{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/plm.htm","path":"bib/wb/bsq/plm.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/plm.htm","text":"1:1 PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari,\n1:2 Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eli\u00e7ari:\n1:3 Gratia dela \u00e7uequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:4 Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hi\u00e7az memorio eguiten dudalaric neure orationetan,\n1:5 Ceren baitan\u00e7ut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara:\n1:6 Hire fedearen communicationea botheretsu den\u00e7\u00e1t, e\u00e7agut dadin\u00e7\u00e1t \u00e7uetan den on gucia Iesus Christez.\n1:7 Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren saindu\u00e9n halsarrac hi\u00e7az recreatu icen baitirade, anay\u00e9.\n1:8 Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:\n1:9 Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.\n1:10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:\n1:11 Berce orduz ez hire probetchutaco i\u00e7an denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrau\u00e1t.\n1:12 Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi e\u00e7ac.\n1:13 Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nen\u00e7an\u00e7\u00e1t Euangelioaren estecailluetan:\n1:14 Baina hire vorondatea gabe ezti\u00e1t deus eguin nahi vkan bortchaz be\u00e7ala ezlicen\u00e7\u00e1t hire vnguia, baina gogo onezco.\n1:15 Ecen aguian halacotz hireganic partitu i\u00e7an duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi e\u00e7an\u00e7\u00e1t:\n1:16 Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez?\n1:17 Bada baldin lagunetan banaducac, recebi e\u00e7ac ni be\u00e7ala.\n1:18 Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo \u00e7or bahau, hura niri imputa ie\u00e7adac.\n1:19 Nic Paulec scribatu di\u00e1t haur neure escuz, nic pagaturen di\u00e1t: eztarradan ecen are eure burua-ere niri \u00e7or drautadala.\n1:20 Bay, anay\u00e9, placer haur nic hireganic recebi de\u00e7adan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean.\n1:21 Hire obedienti\u00e1z segur i\u00e7anez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen du\u00e1la.\n1:22 Baina are bertaric ostatu appain ie\u00e7adac: ecen speran\u00e7a di\u00e1t \u00e7uen oration\u00e9z emanen natzai\u00e7uela:\n1:23 Epaphras ene presoner quideac Iesus Christean,\n1:24 Marc-ec, Aristarchec, Demasec eta Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen aut\u00e9.\n1:25 Iesus Christ gure Iaunaren grati\u00e1 dela \u00e7uen spirituarequin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): Philemon","type":"page"}
