{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/th2.htm","path":"bib/wb/bsq/th2.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/th2.htm","text":"1:1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc gure Iainco Aitan eta Iesus Christ gure Iaunean Thessaloniceanoen den Eli\u00e7ari:\n1:2 Gratia dela \u00e7uequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.\n1:3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere \u00e7uengatic, anaye\u00e1c, ra\u00e7oina den be\u00e7ala, ceren haguitz handitzen den \u00e7uen fedea eta ceren abundatzen den \u00e7uen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:\n1:4 Hala non gueuror \u00e7uengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, \u00e7uen persecutione eta iragaiten ditu\u00e7uen afflictione gucietaco patienti\u00e1z eta fedeaz:\n1:5 Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin \u00e7aitezten\u00e7\u00e1t, ceinagatic suffritzen-ere baitu\u00e7ue:\n1:6 Ecen gau\u00e7a iustoa da Iaincoa baithan, \u00e7uec affligitzen \u00e7aituzteney, afflictione renda diec\u00e9n\n1:7 Eta \u00e7uey affligitzen \u00e7aretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueru\u00e8quin,\n1:8 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa e\u00e7agutzen eztuten\u00e9z, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquion\u00e9z:\n1:9 Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presenti\u00e1z eta haren botherearen glori\u00e1z:\n1:10 Dathorrenean glorificatu den\u00e7\u00e1t bere sainduetan, eta miragarri eguin dadin\u00e7at sinhesten duten gucietan (ceren gure \u00e7uec baitharaco testimoniagea sinhetsi i\u00e7an baita) egun hartan:\n1:11 Causa hunegatic-ere othoitz eguiten dugu bethiere \u00e7uengatic, \u00e7uec vocationearen digne gure Iaincoac eguin \u00e7aitzaten\u00e7at, eta compli de\u00e7an bere ontassunaren placer on gucia, eta fedearen obr\u00e1 botheretsuqui:\n1:12 Glorifica dadin\u00e7\u00e1t Iesus Christ gure Iaunaren icena \u00e7uetan, eta \u00e7uec hartan, gure Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren gratiaren araura.\n2:1 Othoitz eguiten drau\u00e7uegu bada, anaye\u00e1c, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduaz eta gure harenganaco biltzarreaz.\n2:2 Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta etzaitezten trubla ez spirituz, ez hitzez, ez epistolaz, gu\u00e7az scribatua baliz be\u00e7ala, Christen eguna bertan baliz be\u00e7ala.\n2:3 Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco gui\u00e7ona, perditionezco semea,\n2:4 Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco be\u00e7ala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buru\u00e4 eracusten duela ecen iainco dela.\n2:5 Ala etzarete orhoit ecen oraino \u00e7uequin nincela, gau\u00e7a hauc erraiten nerauzqui\u00e7uela?\n2:6 Eta orain cerc daducan badaqui\u00e7ue, hura manifesta dadin\u00e7at bere dembor\u00e1n.\n2:7 Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic.\n2:8 Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren.\n2:9 Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissan\u00e7a gucirequin eta signorequin eta gue\u00e7urrezco miraculurequin:\n2:10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vk\u00e1n saluatu i\u00e7ateco.\n2:11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gue\u00e7urra sinhets de\u00e7aten\u00e7\u00e1t:\n2:12 Condemna ditecen\u00e7at eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.\n2:13 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari \u00e7ue\u00e7az, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz:\n2:14 Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz.\n2:15 Halacotz, anaye\u00e1c, \u00e7audete fermu eta educa\u00e7ue ikassi du\u00e7uen doctrin\u00e1, bada gure hitzez bada epistolaz.\n2:16 Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta speran\u00e7a ona gratiaz,\n2:17 Consola ditzala \u00e7uen bihotzac, eta confirma \u00e7aitzatela hitz eta obra on orotan.\n3:1 Gaineracoaz, anaye\u00e1c, othoitz egui\u00e7ue guregatic, Iaunaren hitzac laster daguian\u00e7at, eta glorifica dadin \u00e7uec baithan-ere be\u00e7ala:\n3:2 Eta gu deliura gaitecen gende desordenatu eta gaichto hautaric: ecen fedea ezta guci\u00e9n.\n3:3 Baina fidel da Iauna, ceinec confirmaturen baitzaituzte eta beguiraturen gaichtoaganic.\n3:4 Asseguratzen-ere bagara Iaunean \u00e7ue\u00e7az, ecen denuntiatzen drauzqui\u00e7uegun gau\u00e7\u00e1c eguiten-ere baditu\u00e7uela eta eguinen.\n3:5 Bada Iaunac chuchent ditzala \u00e7uen bihotzac Iaincoaren amoriora, eta Christen beguira egoitera.\n3:6 Anaye\u00e1c, denuntiatzen drau\u00e7uegu halaber Iesus Christ gure Iaunaren icenean, separa \u00e7aitezten anaye desordenatuqui eta ez gureganic recebitu duen doctrinaren araura ebilten den orotaric.\n3:7 Ecen ceuroc badaqui\u00e7ue nola imitatu behar gaitu\u00e7uen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu i\u00e7an \u00e7uen artean.\n3:8 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, \u00e7uetaric nehoren phorogu ez guinaden\u00e7\u00e1t.\n3:9 Ez bothere eztugunez, baina gure buru\u00e9n \u00e7uey exemplutan emaiteagatic, imita gaitza\u00e7uen\u00e7at.\n3:10 Ecen \u00e7uequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrau\u00e7uen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezte\u00e7an.\n3:11 Ecen en\u00e7uten dugu \u00e7uen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric.\n3:12 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian de\u00e7aten.\n3:13 Eta \u00e7uec, anaye\u00e1c, etzaiteztela enoya vngui eguitez.\n3:14 Eta baldin cembeitec gure hitza obeditzen ezpadu, epistolaz hura nota e\u00e7a\u00e7ue: eta ezte\u00e7a\u00e7uela conuersa harequin, ahalque duen\u00e7\u00e1t:\n3:15 Guciagatic-ere etsay be\u00e7ala ezte\u00e7a\u00e7uela eduqui, baina admonesta e\u00e7a\u00e7ue anaye an\u00e7o.\n3:16 Bada Iaun baquezcoac bethiere di\u00e7uela baquea manera gucian. Iauna dela \u00e7uequin gucioquin.\n3:17 Salutationea, ene Paulen escuz, baita seignale ene epistola gucietan: hunela scribatzen dut.\n3:18 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela \u00e7uequin.","title":"Basque Bible (NT): 2 Thessalonians","type":"page"}
