{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/pe1.htm","path":"bib/wb/bsq/pe1.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/pe1.htm","text":"1:1 PIERRISEC, Iesus Christen Apostoluac, Ponten, Galatian, Cappadocian, Asian, eta Bithinian gaindi barreyatuac \u00e7areten estrangerey.\n1:2 Iainco Aitaren prouidentiaren arauez Spirituaren sanctificationetan elegituey, obeditzeco eta Iesus Christen odolaz ihiztatu i\u00e7ateco: Gratia eta baque multiplica daqui\u00e7uela.\n1:3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu speran\u00e7a vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz,\n1:4 Heretage corrumpi ecin daitenera, ez macula, ez chimal, ceru\u00e8tan \u00e7uen\u00e7\u00e1t conseruatura,\n1:5 Iaincoaren verthutean fedez beguiratzen \u00e7aretenon\u00e7at, azquen dembor\u00e1n reuelatu i\u00e7ateco prest den saluamendutacotz.\n1:6 Cein gau\u00e7atan alegueratzen baitzarete, dembora appurbat orain (baldin behar bada) tristetuac \u00e7aretelaric tentatione diuersetan:\n1:7 \u00c7uen fedearen phorogan\u00e7\u00e1 vnguiz preciosoagoa ecen ez vrrhearena (cein galtzen baita eta halere suz phorogatzen) eriden dadin\u00e7\u00e1t, \u00e7uen laudoriotan eta gloriatan eta ohoretan dela, Iesus Christ aguer dadinean:\n1:8 Cein ikussi eztu\u00e7uelaric maite baitu\u00e7ue: ceinetan orain ikusten eztu\u00e7uelaric, baina sinhesten du\u00e7uelaric, alegran\u00e7a erran ecin daitenez eta gloriosoz alegueratzen baitzarete.\n1:9 Eramaiten du\u00e7uelaric \u00e7uen fedearen fina, cein baita, arim\u00e9n saluamendua.\n1:10 Saluamendu hunez informatu i\u00e7an dirade, eta haur diligentqui bilhatu vkan dut\u00e9, \u00e7uetara ethorteco cen gratiaz prophetizatu vkan duten Prophet\u00e9c.\n1:11 Informatzen ciradelaric noizco edo cer demborataco Christen Spiritu prophetiazco hetan cenac declaratzen cituen Christi ethorteco \u00e7aizcan suffran\u00e7\u00e1c eta hay\u00e9n ondoco glori\u00e1c:\n1:12 Eta reuelatu i\u00e7an \u00e7aye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain \u00e7uey denuntiatu i\u00e7an \u00e7aizqui\u00e7uen gau\u00e7\u00e1c \u00e7uey Euangelioa predicatu drau\u00e7ue\u00e7atenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gauc\u00e9n contemplatzeco desira baitute Aingueru\u00e9c.\n1:13 Halacotz \u00e7uen adimenduco guerruncea guerricaturic, sobrietaterequin, au\u00e7ue perfectoqui speran\u00e7a \u00e7uey presentatzen \u00e7ai\u00e7uen grati\u00e1n Iesus Christ aguer daiteno.\n1:14 Eta haur, haour obedient\u00e9c be\u00e7ala, \u00e7uen buru\u00e4c conformatzen eztitu\u00e7uelaric lehenago \u00e7uen ignoranti\u00e1n centuzten desiretara:\n1:15 Baina \u00e7uec deithu \u00e7aituztena saindu den be\u00e7ala, \u00e7uec-ere \u00e7areten saindu \u00e7uen conuersatione orotan.\n1:16 Halacotz da scribatua, \u00c7areten saindu: ecen ni saindu naiz.\n1:17 Eta baldin Aitatan inuocatzen badu\u00e7ue, person\u00e9n acceptioneric gabe batbederaren obraren arauez iugeatzen duena, beldurrequin conuersa \u00e7aitezte \u00e7uen egoitza hunetaco dembor\u00e1n.\n1:18 Daqui\u00e7uelaric ecen redemitu i\u00e7an \u00e7aretela \u00e7uen conuersatione vano ait\u00e9n ordenancetaric hartutic: ez gau\u00e7a corruptiblez, nola baita, cilharrez edo vrrhez:\n1:19 Baina Christen odol preciosoaz, bildots macula eta satsutassun gabe batenaz be\u00e7ala:\n1:20 Ia munduaren fundationea baino lehen ordenatuarenaz, baina azquen dembora hautan manifestatuarenaz, \u00e7uengatic,\n1:21 Eta har\u00e7az sinhesten du\u00e7ue hura hiletaric resuscitatu duen eta hari gloria eman draucan Iaincoa baithan, \u00e7uen fedea eta speran\u00e7\u00e1 Iaincoa baithan licen\u00e7at.\n1:22 Bada \u00e7uen arim\u00e1c purificatu i\u00e7anic, obeditzen du\u00e7uela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzo\u00e7ue affectionatuqui:\n1:23 Regeneraturic ez haci corruptibleaz, baina incorruptibleaz, Iaincoaren hitz viciaz, eta eternalqui egoiten denaz.\n1:24 Ceren haragui gucia baita belharra be\u00e7ala, eta gui\u00e7onaren gloria gucia belhar lilia be\u00e7ala: eyhartu da belharra, eta haren lilia erori:\n1:25 Baina Iaunaren hitza badago eternalqui: eta haur da \u00e7uey euangelizatu i\u00e7an \u00e7ai\u00e7uen hitza.\n2:1 Beraz vtziric malitia gucia, eta enganio guci\u00e1, eta hypocrisi\u00e1c, eta inuidi\u00e1c, eta gaitzerraite guciac,\n2:2 Desira e\u00e7a\u00e7ue, haour heuraguiric eztuela sorthuen an\u00e7ora, adimenduzco eta enganio gabeco eznea, har\u00e7az haz \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t.\n2:3 Baldin dastatu badu\u00e7ue ecen benigno dela Iauna.\n2:4 Harengana hurbiltzen \u00e7aretelaric cein baita harri vicia, gui\u00e7on\u00e9z arbuyatua, baina Iaincoa baithan elegitua eta preciosoa.\n2:5 \u00c7uec-ere harri vici an\u00e7o edifica \u00e7aitezte, etche spiritual, Sacrificadoregoa saindu, Iesus Christez Iaincoaren gogaraco sacrificio spiritual offrendatzeco.\n2:6 Halacotz contenitzen-ere da Scriptur\u00e1n, Hun\u00e1, e\u00e7arten dut Sionen, har cantoin principala, elegitua eta preciosoa: eta hartan sinhesten duena ezta confus i\u00e7anen.\n2:7 Hur\u00e1 da bada ohore \u00e7uen sinhesten du\u00e7uen\u00f3n: baina sinhesten eztutenen, harri edifica\u00e7al\u00e9c arbuyatu vkan dutena cantoineco principal eguin i\u00e7an da, eta behaztopamendutaco harri, eta trebucamendutaco harri.\n2:8 Cein trebucatzen baitirade hitzaren contra desobedient diradelaric: hartaco ordenatu-ere dirade.\n2:9 Baina \u00e7uec \u00e7arete generatione elegitua, Sacrificadoregoa reala, gende saindua, populu acquisitua: ilhumbetic bere miragarrizco arguira deithu vkan \u00e7aituztenaren verthuteac denuntia ditza\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n2:10 Noizpait cinetenac ez populu, orain \u00e7arete Iaincoaren populu: \u00e7uec misericordia obtenitu etzenduten\u00f3c, orain misericordia obtenitu vkan du\u00e7ue.\n2:11 Maite\u00e1c, othoitz eguiten drau\u00e7uet, estrangeren eta bideazco\u00e9n an\u00e7ora, beguira \u00e7aitezten haraguiaren guthicietaric, cein\u00e9c guerla eguiten baitute arim\u00e9n contra:\n2:12 \u00c7uen conuersationea du\u00e7uelaric honest Gentill\u00e9n artean \u00e7ue\u00e7az gaizquiguilez be\u00e7ala min\u00e7o diraden gaucetan, ikussi dituqueizten obra onetaric glorifica de\u00e7aten\u00e7\u00e1t Iaincoa visitationeco egunean.\n2:13 \u00c7areten bada suiet gobernamendu humano guciaren Iaunagatic: edo regueren, superioraren be\u00e7ala:\n2:14 Edo gobernador\u00e9n, har\u00e7az igorri i\u00e7an diraden\u00e9n be\u00e7ala, gaizquiguil\u00e9n mendequiotan eta vnguiguil\u00e9n laudoriotan.\n2:15 Ecen hunela da Iaincoaren vorondatea, vngui eguitez, gui\u00e7on erho\u00e9n ignorantiari ahoa bo\u00e7a die\u00e7o\u00e7uen:\n2:16 Libertatetan \u00e7areten\u00e9c be\u00e7ala, eta ez libertatea malitiaren estalquitan bacendute be\u00e7ala, aitzitic Iaincoaren cerbitzari\u00e9c be\u00e7ala.\n2:17 Guciac ohoraitza\u00e7ue: anayetassunari on eritzo\u00e7ue. \u00c7areten Iaincoaren beldur. Regue ohora e\u00e7a\u00e7ue.\n2:18 Cerbitzari\u00e1c, \u00e7areten beldur gucirequin nabussi\u00e9n suiet, ez solament on\u00e9n eta humano\u00e9n, baina dorp\u00e9n-ere.\n2:19 Ecen haur da gogaraco, baldin norbeitec Iaincoaganaco conscientiagatic fascheriaric suffritzen badu, iniustoqui suffritzen duelaric:\n2:20 Ecen cer laudorio da, baldin falta eguinic buffetatzen \u00e7aretenean pairatzen badu\u00e7ue? baina baldin vngui eguiten du\u00e7uelaric eta affligitzen \u00e7aretelaric pairatzen badu\u00e7ue, haur da Iaincoaren gogaraco.\n2:21 Ecen hunetacotz\u00e1t deithu i\u00e7an \u00e7arete: ecen Christec-ere suffritu vkan du guregatic, guri exemplu vtziten draucula, haren oin hatzey iarreiqui \u00e7aquizten\u00e7at:\n2:22 Ceinec ezpaitu bekaturic eguin vkan, eta eceinere enganioric ezta eriden i\u00e7an haren ahoan.\n2:23 Ceinec iniuriatzen cenean, ezpaitzuen iniuriatzen: gaizqui eguiten ceraucatenean, ezpaitzuen mehatchuric eguiten: baina remettitzen cen iustoqui iugeatzen duenagana.\n2:24 Ceinec gure bekatuac ekarri vkan baititu bere gorputzean \u00e7ur gainean: bekatuey hilic, iustitiari vici guiaizquion\u00e7at: ceinen vkaldur\u00e1z sendatu i\u00e7an baitzarete.\n2:25 Ecen ardi errebelatuac be\u00e7ala cineten, baina orain conuertitu i\u00e7an \u00e7arete \u00e7uen arim\u00e9n Artzainagana eta Ipizpicuagana.\n3:1 Halaber emazteac suiet diraden bere senharr\u00e9n, baldineta batzu hitzaren desobedient badirade, emazt\u00e9n conuersationeaz hitza gabe irabaz ditecen\u00e7at,\n3:2 Ikussi duqueitenean \u00e7uen conuersatione caste beldurrequin dena:\n3:3 Cein\u00e9n ornamendua ezt\u00e9n lekoreco bilo i\u00e7urduratan, edo vrrhezco paramendutan, edo abillamenduetaco habitutan:\n3:4 Baina bihotzeco gui\u00e7on gordea, spiritu eme eta sossegu batetaco incorruptionean consistitzen dena, cein baita Iaincoaren aitzinean precioso.\n3:5 Ecen hunela lehenago emazte sainda Iaincoa baithan speran\u00e7a \u00e7utenac-ere appaincen ciraden, suiet ciradelaric bere senharr\u00e9n:\n3:6 Sarac Abraham obeditzen \u00e7uen be\u00e7ala, hura iaun deitzen \u00e7uela, ceinen alaba eguin i\u00e7an baitzarete, vngui eguiten du\u00e7uela, eta eceinere iciapenen beldur etzaretela.\n3:7 Senharr\u00e1c, halaber conuersa e\u00e7a\u00e7ue hequin discretqui emaztezco vnci fragilagoarequin be\u00e7ala, ohore emaiten drauca\u00e7uela, elkarrequin vicitzeco gratiaren heredero quide-ere \u00e7aretenoc be\u00e7ala, \u00e7uen orationeac empatcha eztitecen\u00e7\u00e1t.\n3:8 Eta finalqui guciac \u00e7areten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle \u00e7aretelaric misericordioso, gratioso:\n3:9 Gaitza gaitzagatic rendatzen eztu\u00e7uela edo iniuria iniuriagatic, baina contrariora, benedicatzen du\u00e7uela: daqui\u00e7uelaric ecen hartara deithuac \u00e7aretela, benedictionezco heretagea possedi de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n3:10 Ecen nahi duenac onhetsi vicia, eta ikussi egun onac, beguira be\u00e7a bere mihia gaitzetaric, eta bere ezpainac enganioren pronuntiatzetic:\n3:11 Itzul bedi gaizquitic, eta begui vngui: bilha be\u00e7a baquea, eta iarreiqui bequi\u00f3 hari.\n3:12 Ecen Iaunaren beguiac iusto\u00e9n gainera beha daude, eta haren beharriac hay\u00e9n othoitzetara, eta Iaunaren beguithartea da gaizquiac eguiten dituzten\u00e9n gainean.\n3:13 Eta nor da \u00e7uey calteric eguinen drau\u00e7uena, baldin vnguiari ba\u00e7arreitzate?\n3:14 Baina baldin cerbait suffritzen badu\u00e7ue vngui eguinagatic, dohatsu \u00e7arete. Baina hay\u00e9n beldurrez icit etzaiteztela, ezeta trubla:\n3:15 Aitzitic Iainco Iauna sanctifica e\u00e7a\u00e7ue \u00e7uen bihotzetan: eta \u00e7areten bethi prest ihardestera \u00e7uetan den speran\u00e7\u00e1z ra\u00e7oin galde eguiten duen guciari, emetassunequin eta reuerentiarequin,\n3:16 Conscientia ona du\u00e7uelaric: \u00e7uen contra gaizquiguil\u00e9z be\u00e7ala min\u00e7o diraden gau\u00e7\u00e1n, confus diraden\u00e7at, \u00e7uen conuersatione Christ baithango ona calumniatzen dutenac.\n3:17 Ecen hobe da vngui eguiten du\u00e7uela affligi \u00e7aitezten, baldin Iaincoaren vorondateac hala nahi badu, ecen ez gaizqui eguiten du\u00e7uela.\n3:18 Ecen Christec-ere behin bekatuagatic suffritu vkan du, iustoac iniustoacgatic: gu Iaincoagana eraman guen\u00e7an\u00e7\u00e1t, haraguiz mortificaturic, baina viuificaturic Spirituaz.\n3:19 Cein Spirituz carceleco spirituey-ere partituric predicatu vkan baitraue,\n3:20 Lehenago desobedient ciradeney, behin beha cegoenean Iaincoaren patienti\u00e1 Noeren egunetan, appaincen cenean ark\u00e1: ceinetan gutiac, da iaquiteco, \u00e7ortzi arima salua baitzitecen vrez:\n3:21 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figur\u00e1c gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscienti\u00e1 onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:\n3:22 Cein baita Iaincoaren escuinean, cerur\u00e1t ioanic, ceini suiet eguin baitzaitza Aingueru\u00e4c, eta puissan\u00e7ac eta verthuteac.\n4:1 Bada Christec guregatic suffritu vkan duenaz gueroz haraguian, \u00e7uec-ere pensatze hunez beraz harma \u00e7aitezte, nola haraguian suffritu duena bekatutaric cessatu den,\n4:2 Guehiagoric ez gui\u00e7on\u00e9n guthici\u00e9n araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den dembor\u00e1n vici den\u00e7at.\n4:3 Ecen asco i\u00e7ateco \u00e7aicu ceren gure vicico dembora iraganean Gentil\u00e9n vorondatea complitu dugun, conuersatzen guenduenean insolenti\u00e9tan, guthici\u00e9tan, hordiqueri\u00e9tan, gormandic\u00e9tan, edat\u00e9tan, eta idolatria abominabl\u00e9tan.\n4:4 Halacotz bere buru\u00e4c estranger iruditzen \u00e7aizt\u00e9 dissolutionezco insolentia berera hequin laster eguiten eztu\u00e7uenean, \u00e7uec gaitzerraiten \u00e7aituztela.\n4:5 Cein\u00e9c contu rendaturen baitraucate vici\u00e9n eta hil\u00e9n iugeatzeco prest dagoenari.\n4:6 Ecen hunetacotz hiley-ere euangelizatu i\u00e7an \u00e7aye: condemna litecen\u00e7at gui\u00e7on\u00e9n arauez, haraguiz: eta vici liraden Iaincoaren arauez spirituz.\n4:7 Bada gau\u00e7a guci\u00e9n fina hurbiltzen da. \u00c7areten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera:\n4:8 Eta gau\u00e7a guci\u00e9n gainetic \u00e7uen artean charitate affectionezcoa du\u00e7uelaric: ecen charitateac estaliren du bekatu\u00e9n anhitztassuna.\n4:9 \u00c7areten elkarren ostatuz recebi\u00e7ale, murmurationeric gabe.\n4:10 Batbederac dohaina recebitu duenaren arauez bercey administra biec\u00e9, Iaincoaren anhitz aldezco gratiaren dispensa\u00e7ale on\u00e9c be\u00e7ala.\n4:11 Baldin norbeit min\u00e7o bada, min\u00e7a bedi Iaincoaren hitz\u00e9z be\u00e7ala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra be\u00e7a Iaincoac administratzen duen puissan\u00e7aren araura: gau\u00e7a gucietan glorifica dadin\u00e7at Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.\n4:12 Gucizco maite\u00e1c, ezte\u00e7a\u00e7uela estranio eriden, labean be\u00e7ala \u00e7aretenean \u00e7uen phorogatzeagatic, cerbait gau\u00e7a vste gaberic ethorten balitzei\u00e7ue be\u00e7ala:\n4:13 Aitzitic Christen afflictionetan communicatzen du\u00e7uen becembatean, aleguera \u00e7aitezte: haren gloriaren reuelationean-ere, atseguin hartzen du\u00e7uela aleguera \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t.\n4:14 Baldin Christen icenean iniuriatzen ba\u00e7arete, dohatsu \u00e7arete ecen \u00e7uen gainean reposatzen da gloriaren eta Iaincoaren Spiritua, he\u00e7az den becembatean blasphematzen dena, baina \u00e7ue\u00e7az den becembatean glorificatzen dena.\n4:15 Bada \u00e7uetaric nehor eztadila affligi guicerhaile, edo ohoin, edo gaizquiguile, edo berceren on\u00e9n guthicioso be\u00e7ala:\n4:16 Baina baldin Christino be\u00e7ala affligitzen bada etzayola laido, aitzitic glorifica be\u00e7a Iaincoa alde har\u00e7az.\n4:17 Ecen ordu da has dadin iugemendua Iaincoaren etchetic: eta baldin lehenic gureganic hatsen bada, ceric i\u00e7anen da Iaincoaren Euangelioa obeditzen eztuten\u00e9n fina?\n4:18 Eta baldin iustoa nequez saluatzen bada, infidela eta bekatorea non comparituren da?\n4:19 Halacotz bada Iaincoaren vorondatez affligitzen diraden\u00e9c, crea\u00e7ale fidelari be\u00e7ala bere arim\u00e1c gommenda bietzote vngui eguin\u00e9z.\n5:1 \u00c7uen artean diraden Ancianoey othoitz eguiten drauet nic, bainaiz hay\u00e9n Ancianoquide: eta Christen affliction\u00e9n testimonio, eta manifestatzeco den glori\u00e1n participant:\n5:2 Bazca e\u00e7a\u00e7ue Iaincoaren arthalde cargutan eman \u00e7ai\u00e7uena, har\u00e7az artha du\u00e7uelaric, ez gogoz garaitic, baina gogotic: ez irabazte deshonestagatic, baina gogo prest batez.\n5:3 Eta ez Iaunaren heretag\u00e9n gainean seignoriatzen bacendute be\u00e7ala, baina arthaldearen exemplu \u00e7aratezten be\u00e7ala.\n5:4 Eta aguer dadinean Pastor principala recebituren duque\u00e7ue gloriazco coroa incorruptiblea.\n5:5 Halaber gazte\u00e1c, \u00e7areten \u00e7aharr\u00e9n suiet, eta guciac \u00e7areten bata bercearen suiet: \u00e7areten humilitatez barnetic appainduac: ecen Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia eguiten.\n5:6 Humilia \u00e7aitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti \u00e7aitzaten\u00e7at:\n5:7 \u00c7uen artha gucia haren gainera egoizten du\u00e7uela: ecen harc artha du \u00e7ue\u00e7az.\n5:8 \u00c7areten sobre, eta veilla e\u00e7a\u00e7ue, ecen \u00e7uen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat be\u00e7ala, \u00e7uen inguru dabila, cein irets de\u00e7aqueen bilha:\n5:9 Resisti ie\u00e7o\u00e7ue fedez fermu \u00e7aretelaric: daqui\u00e7uelaric ecen afflictione berac \u00e7uen anay\u00e9n compainia munducoan complitzen diradela.\n5:10 Baina gratia guciaren Iaincoac, ceinec deithu baiquaitu bere gloria eternalera Iesus Christ Iaunean, appurbat suffritu dugunean, compli confirma, fortifica eta finca \u00e7aitzatela.\n5:11 Hari gloria eta indar secula seculacotz. Amen.\n5:12 Syluano gure anaye, vste dudan becembatean, fidelarequin, laburqui scribatu drau\u00e7uet: exhortatzen \u00e7aituztedalaric, eta testificatzen dudalaric haur dela Iaincoaren gratia eguiazcoa, \u00e7eineten baitzaudete.\n5:13 Salutatzen \u00e7aituzte Babyloneco Eli\u00e7a \u00e7uequin batean elegituac, eta ene seme Marc-ec.\n5:14 Saluta e\u00e7a\u00e7ue elkar charitatezco potez. Baquea dela \u00e7uequin gucioquin, cein baitzarete Iesus Christean, Amen.","title":"Basque Bible (NT): 1 Peter","type":"page"}
