{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/rev.htm","path":"bib/wb/bsq/rev.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/rev.htm","text":"1:1 IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzen\u00e7\u00e1t bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gau\u00e7\u00e1c: eta harc bere Aingueru\u00e4requin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza.\n1:2 Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gau\u00e7a guci\u00e9z.\n1:3 Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac en\u00e7uten, eta hartan scribatuac diraden gau\u00e7\u00e1c beguiratzen dituztenac: ecen dembor\u00e1 sarri da.\n1:4 Ioannesec Asian diraden \u00e7azpi Elicey, Gratia dela eta baquea \u00e7uequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden \u00e7azpi spiritu\u00e9n partez,\n1:5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco regu\u00e9n Princea,\n1:6 Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzqui\u00f3 Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen.\n1:7 Hun\u00e1, ethorten da hodey\u00e9quin eta ikussiren du hura begui oroc, hura \u00e7ulhatu vkan duten\u00e9c-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen.\n1:8 Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, diot, Bothere gucitacoac.\n1:9 Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resum\u00e1n eta patienti\u00e1n \u00e7uen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Isl\u00e1n ninc\u00e9n, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic:\n1:10 Ninc\u00e9n Spiritutan Igande egun batez, eta en\u00e7un ne\u00e7an neure guibelean voz handibat trompetta batena be\u00e7ala, cioela,\n1:11 Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten du\u00e1na scribe\u00e7ac liburu batetan, eta igor e\u00e7ac Asian diraden \u00e7azpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean.\n1:12 Orduan itzul nendin enequin min\u00e7atu i\u00e7an cen vozaren ikustera: eta itzuliric ikus nitzan \u00e7azpi candel\u00e9r vrrhezcoric:\n1:13 Eta \u00e7azpi vrrhezco candeler\u00e9n artean gui\u00e7onaren Semea irudi \u00e7uembat, arropa luce batez veztitua, eta vrrhezco guerrico batez vgatz\u00e9n aldean guerricatua.\n1:14 Eta haren buru\u00e4 eta biloac ciraden churi, ille churia be\u00e7ala, eta elhurra be\u00e7ala: eta haren beguiac suaren garra be\u00e7ala:\n1:15 Eta haren oinac cobre fina be\u00e7alaco, labean be\u00e7ala \u00e7achet\u00e9la: eta haren voza vr handi\u00e9n hotsa be\u00e7ala.\n1:16 Eta cituen bere escu escuinean \u00e7azpi i\u00e7ar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata \u00e7orrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen be\u00e7ala.\n1:17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila be\u00e7ala: eta e\u00e7ar ce\u00e7an bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztu\u00e1la beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena:\n1:18 Baina hil i\u00e7an nauc, eta hun\u00e1, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citi\u00e1t iffernuaren eta herioaren gakoac.\n1:19 Scribaitzac ikussi vkan dituan gau\u00e7\u00e1c, eta diradenac eta hau\u00e9n ondoan eguin behar diradenac:\n1:20 Ene escu escuinean ikussi vkan ditu\u00e1n \u00e7azpi i\u00e7arr\u00e9n mysterioa, eta \u00e7azpi candel\u00e9r vrrhezcoac. \u00c7azpi i\u00e7arrac, \u00e7azpi Elicetaco Aingueru\u00e4c dituc eta ikussi ditu\u00e1n \u00e7azpi candelerac, \u00e7azpi Eli\u00e7\u00e1c dituc.\n2:1 Ephesen den Eli\u00e7aco Aingueru\u00e4ri scriba ie\u00e7\u00f3c, \u00c7azpi i\u00e7arrac bere escu escuinean dadutzanac, \u00e7azpi candeler vrrhezco\u00e9n artean dabilanac, gau\u00e7a hauc erraiten citic:\n2:2 Baceaquizquiat hire obr\u00e1c, eta hire trabaillua, eta hire patienti\u00e1 eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaque\u00e1n, eta experimentatu ditu\u00e1n Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gue\u00e7urti.\n2:3 Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu i\u00e7an aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu i\u00e7an.\n2:4 Baina badi\u00e1t cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc.\n2:5 Bada orhoit adi nondic erori aic\u00e9n, eta dolu bequic, eta leheneco obr\u00e1c eguin itzac: ezpere ethorriren nauc hire contra sarri, eta kenduren di\u00e1t hire candelera bere lekutic, baldin dolu ezpadaquic.\n2:6 Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, h\u00e6y nic-ere gaitz diarizteat.\n2:7 Beharriric duenac en\u00e7un be\u00e7a cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian.\n2:8 Smyrnen den Eli\u00e7aco Aingueru\u00e4ri-ere scriba ie\u00e7\u00f3c, Lehenac eta azquenac, hil i\u00e7an denac eta viztu i\u00e7an denac, gau\u00e7a hauc erraiten citic:\n2:9 Baceaquizquiat hire obr\u00e1c, eta tribulationea, eta paubreci\u00e1 (baina abrats aiz) eta bere buru\u00e4c Iudu eguiten dituzten\u00e9n blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga.\n2:10 Ezaicela suffritzeco ditu\u00e1n gaucen beldur: hun\u00e1, deabruac \u00e7uetaric batzu presoinean e\u00e7arteco citic phoroga \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t, eta vkanen du\u00e7ue tribulatione hamar egunez: aic\u00e9n fidel heriorano, eta emanen drau\u00e1t vicitzeco coroa.\n2:11 Beharriric duenac en\u00e7un be\u00e7a cer Spirituac erraiten drauen Elic\u00e9y, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz.\n2:12 Pergamen den Eli\u00e7aco Aingueru\u00e4ri-ere scriba ie\u00e7\u00f3c, Bi ahotaco ezpata \u00e7orrotza duenac, gau\u00e7a hauc erraiten citic,\n2:13 Baceaquizquiat hire obr\u00e1c, eta non habitatzen aic\u00e9n, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman i\u00e7an den egunean-ere \u00e7uen artean, non habitatzen baita Satan.\n2:14 Baina cerbait gau\u00e7a appur badiat hire contra, ecen badu\u00e1la hor Balaamen doctrin\u00e1 eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourr\u00e9n aitzinean scandalo e\u00e7artera, idoley sacrificatzen \u00e7aizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera.\n2:15 Halaber baduc hic Nicolait\u00e9n doctrin\u00e1 daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gau\u00e7\u00e1.\n2:16 Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hay\u00e9n contra neure ahoco ezpat\u00e1z.\n2:17 Beharriric duenac en\u00e7un be\u00e7a cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu e\u00e7agutzen, recebitzen duenac baicen:\n2:18 Thyatiren den Eli\u00e7aco Aingueru\u00e4ri-ere scriba ie\u00e7\u00f3c, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra be\u00e7ala, eta ceinen oin\u00e9c cobre fina irudi baitut\u00e9, gau\u00e7a hauc erraiten citic,\n2:19 Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patienti\u00e1 eta hire obr\u00e1c: eta hire azquen obr\u00e1c lehenac baino guehiago dituc.\n2:20 Baina cerbait gau\u00e7a appur badi\u00e1t hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buru\u00e4 prophetessa) iracats de\u00e7an, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera.\n2:21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardi\u00e7atic emenda ledin\u00e7\u00e1t: eta eztuc emendatu.\n2:22 Hun\u00e1, nic di\u00e1t hura e\u00e7arten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez.\n2:23 Eta haren haourrac herioz hilen citi\u00e1t, eta iaquinen di\u00e9 Eli\u00e7a guci\u00e9c ecen ni naicela guel\u00e7urrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta \u00e7uetaric batbederari emanen diarocat bere obr\u00e9n araura.\n2:24 Baina \u00e7uey goitico Thyatiren \u00e7aretenoy erraiten drau\u00e7uet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac e\u00e7agutu eztituztenac, dioiten be\u00e7ala: eztut \u00e7uen gainera berce cargaric e\u00e7arriren.\n2:25 Baina du\u00e7uena, educa\u00e7ue ethor nadino.\n2:26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obr\u00e1c finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentil\u00e9n gainean.\n2:27 Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac be\u00e7ala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan be\u00e7ala:\n2:28 Eta emanen draucat hari arti\u00e7arra.\n2:29 Beharriric duenac, en\u00e7un be\u00e7a cer Spirituac erraiten drauen Elicey.\n3:1 Sarden den Eli\u00e7aco Aingueruari-ere scriba ie\u00e7\u00f3c, Iaincoaren \u00e7azpi spirituac eta \u00e7azpi i\u00e7arrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obr\u00e1c, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz.\n3:2 Aic\u00e9n iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obr\u00e1c eztiti\u00e1t perfect eriden Iaincoaren aitzinean.\n3:3 Aic\u00e9n bada orhoit nola recebitu eta en\u00e7un vkan du\u00e1n: eta beguire\u00e7\u00e1c, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpade\u00e7ac ethorriren nauc hiregana ohoina be\u00e7ala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naic\u00e9n hiregana.\n3:4 Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc.\n3:5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta ezti\u00e1t haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen di\u00e1t haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueru\u00e9n aitzinean.\n3:6 Beharriric duenac en\u00e7un be\u00e7a cer Spirituac\n3:7 Eta Philadelphian den Eli\u00e7aco Aingueru\u00e4ri scriba ie\u00e7\u00f3c, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gau\u00e7a hauc erraiten citic:\n3:8 Baceaquizquiat hire obr\u00e1c: hun\u00e1, eman vkan drau\u00e1t eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ce\u00e7aquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena.\n3:9 Huna, e\u00e7arriren citi\u00e1t Satanen synagogatic diradenac, bere buru\u00e4c Iudu eguiten baitituzt\u00e9 eta ezpaitirade, aitzitic gue\u00e7urra cio\u00e9: huna bada, eguinen di\u00e1t ethor ditecen, eta adora de\u00e7aten hire oin\u00e9n aitzinean, eta e\u00e7agut de\u00e7aten, ecen nic maite audala:\n3:10 Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera.\n3:11 Hun\u00e1, baniatorquec sarri: educac du\u00e1na, nehorc har ezte\u00e7an\u00e7\u00e1t hire coro\u00e1.\n3:12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen di\u00e1t, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen di\u00e1t haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria.\n3:13 Beharriric duenac en\u00e7un be\u00e7a cer Spirituac erraiten drauen Elicey.\n3:14 Laodicean den Eli\u00e7aco Aingueru\u00e4ri-ere scriba ie\u00e7\u00f3c, Gau\u00e7a hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:\n3:15 Baceaquizquiat hire obr\u00e1c, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin.\n3:16 Baina ceren eppel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez eraquin, vomituren aut neure ahotic.\n3:17 Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc e\u00e7agutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela.\n3:18 Conseillatzen aut eros de\u00e7\u00e1n eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adin\u00e7\u00e1t: eta abillamendu churriric, vezti adin\u00e7\u00e1t, aggueri ezten\u00e7at hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus de\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n3:19 Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citi\u00e1t: har e\u00e7ac beraz zelo, eta dolu bequic.\n3:20 Hun\u00e1, borthan niagoc, eta bulkatzen di\u00e1t: baldin cembeitec en\u00e7un bade\u00e7a ene voza, eta borth\u00e1 irequi badie\u00e7at, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin.\n3:21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.\n3:22 Beharriric duenac en\u00e7un be\u00e7a cer Spirituac erraiten drauen Elicey.\n4:1 Gau\u00e7a hauen buru\u00e4n beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1, borthabat irequia ceru\u00e4n: eta lehen en\u00e7un vkan nuen voza, cen enequin min\u00e7o li\u00e7aten trompetta batena be\u00e7alaco, cioela, Igan adi huna, eta eracutsiren drauat cer gau\u00e7a eguin behar diraden hemendic har\u00e1t:\n4:2 Eta bertan ninc\u00e9n spiritutan: eta hun\u00e1, thronobat cen e\u00e7arria ceru\u00e4n: eta norbeit throno gainean iarriric.\n4:3 Eta iarriric \u00e7egoenac beth-ikartzez iaspe eta sardoin harria cirudien: eta cen thronoaren inguru\u00e4n or\u00e7adarra smarauda cirudiela.\n4:4 Eta thronoaren inguru\u00e4n ciraden hoguey eta laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hoguey eta laur Anciano iarriric abillamendu churiz veztituac: eta cituztela bere buru gainetan vrrhezco coro\u00e1c.\n4:5 Eta thronotic ilkiten ciraden chistmistac: eta ciraden \u00e7azpi lampa suz \u00e7achetenic throno aitzinean, cein baitirade Iaincoaren \u00e7azpi spirituac.\n4:6 Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi \u00e7uen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguru\u00e4n laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.\n4:7 Eta lehen animalac lehoina irudi \u00e7uen, eta bigarren animalac aretzea irudi \u00e7uen, eta hirurgarren antmalac, \u00e7uen gui\u00e7onac be\u00e7alaco beguithartea, eta laurgarren animala hegaldaz dabilan arranoa be\u00e7alaco cen.\n4:8 Eta laur animal\u00e9c \u00e7ut\u00e9n batbederac ceinec bere alde seir\u00e1 hegal inguru\u00e4n, eta barnean beguiz betheac ciraden eta etzuten paussuric egun ez gau, cioitela, Saindu, saindu, saindu, Iainco Iaun botheregucitacoa, Cena, eta Dena, eta Ethorteco dena.\n4:9 Eta animal hec emaiten ceraucatenean gloria eta ohore eta remerciamendu thronoan iarria cenari, secula seculacotz vici denari:\n4:10 Egoizten cituzten bere buru\u00e4c hoguey eta laur Anciano\u00e9c thronoan iarria cenaren aitzinera, eta adoratzen \u00e7ut\u00e9n vici dena secula seculacotz, eta e\u00e7arten cituzten bere coro\u00e1c throno aitzinean, erraiten \u00e7utela,\n4:11 Digne aiz Iauna recebi dec\u00e1n gloria eta ohore eta puissan\u00e7a: ecen hic creatu dituc gau\u00e7a guci\u00e1c, eta hire vorondateagatic dituc, eta creatu i\u00e7an dituc.\n5:1 Guero ikus ne\u00e7an thronoan iarriric cegoenaren escu escuinean liburu barnetic eta campotic scribatubat, \u00e7azpi ciguluz ciguilatua.\n5:2 Eta ikus ne\u00e7an Aingueru borthitzbat predicatzen \u00e7uela ocengui, Nor da digne irequi de\u00e7an liburu\u00e4, eta lacha ditzan haren ciguluac?\n5:3 Eta nehorc, ez ceru\u00e4n, ez lurrean, ez lurraren azpian ecin irequi ce\u00e7aqueen liburu\u00e4, ezeta hartara beha.\n5:4 Eta nic anhitz nigar eguiten nuen, ceren ezpaitz\u00e9n nehor digneric eriden i\u00e7an liburu\u00e4ren irequiteco, ez iracurtzeco, ez hartara behatzeco\n5:5 Eta Ancianoetaric batec erran cie\u00e7adan, Eztagui\u00e1la nigarric: hun\u00e1, garaita dic Iudaren leinutico Lehoinac, Dauid-en \u00e7ainac, liburu\u00e4ren irequiteco, eta haren \u00e7azpi cigulu\u00e9n lachatzeco.\n5:6 Eta beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1 thronoaren eta laur anim\u00e1len artean, eta Anciano\u00e9n artean Bildots-bat cegoela nehorc hila be\u00e7ala, cituela \u00e7azpi adar eta \u00e7azpi begui: cein baitirade Iaincoaren \u00e7azpi spiritu lur gucira igorriac.\n5:7 Eta ethor cedin eta har ce\u00e7an liburu\u00e4 thronoan iarriric cegoenaren escu escuinetic.\n5:8 Eta liburu\u00e4 hartu \u00e7uenean, laur animal\u00e9c eta hoguey eta laur Anciano\u00e9c bere buru\u00e4c egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarr\u00e1c eta vrrhezco ampol\u00e1c perfumez betheac, cein baitirade saindu\u00e9n orationeac:\n5:9 Eta cantatzen \u00e7ut\u00e9n cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburu\u00e4ren hartzeco, eta haren cigulu\u00e9n irequiteco: ecen sacrificatu i\u00e7an aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric.\n5:10 Eta eguin guerauzcac gure Iaincoari regue eta sacrificadore: eta regnaturen diagu lurraren gainean.\n5:11 Orduan ikus ne\u00e7an, eta en\u00e7un ne\u00e7an thronoaren eta animal\u00e9n eta Anciano\u00e9n inguru\u00e4n, anhitz Aingueruren voza, eta cen hay\u00e9n contua hamar millatan hamar milla, eta millatan milla:\n5:12 Cioitela ocengui, Digne da sacrificatu i\u00e7an den Bildotsa har de\u00e7an puissan\u00e7a, eta abrastassun, eta sapientia, eta indar, eta ohore, eta gloria, eta laudorio.\n5:13 Eta ceru\u00e4n den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gau\u00e7a guciac en\u00e7un nitzan, erraiten \u00e7utela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissan\u00e7a, secula seculacotz.\n5:14 Eta laur animal\u00e9c erraiten \u00e7uten, Amen: eta hoguey eta laur Anciano\u00e9c egotz citzaten bere buru\u00e4c bere beguithart\u00e9n gainera, eta adora ce\u00e7aten vici dena secula seculacotz.\n6:1 Guero beha ne\u00e7an, irequi vkan \u00e7uenean Bildotsac ciguluetaric lehena, eta en\u00e7un ne\u00e7an laur animaletaric bat, cioela, igorciri voz an\u00e7o, Athor eta ikussac.\n6:2 Eta beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1, \u00e7aldi churibat: eta haren gainean iarriric cegoenac \u00e7uen fletchabat, eta eman cequi\u00f3n hari coroabat, eta ilki cedin garaitzen \u00e7uela, eta garaita luen\u00e7\u00e1t.\n6:3 Eta irequi vkan \u00e7uenean bigarren cigulua, en\u00e7un ne\u00e7an bigarren animala, cioela, Athor eta ikussac.\n6:4 Eta ilki cedin berce \u00e7aldi gorrhatsbat, eta haren gainean iarria cenari eman cequi\u00f3n lurretic baquea ken ahal le\u00e7an, eta elkar hil le\u00e7aten: eta eman cequi\u00f3n hari ezpata handibat.\n6:5 Eta irequi vkan \u00e7uenean hirurgarren cigulua, en\u00e7un ne\u00e7an hirurgarren animala, cioela, Athor eta ikussac. Eta beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1, \u00e7aldi beltzbat: eta haren gainean iarriric cegoenac, \u00e7uen balen\u00e7abat bere escuan.\n6:6 Eta en\u00e7un ne\u00e7an vozbat laur animal\u00e9n artean, cioela, Chenicabat ogui bihi dinero batetan, eta hirur chenica garagar dinero batetan: eta mahatsarnoari eta olioari eztiece\u00e1la calteric eguin.\n6:7 Eta irequi vkan \u00e7uenean laurgarren cigulua, en\u00e7un ne\u00e7an laurgarren animalaren voza, cioela, Athor eta ikussac.\n6:8 Eta beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1, \u00e7aldi pherdatsbat, eta haren gainean iarriric cegoenaren icena cen Herioa: eta Iffernua \u00e7array\u00f3n hari, eta h\u00e6y eman cequi\u00e9n bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeco ezpataz, eta gossetez, eta heriotzez, eta lurreco bassa besti\u00e9z.\n6:9 Eta irequi vkan \u00e7uenean borzgarren cigulua, ikus nitzan aldare azpian, Iaincoaren hitzagatic eta maintenitzen \u00e7uten testimoniageagatic heriotara eman i\u00e7an ciraden\u00e9n arim\u00e1c:\n6:10 Eta ceuden oihuz ocengui, cioitela, Noiz artean, Iaun saindu\u00e1 eta eguiati\u00e1, eztuc iugeatzen eta mendecatzen gure odola lurrean habitatzen diradenetaric?\n6:11 Eta eman cequizt\u00e9n batbederari arropa churiac, eta erran cequi\u00e9n reposa litecen oraino dembora appurbat, hay\u00e9n cerbitzari quideac, eta hay\u00e9n anaye hec-ere be\u00e7ala heriotara eman behar ciradenac compli litezqueno.\n6:12 Guero beha ne\u00e7an irequi vkan \u00e7uenean seigarren cigulua, eta hun\u00e1, lur ikaratze handibat eguin cedin, eta iguzquia beltz cedin bilozco \u00e7acubat be\u00e7ala, eta ilhargui gucia odola be\u00e7alaca cedin.\n6:13 Eta i\u00e7arrac cerutic eror citecen lurrera, ficotzeac bere fico chimalac iraizten dituen be\u00e7ala haice handiz erabilten denean.\n6:14 Eta ceru\u00e4 retira cedin liburu itzultzen dembat be\u00e7ala: eta mendi eta isla guciac bere lekuetaric alda citecen.\n6:15 Eta lurreco regueac, eta princeac, eta abratsac, eta capitainac, eta potentac, eta sclabo guciac, eta libre guciac gorde citecen lec\u00e9tan eta mendietaco hartoqu\u00e9tan:\n6:16 Eta erraiten cerauecen mendiey eta harriey, Eror \u00e7aitezte gure gainera eta estal gaitza\u00e7ue throno gainean iarria denaren beguithartetic, eta Bildotsaren hiratic.\n6:17 Ecen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da iguriquiren ahal duena?\n7:1 Eta gau\u00e7a hau\u00e9n ondoan ikus nitzan laur Aingueru ceudela lurraren laur corneretan, \u00e7adutzatela lurreco laur haiceac, haiceric ezlaguian\u00e7\u00e1t lurraren gainean, ez itsassoaren gainean, ez arbore baten-ere gainean.\n7:2 Guero ikus ne\u00e7an berce Ainguerubat igaiten cela iguzqui ialguitetic Iainco viciaren cigulua \u00e7uela: eta oihu eguin ciec\u00e9n ocengui laur Aingueru lurrari eta itsassoari calte eguitea eman i\u00e7an \u00e7ayeney,\n7:3 Cioela, Eztaguie\u00e7uela calteric lurrari, ez itsassoari, ez arbor\u00e9y, gure Iaincoaren cerbitzariac bere belarretan seignala ditzaqueguno.\n7:4 Eta en\u00e7un ne\u00e7an seignalatu i\u00e7an ciraden\u00e9n contua, ehun berroguey eta laur milla seignalaturic Israeleco haourr\u00e9n leinu gucietaric:\n7:5 Iudaren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Rubenen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Gad-en leinutic, hamabi milla seignalaturic:\n7:6 Aser-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Nephthaliren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Manasseren leinutic, hamabi milla seignalaturic:\n7:7 Simeonen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Leuiren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Isacharen leinutic, hamabi milla seignalaturic:\n7:8 Zabulon-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Ioseph-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Beniaminen leinutic, hamabi milla seignalaturic:\n7:9 Gau\u00e7a hau\u00e9n ondoan beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1, tropela handi nehorc conta ecin ce\u00e7aqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presenti\u00e1n ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palm\u00e1c bere escuetan:\n7:10 Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic.\n7:11 Eta Aingueru guci\u00e9c assistitzen \u00e7uten thronoaren, eta Anciano\u00e9n eta laur animal\u00e9n inguru\u00e4n: eta bere buru\u00e4c egotz citzaten throno aitzinera bere beguithart\u00e9n gainera, eta adora ce\u00e7aten Iaincoa,\n7:12 Cioitela, Amen: laudorio, eta gloria, eta sapientia, eta esquer, eta ohore, eta puissan\u00e7a, eta indar gure Iaincoari secula seculacotz. Amen.\n7:13 Orduan har ce\u00e7an hitza Ancianoetaric batec, ciostala, Arropa luce churiz veztitu hauc nor dirade, eta nondic ethorri dirade?\n7:14 Eta erran nie\u00e7\u00f3n, Iauna, hic badaquic. Eta erran cie\u00e7adan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri i\u00e7an diradenac: eta ikuci vkan citi\u00e9 bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean.\n7:15 Halacotz dituc Iaincoaren throno aitzinean, eta hura cerbitzatzen di\u00e9 egun eta gau haren templean: eta thronoan iarria dena habitaturen duc horiequin.\n7:16 Eztituc gosseturen ez egarrituren guehiagoric, ez hori\u00e9n gainera eztic ioren iguzquiac, ez beroc batec-ere.\n7:17 Ecen thronoaren erdian den Bildotsac bazcaturen citic eta guidaturen vretaco ithurri vicietara: eta ichucaturen dic Iaincoac nigar vr gucia hori\u00e9n beguietaric.\n8:1 Eta irequi vkan \u00e7uenean \u00e7azpigarren cigulua, silentio eguin cedin ceru\u00e4n oren erditsubat.\n8:2 Eta ikus nitzan \u00e7azpi Aingueru Iaincoaren aitzinean assistitzen dutenac, eta eman cequizt\u00e9n \u00e7azpi trompetta.\n8:3 Eta berce Ainguerubat ethor cedin eta egon cedin aldare aitzinean, vrrhezco encenserbat \u00e7uela: eta eman cequi\u00f3n anhitz perfum, Saindu guci\u00e9n orationequin offrenda litzan\u00e7\u00e1t, throno aitzinean den aldare vrrhezcoaren gainean.\n8:4 Eta igan cedin perfum\u00e9n kea, Saindu\u00e9n orationequin, Aingueru\u00e4ren escutic Iaincoaren aitzinera.\n8:5 Eta har ce\u00e7an Aingueru\u00e4c encensera, eta bethe ce\u00e7an hura aldareco sutic, eta egotz ce\u00e7an lurrera: eta eguin citecen igorciriac eta vozac eta chistmistac eta lur ikaratze.\n8:6 Eta \u00e7azpi trompett\u00e1c cituzten \u00e7azpi Aingueru\u00e4c prepara citecen trompett\u00e1z ioitera.\n8:7 Eta lehen Aingueru\u00e4c io ce\u00e7an trompett\u00e1z, eta eguin ce\u00e7an baba\u00e7u\u00e7a eta su odol nahasteca, eta egotz citecen lurrera, eta arbor\u00e9n heren partea, erre cedin, eta belhar pherde gucia erre cedin.\n8:8 Eta bigarren Aingueru\u00e4c io ce\u00e7an trompett\u00e1z, eta mendi handi suz erratzen cen-bat be\u00e7ala egotz cedin itsassora: eta itsassoaren heren partea odol eguin cedin.\n8:9 Eta hil cedin itsassoan ciraden creatura vicitze \u00e7utenen her\u00e9n partea: eta vncien her\u00e9n partea deseguin cedin.\n8:10 Guero her\u00e9n Aingueru\u00e4c io ce\u00e7an trompett\u00e1z, eta eror cedin cerutic i\u00e7ar handi irachequibat, \u00e7ucibat be\u00e7ala, eta eror cedin fuuioen her\u00e9n partera, eta ithur vretara.\n8:11 Eta i\u00e7arraren icena erraiten da, Absinthio: eta vr\u00e9n her\u00e9n partea Absinthio bilha cedin: eta anhitz gui\u00e7on hil cedin vretaric, ceren karmindu i\u00e7an baitziraden vrac.\n8:12 Guero Laurgarren Aingueru\u00e4c io ce\u00e7an trompett\u00e1z, eta io cedin iguzquiaren her\u00e9n partea, eta ilharguiaren her\u00e9n partea, eta i\u00e7arren her\u00e9n partea: hala non hayen her\u00e9n partea ilhun baitzedin, eta egunaren her\u00e9n parteac etzuen arguiric eguiten, ez gau\u00e4renac halaber.\n8:13 Orduan ikus eta en\u00e7un ne\u00e7an Ainguerubat hegaldatzen cela ceru\u00e4ren erdiaz, cioela ocengui, Maledictione, maledictione, maledictione lurreco habitantey, berce hirur Aingueruec ioren dituzten trompetta soinuacgatic.\n9:1 Orduan borzgarren Aingueru\u00e4c trompett\u00e1z io ce\u00e7an, eta ikus ne\u00e7an i\u00e7arbat cerutic lurrera eroria, eta eman cequi\u00f3n abysmeco putzuaren gakoa.\n9:2 Eta irequi ce\u00e7an abysmeco putzua, eta altcha cedin putzuco kea, labe handi batetaco kea be\u00e7ala: eta ilhund cedin iguzquia eta airea putzuco ketic.\n9:3 Eta ketic ilki citecen othiac lurrera, eta bothere eman cequi\u00e9n lurreco scorpion\u00e9c duten be\u00e7alaco botherea.\n9:4 Eta erran cequi\u00e9n ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten gui\u00e7oney.\n9:5 Eta eman cequi\u00e9n ez hec hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta hayen torment\u00e1 licen scorpionezco torment\u00e1 gui\u00e7ona io duqueenecoa be\u00e7ala.\n9:6 Eta egun hetan gui\u00e7on\u00e9c herioa bilhaturen dut\u00e9, eta eztut\u00e9 eridenen: eta desiraturen dut\u00e9 hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric.\n9:7 Eta othien form\u00e1 cen \u00e7aldi bataillara apprestatu\u00e9n irudico, eta ciraden hay\u00e9n buru gainetan vrrhea ciruditen coroac be\u00e7alacoac: eta hay\u00e9n beguitharteac ciraden gui\u00e7on\u00e9n beguitharteac be\u00e7ala.\n9:8 Eta cituzten biloac, emazt\u00e9n biloac be\u00e7ala: eta hay\u00e9n hortzac ciraden lehoinenac be\u00e7ala.\n9:9 Eta cituzten halacretac burdin halacretac be\u00e7ala: eta hayen hegal\u00e9n hotsa, anhitz, \u00e7aldic combatera laster eguiten duteneco carreta hotsa be\u00e7ala.\n9:10 Eta cituzt\u00e9n buztanac scorpionenac irudi: eta cituzt\u00e9n eztenac bere buztanetan: eta hay\u00e9n botherea cen gui\u00e7oney calte eguitea borz hilebethez.\n9:11 Eta \u00e7uten bere gaineco reguetz\u00e1t abysmeco Aingueru\u00e4, ceinec baitu icen Hebraicoz, Abaddon, eta Grec-ez Apollyon erran nahi baita deseguilea.\n9:12 Maledictionebat iragan da, eta hun\u00e1, ethorten dirade oraino bi maledictione guero.\n9:13 Orduan seigarren Aingueruac io ce\u00e7an trompett\u00e1z, eta en\u00e7un ne\u00e7an vozbat Iaincoaren begui\u00e9n aitzinean den aldare vrrhezcoaren laur adarretaric proceditzen cenic,\n9:14 Ciotsala seigarren Aingueru trompett\u00e1 \u00e7uenari, Lachaitzac laur Aingueru Euphrateco fluuio handi gainean estecatuac diradenac.\n9:15 Lacha citecen bada laur Aingueru\u00e4c, baitziraden appainduac orenecotz eta egunecotz eta hilebethecotz eta vrthecotz, hil de\u00e7aten\u00e7\u00e1t gui\u00e7on\u00e9n her\u00e9n partea.\n9:16 Eta \u00e7aldizco armadaren contua cen hoguey millatan hamar milla: eta en\u00e7un ne\u00e7an hay\u00e9n contua.\n9:17 Eta hunela ikus nitzan \u00e7aldiac visionean: eta hay\u00e9n gainetan iarriac ciraden\u00e9c, cituztela suzco eta hyacinthezco eta suphrezco halacretac: eta \u00e7aldi\u00e9n buru\u00e4c ciraden lehoin\u00e9n buru\u00e4c be\u00e7ala: eta hay\u00e9n ahoetaric ilkiten cen su, eta ke eta suphre.\n9:18 Eta hirur gau\u00e7a hau\u00e7az hil i\u00e7an cen gui\u00e7on\u00e9n her\u00e9n partea, diot, suaz, eta keaz, eta hay\u00e9n ahotic ilkiten cen suphreaz.\n9:19 Ecen hay\u00e9n botherea cen hay\u00e9n ahoan eta hay\u00e9n buztanetan: ecen hay\u00e9n buztanac sugueac irudi ciraden, cituztela buru\u00e4c, cein\u00e9z calte eguiten baitzuten.\n9:20 Eta goitico gui\u00e7on plaga hau\u00e7az hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzaten\u00e7\u00e1t deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta \u00e7urezco idol\u00e1c, cein\u00e9c ecin ikus baite\u00e7aquete ez en\u00e7un, eta ecin ebil baititezque:\n9:21 Eta etzitecen emenda bere gui\u00e7a-erhaitequetaric, ez bere po\u00e7oinquerietaric, ez bere paillardicetaric, ez bere ohoinquerietaric.\n10:1 Orduan ikus ne\u00e7an berce Aingueru borthitzbat cerutic iausten cela, hodeibatez inguratua ceinen buruan baitz\u00e9n or\u00e7adarra: eta haren beguithartea cen iguzquia be\u00e7ala, eta haren oinac suzco habeac be\u00e7ala. Eta \u00e7uen bere escuan liburutcho irequibat: eta e\u00e7ar ce\u00e7an bere oin escuina itsas gainean, eta ezquerra lur gainean.\n10:2 Eta oihu eguin ce\u00e7an ocengui, lehoin batec orroa eguiten duenean be\u00e7ala: eta oihu eguin vkan \u00e7uenean, \u00e7azpi igorciric bere vozac pronuntia citzaten.\n10:3 Eta \u00e7azpi igorciri\u00e9c bere vozac pronuntiatu vkan cituztenean, nic nahi nituen scribatu: baina en\u00e7un ne\u00e7an vozbat cerutic ciostala, Seignalaitzac \u00e7azpi igorciri\u00e9c pronuntiatu dituzten gau\u00e7\u00e1c, eta hec eztitz\u00e1la scriba.\n10:4 Eta itsassoaren gainean eta lurraren gainean cegoela ikussi vkan nuen Aingueru\u00e4c, altcha ce\u00e7an bere escua cerura,\n10:5 Eta iura ce\u00e7an secula seculacotz vici denaz, ceinec creatu baititu ceru\u00e4 eta hartan diraden gau\u00e7\u00e1c, eta lurra eta hartan diraden gau\u00e7\u00e1c, eta itsassoa eta hartan diraden gau\u00e7\u00e1c, ecen guehiago demboraric eztela i\u00e7anen:\n10:6 Baina \u00e7azpigarren Aingueru\u00e4ren vozeco egunetan trompett\u00e1z ioiten hassiren denean acabaturen datela Iaincoaren mysterioa, bere cerbitzari Prophetey declaratu vkan drauen be\u00e7ala.\n10:7 Eta cerutic en\u00e7un vkan nuen voza, berriz min\u00e7a cedin enequin, eta erran ce\u00e7an, Habil, eta har e\u00e7ac itsassoaren gainean eta lurraren gainean dagoen Aingueru\u00e4ren escuco liburutcho irequia.\n10:8 Eta ioan nendin Aingueru\u00e4gana niotsala lidan liburutchoa. Eta erran cie\u00e7adan, Har e\u00e7ac, eta irets e\u00e7ac: eta hire sabela karminduren dic: baina hire ahoan ezti i\u00e7anen duc eztia be\u00e7ala.\n10:9 Har ne\u00e7an bada liburutchoa Aingueru\u00e4ren escutic, eta irets ne\u00e7an: eta cen ene ahoan eztia be\u00e7ala ezti: baina iretsi vkan nuenean, ene sabela karmin cedin.\n10:10 Orduan erran cie\u00e7adan, Prophetizatu behar drauec berriz anhitz populuri, eta genderi, eta mihiri, eta regueri.\n11:1 Eta eman cequidan canaberabat bergabat irudiric, eta presenta cedin Ainguerubat, ciostala, Iaiqui adi, eta neurt itzac Iaincoaren templea eta aldarea, eta hartan adoratzen dutenac.\n11:2 Baina iraitzac campora temple lekoretic den sal\u00e1, eta ezte\u00e7\u00e1la hura neurt: ecen eman i\u00e7an ciayec Gentiley, eta Ciuitate saindua ohondicaturen di\u00e9 berroguey eta bi hilebethez.\n11:3 Baina emanen diraueat hura neureric bi testimoniori, cein\u00e9c, prophetizaturen baitut\u00e9 milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez, \u00e7acuz veztituac diradela.\n11:4 Hauc dituc bi oliu\u00e1c eta bi candel\u00e9r lurreco Iaunaren presenti\u00e1n daudenac.\n11:5 Eta baldin nehorc h\u00e6y gaizquiric eguin nahi badraue, sua ilkiten duc hay\u00e9n ahotic, eta iresten citic hay\u00e9n etsayac: ecen baldin nehorc gaizquiric eguin nahi badraue, harc hunela heriotara eman behar dic.\n11:6 Hauc di\u00e9 bothere ceru\u00e4ren ersteco, vriric eztaguian hay\u00e9n prophetiazco egunetan: eta di\u00e9 bothere vren gainean, hayen odoletara conuertitzeco, eta lurraren a\u00e7otatzeco plaga oroz noizere nahi baituqueite.\n11:7 Eta acabatu duqueitenean bere testimoniagea abysmetic igaiten den besti\u00e1c, guerla eguinen dic hayen contra, eta garaithuren citic eta hilen:\n11:8 Eta hayen gorputzac etzanen dituc Ciuitate handico placetan, cein deitzen baita spiritualqui Sodoma eta Egypte, non gure Iauna-ere crucificatu i\u00e7an baita.\n11:9 Eta ikussiren citi\u00e9 leinu\u00e8taco\u00e9c, eta populuetaco\u00e9c, eta mihietaco\u00e9c, eta nationetaco\u00e9c, hayen gorputzac hirur egun eta erdiz, eta eztiquee permettituren hayen gorputzac e\u00e7ar ditecen sepulturatan.\n11:10 Eta lurreco habitant\u00e9c bozcario vkanen di\u00e9 hay\u00e9n gainean, eta atseguin harturen di\u00e9: eta presentac igorriren dirauec\u00e9 elkarri: ceren bi Propheta hauc tormentatu dituqueizten lurrean habitant diradenac.\n11:11 Baina hirur egun eta erdiren buru\u00e4n vicitzeco spiritu Iaincoaganicoa hetara sarthuren datec, eta egonen diratec bere oin\u00e9n gainean, eta iciapen handi eroriren datec hec ikussiren dituqueiztenen gainera.\n11:12 Guero en\u00e7un di\u00e9 voz handibat cerutic, h\u00e6y diostela, Igan \u00e7aitezte hun\u00e1: eta igan dituc cerura hodey batetan: eta ikussi citi\u00e9 bere etsay\u00e9c.\n11:13 Eta oren hartan lur ikaratze handi eguin i\u00e7an duc: eta Ciuitatearen hamargarren partea erori i\u00e7an duc, eta hil i\u00e7an dituc lur ikaratze hartan \u00e7azpi milla gui\u00e7on, eta berceac icitu i\u00e7an dituc, eta eman dirauco\u00e9 gloria ceruco Iaincoari.\n11:14 Bigarren maledictionea iragan i\u00e7an da: eta hun\u00e1 hirurgarren maledictionea ethorriren da sarri.\n11:15 Eta \u00e7azpigarren Aingueru\u00e4c io ce\u00e7an trompett\u00e1z, eta voz handiac eguin citecen ceru\u00e4n, cioitela, Eguin i\u00e7an dirade mundu hunetaco resum\u00e1c, gure Iaunaren eta Christ harenaren resuma, eta regnaturen du secula seculacotz.\n11:16 Orduan hoguey eta laur Anciano Iaincoaren aitzinean bere alkietan iarriric ceuden\u00e9c, egotz citzaten bere buru\u00e4c bere beguithart\u00e9n gainera, eta adora ce\u00e7aten Iaincoa,\n11:17 Cioitela, Esquerrac drauzquiagu hiri Iainco Iaun bothere-gucitaco\u00e1, Cein baitaiz, eta Baihinc\u00e9n, eta Ethorteco baitaiz, ceren hartu du\u00e1n eure puissan\u00e7\u00e1 handia, eta ceren hassi du\u00e1n eure resum\u00e1:\n11:18 Eta asserretu i\u00e7an dituc Gentilac, eta ethorri i\u00e7an duc hire hir\u00e1, eta hil\u00e9n dembor\u00e1, iugea ditecen\u00e7\u00e1t, eta eman diecean\u00e7\u00e1t saria eure cerbitzari Prophetey, eta sainduey, eta hire icenaren beldur diraden chipiey eta handiey: eta deseguin ditzan\u00e7\u00e1t lurra deseguiten dutenac.\n11:19 Orduan irequi cedin Iaincoaren templea ceru\u00e4n, eta ikus cedin haren allian\u00e7azco Ark\u00e1 haren templean: eta eguin cedin chistmist eta hots eta lur ikaratze, eta baba\u00e7u\u00e7a handi.\n12:1 Eta ikus cedin signo handibat ceru\u00e4n, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oin\u00e9n azpian baitz\u00e9n ilharguia, eta buru\u00e4n hamabi i\u00e7arrezco coroabat.\n12:2 Eta i\u00e7orra i\u00e7anez heyagoraz cegoen erdi beharrezco minez, eta tormenta iragaiten \u00e7uen erdi cedin\u00e7\u00e1t.\n12:3 Ikus cedin berce signobat-ere ceru\u00e4n, eta hun\u00e1, dragoin gorharats handibat, \u00e7azpi buru cituenic eta hamar adar: eta bere buru\u00e8tan \u00e7azpi diadema.\n12:4 Eta haren buztanac tiratzen \u00e7uen ceruco i\u00e7arr\u00e9n her\u00e9n partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar \u00e7uenaren aitzinean, erdi \u00e7atenean, haren haourra irets le\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n12:5 Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora.\n12:6 Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz de\u00e7aten\u00e7\u00e1t milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez.\n12:7 Eta eguin cedin bataillabat ceru\u00e4n: Michele eta haren Aingueru\u00e4c bataillatzen ciraden dragoinaren contra, eta dragoina combatitzen cen eta haren Aingueru\u00e4c:\n12:8 Baina etziraden borthitzenac i\u00e7an, eta hay\u00e9n lekua etzedin guehiagoric eriden ceru\u00e4n.\n12:9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue \u00e7ahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi i\u00e7an da bada lurrera, eta haren Aingueru\u00e4c harequin iraitz citecen.\n12:10 Eta en\u00e7un ne\u00e7an voz handibat cioela ceru\u00e4n, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resum\u00e1, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anay\u00e9n accusa\u00e7alea iraitzi i\u00e7an da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau.\n12:11 Baina hec garaithu i\u00e7an \u00e7aizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano.\n12:12 Halacotz \u00e7aitezte aleguera, ceru\u00e4c eta hetan habitatzen \u00e7areten\u00e1c. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua \u00e7uetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela.\n12:13 Ikussi vkan \u00e7uenean bada dragoinac ecen iraitzi i\u00e7an cela lurrera, persecuta ce\u00e7an arraz erdi i\u00e7an cen emaztea.\n12:14 Baina eman i\u00e7an \u00e7aizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledin\u00e7\u00e1t suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta dembor\u00e9tacotz eta demboraren erditacotz.\n12:15 Eta iraitz ce\u00e7an sugueac emaztearen ondoan bere ahotic vr fluuiobat be\u00e7ala, hura harrapa eraci le\u00e7an\u00e7\u00e1t fluuioaz.\n12:16 Baina aiuta ce\u00e7an lurrac emaztea, eta irequi ce\u00e7an lurrac bere ahoa, eta hurrupa ce\u00e7an dragoinac bere ahotic iraitzi vkan \u00e7uen fluuioa\n12:17 Orduan asserre cedin dragoina emaztearen contra, eta ioan cedin guerla eguitera haren hacico goitico\u00e9n, Iaincoaren manamenduac beguiratzen dituzten\u00e9n eta Iesus Christen testimoniagea duten\u00e9n contra.\n12:18 Eta gueldi nendin itsassoco sable gainean.\n13:1 Orduan ikus ne\u00e7an bestiabat itsassotic igaiten cela, \u00e7azpi buru eta hamar adar cituenic, eta bere adar gainetan hamar diadema: eta bere buru gainetan basphemiotaco icen-bat.\n13:2 Eta nic ikussi vkan nuen besti\u00e1c Leoparta irudi \u00e7uen, eta haren oinac ciraden hartzarenac be\u00e7alaco: eta haren ahoa lehoinaren ahoa be\u00e7alaco: eta eman cie\u00e7on hari dragoinac bere puissan\u00e7\u00e1, eta thronoa, eta bothere handi.\n13:3 Eta ikus ne\u00e7an haren buruetaric bat heriotara \u00e7auria be\u00e7ala, baina haren heriotaraco \u00e7auria sendatu i\u00e7an cen: eta miraculuz cegoela lur gucia iarreiqui cequi\u00f3n bestiari.\n13:4 Eta adora ce\u00e7aten, bestiari bothere eman ceraucan dragoina, eta adora ce\u00e7aten besti\u00e1, cioitela, Nor da bestia irudi duenic? haren contra nor combati ahal daite?\n13:5 Eta eman cequi\u00f3n aho gau\u00e7a handiac eta blasphemioac pronuntiatzen cituena, eta eman cequi\u00f3n bothere berroguey eta bi hilebetheren complitzeco.\n13:6 Eta irequi ce\u00e7an bere ahoa blasphematzera Iaincoaren contra, blasphema litzan\u00e7\u00e1t haren icena, eta haren tabernaclea, eta ceru\u00e4n diradenac.\n13:7 Eta eman cequi\u00f3n saindu\u00e9n contra-ere guerla eguitea, eta h\u00e6y garaitzea: eta eman cequi\u00f3n bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean.\n13:8 Eta adoratzen \u00e7ut\u00e9n hura lurreco habitant guci\u00e9c, cein\u00e9n icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil i\u00e7an den Bildotsaren vicitzeco liburu\u00e4n\n13:9 Baldin nehorc beharriric badu, en\u00e7un be\u00e7a.\n13:10 Baldin nehorc captiuitatera eramaiten badu, captiuitatera eramanen da bera: baldin nehorc ezpataz hil bade\u00e7a, behar da hura ezpataz hil dadin: hemen da saindu\u00e9n patienti\u00e1 eta fedea.\n13:11 Guero ikus ne\u00e7an, berce bestiabat igaiten cela lurretic, eta cituen bi adar Bildotsarenac irudi: baina dragoina be\u00e7ala min\u00e7o cen.\n13:12 Eta harc lehen bestiaren bothere gucia exercitzen \u00e7uen haren presenti\u00e1n: eta eguiten \u00e7uen, lurrac eta hartaco habitant\u00e9c adora le\u00e7aten leheneco bestia hura, ceinen heriotaraco \u00e7auria sendatu i\u00e7an baitz\u00e9n.\n13:13 Eta signo handiac eguiten cituen, hambat non sua cerutic lurrera eraits eraciten baitzuen gui\u00e7on\u00e9n aitzinean.\n13:14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signo\u00e9n causaz, cein\u00e9n eguitea eman i\u00e7an baitzay\u00f3n bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lie\u00e7oten imaginabat bestia hari, cein ezpataz \u00e7auri i\u00e7an baitz\u00e9n, baina viztu i\u00e7an da.\n13:15 Eta hari eman cequi\u00f3n, bestiaren imaginari spiritu eman lie\u00e7\u00f3n, eta bestiaren imagin\u00e1 min\u00e7a ledin, eta eguin le\u00e7an, bestiaren imagin\u00e1 adoratzen ezluten guciac, hil litecen.\n13:16 Eta eguiten \u00e7uen, guci\u00e9c, chippi\u00e9c eta handi\u00e9c, abrats\u00e9c eta paubr\u00e9c, libr\u00e9c eta sclabo\u00e9c hartzen baitzuten mercabat bere escu escuinean, edo bere belarretan.\n13:17 Eta nehorc ecin eros le\u00e7an edo sal merc\u00e1 luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua.\n13:18 Hemen da sapienti\u00e1: adimenduric duenac conta be\u00e7a bestiaren icena: ecen contua gui\u00e7onarena da, eta haren contua, sey ehun eta hiruroguey eta sey.\n14:1 Orduan beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1, Bildotsa cegoen Siongo mendi gainean, eta harequin ehun eta berroguey eta laur milla, \u00e7utela haren Aitaren icena scribatua bere belarretan.\n14:2 Eta en\u00e7un ne\u00e7an vozbat cerutic vr handi\u00e9n hotsa be\u00e7ala, eta igorciri handi baten hotsa be\u00e7ala: eta en\u00e7un ne\u00e7an bere guitarrac ioiten cituzten guittarrari\u00e9n soinubat:\n14:3 Eta cantatzen \u00e7uten quasi cantu berribat throno aitzinean, eta laur animal\u00e9n, eta Anciano\u00e9n aitzinean: eta nehorc ecin ikas ce\u00e7aqueen cantua ehun eta berroguey eta laur mill\u00e9c baicen, cein baitirade lurretic erossiac:\n14:4 Hauc dirade emaztequin satsutu eztiradenac: ecen virgina dirade: hauc dirade Bildotsari darreitzanac norat-ere ioan baitadi: hauc dirade gui\u00e7on\u00e9n artetic erossiac, primitia Iaincoari eta Bildotsari sanctificatuac.\n14:5 Eta hay\u00e9n ahoan ezta eriden enganioric: ecen macula gabe dirade Iaincoaren throno aitzinean.\n14:6 Guero ikus ne\u00e7an berce Ainguerubat ceru\u00e4ren arteaz hegaldatzen cela, Euangelio eternala \u00e7uela, euangeliza liecen\u00e7at lurreco habitantey, eta natione, eta leinu, eta mihi, eta populu guciari:\n14:7 Cioela ocengui, \u00c7areten beldur Iaincoaren, eta hari gloria emo\u00e7ue: ecen ethorri da haren iugemenduaren ordua: eta adora e\u00e7a\u00e7ue ceru\u00e4 eta lurra eta itsassoa eta vr ithurriac eguin dituena.\n14:8 Eta berce Ainguerubat iarreiqui cequi\u00f3n, cioela, Erori da erori Babylon, ciuitate handi hura, ceren bere paillardi\u00e7aren hirataco mahatsarnoaz natione guciac edaran vkan baititu.\n14:9 Eta heren Aingueru\u00e4 iarreiqui cequi\u00e9n, cioela ocengui, Baldin nehorc adora bade\u00e7a besti\u00e1 eta haren imagin\u00e1, eta har bade\u00e7a haren mer\u00e7\u00e1 bere belarrean edo bere escuan,\n14:10 Harc-ere edanen du Iaincoaren hiraco mahatsarnotic, bay, mahatsarno pur haren hiraco copara hustutic: eta tormentaturen da suz eta suphrez Aingueru saindu\u00e9n aitzinean eta Bildotsaren aitzinean.\n14:11 Eta hay\u00e9n tormentaco kea altchaturen da secula seculacotz: eta eztute vkanen paussuric ez egun ez gau adoratzen duten\u00e9c besti\u00e1 eta haren imagin\u00e1, eta baldin nehorc har bade\u00e7a haren icenaren merc\u00e1.\n14:12 Hemen da saindu\u00e9n patienti\u00e1: hemen dirade Iaincoaren manamenduac eta Iesusen fedea beguiratzen dituztenac.\n14:13 Orduan en\u00e7un ne\u00e7an vozbat cerutic, ciostala, Scriba e\u00e7ac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spiritu\u00e1c: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obr\u00e1c iarreiquiten \u00e7aizt\u00e9.\n14:14 Eta beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1 hodey churibat: eta hodey gainean norbeit cegoen iarriric gui\u00e7ona irudi \u00e7uenic, \u00e7uela bere buru gainean vrrhezco coroabat, eta bere escuan iguitey \u00e7orrotzbat.\n14:15 Eta berce Ainguerubat ilki cedin templetic, oihuz \u00e7ayola ocengui, hodey gainean iarriric cegoenari, E\u00e7arrac eure iguiteya, eta vzt\u00e1 errequeita e\u00e7ac: ecen ethorri \u00e7aic errequeitatzeco ordua: ecen lurreco vzt\u00e1 \u00e7orhitu duc.\n14:16 Orduan e\u00e7ar ce\u00e7an hodey gainean iarriric cegoenac, bere iguiteya lurrera: eta errequeita cedin lurra.\n14:17 Eta berce Ainguerubat ilki cedin ceruco templetic, \u00e7uela harc-ere iguitey \u00e7orrotzbat.\n14:18 Eta berce Ainguerubat ilki cedin aldaretic, \u00e7uela bothere suaren gainean, eta ocengui oihu eguin cie\u00e7\u00f3n iguitey \u00e7orrotza \u00e7uenari, cioela, E\u00e7arrac eure iguitey \u00e7orrotza, eta mendemaitzac lurreco mahastico mulkoac: ecen hartango mahatsac onthu dituc.\n14:19 Eta e\u00e7ar ce\u00e7an Aingueru\u00e4c bere iguitey \u00e7orrotza lurrera, eta mendema ce\u00e7an lurreco mahastia, eta igor ce\u00e7an Iaincoaren hiraren laco handira.\n14:20 Eta lacoa aurizqui cedin Ciuitatetic campoan: eta ilki cedin odol lacotic \u00e7amari\u00e9n bridetarano, milla eta sey ehun estadiotan.\n15:1 Guero ikus ne\u00e7an berce signobat ceru\u00e4n handiric eta miraculuzcoric, \u00c7azpi Aingueru, cituztela azquen \u00e7azpi plag\u00e1c ecen he\u00e7az da Iaincoaren hira complitu.\n15:2 Eta ikus ne\u00e7an beirazco itsassobat be\u00e7ala suz nahastecatua: eta victoria eraman vkan \u00e7utenac bestiaganic, eta haren imaginaganic, eta haren mercaganic, eta haren icenaren contuaganic, ceudela itsasso beirazco irudian, eta cituztela Iaincoaren guittarr\u00e1c:\n15:3 Eta cantatzen \u00e7ut\u00e9n Iaincoaren cerbitzari Moysesen canticoa, eta Bildotsaren canticoa, cioitela, Handi eta miraculuzco dituc hire obr\u00e1c, Iainco Iaun bothere gucitacoa: iusto eta eguiazco dituc hire bideac, saindu\u00e9n Regue\u00e1.\n15:4 Nor ezta hire beldur i\u00e7anen, Iauna, eta norc eztu glorificaturen hire icena? ecen saindu bakoitza aiz hi: ecen gende guciac ethorriren dituc, eta adoraturen di\u00e9 hire aitzinean: ceren hire iugemenduac manifestatu i\u00e7an baitirade.\n15:5 Eta gau\u00e7a hau\u00e9n buru\u00e1n beha ne\u00e7an, eta hun\u00e1, irequi cedin testimoniageco Tabernaclearen templea ceru\u00e4n.\n15:6 Eta ilki citecen templetic \u00e7azpi plag\u00e1c cituzten \u00e7azpi Aingueru\u00e4c, veztituric liho purez eta churiz, vrrhezco guerricoez bulhar inguru\u00e8tan guerricatuac.\n15:7 Eta laur animaletaric batec eman cietz\u00e9n \u00e7azpi Aingueruey \u00e7azpi ampola vrrhezcoric, Iainco secula seculacotz viciaren hiraz betheac.\n15:8 Eta bethe cedin templea Iaincoaren maiestatetic: eta haren puissan\u00e7atic ilkiten cen keaz: eta nehor ecin sar ceiten templean \u00e7azpi Aingueru\u00e9n \u00e7azpi plag\u00e1c compli litezqueno.\n16:1 Orduan en\u00e7un ne\u00e7an voz handibat templetic, ciostela \u00e7azpi Aingueru\u00e8y, \u00c7oazte eta issuritza\u00e7ue Iaincoaren hiraren \u00e7azpi ampol\u00e1c.\n16:2 Ioan cedin bada lehen Aingueru\u00e4, eta issur ce\u00e7an bere ampol\u00e1 lurrera, eta eguin cedin plagabat gaitzic eta damutacoric bestiaren merc\u00e1 \u00e7uten gui\u00e7on\u00e9n contra, eta haren imagin\u00e1 adoratzen \u00e7uten\u00e9n contra.\n16:3 Eta bigarren Aingueru\u00e4c issur ce\u00e7an bere ampol\u00e1 itsassora, eta sarrasquibaten odola be\u00e7alaca cedin eta itsassoco arima vici gucia hil cedin.\n16:4 Eta her\u00e9n Aingueru\u00e4c issur ce\u00e7an bere ampol\u00e1 fluuioetara eta vr ithurrietara, eta odol bilha citecen.\n16:5 Eta en\u00e7un ne\u00e7an vretaco Aingueru\u00e4, cioela, Iusto aiz Iauna, Aicena eta Incena eta Saindua: ceren gau\u00e7a hauc iugeatu baitituc:\n16:6 Ceren Saindu\u00e9n eta Prophet\u00e9n odola issuri vkan baitut\u00e9, hic-ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc.\n16:7 Eta en\u00e7un ne\u00e7an bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitaco\u00e1, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac.\n16:8 Guero laurgarren Aingueru\u00e4c issur ce\u00e7an bere ampol\u00e1 iguzquira, eta hari eman cequi\u00f3n gui\u00e7on\u00e9n suz erratzea.\n16:9 Eta erre citecen gui\u00e7onac bero handiz, eta blasphema ce\u00e7aten, plaga hau\u00e9n gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lie\u00e7oten\u00e7\u00e1t.\n16:10 Guero borzgarren Aingueru\u00e4c issur ce\u00e7an bere ampol\u00e1, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resum\u00e1 ilhumbe\u00e7u: eta mastacatzen cituzt\u00e9n bere mihiac dolorearen handiz.\n16:11 Eta blasphema ce\u00e7aten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta \u00e7auriacgatic: eta etzitec\u00e9n emenda bere obretaric.\n16:12 Guero seigarren Aingueru\u00e4c issur ce\u00e7an bere ampol\u00e1 Euphratesco fluuio handira: eta agor cedin hartaco vra, appain ledin\u00e7\u00e1t iguzqui ilkite aldeco Regu\u00e9n bidea.\n16:13 Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotic, eta bestiaren ahotic, eta propheta falsu\u00e9n ahotic, hirur spiritu satsu iguel\u00e9n irudicoric:\n16:14 Ecen badirade deabru\u00e9n spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatenc\u00e1t Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara.\n16:15 (Hun\u00e1, ethorten naiz ohoina be\u00e7ala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadin\u00e7\u00e1t, eta nehorc haren laidoa ikus ezte\u00e7an\u00e7\u00e1t)\n16:16 Eta bil citzaten, Hebraicoz Arma-gedon deitzen den lekura.\n16:17 Guero \u00e7azpigarren Aingueru\u00e4c issur ce\u00e7an bere ampol\u00e1 airera: eta ilki cedin voz handibat ceruco templetic throno aldetic, cioela, Eguin da.\n16:18 Orduan eguin cedin chistmist eta hots eta igorciri: eta lur ikaratze handia eguin cedin, nolacoric ezpaita i\u00e7an gui\u00e7onac lurraren gainera diradenaz gueroztic, lur ikaratzeric diot hain handiric.\n16:19 Eta eguin cedin ciuitate handi hura hirur partetara, eta Gentil\u00e9n ciuitateac eror citecen, eta Babylon handi\u00e1 ethor cedin memoriotara Iaincoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezco mahatsarno coparen emaiteco.\n16:20 Eta isla oroc ihes eguin ce\u00e7an, eta mendiac etzitecen guehiagoric eriden.\n16:21 Eta harriabar handiric talentbat be\u00e7alacoric iauts cedin cerutic gui\u00e7onetara. eta blasphema cecaten Iaincoa guicon\u00e9c harriabarrezco plagaren causaz: ecen harc eguin \u00e7uen plag\u00e1 gucizco handia i\u00e7an da.\n17:1 Orduan ethor cedin \u00e7azpi ampol\u00e1c cituzt\u00e9n \u00e7azpi Aingueruetaric bat, eta min\u00e7a cedin enequin, ciostala, Athor, eracutsiren drauat anhitz vren gainean iarriric dagoen paillarda handiaren damnationea:\n17:2 Ceinequin paillardatu baitute lurreco regu\u00e9c, eta haren paillardi\u00e7azco mahatsarnoaz horditu i\u00e7an baitirade lurreco habitantac.\n17:3 Eta spirituz desertu batetara eraman nen\u00e7an: eta ikus ne\u00e7an emaztebat, bestia escarlata coloretaco, blasphemiotaco icenez bethe, \u00e7azpi buru eta hamar adar cituen baten gainean iarria.\n17:4 Eta emaztea cen abillatua pourpraz eta escarlataz, eta vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz, copa vrrhezcobat bere paillardi\u00e7aco abominationez eta satsutassunez bethea bere escuan \u00e7uela.\n17:5 Eta bere belarrean icen-bat scribaturic, Mysterio, Babylon handia, lurreco paillardic\u00e9n eta abomination\u00e9n am\u00e1.\n17:6 Eta ikus ne\u00e7an emaztea saindu\u00e9n odolaz, eta Iesusen martyro\u00e9n odolaz horditua, eta hura ikussiric, mireste handiz mirets ne\u00e7an.\n17:7 Eta erran cie\u00e7adan Aingueru\u00e4c, Cergatic miresten duc? nic erranen drauat emaztearen, eta hura ekarten duen bestia \u00e7azpi burutacoaren eta hamar adarretacoaren mysterioa.\n17:8 Ikussi vkan du\u00e1n besti\u00e1, i\u00e7an duc, eta eztuc guehiagoric: eta igaiteco duc abysmetic, eta perditionetara ioaiteco: eta miretsiren di\u00e9 lurreco habitant\u00e9c (cein\u00e9n icenac ezpaitirade scribatuac vicitzeco liburu\u00e4n munduaren hatseandanic) dacussatenean besti\u00e1, cein baitz\u00e9n, eta ezpaita, eta alabaina baita.\n17:9 Hemen da adimendu sapientia duena. \u00c7azpi buru\u00e4c, \u00e7azpi mendiac dirade cein\u00e9n gainean emaztea iarria baita.\n17:10 Eta regueac \u00e7azpi dirade: borzac erori dirade, eta bat bada, bercea ezta oraino ethorri: eta dathorrenean behar du harc dembora appurbat egon.\n17:11 Eta besti\u00e1 cein baitz\u00e9n, eta ezpaita, hura \u00e7ortzigarren reguea da, eta \u00e7azpietaric da, eta galtzera doa.\n17:12 Eta hamar adar ikussi ditu\u00e1nac, hamar regue dituc cein\u00e9c resum\u00e1 ezpaitute oraino hartu, baina bothere regue be\u00e7ala oren batez harturen di\u00e9 bestiarequin.\n17:13 Hauc conseillu berbat di\u00e9, eta bere puissan\u00e7\u00e1 eta authoritatea bestiari emanen diaroco\u00e9.\n17:14 Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaun\u00e9n Iaun duc, eta regu\u00e9n Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac.\n17:15 Guero erran cie\u00e7adan, Ikussi ditu\u00e1n vrac, non paillard\u00e1 iarria baita, dituc populuac, eta tropelac, eta gendeac, eta mihiac.\n17:16 Eta besti\u00e1n ikussi ditu\u00e1n hamar adarrac dituc paillardari gaitz eritziren draucatenac, eta hura desolaturen di\u00e9 eta haren haraguia ianen eta bera, suan erreren di\u00e9.\n17:17 Ecen Iaincoac e\u00e7arri dic hay\u00e9n bihotzetan, eguin de\u00e7aten harc placer duena, eta consenti ditecen, eta eman die\u00e7oten bere resum\u00e1 bestiari Iaincoaren hitzac compli daitezqueno.\n17:18 Eta ikussi vkan du\u00e4n emaztea duc Ciuitate handi hura ceinec baitu bere resum\u00e1 lurreco regu\u00e9n gainean.\n18:1 Eta gau\u00e7a hauen ondoan ikus ne\u00e7an berce Ainguerubat iausten cela cerutic, bothere handia \u00e7uela: eta argui cedin lurra haren glori\u00e1z:\n18:2 Eta oihuz iar cedin botheretsuqui voz handiz, cioela, Erori da, erori da Babylon handi hura, eta eguin i\u00e7an da deabru\u00e9n habitatione, eta spiritu satsu ororen eta hegaztina satsu eta execrable ororen retiragune:\n18:3 Ecen haren paillardi\u00e7aren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guci\u00e9c, eta lurreco regu\u00e9c harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu i\u00e7an dirade.\n18:4 Eta en\u00e7un ne\u00e7an berce vozbat cerutic, cioela, Ilki \u00e7aitezte hartaric ene populu\u00e1, haren bekatuetan participant etzareten\u00e7\u00e1t, eta haren plaguetaric recebi ezte\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n18:5 Ecen haren bekatuac elkarri iarreiqui i\u00e7an \u00e7aizca cerurano, eta orhoit i\u00e7an da Iaincoa haren iniquitat\u00e9z.\n18:6 Renda ie\u00e7o\u00e7ue harc eguin vkan drau\u00e7uen be\u00e7ala: eta paga ie\u00e7o\u00e7ue doblea bere obr\u00e9n araura: harc erautsi vkan drau\u00e7uen cop\u00e1n eman ie\u00e7o\u00e7ue doblea.\n18:7 Cembat bere buru\u00e4 glorificatu vkan baitu, eta deliciotan i\u00e7an baita, emo\u00e7ue hambat tormenta eta nigar: ecen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago reguina, eta eznaiz alhargun, eta vrthueriaric eztacusquet.\n18:8 Halacotz egun batez ethorriren dirade haren plag\u00e1c, herio eta vrthueria eta gossete: eta suz erreren da: ecen Iainco Iauna borthitz da, ceinec iugeaturen baitu hura.\n18:9 Eta nigar eguinen dut\u00e9 har\u00e7az eta deithore haren gainean lurreco regu\u00e9c, harequin paillardatu duten\u00e9c eta deliciosqui vici i\u00e7an diraden\u00e9c, dacusqueitenean haren erratzeco kea:\n18:10 Vrrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babylon ciuitate handi\u00e1, ciuitate borthitz\u00e1 nola hire condemnationea oren batez ethorri i\u00e7an den!\n18:11 Lurreco merkatari\u00e9c-ere nigar eguinen dut\u00e9 eta deithore haren gainean, ceren nehorc ezpaitu hay\u00e9n marchandi\u00e7atic erosten guehiagoric:\n18:12 Marchandi\u00e7a vrrhezcoric, eta cilharrezcoric, eta harri preciatuzcoric, eta perlazcoric, eta crespazcoric, eta pourprezcoric, eta cetazcoric, eta escarlatazcoric, eta vssain onetaco \u00e7ur mota gucitacoric, eta yuoirezco vnci gucitacoric, eta vnci gucizco \u00e7ur preciatuzcoric, eta cobrezcoric, eta burdinazcoric, eta marbrezcoric:\n18:13 Eta canela, eta vssain on, eta vnguentu, eta encensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore fin, eta ogui bihi, eta behor eta ardi, eta \u00e7aldi, eta carriot, eta sclabo, eta gui\u00e7on\u00e9n arima.\n18:14 (Hire arimaren desirezco fructuac ioan ditun hireganic, eta gau\u00e7a delicatu eta excellent guciac galdu i\u00e7an \u00e7aizquin: eta eztitun guehiagoric gau\u00e7a hec eridenen)\n18:15 Gau\u00e7a hau\u00e9n merkatariac bada abrastu i\u00e7anic vrrun harenganic egonen dirate haren tormentaren beldurrez, nigarrez eta deithorez daudela.\n18:16 Eta dioitela, Elas, elas, Ciuitate handia, cein baitz\u00e9n crespaz veztitua, eta pourpraz, eta escarlataz, eta baitz\u00e9n vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz; nola oren batez desolatu i\u00e7an dirade hain abrastassun handiac?\n18:17 Vnci pilotu guciac-ere, eta vncietaco compainia gucia, eta marinerac eta cembatec-ere itsassoan baitiharducate, vrrun egonen dirade.\n18:18 Eta haren erratzeco kea dacussatenean, heyagoraz iarriren dirate, dioitela, Cein ciuitate cen ciuitate handi hunen pareric?\n18:19 Eta errhauts egotziren duqueite bere buru gainetara, eta heyagora eguinen duqueite nigarrez eta deithorez daudela, eta dioitela, Elas, elas, ciuitate handi\u00e1, ceinetan abrastu i\u00e7an baitziraden itsassoan vnciric \u00e7uten guciac, haren magnificentia handitic, nola oren batez deseguin i\u00e7an den!\n18:20 Alegueradi haren gainean ceru\u00e4, eta \u00e7uec Apostolu eta Propheta saindu\u00e1c: ecen Iaincoac iugeatu vkan du \u00e7uen caus\u00e1, har\u00e7az den becembatean.\n18:21 Guero har ce\u00e7an Aingueru borthitzbatec harribat, errota harri handibat be\u00e7alacoric, eta iraitz ce\u00e7an itsassora, cioela, Hunelaco indarrez iraitziren da Babylone ciuitate handia, eta ezta guehiagoric eridenen.\n18:22 Eta guittarrari\u00e9n, eta musiciano\u00e9n, eta chirula, eta trompetta soinulari\u00e9n vozic eztatec hitan guehiagoric en\u00e7unen: ez cer-ere officiotaco den officieric batre eztatec guehiagoric hitan eridenen: eta errota harriaren hotsa eztatec guehiagoric hitan en\u00e7unen:\n18:23 Eta candela arguiac eztic arguiric eguinen hitan guehiagoric, eta sposoaren eta sposaren voza eztuc hitan guehiagoric en\u00e7unen, ceren hire merkatariac lurreco prince baitziraden, ceren hire po\u00e7oinqueri\u00e9z seducitu i\u00e7an baitirade natione guciac.\n18:24 Baina hartan Prophet\u00e9n eta Saindu\u00e9n odola eriden i\u00e7an da, eta lurraren gainean heriotara eman i\u00e7an diraden gucienena.\n19:1 Gau\u00e7a hauen ondoan en\u00e7un ne\u00e7an tropel anhitzen voz handibat ceru\u00e4n, cioela, Halleluia: saluatione, eta gloria, eta ohore, eta puissan\u00e7a gure Iainco Iaunari dagoca.\n19:2 Ecen eguiazco dirade eta iusto haren iugemenduac: ceren bere paillardi\u00e7\u00e1z lurra corrumpitu vkan duen paillarda handiaz iustitia eguin vkan baitu, eta bere cerbitzari\u00e9n odola haren escuetan mendecatu vkan baitu.\n19:3 Eta berriz erran ce\u00e7aten Halleluia: eta haren kea igan cedin secula seculacotz.\n19:4 Eta hoguey eta laur Anciano\u00e9c eta laur animal\u00e9c egotz citzaten bere buru\u00e4c bere beguithart\u00e9n gainera, eta adora ce\u00e7aten throno gainean iarriric dagoen Iaincoa, cioitela, Amen, Halleluia.\n19:5 Eta vozbat thronotic ilki cedin, cioela, Lauda e\u00e7a\u00e7ue gure Iaincoa haren cerbitzari guci\u00e9c, eta haren beldur \u00e7areten chipi\u00e9c eta handi\u00e9c.\n19:6 Guero en\u00e7un ne\u00e7an tropel handi baten hotsa be\u00e7ala, eta vr handi\u00e9n hotsa be\u00e7ala, eta igorciri handi\u00e9n hotsa be\u00e7ala, cioitela, Halleluia, ecen regnatu vkan du gure Iainco Iaun bothere gucitacoac.\n19:7 Boz eta aleguera gaitecen, eta demogun hari gloria: ecen ethorri dirade Bildotsaren ezteyac, eta haren emaztea appaindu da.\n19:8 Eta eman i\u00e7an \u00e7ay\u00f3 crespe purez eta arguitzen duenez vezti ledin: ecen cresp\u00e1, Saindu\u00e9n iustificationeac dirade.\n19:9 Orduan erran cie\u00e7adan, Scriba e\u00e7ac, Dohatsu dirade Bildotsaren ezteyetaco affarira deithuac. Erran cie\u00e7adan halaber, Iaincoaren hitz hauc eguiazco dituc.\n19:10 Eta egotz ne\u00e7an neure buru\u00e4 haren oin\u00e9n aitzinera hura adora ne\u00e7an\u00e7\u00e1t: eta erran cie\u00e7adan, Beguirauc eztagui\u00e1n: hire cerbitzari quide nauc, eta hire anay\u00e9n, cein\u00e9c baitute Iesusen testimoniagea. Iaincoa adora e\u00e7ac: ecen Iesusen testimoniagea duc prophetiazco Spiritua.\n19:11 Guero ikus ne\u00e7an ceru\u00e4 irequiric, eta hun\u00e1, \u00e7aldi churibat, eta haren gainean iarriric cegoena deitzen cen Fidela eta Eguiatia, eta iustoqui iudicatzen duena eta combatitzen dena.\n19:12 Eta haren beguiac ciraden su-garra be\u00e7ala, eta haren buru gainean cen anhitz diadema, eta \u00e7uen scribuz icena harc berac baicen e\u00e7agutu vkan eztuena:\n19:13 Eta cen odolez tintatu arropa batez veztitua: eta haren icena deitzen da IAINCOAREN HITZA.\n19:14 Eta ceru\u00e4n diraden armad\u00e1c iarreiquiten \u00e7aizqui\u00f3n \u00e7aldi churiz, veztituric crespa churiz eta purez.\n19:15 Eta haren ahotic ilkiten cen ezpata \u00e7orrotzbat, har\u00e7az io ditzan\u00e7\u00e1t nationeac: ecen harc gobernaturen ditu hec burdin berga batez: eta hura da Iainco bothere gucitacoaren hissizco eta hirazco mahatsarno lacoa aurizquiren duena.\n19:16 Eta \u00e7uen bere veztidur\u00e1n eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA.\n19:17 Guero ikus ne\u00e7an Ainguerubat iguzquian barna cegoela, ceinec oihu eguin baitze\u00e7an ocengui, ciostela ceru\u00e4ren arteaz hegaldatzen ciraden chori guciey, \u00c7atozte, eta bil \u00e7aitezte Iainco handiaren affarira,\n19:18 Ian de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t regu\u00e9n haraguia, eta capitain\u00e9n haraguia, eta borthitzen haraguia, eta \u00e7aldi\u00e9n haraguia, eta hay\u00e9n gainean iarriric daudenena, eta libre eta sclabo, chipi eta handi guci\u00e9n haraguia,\n19:19 Guero ikus nitzan besti\u00e1 eta lurreco regueac eta hayen armad\u00e1c bilduric guerla eguitera \u00e7aldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra.\n19:20 Eta besti\u00e1 hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, cein\u00e9z seducitu baitzituen bestiaren merc\u00e1 hartu vkan \u00e7utenac, eta haren imagin\u00e1 adoratu vkan \u00e7utenac: viciric iraitzi i\u00e7an dirade bi hauc suzco stang suphrez \u00e7achecan batetara:\n19:21 Eta goiticoac hil i\u00e7an ciraden \u00e7aldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpat\u00e1z: eta chori guciac asse citecen hay\u00e9n haraguietaric.\n20:1 Guero ikus ne\u00e7an Ainguerubat iausten cela cerutic abysmeco gakoa \u00e7uela, eta cadena handibat bere escuan.\n20:2 Eta hatzaman ce\u00e7an dragoina, sugue \u00e7aharra, cein baita deabru\u00e4 eta Satan, eta esteca ce\u00e7an hura milla vrthetacotz.\n20:3 Eta irion ce\u00e7an hura abysmera, eta erts ce\u00e7an hura, eta ciguila ce\u00e7an haren gainean, gendeac guehiagoric seduci eztitzan\u00e7\u00e1t, milla vrtheac compli daitezqueno: eta guero behar da lacha dadin dembora gutibatetacotz.\n20:4 Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hay\u00e9n gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequi\u00e9n: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buru\u00e4c edequi i\u00e7an \u00e7aizten\u00e9n arim\u00e1c, eta cein\u00e9c ezpaitzuten adoratu besti\u00e1 ez haren imagin\u00e1, eta ezpaitzut\u00e9n hartu vkan haren merc\u00e1 bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen dut\u00e9 Christequin milla vrthez.\n20:5 Baina goitico hilac eztirade resuscitaturen milla vrthe compli daitezqueno: haur da lehen resurrectionea.\n20:6 Dohatsu eta saindu da lehen resurrectionean parte duena, hay\u00e9n gainean bigarren herioac eztu bothereric: baina i\u00e7anen dirade Iaincoaren eta Christen sacrificadore, eta regnaturen dut\u00e9 harequin milla vrthez.\n20:7 Eta complitu diratenean milla vrtheac lachaturen date Satan bere presoindeguitic.\n20:8 Eta ilkiren date seduci ditzan\u00e7\u00e1t lurraren laur corneretan diraden nationeac, Gog eta Magog, hec congrega ditzan\u00e7\u00e1t bataillara: cein\u00e9n contua baita itsassoco sablea be\u00e7ala.\n20:9 Eta igan citecen lurraren \u00e7abaltassunera, eta ingura ce\u00e7aten Saindu\u00e9n campoa, eta Ciuitate maitea: baina iauts cedin sua Iaincoaganic cerutic, eta irets citzan hec.\n20:10 Eta hec seducitzen cituen deabrua, iraitz cedin suzco eta suphrezco stagnera, non baitirade besti\u00e1 eta propheta falsua: eta tormentaturen baitirade egun eta gau secula seculacotz.\n20:11 Guero ikus ne\u00e7an throno handi churibat, eta norbeit haren gainean iarria, ceinen aitzinetic ihes eguin baitze\u00e7aten lurrac eta ceru\u00e4c, eta etzedin hayendaco lekuric eriden.\n20:12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburu\u00e4c irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburu\u00e8tan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obr\u00e9n araura.\n20:13 Eta renda citzan itsassoac hartan ciraden hilac: herioac-ere eta iffernuac renda citzaten hetan ciraden hilac: eta iugemendua eguin cedin batbederaren obr\u00e9n araura:\n20:14 Eta iffernua eta herioa egotzi i\u00e7an ciraden suzco stagnera: haur da bigarren herioa.\n20:15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburu\u00e4n scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.\n21:1 Guero ikus ne\u00e7an ceru berribat eta lur berribat: ecen lehen ceru\u00e4 eta lehen lurra ioan i\u00e7an cen: eta itsassoa etzen guehiagoric.\n21:2 Eta nic Ioannesec ikus ne\u00e7an Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharraren\u00e7at appaindubat be\u00e7ala.\n21:3 Eta en\u00e7un ne\u00e7an voz handibat cerutic, cioela, Hun\u00e1, Iaincoaren tabernaclea gui\u00e7onequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu i\u00e7anen dirade, eta Iaincoa bera hequin i\u00e7anen da hay\u00e9n Iainco.\n21:4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hay\u00e9n beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta i\u00e7anen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gau\u00e7\u00e1c iragan dirade.\n21:5 Eta erran ce\u00e7an throno gainean iarria cenac, Hun\u00e1, gau\u00e7a guciac berri eguiten ditut. Eta erran cie\u00e7adan, Scriba e\u00e7ac: ecen hitz haue fidelac dituc eta eguiazcoac.\n21:6 Eta erran cie\u00e7adan, Eguin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nic egarri denari emanen draucat vicitzeco ithur vretic, dohainic.\n21:7 Garaithuren duenac, heretaturen ditu gau\u00e7a guciac: eta i\u00e7anen natzayo hari Iainco, eta hura i\u00e7anen \u00e7ait niri seme.\n21:8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta gui\u00e7a-erhailey, eta paillartey, eta po\u00e7oa\u00e7aley, eta idolatrey, eta gue\u00e7urti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.\n21:9 Orduan ethor cedin enegana \u00e7azpi ampola azquen \u00e7azpi plagu\u00e9z betheac vkan cituzten \u00e7azpi Aingueruetaric bat, eta min\u00e7a cedin enequin, cioela, Athor, eracutsiren drauat Bildotsaren emazte sposa.\n21:10 Eta eraman nen\u00e7an spiritutan mendi handi eta gora batetara, eta eracuts cie\u00e7adan Ierusalemeco Ciuitate saindu handia, iausten cela cerutic Iaincoaganic:\n21:11 Iaincoaren gloria \u00e7uela: eta haren arguia cen harri gucizco preciatua irudi, iaspe harri crystalera tiratzen duena be\u00e7ala.\n21:12 Eta \u00e7uen murrailla handibat eta gorabat, cituela hamabi bortha, eta borthetan hamabi Aingueru: eta icenac scribatuac: cein baitirade Israeleco hamabi leinuetaco haourr\u00e9n icenac\n21:13 Orient aldetic, hirur bortha: Aquilonetic hirur bortha: Egu-erditic hirur boltha: etaOccidentetic, hirur bortha.\n21:14 Eta Ciuitatearen muraill\u00e1c cituen hamabi fundament, eta hetan Bildotsaren hamabi Apostolu\u00e9n icenac.\n21:15 Eta enequin min\u00e7o cenac \u00e7uen vrrhezco canaberabat, Ciuitatearen eta haren borth\u00e9n eta haren murraillaren neurtzeco.\n21:16 Eta Ciuitatea bera cen quarratua, eta haren lucetassuna cen hambat nola \u00e7abaltassuna: eta neurt ce\u00e7an Ciuitatea vrrhezco canaber\u00e1z, hamabi milla stadiotaco, eta ciraden haren lucetassuna, eta \u00e7abaltassuna eta goratassuna bardin.\n21:17 Guero neurt ce\u00e7an haren murraill\u00e1 ehun eta berroguey eta laur bessotaco, gui\u00e7onaren neurriz, cein baita Aingueru\u00e4rena.\n21:18 Eta cen haren murraillaco bastimendua iaspez: baina Ciuitatea bera cen vrrhe purez, beira pura irudi.\n21:19 Eta Ciuitatearen murraillaco fundamentac ciraden harri preciatu guciaz ornatuac: lehen fundamenta cen iaspez: bigarrena, sapphirez: herena, chalcedonez: laurgarrena, smaraudez:\n21:20 Borzgarrena, sardonyxez: seigarrena, sardoinez: \u00e7azpigarrena, chrysolitez: \u00e7ortzigarrena, beryllez: bedratzigarrena, topazez: hamargarrena, chrysoprasez: hamecagarrena, hyacinthez: hamabigarrena, amethystez.\n21:21 Eta hamabi borth\u00e1c ciraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetaric batbedera cen perla bederaz. Eta Ciuitateco pla\u00e7\u00e1 cen vrrhe purez, beira gucizco arguia be\u00e7ala.\n21:22 Eta ezne\u00e7an templeric ikus hartan: ecen Iainco Iaun bothere gucitacoa da hartaco templea, eta Bildotsa.\n21:23 Eta Ciuitateac eztu iguzquiren edo ilharguiren beharric, hartan arguitzeco: ecen Iaincoaren glori\u00e1c arguitu du hura, eta haren arguia da Bildotsa.\n21:24 Eta saluatu i\u00e7an diraten nationeac haren arguian ebiliren dirade: eta lurreco regu\u00e9c bere glori\u00e1 eta ohorea hartara ekarriren dut\u00e9.\n21:25 Eta hartaco borth\u00e1c eztirade ertsiren egun\u00e1z: ecen ezta gauic han i\u00e7anen.\n21:26 Eta ekarriren da Gentil\u00e9n glori\u00e1 eta ohorea hartara.\n21:27 Ezta sarthuren hartara gau\u00e7a satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburu\u00e4n scribaturic daudenac.\n22:1 Guero eracuts cie\u00e7adan vr vicizco fluuio purbat, crystalac be\u00e7ala arguitzen \u00e7uenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.\n22:2 Eta haren pla\u00e7aren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten \u00e7uela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentil\u00e9n ossassunetacotz.\n22:3 Eta gau\u00e7a maradicaturic batre ezta i\u00e7anen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan i\u00e7anen da, eta bere cerbitzari\u00e9c cerbitzaturen dut\u00e9 hura.\n22:4 Eta ikussiren dut\u00e9 haren beguithartea, eta haren icena hay\u00e9n belarretan i\u00e7anen da.\n22:5 Eta gauic han ezta i\u00e7anen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztut\u00e9: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen dut\u00e9 secula seculacotz.\n22:6 Guero erran cie\u00e7adan, Hitz hauc fidel\u00e1c dituc eta eguiazcoac: eta Propheta saindu\u00e9n Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueru\u00e4, bere cerbitzariey eracuts dietzen\u00e7\u00e1t sarri eguin behar diraden gau\u00e7\u00e1c.\n22:7 Hun\u00e1, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.\n22:8 Eta ni naiz Ioannes gau\u00e7a hauc en\u00e7un eta ikussi ditudana. Eta en\u00e7un eta ikussi ondoan egotz ne\u00e7an neure buru\u00e4 gau\u00e7a hauc eracusten cerauzquidan Aingueru\u00e4ren oin\u00e9n aitzinera adora ne\u00e7an\u00e7\u00e1t:\n22:9 Eta erran cie\u00e7adan, Beguirauc eztagui\u00e1n: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophet\u00e9n, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituzten\u00e9n: Iaincoa adora e\u00e7ac.\n22:10 Guero erran cie\u00e7adan, Eztitz\u00e1la ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen dembor\u00e1 hurbil duc.\n22:11 Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifica bedi oraino: eta saindu dena sanctifica bedi oraino.\n22:12 Eta hun\u00e1, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda die\u00e7odan\u00e7\u00e1t batbederari haren obr\u00e1 i\u00e7anen den be\u00e7ala.\n22:13 Ni naiz a eta w, hatsea eta fina, lehena eta azquena,\n22:14 Dohatsu dirade haren manamenduac beguiratzen dituztenac: \u00e7ucen duten\u00e7\u00e1t vicitzeco arborean, eta borthetaric sar ditecen\u00e7\u00e1t Ciuitatera.\n22:15 Baina campoan i\u00e7anen dirade orac, eta po\u00e7oa\u00e7aleac, eta paillartac, eta gui\u00e7a-erhaileac, eta idolatreac, eta norc-ere maite baitu eta eguiten falseria.\n22:16 Nic Iesusec igorri vkan dut neure Aingueru\u00e4 gau\u00e7a haur testifica lietza\u00e7uen\u00e7at Elic\u00e9tan. Ni naiz Dauid-en \u00e7aina eta generationea, I\u00e7ar arguitzen duena eta goicecoa.\n22:17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten dut\u00e9, Athor. Eta en\u00e7uten duenac, erran be\u00e7a, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har be\u00e7a, vicitzeco vretic dohainic.\n22:18 Ecen protestatzen draucat liburu hunetaco prophetiaren hitzac en\u00e7uten dituen guciari, Baldin nehorc gau\u00e7a hauey eratchequi badiec\u00e9, eratchequiren drautza hari Iaincoac liburu hunetan scribatuac diraden plag\u00e1c.\n22:19 Eta baldin nehorc ken bade\u00e7a deus prophetia hunen liburuco hitzetaric, kenduren du Iaincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric.\n22:20 Gau\u00e7a hau\u00e7az testificatzen duenac dio, Segur banatorque sarri: Amen. Bay, athor Iesus Iauna.\n22:21 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela \u00e7uequin gucioquin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): Revelation","type":"page"}
