{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/pe2.htm","path":"bib/wb/bsq/pe2.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/pe2.htm","text":"1:1 SIMEON Pierrisec Iesus Christen cerbitzari eta Apostoluac, precio bereco fedea gure Iaincoaren eta Iesus Christ Saluadorearen iustitiaz gurequin obtenitu duteney:\n1:2 Gratia eta baque multiplica daqui\u00e7uela Iaincoaren eta Iesus gure Iaunaren e\u00e7agutzeaz:\n1:3 Nola haren puissan\u00e7a diuinoac eman baitrauzquigu vicitzeco eta pietatezco diraden gau\u00e7a guciac, gu bere gloriara eta verthutera deithu gaituenaren e\u00e7agutzeaz:\n1:4 Cein\u00e9z promes handiac eta preciosoac eman i\u00e7an baitzaizquigu, he\u00e7az natura diuinoan participant eguin \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t, munduan guthiciamenduz den corruptionetic.\n1:5 \u00c7uec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ek\u00e1rten du\u00e7uelaric eratchequi ie\u00e7o\u00e7ue gainera \u00e7uen fedeari verthute, eta verthuteari scientia:\n1:6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea:\n1:7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.\n1:8 Ecen baldin gau\u00e7a hauc \u00e7uetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren e\u00e7agutzean.\n1:9 Baina gau\u00e7a hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu \u00e7aharretaric purificatu i\u00e7an dela.\n1:10 Halacotz, anaye\u00e1c, emplega \u00e7aitezte affectionatuqui \u00e7uen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gau\u00e7a hauc eguiten ditu\u00e7uela, etzarete nehoiz-ere eroriren.\n1:11 Ecen hunela Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen resuma eternaleratco sartzea abundosqui administraturen \u00e7ai\u00e7ue.\n1:12 Bada, eznaiz nagui i\u00e7anen gau\u00e7a hau\u00e7az bethiere \u00e7uen orhoit eracitera, iaquinsu eta confirmatuac ba\u00e7arete-ere eguia hunetan.\n1:13 Ecen gau\u00e7a iustoa estimatzen dut, tabernacle hunetan naiceno, aduertimenduz \u00e7uen iratzartzea:\n1:14 Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri i\u00e7anen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan be\u00e7ala.\n1:15 Baina pena-ere e\u00e7arriren dut \u00e7uec ene parti ondoan gau\u00e7a hau\u00e7az mentione eguin ahal de\u00e7a\u00e7uen.\n1:16 Ecen eztrau\u00e7uegu e\u00e7agutzera eman Iesus Christ gure Iaunaren botherea eta aduenimendua, fable artez desguisatuey iarreiquiz: baina gure begui\u00e9z haren maiestatea ikussi dugunoc be\u00e7ala:\n1:17 Ecen recebitu vkan \u00e7uen Iainco Aitaganic ohore eta gloria, hunelaco vozbat hari igorri i\u00e7anic gloria magnificotic, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut:\n1:18 Eta guc voz cerutic igorri haur en\u00e7un vkan dugu, harequin batean guinadela mendi sainduan.\n1:19 Eta badugu Prophet\u00e9n hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baitu\u00e7ue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati be\u00e7ala, egunac arguitzen has de\u00e7aqueno, eta arti\u00e7arra ilki daiteno \u00e7uen bihotzetan.\n1:20 Baldin lehenic aditzen badu\u00e7ue haur, ecen Scripturaco prophetiaric batre eztela declaratione particularetacoric.\n1:21 Ecen propheti\u00e1 ezta gui\u00e7on\u00e9n vorondatez ekarria i\u00e7an lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic min\u00e7atu i\u00e7an dirade Iaincoaren gui\u00e7on sainduac.\n2:1 Baina propheta falsuac-ere i\u00e7an dirade populuaren artean, \u00e7uen artean-ere doctor falsuac i\u00e7anen diraden be\u00e7ala, cein\u00e9c secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sect\u00e1c: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baitut\u00e9, bere buru\u00e9n gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric.\n2:2 Eta anhitz iarreiquiren \u00e7aye hay\u00e9n insolentiey: ceine\u00e7az eguiazco bidea blasphematur\u00e9n baita.\n2:3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa \u00e7ue\u00e7az eguinen baituqueite: cein\u00e9n gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta cein\u00e9n perditionea ezpaitatza lo.\n2:4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco caden\u00e9z abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.\n2:5 Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera \u00e7ortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric.\n2:6 Eta Sodomaco eta Gomorrhaco ciuitateac ilhaunduric subuersionetara condemnatu vkan ditu, eta eguin vkan du exemplu liraden gaichtoqui vici liraden\u00e9n.\n2:7 Eta Lot iustoa abominabl\u00e9n conuersatione dissolutionezcoaz fatigatua deliuratu vkan du.\n2:8 (Ecen iusto hunec hay\u00e9n artean habitatzen celaric ikustez eta en\u00e7utez egunetic egunera tormentatzen \u00e7uen bere bihotz iustoa, hayen obra gaichto\u00e9n causaz)\n2:9 Badaqui Iaunac fidel\u00e9n tentationetaric deliuratzen: eta iniusto\u00e9n iudicioco eguneco tormentatu diraden\u00e7\u00e1t reseruatzen:\n2:10 Eta principalqui haraguiari darreitzala, guthicia satsutara erorten diraden\u00e9n eta guehientassuna menospreciatzen duten\u00e9n: hec audacioso eta bere buru\u00e9z pagu i\u00e7anez, eztirade beldur dignitat\u00e9z gaizqui min\u00e7atzera.\n2:11 Aingueru\u00e9c, indarrez eta puissan\u00e7az handiago badirade-ere, eztute hay\u00e9n contra Iaunaren aitzinean gaitzerraitezco sententiaric emaiten.\n2:12 Baina hauc, animal brutal bere sensualitateari darreitzanac be\u00e7ala, hatzamaiteco eta deseguiteco eguinac dirade, aditzen eztituzten gau\u00e7\u00e1c vituperatzen dituztela, bere corruptione beraz deseguinen dirade:\n2:13 Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatch\u00e1c eta macul\u00e1c, dostatzen diradela bere enganioetan \u00e7uequin banquetatuz.\n2:14 Beguiac adulterioz betheac dituztela, eta bekatu eguitetic guelditzen eztaquitela, arima inconstantac bazcatzen dituztela, bihotza auaritiatara exercitatua dutela, maledictionezco haour diradela:\n2:15 Bide \u00e7ucena vtziric errebelatu i\u00e7an dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui i\u00e7anic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz ven\u00e7utu i\u00e7an cen:\n2:16 Ecen asto eme vztarrico batec voz humanoz min\u00e7aturic reprimi ce\u00e7an Prophetaren frenesi\u00e1.\n2:17 Hauc dirade ithurri vr gabeac, hodey haice buhumbaz erabiliac, eta ilhumbezco lanhoa seculacotz beguiratzen \u00e7aye.\n2:18 Ecen vanitatezco propos guciz arrogantac pronuntiatzen dituztela bazcatzen dituzt\u00e9 haraguiaren guthici\u00e9z eta insolenti\u00e9z, erroretan conuersatzen dutenetaric eguiazqui ihes eguin \u00e7utenac:\n2:19 Libertate h\u00e6y promettatuz berac corruptionearen sclabo diradelaric, ecen nor\u00e7az nehor ven\u00e7utu i\u00e7an baita, hura haren sclabo eguin i\u00e7an da.\n2:20 Ecen baldin munduco satsutassunetaric retiratu diraden ondoan Iesus Christ Iaunaren eta Saluadorearen e\u00e7agutzeaz, guciagatic-ere berriz hetan nahassiric ven\u00e7ut badit\u00e9z, hay\u00e9n azquen conditionea lehena baino gaichtoago eguin i\u00e7an da.\n2:21 Ecen hobe vkan \u00e7uqueiten iustitiazco bidea ez lut\u00e9n e\u00e7agutu, ecen ez e\u00e7aguturic hura, eman i\u00e7an \u00e7ayen manamendu saindutic guibeleratzea:\n2:22 Baina h\u00e6y heldu i\u00e7an \u00e7aye prouerbio eguiazcoz erraiten ohi dena, Ora itzuli i\u00e7an da bere issurtze proprira: eta, Ahardi ikuciaitzuli i\u00e7an da istilera iraulzcatzera.\n3:1 Maite\u00e1c, ia bigarren epistola haur scribatzen drau\u00e7uet, ceinez iratzartzen baitut aduertimenduz \u00e7uen adimendu chahua.\n3:2 Orhoit caretenc\u00e1t Propheta saindu\u00e9z aitzinetic erran i\u00e7an diraden, hitz\u00e9z, eta gure manamenduaz, cein baicara Iaunar\u00e9n eta Saluadorearen Apostolu.\n3:3 Haur lehenic daqui\u00e7uelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia propri\u00e9n araura ebilten diradela.\n3:4 Eta dioitela, Non da haren aduenimenduco promessa? ecen Ait\u00e1c lokartu i\u00e7an diradenaz gueroztic, gau\u00e7a guci\u00e9c hunela continuatzen dut\u00e9 creationearen hatseandanic.\n3:5 Ecen haur bere nahiz ignoratzen dut\u00e9, nola ceru\u00e8c lehenagodanic bere i\u00e7atea vkan dut\u00e9n, eta lurrac consistitzen celaric vr barnean eta vr artean, Iaincoaren hitzaz.\n3:6 Halacotz orduco mundua vr dilubio batez estali i\u00e7anic galdu i\u00e7an da.\n3:7 Baina orain diraden ceru\u00e4c eta lurra hitz beraz reseruaturic suco beguiratzen dirade iudicioaren eta gui\u00e7on gaichto\u00e9n destructionearen eguneco.\n3:8 Baina hunez etzaretela ignorant, maite\u00e1c, ecen egun-bat Iauna beithan milla vrthe be\u00e7ala, eta milla vrthe egun-bat be\u00e7ala diradela.\n3:9 Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten be\u00e7ala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen.\n3:10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz be\u00e7ala, ceinetan ceru\u00e4c habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.\n3:11 Beraz gau\u00e7a hauc guciac deseguin behar diradenaren gainean, nolaco behar du\u00e7ue i\u00e7an conuersatione saindutan eta pietatezco obratan?\n3:12 Beguira \u00e7audetela, eta lehiatzen \u00e7aretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceru\u00e4c irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren?\n3:13 Baina promessaren araura ceru berri\u00e9n eta lur berriaren beguira gaude cein\u00e9tan iustitia habitatzen baita.\n3:14 Halacotz, maite\u00e1c, gau\u00e7a hau\u00e9n beguira \u00e7audetela, diligentia e\u00e7ar\u00e7ue macula gabe eta reprotchu gabe har\u00e7az eriden \u00e7aitezten baquerequin.\n3:15 Eta gure Iaunaren patienti\u00e1 saluamendu estima e\u00e7a\u00e7ue: Paul gure anaye maiteac-ere hari eman i\u00e7an \u00e7ay\u00f3n sapientiaren araura scribatu vkan drau\u00e7uen be\u00e7ala:\n3:16 Quasi bere epistola gucietan nola punctu hau\u00e7az min\u00e7o baita: cein\u00e9tan baitirade batzu aditzeco gaitzic, ignorant\u00e9c eta fermetate gab\u00e9c makurtzen dituztenic, berce Scripturac-ere be\u00e7ala, bere buru\u00e9n destructionetan.\n3:17 \u00c7uec beraz, maite\u00e1c, engoitic aduertituac \u00e7aretenaz gueroztic, beguirau\u00e7ue abominabl\u00e9n enganioz berc\u00e9quin eraman i\u00e7anic, \u00e7uen fermetatetic eror etzaitezten.\n3:18 Baina auan\u00e7a \u00e7aitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen grati\u00e1n eta e\u00e7agutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen.","title":"Basque Bible (NT): 2 Peter","type":"page"}
