hi aiz Iudu\u00e9n Reguea? Eta harc ihardesten ceraucala, erran ce\u00e7an, Hic dioc.\n23:4 Eta erran ciec\u00e9n Pilatec Sacrificadore principaley eta gendetzey, Hoguenic batre eztut erideiten gui\u00e7on hunetan.\n23:5 Eta hec hambat gortzenago ciraden, cioitela, Mouitzen dic populua, iracasten ari dela Iudea gucian, Galilean hassiric hunadrano.\n23:6 Eta Pilatec Galileaz min\u00e7atzen en\u00e7un \u00e7uenean, interroga ce\u00e7an, eya Galileano cenez gui\u00e7ona.\n23:7 Eta e\u00e7aguturic ecen hura Herodesen iurisdictioneco cela, igor ce\u00e7an Herodesgana, hura-ere Ierusalemen cen egun hetan.\n23:8 Eta Herodes Iesus ikussiric aleguera cedin haguitz: ecen aspaldi \u00e7uela, haren ikusteco desira \u00e7uen, ceren anhitz gau\u00e7a en\u00e7uten baitzuen har\u00e7az: eta speran\u00e7a \u00e7uen cembeit signo ikussiren \u00e7uela har\u00e7az eguiten.\n23:9 Eta interroga ce\u00e7an anhitz hitzez: baina harc etzie\u00e7on deus ihardets.\n23:10 Eta Sacrificadore principalac eta Scrib\u00e1c ceuden han arrogantqui hura accusatzen \u00e7utela.\n23:11 Baina Herodesec bere gendearequin hura menospreciaturic, eta escarniaturic, abillamendu churi batez veztituric, har\u00e7ara igor ce\u00e7an Pilatgana.\n23:12 Eta egun hartan berean adiquisde citecen elkarren artean Pilate eta Herodes: ecen lehen etsay ciraden elkarren artean.\n23:13 Orduan Pilatec, deithuric Sacrificadore prinpalac, eta Gobernadoreac, eta populua, erran ciec\u00e9n,\n23:14 Presentatu drauta\u00e7ue gui\u00e7on haur populuaren nahatsale be\u00e7ala: eta hun\u00e1, nic \u00e7uen aitzinean interrogaturic, hoguenic batre eztut eriden gui\u00e7on hunetan, \u00e7uec accusatzen du\u00e7uenetaric:\n23:15 Baina ez Herodesec-ere: ecen igorri vkan \u00e7aituztet harengana, eta hun\u00e1, herio mereci duen gau\u00e7aric eztrauca eguin.\n23:16 Beraz gaztigatu eta, largaturen dut.\n23:17 Eta behar cerauen bat largatu best\u00e1n.\n23:18 Bada iar cedin oihuz elkarrequin gendetze gucia, cioela, Ken ie\u00e7aguc haur, eta larga ie\u00e7aguc Barabbas,\n23:19 Cein baitz\u00e9n, hirian eguin i\u00e7an cen cembeit mutinationegatic eta heriotzegatic presoindeguian e\u00e7arria.\n23:20 Berriz bada Pilate min\u00e7a cequi\u00e9n, Iesus largatu nahiz.\n23:21 Baina hec heyagoraz iarten ciraden, erraiten \u00e7utela, Crucifica e\u00e7ac, crucifica e\u00e7ac hori.\n23:22 Eta harc heren aldian erran ciec\u00e9n, Baina cer gaizqui eguin du hunec? hiltzeco hoguenic eztut erideiten haur baithan: gaztigaturic beraz largaturen dut.\n23:23 Baina hec hertsen \u00e7ut\u00e9n oihu handiz requeritzen \u00e7utela, crucifica ledin: eta hay\u00e9n heyagor\u00e1c eta Sacrificadore principalenac renfor\u00e7atzen ciraden.\n23:24 Orduan Pilatec iugea ce\u00e7an eguin lequi\u00e9n galde eguiten \u00e7utena.\n23:25 Eta larga ciec\u00e9n mutinationeagatic eta heriotzeagatic presoindeguian e\u00e7arri i\u00e7an cena, ceinen escatu i\u00e7an baitziraden: eta eman ciec\u00e9n Iesus, nahi lutena leguiten.\n23:26 Eta hura eramaiten \u00e7utela, harturic Simon Cyreneano landetaric heldu cen-bat, hari crutzea gainean e\u00e7ar cie\u00e7oten Iesusen ondoan eramaiteco.\n23:27 Eta iarreiquiten \u00e7ay\u00f3n gendetze handia populutic eta emaztetaric, hura plaignitzen eta lamentatzen \u00e7utela.\n23:28 Baina itzuliric hetar\u00e1t Iesusec erran ce\u00e7an, Ierusalemeco alab\u00e1c, eztagui\u00e7uela nigarric ene gainean: baina ceuron buru\u00e9n gainean egui\u00e7ue nigar, eta \u00e7uen haourr\u00e9n gainean.\n23:29 Ecen hun\u00e1, ethorriren dirade egunac cein\u00e9tan erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten sabelac, eta eredosqui eztuten vgatzac.\n23:30 Orduan hassiren dirade erraiten mendiey, Eror \u00e7aitezte gure gainera: eta mendisquey, estal gaitza\u00e7ue.\n23:31 Ecen baldin egur hecean gau\u00e7a hauc eguiten badituzte, eyharrean cer eguinen da?\n23:32 Eta eramaiten ciraden berceric bi gaizquiguile-ere harequin hil eraciteco.\n23:33 Ethorri i\u00e7an ciradenean bada Bur-he\u00e7ur deitzen den lekura, han crucifica ce\u00e7aten hura, eta gaizquiguileac: bata escuinean eta bercea ezquerrean.\n23:34 Eta Iesusec erraiten \u00e7uen, Ait\u00e1, barka iecec: ecen etzeaquie cer eguiten dut\u00e9n. Guero haren abillamenduac partituric, \u00e7orte egotz ce\u00e7aten.\n23:35 Eta populua han egoiten cen beha cegoela: eta truffatzen ciraden har\u00e7az Gobernadoreac-ere hequin, cioitela, Berceac emparatu vkan ditu, empara be\u00e7a bere burua, baldin haur bada Christ Iaincoaren elegitua.\n23:36 Eta truffatzen ciraden har\u00e7az gendarmesac-ere, hurbiltzen \u00e7aizcala eta vinagre presentatzen ceraucatela:\n23:37 Eta erraiten \u00e7utela, Baldin hi bahaiz Iudu\u00e9n Reguea empara e\u00e7ac eure buru\u00e4.\n23:38 Eta cen scributobat-ere haren garayan, letra Grec-ez eta Latinez eta Hebraicoz scribatua, hitz hautan, HAVR DA IVDVEN REGVEA.\n23:39 Eta gaizquiguile vrkatuetaric batac blasphematzen \u00e7uen hura, cioela, Baldin hi bahaiz Christ, empara e\u00e7ac eure buru\u00e4 eta gu.\n23:40 Baina ihardesten \u00e7uela berceac reprotcha ce\u00e7an hura, cioela, Ezaiz Iaincoaren berere beldur, ikussiric ecen condemnatione berean aicela?\n23:41 Eta gu behin\u00e7at iustoqui: ecen eguin ditugun\u00e9n merecituac recebitzen citiagu: baina hunec eztic deus gaizquiric eguin.\n23:42 Eta erran cie\u00e7\u00f3n Iesusi, Orhoit albeitendi ni\u00e7az, Iauna, ethor adinean eure resumara.\n23:43 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin i\u00e7anen aicela paradisoan.\n23:44 Eta cen sey orenen inguru\u00e4, eta ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano.\n23:45 Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco vel\u00e1 erdira cedin artetic.\n23:46 Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Ait\u00e1, hire escuetan e\u00e7arten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ce\u00e7an spiritua.\n23:47 Eta ikussiric Centenerac cer eguin i\u00e7an cen, glorifica ce\u00e7an Iaincoa, cioela, Eguiazqui gui\u00e7on haur iusto cen.\n23:48 Eta spectacle hartara bildu i\u00e7an ciraden gendetze guciac, ikussiric eguin i\u00e7an ciraden gau\u00e7\u00e1c bere bulharrey ceraunstela itzultzen ciraden.\n23:49 Eta ceuden haren e\u00e7agunac guciac vrrun, eta emazte elkarrequin hari Galileatic iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcanac, gau\u00e7a hauc ikusten cituztela.\n23:50 Eta huna, Ioseph \u00e7aritzan gui\u00e7ombat, conseiller, gui\u00e7on ona eta iustoa:\n23:51 (Hunec etzuen consentitu hay\u00e9n conseilluan ez eguitatean) Iudu\u00e9n Arimathea hirico, eta hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoen:\n23:52 Hura ethorriric Pilatgana, esca cedin Iesusen gorputzaren.\n23:53 Eta hura erautsiric estal ce\u00e7an mihisse batez, eta e\u00e7ar ce\u00e7an monument batetan cein baitz\u00e9n arroca batetan ebaquia, ceinetan oraino nehor ezpaitz\u00e9n e\u00e7arri i\u00e7an.\n23:54 Eta cen preparationeco eguna, eta Sabbath eguna haren ondoan heldu cen.\n23:55 Eta iarreiquiric harequin Galileatic ethorri i\u00e7an ciraden emaztec-ere mira ce\u00e7aten monumenta, eta nola e\u00e7arri i\u00e7an cen haren gorputza.\n23:56 Guero itzuli ciradenean appresta citzaten vssainac eta vnguentuac, eta Sabbathoan reposa citecen, manamenduaren araura.\n24:1 Baina asteco lehen egunean, guciz goiz ethor citecen monumentera, ekarten cituztela appaindu cituzt\u00e9n vssain onac: eta cembeit emazte hequin.\n24:2 Eta eriden ce\u00e7aten harria monumentetic aldaratua.\n24:3 Eta sarthu ciradenean etze\u00e7aten eriden Iesus Iaunaren gorputza.\n24:4 Eta guertha cedin hec halacotz duda handitan ciradela, hun\u00e1 bi gui\u00e7on eriden baitzitecen han, chistmist an\u00e7ora arguitzen \u00e7uten abillamendutan.\n24:5 Eta nola icituac baitziraden, eta beheititzen baitziraden beguithartez lurrera guicon hec erran ciec\u00e9n, Cergatic hil\u00e9n artean bilhatzen du\u00e7ue vici dena?\n24:6 Ezta hemen, baina resuscitatu da: orhoit \u00e7aitezte nola erran cerau\u00e7uen oraino Galilean cela,\n24:7 Cioela, Behar da gui\u00e7onaren Semea liura dadin vicitze gaichtotacoen escuetara, eta crucifica dadin: eta hereneco egunean resuscita dadin.\n24:8 Eta orhoit citecen haren hitz\u00e9z.\n24:9 Eta monumentetic itzuli ciradenean, conta cietz\u00e9n gau\u00e7a hauc guciac hamequey, eta berce guciey.\n24:10 Eta ciraden Maria Magdalena eta Ioanna eta Maria Iacquesen ama, eta berce hequin ciradenac, gau\u00e7a hau\u00e9n Apostoluey erraileac.\n24:11 Eta irudi cequizt\u00e9n erguelqueria be\u00e7ala hay\u00e9n hitzac, eta etzitzaten sinhets.\n24:12 Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera, eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain e\u00e7arriac: guero ioan cedin bere baithan miresten \u00e7uela eguin i\u00e7an cenaz.\n24:13 Eta hun\u00e1, hetaric biga ioaiten ciraden egun hartan berean burgu batetara hiruroguey stadio Ierusalemetic vrrun, Emaus deitzen cenera:\n24:14 Eta min\u00e7o ciraden elkarren artean heldu i\u00e7an ciraden gau\u00e7a hau\u00e7az guci\u00e9z.\n24:15 Guertha cedin bada hec min\u00e7o ciradela eta ciharducatela, Iesus-ere h\u00e6y hurbilduric ioan baitzedin hequin batean.\n24:16 Baina hayen beguiac luluratuac ceuden hura e\u00e7agut ezle\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n24:17 Eta erran ciec\u00e9n, Ceric dirade ioaiten \u00e7aretela \u00e7uen artean compartitzen ditu\u00e7uen hitz horiac, eta cergatic \u00e7arete triste?\n24:18 Eta ihardesten \u00e7uela batac Cleopas deitzen cenac, erran cie\u00e7\u00f3n, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztaquizquic hartan egun hautan eguin i\u00e7an diraden gau\u00e7ac?\n24:19 Eta harc erran ciec\u00e9n, Cer gau\u00e7a? Eta erran cie\u00e7oten, Iesus Nazarenoaz, cein i\u00e7an baita gui\u00e7on Propheta, eguinez eta erranez botheretsua, Iaincoaren eta populu guciaren aitzinean.\n24:20 Eta nola hura liuratu vkan dut\u00e9n Sacrificadore principal\u00e9c eta gure Gobernador\u00e9c herioaren condemnationera, eta crucificatu vkan dut\u00e9n.\n24:21 Eta guc speran\u00e7a guendi\u00e1n hura cela Israel redemitu behar \u00e7uena: badaric-ere hori\u00e9n gucion gainera, egun duc her\u00e9n eguna gau\u00e7a hauc eguin i\u00e7an diradela.\n24:22 Baina gure arteco emazte batzuc-ere icitu guiaiti\u00e9, cein guciz goiz monumentean i\u00e7an baitirade:\n24:23 Eta eriden eztutenean haren gorputza, ethorri i\u00e7an dituc, dioitela visionebat-ere Aingueru\u00e8nic ikussi vkan dutela, hura vici dela dioitenenic\n24:24 Eta ioan i\u00e7an dituc gurequin ciradenetaric batzu monumentera, eta hala eriden di\u00e9 nola emazt\u00e9c erran baitzuten: baina bera ezti\u00e9 ikussi.\n24:25 Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophet\u00e9c erran dituzten gau\u00e7a guci\u00e9n sinhestera bihotz berantcorretacoac!\n24:26 Etzena behar Christec gau\u00e7a horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin?\n24:27 Guero hassiric Moyses baitharic eta Propheta gucietaric, declaratzen cerauzten Scriptura gucietan har\u00e7az beraz ciraden gau\u00e7\u00e1c.\n24:28 Eta hurbil citecen ioaiten ciraden burgura, eta harc vrrunago ioaitera irudi eguiten \u00e7uen.\n24:29 Baina bortcha ce\u00e7aten, cioitela, Ago gurequin: ecen arratsa duc, eta eguna duc beheratu. Sar cedin bada hequin egoitera.\n24:30 Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela, oguia harturic grati\u00e1c renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziec\u00e9n.\n24:31 Orduan irequi citecen hay\u00e9n beguiac, eta e\u00e7agut ce\u00e7aten hura: baina hura ken cedin hay\u00e9n aguerritic.\n24:32 Eta erran ce\u00e7aten elkarren artean, Etzena gure bihotza erratzen gutan, min\u00e7o \u00e7aicunean bidean, eta declaratzen cerauzquigunean Scriptur\u00e1c?\n24:33 Eta iaiquiric ordu hartan berean itzul citecen Ierusalemera, eta eriden citzaten elkargana bilduac hamec\u00e1c, eta hequin ciradenac:\n24:34 Erraiten \u00e7utela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui, eta aguertu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3 Simoni.\n24:35 Hec-ere conta citzaten bideco gau\u00e7\u00e1c, eta nola he\u00e7az e\u00e7agutu i\u00e7an cen oguiaren haustean.\n24:36 Eta gau\u00e7a hau\u00e7az min\u00e7o ciradela, presenta cedin Iesus bera hay\u00e9n artean, eta erran ciec\u00e9n, Baquea dela \u00e7uequin.\n24:37 Baina hec trublaturic eta icituric, vste \u00e7ut\u00e9n spiritubat \u00e7acussatela.\n24:38 Orduan erran ciec\u00e9n, Cergatic trublatu \u00e7arete, eta cergatic pensamenduac igaiten dirade \u00e7uen bihotzetara?\n24:39 Ikus itza\u00e7ue ene escuac eta ene oinac: ecen hura bera naiz ni, hazta ne\u00e7a\u00e7ue, eta mira: ecen spirituac haraguiric ez he\u00e7urric eztu, nola nic dudala baitacussa\u00e7ue.\n24:40 Eta gau\u00e7a hauc erran cituenean, eracuts cietz\u00e9n escuac eta oinac.\n24:41 Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta miraz ceudela, erran ciec\u00e9n, Badu\u00e7ue hemen deus iatecoric?\n24:42 Orduan hec presenta cie\u00e7oten arrain erre \u00e7athibat, eta ezti orrace batetaric.\n24:43 Eta harturic hay\u00e9n aitzinean ian ce\u00e7an.\n24:44 Eta erran ciec\u00e9n, Hauc dirade erraiten nerauzqui\u00e7uen hitzac, oraino \u00e7uequin nincela, ecen behar ciradela complitu ni\u00e7az Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gau\u00e7a guciac.\n24:45 Orduan irequi ce\u00e7an hay\u00e9n adimendua, Scriptur\u00e9n aditzeco.\n24:46 Eta erran ciec\u00e9n, Hala da scribatua eta hala behar cen Christec suffri le\u00e7an, eta resuscita ledin hiletaric hereneco egunean.\n24:47 Eta predica ledin haren icenean penitenti\u00e1 eta bekatu\u00e9n barkamendua natione gucietan, hassiric Ierusalemetic.\n24:48 Eta \u00e7uec \u00e7arete testimonio gau\u00e7a hau\u00e7az: eta hun\u00e1 nic igorriren dut neure Aitaren promessa \u00e7uen gainera:\n24:49 Baina \u00e7uec \u00e7audete Ierusalemeco hirian verthutez garaitic vezti \u00e7aitezqueteno.\n24:50 Guero eraman citzan campor\u00e1t Bethaniarano eta bere escuac altchaturic, benedica citzan.\n24:51 Eta guertha cedin hec benedicatzen cituela, appartaturic hetaric, goiti altcha baitzedin cerur\u00e1t.\n24:52 Eta hec hura adoraturic itzul citecen Ierusalemera, bozcario handirequin.\n24:53 Eta ciraden bethi templean, laudatzen eta benedicatzen \u00e7utela Iaincoa. Amen.","title":"Basque Bible (NT): Luke","type":"page"}
