{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/rom.htm","path":"bib/wb/bsq/rom.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/rom.htm","text":"1:1 PAVLEC Iesus Christen cerbitzariac Apostolu i\u00e7atera deithuac, Iaincoaren Euangelioaren predicatzeco bereciac.\n1:2 (Cein lehendanic bere Prophet\u00e9z Scriptura sainduetan Iaincoac promettatu vkan baitzuen)\n1:3 Bere Seme haraguiaz den becembatean Dauid-en hacitic eguinaz,\n1:4 Sanctificationetaco Spirituaz den becembatean hiletarico resuscitatzez Iaincoaren Seme botheretsuqui declaratuaz, Iesus Christ gure Iaunaz:\n1:5 Ceinaganic recebitu baitugu gratia eta Apostolutassuna fedea obedi dadin\u00e7\u00e1t, Gentil guciac baithan haren icenean:\n1:6 Cein\u00e9n artean \u00e7uec-ere deithu i\u00e7an baitzarete Iesus Christgana.\n1:7 Roman \u00e7areten guciey, Iaincoaren onhetsiey, saindu i\u00e7atera deithuey: Gracia dela \u00e7uequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:8 Lehenic behin\u00e7\u00e1t esquer draucat neure Iaincoari Iesus Christez \u00e7uen guciocgatic, ceren \u00e7uen fedea famatzen baita mundu orotan.\n1:9 Ecen Iaincoa dut testimonio (cein cerbitzatzen baitut neure spirituan bere Semearen Euangelioan) ecen paussu gabe \u00e7ue\u00e7az memorio eguiten dudala:\n1:10 Bethiere neure orationetan othoitz eguinez, baldin cerbait maneraz noizpait-ere bide moldezcoric eman badaquit Iaincoaren vorondatez, \u00e7uetara ethor nadin.\n1:11 Ecen \u00e7uen ikusteco desir handia dut, cembeit dohain spiritu\u00e1l parti die\u00e7a\u00e7uedan\u00e7\u00e1t, \u00e7uen confirmatzeco:\n1:12 Erran nahi dut, \u00e7uen eta ene elkarrequilaco fedeaz consola nadin\u00e7\u00e1t.\n1:13 Eztut bada nahi ignora de\u00e7a\u00e7uen, anaye\u00e1c, ecen anhitzetan \u00e7uetara ethortera deliberatu dudala (baina empatchatu i\u00e7an naiz oraindrano) cembeit fructu nuen\u00e7\u00e1t \u00e7uetan-ere, berce Gentiletan-ere be\u00e7ala.\n1:14 \u00c7ordun naiz hambat Grecoetara nola Barbaroetara, hambat \u00e7uhurretara nola ignorantetara.\n1:15 Bada, nitan den becembatean prest naiz \u00e7uey Roman \u00e7aretenoy-ere euangelizatzera.\n1:16 Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren.\n1:17 Ecen Iaincoaren iustiti\u00e1 hartan eracusten da fedetic federa: scribatua den be\u00e7ala, Iustoa fedez vicico da.\n1:18 Ecen Iaincoaren hir\u00e1 claroqui eracusten da cerutic, egui\u00e1 iniustitiatan daducaten gui\u00e7on\u00e9n infidelitate eta iniustitia ororen contra:\n1:19 Ceren Iaincoaz e\u00e7agut ahal daitena manifest baita hetan: ecen Iaincoac h\u00e6y manifestatu vkan draue.\n1:20 Ecen haren gau\u00e7a inuisibleac (hala nola haren bothere eternala eta diuinitatea) munduaren creationetic ikusten dirade, gau\u00e7a creatu hautaric consideratzen diradenean: excusa gabe diraden\u00e7\u00e1t.\n1:21 Ceren Iaincoa e\u00e7agutu vkan dutenaren gainean, ezpaitute Iainco be\u00e7ala glorificatu, ez regratiatu: baina vano eguin i\u00e7an dirade bere discursuetan, eta hay\u00e9n bihotz adimendu gabea ilhumbez bethe i\u00e7an da.\n1:22 Bere buru\u00e4c \u00e7uhur eguiten cituztelaric erho eguin i\u00e7an dirade.\n1:23 Ecen cambiatu vkan dut\u00e9 Iainco incorruptiblearen glori\u00e1, gui\u00e7on corruptiblearen imaginatara, eta hegaztin\u00e9n, eta laur oinetaco besti\u00e9n, eta herrestez ebilten diraden\u00e9n imaginatara.\n1:24 Halacotz Iaincoac-ere abandonnatu vkan ditu hec ber\u00e9n bihotzetaco guthicietara, satsutassunera, bere gorputz propriey itsusgoa eguitera elkarren artean:\n1:25 Nola Iaincoaren egui\u00e1 gue\u00e7urretara cambiatu vkan baitut\u00e9, eta adoratu baitituzt\u00e9 eta cerbitzatu creatur\u00e1c, vtziric Crea\u00e7alea cein baita eternalqui benedicatua, Amen.\n1:26 Halacotz bada abandonnatu vkan ditu Iaincoac itsusgoataco affectionetara: ecen hay\u00e9n emaztec-ere cambiatu vkan dut\u00e9 vsan\u00e7a naturala natura contra denera:\n1:27 Eta halaber arrac-ere, vtziric emazt\u00e9n vsan\u00e7a naturala, berotu i\u00e7an dirade bere guthici\u00e1n bata berceagana, arrac arrarequin infamiataco gau\u00e7\u00e1c eguiten cituztela, eta berac baithan recebitzen lutela bere hoguenaren recompensa behar cen be\u00e7alacoa.\n1:28 Eta nola ezpaitut\u00e9 conturic eguin Iaincoaren e\u00e7agutzetan eduquitera: hala abandonnatu vkan ditu Iaincoac iugemendu guciren falta den spiritu batetara: bide eztiraden gauc\u00e9n eguitera:\n1:29 Iniustitia guciaz betheac, paillardi\u00e7az, gaichtaqueriaz, auaritiaz, malitiaz: inuidiaz betheac, guicerhaitecaz, guduz, enganioz, conditione gaichtoz:\n1:30 Rapportari, gaitzerraile, Iaincoaren gaitzesle, iniuria\u00e7ale, vrgulutsu, vantari, gaitz-erideile, aitam\u00e9n desobedient:\n1:31 Adimendu gabe, pacto\u00e9n hautsle, affectione natural gabe, appacega ecin daitezquen be\u00e7alaco, misericordia gabe.\n1:32 Cein\u00e9c Iaincoaren \u00e7ucena e\u00e7agutu badute-ere (nola halaco gau\u00e7\u00e1c eguiten dituzten\u00e9c, herio mereci dut\u00e9n) eztituzt\u00e9 eguiten solament, baina are halacoric eguiten dutenac fauoratzen dituzt\u00e9.\n2:1 Halacotz excusa gabe aiz o gui\u00e7on\u00e1, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buru\u00e4 condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gau\u00e7a b\u00e9rac eguiten ditu\u00e1la.\n2:2 Eta badaquigu ecen Iaincoaren iugemendua eguiaren araura dela halaco gau\u00e7\u00e1c eguiten dituzten\u00e9n gainean.\n2:3 Eta vste duc, o gui\u00e7on halaco gau\u00e7ac eguiten dituztenac iugeatzen dituan\u00e1, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari?\n2:4 Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: e\u00e7agutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen au\u00e8la ?\n2:5 Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buru\u00e4ri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat.\n2:6 Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obr\u00e9n araura:\n2:7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala:\n2:8 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen \u00e7aye indignatione eta hira.\n2:9 Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen gui\u00e7on guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere.\n2:10 Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere.\n2:11 Ecen ezta person\u00e9n acceptioneric Iaincoa baithan.\n2:12 Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade.\n2:13 (Ecen eztirade Leguea en\u00e7uten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade.\n2:14 Ecen ikussiric ecen Gentil\u00e9c Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gau\u00e7\u00e1c eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruen\u00e7\u00e1t berac dirade Legue:\n2:15 Cein\u00e9c eracusten baitut\u00e9 Leguearen obr\u00e1 scribatua bere bihotzetan, ber\u00e9n conscienti\u00e1c halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hay\u00e9n pensamendu\u00e9c elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.)\n2:16 Iaincoac gui\u00e7on\u00e9n secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez.\n2:17 Hun\u00e1, hi icen goiticoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Leguean, eta gloriatzen aiz Iainco Iaunean.\n2:18 Eta e\u00e7agutzen duc haren vorondatea, eta badaquic contrario denaren beretzen, Legueaz instruitu i\u00e7anic.\n2:19 Eta fida aiz itsu\u00e9n guidari aicela, ilhumbean diraden\u00e9n argui,\n2:20 Ignorant\u00e9n instrui\u00e7ale, haourr\u00e9n iracasle, ceren baituc e\u00e7agutzearen eta eguiaren form\u00e1 Leguean.\n2:21 Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buru\u00e4 eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc:\n2:22 Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idol\u00e1c abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc.\n2:23 Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc.\n2:24 Ecen Iaincoaren icena \u00e7uen causaz blasphematzen da Gentil\u00e9n artean: scribatua den be\u00e7ala.\n2:25 Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira bade\u00e7ac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc.\n2:26 Bada baldin preputioac Leguearen ordenan\u00e7\u00e1c beguira baditza, haren preputioa ezta circoncisionetan estimaturen?\n2:27 Eta naturaz den preputioac baldin Leguea beguira bade\u00e7a, ezau iugeaturen hi, letraz eta circoncisionez Leguearen hautsle aicenor?\n2:28 Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione.\n2:29 Baina hura da Iudu, barnetic dena: eta circoncisionea da, bihotzetic dena, spirituan ez letr\u00e1n: cein Iuduren laudorioa ezpaitatorque gui\u00e7onetaric baina Iaincoaganic.\n3:1 Ceric da bada Iuduaren abantailla, edo ceric da circoncisionearen probetchua?\n3:2 Handia manera orotara: eta guci\u00e9n gainetic ceren Iaincoaren declarationeac cargutan eman baitzaizte.\n3:3 Ecen cer da baldin batzuc sinhetsi ezpadute? ala hay\u00e9n incredulitateac Iaincoaren fedea ezdeusturen du?\n3:4 Guertha eztadila: aitzitic biz Iaincoa eguiati,eta gui\u00e7on gucia gue\u00e7urti, scribatua den be\u00e7ala, Eure hitzetan iusto eriden adin\u00e7\u00e1t, eta hi\u00e7az iugemendu eguiten denean garaita duan\u00e7\u00e1t.\n3:5 Eta baldin gure iniustiti\u00e1c Iaincoaren iustiti\u00e1 lauda eraciten badu, cer erranen dugu? ala iniusto da Iaincoa punitzen duenean? (gui\u00e7on be\u00e7ala min\u00e7o naiz)\n3:6 Guertha eztadila: bercela, nola iugeaturen du Iaincoac mundua?\n3:7 Ecen baldin Iaincoaren egui\u00e1 abundosago bada ene gue\u00e7urraz haren gloriatan, cergatic ni goitiric bekatore be\u00e7ala condemnatzen naiz?\n3:8 Eta (gu\u00e7az gaizqui min\u00e7o diraden be\u00e7ala, eta batzuc guc erraiten dugula dioiten be\u00e7ala) ceren eztugu gaizqui eguiten, vnguia ethor dadin\u00e7\u00e1t? cein\u00e9n damnationea iusto baita.\n3:9 Cer bada? excellentago gara? Eceinere maneraz: ecen aitzinetic ra\u00e7oinac emanic eracutsi dugu, ecen guiciac hambat Iuduac nola Grecoac, bekatuaren azpian diradela.\n3:10 Scribatua den be\u00e7ala, Ezta iustoric, ezeta bakoitzic.\n3:11 Ezta aditzen duenic ezta Iaincoa bilhatzen duenic.\n3:12 Guciac aldaratu i\u00e7an dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin i\u00e7an dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano.\n3:13 Sepulchre irequibat da hay\u00e9n eztarria: bere mihi\u00e9z enganiotara vsatu vkan dut\u00e9: sugue aspic-aren po\u00e7oina da hay\u00e9n ezpainetan.\n3:14 Hay\u00e9n ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da.\n3:15 Arin dirade hay\u00e9n oinac odol issurtera.\n3:16 Destructione eta miseria hay\u00e9n bidetan.\n3:17 Eta bide baquezcoa eztute e\u00e7agutu vkan.\n3:18 Ezta Iaincoaren beldurra hayen begui\u00e9n aitzinean.\n3:19 Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia bo\u00e7a dadin\u00e7\u00e1t, eta mundu gucia hoguendun den\u00e7\u00e1t Iaincoaren aitzinean.\n3:20 Hunegatic Leguearen obr\u00e9z ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren e\u00e7agutzea.\n3:21 Baina orain Leguea gabe Iaincoaren iustiti\u00e1 manifestatu i\u00e7an da, Leguearen eta Prophet\u00e9n testimoniagea duela.\n3:22 Bada Iaincoaren iustiti\u00e1, Iesus Christen fedez sinhesten duten gucietara eta guci\u00e9n gainera: ecen ezta differentiaric batre: ikussiric ecen guci\u00e9c bekatu eguin dutela, eta Iaincoaren gloriaren falta diradela.\n3:23 Eta iustificatzen dirade dohainic haren gratiaz, Iesus Christ Iaunean eguin i\u00e7an den redemptioneaz:\n3:24 Cein ordenatu baitu Iaincoac fedeazco appacegagarri haren odolean, bere iustitiaren declaratzeco, aitzineco bekatu\u00e9n barkamenduagatic, Iaincoaren patienti\u00e1z:\n3:25 Diot bere iustitiaren declaratzeco dembora hunetan: bera iusto denc\u00e1t, eta Iesusen fedeco denaren iustifica\u00e7ale.\n3:26 Non da beraz vantationea? iraitzi i\u00e7an da. Cein leguez? obrenaz? Ez: baina fedearen legueaz.\n3:27 Concluditzen dugu beraz, fedez iustificatzen dela gui\u00e7ona Leguearen obr\u00e1c gabe.\n3:28 Ala Iudu\u00e9n ber da Iaincoa? ala ez Gentilen-ere? guerthuqui Gentilen-ere.\n3:29 Ecen bat da Iaincoa, ceinec iustificaturen baitu circoncisionea fedetic, eta preputioa fedeaz.\n3:30 Leguea bada ez deus bilhatzen dugu fedeaz? Guertha eztadila: aitzitic Leguea confirmatzen dugu.\n4:1 Cer beraz erranen dugu gure aita Abrahamec eriden duela haraguiaren arauez?\n4:2 Ecen baldin Abraham obr\u00e9z iustificatu i\u00e7an bada, badu cer\u00e7az gloria dadin, baina ez Iaincoa baithan.\n4:3 Baina cer dio Scriptur\u00e1c? Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu i\u00e7an \u00e7ay\u00f3 iustitiatara.\n4:4 Baina obratzen duenari alocairua etzay\u00f3 gratiatan contatzen baina hartzetan:\n4:5 Ordea obratzen eztuenari, baina gaichtoa iustificatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan contatzen \u00e7ay\u00f3.\n4:6 Nola Dauidec-ere declaratzen baitu Iaincoac obr\u00e1c gabe iustiti\u00e1 imputatzen draucan gui\u00e7onaren dohain-ontassuna, dioela,\n4:7 Dohatsu dirade cein\u00e9n iniquitateac quittatu i\u00e7an baitirade eta cein\u00e9n bekatuac estali i\u00e7an baitirade.\n4:8 Dohatsu da Iaunac bekatua imputatu eztrauqueon gui\u00e7ona.\n4:9 Bada dohain-ontassun haur, circoncisionean da solament ala bay preputioan-ere? Ecen erraiten dugu imputatu i\u00e7an \u00e7ayola Abrahami fedea iustitiatan.\n4:10 Nola bada imputatu i\u00e7an \u00e7ayo? circoncisionean cela, ala preputioan? ez circoncisionean, baina preputioan.\n4:11 Guero recebi ce\u00e7an circoncisionearen seignalea, fedealen iustitiataco cigulutan cein baitzen preputioan: preputioan diradela sinhesten duten guci\u00e9n aita licen\u00e7\u00e1t, h\u00e6y-ere iustiti\u00e1 imputa lequien\u00e7\u00e1t:\n4:12 Eta circonsionearen aita, erran nahi da, ez circoncisioneco\u00e9n solament, baina gure aita Abrahamen fede preputioan \u00e7uenaren hatzari darreizconen-ere.\n4:13 Ecen promessa etzay\u00f3 Legueaz heldu i\u00e7an Abrahami, edo haren haciari, munduaren heredero i\u00e7ateco, baina fedeazco iustiti\u00e1z.\n4:14 Ecen baldin Leguetic diradenac, heredero badirade ezdeus bilhatu da fedea, eta iraungui da promessa.\n4:15 Ceren Legueac hir\u00e1 engendratzen baitu: ecen non ezpaita legueric, han ezta transgressioneric\n4:16 Harren fedez da heretagea, gratiaz den\u00e7\u00e1t, promessa haci guciaren fermu den\u00e7\u00e1t: ez Leguetic den haciaren solament, baina Abrahamen fedetic denaren-ere, cein baita gure guci\u00f3n aita,\n4:17 (Scribatua den be\u00e7ala, Anhitz nationeren aita ordenatu vkan aut) Iaincoaren aitzinean, cein sinhetsi vkan baitu: ceinec hiley vicitze emaiten baitraue, eta deitzen baititu eztiraden gau\u00e7\u00e1c balirade be\u00e7ala.\n4:18 Ceinec speran\u00e7aren contra speran\u00e7az sinhets baitze\u00e7an, anhitz nationeren aita i\u00e7anen cela: erran i\u00e7an \u00e7ayonaren araura, Hala i\u00e7anen duc hire hacia.\n4:19 Eta fedean flaccu ez i\u00e7anez, etze\u00e7an beh\u00e1 bere gorputz ia hilera, ehun vrtheren inguru\u00e4 ba\u00e7uen-ere: ezeta Sararen vmunci ia hilera.\n4:20 Eta Iaincoaren promessaren gainean etze\u00e7an duda incredulitatez: baina fortifica cedin fedez Iaincoari gloria emanic:\n4:21 Eta frangoqui seguraturic, ecen hari promes eguin ceraucana, botheretsu cela eguiteco-ere.\n4:22 Halacotz haur-ere iustitiatan imputatu i\u00e7an \u00e7ayo.\n4:23 Eta ezta scribatu i\u00e7an harengatic solament, ecen haur iustitiatan imputatu i\u00e7an \u00e7ayola:\n4:24 Baina guregatic-ere, ceini imputaturen baitzaicu, Iesus gure Iauna hiletaric resuscitatu duena baithan sinhesten dugunoy,\n4:25 Cein heriotara liuratu i\u00e7an baita gure bekatuacgatic, eta resuscitatu gure iustificationeagatic.\n5:1 Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.\n5:2 Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren speran\u00e7\u00e1n.\n5:3 Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela.\n5:4 Eta patienti\u00e1c experientia, eta experientiac speran\u00e7\u00e1.\n5:5 Eta speran\u00e7\u00e1c eztu confunditzen, ceren Iaincoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman i\u00e7an \u00e7aicun Spiritu sainduaz.\n5:6 Ecen Christ, oraino indar gabe guinela, bere dembor\u00e1n infidelacgatic hil i\u00e7an da.\n5:7 Ecen miraz iustoagatic nehor hiltzen da: baina aguian norbeit ventura leite cembeit vnguieguilegatic hiltzera.\n5:8 Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil i\u00e7an baita.\n5:9 Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, har\u00e7az salbu i\u00e7anen gara hiratic.\n5:10 Ecen baldin etsay guinela reconciliatu i\u00e7an bagara Iaincoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago reconciliaturic saluaturen gara haren viciaz.\n5:11 Eta ez haur solament baina gloriatzen-ere bagara Iaincoa baithan Iesus Christ gure Iaunaz, ceinez orain reconciliatione recebitu baitugu.\n5:12 Halacotz, nola gui\u00e7on-batez bekatua mundura sarthu i\u00e7an baita, eta bekatuaz herioa: eta halaz gui\u00e7on gucietara herioa heldu i\u00e7an da, ceren guci\u00e9c bekatu eguin baitut\u00e9.\n5:13 Ecen Leguerano bekatua munduan cen, baina bekatua ezta imputatzen legueric eztenean\n5:14 Baina regnatu vkan du herioac Adamganic Moysesganano, bekaturic eguin eztuten\u00e9n gainean-ere Adamen transgressionearen fa\u00e7oinera cein baita ethorteco cenaren figura.\n5:15 Baina dohaina ezta offens\u00e1 be\u00e7ala: ecen baldin baten offens\u00e1z anhitz hil i\u00e7an badirade, anhitzez areago Iaincoaren grati\u00e1, eta gui\u00e7on-batez den gratiaren dohaina, cein baita Iesus Christ anhitzetara abondatu i\u00e7an da.\n5:16 Eta ezta dohaina bekatu eguin duen batez sarthu i\u00e7an den gauc\u00e1 be\u00e7ala: ecen hoguena offensa batetaric sarthu i\u00e7an da condemnationetan: baina dohaina, da anhitz offensataric iustificationetan.\n5:17 Ecen baldin baten offensaz herioac regnatu vkan badu, anhitzez areago iustitiazco gratiaren eta dohainaren abundanti\u00e1 recebitzen duten\u00e9c vicitzetara regnaturen dut\u00e9 Iesus Christ batez.\n5:18 Bada nola offensa batez hoguena ethorri baita gui\u00e7on gucietara condemnationetan: hala iustificatzen gaituen iustitia batez ethorri da dohaina-ere gui\u00e7on gucietara vicitzezco iustificationetan.\n5:19 Ecen nola gui\u00e7on baten desobedienti\u00e1z, bekatore anhitz eguin i\u00e7an baitirade, hala baten obedienti\u00e1z iusto anhitz eguinen dirade.\n5:20 Eta Leguea ber\u00e7alde sarthu i\u00e7an da handi ledin\u00e7at offens\u00e1: baina non handitu i\u00e7an baita bekatua, han abundosago i\u00e7an da grati\u00e1:\n5:21 Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala grati\u00e1c-ere regna le\u00e7an\u00e7\u00e1t iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz.\n6:1 Cer erranen dugu beraz? egonen gara bekatutan, grati\u00e1 abunda dadin\u00e7\u00e1t?\n6:2 Guertha eztadila. Ecen bekatuari hil i\u00e7an gaizquionac, nola hartan oraino vicico gara?\n6:3 Ala eztaqui\u00e7ue ecen Iesus Christ Iaunean batheyatu i\u00e7an garen gucioc, haren herioan batheyatu i\u00e7an garela?\n6:4 Ohortze i\u00e7an gara bada harequin batean Baptismoaz haren herioan: nola resuscitatu i\u00e7an baita Christ hiletaric Aitaren gloriaz, hala gu-ere vicitze berritan ebil gaitecen\u00e7\u00e1t.\n6:5 Ecen baldin harequin chartatuac bagara haren hiltzearen conformitatez, haren resurrectionearen conformitatez-ere i\u00e7anen gara.\n6:6 Haur daquigularic ecen gure gui\u00e7on \u00e7aharra harequin crucificatu i\u00e7an dela, deseguin dadin\u00e7\u00e1t bekatuaren gorputza, guehiagoric bekatua cerbitza ezte\u00e7agun\u00e7\u00e1t.\n6:7 Ecen hil dena libre da bekatutaric.\n6:8 Eta baldin hil bagara Christequin, sinhesten dugu vicico-ere harequin garela:\n6:9 Daquigularic ecen Christ hiletaric resuscitaturic, eztela guehiagoric hiltzen, herioac eztuela haren gainean guehiago dominationeric.\n6:10 Ecen hil i\u00e7an dena, bekatuari hil i\u00e7an \u00e7ay\u00f3 behingotz: baina vici dena, Iaincoari vici \u00e7ay\u00f3.\n6:11 Hala \u00e7uec-ere estima e\u00e7a\u00e7ue bekatuari hil \u00e7aizquiotela, baina Iaincoari vici \u00e7aizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz.\n6:12 Ezte\u00e7ala bada regna bekatuac \u00e7uen gorputz mortalean, haren guthicietan bekatua obedi de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n6:13 Eta eztietzo\u00e7uela applica \u00e7uen membroac iniquitatezco harma i\u00e7ateco bekatuari: baina applica ietzo\u00e7ue \u00e7uen buru\u00e4c Iaincoari, hiletaric viztu an\u00e7o: eta \u00e7uen membroac iustitiataco harma i\u00e7ateco Iaincoari.\n6:14 Ecen bekatuac eztu \u00e7uen gainean dominationeric vkanen: ecen etzarete Leguearen azpian, baina gratiaren azpian.\n6:15 Cer bada? eguinen dugu bekatu, ceren Leguearen azpian ezgar\u00e9n, baina gratiaren azpian? Guertha eztadila.\n6:16 Ala eztaqui\u00e7ue ecen noren-ere obeditzera cerbitzari iarten baitzarete, obeditzen du\u00e7uenaren cerbitzari \u00e7aretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara?\n6:17 Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari i\u00e7an baitzarete, baina bihotzetic obeditu baitu\u00e7ue doctrinaren form\u00e1, ceinetara eman i\u00e7an baitzarete:\n6:18 Eta bekatuaren azpitic ilkiric, iustitiaren cerbitzari eguin i\u00e7an baitzarete.\n6:19 Gui\u00e7on\u00e9n an\u00e7ora min\u00e7o naiz \u00e7uen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baititu\u00e7ue \u00e7uen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitza\u00e7ue \u00e7uen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara\n6:20 Ecen bekatuaren cerbitzari cinetenean: libr\u00e9 cineten iustitiaz den becembatean.\n6:21 Cer fructu cenduten bada orduan orain ahalque \u00e7areten gau\u00e7a hetaric? ecen hay\u00e9n fina, herioa da.\n6:22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, badu\u00e7ue \u00e7uen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala.\n6:23 Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz.\n7:1 Ala eztaqui\u00e7ue, anaye\u00e1c, (ecen Leguea e\u00e7agutzen duteney min\u00e7o natzaye) nola Legueac dominatione duen gui\u00e7onaren gainean vici den artean?\n7:2 Ecen emazte ezcondua, senharra vici dueno obligatua da Legueaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren leguetic.\n7:3 Beraz senharra vici deno adultera deithuren da, berce senhar baten emazte eguin badadi: baina senharra hil badadi legue hartaric libre da: hala non ezpaitate adultera baldin berce senhar baten emazte eguin badadi.\n7:4 Bada, ene anaye\u00e1c, \u00e7uec-ere Legueari hil \u00e7aizquiote Christen gorputzean: berce, hiletaric resuscitatu den baten \u00e7areten\u00e7\u00e1t: Iaincoari fructifica die\u00e7ogun\u00e7at.\n7:5 Ecen haraguian guinenean, bekatu\u00e9n affectione Legueaz ciraden\u00e9c indar \u00e7uten gure membroetan, herioari fructificatzeco.\n7:6 Baina orain Leguetic libre gara, hari hil i\u00e7anic ceinetan hatzamanac baiquineunden: spirituzco berritassunetan cerbitza de\u00e7agun\u00e7\u00e1t, eta ez letrazco \u00e7ahartassunetan.\n7:7 Cer erranen dugu beraz? Leguea bekatu da? Guertha eztadila. Aitzitic bekatua eztut e\u00e7agutu vkan Legueaz baicen. Ecen eznuqueen e\u00e7agutu guthici\u00e1 baldin legueac erran ezpalu, Eztuc guthiciaturen.\n7:8 Baina bekatuac occasione harturic manamenduaz engendratu vkan du nitan guthicia gucia. Ecen Leguea gabe, hila da bekatua.\n7:9 Ecen ni vici ninc\u00e9n Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi i\u00e7an da.\n7:10 Eta ni hil i\u00e7an naiz: eta eriden i\u00e7an da vicitzetaco ordenatu ceitadan manamendua, heriotara itzultzen \u00e7aitadala.\n7:11 Ecen bekatuac occasione harturic, seducitu nau manamenduaz eta har\u00e7az hil vkan nau.\n7:12 Bada Legueaz den becembatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on.\n7:13 Beraz on den gau\u00e7\u00e1 herio eguin i\u00e7an \u00e7ait? Guertha eztadila: aitzitic bekatuac, bekatu cela aguer ledin\u00e7\u00e1t, on den gau\u00e7\u00e1z herioa engendratu vkan draut, bekatua excessiuoqui bekatore eguin ledin manamenduaz.\n7:14 Ecen badaquigu Leguea spiritual dela: baina ni carnal naiz, bekatuaren azpira saldua.\n7:15 Ecen eguiten dudana, etzait on: ecen eztut cer nahi baitut, hura eguiten: baina ceri gaitz baitaritzat, hura eguiten dut.\n7:16 Bada baldin cer nahi ezpaitut, hura eguiten badut, consentitzen draucat Legueari, ecen ona dela.\n7:17 Bada orain guehiagoric eznaiz ni hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.\n7:18 Ecen badaquit eztela habitatzen nitan (erran nahi baita, ene haraguian) onic: ecen nahia bada nitan, baina onaren complitzea, eztut erideiten.\n7:19 Ecen nahi dudan vnguia eztut eguiten: baina nahi eztudan gaizquia eguiten dut.\n7:20 Bada baldin cer nic nahi ezpaitut hura eguiten badut, eznaiz guehiagoric ni, hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.\n7:21 Erideiten dut beraz legue haur nitan, vnguia eguin nahi dudanean, ecen gaizquia datchetala niri.\n7:22 Ecen atseguin hartzen dut Iaincoaren Leguean barneco gui\u00e7onaz den becembatean:\n7:23 Baina badacussat berce leguebat neure membroetan, ene adimenduco leguearen contra bataillatzen denic, eta ene membroetan den bekatuaren legueari gathibatzen nerauconic.\n7:24 Helas gui\u00e7on miserablea ni, norc idoquiren nau herio hunetaco gorputzetic?\n7:25 Esquerrac emaiten drautzat Iaincoari Iesus Christ gure Iaunaz. Bada nic neurorrec adimenduaz cerbitzatzen dut Iaincoaren Leguea, baina haraguiaz bekatuaren leguea.\n8:1 Beraz orain ezta condemnationeric batre Iesus Christean diradenen\u00e7\u00e1t: erran nahi da, haraguiaren araura ebilten eztiradenen, baina spirituaren araura.\n8:2 Ecen Iesus Christ Iaunean den vicitzetaco Spirituaren Legueac libre eguin nau bekatuaren eta herioaren leguetic.\n8:3 Ecen Leguearen impotenti\u00e1c deus ecin \u00e7aidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren form\u00e1n, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian.\n8:4 Leguearen iustiti\u00e1 compli dadin\u00e7\u00e1t gutan, haraguiaren araura ezgabiltzanotan, baina Spirituaren araura.\n8:5 Ecen haraguiaren arauezco diradenac haraguiaren gaucetara dirade affectionatu: baina Spirituaren arauezcoac, Spirituaren gaucetara.\n8:6 Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque:\n8:7 Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite.\n8:8 Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque.\n8:9 Ordea \u00e7uec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behin\u00e7\u00e1t Iaincoaren Spiritua habitatzen bada \u00e7uetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren.\n8:10 Eta baldin Christ \u00e7uetan bada, gorputza behin\u00e7\u00e1t hil da bekatuaren causaz: baina Spiritua da vicitzea iustitiaren causaz.\n8:11 Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada \u00e7uetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu \u00e7uen gorputz mortalac-ere bere Spiritu \u00e7uetan habitatzen denaren causaz.\n8:12 Halacotz bada, anaye\u00e1c, \u00e7ordun gara, ez haraguiagana, haraguiaren araura vicitzeco, baina Spirituagana.\n8:13 Ecen baldin haraguiaren araura vici ba\u00e7arete, hilen \u00e7arete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen baditu\u00e7ue, vicico \u00e7arete.\n8:14 Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade.\n8:15 Ecen eztu\u00e7ue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan i\u00e7ateco: baina recebitu du\u00e7ue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita.\n8:16 Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela.\n8:17 Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecen\u00e7at.\n8:18 Ecen estimatzen dut dembora hunetaco suffrimenduac eztiradela comparatzeco ethorteco den gloria gutan manifestaturen denarequin.\n8:19 Ecen creatur\u00e1c desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen.\n8:20 Ecen creatur\u00e1c vanitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina speran\u00e7aren azpian suiectionetan e\u00e7arri dituenaren causaz, hec-ere deliuraturen diradela corruptionearen suiectionetic, Iaincoaren haourr\u00e9n gloriaren libertatean i\u00e7ateco.\n8:21 Ecen badaquigu creatura guciac suspirioz elkarrequin daudela, eta penatan diradela oraindrano.\n8:22 Eta ez hec solament, baina gu-ere Spirituaren primiti\u00e1c ditugula, gueuroc gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen beguira gaudela, gure gorputzaren deliuran\u00e7aren diot.\n8:23 Ecen speran\u00e7az saluatu i\u00e7an gara. Eta ikusten den speran\u00e7\u00e1, ezta speran\u00e7a: ecen nehorc ikusten duena, certaco spera le\u00e7aque?\n8:24 Baina baldin ikusten eztugunaz speran\u00e7a badugu, patientiaz iguriquiten dugu.\n8:25 Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cer\u00e7az othoitz eguin behar dugun bide be\u00e7ala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz.\n8:26 Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic.\n8:27 Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gau\u00e7a guciac elkarrequin aiutatzen \u00e7aiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenan\u00e7aren araura deithu diradeney.\n8:28 Ecen lehenetic cein e\u00e7agutu baititu hec predestinatu-ere ditu bere Semearen imaginaren conforme i\u00e7ateco, hura den\u00e7\u00e1t lehen iayoa anhitz anayeren artean.\n8:29 Eta cein predestinatu baititu, hec deithu-ere ditu: eta cein deithu baititu, hec iustificatu-ere ditu: eta cein iustificatu baititu hec glorificatu-ere ditu.\n8:30 Cer bada erranen dugu gau\u00e7a hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor i\u00e7anen da gure contra?\n8:31 Ceinec bere Seme propria ezpaitu guppida vkan, baina gure guciongatic eman vkan baitu, nola eztrauzquigu gau\u00e7a guciac-ere harequin emanen?\n8:32 Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegitu\u00e9n contra? Iaincoa da iustificatzen duena.\n8:33 Nor da condemnaturen duena? Christ da hil i\u00e7an dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena.\n8:34 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci i\u00e7atec, ala perilec, ala ezpatac?\n8:35 Scribatua den be\u00e7ala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu i\u00e7an gaituc haraquin\u00e7aco ardi\u00e9n pare.\n8:36 Baina gau\u00e7a hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez.\n8:37 Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueru\u00e8c, ez principaltassun\u00e9c, ez bother\u00e9c, ez presenteco gauc\u00e9c, ez ethorteco\u00e9c:\n8:38 Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic.\n9:1 Eguia diot Christean, eztiot gue\u00e7urric, neure conscienti\u00e1c halaber testificatzen drautalaric Spiritu sainduaz,\n9:2 Ecen tristitia handia, eta tormenta ardurazcoa dudala neure bihotzean.\n9:3 Ecen desir nuque ni neuror Christganic separatua ninc\u00e9n neure anayeacgatic, cein baitirade ene ahaide haraguiaren arauez:\n9:4 Cein baitirade Israelt\u00e1r: ceinena baita adoptionea, eta glori\u00e1, eta allian\u00e7\u00e1c, eta Leguearen ordenan\u00e7\u00e1, eta cerbitzu diuinoa eta promessac:\n9:5 Ceinenac baitirade Ait\u00e1c, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gau\u00e7a guci\u00e9n gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen.\n9:6 Badaric-ere ecin date Iaincoaren hitza erori den: ecen eztirade Israeleco diraden guciac, Israel.\n9:7 Eta ceren Abrahamen haci diraden eztirade halacotz guciac haour, baina Isaactan haci deithuren \u00e7aic hiri.\n9:8 Erran nahi da, eztiradela haraguiaren haour diradenac, ha1acotz Iaincoaren haour: baina promessaren haour diradenac estimatzen diradela hacitan.\n9:9 Ecen promessaren hitza haur da, Dembora hunetan ethorriren naiz, eta Sarac vkanen du semebat.\n9:10 Eta ez haur solament, baina Rebeccac-ere batganic concebitu \u00e7uenean, baitz\u00e9n, gure aita Isaacganic.\n9:11 Ecen oraino haourrac sorthu gabe, eta hec vnguiric ez gaizquiric eguin gabe (Iaincoaren ordenan\u00e7\u00e1 electionearen araura legoen\u00e7\u00e1t,\n9:12 Ez obr\u00e9n baina deitzen duenaren partez) erran i\u00e7an \u00e7ayon hari, Guehienac cerbitzaturen din chipiena.\n9:13 Scribatua den be\u00e7ala, Iacob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi.\n9:14 Cer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiaric Iaincoa baithan? Guertha eztadila.\n9:15 Ecen Moysesi erraiten drauca, Pietate vkanen di\u00e1t pietate eguin nahi vkanen draucadanaz, eta misericordia eguinen diarocat misericordia eguin nahi vkanen draucadanari.\n9:16 Halacotz beraz electionea ezta nahi duenaren, ez laster eguiten duenaren, baina Iainco misericordia eguiten duenaren.\n9:17 Ecen badiotsa Scriptur\u00e1c Pharaori, Hunetacotz ber suscitatu aut, eracuts de\u00e7adan\u00e7\u00e1t hitan neure botherea, eta denuntia dadin\u00e7\u00e1t ene icena lur gucian.\n9:18 Beraz nahi duenari misericordia eguiten drauca, eta nahi duena gogortzen du.\n9:19 Erranen drautac bada niri, Cergatic oraino arranguratzen da? ecen nor da haren vorondateari resisti ahal die\u00e7aqueona?\n9:20 Bainaitzitic, o gui\u00e7on\u00e1, hi nor aiz Iaincoaren contra replicatzen duana? Ala erranen drauca gau\u00e7a moldatuac hura moldatu duenari, Cergatic hunelaco eguin nauc?\n9:21 Ala eztu lur-tupinaguileac orhe ber batetaric eguiteco bothere, vnci bataren ohoretaco, eta bercearen desohoretaco?\n9:22 Eta cer da, baldin eracutsi nahiz Iaincoac hir\u00e1, eta e\u00e7agut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac?\n9:23 Eta bere gloriazco abrastassun\u00e9n e\u00e7agut eraciteco misericordiazco vnci gloriataco apprestatu dituenetara?\n9:24 Cein deithu-ere baititu diot gu, ez solament Iuduetaric, baina Gentiletaric-ere.\n9:25 Nola Osea baithan-ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta ni\u00e7az onhetsi etzena, neure onhetsi.\n9:26 Eta i\u00e7anen da, erran i\u00e7an \u00e7ayen lekuan, Etzarete ene populu \u00e7uec, han deithuren baitirade Iainco viciaren haour.\n9:27 Esaias-ere oihuz dago Israelen gainean, Israeleco haourr\u00e9n contua itsassoco sablea be\u00e7ala licen orduan, restan\u00e7\u00e1c dirade saluaturen\n9:28 Ecen Iaunac acabatzen eta laburtzen du beharquia iustitiarequin: ceren beharqui laburtubat eguinen baitu Iaunac lurraren gainean.\n9:29 Eta lehen Esaiasec erran \u00e7uen be\u00e7ala, Baldin armad\u00e9n Iaunac vtzi ezpaleraucu hacia, Sodoma be\u00e7alacatu guinatequeen, eta Gomorrha irudi vkan guenduqueen.\n9:30 Cer beraz erranen dugu? Ecen Gentil iustitiari etzarreitzan\u00e9c, iustitia ardietsl vkan dutela: etare iustitia fedezcoa:\n9:31 Baina Israel, iustitiazco Legueari \u00e7arreicalaric, iustitiazco Leguera eztela heldu i\u00e7an.\n9:32 Cergatic? ceren ezpaita haur i\u00e7an fedez, baina Legueco obr\u00e9z be\u00e7ala: ecen behaztopatu i\u00e7an dirade behaztopagarrico harrian.\n9:33 Scribatua den be\u00e7ala, Hun\u00e1, e\u00e7arten dut Sionen behaztopagarrico harria, eta trebucagarrico harria: eta nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus i\u00e7anen.\n10:1 Anaye\u00e1c, ene bihotzeco affectione ona eta Iaincoagana Israelgatic eguiten dudan othoitz\u00e1 da salua ditecen.\n10:2 Ecen testimoniage ekarten drauet, nola Iaincoaren zeloa badut\u00e9n, baina ez scientiaren araura.\n10:3 Ecen Iaincoaren iustiti\u00e1 e\u00e7agutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu.\n10:4 Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan.\n10:5 Ecen Moysesec-ere scribatzen du Leguetic den iustiti\u00e1z, Ecen gau\u00e7a hec eguinen dituen gui\u00e7ona, he\u00e7az vicico dela.\n10:6 Baina fedez den iustiti\u00e1c, hunela erraiten du, Ezterr\u00e1la eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.\n10:7 Edo, nor iautsiren da abysmera? hori duc Christen hiletaric har\u00e7ara erekartea.\n10:8 Baina cer erraiten du? Hire hurbil duc hitza hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazco hitz predicatzen duguna.\n10:9 Ecen baldin confessa bade\u00e7ac eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets bade\u00e7ac, ecen Iaincoac hura hiletaric resuscitatu duela, saluaturen aiz.\n10:10 Ecen bihotzez sinhesten da iustificatu i\u00e7ateco, eta ahoz confssione eguiten saluatu i\u00e7ateco.\n10:11 Ecen erraiten du Scriptur\u00e1c, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus i\u00e7anen.\n10:12 Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen guci\u00e9n Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.\n10:13 Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da.\n10:14 Nolatan bada inuocaturen dut\u00e9 hura baithan sinhetsi vkan eztuten\u00e9c: eta nolatan sinhetsiren dut\u00e9 har\u00e7az en\u00e7un vkan eztuten\u00e9c? eta nolatan en\u00e7unen dut\u00e9 predica\u00e7aleric gabe?\n10:15 Eta nolatan predicaturen dut\u00e9 baldin igor ezpaditez? scribatua den be\u00e7ala, O cein eder diraden baquea euangelizatzen duten\u00e9n oinac, gau\u00e7a onac euangelizatzen dituztenenac!\n10:16 Baina guciac etzaizquio behatu i\u00e7an Euangelioari, ecen Esaiasec erraiten du, Iauna, norc sinhetsi du gure predicationea?\n10:17 Beraz fedea en\u00e7utetic da: eta en\u00e7utea Iaincoaren hitzaz.\n10:18 Baina galdez nago, ala eztute en\u00e7un vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki i\u00e7an da hayen soinu\u00e4, eta munduaren bazterretarano hay\u00e9n hitzac.\n10:19 Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa e\u00e7agutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen \u00e7aituzt\u00e9t gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren \u00e7aituzt\u00e9t.\n10:20 Eta Esaiasec hardie\u00e7a hartzen du, eta erraiten, Eriden i\u00e7an naiz bilhatzen ezninduten\u00e9z, eta claroqui aguertu i\u00e7an natzaye ene galderic eguiten etzuteney.\n10:21 Baina Israelez den becembatean erraiten du, Egun gucian hedatu vkan ditut neure escuac populu desobedientagana eta contrastatzen denagana.\n11:1 Galdez nago bada, Ala iraitzi vkan du Iaincoac bere populua? Guertha eztadila: ecen ni-ere Israelt\u00e1r naiz, Abrahamen hacitic, Beniaminen leinutic.\n11:2 Eztu iraitzi Iaincoac bere populu lehenetic e\u00e7agutua. Ala eztaqui\u00e7ue Eliasez cer erraiten duen Scriptur\u00e1c? nola requesta eguiten draucan Iaincoari Israelen contra, dioela,\n11:3 Iauna hire Prophet\u00e1c hil citi\u00e9, eta hire aldareac deseguin citi\u00e9, eta ni azquendu i\u00e7an nauc neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzac.\n11:4 Baina cer diotsa hari reposta diuinoac? Reseruatu citi\u00e1t neurorrendaco \u00e7azpi milla gui\u00e7on belhaunic Baalen imaginari plegatu eztraucatenic.\n11:5 Hala bada dembora hunetan-ere, reseruatione gratiazco electionearen arauez eguin i\u00e7an da.\n11:6 Eta baldin gratiaz, ez guehiagoric obr\u00e9z: bercela grati\u00e1 guehiagoric ezta gratia: baina baldin obr\u00e9z bada, guehiagoric ezta gratia: bercela obr\u00e1 guehiagoric ezta obra.\n11:7 Cer beraz? Bilhatzen \u00e7uena Israelec eztu ardietsi: eta electioneac ardietsi vkan du, eta goiticoac gogortu i\u00e7an dirade,\n11:8 Scribatua den be\u00e7ala, Eman vkan draue Iaincoac spiritu ithobat: eta begui, ikus ezte\u00e7aten\u00e7\u00e1t: eta beharri, en\u00e7un ezte\u00e7aten\u00e7\u00e1t egungo egunerano.\n11:9 Eta Dauid-ec erraiten du, Ber\u00e9n mahaina arte bilha bequi\u00e9, eta la\u00e7o eta trebucamendu, eta haur pagamendutan.\n11:10 Ilhun bitez hay\u00e9n beguiac, ikus ezte\u00e7aten\u00e7\u00e1t: eta hay\u00e9n bizcarra bethiere makur e\u00e7ac.\n11:11 Galdez nago bada, ala trebucatu i\u00e7an dirade eror litecen\u00e7at? Guertha eztadila: baina hay\u00e9n erorteaz saluamendua Gentiletara ethorri i\u00e7an da, h\u00e6y iarreiquitera incitatzeco.\n11:12 Eta baldin hay\u00e9n erortea munduaren abrastassun bada, eta hay\u00e9n diminutionea Gentil\u00e9n abrastassun: cembatez areago hay\u00e9n abundantia?\n11:13 Ecen \u00e7uey Gentiloy diotsuet, ni Gentil\u00e9n Apostolu naicen becembatean, neure ministerioa ohoratzen dut:\n11:14 Eya nolazpait neure ahaideac ielos eraci ahal ditzaquedanez, eta hetaric batzu salua.\n11:15 Ecen baldin hay\u00e9n iraiztea munduaren reconciliatione bada, ceric i\u00e7anen da receptionea, hiletaric vicitze baicen?\n11:16 Eta baldin primiti\u00e1c saindu badirade, bayeta orhea: eta baldin erroa saindu bada, bayeta adarrac.\n11:17 Eta baldin adarretaric batzu hautsi i\u00e7an badirade, eta hi bassa oliua incelaric, charthatu i\u00e7an bahaiz hay\u00e9n orde, eta oliua erroan eta vrinean participant eguin bahaiz,\n11:18 Ezadila gloria adarr\u00e9n contra: eta baldin gloriatzen bahaiz, eztuc hic erroa egarten, baina erroac hi.\n11:19 Erranen duc bada, Hautsi i\u00e7an dirade adarrac, ni chartha nendin\u00e7\u00e1t.\n11:20 Vngui: hec infidelitatez hautsi i\u00e7an dituc, eta hi fedez \u00e7utic ago: ezadila vrguluz hant, baina aic\u00e9n beldur.\n11:21 Ecen baldin Iaincoac adar naturalac guppida vkan ezpaditu, beguirauc hi-ere guppida ezau\u00e8n.\n11:22 Ikussac beraz Iaincoaren benignitatea eta seueritatea: trebucatuetara, seueritatea: eta hiregana, benignitatea, baldin perseuera bade\u00e7ac benignitatean: ezpere hi-ere ebaquiren aiz.\n11:23 Eta hec-ere baldin perseuera ezpade\u00e7ate infidelitatean, charthaturen dituc, ecen Iaincoa botheretsu duc har\u00e7ara hay\u00e9n charthatzeco.\n11:24 Ecen baldin hi naturaz bassa cen oliuatic ebaqui i\u00e7an bahaiz, eta natura contra oliua onean charthatu bahaiz: cembatez areago natural diradenac charthaturen dirade bere oliua proprian ?\n11:25 Ecen eztut nahi ignora de\u00e7a\u00e7uen, anaye\u00e1c, secretu haur, (ceuroc baithan arrogant etzareten\u00e7at) ecen gogortassuna parte Israeli ethorri i\u00e7an \u00e7ayola, Gentil\u00e9n complimendua sar leiteno.\n11:26 Eta hala Israel gucia saluaturen da, scribatua den be\u00e7ala, Ethorriren da Siondic libera\u00e7alea, eta aldaraturen ditu infidelitateac Iacobganic.\n11:27 Eta allian\u00e7a haur eneganic vkanen dut\u00e9, Kendu dituquedanean hay\u00e9n bekatuac.\n11:28 Euangelioaz den becembatean, bay etsay dirade \u00e7uen causaz, baina electioneaz den becembatean, onhetsiac, Ait\u00e9n causaz.\n11:29 Ecen dolu gabe dirade Iaincoaren dohainac eta vocationea.\n11:30 Ecen nola \u00e7uec-ere noizpait Iaincoagana desobedient i\u00e7an baitzarete: baina orain misericordia ardietsi baitu\u00e7ue hay\u00e9n desobedient i\u00e7anez:\n11:31 Hala hauc-ere orain eztut\u00e9 obeditu vkan, \u00e7uey eguin \u00e7ai\u00e7uen misericordiaz hauc-ere misericordia ardiets de\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n11:32 Ecen Iaincoac ertsi vkan ditu guciac desobedientiatan, guciey misericordia leguien\u00e7\u00e1t.\n11:33 O Iaincoaren sapientiaren eta e\u00e7agutzearen abrastassunen barn\u00e1! ala haren iugemenduac baitirade comprehendi ecin daitezqueen be\u00e7alacoac, eta haren bideac erideiteco impossibleac!\n11:34 Ecen norc e\u00e7agutu vkan du Iaunaren gogoa? edo nor i\u00e7an da haren conseillari?\n11:35 Edo norc lehenic eman drauca hari, eta rendaturen baitzayo?\n11:36 Ecen harenganic, eta har\u00e7az, eta harengatic dirade gau\u00e7a guciac: hari gloria seculacotz. Amen.\n12:1 Othoitz eguiten drau\u00e7uet bada, anaye\u00e1c, Iaincoaren misericordi\u00e9n partez, offrenda ditza\u00e7uen \u00e7uen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita \u00e7uen cerbitzu ra\u00e7oinezcoa.\n12:2 Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma \u00e7aiteztez \u00e7uen adimenduaren arramberritzez, phoroga de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa.\n12:3 Ecen niri eman i\u00e7an \u00e7aitadan grati\u00e1z, erraiten draucat \u00e7uen artecoetaric batbederari, ezte\u00e7an presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den \u00e7uhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan be\u00e7ala.\n12:4 Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guci\u00e9c ezpaitute operationebat bera:\n12:5 Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro.\n12:6 Eta ditugula dohain diuersac, eman i\u00e7an \u00e7aicun gratiaren araura, edo prophetia, de\u00e7agun prophetiza fedearen proportionearen arauez:\n12:7 Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.\n12:8 Edo exhortatzen ari denac, exhorta de\u00e7an: distribuitzen ari denac, distribui de\u00e7an simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.\n12:9 Charitatea den fictione gabe: \u00e7areten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.\n12:10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen \u00e7aitzatela.\n12:11 Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ard\u00e9nt, Iauna cerbitzatzen du\u00e7uela.\n12:12 Speran\u00e7az aleguera \u00e7aretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen du\u00e7uela.\n12:13 Saindu\u00e9n necessitatetara communicatzen du\u00e7uela: hospitalitateari iarreiquiten \u00e7aitzatela.\n12:14 Benedicaitza\u00e7ue \u00e7uec persecutatzen \u00e7aituztenac: benedicaitza\u00e7ue, diot, eta ez maradica.\n12:15 Aleguera \u00e7aitezte aleguera diradenequin, eta nigar egui\u00e7ue nigarrez daudenequin.\n12:16 Gogo batez bata berceagana affectionatuac \u00e7aretelaric: gau\u00e7a gor\u00e1c affectatzen eztitu\u00e7uelaric, baina beheretara accommodatzen \u00e7aretelaric. Etzaretela \u00e7uhur ceuroc baithan.\n12:17 Ezte\u00e7o\u00e7uela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitza\u00e7ue gau\u00e7a honestac gui\u00e7on guci\u00e9n aitzinean.\n12:18 Eguin albadadi, \u00e7uetan den becembatean, gui\u00e7on guciequin baquea du\u00e7uen.\n12:19 Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maite\u00e1c, baina leku emo\u00e7ue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac.\n12:20 Bada baldin gosse bada hire etsaya, em\u00f3c iatera: baldin egarri bada, em\u00f3c edatera: ecen hala eguiten du\u00e1la suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac.\n12:21 Ezadila gaizquiaz garait, baina garait e\u00e7ac vnguiaz gaizquia.\n13:1 Persona gucia potestate gorago\u00e9n suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade.\n13:2 Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenan\u00e7ari resistitzen drauca: eta resistitzen duten\u00e9c, bere buru\u00e9n gainera damnatione erekarriren dut\u00e9.\n13:3 Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez i\u00e7an? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic.\n13:4 Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aic\u00e9n beldur: ecen eztic causa gabe ezpat\u00e1 ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean.\n13:5 Harren behar da i\u00e7an suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere.\n13:6 Ecen halacotz tributac-ere pagatzen ditu\u00e7ue: ecen Iaincoaren ministre dirade, hunetara berera emplegatzen diradela.\n13:7 Renda iece\u00e7ue bada guciey \u00e7or draue\u00e7uena: nori tributa, tributa: nori peagea, peagea: nori beldurra, beldurra: nori ohorea, ohorea.\n13:8 Etzaretela nehorengana deusez \u00e7ordun: elkarri on daritzo\u00e7uen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du.\n13:9 Ecen haur,Ezaiz adultero i\u00e7anen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua be\u00e7ala.\n13:10 Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da.\n13:11 Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean.\n13:12 Gau\u00e4 iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obr\u00e1c, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz.\n13:13 Egun\u00e1z anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan.\n13:14 Baina vezti \u00e7aiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztu\u00e7uela haren guthici\u00e9n complitzeco.\n14:1 Eta fedez infirmo dena recebi e\u00e7a\u00e7ue, baina ez disputationez iharduquitera.\n14:2 Batac sinhesten du gau\u00e7a gucietaric ian ahal de\u00e7aquela: eta berce infirmo denac belhar iaten du.\n14:3 Iaten duenac, iaten eztuena ezte\u00e7an menosprecia: eta iaten eztuenac, iaten duena ezte\u00e7an iudica. Ecen Iaincoac hura bere recebitu vkan du.\n14:4 Hi nor aiz berceren cerbitzaria iudicatzen duana? bere Iaunari fermu egoiten edo erorten ciay\u00f3c: baina fermaturen dic: ecen botheretsu duc Iaincoa haren fermatzeco.\n14:5 Batac estimatzen du egun bata bercea bainoago, eta berceac estimatzen du bardin cein egun nahi den: batbedera biz segur bere conscienti\u00e1n.\n14:6 Egunera behatzen duenac, Iaunagana behatzen du: eta egunera behatzen eztuenac, Iaunagana eztu behatzen. Iaten duenac, Iaunari iaten du: ecen regratiatzen du Iaincoa: eta iaten eztuenac, Iaunari eztu iaten, eta regratiatzen du Iaincoa.\n14:7 Ecen ezta gutaric nehor bere buru\u00e4ri vici, eta ezta nehor bere buru\u00e4ri hiltzen.\n14:8 Ecen edo dela vici gar\u00e9n, Iaunari vici gara: edo dela hiltzen gar\u00e9n, Iaunari hiltzen gara. Beraz nahi bada vici gar\u00e9n, nahi bada hiltzen gar\u00e9n, Iaunaren gara\n14:9 Ecen hunetacotz\u00e1t Christ hil, eta resuscitatu, eta vicitara itzuli i\u00e7an da, hambat hil\u00e9n nola vici\u00e9n gainean dominatione duen\u00e7\u00e1t.\n14:10 Baina hic cergatic iudicatzen duc eure anayea? edo hic-ere cergatic menospreciatzen duc eure anayea? Ecen guciac comparituren gara Christen iudicioco throno aitzinean.\n14:11 Ecen scribatua da, Vici naiz ni, dio Iaunac, ecen niri gurthuren \u00e7ait belhaun gucia: eta mihi oroc laudorio emanen drauca Iaincoari.\n14:12 Bada segur gutaric batbederac bere buruaz contu rendaturen drauca Iaincoari.\n14:13 Ezte\u00e7agula beraz guehiagoric elkar iudica, bainaitzitic hunetan iugemenduz vsat e\u00e7a\u00e7ue, behaztopagarriric batre edo trebucagarriric \u00e7uen anayeri e\u00e7ar ezte\u00e7o\u00e7uen.\n14:14 Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendaco satsu baita.\n14:15 Baina baldin viandagatic hire anayea tristetzen bada, ezabila ia charitatearen araura: ezte\u00e7\u00e1la eure viandagatic hura gal, ceinagatic Christ hil i\u00e7an baita.\n14:16 Eztadila beraz \u00e7uen vnguia gaitz erran.\n14:17 Ecen Iaincoaren resum\u00e1 ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz.\n14:18 Ecen gau\u00e7a hautan Christ cerbitzatzen duena, Iaincoaren gogaraco da, eta laudatua da gui\u00e7on\u00e9z.\n14:19 Iarreiqui gaquizt\u00e9n beraz baqueari dagozcan gaucey, eta elkarren edificationetaco diradeney.\n14:20 Ezte\u00e7\u00e1la hic viandaren causaz Iaunaren obra deseguin: eguia duc gau\u00e7a guciac chahu diradela, baina gaizquia duc scandalorequin iaten duen gui\u00e7onaren.\n14:21 On duc haraguiric ez iatea, eta mahatsarnoric ez edatea, eta hire anaye behaztopatzen edo scandalizatzen, edo infirmo eguiten den gau\u00e7aren ez eguitea.\n14:22 Hic fede duc? auc euror baithan Iaincoaren aitzinean. Dohatsu da bere buru\u00e4 iudicatzen eztuena laudatzen duen gau\u00e7\u00e4n.\n14:23 Baina scrupulo eguiten duena, baldin ian bade\u00e7a, iudicatua da: ecen eztu fedez iaten: eta fedetic ezt\u00e9n gucia bekatu da.\n15:1 Eta behar ditugu fermu garen\u00f3c, infirmo\u00e9n flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu.\n15:2 Bada gutaric batbederac complaci be\u00e7a bere hurcoa vnguira edificationetan.\n15:3 Ecen Christec-ere eztu bere buru\u00e4 complacitu nahi vkan, baina, scribatua den be\u00e7ala, Hiri iniuria erraiten drau\u00e8an\u00e9n iniuri\u00e1c ene gainera erori i\u00e7an dituc.\n15:4 Ecen aitzinetic scribatu diraden gau\u00e7a guciac, gure doctrinatan scribatu i\u00e7an dirade, Scripturetaco patientiaz eta consolationez speran\u00e7a dugun\u00e7\u00e1t.\n15:5 Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac di\u00e7uela elkarren artean gau\u00e7a ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:\n15:6 Gogo batez eta aho batez glorifica de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t Iaincoa, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita.\n15:7 Halacotz recebi e\u00e7a\u00e7ue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen be\u00e7ala Iaincoaren gloriatan.\n15:8 Bada erraiten dut, Iesus Christ circonsionearen ministre i\u00e7an dela, Iaincoaren eguiagatic, Aitey eguin \u00e7aizten promessac confirma litzan\u00e7\u00e1t:\n15:9 Eta Gentil\u00e9c Iaincoa bere misericordiagatic glorifica de\u00e7aten: scribatua den be\u00e7ala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentil\u00e9n artean, eta hire icenari cantaturen diaroc\u00e1t.\n15:10 Eta berriz dio, Aleguera \u00e7aiteztez Gentil\u00e1c haren populuarequin.\n15:11 Eta berriz, Lauda e\u00e7a\u00e7ue Iauna Gentil guci\u00e9c eta elkarrequin lauda e\u00e7a\u00e7ue hura populu guci\u00e9c.\n15:12 Eta berriz Esaiasec erraiten du, I\u00e7anen da Iesserenic \u00e7ain-bat, eta, Gentil\u00e9n gobernatzera altchaturen den-bat: Gentil\u00e9c hartan speran\u00e7a vkanen dut\u00e9.\n15:13 Speran\u00e7azco Iaincoac bada compli \u00e7aitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, speran\u00e7az abundos \u00e7areten\u00e7\u00e1t Spiritu sainduaren verthutez.\n15:14 Bada segur naiz, ene anaye\u00e1c, ni neuror-ere \u00e7ue\u00e7az, ecen \u00e7uec cuer\u00f3c ontassunez betheac \u00e7aretela, e\u00e7agutze guciaz betheric: etare elkar admonesta ahal baite\u00e7aque\u00e7ue.\n15:15 Eta, anaye\u00e1c, ausartquichiago scribatu drau\u00e7uet partez, \u00e7uec orhoit eraciten bacintuzt\u00e9t be\u00e7ala, Iaincoaz niri eman i\u00e7an \u00e7aitadan gratiagatic,\n15:16 Iesus Christen ministre naicen\u00e7\u00e1t Gentilac baithan, emplegatzen naicela Iaincoaren Euangelio sainduan, Gentil\u00e9n oblationea plac\u00e9nt den\u00e7\u00e1t, Spiritu sainduaz sanctificaturic.\n15:17 Badut beraz cer\u00e7az gloria nadin Iesus Christez, Iaincoazco gaucetan.\n15:18 Ecen ez nin\u00e7ande, Christec ni\u00e7az eguin eztuen gau\u00e7aren erraitera ausart, Gentil\u00e9n obedientiatara erekarteco, hitzez eta eguinez:\n15:19 Signo\u00e9n eta miraculu\u00e9n verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa:\n15:20 Hala Euangelioaren predicatzen enseyatzen nincela, ez Christ aippatu i\u00e7an cen lekutan, berceren fundament gainean edifica ezne\u00e7an\u00e7\u00e1t.\n15:21 Baina scribatua den be\u00e7ala, Har\u00e7az denuntiatu i\u00e7an etzayen\u00e9c, ilkussiren dut\u00e9: eta en\u00e7un eztuten\u00e9c, adituren dut\u00e9.\n15:22 Eta halacotz empatchatu i\u00e7an naiz anhitzetan ethortera \u00e7uetara.\n15:23 Baina orain guehiago lekuric comarca hautan eztudanaz gueroz, eta ia anhitz vrthez gueroztic \u00e7uetara ethortera desir dudanaren gainean:\n15:24 Parti nadinean Espaigniar\u00e1t, ethorriren naiz \u00e7uetara: ecen speran\u00e7a dut iragaitean ikussiren \u00e7aituztedala, eta \u00e7ue\u00e7az hara guidaturen naicela: baldin lehen \u00e7uequin i\u00e7atez sasituche banaiz.\n15:25 Bada orain banoa Ierusalemer\u00e1t, sainduey administratzera.\n15:26 Ecen Macedoniaco\u00e9n eta Achaiaco\u00e9n placera i\u00e7an da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera.\n15:27 Ecen hala placer vkan dut\u00e9, eta \u00e7ordun-ere badirade hetara: ecen baldin hay\u00e9n on spiritualetan participant i\u00e7an badirade Gentilac, hec-ere carnal\u00e9z den becembatean aiutatu behar dituzt\u00e9.\n15:28 Bada haur acabatu duquedanean eta h\u00e6y fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniar\u00e1t ioanen nai\u00e7ate \u00e7uec baitharic.\n15:29 Eta badaquit ecen \u00e7uetara ethor nadinean, Christen Euangelioco benedictionearen abundantiarequin ethorriren naicela.\n15:30 Halaber anaye\u00e1c, othoitz eguiten drau\u00e7uet Iesus Christ gure Iaunaz, eta Spirituaren charitateaz, enequin emplega \u00e7aitezten, enegatic Iaincoari eguinen drautza\u00e7uen othoitz\u00e9z:\n15:31 Iudean diraden desobedientetaric deliura nadin\u00e7\u00e1t, eta Ierusalemen eguiteco dudan administratione haur, saindu\u00e9n gogaraco den\u00e7\u00e1t:\n15:32 Iaincoaren vorondatez \u00e7uetara bozcariorequin ethor nadin\u00e7\u00e1t, eta \u00e7uequin batean recrea nadin\u00e7\u00e1t.\n15:33 Bada baquezco Iaincoa dela \u00e7uequin gucioquin, Amen.\n16:1 Gommendatzen drau\u00e7uet bada gure arreba Phebe, Cenchreco Eli\u00e7aren nescato dena:\n16:2 Hura gure Iaunean recebi de\u00e7a\u00e7uen\u00e7\u00e1t sainduey dagoten be\u00e7ala, eta assisti \u00e7aquizquioten \u00e7uen behar i\u00e7anen den gau\u00e7a gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa i\u00e7an da, eta neurorren-ere.\n16:3 Salutaitza\u00e7ue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean.\n16:4 Cein\u00e9c ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzt\u00e9: h\u00e6y eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentil\u00e9n Eli\u00e7a guci\u00e9c-ere bay.\n16:5 Saluta e\u00e7a\u00e7ue hay\u00e9n etchean den Eli\u00e7\u00e1-ere Saluta e\u00e7a\u00e7ue Epenet ene maitea, cein baita Achaiaco primiti\u00e1 Christean.\n16:6 Saluta e\u00e7a\u00e7ue Maria guregana anhitz trabaillatua.\n16:7 Salutaitza\u00e7ue Andronic eta Iunia ene lehen gussuac, eta ene presonerquideac, Apostolu\u00e9n artean notable diradenac, eta ni baino lehen i\u00e7an diradenac Christean.\n16:8 Saluta e\u00e7a\u00e7ue Amplia ene maitea gure Iaunean.\n16:9 Saluta e\u00e7a\u00e7ue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea.\n16:10 Saluta e\u00e7a\u00e7ue Apelles, Christean approbatua. Salutaitza\u00e7ue Aristobulorenecoac.\n16:11 Saluta e\u00e7a\u00e7ue Herodion ene lehen gussua. Salutaitzacue Narcisse baithaco gure Iaunean diradenac.\n16:12 Salutaitza\u00e7ue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta e\u00e7a\u00e7ue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.\n16:13 Saluta e\u00e7a\u00e7ue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama.\n16:14 Salutaitza\u00e7ue Asyncrito, Phlegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hequin diraden anayeac.\n16:15 Salutaitza\u00e7ue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arreb\u00e1, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac.\n16:16 Saluta e\u00e7a\u00e7ue elkar pot eguite saindu batez Christen Elic\u00e9c salutatzen \u00e7aituztez.\n16:17 Eta othoitz eguiten drau\u00e7uet, anaye\u00e1c, gogoa ditza\u00e7uen, \u00e7uec recebitu du\u00e7uen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta \u00e7aitezten hetaric.\n16:18 Ecen halaco\u00e9c Iesus Christ gure Iauna eztut\u00e9 cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simpl\u00e9n bihotzac seducitzen dituzt\u00e9.\n16:19 Ecen \u00e7uen obedienti\u00e1 batbederaz e\u00e7agutua da: Aleguera naiz bada \u00e7ue\u00e7az den becembatean: baina nahi dut \u00e7uhur \u00e7areten onean eta simple gaitzean.\n16:20 Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan \u00e7uen oin\u00e9n azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, \u00e7uequin. Amen.\n16:21 Salutatzen \u00e7aituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussu\u00e9c.\n16:22 Salutatzen \u00e7aituzt\u00e9t gure Iaunean nic Tertiusec, epistola haur scribatu dudanac.\n16:23 Salutatzen \u00e7aituztez Gaius-ec, ene eta Eli\u00e7a guciaren ostatuac. Salutatzen \u00e7aituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac.\n16:24 Iesus Christ gure Iaunaren grati\u00e1 dela \u00e7uequin gucioquin. Amen.\n16:25 Bada \u00e7uec confirma ahal \u00e7aitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura:\n16:26 Baina, or\u00e1in manifestatu denaren, eta Propheten Scriptur\u00e9z Iainco eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione gucietan declaratu denaren araura:\n16:27 Iaincoari, bada, \u00e7uhur bakoitzari dela gloria Iesus Christez eternalqui. Amen.","title":"Basque Bible (NT): Romans","type":"page"}
