{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/th1.htm","path":"bib/wb/bsq/th1.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/th1.htm","text":"1:1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceano\u00e9n Eli\u00e7a, Iainco Ait\u00e1n eta Iesus Christ gure Iaunean denari, Gratia dela \u00e7uequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:2 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere \u00e7ue\u00e7az guci\u00f3z, memorio \u00e7ue\u00e7az eguiten dugula gure othoitzetan:\n1:3 Paussu gabe orhoitzen garelaric \u00e7uen fedearen verthuteaz, eta \u00e7uen charitatearen trabailluaz, eta \u00e7uen speran\u00e7aren patienti\u00e1z Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean:\n1:4 Daquigularic, anaye maite\u00e1c, \u00e7uec Iaincoaz elegituac \u00e7aretela:\n1:5 Ecen gure Euangelioa consistitu i\u00e7an da \u00e7uec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta seguran\u00e7a handitan, daqui\u00e7uen be\u00e7ala nolaco i\u00e7an garen \u00e7uen artean \u00e7uengatic.\n1:6 \u00c7uec-ere gure imita\u00e7ale eguin i\u00e7an \u00e7arete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin:\n1:7 Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten guci\u00e9n exemplu i\u00e7an baitzarete.\n1:8 Ecen \u00e7uetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere \u00e7uen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu i\u00e7an da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran de\u00e7agun:\n1:9 Ecen ber\u00e9c gu\u00e7az contatzen dut\u00e9 cer sartzea vkan dugun \u00e7uetara, eta nola conuertitu i\u00e7an \u00e7areten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cine\u00e7aten\u00e7\u00e1t Iainco vicia eta eguiazcoa:\n1:10 Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudeten\u00e7\u00e1t ceru\u00e8taric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.\n2:1 Ecen ceuroc badaqui\u00e7ue, anaye\u00e1c, gure \u00e7uec baitharaco sartzea nola ezt\u00e9n vano i\u00e7an:\n2:2 Baina are, daqui\u00e7uen be\u00e7ala, lehenetic affligitu eta iniuriatu i\u00e7an baguinen-ere Philippesen, hardie\u00e7a hartu vkan dugu gure Iaincoan, \u00e7uey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin.\n2:3 Ecen gure exhortationea ezta abusionez, ez vileniaz, ez enganiorequin i\u00e7an:\n2:4 Baina nola Iaincoaz approbatu i\u00e7an baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala min\u00e7atzen gara, ez gui\u00e7on\u00e9n gogara eguin nahi baguendu be\u00e7ala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu.\n2:5 Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daqui\u00e7uen be\u00e7ala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio.\n2:6 Eta gui\u00e7onetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta \u00e7uetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu be\u00e7ala.\n2:7 Baina i\u00e7an gara eme \u00e7uen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu be\u00e7ala.\n2:8 Hunela \u00e7uetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen \u00e7uey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren gu\u00e7az onhetsiac baitzineten.\n2:9 Ecen orhoit \u00e7arete, anaye\u00e1c, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, \u00e7uetaric nehoren phorogu ezguinen\u00e7\u00e1t, predicatu vkan dugu \u00e7uec baithan Iaincoaren Euangelioa.\n2:10 \u00c7uec testimonio \u00e7arete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe \u00e7uen, sinhetsi du\u00e7uen\u00f3n artean conuersatu vkan dugun.\n2:11 Daqui\u00e7uen be\u00e7ala, nola \u00e7uetaric batbedera, ait\u00e1c bere haourrac be\u00e7ala, auertitzen guenduen.\n2:12 Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen \u00e7aituzten Iaincoari dagocan be\u00e7ala.\n2:13 Halacotz guc-ere esquerrac emaiten drauzquiogu Iaincoari paussuric gabe, ceren Iaincoaren hitzaren predicationea gureganic recebitu vkan du\u00e7uenean, recebitu vkan baitu\u00e7ue, ez gui\u00e7on\u00e9n hitz be\u00e7ala, baina (nola eguiazqui baita) Iaincoaren hitz be\u00e7ala, ceinec obratzen-ere baitu \u00e7uetan sinhesten du\u00e7uenotan.\n2:14 Ecen \u00e7uec, anaye\u00e1c, imita\u00e7ale eguin i\u00e7an \u00e7arete Iaincoaren Eli\u00e7a Iudean diraden\u00e9n Iesus Christean, nola gau\u00e7a berac suffritu vkan baititu\u00e7ue \u00e7uec-ere \u00e7uen natione berecoetaric, hec-ere Iuduetaric be\u00e7ala:\n2:15 Cein\u00e9c Iesus Iauna-ere hil vkan baitut\u00e9, eta ber\u00e9n Propheta propriac, gu-ere persecutatu vkan gaituzt\u00e9, eta eztirade Iaincoaren gogaraco, eta gui\u00e7on guci\u00e9n contrario dirade:\n2:16 Gu empatchatzen gaituztelaric Gentiley min\u00e7atzetic salua ditecen\u00e7at, bethi compli ditzaten\u00e7\u00e1t bere bekatuac: ecen hetara heldu i\u00e7an da hir\u00e1 finerano.\n2:17 Eta gu, anaye\u00e1c, \u00e7uetaric separaturic dembora appurbatetacotz ikustez, ez bihotzez, hambat cine\u00e7ago emplegatu i\u00e7an gara \u00e7uen beguithartearen ikustera, desir handirequin.\n2:18 Halacotz ethorri nahi i\u00e7an gara \u00e7uetara (ni Paul behin\u00e7\u00e1t) behin eta berriz, baina empatchatu vkan gaitu Satanec.\n2:19 Ecen ceric da gure speran\u00e7\u00e1, edo bozcarioa, edo gloriagarrico coroa? ala ez cuec-ere Iesus Christ gure Iaunaren aitzinean haren aduenimenduan ?\n2:20 Segur \u00e7uec \u00e7arete gure glori\u00e1 eta bozcarioa.\n3:1 Halacotz guehiagoric ecin pairatuz, on irudi i\u00e7an \u00e7aicu gueuroc Athenesen gueldi guentecen.\n3:2 Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiuta\u00e7alea, \u00e7uen confirmatzera eta exhortatzera \u00e7uen fedearen gainean:\n3:3 Nehor trubla eztadin\u00e7\u00e1t afflictione hautan: ecen ceuroc badaqui\u00e7ue hartaco ordenatuac garela.\n3:4 Ecen \u00e7uec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrau\u00e7uen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere i\u00e7an den be\u00e7ala, eta badaqui\u00e7ue.\n3:5 Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut \u00e7uen fedea e\u00e7agut ne\u00e7an\u00e7\u00e1t, tenta\u00e7aleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlic\u00e9n gure trabaillua.\n3:6 Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo \u00e7uetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean \u00e7uen fedea eta charitatea, eta nola du\u00e7uen gu\u00e7az memorio ona bethiere, desiratzen gaitu\u00e7uelaric ikustera, guc-ere \u00e7uec be\u00e7ala:\n3:7 Halacotz i\u00e7an gara consolatu, anaye\u00e1c, \u00e7uetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, \u00e7uen fedeaz.\n3:8 Ecen orain gara vici, baldin \u00e7uec fermu ba\u00e7audete Iaunean.\n3:9 Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal de\u00e7aqueogu \u00e7ue\u00e7az, gure Iaincoaren aitzinean \u00e7uen causaz alegueratzen garen alegran\u00e7a guciagatic?\n3:10 Gau eta egun abundantquiago othoitz eguiten dugula ikus de\u00e7agun\u00e7\u00e1t \u00e7uen beguithartea, eta compli de\u00e7agun\u00e7\u00e1t \u00e7uen fedean peitu dena.\n3:11 Bada, gure Iainco eta Aitac, eta Iesus Christ gure Iaunac chuchent de\u00e7ala gure \u00e7uetaratco bidea.\n3:12 Eta \u00e7uec Iaunac multiplica eta abunda eraci \u00e7aitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere \u00e7uetara be\u00e7ala:\n3:13 Confirma ditzan\u00e7\u00e1t \u00e7uen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco.\n4:1 Gaineracoaz bada anaye\u00e1c, othoizten \u00e7aituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan du\u00e7uen be\u00e7ala, nola ebili behar \u00e7areten eta Iaincoaren gogaraco i\u00e7an, guerotic guerora auan\u00e7ago \u00e7aitezten.\n4:2 Ecen badaqui\u00e7ue cer manamenduac eman drauzqui\u00e7uegun Iesus Iaunaren partez.\n4:3 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,\u00e7uen sanctificationea, paillardi\u00e7ataric beguira \u00e7aitezten:\n4:4 Eta iaquin de\u00e7an \u00e7uetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:\n4:5 Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa e\u00e7agutzen eztutenen an\u00e7ora.\n4:6 Nehorc ezte\u00e7ala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gau\u00e7a hauen guci\u00e9n mendeca\u00e7ale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrau\u00e7uegu.\n4:7 Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara.\n4:8 Bada gau\u00e7a hauc arbuyatzen dituenac, eztu gui\u00e7on-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan e\u00e7arri-ere vkan baitu.\n4:9 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztu\u00e7ue mengoaric scriba die\u00e7a\u00e7uedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac \u00e7arete, elkar onhets de\u00e7a\u00e7uen.\n4:10 Ecen eguiten-ere badu\u00e7ue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotar\u00e1: baina othoizten \u00e7aituztegu, anaye\u00e1c, guerotic guerora auan\u00e7ago \u00e7aitezten,\n4:11 Eta pena e\u00e7ar de\u00e7a\u00e7uen baquez i\u00e7atera, eta \u00e7uen eguiteco propri\u00e9n eguitera, eta \u00e7uen escu propri\u00e9z languitera, manatu \u00e7aituztegun be\u00e7ala:\n4:12 Campotic diradenetara honestqui perporta \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t, eta deusen beharric eztu\u00e7uen\u00e7\u00e1t.\n4:13 Eta eztut nahi \u00e7uec ignorant \u00e7areten, anaye\u00e1c, lo daun\u00e7an\u00e9z den becembatean, contrista etzaitezten\u00e7\u00e1t, berce goitico speran\u00e7aric eztutenac-ere be\u00e7ala.\n4:14 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daun\u00e7anac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin.\n4:15 Ecen haur erraiten drau\u00e7uegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daun\u00e7ateney.\n4:16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:\n4:17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin i\u00e7anen gara.\n4:18 Bada, consola e\u00e7a\u00e7ue elkar hitz hau\u00e7az.\n5:1 Dembor\u00e9z eta moment\u00e9z den becembatean, anaye\u00e1c, ezta mengoaric scriba die\u00e7a\u00e7uedan.\n5:2 Ecen ceuroc badaqui\u00e7ue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz be\u00e7ala.\n5:3 Ecen erran de\u00e7atenean, Baque eta seguran\u00e7a: orduan gainera ethorriren \u00e7aye vstegaberico destructionea, i\u00e7orra denari mina be\u00e7ala, eta eztirade itzuriren.\n5:4 Baina \u00e7uec, anaye\u00e1c, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen be\u00e7ala, ardiets \u00e7aitzaten.\n5:5 \u00c7uec gucioc arguiaren haour \u00e7arete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.\n5:6 Ezgaun\u00e7ala bada lo berceac be\u00e7ala, baina gauden iratzarri eta gar\u00e9n sobre.\n5:7 Ecen lo daun\u00e7anac, gauaz lo daun\u00e7a: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi.\n5:8 Baina gu egunaren garenoc, gar\u00e9n sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco speran\u00e7\u00e1z.\n5:9 Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotz\u00e1t, baina saluamenduaren vkaitecotz\u00e1t Iesus Christ gure Iaunaz,\n5:10 Cein guregatic hil i\u00e7an baita: bagaude iratzarriric, ala bagaun\u00e7a lo, harequin batean vici gar\u00e9n.\n5:11 Harren, exhorta e\u00e7a\u00e7ue elkar, eta edifica e\u00e7a\u00e7ue batac bercea, eguiten-ere du\u00e7uen be\u00e7ala.\n5:12 Halaber othoizten \u00e7aituztegu, anaye\u00e1c, e\u00e7agut ditza\u00e7uen \u00e7uen artean trabaillatzen diradenac, eta \u00e7uen gaineco diradenac gure Iaunean, eta \u00e7uen admonesta\u00e7aleac:\n5:13 Eta amorio handitan eduqui ditza\u00e7uen, eguiten dut\u00e9n obragatic. Au\u00e7ue baque elkarren artean.\n5:14 Halaber othoitz eguiten drau\u00e7uegu, anaye\u00e1c, admonesta ditza\u00e7uen vicitze desordenatutacoac, consola ditza\u00e7uen gogo chipitacoac, sustenga ditza\u00e7uen flaccuac, \u00e7areten spirituz patient gucietara.\n5:15 Beguirau\u00e7ue nehorc eztie\u00e7\u00f3n gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi \u00e7arreitzate, bata berceagana eta gucietara.\n5:16 Bethiere \u00e7areten aleguera.\n5:17 Paussu gabe othoitz egui\u00e7ue.\n5:18 Gau\u00e7a gucietan esquerrac emainzqui\u00e7ue: ecen haur da Iaincoaren \u00e7uetaraco vorondatea Iesus Christez.\n5:19 Spiritua ezte\u00e7a\u00e7uela iraungui:\n5:20 Propheti\u00e1c ezti\u00e7a\u00e7uela menosprecia.\n5:21 Gau\u00e7a guciac experimentaitza\u00e7ue: on denari \u00e7atchetzate:\n5:22 Gaizquiaren irudi orotaric beguira \u00e7aitezte.\n5:23 Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica \u00e7aitzatela: eta \u00e7uen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela.\n5:24 Fidel da \u00e7uec deithu \u00e7aituztena, eguinen-ere badu.\n5:25 Anaye\u00e1c, othoitz egui\u00e7ue guregatic.\n5:26 Salutaitza\u00e7ue anaye guciac pot saindurequin.\n5:27 Requeritzen \u00e7aituztet Iaunaren partez iracur daqui\u00e9n epistola haur anaye saindu guciey.\n5:28 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela \u00e7uequin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): 1 Thessalonians","type":"page"}
