{"collection":"Bible & Christianity","html_url":"https://unchartedknowledge.5gfusion.net/browse/bib/wb/bsq/tit.htm","path":"bib/wb/bsq/tit.htm","source_url":"https://sacred-texts.com/bib/wb/bsq/tit.htm","text":"1:1 PAVLEC Iaincoaren cerbitzari eta Iesus Christen Apostolu denac, Iaincoaren elegitu\u00e9n fedearen eta pietatearen tenorez den eguiaren araura,\n1:2 Vicitze eternalaren speran\u00e7acotz\u00e1t, cein promettatu vkan baitu Iainco gue\u00e7urti eztenac dembora eternal\u00e9n altzinetic, eta manifestatu bere demboretan:\n1:3 Diot bere hitza, Iainco gure Saluadorearen ordenan\u00e7aren tenorez niri cargutan eman i\u00e7an \u00e7aitadan predicationeaz: Tite neure seme eguiazcoari gure artean commun den fedearen arauez.\n1:4 Gratia dela hirequin misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaun gure Saluadoreaganic.\n1:5 Causa hunegatic vtzi vkan aut Cretan goitico diraden gauc\u00e9n corrigitzen continua de\u00e7an\u00e7\u00e1t, eta ordena ditz\u00e1n hiriz hiri Ancianoac, nic ordenatu drauadan be\u00e7ala:\n1:6 Baldin cembeit bada irreprehensibleric emazte bakoitz baten senhar, haour fidelac dituelaric, ez dissolutionez accusatuac, edo rangea ecin daitezquenac.\n1:7 Ecen Ipizpicuac behar dic i\u00e7an irreprehensible, Iaincoaren etchearen gobernari an\u00e7o, ezt\u00e9n porfidioso, ez coleric, ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabazte deshonestaren guthicioso:\n1:8 Baina estranger\u00e9n ostatuz gogotic recebi\u00e7ale, on\u00e9n onhetsle, \u00e7uhur, iusto, saindu, moderatu:\n1:9 Instructionearen araura den hitz fidelaren eduquile, doctrina sanoz exhorta-ere ahal de\u00e7an\u00e7\u00e1t, eta contrastatzen diradenac ven\u00e7ut.\n1:10 Ecen baduc anhitz rangea ecin daitenic eta vanoqui min\u00e7a\u00e7aleric, eta adimendu\u00e9n seduci\u00e7aleric, principalqui Circoncisionetic diradenac: h\u00e6y ahoa bo\u00e7atu behar ciayec:\n1:11 Hec etcheac ossoqui erautzen citi\u00e9, behar eztiraden gau\u00e7\u00e1c iracasten dituztela irabazte deshonestaren causaz.\n1:12 Erran dic hay\u00e9n arteco cembeitec, hay\u00e9n propheta propriac, Cretatarrac bethi gue\u00e7urti, bestia gaitzac, sabel naguiac.\n1:13 Testimoniage haur eguiazcoa duc: causa hunegatic reprehenditzac hec viciqui, fedean sano diraden\u00e7\u00e1t:\n1:14 Behatzen eztutelaric Iudu\u00e9n fabletara, eta eguiatic aldaratzen diraden gui\u00e7on\u00e9n manuetara.\n1:15 Gau\u00e7a guciac chahuendaco chahu dituc baina satsuendaco eta infidelendaco eztuc deus, chahuric, aitzitic dituc satsu hay\u00e9n adimendua eta conscienti\u00e1.\n1:16 Professione eguiten di\u00e9 Iaincoa e\u00e7agutzen dutela, baina obraz vkatzen di\u00e9, abominable diradelaric eta desobedient eta obra on orotara reprobatuac.\n2:1 Baina hic denuntiaitzac doctrina sainduari dagozcan gau\u00e7\u00e1c.\n2:2 Gui\u00e7on \u00e7aharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patienti\u00e1n.\n2:3 Emazte \u00e7aharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gau\u00e7a honest\u00e9n iracatsle:\n2:4 Emazte gazteac instrui ditzaten\u00e7\u00e1t moderatu i\u00e7aten, bere senharr\u00e9n onhetsten, bere haourr\u00e9n maite vkaiten:\n2:5 \u00c7uhur i\u00e7aten, chahu, etchean egoile, on, bere senharr\u00e9n suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadin\u00e7\u00e1t.\n2:6 Gui\u00e7on gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden.\n2:7 Gau\u00e7a gucietan eracusten dualaric eure buru\u00e4 obra onen exemplu, doctrin\u00e1n eracusten dualaric integritate, grauitate,\n2:8 Hitza sano, eta condemna ecin daiten be\u00e7alaco: contrastatzen dena confundi dadin\u00e7\u00e1t, \u00e7ue\u00e7az gaizquiric cer erran ez vkanez.\n2:9 Cerbitzariac bere nabussi\u00e9n suiet diraden, gau\u00e7a gucietan hay\u00e9n gogara eguiten dutelaric, contradi\u00e7ale eztiradelaric:\n2:10 Deus appartatzen eztutelaric, baina leyaltate on gucia eracusten dutelaric, gau\u00e7a gucietan Iainco gure Saluadorearen doctrin\u00e1 orna de\u00e7aten\u00e7\u00e1t.\n2:11 Ecen aguertu i\u00e7an ciayec gui\u00e7on guciey Iaincoaren gratia saluagarria.\n2:12 Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desir\u00e9z renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici gar\u00e9n presenteco secula hunetan:\n2:13 Dohain onetaco speran\u00e7aren eta gure Iainco handi eta Saluadore Iesus Christen gloriataco aduenimendu excellentaren beguira gaudelaric:\n2:14 Ceinec eman baitu bere buru\u00e4 guregatic, gu redemi guen\u00e7an\u00e7at iniquitate gucitaric, eta purifica guen\u00e7an\u00e7\u00e1t bere populu particular, obra onetara affectionatu i\u00e7ateco.\n2:15 Gau\u00e7a hauc denuntiaitzac, eta ari adi exhortatzen eta reprehenditzen authoritate gucirequin: nehorc eze\u00e7ala hi menosprecia.\n3:1 Admonestaitzac Principaltassun\u00e9n eta Potestat\u00e9n suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden:\n3:2 Nehor\u00e7az gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric gui\u00e7on gucietara.\n3:3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentu\u00e1n, desobedi\u00e9nt, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.\n3:4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta gui\u00e7onetaraco amorioa aguertu i\u00e7an denean,\n3:5 Ez eguin vkan ditugun obra iusto\u00e9z, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:\n3:6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:\n3:7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecen\u00e7\u00e1t vicitze eternaleraco speran\u00e7aren araura.\n3:8 Hitz segura duc haur, eta gau\u00e7a hauc nahi diat affirma ditz\u00e1n, artha duten\u00e7\u00e1t obra on\u00e9n entretenitzera Iaincoa sinhetsi duten\u00e9c: hun\u00e1, gui\u00e7onen on eta probetchutaco diraden gau\u00e7\u00e1c.\n3:9 Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano.\n3:10 Gui\u00e7on hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac:\n3:11 Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric.\n3:12 Igor de\u00e7adanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han negu\u00e4ren iragaitera deliberatu di\u00e1t.\n3:13 Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztut\u00e9n.\n3:14 Bada ikas be\u00e7ate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiraden\u00e7\u00e1t.\n3:15 Salutatzen aut\u00e9 enequin diraden guci\u00e9c. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela \u00e7uequin gucioquin, Amen.","title":"Basque Bible (NT): Titus","type":"page"}
