{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/ti2.htm","path":"bib/wb/bsq/ti2.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/ti2.htm","text":"1:1 PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, Iesus Christ baithan den vicitzearen promessaren araura,\n1:2 Timotheo neure seme maiteari: gratia, misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.\n1:3 Esquer diarocat Iaincoari, cein cerbitzatzen baitut neure aitzinecoacdanic conscientia purequin, nola paussu gabe baitut memorio hi\u00e7az neure orationetan gau eta egun:\n1:4 Hire ikusteco desir dudalaric, hire nigar chortez orhoitic, bozcarioz bethe nadin\u00e7\u00e1t:\n1:5 Orhoitzen naicela hitan den fictione gabeco fedeaz, cein lehenic habitatu i\u00e7an baita hire amasso Loida baithan, eta hire ama Eunica baithan: eta segur nauc ecen hi baithan-ere habitatzen dela.\n1:6 Causa hunegatic auisatzen aut vitz de\u00e7\u00e1n ene escu\u00e9n impositionez hitan den Iaincoaren dohaina.\n1:7 Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.\n1:8 Ezaicela bada ahalque gure Iaunaren testimoniageaz, ezeta ni\u00e7az, bainaiz haren preson\u00e9r: baina aic\u00e9n participant Euangelioco afflictionetan, Iaincoaren puissan\u00e7aren araura:\n1:9 Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obr\u00e9n causaz, baina bere ordenan\u00e7aren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman i\u00e7an \u00e7aicun gratiaren causaz.\n1:10 Eta manifestatu i\u00e7an duc orain Iesus Christ gure Saluadorearen ethorteaz, ceinec herioa-ere deseguin vkan baitu, eta arguira eman vicitzea eta immortalitatea Euangelioaz:\n1:11 Ceinen publica\u00e7ale ni ordenatu i\u00e7an bainaiz, eta Apostolu eta Gentil\u00e9n doctor.\n1:12 Halacotz gau\u00e7a hauc-ere suffritzen citiat: guciagatic-ere eznauc ahalque: ecen baceaquiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauc ecen hura botheretsu dela ene depositaren beguiratzeco egun hartarano.\n1:13 Educac eneganic en\u00e7un vkan dituan hitz sano\u00e9n eguiazco form\u00e1, federequin eta Iesus Christ baithan den charitaterequin.\n1:14 Deposit ona beguire\u00e7ac Spiritu sainduaz, cein habitatzen baita gutan.\n1:15 Badaquic haur, ecen aldaratu i\u00e7an diradela eneganic Asian diraden guciac: ceinetaric baitirade Phygello eta Hermogenes.\n1:16 Iaunac misericordia daguiola Onesiphoren etcheari: ecen anhitzetan recreatu vkan nic, eta ene caden\u00e1z eztuc ahalquetu i\u00e7an:\n1:17 Aitzitic Roman i\u00e7an denean guciz affectionatuqui bilhatu vkan niauc eta eriden:\n1:18 Demola hari othoi Iaunac eriden de\u00e7an misericordia Iauna baithan egun hartan: eta cembat anhitz cerbitzu Ephesen-ere eguin drautan, hic guciz vngui daquic.\n2:1 Hi bada, ene sem\u00e9, fortificadi Iesus Christ baithan den grati\u00e1n:\n2:2 Eta anhitz testimonioren artean eneganic en\u00e7un dituan gau\u00e7\u00e1c, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient i\u00e7anen baitirade.\n2:3 Hic bada trabaillu suffri e\u00e7ac Iesus Christen gendarm\u00e9s on an\u00e7o.\n2:4 Eztuc nehor guerl\u00e1n empatchatzen vicitzeco eguiteco\u00e9z, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco den\u00e7\u00e1t.\n2:5 Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.\n2:6 Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi de\u00e7an baino lehen.\n2:7 Consideraitzac erraiten ditudan gau\u00e7\u00e1c: Iaunac bada eman die\u00e7\u00e1la adimendu gau\u00e7a gucietan.\n2:8 Aic\u00e9n orhoit Iesus Christ resuscitatu i\u00e7an dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:\n2:9 Ceinetan, gaizquiguile an\u00e7o, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua.\n2:10 Halacotz gau\u00e7a guciac suffritzen citi\u00e1t elegituacgatic, hec-ere obteni de\u00e7aten\u00e7\u00e1t Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.\n2:11 Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil i\u00e7an bagara, harequin vicico-ere garela.\n2:12 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:\n2:13 Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buru\u00e4 ecin ce\u00e7aquec.\n2:14 Arramberritzac gau\u00e7a hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezte\u00e7an nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gau\u00e7a, aitzitic en\u00e7uleac erautzen dituena.\n2:15 Diligentadi eure buru\u00e4ren Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten du\u00e1la.\n2:16 Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auan\u00e7aturen baitirade.\n2:17 Eta hay\u00e9n hitza gangren\u00e1 be\u00e7ala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:\n2:18 Cein eguiatic erauci i\u00e7an baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin i\u00e7an dela, eta erautzen di\u00e9 edocein batzu\u00e9n fedea.\n2:19 Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, E\u00e7agutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.\n2:20 Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina \u00e7urezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.\n2:21 Bada nehorc baldin bere buru\u00e4 hautaric chahu bade\u00e7a, i\u00e7anen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.\n2:22 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes egui\u00e9c, eta iarreiqui aqui\u00f3 iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.\n2:23 Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela.\n2:24 Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari i\u00e7an behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:\n2:25 Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman die\u00e7aqueenez eguiaren e\u00e7agutzeco,\n2:26 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren la\u00e7otic, ceinez hatzamanac baitaude.\n3:1 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan i\u00e7anen dela dembora perilosic.\n3:2 Ecen i\u00e7anen dituc gui\u00e7onac bere buruent\u00e1r, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfama\u00e7ale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menosprecia\u00e7ale,\n3:3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumnia\u00e7ale, moderamendu gabe, crudel, on diraden\u00e9n gaitzetsle,\n3:4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.\n3:5 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.\n3:6 Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac,\n3:7 Bethiere ikasten dutelaric, eta behinere eguiaren e\u00e7agutzera hel ecin daitezquelaric.\n3:8 Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen dirauco\u00e9: gui\u00e7on adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac.\n3:9 Baina ezti\u00e9 guehiagoric auan\u00e7aturen: ecen hau\u00e9n erhogo\u00e1 claro i\u00e7anen duc gucietara, hayena-ere i\u00e7an den be\u00e7ala.\n3:10 Baina hic complituqui e\u00e7agutu vkan duc ene doctrin\u00e1, gobernua, intentionea, fedea, emetassuna, charitatea, patienti\u00e1:\n3:11 Persecutioneac, afflictioneac, cein niri heldu i\u00e7an baitzaizquit Antiochian, Iconian, Lystrian: nolaco persecutioneac suffritu vkan ditudan cioat, eta gucietaric idoqui vkan niauc Iaunac.\n3:12 Eta Iaincoaren beldurrean Iesus Christean vici nahi diraden guciec-ere persecutione suffrituren di\u00e9.\n3:13 Baina gui\u00e7on gaichtoac eta abusariac auan\u00e7aturen ditut gaizquiagora seducitzen dutelaric eta seducituac diradelaric.\n3:14 Bada hi egon adi ikassi ditu\u00e1n eta eman i\u00e7an \u00e7aizqui\u00e1n gaucetan, daquialaric norenganic ikassi vkan ditu\u00e1n:\n3:15 Eta nola haourra-danic letra sainduac e\u00e7agutu vkan ditu\u00e1n, cein\u00e9c \u00e7uhur ahal baihe\u00e7aquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz.\n3:16 Scriptura gucia duc diuinoqui inspiratua, eta probetchable doctrinatzeco, redarguitzeco, corregitzeco eta instruitzeco iustitiatan:\n3:17 Compli dadin\u00e7\u00e1t Iaincoaren gui\u00e7ona, obra on orotara complituqui instruituric.\n4:1 Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resum\u00e1n viciac eta hilac iugeaturen baititu:\n4:2 Predica e\u00e7ac hitza, perseuera e\u00e7ac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:\n4:3 Ecen i\u00e7anen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, ber\u00e9c bere desir\u00e9n arauezco iracastunac bilduren baitituzt\u00e9:\n4:4 Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzt\u00e9, eta fabletara emanac i\u00e7anen baitirade.\n4:5 Baina hic veilla e\u00e7ac gau\u00e7a gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin e\u00e7ac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.\n4:6 Ecen ni ia sacrificatu i\u00e7atera nihoac, eta ene partitzeco dembor\u00e1 hulbil duc.\n4:7 Combat ona combatitu di\u00e1t, neure cursua acabatu di\u00e1t, fedea beguiratu di\u00e1t.\n4:8 Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coro\u00e1, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.\n4:9 Diligentadi enegana ethortera sarri.\n4:10 Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan i\u00e7an duc: Crescens Galatiar\u00e1t, Tite Dalmatiar\u00e1t.\n4:11 Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz.\n4:12 Tychique-ere igorri diat Ephesera.\n4:13 Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan mantelin\u00e1, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburu\u00e4c, baina principalqui pergamioac.\n4:14 Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguin\u00e9n arauez renda die\u00e7ola.\n4:15 Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.\n4:16 Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defens\u00e1n, aitzitic guci\u00e9c abandonnatu vkan niau\u00e9: imputa eztaquiela.\n4:17 Baina Iauna assistitu i\u00e7an ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, ni\u00e7az predicationea compli dadin\u00e7\u00e1t, eta hura en\u00e7un de\u00e7aten\u00e7\u00e1t Gentil guci\u00e9c: eta deliuratu i\u00e7an nauc lehoinaren ahotic.\n4:18 Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.\n4:19 Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen famili\u00e1.\n4:20 Erasto guelditu i\u00e7an duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria.\n4:21 Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen aut\u00e9 Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guci\u00e9c.\n4:22 Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela \u00e7uequin. Amen.","title":"Basque Bible (NT): 2 Timothy","type":"page"}
