{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/mar.htm","path":"bib/wb/bsq/mar.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/mar.htm","text":"1:1 IESVS CHRIST Iaincoaren Semearen Euangelio hatsea:\n1:2 Scribatua den be\u00e7ala Prophetetan, Hun\u00e1, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren baitu hire bidea hire aitzinean\n1:3 Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain e\u00e7a\u00e7ue Iaunaren bidea, plana itza\u00e7ue haren bidesc\u00e1c.\n1:4 Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen \u00e7uen emendamendutaco baptismoa bekatu\u00e9n barkamendutan.\n1:5 Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac: eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac confessatzen cituztela.\n1:6 Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten \u00e7uen.\n1:7 Eta predicatzen \u00e7uen, cioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen \u00e7apatetaco hedearen beheitituric ezpainaiz lachatzeco digne.\n1:8 Eguia da, nic batheyatzen \u00e7aituztet vrez, baina harc batheyaturen \u00e7aituzte Spiritu sainduaz.\n1:9 Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean.\n1:10 Eta bertan ilkiten cela vretic, ikus citzan ceru\u00e4c erdiratzen, eta Spiritu saindua vsso columbabat be\u00e7ala haren gainera iausten.\n1:11 Eta voz-bat eguin cedin ceru\u00e8taric, cioela, Hi aiz ene Seme maitea ceinetan hartzen baitut neure atseguin ona.\n1:12 Eta bertan Spirituac irion ce\u00e7an hura desertura.\n1:13 Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueru\u00e8c cerbitzatzen \u00e7uten.\n1:14 Eta Ioannes hatzaman ican cenean, ethor cedin Iesus Galileara, predicatzen \u00e7uela Iaincoaren resumaren Euangelioa:\n1:15 Eta cioela, Complitu da dembor\u00e1, eta hurbil da Iaincoaren resum\u00e1: emenda \u00e7aitezte, eta sinhets e\u00e7a\u00e7ue Euangelioa.\n1:16 Eta Galileaco itsas bazterrean \u00e7abilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden)\n1:17 Eta erran ciecen Iesusec, \u00c7atozte ene ondoan eta eguinen \u00e7aituztet gui\u00e7a pescadore.\n1:18 Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan.\n1:19 Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela.\n1:20 Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan.\n1:21 Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthuric synagog\u00e1n, iracasten ari cen.\n1:22 Eta spantaturic ceuden haren doctrin\u00e1z, ecen iracasten cituen authoritate \u00e7uenac be\u00e7ala, eta ez Scrib\u00e9c be\u00e7ala.\n1:23 Eta cen hay\u00e9n synagog\u00e1n gui\u00e7ombat spiritu satsua \u00e7uenic, eta oihuz iar cedin,\n1:24 Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua.\n1:25 Eta mehatcha ce\u00e7an hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic.\n1:26 Eta spiritu satsua hura \u00e7athituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.\n1:27 Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?\n1:28 Eta io ce\u00e7an haren fam\u00e1c bertan Galilea inguruco comarca gucia.\n1:29 Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin.\n1:30 Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin: eta bertan min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7aizcan har\u00e7az.\n1:31 Orduan hurbilduric goiti ce\u00e7an hura escutic harturic, eta bertan vtzi ce\u00e7an helgaitzac: eta harc cerbitza citzan.\n1:32 Eta arratsean, iguzqui sartzean, ekarten cerautzaten gueizqui ceuden guciac eta demoniatuac.\n1:33 Eta hiri gucia borthara bildua cen.\n1:34 Eta senda citzan erhar\u00e7un diuersez eri ciraden guciac: eta anhitz deabru campora egotz ce\u00e7an, eta etzituen deabruac min\u00e7atzera vtziten nola hura e\u00e7agutu vkan lut\u00e9n.\n1:35 Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten \u00e7uen.\n1:36 Eta iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan Simon eta harequin ciradenac.\n1:37 Eta eriden \u00e7utenean, erran cie\u00e7oten, Guciac hire bilha diabiltzac.\n1:38 Orduan dioste Goacen hurbilengo burgu\u00e8tara: han-ere predica de\u00e7adan\u00e7at: ecen hartacotzat ilki i\u00e7an naiz.\n1:39 Eta predicatzen \u00e7uen hay\u00e9n synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen.\n1:40 Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal ne\u00e7aquec.\n1:41 Orduan Iesusec compassione harturic eta escua hedaturic, hunqui ce\u00e7an hura, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Nahi diat, aic\u00e9n chahu,\n1:42 Eta hori erran \u00e7uenean, bertan ioan cedin harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin.\n1:43 Eta hura mehatchaturic bertan igor ce\u00e7an campor\u00e1t:\n1:44 Eta erran cie\u00e7\u00f3n, Beguirauc nehori deus ezterroan: baina oh\u00e1, eta eracuts aquio Sacrificadoreari, eta presenta itzac eure garbitzeagatic Moysesec manatu dituen gau\u00e7\u00e1c h\u00e6y testimoniagetan.\n1:45 Baina hura ilkiric has cedin anhitz gau\u00e7aren publicatzen, eta beharquiaren manifestatzen, hala non guehiagoric aguerriz Iesus ecin sar baitzaiten hirira, baina lekorean leku desertuetan cen, eta ethorten ciraden harengana alde gucietaric.\n2:1 ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen buruan, eta en\u00e7un i\u00e7an da ecen etchean cela.\n2:2 Eta bertan anhitz bildu i\u00e7an dirade hambat non bortha aldiri\u00e9c-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen cerauen hitza.\n2:3 Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten \u00e7utela laurez eramaiten cen paralyticobat.\n2:4 Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ce\u00e7aten Iesus cen etche gaina, eta hura \u00e7ulhaturic, erauts ce\u00e7aten paralyticoa cetzan ohea.\n2:5 Orduan Iesusec hay\u00e9n fedea ikussiric, erran cie\u00e7\u00f3n paralyticoari, Sem\u00e9, barkatu \u00e7aizquic eure bekatuac.\n2:6 Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten \u00e7uten bere bihotzetan, hunela,\n2:7 Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen?\n2:8 Eta bertan e\u00e7aguturic Iesusec bere spirituaz, ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco gaucez diharduca\u00e7ue \u00e7uen bihotzetan.\n2:9 Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu \u00e7aizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har e\u00e7ac eure ohea, eta ebil adi?\n2:10 Daqui\u00e7uen\u00e7at bada ecen gui\u00e7onaren Semeac baduela bothere bekatu\u00e9n barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari)\n2:11 Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har e\u00e7ac eure ohea, eta habil eure etcher\u00e1t.\n2:12 Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin guci\u00e9n presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen baitzuten Iaincoa, erraiten \u00e7utela, Egundano hunelaco gau\u00e7aric eztugu ikussi.\n2:13 Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec.\n2:14 Eta vrruti iragaiten cela, ikus ce\u00e7an, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequi\u00f3n.\n2:15 Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin eta haren discipuluequin, ec\u00e9n anhitz ciraden eta iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan.\n2:16 Eta Scrib\u00e9c eta Phariseu\u00e9c ikussiric publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten \u00e7uela, erran ciec\u00e9n haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du eta edaten?\n2:17 Eta haur en\u00e7unic Iesusec dioste, Osso diraden\u00e9c eztute medicuren beharric: baina eri diraden\u00e9c: ecen ez naiz ethorri iusto\u00e9n deitzera: baina bekatoren, emendamendutara.\n2:18 Eta Ioannesen eta Phariseu\u00e9n discipulu\u00e9c barur eguiten \u00e7ut\u00e9n: eta hec ethorten dirade eta diotsate, Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipulu\u00e9c barur eguiten dute, eta hire discipulu\u00e9c ezp\u00e1itute baruric eguiten?\n2:19 Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gend\u00e9c baruric ahal daidite ezcondua hequin deno ? ezcondua berequin duteno baruric ecin daidite.\n2:20 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, eta orduan barur eguinen dut\u00e9 egun hetan.\n2:21 Eta nehorc oihal peda\u00e7u latz-bat eztu iosten abillamendu \u00e7ar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten drauca \u00e7arrari, eta gaizcoatzenago da ethendur\u00e1.\n2:22 Halaber nehorc eztu e\u00e7arten mahatsarno berria \u00e7ahagui \u00e7arretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu \u00e7ahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta \u00e7ahaguiac galtzen dirade baina mahatsarno berria \u00e7ahagui berrietan e\u00e7arri behar da.\n2:23 Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela buruca idoquiten.\n2:24 Eta Phariseu\u00e9c erran cie\u00e7oten, Horr\u00e1, cergatic eguiten dut\u00e9 Sabbathoan eguin sori eztena?\n2:25 Eta harc erran ciec\u00e9n, Eztu\u00e7ue egundano iracurri vkan, cer eguin \u00e7uen Dauid-ec necessitate \u00e7uenean, eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?\n2:26 Nola sarthu i\u00e7an cen Iaunaren etchean Abiathar Sacrificadore principalaren dembor\u00e1n: eta propositioneco oguiac ian vkan cituen, Sacrificador\u00e9n baicen iateco sori etziradenac, eta nola harequin ciradeney-ere eman cerauen?\n2:27 Guero erran ciec\u00e9n: Sabbathoa gui\u00e7onagatic eguin i\u00e7an da, ez gui\u00e7ona Sabbathoagatic.\n2:28 Bada gui\u00e7onaren Semea Sabbathoaren-ere iabe da.\n3:1 Guero sar cedin berriz syn\u00e1gog\u00e1n, eta cen han gui\u00e7ombat escua eyhartua \u00e7uenic.\n3:2 Eta gogoatzen \u00e7ut\u00e9n eya Sabbathoan sendaturen \u00e7uenez accusa le\u00e7aten\u00e7at.\n3:3 Eta diotsa gui\u00e7on escu eyhartua \u00e7uenari, Iaiqui adi artera.\n3:4 Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden.\n3:5 Eta hetar\u00e1t inguru behaturic asserrerequin, eta hay\u00e9n bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa gui\u00e7onari, Heda e\u00e7ac eure escua: Eta heda \u00e7e\u00e7an, eta haren escua, bercea be\u00e7ain senda cedin.\n3:6 Orduan ilkiric Phariseu\u00e9c, bertan Herodianoequin conseillu eduqui ce\u00e7aten haren contra, hura hil lecaten\u00e7at.\n3:7 Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alder\u00e1t: eta iarrequi cequi\u00f3n gendetze handia Galileatic eta Iudeatic.\n3:8 Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguru\u00e8tan habitatzen ciradenetaric gendetze handi, en\u00e7unic cein gau\u00e7a handiac eguiten cituen, ethor citecen harengana.\n3:9 Eta erran ciec\u00e9n bere discipuluey vncichobat bethi prest eduqui lequi\u00f3n, gendetzearen causaz, hers ezle\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n3:10 Ecen anhitz sendatu vkan \u00e7uen, hala non afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecaten\u00e7at.\n3:11 Eta spiritu satsu\u00e9c hura ikusten \u00e7utenean, haren aitzinera bere buru\u00e4c egoizten cituzt\u00e9n, eta oihu eguiten \u00e7uten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain\n3:12 Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez le\u00e7aten\u00e7at.\n3:13 Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana.\n3:14 Eta ordena citzan hamabi harequin i\u00e7ateco, eta predicatzera igorteco:\n3:15 Eta lut\u00e9n bothere eritassun\u00e9n sendatzeco, eta deabru\u00e9n campora egoizteco.\n3:16 Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzie\u00e7on Pierris:)\n3:17 Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta h\u00e6y icen eman ciec\u00e9n Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac)\n3:18 Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa,\n3:19 Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.\n3:20 Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten.\n3:21 Eta haur en\u00e7un \u00e7utenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman le\u00e7aten\u00e7at: ecen erraiten \u00e7uten, \u00e7oratu cela.\n3:22 Eta Ierusalemetic iautsi i\u00e7an ciraden Scrib\u00e9c erraiten \u00e7ut\u00e9n, ecen Beelzebub \u00e7uela, eta deabru\u00e9n princearen partez deabruac campora egoizten cituela.\n3:23 Eta hec beregana deithuric, erran ciec\u00e9n comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal de\u00e7aque.\n3:24 Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura.\n3:25 Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura.\n3:26 Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.\n3:27 Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpade\u00e7a: eta orduan haren etchea pillaturen du.\n3:28 Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecen bekatu guciac gui\u00e7on\u00e9n sem\u00e9y barkaturen \u00e7aiztela, eta blasphematu dituqueizten blasphemio guciac:\n3:29 Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina i\u00e7anen da condemnatione eternalaren hoguendun.\n3:30 Ecen erraiten \u00e7uten, Spiritu satsua du.\n3:31 Ethorten dirade bada haren anayeac eta haren ama: eta lekorean ceudela igor citzaten batzu harengana, haren deitzera.\n3:32 Eta iarriric cegoen haren inguru\u00e4n gendetzea, eta hec erran cie\u00e7oten, Hun\u00e1, hire amac eta hire anay\u00e9c lekorean galdeguiten aute.\n3:33 Orduan ihardets ciec\u00e9n, cioela, Nor da ene ama, edo ene anayeac?\n3:34 Eta inguru behatu \u00e7uenean haren inguru\u00e4n iarriric ceuden discipuluetara, dio, Hun\u00e1 ene ama, eta ene anayeac.\n3:35 Ecen norc-ere eguine baitu Iaincoare vorondatea, hura da ene anaye eta ene arreba, eta ama\n4:1 Guero berriz has cedin iracasten itsas bazterrean: eta bil cedin harengana gendetze handi, hala non bera vncira sarthuric, iarriric baitzegoen itsassoan: eta populu gucia itsas costan leihorrean cen.\n4:2 Eta iracasten cerauen comparationez anhitz gau\u00e7a, eta erraiten cerauen bere doctrin\u00e1n,\n4:3 En\u00e7un e\u00e7a\u00e7ue, Hun\u00e1, ereillebat ilki cedin ereitara.\n4:4 Eta guertha cedin ereitean, partebat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor citecen ceruco choriac, eta irets ce\u00e7aten hura.\n4:5 Eta berce partebat eror cedin leku harri\u00e7uetara, non ezpaitzuen lur anhitzic: eta bertan ilki cedin, ceren ezpaitzuen lur barnetassunic.\n4:6 Baina iguzquia goratu cenean, erre cedin: eta ceren erroric ezpaitzuen, eyhar cedin.\n4:7 Eta berce partebat eror cedin elhorri artera, eta elhorriac handi citecen, eta itho ce\u00e7aten hura, eta etze\u00e7an fructuric eman.\n4:8 Eta bercea eror cedin lur-onera, eta eman ce\u00e7an fructu goratzen eta handitzen cenic, eta ekar ce\u00e7an bihi batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.\n4:9 Orduan erran ciec\u00e9n, En\u00e7uteco beharriric duenac, en\u00e7un be\u00e7a.\n4:10 Eta bera cela, interroga ce\u00e7aten haren inguru\u00e4n hamabiequin ciraden\u00e9c, comparationeaz.\n4:11 Eta erran ciec\u00e9n, \u00c7uey eman \u00e7ai\u00e7ue Iaincoaren resumaco secretuaren e\u00e7agutzea: baina lekorean diradeney comparationez gau\u00e7a guciac tractatzen \u00e7aizte:\n4:12 Dacussatela ikus de\u00e7aten\u00e7at, eta eztaquizqui\u00f3n ohart: eta dan\u00e7utela en\u00e7un de\u00e7aten, eta adi ezte\u00e7aten: conuerti eztitecen eta bekatuac barka eztaquizqui\u00e9n.\n4:13 Eta erran ciecen, Eztaqui\u00e7ue comparatione haur? Eta nolatan comparatione guciac e\u00e7agutiren ditu\u00e7ue?\n4:14 Ereilleac hitza ereiten du.\n4:15 Bada hauc dirade bide bazterrera hacia recebitzen dutenac, cein\u00e9tan ereiten baita hitza: baina en\u00e7un dutenean, bertan ethorten da Satan, eta kencen du hayen bihotzetan erein cen hitza.\n4:16 Eta hauc dirade halaber leku harri\u00e7uetara hacia recebitzen dutenac: eta en\u00e7un dutenean hitza, bertan bozcariorequin recebitzen dute hura.\n4:17 Eta eztute erroric berac baithan, baina iraute gutitaco dirade: guero heltzen denean tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic, bertan scandalizatzen dirade.\n4:18 Eta hauc dirade elhorri artera hacia recebitzen dutenac, hauc dirade, diot, hacia en\u00e7uten dutenac:\n4:19 Baina mundu hunetaco ansi\u00e9c, eta abrastassunezco enganioac, eta berce gaucetaco guthici\u00e9c barneraric ithotzen dute hitza, eta fructu gabetzen da.\n4:20 Eta hauc dirade lur onera hacia recebitu dutenac, cein\u00e9c hitza en\u00e7uten baitute, eta recebitzen, eta fructu ekarten, batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.\n4:21 Erran ciec\u00e9n halaber, Ala candela ekarten da gaitzurupean, edo ohapean e\u00e7ar dadin\u00e7at? eza candelerean e\u00e7ar dadin\u00e7at?\n4:22 Ecen ezta deus secreturic aguerturen eztenic, edo estal ahal daitenic: baina campora ethorri behar da.\n4:23 Baldin nehorc en\u00e7uteco beharriric badu, en\u00e7un be\u00e7a.\n4:24 Guehiago erran ciec\u00e9n, Gogoau\u00e7ue cer en\u00e7uten du\u00e7uen: cer neurriz neurturen baitu\u00e7ue, neurturen \u00e7ai\u00e7ue, eta emendaturen \u00e7ai\u00e7ue, \u00e7uey en\u00e7uten du\u00e7uenoy.\n4:25 Ecen duenari, emanen \u00e7ay\u00f3: eta deusic eztuenari, duena-ere edequiren \u00e7ay\u00f3.\n4:26 Guehiago erraiten \u00e7uen, Iaincoaren resum\u00e1 da, gui\u00e7\u00f3n hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten eta iaiquiten li\u00e7aten baten an\u00e7ora.\n4:27 Eta hacia ilkiten eta hatzen lic\u00e9n, harc ezlaquiala nola,\n4:28 Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar, guero buru, guero ogui bihi bethea buru\u00e4n.\n4:29 Eta aguertu denean fructua, bertan gui\u00e7onac du e\u00e7arten iguitey\u00e1: ceren prest baita vzt\u00e1.\n4:30 Guero cioen, Cer irudi duela erranen dugu Iaincoaren resum\u00e1c? edo cer comparationez comparaturen dugu hura?\n4:31 Hura da mustarda haci bihibat be\u00e7ala, cein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden haci gucietaco chipiena:\n4:32 Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berce belhar gucietaco handiena eguiten da: eta adar handiac eguiten ditu hala non ceruco choriec ohatzeac eguin ahal baititzaqueizte haren itzalean.\n4:33 Eta anhitz hunelaco comparationez tractatzen cerauen hitza, en\u00e7un ahal ciroitenaren araura.\n4:34 Eta comparatione gabe etzayen min\u00e7atzen: baina appartean bere discipuluey declaratzen cerauzten gau\u00e7a guciac.\n4:35 Eta erran ciec\u00e9n egun hartan, arrastu cenean, Iragan g\u00e1itecen vraren berce aldera.\n4:36 Eta populua vtziric har ce\u00e7aten hura vncian cen be\u00e7ala: baina berce vncitchoac-ere baciraden harequin.\n4:37 Orduan altcha cedin haice buhumba handibat, eta bag\u00e1c sartzen ciraden vncira, hala non ia bethatzen baitz\u00e9n.\n4:38 Eta hura vnciaren guibeleco aldean cetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Magistru\u00e1, eztuc ansiaric ceren galduac goacen?\n4:39 Eta iratzarri cenean mehatcha ce\u00e7an haicea, eta erran cie\u00e7\u00f3n itsassoari, Ichil adi, eta gueldi adi. Orduan cessa cedin haicea, eta tranquilitate handi eguin cedin.\n4:40 Eta erran ciec\u00e9n Cergatic \u00e7arete horrela icior? nola eztu\u00e7ue federic?\n4:41 Eta ici citecen icidura handiz: eta erraiten \u00e7uten elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta itsassoac, ere obeditzen baitute?\n5:1 Eta ethor citecen itsassoaren berce aldera, Gadareno\u00e9n comarcara.\n5:2 Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequi\u00f3n thumbetaric spiritu satsua \u00e7uen gui\u00e7ombat:\n5:3 Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere nehorc ecin esteca ciroen.\n5:4 Ceren anhitzetan cepoz eta cadenaz estecatu i\u00e7an cenean hauts baitzitzan caden\u00e1c, eta \u00e7athica cepoac: eta nehorc ecin ceba ce\u00e7aqueen.\n5:5 Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thumbetan cen oihuz cegoela, eta bere buru\u00e4ri harriz ceraunsala.\n5:6 Eta ikussi \u00e7uenean Iesus vrrundanic, laster eguin ce\u00e7an eta gur cequi\u00f3n:\n5:7 Eta oihuz voz goraz erran ce\u00e7an, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezne\u00e7an tormenta.\n5:8 (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsu\u00e1, gui\u00e7on horrenganic)\n5:9 Orduan interroga ce\u00e7an hura, Nola da hire icena? Eta ihardets ce\u00e7an, cioela, Legio diat icen: ecen anhitz gaituc.\n5:10 Eta othoitz handi eguiten \u00e7eraucan, ezlitzan igor comarca hartaric campora.\n5:11 Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic.\n5:12 Eta othoitz eguin cie\u00e7oten deabru hec guci\u00e9c, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecen\u00e7at.\n5:13 Eta permetti ciec\u00e9n bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguru\u00e4) eta itho citecen itsassoan.\n5:14 Eta vrdeac bazcatzen cituzten\u00e9c ihes eguin ce\u00e7aten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin i\u00e7an cen.\n5:15 Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu i\u00e7an cena iarriric eta veztituric eta cen\u00e7aturic, legionea vkan \u00e7uena diot: eta ici citecen.\n5:16 Eta haur ikussi \u00e7uten\u00e9c erran ciec\u00e9n h\u00e6y, nola demoniatuari heldu i\u00e7an \u00e7ayon, eta vrd\u00e9z.\n5:17 Orduan hec has cequizqui\u00f3n othoitz eguiten parti ledin hay\u00e9n comarquetaric.\n5:18 Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez \u00e7ayon demoniatu i\u00e7an cena harequin lic\u00e9n.\n5:19 Baina Iesusec etzie\u00e7\u00f3n permetti, aitzitic erran cie\u00e7\u00f3n, Habil eure etcher\u00e1t euretara, eta conta iecec cein gau\u00e7a handiac Iaunac eguin drauzqui\u00e1n, eta nola hi\u00e7az pietate vkan duen.\n5:20 Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen cein gau\u00e7a handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guci\u00e9c miresten \u00e7uten.\n5:21 Eta iragan cenean Iesus vncian berriz berce aldera, populu handi bil cedin harengana, eta cen itsas bazterrean.\n5:22 Eta hun\u00e1, ethor cedin synagogaco principal Iairus deitzen cembat, eta ikussi \u00e7uenean hura, egotz ce\u00e7an bere burua haren oinetara.\n5:23 Eta othoitz handi eguiten ceraucan, cioela, Ene alabatchoa hurrenean duc: othoitz eguiten drauat, ethor adin, eta e\u00e7ar ditz\u00e1n escuac haren gainean, senda dadin\u00e7\u00e1t eta vici den.\n5:24 Eta ioan cedin Iesus harequin, eta populu handi \u00e7arrey\u00f3n, eta hertsen \u00e7uten.\n5:25 Eta emaztebat cen odol iariatzea hamabi vrthe hetan \u00e7uenic:\n5:26 Eta anhitz suffritu vkan \u00e7uen anhitz medicutaric, eta berea gucia despendatu \u00e7uen, eta etz\u00e9n deus probetchatu, baina gaizcoatuago i\u00e7an cen.\n5:27 Hura Iesusez min\u00e7atzen en\u00e7unic, ethor cedin gendetzean guibeletic, eta hunqui ce\u00e7an haren arrop\u00e1.\n5:28 Ecen erraiten \u00e7uen, Baldin haren abillamenduac hunqui baditzat ber, sendaturen naiz\n5:29 Eta bertan agor cedin haren odol ithurria: eta sendi ce\u00e7an bere gorputzean sendatu cela plaga hartaric.\n5:30 Eta bertan Iesusec bere baithan e\u00e7aguturic harenganic ilki i\u00e7an cen verthutea, itzuliric gendetzean, erran ce\u00e7an, Norc hunqui ditu ene abillamenduac?\n5:31 Eta erran cie\u00e7oten bere discipuluec, Badacussac gendetzeac hertsen auela, eta dioc, Norc hunqui nau?\n5:32 Eta inguru behatzen \u00e7uen, haur eguin \u00e7uena ikus le\u00e7an\u00e7at.\n5:33 Eta emaztea beldurric eta ikararic, nola baitzaquian hura baithan eguin i\u00e7an cena, ethor cedin, eta egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 haren aitzinera, eta erran cie\u00e7\u00f3n eguia gucia.\n5:34 Eta harc erran cie\u00e7\u00f3n, Alab\u00e1, eure fedeac saluatu au, habil baquerequin, eta aic\u00e9n sendo eure plagatic.\n5:35 Oraino hura min\u00e7o cela ethor citecen batzu synagogaco principalarenetic, cioitela, Hire alab\u00e1 hil duc, cergatic fatigatzen duc Magistrua?\n5:36 Eta Iesusec erraiten cen hitz haur en\u00e7un \u00e7uen be\u00e7ain sarri, diotsa synagogaco principalari, Eztu\u00e1la beldurric, sinhetsac solament.\n5:37 Eta etze\u00e7an permetti nehor iarreiqui lequi\u00f3n Pierris, eta Iacques, eta Ioannes Iacquesen anayea baicen.\n5:38 Guero ethor cedin synagogaco principalaren etchera, eta ikus citzan tumultoa, eta nigarrez ceudenac, eta dolu handi ekarten \u00e7utenac.\n5:39 Eta sarthuric dioste, Cergatic tormentatzen \u00e7arete, eta nigarrez \u00e7audete? nescatch\u00e1 ezta hil, baina lo datza.\n5:40 Eta irriz ceuden har\u00e7az: baina harc guciac idoquiric campora, har citzan nescatcharen ait\u00e1 eta am\u00e1, eta harequin ciradenac, eta sartzen da nescatch\u00e1 cetzan lekura.\n5:41 Eta harturic nescatcharen escua, diotsa, Talitha-cumi: erran nahi baita, Nescatch\u00e1 (hiri diosnat) iaiqui adi.\n5:42 Eta bertan iaiqui cedin nescatch\u00e1, eta ba\u00e7abilan: ecen hamabi vrthetacoa cen: eta spantamendu handiz spanta citecen.\n5:43 Eta haguitz manatu vkan ditu, nehorc haur ezlaquian: eta erran ce\u00e7an iatera nescatchari eman lequi\u00f3n.\n6:1 Guero parti cedin handic, eta ethor cedin bere herrira, eta ba\u00e7arreitzan bere discipuluac.\n6:2 Eta ethorri cenean Sabbathoa, has cedin synagog\u00e1n iracasten, eta en\u00e7uten \u00e7utenetaric anhitzec miresten \u00e7uten, cioitela, Nondic huni gau\u00e7a hauc? eta ceric da huni eman i\u00e7an \u00e7ayon sapientia haur, eta are hunelaco verthuteac hunen escuz eguiten baitirade?\n6:3 Ezta haur charpanter? Mariaren seme, Iacquesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaye? eztirade hunen arrebac-ere hemen gu baithan? Eta scandalizatzen ciraden hartan.\n6:4 Eta erraiten cerauen Iesusec, Ezta Prophetabat desohoratzen bere herrian, eta ahaid\u00e9n artean, eta bere etchean baicen.\n6:5 Eta ecin eguin \u00e7uen han verthuteric batre, cembeit eri bakoitz, escuac hay\u00e9n gainean e\u00e7arriric, senda baitzitzan baicen.\n6:6 Eta miraz cego\u00e9n hay\u00e9c incredulitateagatic, eta inguratzen cituen burgu\u00e4c inguru, iracasten ari cela.\n6:7 Orduan dei citzan hamabiac, eta has cedin hay\u00e9n igorten bir\u00e1: eta eman ciec\u00e9n bothere spiritu satsu\u00e9n gainean.\n6:8 Eta mana citzan ezle\u00e7aten deus har bidecotzat, makila hutsa baicen: ez maletaric, ez oguiric, ez diruric guerricoan.\n6:9 Baina sandaleac iaunciac lituzten eta bir\u00e1 arropaz ezlitecen vezti.\n6:10 Eta erraiten cerauen, Non-ere sarthuren baitzarete etche batetarra, \u00e7audete han handic ilki arterano.\n6:11 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta \u00e7uec ez en\u00e7unen, handic partitzean, iharros e\u00e7a\u00e7ue \u00e7uen oin\u00e9n azpico errhautsa, testimoniagetan hay\u00e9n contra. Eguiaz diotsuet, emequiago tractatuac i\u00e7anen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.\n6:12 Eta hec partituric predicatzen \u00e7uten batbedera emenda ledin.\n6:13 Eta deabru anhitz campora egoizten \u00e7ut\u00e9n: eta vnctatzen \u00e7ut\u00e9n olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten.\n6:14 Eta en\u00e7un ce\u00e7an regue Herodesec min\u00e7atzen (ecen haren icena cen famatua) eta erran ce\u00e7an, Ioannes batheyatzen ari cena, resuscitatu i\u00e7an da hiletaric, eta halacotz verthut\u00e9c obratzen dut\u00e9 hartan.\n6:15 Berc\u00e9c cioiten, Elias da: Eta berc\u00e9c cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat be\u00e7alaco.\n6:16 Bada hori en\u00e7unic Herodesec dio, Haur da Ioannes nic buru\u00e4 edequi draucadana, hura resuscitatu da hiletaric.\n6:17 Ecen Herodes hunec gende igorriric har ce\u00e7an Ioannes, eta esteca ce\u00e7an presoindeguian, Herodias bere anaye Philipperen emaztearen causaz, ceren hura emazte hartu baitzuen.\n6:18 Ecen erraiten ceraucan Ioannesec Herodesi, Eztuc sori euri anayeren emaztea du\u00e1n.\n6:19 Halacotz Herodias ayher \u00e7ay\u00f3n, eta hil eraci nahi \u00e7uen, baina ecin ce\u00e7aqueen.\n6:20 Ecen Herodes beldur \u00e7ay\u00f3n Ioannesi, e\u00e7aguturic ecen hura cela gui\u00e7on iustoa eta saindua, eta ohore ekarten ceraucan: eta hura en\u00e7unic anhitz gau\u00e7a eguiten \u00e7uen, eta gogotic hura en\u00e7uten \u00e7uen.\n6:21 Bada egun carazcoa ethorri cenean, Herodesec bere sor eguneco banqueta eguiten cerauenean princiey eta capitainey eta Galileaco principaley:\n6:22 Eta sarthuric Herodiasen alab\u00e1 dan\u00e7atu cenean, eta Herodesi eta harequin mahainean iarriric ceudeney atseguin eguin cerauenean, Reguec diotsa nescatchari, Esca aquit cer-ere nahi baitun, eta emanen draunat.\n6:23 Eta cin eguin cie\u00e7\u00f3n: Escaturen aitzaitadan gucia emanen draunat, neure resumaren erdirano.\n6:24 Eta harc ilkiric erran cie\u00e7\u00f3n bere amari, Cer escaturen naiz? Eta harc erran ce\u00e7an, Ioannes Baptistaren buru\u00e4ren.\n6:25 Eta bertan sarthuric affectionatuqui Reguegana, esca cequi\u00f3n, cioela, Nahi diat orain bertan eman die\u00e7ad\u00e1n platean Ioannes Baptistaren buru\u00e4.\n6:26 Eta Reguec haguitz tristeturic, cinagatic eta harequin mahainean iarriric ceudenacgatic, eztu iraitzi nahi vkan.\n6:27 Eta bertan Reguec, igorriric borreroa, mana ce\u00e7an ekar ledin haren buru\u00e4: harc bada ioanic edequi cie\u00e7\u00f3n buru\u00e4 presoindeguian.\n6:28 Eta ekar ce\u00e7an haren buru\u00e4 platean, eta eman cie\u00e7\u00f3n hura nescatchari, eta nescach\u00e1c eman cie\u00e7\u00f3n bere amari.\n6:29 Eta hori en\u00e7unic haren discipuluac ethor citecen, eta eraman ce\u00e7aten haren gorputza, eta e\u00e7ar ce\u00e7aten thumb\u00e1n.\n6:30 Eta bil citecen Apostoluac Iesusgana, eta conta cie\u00e7oten eguin eta iracatsi \u00e7uten gucia.\n6:31 Eta erran ciec\u00e9n, \u00c7atozte ceur\u00f3c appart leku desertu batetara, eta reposa \u00e7aitezte gutibat: ecen anhitz ciraden ethorten eta ioaiten ciradenac: eta iateco aicinaric-ere etzut\u00e9n.\n6:32 Ioan citecen bada leku desertu batetara vncian appart:\n6:33 Baina ikus citzan populuac ioaiten, eta e\u00e7agut ce\u00e7aten hura anhitzec: eta oinez hiri gucietaric laster eguin ce\u00e7aten hara, eta aitzin cequizten h\u00e6y, eta bil citecen harengana.\n6:34 Orduan ilkiric ikus ce\u00e7an gendetze handia Iesusec, eta compassione har ce\u00e7an he\u00e7az: ecen ardi artzain gabeac be\u00e7ala ciraden: eta has cequi\u00e9n anhitz gau\u00e7aren iracasten.\n6:35 Eta nola ia berandua baitz\u00e9n, ethorri i\u00e7an \u00e7aizcan bere discipuluac, erraiten \u00e7utela, Desertu duc leku haur, eta ia berandua duc:\n6:36 Eyec congit, inguruco herrietar\u00e1t eta burg\u00fcetarat ioanic, ber\u00e9n ogui eros de\u00e7aten\u00e7\u00e1t: ecen cer ian de\u00e7aten ezti\u00e9.\n6:37 Eta harc ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Eye\u00e7ue \u00e7uec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera?\n6:38 Eta harc dioste, Cembat ogui ditu\u00e7ue? \u00e7oazte eta ikar e\u00e7a\u00e7ue. Eta iaquin dutenean dioite, Borz, eta bi arrain.\n6:39 Orduan mana citzan, iar eraci litzaten guciac mahaintaraz belhar pherde gainean.\n6:40 Eta iar citecen arencaz, ehun\u00e1, eta berroguey eta hamarn\u00e1.\n6:41 Eta borz oguiac eta bi arrainac hartu cituenean, beguiac cerur\u00e1t altchaturic, grati\u00e1c renda citzan, eta hauts citzan oguiac: eta eman cietz\u00e9n bere discipuluey, h\u00e6y aitzinera e\u00e7ar lietzen\u00e7at: eta bi arrainac parti cietz\u00e9n guciey.\n6:42 Eta ian ce\u00e7aten guci\u00e9c, eta ressasia citecen.\n6:43 Eta goiti ce\u00e7aten \u00e7athietaric hamabi sasquitara, eta arrainetaric cerbait.\n6:44 Eta ian \u00e7utenac ciraden borz milla gui\u00e7onen inguru\u00e4.\n6:45 Guero bertan bere discipuluac sar eraci citzan vncira, eta aitzinean ioan eraci itsassoaren berce aldera Bethsaida alder\u00e1t, berac populuari congit lemon bizquitartean.\n6:46 Eta hec igorri cituenean, mendira ioan cedin othoitz eguitera.\n6:47 Eta arrastu cenean, vncia cen itsassoaren erdian, eta hura bera leihorrean.\n6:48 Eta ikus ce\u00e7an pena \u00e7utela, aurthiquiten: (ecen haice-contra \u00e7ut\u00e9n) eta gau\u00e4ren laurgarren veilla irian ethor cedin hetara, itsas gainez \u00e7abilala: eta nahi cituen hec iragan.\n6:49 Baina hec hura ikussiric itsas gainez \u00e7abilala, vste \u00e7uten fantosmabat cela: eta oihu eguin ce\u00e7aten,\n6:50 Ecen guci\u00e9c ikusten \u00e7uten hura, eta trubla citecen: baina bertan min\u00e7a cequi\u00e9n, eta erran ciec\u00e9n, Spor\u00e7a \u00e7aitezte, ni naiz, etzaretela beldur.\n6:51 Orduan igan cedin hetara vncira: eta sossega cedin haicea: non are tinquetz spantago baitzitecen berac baithan, eta mirets ce\u00e7aten.\n6:52 Ecen etzut\u00e9n aditu ogui\u00e9z eguin i\u00e7an cena: ceren hay\u00e9n bihotza gogortua baitz\u00e9n.\n6:53 Eta berce aldera iragan ciradenean, ethor citecen Genesarethco lurrera, eta portu har ce\u00e7aten.\n6:54 Eta vncitic ilki ciradenean, bertan e\u00e7agut ce\u00e7aten hura.\n6:55 Eta laster eguin \u00e7utenean inguruco comarca hura gucia, has citecen ohetan eri\u00e9n ekarten, non cela hura en\u00e7uten baitzuten, hara.\n6:56 Eta nora-ere sar baitzedin burgu\u00e8tara, edo hirietara, edo parropioetara, placetan e\u00e7arten cituzten eriac, eta othoitz eguiten ceraucaten haren arropa ezpaina berere hunqui le\u00e7aten: eta hunquitzen \u00e7ut\u00e9n guciac sendatzen ciraden.\n7:1 Orduan bil citecen harengana Phariseuac, eta Ierusalemetic ethorri i\u00e7an ciraden Scriba batzu.\n7:2 Eta hec ikussi \u00e7utenean haren discipuluetaric batzuc escu communez (erran nahi baita, ikuci gab\u00e9z) iaten \u00e7utela oguia, arrangura citecen.\n7:3 Ecen Phariseu\u00e9c eta Iudu guci\u00e9c, maiz escuac ikuciric baicen, eztute iaten, aitzinecoen ordenan\u00e7\u00e1c eduquiten dituztela.\n7:4 Eta merkatutic itzultzen, diradenean, ikuciac ezpadirade, eztut\u00e9 iaten. Anhitz berce gau\u00e7aric-ere bada beguiratzeco hartu dutenic, nola baitirade goporr\u00e9n ikutzeac, eta cubenac, eta cobrezco vncienac, eta ohenac.\n7:5 Guero interrogatzen dute Phariseu\u00e9c eta Scrib\u00e9c, Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenanc\u00e9n araura, baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia?\n7:6 Baina harc ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Segurqui vngui prophetizatu vkan du Esaiasec \u00e7ue\u00e7az hypocritoz, scribatua den be\u00e7ala, Populu hunec ezpainez ohoratzen nau, baina hay\u00e9n bihotza vrrun da eneganic.\n7:7 Baina alferretan cerbitzatzen naute, iracasten dituztela doctrinatzat gui\u00e7on\u00e9n manamenduac.\n7:8 Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, gui\u00e7onen ordenan\u00e7\u00e1 eduquiten du\u00e7ue, hala nola, cub\u00e9n eta goporr\u00e9n ikutzeac: eta hunelaco berce gau\u00e7aric anhitz eguiten du\u00e7ue.\n7:9 Erraiten cerauen halaber, Vngui nombait iraizten du\u00e7ue Iaincoaren manamendua, \u00e7uen ordenan\u00e7\u00e1 beguira de\u00e7acuen\u00e7\u00e1t.\n7:10 Ecen Moysesec erran du, Ohoraitzac eure aita eta eure ama: eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.\n7:11 Baina \u00e7uec dio\u00e7ue, Baldin norbeitec aitari edo amari baderr\u00f3, Eneganic i\u00e7anen den corbana (erran nahi baita donoa) probetchaturen \u00e7aic, hoguen gabe date hura.\n7:12 Eta eztu\u00e7ue permettitzen harc deus guehiagoric eguin die\u00e7\u00f3n bere aitari edo bere amari:\n7:13 Ezdeusten du\u00e7uela Iaincoaren hitza ceuroc ordenatu du\u00e7uen ordenan\u00e7\u00e1z: eta hunelaco berce gau\u00e7aric anhitz eguiten du\u00e7ue.\n7:14 Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciec\u00e9n, Beha \u00e7aquizquidate guciac, eta adi e\u00e7a\u00e7ue.\n7:15 Ezta deus gui\u00e7onaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal de\u00e7aquenic: baina harenganic ilkiten diraden gau\u00e7\u00e1c dirade, gui\u00e7ona satsutzen dutenac.\n7:16 Nehorc en\u00e7uteco beharriric badu en\u00e7un be\u00e7a.\n7:17 Guero etchean sarthu cenean populutic retiraturic interroga ce\u00e7aten bere discipulu\u00e9c comparationeaz.\n7:18 Eta dioste, Horrela \u00e7uec-ere adimendu gabe \u00e7arete? Eztu\u00e7ue aditzen, ecen campotic gui\u00e7ona baithan sartzen diradenetaric deusec, ecin hura satsu de\u00e7aquela?\n7:19 Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.\n7:20 Ciosten bada, Gui\u00e7onaganic ilkiten dena da, gui\u00e7ona satsutzen duena.\n7:21 Ecen barnetic, gui\u00e7on\u00e9n bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardi\u00e7\u00e1c, hiltzec\u00e1c,\n7:22 Ohoinqueri\u00e1c, auariti\u00e1c, gaichtaqueri\u00e1c, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbi\u00e1, erhotassuna:\n7:23 Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute gui\u00e7ona.\n7:24 Eta handic iaiquiric ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetar\u00e1t: eta etche batetan sarthuric, etzuen nahi nehorc iaquin le\u00e7an: baina ecin estali i\u00e7an da.\n7:25 Ecen har\u00e7az en\u00e7unic emaztebatec, ceinen alabatchoac baitzuen spiritu satsua, ethorriric egotz ce\u00e7an bere buru\u00e4 haren oinetara,\n7:26 (Eta emaztea cen Grec, nationez Syrophenissiana) eta othoitz eguiten ceraucan campora egotz le\u00e7an deabrua haren alabaganic.\n7:27 Eta Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, Vtzan behin haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gau\u00e7a bidezcoa haourr\u00e9n oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.\n7:28 Eta harc ihardets ce\u00e7an, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Hala duc Iauna: badaric-ere chakurr\u00e9c iaten di\u00e9 mahain azpian haourr\u00e9n appurretaric.\n7:29 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n, Hitz horrengatic oh\u00e1, ilki dun deabrua hire alabaganic.\n7:30 Eta ioan i\u00e7an cenean bere etchera, eriden ce\u00e7an deabrua ilki cela, eta alab\u00e1 ohe gainean cetzala.\n7:31 Guero partituric Tyreco eta Sidongo quoarteretaric, ethor cedin Galileaco itsassora, Decapolisco comarqu\u00e9n arteaz.\n7:32 Orduan presentatzen draucate gor nequez min\u00e7o cembat, eta othoitz eguiten escua gainean e\u00e7ar lie\u00e7\u00f3n.\n7:33 Eta hura gendetzetic appart harturic, e\u00e7ar citzan bere erhiac haren beharrietan: eta thu eguinic, hunqui ce\u00e7an haren mihia.\n7:34 Guero cerurat beguiac altchaturic suspirio eguin ce\u00e7an, eta erran cie\u00e7\u00f3n Ephphata, erran nahi baita, Irequi adi.\n7:35 Eta bertan irequi citecen haren beharriac, eta lacha cedin haren mihico etchequidur\u00e1, eta min\u00e7o cen claroqui.\n7:36 Eta mana citzan nehori ezlerroten: baina cembat-ere harc defenda baitziec\u00e9n, vnguiz guehiago publicatzen \u00e7ut\u00e9n.\n7:37 Eta guciz miraculu esten \u00e7ut\u00e9n, cioitela, Vngui gau\u00e7a guciac eguin ditu: gorrey en\u00e7un eraciten draue, eta mutuac min\u00e7a eraciten ditu.\n8:1 Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta ezpaitzuten cer ian le\u00e7aten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac, eta erran ciecen,\n8:2 Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun du enequin daudela, eta eztut\u00e9 cer ian de\u00e7aten.\n8:3 Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri i\u00e7an dirade.\n8:4 Eta ihardets cie\u00e7oten bere discipulu\u00e9c, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?\n8:5 Eta interroga citzan, Cembat ogui ditu\u00e7ue? Eta hec erran ce\u00e7aten, \u00c7azpi.\n8:6 Orduan mana ce\u00e7an populua iar ledin lurrean: eta harturic \u00e7azpi oguiac, grati\u00e1c rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzaten\u00e7at: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean.\n8:7 Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta grati\u00e1c rendaturic, erran ce\u00e7an hec-ere presenta litzaten.\n8:8 Ian ce\u00e7aten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten \u00e7athi soberatuetaric \u00e7azpi sasquitara.\n8:9 Eta ian \u00e7utenac ciraden laur millaren inguru\u00e4, guero eman ciec\u00e9n congit.\n8:10 Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara.\n8:11 Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen \u00e7utela.\n8:12 Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ce\u00e7an, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.\n8:13 Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera.\n8:14 Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequi\u00e9n: eta oguibat baicen etzut\u00e9n berequin vncian.\n8:15 Eta mana citzan, cioela, Gogoau\u00e7ue eta beguira \u00e7aitezte Phariseu\u00e9n altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.\n8:16 Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren oguiric eztugun da hori.\n8:17 Eta hori e\u00e7agutu \u00e7uenean Iesusec, erran ciecen, Cer diharduca\u00e7ue, ceren oguiric eztu\u00e7uen? oraino eztu\u00e7ue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua du\u00e7ue \u00e7uen bihotza.\n8:18 Beguiac ditu\u00e7uelaric, eztacussa\u00e7ue? eta beharriac ditu\u00e7uelaric, eztan\u00e7u\u00e7ue? eta etzarete orhoit?\n8:19 Borz oguiac hautsi nerauztenean borz milla gui\u00e7oney cembat sasqui \u00e7athiz beteric altchatu centuzten? Diotsate, Hamabi.\n8:20 Eta \u00e7azpiac laur milla gui\u00e7oney hautsi nerauztenean cembat sasqui \u00e7athiz betheric altchatu centuzten? Eta hec erran cie\u00e7oten, \u00c7azpi.\n8:21 Eta erran ciec\u00e9n, Nola eztu\u00e7ue aditzen?\n8:22 Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cie\u00e7oten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui le\u00e7an.\n8:23 Orduan itsuaren escua harturic, eraman ce\u00e7an burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean e\u00e7arriric, interroga ce\u00e7an, deus balacussanez.\n8:24 Eta harc beguiac altchaturic erran ce\u00e7an, Badiacusquiat gui\u00e7onac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala.\n8:25 Guero berriz e\u00e7ar citzan escuac haren begui\u00e9n gainean, eta berriz goiti beha eraci cie\u00e7\u00f3n: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.\n8:26 Orduan Iesusec igor ce\u00e7an hura bere etcher\u00e1t, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burgu\u00e4n.\n8:27 Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burgu\u00e8tara: eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni dioite gui\u00e7on\u00e9c?\n8:28 Eta hec ihardets ce\u00e7aten, Ioannes Baptista, eta berc\u00e9c Elias, eta berc\u00e9c Prophetetaric bat.\n8:29 Orduan harc dioste, Eta \u00e7uec ni nor naicela dio\u00e7ue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.\n8:30 Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten har\u00e7az.\n8:31 Eta has cedin hay\u00e9n iracasten, ecen behar cela gui\u00e7onaren Semeac anhitz suffri le\u00e7an, eta reproba ledin Anciano\u00e9z, eta Sacrificadore principal\u00e9z, eta Scrib\u00e9z, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.\n8:32 Eta claroqui propos hunez min\u00e7atzen cen. Orduan apparta ce\u00e7an Pierrisec, eta has cequi\u00f3n reprotchatzen.\n8:33 Eta harc itzuliric, eta bere discipuluetarat behaturic reprotcha ce\u00e7an Pierris, cioela, Guibelerat adi eneganic Satan: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gau\u00e7\u00e1c, baina gui\u00e7on\u00e9n diradenac.\n8:34 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciec\u00e9n, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia be\u00e7a bere buru\u00e4z, eta har be\u00e7a bere crutzea, eta berrait niri.\n8:35 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura.\n8:36 Ecen cer probetchu du gui\u00e7onac, baldin mundu gucia irabaz bade\u00e7a, eta bere arim\u00e1 gal bade\u00e7a?\n8:37 Edo cer emanen du gui\u00e7onac bere arimaren recompensamendutan?\n8:38 Ecen norc-ere ahalque i\u00e7anen baita ni\u00e7az eta ene hitz\u00e9z generatione adultera eta bekatore hunetan, gui\u00e7onaren Semea-ere ahalque i\u00e7anen da har\u00e7az, dathorrenean bere Aitaren glori\u00e1n Aingueru sainduequin.\n9:1 Erraiten cerauen halaber, Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecen badiradela hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic, Iaincoaren resum\u00e1 bothererequin ethorriric dacusqueiteno.\n9:2 Eta sey egunen buru\u00e4n har citzan Pierris, eta Iacques eta Ioannes, eta eraman citzan mendi gora batetara appart hec berac, eta transfigura cedin hay\u00e9n aitzinean.\n9:3 Eta haren abillamenduac argui citecen, eta haguitz churit elhurra be\u00e7ala, halaca non bola\u00e7alec lurraren gainean ecin hain churi eguin baile\u00e7aque.\n9:4 Guero aguer cequi\u00e9n Elies Moysesequin, eta min\u00e7o ciraden Iesusequin.\n9:5 Orduan Pierrisec hitza harturic diotsa Iesusi, Magistru\u00e1, on duc gu hemen gar\u00e9n: eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen.\n9:6 Eta cer min\u00e7o cen etzaquian: ecen icituac ciraden.\n9:7 Eta eguin cedin hodeybat hec estali cituenic: eta ethor cedin vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea: huni beha \u00e7aquizquiote.\n9:8 Eta bertan inguru behaturic, etze\u00e7aten ikus nehor guehiagoric, Iesus bera baicen berequin\n9:9 Eta hec menditic iausten ciradela, mana citzan, nehori ezlietzoten erran ikussi cituzten gau\u00e7\u00e1c, gui\u00e7onaren Semea hiletaric resuscitatu licenean baicen.\n9:10 Eta hec erran haur eduqui ce\u00e7aten berac baithan, elkarri galde eguiten ceraucatela, cer erran nahi \u00e7uen, hiletaric resuscitatze harc.\n9:11 Guero interroga ce\u00e7aten, ciotela, Cergatic dioite Scrib\u00e9c ecen Elias lehen ethorri behar dela?\n9:12 Eta harc ihardesten \u00e7uela erran ciecen, Segur Eliasec lehen ethorriric bere staturaco ditu gau\u00e7a guciac: eta scribatua den be\u00e7ala gui\u00e7onaren Semeaz, behar da anhitz suffri de\u00e7an, eta ezdeusetan eduqui dadin.\n9:13 Baina erraiten drau\u00e7uet ecen Elias ethorri i\u00e7an dela, eta hari eguin nahi ceraucaten gucia, eguin draucatela, har\u00e7az scribatua den be\u00e7ala.\n9:14 Eta discipuluetara ethorriric, ikus ce\u00e7an gendetze handibat hay\u00e9n inguru\u00e4n, eta Scrib\u00e9c hequin ciharducatela.\n9:15 Eta bertan gendetze gucia, hura ikussiric, spanta cedin: eta harengana laster eguinez saluta ce\u00e7aten.\n9:16 Orduan interroga citzan Scriba hec, Cer diharduca\u00e7ue \u00e7uen artean?\n9:17 Eta ihardesten \u00e7uela gendetzecoetaric batec, erran ce\u00e7an, Magistru\u00e1, ekarri diat neure semea hiregana, ceinec baitu spiritu mutubat.\n9:18 Eta non-ere har baite\u00e7a, \u00e7athicatzen dic: eta orduan haguna diarioc, eta garrascots bere hortzez eguiten dic, eta eyarthu dihoac: eta erran diraueat hire discipuluey egotz le\u00e7aten campora, eta ecin eguin di\u00e9.\n9:19 Eta harc ihardesten \u00e7uela erran ce\u00e7an, O natione sinheste gabea, noizdrano finean \u00e7uequin i\u00e7anen naiz? noizdrano finean supportaturen \u00e7aituztet? ekar\u00e7ue hura enegana.\n9:20 Orduan ekar ce\u00e7aten harengana: eta ikussi \u00e7uenean, bertan spirituac \u00e7athica ce\u00e7an hura, eta lurrera eroriric iraulzcatzen cen haguna lariola.\n9:21 Orduan interroga ce\u00e7an Iesusec haren aita, Cembat dembora du haur heldu \u00e7ayola? Eta harc diotsa, Haourra-danic.\n9:22 Eta anhitzetan sura egotzi dic eta vrera, deseguin le\u00e7an\u00e7at: baina deus ahal badaguic, hel aquigu, gu\u00e7az compassione harturic.\n9:23 Eta Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, Baldin hori sinhets ahal bade\u00e7ac, gau\u00e7a guciac dituc possible sinhesten duenaren.\n9:24 Eta bertan haour ait\u00e1c oihuz cegoela nigarrequin erran ce\u00e7an, Sinhesten diat, Iauna, hel aquio ene incredulitateari.\n9:25 Eta ikussiric Iesusec ecen populua lasterca elkarganatzen cela, mehatcha ce\u00e7an spiritu satsua, ciotsala, Spiritu mutu\u00e1 eta gorr\u00e1, nic aut manatzen, Ilki adi horrenganic, eta guehiagoric ez adila sar hori baithan.\n9:26 Eta spiritua oihu eguinic eta hura gaizqui \u00e7athicaturic, ilki cedin: eta haourra hila be\u00e7alaca cedin, hala non anhitzec erraiten baitzuten ecen hil cela.\n9:27 Baina Iesusec har\u00e9n escua harturic, chuchent ce\u00e7an hura, eta iaiqui cedin.\n9:28 Eta etchean sarthu cenean, bere discipulu\u00e9c interroga ce\u00e7aten appart, Cergatic guc hura ecin campora egotzi dugu?\n9:29 Eta erran ciec\u00e9n, Deabru mota hura bercela ecin ilki daite orationez eta barurez baicen.\n9:30 Eta handic ilkiric, elkarrequin \u00e7abiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehorc iaquin le\u00e7an.\n9:31 Ecen iracasten cituen bere discipuluac, eta ciosten, Gui\u00e7onaren Semea liuraturen da gui\u00e7on\u00e9n escuetara, eta hilen dut\u00e9: baina hilic, hereneco egunean resuscitaturen da.\n9:32 Baina hec erran haur etzuten aditzen, eta beldur ciraden haren interrogatzera.\n9:33 Eta ethor cedin Capernaumera: eta etchera cenean, interroga citzan, Cer bidean iharduquiten cenduten elkarren artean?\n9:34 Eta hec ichil citecen: ecen elkarren contra iharduqui \u00e7ut\u00e9n bidean, cein cen berceac baino handiagoa.\n9:35 Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciec\u00e9n, Baldin nehor lehen i\u00e7an nahi bada, gucietaco azquen\u00e9n i\u00e7anen da, eta gucien cerbitzari.\n9:36 Eta haourtchobat harturic e\u00e7ar ce\u00e7an hayen artean, eta hura bessoetara harturic, erran ciec\u00e9n,\n9:37 Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau ni recebitzen, baina ni igorri nauena.\n9:38 Eta ihardets cie\u00e7\u00f3n Ioannesec, cioela, Magistru\u00e1, ikussi diagu cembeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic, cein ezpeitarreicu guri: eta debetatu diagu hura, ceren ezpetarreicu guri.\n9:39 Eta Iesusec dio, Ezte\u00e7a\u00e7uela hura debeta: ecen ezta nehor ene icenean verthuteric eguiten duenic, eta bertan ni\u00e7az gaizqui min\u00e7a ahal daitenic.\n9:40 Ecen gure contra eztena, gure alde da.\n9:41 Ecen norc-ere edatera emanen baitrau\u00e7ue beirebat vr ene icenean, ceren Christenac \u00e7areten, eguiaz diotsuet, eztuela galduren bere saria.\n9:42 Eta norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, hobe luque errota harribat haren leppoaren inguru\u00e4n e\u00e7ar ledin, eta itsassora egotz ledin.\n9:43 Eta baldin eure escuac trebuca eraciten bahau, trenca e\u00e7ac hura: hobe duc hire, escu bakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac dituala: gehennara ioan adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.\n9:44 Non hay\u00e9n harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.\n9:45 Eta baldin eure oinac trebuca eraciten, bahau, trenca e\u00e7ac hura, hobe duc hire, mainguric vicitzean sar adin, ecen ez bi oinac dituala gehennara egotz adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.\n9:46 Non hayen harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.\n9:47 Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, hobe duc hire, begui bakoitzdun Iaincoaren resum\u00e1n sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara egotz adin:\n9:48 Non hay\u00e9n harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.\n9:49 Ecen batbedera suz gacituren da: eta sacrificio gucia gatzez gacituren da.\n9:50 Gau\u00e7a ona da gatza, baina baldin gatza gue\u00e7at badadi cer\u00e7az hura gacituren du\u00e7ue? Au\u00e7ue ceur\u00f3c baithan gatz, eta baque au\u00e7ue elkarren artean.\n10:1 Guero handic partituric, ethor cedinIudeaco aldirietara Iordanaren berce aldeaz: eta berriz gendetze bil cedin harengana: eta ohi be\u00e7ala berriz iracasten cituen.\n10:2 Orduan ethorriric Phariseu\u00e9c interroga ce\u00e7aten tentatzen \u00e7utela, Sori da gui\u00e7onac bere emaztea vtzi de\u00e7an?\n10:3 Baina harc ihardesten \u00e7uela erran ce\u00e7an, Cer manatu drau\u00e7ue Moysesec?\n10:4 Eta hec erran ce\u00e7aten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera.\n10:5 Eta ihardiesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, \u00c7uen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drau\u00e7ue manamendu hori.\n10:6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac.\n10:7 Hunegatic, vtziren ditu gui\u00e7onac bere aita eta ama, eta iunctaturen \u00e7ay\u00f3 bere emazteari.\n10:8 Eta biac i\u00e7anen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.\n10:9 Bada Iaincoac iunctatu duena gui\u00e7onac ezte\u00e7ala separa.\n10:10 Eta etchean berriz discipulu\u00e9c gau\u00e7\u00e1 har\u00e7az beraz interroga ce\u00e7aten.\n10:11 Eta harc erran cie\u00e7en, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.\n10:12 Eta baldin emazteac vtzi bade\u00e7a bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.\n10:13 Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzan\u00e7at: baina discipulu\u00e9c mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac.\n10:14 Eta hori ikus ce\u00e7anean Iesusec, fascha cedin eta erran ciec\u00e9n, vtzitza\u00e7ue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitza\u00e7uela empatcha: ecen horlaco\u00e9n da Iaincoaren resum\u00e1.\n10:15 Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resum\u00e1 haourtcho an\u00e7o, ezta hartan sarthuren.\n10:16 Eta hec bessoetara harturic, escuac hay\u00e9n gainean e\u00e7arriric, benedica citzan.\n10:17 Eta hura ilkiten cela bideari lequion\u00e7at, norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic, interroga ce\u00e7an, Magistru on\u00e1, cer eguinen dut vicitze eternala hereta de\u00e7adan\u00e7at?\n10:18 Eta Iesusec erran cie\u00e7on, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.\n10:19 Manamenduac badaquizquic, Ezte\u00e7ala adultera, Ezte\u00e7ala hil, Ezte\u00e7ala ebats, Ezte\u00e7ala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama:\n10:20 Eta harc ihardesten \u00e7uela erran cie\u00e7on, Magistru\u00e1, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic.\n10:21 Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ce\u00e7an, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Gau\u00e7a baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietz\u00e9c paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceru\u00e4n: eta athor, arreit niri, crutzea harturic.\n10:22 Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.\n10:23 Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resum\u00e1n sarthuren diraden!\n10:24 Eta discipuluac spanta citecen hitz hau\u00e7az. Baina Iesusec berriz ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Haourr\u00e1c, cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resum\u00e1n sar ditecen.\n10:25 Errachago da cablebat orratzaren \u00e7ulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resum\u00e1n sar dadin.\n10:26 Baina hec are spantago citecen, bere artean cioitela, Eta nor salua ahal daite?\n10:27 Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Gui\u00e7onac baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gau\u00e7a guciac possible dirade Iaincoa baithan.\n10:28 Orduan Pierris has cedin hari erraiten, Hun\u00e1, guc vtzi citiagu gau\u00e7a guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.\n10:29 Eta ihardesten duela Iesusec dio. Eguiaz diotsuet, nehor ezta vtzi duenic etchea, edo anayeac, edo arreb\u00e1c, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourrac, edo land\u00e1c, ene eta Euangelioaren amorecatic.\n10:30 Recebi ezte\u00e7an orain dembor\u00e1 hunetan ehunetan hamb\u00e1t, etche eta anaye, eta arreba, eta ama, eta haour, eta landa, persecutionequin, eta secula ethortecoan vicitze eternala.\n10:31 Baina anhitz lehen diradenac, i\u00e7anen dirade azquen: eta azquenac lehen.\n10:32 Eta ciraden bidean igaiten ciradela Ierusalemera: eta hay\u00e9n aitzinean ioiten cen Iesus, eta spantatzen ciraden, eta \u00e7arreitzola ciraden beldur. Eta harturic berriz hamabiac, has cequien ethorri behar \u00e7aizcan gauc\u00e9n erraiten:\n10:33 Cioela, hun\u00e1, igaiten gara Ierusalemera: eta gui\u00e7onaren Semea liuraturen da Sacrificadore principal\u00e9n eta Scrib\u00e9n escuetara, eta hiltzera condemnaturen dut\u00e9, eta Gentil\u00e9n escuetaraco dut\u00e9:\n10:34 Eta hec escarniaturen dute hura, eta a\u00e7otaturen, eta thu eguinen draucate, eta hilen dut\u00e9: baina hereneco egunean resuscitaturen da.\n10:35 Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes Zebedeoren semeac, dioitela, Magistru\u00e1, nahi guendiquec cer-ere escaturen baicara, eguin ie\u00e7agun.\n10:36 Eta harc erran ciec\u00e9n, Cer nahi du\u00e7ue dagui\u00e7uedan?\n10:37 Eta hec erran cie\u00e7oten, Eman ie\u00e7aguc, bata hire escuinean, eta bercea hire ezquerrean iar gaitecen hire glori\u00e1n.\n10:38 Eta Iesusec erran ciec\u00e9n, Eztaqui\u00e7ue ceren esquez \u00e7audeten: edan ahal diro\u00e7ue nic edaten dudan cop\u00e1, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheya ahal \u00e7aitezquete?\n10:39 Eta hec erran cie\u00e7oten, Bay. Eta Iesusec erran ciec\u00e9n, Nic edaten dudan cop\u00e1 edanen badu\u00e7ue, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheyaturen ba\u00e7arete:\n10:40 Baina ene escuinean edo ene ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen \u00e7aye preparatu i\u00e7an \u00e7ayeney.\n10:41 Eta hori en\u00e7unic hamarrac has citecen faschatzen Iacquesez eta Ioannesez.\n10:42 Baina Iesusec hec beregana deithuric dioste Badaqui\u00e7ue ecen nation\u00e9n gainean seignoriatzea laket \u00e7ayen\u00e9c, hay\u00e9n gainean seignoriatzen dutela, eta hay\u00e9n artean handi diraden\u00e9c authoritatez vsatzen dutela hayen gainean.\n10:43 Baina ezta hala i\u00e7anen \u00e7uen artean: aitzitic nor-ere nahi i\u00e7anen baita handiena i\u00e7an \u00e7uen artean, i\u00e7anen da \u00e7uen cerbitzari.\n10:44 Eta nor-ere nahi i\u00e7anen baita \u00e7uen artean i\u00e7an ehen, i\u00e7anen da guci\u00e9n cerbitzari.\n10:45 Ecen gui\u00e7onaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu i\u00e7atera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic ran\u00e7oinetan emaitera.\n10:46 Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez:\n10:47 Eta en\u00e7unic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en seme\u00e1, auc pietate ni\u00e7az.\n10:48 Eta mehatchatzen \u00e7uten anhitzec ichil ledin: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten \u00e7uen, Dauid-en seme\u00e1, auc pietate ni\u00e7az.\n10:49 Orduan Iesusec gueldituric, mana ce\u00e7an, dei ledin. Eta dei ce\u00e7aten itsua, ciotsatela, Spor\u00e7a adi, iaiqui adi: deitzen au.\n10:50 Eta hura, bere mantoa egotzi \u00e7uenean, iaiquiric ethor cedin Iesusgana.\n10:51 Eta ihardesten \u00e7uela erran cie\u00e7\u00f3n Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistru\u00e1, ikustea recebi de\u00e7adan.\n10:52 Eta Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, Oha, eure fedeac saluatu au. Eta bertan recebi ce\u00e7an ikustea, eta iairreiquiten \u00e7ay\u00f3n Iesusi bidean.\n11:1 Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric biga,\n11:2 Eta erran ciec\u00e9n, \u00c7oazte \u00e7uen aurk\u00e1n den burgura: eta hartan sarthuren \u00e7areten be\u00e7ain sarri, eridenen du\u00e7ue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri i\u00e7an etzayonic: lachaturic hura ekarda\u00e7ue.\n11:3 Eta baldin nehorc badarra\u00e7ue, Cergatic hori eguiten du\u00e7ue? erra\u00e7ue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.\n11:4 Parti citecen bada, eta eriden ce\u00e7aten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ce\u00e7aten hura.\n11:5 Eta han ceudenetaric batzuc erran ciec\u00e9n, Cer ari \u00e7arete, lachatzen baitu\u00e7ue asto-vmea?\n11:6 Eta hec erran ciec\u00e9n, Iesusec manatu cituen be\u00e7ala: eta ioaitera vtzi citzaten.\n11:7 Eta ekar ce\u00e7aten asto-vmea Iesusgana, eta e\u00e7ar cietzoten ber\u00e9n abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean.\n11:8 Eta anhitzec ber\u00e9n abillamenduac heda citzaten bidean: eta berc\u00e9c adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean hedatzen.\n11:9 Eta aitzinean cioacen\u00e9c, eta iarreiquiten ciraden\u00e9c, oihu eguiten \u00e7uten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.\n11:10 Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicen\u00e1.\n11:11 Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta gau\u00e7a gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin Bethaniar\u00e1t hamabiequin.\n11:12 Eta biharamunean ilki i\u00e7an ciradenean Bethaniatic, gosse cedin.\n11:13 Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ce\u00e7aquenez: eta hartara ethorriric, etze\u00e7an deus eriden hostoric baicen: ecen etz\u00e9n fico dembor\u00e1.\n11:14 Orduan ihardesten \u00e7uela Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n ficotzeari, Hemendic har\u00e1t hireganic seculan fructuric nehorc ian ezte\u00e7ala. Eta haur en\u00e7un ce\u00e7aten haren discipulu\u00e9c.\n11:15 Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus templean sarthuric, has cedin saltzen eta erosten ari ciraden\u00e9n campora egoizten, eta cambiadoren mahainac, eta vsso columba saltzalen cadir\u00e1c itzul citzan.\n11:16 Eta etzuen permettitzen nehorc vnciric erabil le\u00e7an templetic.\n11:17 Eta iracasten ari cen, ciost\u00e9la. Ezta scribatua, ecen Ene etchea orationetaco etche deithuren dela natione gucietan? baina \u00e7uec hura gaichtaguin lece eguin du\u00e7ue.\n11:18 Eta haur en\u00e7un ce\u00e7aten Scrib\u00e9c eta Sacrificadore principal\u00e9c, eta bilha \u00e7abiltzan nolatan hura hil le\u00e7aqueten: ecen beldur \u00e7aizcan, ceren populu gucia miraculuz baitzegoen haren doctrin\u00e1z.\n11:19 Eta arratsa ethorri cenean, ilki cedin Iesus hiritic.\n11:20 Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ce\u00e7aten ficotzea erroetarano eyhartua.\n11:21 Orduan orhoituric Pierrisec erran cie\u00e7\u00f3n, Magistru\u00e1, hun\u00e1, hic maradicatu du\u00e1n ficotzea eyhartu duc.\n11:22 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Au\u00e7ue Iaincoaren fedea.\n11:23 Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, norc-er\u00e9 erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen \u00e7ay\u00f3.\n11:24 Halacotz erraiten drau\u00e7uet, ceren-ere othoitz eguiten du\u00e7uela escaturen baitzarete, sinhetsa\u00e7ue ecen recebituren du\u00e7uela: eta eguinen \u00e7ai\u00e7ue.\n11:25 Baina othoitz eguiten iar \u00e7aiteztenean, barka e\u00e7a\u00e7ue baldin deus badu\u00e7ue nehoren contra: \u00e7uen Aita ceru\u00e8tacoac-ere, \u00e7uey barka dietza\u00e7uen \u00e7uen falt\u00e1c.\n11:26 Ecen baldin \u00e7uec barka ezpade\u00e7a\u00e7ue: \u00e7uen Aita ceru\u00e8tan denac-ere eztrauzqui\u00e7ue barkaturen \u00e7uen falt\u00e1c.\n11:27 Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean \u00e7abilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta scrib\u00e1c, eta Ancianoac\n11:28 Eta erran cie\u00e7oten, Cer authoritatez gau\u00e7a horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gau\u00e7a horiac eguin ditz\u00e1n?\n11:29 Eta Iesusec ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Interrogaturen \u00e7aituztet nic-ere \u00e7uec gau\u00e7a batez: eta ihardesta\u00e7ue, eta erranen drau\u00e7uet cer authoritatez gau\u00e7a hauc eguiten ditudan.\n11:30 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala gui\u00e7onetaric? ihardesta\u00e7ue.\n11:31 Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran bade\u00e7agu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztu\u00e7ue sinhetsi hura?\n11:32 Baina baldin erran bade\u00e7agu, Gui\u00e7onetaric populuaren beldur gara: ecen guci\u00e9c \u00e7aducaten Ioannes eguiazco Propheta i\u00e7an cela.\n11:33 Eta ihardesten \u00e7utela erran cie\u00e7oten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrau\u00e7uet erranen cer authoritatez gau\u00e7a hauc eguiten ditudan.\n12:1 Guero has cequi\u00e9n comparationez erraiten, Mahastibat landa ce\u00e7an gui\u00e7on-batec, eta ingura ce\u00e7an hessiz, eta eguin ce\u00e7an hobibat lacotaco, eta edifica ce\u00e7an dorrebat, eta aloca ciec\u00e9n laborariey, eta camporat ioan cedin.\n12:2 Eta igor ce\u00e7an laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi le\u00e7an\u00e7\u00e1t mahastico fructutic.\n12:3 Baina hec hura harturic \u00e7aurt ce\u00e7aten, eta igor ce\u00e7aten hutsic.\n12:4 Eta berriz igor ce\u00e7an hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cie\u00e7oten buru\u00e4, eta igor ce\u00e7aten desonestqui tractaturic.\n12:5 Eta berriz bercebat igor ciec\u00e9n, eta hura hil ce\u00e7aten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela.\n12:6 Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque i\u00e7anen dirade ene semearen.\n12:7 Baina laborari hec erran ce\u00e7aten bere artean, Haur da primua: \u00e7atozte hil de\u00e7agun haur, eta gure i\u00e7anen da heretagea.\n12:8 Eta harturic hura hil ce\u00e7aten, eta iraitz ce\u00e7aten mahastitic campora.\n12:9 Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.\n12:10 Eta Scriptura haur-ere eztu\u00e7ue iracurri? Edifica\u00e7al\u00e9c arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin i\u00e7an da:\n12:11 Iaunaz eguin i\u00e7an da haur, eta da gau\u00e7a miragarria gure begui\u00e9n aitzinean?\n12:12 Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen e\u00e7agutu \u00e7uten hay\u00e9n contra comparatione haur erran \u00e7uela: eta hura vtziric ioan citecen.\n12:13 Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman le\u00e7aten\u00e7\u00e1t hitzean.\n12:14 Eta hec ethorriric diotsate, Magistru\u00e1, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztu\u00e1la: ecen ezago gui\u00e7on\u00e9n apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?\n12:15 Eta harc, e\u00e7aguturic hay\u00e9n hypocrisi\u00e1, erran ciec\u00e9n, Cergatic tentatzen nau\u00e7ue? ekarda\u00e7ue dinerobat, ikus de\u00e7adan\u00e7at.\n12:16 Eta hec presenta cie\u00e7oten: orduan dioste, Norena da imagina haur eta scribua? Eta hec erran cie\u00e7oten, Cesarena.\n12:17 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Renda ietzo\u00e7ue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta mirets ce\u00e7aten haren gainean.\n12:18 Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, cein\u00e9c erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ce\u00e7aten, cioitela,\n12:19 Magistru\u00e1, Moysesec scribatu vkan diraucuc, baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi ezpadu, har de\u00e7an haren anayac haren emaztea, eta eguin die\u00e7\u00f3n leinu bere anayeri.\n12:20 Citu\u00e1n bada \u00e7azpi anaye: eta lehenac har cie\u00e7\u00e1n emazte, eta hiltzean etzie\u00e7\u00e1n leinuric vtzi.\n12:21 Eta bigarrenac har cie\u00e7\u00e1n hura, eta hil ciedi\u00e1n, eta harc-ere etzie\u00e7\u00e1n leinuric vtzi: eta hirurgarrenac halaber.\n12:22 Eta har cie\u00e7ate\u00e1n hura \u00e7azpi\u00e9c, eta leinuric etzie\u00e7ate\u00e1n vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedi\u00e1n emaztea-ere.\n12:23 Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte i\u00e7anen da? Ecen \u00e7azpi\u00e9c hura emazte vkan di\u00e9.\n12:24 Orduan ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Eztu\u00e7ue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizqui\u00e7ue Scriptur\u00e1c, ezeta Iaincoaren verthutea?\n12:25 Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezcon\u00e7az: baina i\u00e7anen dirade ceru\u00e8taco Aingueru\u00e4c be\u00e7ala.\n12:26 Eta hil\u00e9z den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztu\u00e7ue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa?\n12:27 Ezta hil\u00e9n Iaincoa, baina vici\u00e9n Iaincoa: \u00e7uec beraz haguitz enganatzen \u00e7arete.\n12:28 Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen en\u00e7unic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ce\u00e7an, Cein da manamendu gucietaco lehena?\n12:29 Eta Iesusec ihardets cie\u00e7\u00f3n. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc.\n12:30 Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua.\n12:31 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buru\u00e4 be\u00e7ala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc.\n12:32 Orduan erran cie\u00e7\u00f3n Scriba harc, Vngui, Magistru\u00e1, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta har\u00e7az berceric eztela:\n12:33 Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buru\u00e4 be\u00e7ala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac.\n12:34 Eta Iesusec ikussi \u00e7uenean ecen harc \u00e7uhurqui ihardetsi \u00e7uela, erran cie\u00e7\u00f3n, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzay\u00f3n ausart interrogatzera.\n12:35 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erraiten \u00e7uen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scrib\u00e9c ecen Christ Dauid-en seme dela?\n12:36 Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, e\u00e7ar ditzaquedano hire etsayac hire oin\u00e9n scabella.\n12:37 Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec en\u00e7uten \u00e7uen hura gogotic.\n12:38 Eta erraiten cerauen bere doctrin\u00e1n, Beguirau\u00e7ue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric,\n12:39 Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan:\n12:40 Iresten dituztela ema alhargun\u00e9n etcheac, are lu\u00e7aqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren dut\u00e9 condemnatione handiagoa.\n12:41 Eta Iesusec truncoaren aurk\u00e1n iarriric cegoela, gogoatzen \u00e7uen nola populuac diru emaiten \u00e7uen truncora, eta anhitz abratsec emaiten \u00e7ut\u00e9n anhitz.\n12:42 Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec eman citzan bi pe\u00e7a chipi, baitziraden quadrantbat.\n12:43 Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciec\u00e9n, Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez truncora eman duten guci\u00e9c.\n12:44 Ecen guci\u00e9c soberaturic \u00e7utenetic eman vkan dut\u00e9, baina hunec eman du bere paubreciatic \u00e7uen gucia bayeta, bere sustantia gucia.\n13:1 Eta ilkiten cela templetic, erran cie\u00e7\u00f3n bere discipuluetaric batec, Magistru\u00e1, ikusquic cer harriac eta cer edificioac diraden hauc.\n13:2 Orduan Iesusec ihardesten \u00e7uela erran cie\u00e7\u00f3n, Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.\n13:3 Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen aurk\u00e1n, interroga ce\u00e7aten appart Pierrisec eta Iacquesec, Ioannesec eta Andriuec,\n13:4 Cioitela, Erraguc noiz gau\u00e7a horiac i\u00e7anen diraden, eta cer signo i\u00e7anen den gau\u00e7a horiac guciac complituren diradenean.\n13:5 Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten, Beguirau\u00e7ue nehorc seduci etzaitzaten:\n13:6 Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren dut\u00e9.\n13:7 Baina dan\u00e7uzqui\u00e7uenean guerl\u00e1c eta guerla fam\u00e1c, etzaiteztela trubla: ecen gau\u00e7a hauc eguin behar dirade: baina ezta oraino i\u00e7anen fina.\n13:8 Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resum\u00e1 resumaren contra: eta i\u00e7anen dirade lur ikaratzeac lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolor\u00e9n hatseac, hauc.\n13:9 Baina beguira eie\u00e7ue \u00e7uec ceuron buru\u00e8y: ecen liuraturen \u00e7aituzte consistorioetara eta synagoguetara: a\u00e7otaturen \u00e7arete, eta gobernador\u00e9n eta regu\u00e9n aitzinera eramanen \u00e7arete ene causaz, h\u00e6y testimoniagetan.\n13:10 Eta natione gucietan behar da lehenic predicatu Euangelioa.\n13:11 Eta hatzamanic eramanen \u00e7aituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen du\u00e7uen, eta ezalbeitzine\u00e7ate medita: baina cer-ere emanen baitzai\u00e7ue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete \u00e7uec min\u00e7o \u00e7aretenac, baina Spiritu saindua.\n13:12 Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta ait\u00e1c haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-am\u00e9n contra, eta hil eraciren dituzt\u00e9.\n13:13 Eta gaitzetsiac i\u00e7anen \u00e7arete guci\u00e9z, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.\n13:14 Dacussa\u00e7uenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophet\u00e1z erran i\u00e7an dena, behar ezt\u00e9n lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi be\u00e7a) orduan Iudean diraten\u00e9c, ihes albeileguite mendietar\u00e1t:\n13:15 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcher\u00e1t, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.\n13:16 Eta land\u00e1n datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.\n13:17 Baina dohaingaitz emazte i\u00e7orr\u00e9n eta eredosquiten duqueiten\u00e9n egun hetan.\n13:18 Othoitz egui\u00e7ue bada \u00e7uen ihes eguitea ezt\u00e9n negu\u00e4n.\n13:19 Ecen i\u00e7anen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita i\u00e7an Iaincoac creatu dituen gauc\u00e9n creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita i\u00e7anen.\n13:20 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.\n13:21 Eta orduan baldin nehorc badarra\u00e7ue, Hun\u00e1 hemen Christ, edo, Har\u00e1 han: ezalbeitzine\u00e7ate sinhets.\n13:22 Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.\n13:23 Baina \u00e7uec beguirau\u00e7ue. Hun\u00e1, aitzinetic erran drauzqui\u00e7uet gau\u00e7a guciac.\n13:24 Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.\n13:25 Eta ceruco i\u00e7arrac eroriren dirade, eta ceru\u00e8tan diraden verthuteac ikaraturen dirade.\n13:26 Eta orduan ikussiren dut\u00e9 gui\u00e7onaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.\n13:27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingueru\u00e4c, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.\n13:28 Bada ficotzetic ikas e\u00e7a\u00e7ue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaqui\u00e7ue ecen vd\u00e1 hurbil dela.\n13:29 Hala \u00e7uec-ere ikus de\u00e7a\u00e7uenean gau\u00e7a hauc eguiten diradela, iaqui\u00e7ue ecen hurbil datela borth\u00e1n.\n13:30 Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, ecen eztela iraganen mende haur, gau\u00e7a hauc guciac eguin diteno.\n13:31 Ceru\u00e4 eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.\n13:32 Baina egun har\u00e7az eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceru\u00e4n diraden Aingueru\u00e8c-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.\n13:33 Beguirau\u00e7ue, veilla e\u00e7a\u00e7ue eta othoitz egui\u00e7ue, ecen eztaqui\u00e7ue dembor\u00e1 noiz daten.\n13:34 Hala da nola camporat ioan lic\u00e9n gui\u00e7on batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-\u00e7ainari veilla le\u00e7an manatu balerauca.\n13:35 Veilla e\u00e7a\u00e7ue beraz: ecen eztaqui\u00e7ue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean:\n13:36 Vstegaberic dathorrenean, lo \u00e7aun\u00e7atela eriden etzaitzaten.\n13:37 Eta \u00e7uey erraiten drau\u00e7uedana, guciey erraiten drauet, Veilla e\u00e7a\u00e7ue.\n14:1 Cen bada Bazcoaren eta ogui altchagarri gabecoen best\u00e1 bi egunen buru\u00e4n: eta Sacrificadore principalac eta Scrib\u00e1c \u00e7abiltzan bilha nolatan hura fineciaz hatzamanic hil le\u00e7aqueten.\n14:2 Eta cioiten, Ez best\u00e1n, populuan tumultoric ezten\u00e7\u00e1t.\n14:3 Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco vnguentu precio handitaco boeitabat \u00e7uela: eta hautsiric boeit\u00e1, huts ce\u00e7an haren buru gainera.\n14:4 Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi \u00e7ayenic, eta erraiten \u00e7utenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin i\u00e7an da?\n14:5 Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu ahal \u00e7aten, eta eman paubrey. Eta ba\u00e7adassaten haren contra.\n14:6 Baina Iesusec dio, Vtza\u00e7ue hori, cergatic faschatzen du\u00e7ue? obra ombat enegana eguin du.\n14:7 Ecen paubreac bethiere vkanen ditu\u00e7ue \u00e7uequin, eta noiz-ere nahi vkanen baitu\u00e7ue, h\u00e6y vngui ahal daidie\u00e7ue: baina ni eznau\u00e7ue bethi vkanen.\n14:8 Hunec ahal duena eguin du: auan\u00e7atu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.\n14:9 Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.\n14:10 Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecen\u00e7at.\n14:11 Eta hec hori en\u00e7unic aleguera citecen, eta prometta cie\u00e7oten diru emaitera: eta bilha \u00e7abilan nolat\u00e1n hura dembora moldezcoz tradi le\u00e7aqueen.\n14:12 Eta altchagarri gabeco ogui\u00e9n lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar \u00e7utenean, erran cie\u00e7oten bere discipulu\u00e9c, Non nahi duc ioanic appain de\u00e7agun ian de\u00e7\u00e1n\u00e7at Bazcoa?\n14:13 Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciec\u00e9n, \u00c7oazte hirira, non bathuren baitzai\u00e7ue gui\u00e7ombat, pegar-bat vr daramala: \u00e7arrcitzate hari.\n14:14 Eta nora-ere sarthuren baita, erro\u00e7ue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?\n14:15 Eta harc eracutsiren drau\u00e7ue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ie\u00e7agu\u00e7ue.\n14:16 Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ce\u00e7aten erran cerauen be\u00e7ala, eta appain ce\u00e7aten Bazcoa.\n14:17 Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin.\n14:18 Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drau\u00e7uet, \u00e7uetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.\n14:19 Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?\n14:20 Eta harc ihardesten \u00e7uela erran ciec\u00e9n, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.\n14:21 Segur gui\u00e7onaren Semea badoa, har\u00e7az scribatu den be\u00e7ala: baina maledictione gui\u00e7on haren gainean, ceinez gui\u00e7onaren Semea tradituren baita: on \u00e7uqueen gui\u00e7on harc baldin iayo ezpaliz.\n14:22 Eta hec alha ciradela, har ce\u00e7an Iesusec oguia eta grati\u00e1c rendaturic hauts ce\u00e7an: eta eman cie\u00e7\u00e9n, eta dio, Har e\u00e7a\u00e7ue, ian e\u00e7a\u00e7ue: haur da ene gorputza.\n14:23 Eta cop\u00e1 hartu \u00e7uenean, grati\u00e1c rendaturic, eman ciec\u00e9n: eta edan ce\u00e7aten hartaric guci\u00e9c.\n14:24 Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic issurten dena.\n14:25 Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resum\u00e1n edanen dudan egunerano.\n14:26 Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendir\u00e1t.\n14:27 Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen \u00e7arete nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade ardiac.\n14:28 Baina resuscita nadinean aitzinduren natzai\u00e7ue Galileara.\n14:29 Eta Pierrisec erran cie\u00e7\u00f3n, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.\n14:30 Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io de\u00e7an baino lehen, hiruretan vkaturen nau\u00e1la.\n14:31 Baina harc vnguiz haguitzago erraiten \u00e7uen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten \u00e7ut\u00e9n.\n14:32 Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere discipuluey, Iar \u00e7aitezte hemen, othoitz daididano.\n14:33 Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin, eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen.\n14:34 Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arim\u00e1 heriorano: \u00e7audete hemen, eta veilla e\u00e7a\u00e7ue.\n14:35 Eta aitzinachiago ioanic, bere buru\u00e4 lurrera egotz ce\u00e7an, eta othoitz eguin ce\u00e7an, baldin possible baliz iragan ledin harenganic oren hura:\n14:36 Eta erran ce\u00e7an, Abba, Ait\u00e1, gau\u00e7a gu\u00e7iac possible dituc hire: transporta e\u00e7ac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana.\n14:37 Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceun\u00e7ala: eta diotsa Pierrisi, Sim\u00f3n lo atza? orembat ecin veillatu duc?\n14:38 Veilla e\u00e7a\u00e7ue, eta othoitz egui\u00e7ue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.\n14:39 Eta berriz ioanic othoitz eguin ce\u00e7an, eta propos bera erran ce\u00e7an.\n14:40 Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceun\u00e7ala: ecen hay\u00e9n beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ce\u00e7aqueoten.\n14:41 Eta ethor cedin her\u00e9n aldian, eta dioste, Lo egui\u00e7ue gaurguero, eta reposa \u00e7aitezte: asco da, ethorri da orena: hun\u00e1, liuratzen da gui\u00e7onaren Semea gaichto\u00e9n escuetara.\n14:42 Iaiqui \u00e7aitezte, goacen: hun\u00e1, ni traditzen nauena hurbildu da.\n14:43 Eta bertan, hura oraino min\u00e7o cela, ethor cedin Iudas, baitz\u00e9n hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principal\u00e9n, eta Scrib\u00e9n, eta Anciano\u00e9n partez.\n14:44 Eta eman cerauen, hura traditzen \u00e7uenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari \u00e7atchetzate, eta erama\u00e7ue segurqui.\n14:45 Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diots\u00e1, Magistru\u00e1, Magistru\u00e1, eta pot eguin cie\u00e7\u00f3n.\n14:46 Orduan hec e\u00e7ar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ce\u00e7aten.\n14:47 Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpat\u00e1 idoquiric io ce\u00e7an Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cie\u00e7\u00f3n beharria.\n14:48 Eta ihardesten \u00e7uela Iesusec erran ciec\u00e9n, Gaichtaguin baten ondoan be\u00e7ala ilki \u00e7arete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera?\n14:49 Egun oroz \u00e7uen artean ninc\u00e9n templean iracasten ari nincela, eta ez nau\u00e7ue hartu. Baina behar da compli ditecen Scriptur\u00e1c.\n14:50 Orduan hura vtziric haren discipulu guci\u00e9c ihes ceguit\u00e9n.\n14:51 Eta gui\u00e7\u00f3n gaztebat iarreiqui i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez estaliric, eta hatzaman ce\u00e7aten hura gui\u00e7on gazte batzuc.\n14:52 Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur cequi\u00e9n.\n14:53 Orduan eraman ce\u00e7aten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scrib\u00e1c.\n14:54 Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequi\u00f3n Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean.\n14:55 Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia Iesusen contra testimoniage bilha \u00e7abiltzan, hura hil eraci le\u00e7aten\u00e7\u00e1t: eta etzut\u00e9n erideiten.\n14:56 Ecen anhitzec falsuqui testificatzen \u00e7ut\u00e9n haren contra: baina etziraden conforme hay\u00e9n testimoniageac.\n14:57 Orduan batzuc iaiquiric falsuqui testifica ce\u00e7aten haren contra, cioitela,\n14:58 Guc en\u00e7un dugu hori erraiten, Nic deseguinen dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat edificaturen dut.\n14:59 Baina hala-ere hay\u00e9n testimoniagea etz\u00e9n conforme.\n14:60 Orduan Sacrificadore subiranoac artera iaiquiric interroga ce\u00e7an Iesus, cioela, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena ?\n14:61 Baina hura ichilic cegoen, eta etze\u00e7an deus ihardets. Berriz Sacrificadore subiranoac interroga ce\u00e7an hura, eta erran cie\u00e7\u00f3n, Hi aiz Christ Iainco Benedicatuaren Semea?\n14:62 Eta Iesusec erran cie\u00e7\u00f3n, Ni nauc, eta ikussiren du\u00e7ue gui\u00e7onaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan.\n14:63 Orduan Sacrificadore subiranoac bere arrop\u00e1c erdiraturic erran ce\u00e7an, Cer guehiago testimonio behar dugu?\n14:64 En\u00e7un du\u00e7ue blasphemioa: cer irudi \u00e7ai\u00e7ue? Eta hec guci\u00e9c haren contra iugea ce\u00e7aten, hil mereci cuela.\n14:65 Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza e\u00e7ac. Eta officier\u00e9c cihor vkaldi emaiten ceraucaten.\n14:66 Eta Pierris behereco sal\u00e1n cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:\n14:67 Eta ikussi \u00e7uenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ce\u00e7an, Eta hi Iesus Nazarenorequin inc\u00e9n.\n14:68 Baina harc vka ce\u00e7an, cioela, Eztin\u00e1t e\u00e7agutzen, ez etzeaquinat hic cer dion\u00e1n. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ce\u00e7an.\n14:69 Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.\n14:70 Baina harc berriz vka ce\u00e7an. Eta appurbaten buru\u00e4n berriz han ciraden\u00e9c erran cie\u00e7oten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.\n14:71 Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut e\u00e7agutzen \u00e7uec dio\u00e7uen gui\u00e7on hori.\n14:72 Eta berriz oillarrac io ce\u00e7an: eta orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io de\u00e7an baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ce\u00e7an.\n15:1 Eta bertan goicean conseillu eduquiric Sacrificadore principal\u00e9c Ancianoequin eta Scribequin eta consistorio guciarequin, estecaturic Iesus eraman ce\u00e7aten, eta liura cie\u00e7oten Pilati.\n15:2 Orduan interroga ce\u00e7an, hura Pilatec, Hi aiz Iuduen Reguea? Eta harc ihardesten \u00e7uela erran cie\u00e7\u00f3n, Hic dioc.\n15:3 Eta anhitz gau\u00e7az accusatzen \u00e7ut\u00e9n hura Sacrificadore principal\u00e9c.\n15:4 Eta Pilatec berriz interroga ce\u00e7an, cioela, Eztuc deus ihardesten? hun\u00e1, cembat gau\u00e7az hire contra testificatzen dut\u00e9n.\n15:5 Baina Iesusec deus etze\u00e7an guehiagoric ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatec.\n15:6 Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere esca bailitez.\n15:7 Eta cen Barabbas deitzen cembat preson\u00e9r seditioneco lagunequin, heriotze mutinationez eguin \u00e7uenic.\n15:8 Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin liec\u00e9n bethiere eguin vkan cerauen be\u00e7ala.\n15:9 Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi du\u00e7ue larga die\u00e7a\u00e7uedan Iudu\u00e9n Regue\u00e1?\n15:10 (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu \u00e7ut\u00e9n Sacrificadore principal\u00e9c)\n15:11 Eta Sacrificadore principal\u00e9c incita ce\u00e7aten populua lehen Barabbas larga liec\u00e9n.\n15:12 Eta Pilatec ihardesten \u00e7uela, berriz erran ciec\u00e9n, Cer bada nahi du\u00e7ue daguiodan Iudu\u00e9n Regue deitzen du\u00e7uen huni?\n15:13 Eta hec berriz oihu eguin ce\u00e7aten, Crucifica e\u00e7ac.\n15:14 Eta Pilatec erraiten cerauen, Baina cer gaizqui eguin du? Eta hec hambat oihu guehiago eguin ce\u00e7aten, Crucifica e\u00e7ac.\n15:15 Pilatec bada populuaren gogara eguin nahiz, larga ciecen Barabbas, eta Iesus a\u00e7otaturic liura ciec\u00e9n crucifica ledin\u00e7at.\n15:16 Orduan gendarmesec eraman ce\u00e7aten hura sala barnera, cein baita pretorioa, eta dei ce\u00e7aten banda gucia.\n15:17 Eta vezti ce\u00e7aten hura escarlataz, eta inguru e\u00e7ar cie\u00e7oten buruan elhorri plegatuzco coroabat.\n15:18 Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regue\u00e1.\n15:19 Eta baceraunsaten haren buru\u00e4ri canabera batez, eta thu eguiten \u00e7uten haren contra, eta belhauricaturic reuerentia eguiten ceraucaten.\n15:20 Guero har\u00e7az truffatu ciradenean, eraunz cie\u00e7oten escarlatazcoa, eta vezti ce\u00e7aten bere abillamendu\u00e9z: eta camporat eraman ce\u00e7aten crucifica le\u00e7aten\u00e7at.\n15:21 Eta bortcha ce\u00e7aten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitz\u00e9n Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman le\u00e7an\u00e7at.\n15:22 Guero eraman ce\u00e7aten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-he\u00e7ur lekua.\n15:23 Guero eman cie\u00e7oten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etze\u00e7an har\n15:24 Eta crucificatu \u00e7utenean, parti citzaten haren abillamenduac, \u00e7orthe egotziric hay\u00e9n gainean, norc cer ioan le\u00e7aqueen.\n15:25 Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu \u00e7utenean.\n15:26 Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA.\n15:27 Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean.\n15:28 Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu i\u00e7an da.\n15:29 Eta iragaiten ciraden\u00e9c iniuriatzen \u00e7uten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duan\u00e1.\n15:30 Empara e\u00e7ac eure buru\u00e4, eta iautsi adi crutzetic.\n15:31 Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buru\u00e4 ecin empara de\u00e7aque.\n15:32 Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets de\u00e7agun\u00e7at. Harequin crucificatu i\u00e7an ciradenec-ere iniuriatzen \u00e7ut\u00e9n.\n15:33 Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano\n15:34 Eta bedratzi orenetan oihu eguin ce\u00e7an Iesusec ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?\n15:35 Eta han ciradenetaric batzuc en\u00e7un \u00e7utenean, cioiten, Hun\u00e1, Elias deitzen du.\n15:36 Laster eguin ce\u00e7an bada batec, eta spongiabat betheric vinagrez, eta e\u00e7arriric canabera baten inguru\u00e4n, eman cie\u00e7\u00f3n edatera, cioela, Vtza\u00e7ue: dacussagun eya ethorriren denez Elias horren kencera.\n15:37 Eta Iesusec oihu handibat eguinic, spiritua renda ce\u00e7an.\n15:38 Eta templeco vel\u00e1 erdira cedin bi \u00e7athitara garaitic behererano.\n15:39 Eta ikus ce\u00e7anean haren aurkan cegoen Centenerac, ecen hala oihu eguinic spiritua rendatu \u00e7uela, erran ce\u00e7an, Eguiazqui gui\u00e7on haur Iaincoaren Semea cen.\n15:40 Eta baciraden emazteac-ere vrrundanic beha ceudela, cein\u00e9n artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iacques chipiaren eta Iosesen am\u00e1, eta Salome.\n15:41 Eta hec, Galilean cenaz gueroztic iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizcan eta cerbitzatu vkan \u00e7uten: eta anhitz berce emazte harequin batean Ierusalemera igan i\u00e7an ciradenic.\n15:42 Eta arrastu cenean (ceren Sabbathoaren aitzinetic den preparationeco eguna baitz\u00e9n)\n15:43 Ethorriric Ioseph Arimatheacoa, conseill\u00e9r ohoratua, hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoena, ausart cedin Pilatgana sartzera, eta esca cequi\u00f3n Iesusen gorputzaren.\n15:44 Eta Pilatec miresten \u00e7uen baldin ia hil baliz: eta Centenera deithuric, interroga ce\u00e7an hura, eya ba\u00e7uenez heuraguiric hil cela.\n15:45 Eta gau\u00e7\u00e1 e\u00e7aguturic Centeneraganic, eman cie\u00e7\u00f3n gorputza Iosephi.\n15:46 Eta harc mihissebat erossiric, eta hura erautsiric estal ce\u00e7an mihisseaz: eta e\u00e7ar ce\u00e7an arroca batetan ebaquia cen monumentean: eta itzuliz e\u00e7ar ce\u00e7an harribat monument borth\u00e1n.\n15:47 Eta Maria Magdalena eta Maria Iosesen ama, beha ceuden non e\u00e7arten cen.\n16:1 Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria Iacquesen am\u00e1c eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac, ethorriric hura embauma le\u00e7aten\u00e7at.\n16:2 Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean\n16:3 Eta erraiten \u00e7uten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic?\n16:4 Eta miratu \u00e7utenean, ikus ce\u00e7aten harria aldaratua cela: ecen guciz handia cen.\n16:5 Guero monumentera sarthuric, ikus ce\u00e7aten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen\n16:6 Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu i\u00e7an denaren bilha \u00e7abiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, hun\u00e1 lekua non e\u00e7arri vkan \u00e7ut\u00e9n.\n16:7 Baina \u00e7oazte, erran iece\u00e7ue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen \u00e7uen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren du\u00e7ue, erran drau\u00e7uen be\u00e7ala.\n16:8 Eta hec bertan partituric ihes eguin ce\u00e7aten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden.\n16:9 Eta Iesus resuscitatu cenean, asteco lehen egun goicean, aguer cequi\u00f3n lehenic Maria Magdalenari, ceinetaric \u00e7azpi deabru campora egotzi baitzituen.\n16:10 Harc ioanic conta ciec\u00e9n, Iesusequin i\u00e7an ciradeney, cein\u00e9c dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.\n16:11 Eta hec en\u00e7un ce\u00e7atenean ecen vici cela, eta harc ikussi cuela, etze\u00e7aten sinhets.\n16:12 Guero gau\u00e7a hau\u00e9n ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequi\u00e9n berce formatan, camporat partitzen ciradela.\n16:13 Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen berc\u00e9y: baina etzitzaten hec-ere sinhets.\n16:14 Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer cequi\u00e9n, eta reprotcha ciecen hay\u00e9n incredulitatea, eta bihotz gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan \u00e7utenac ezpaitzituzten sinhetsi.\n16:15 Eta erran ciec\u00e9n, \u00c7oazte mundu orotara, eta predica ie\u00e7o\u00e7ue Euangelioa creatura guciari\n16:16 Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da\n16:17 Eta signo hauc sinhetsi duqueiteney iarreiquiren caizt\u00e9 Ene icenean deabruac campora egotziren dituzt\u00e9, lengoage berriz min\u00e7aturen dirade:\n16:18 Sugueac kenduren dituzt\u00e9: eta baldin cerbait heriotaracoric edan bade\u00e7ate, eztraue calteric eguinen: erien gainean escuac e\u00e7arriren dituzt\u00e9, eta sendaturen dirade.\n16:19 Eta Iauna gau\u00e7a hau\u00e7az h\u00e6y min\u00e7atu i\u00e7an \u00e7ayenean, goiti cerur\u00e1t altcha cedin, eta iar cedin Iaincoaren escuinean.\n16:20 Hec-ere partituric predica ce\u00e7aten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen \u00e7uela, eta hitza confirmatzen \u00e7uela iarreiquiten ciraden signo\u00e9z.","title":"Basque Bible (NT): Mark","type":"page"}
