Uncharted Knowledge Wisdom From Previous Realities View as JSON for agents & LLMs

Bible & Christianity

Basque Bible (NT): 3 John

1:1 ANCIANOAC Gayo maite nic eguiazqui on daritzadanari. 1:2 Maiteá, desiratzen diat gauça gucietan prospera deçán, eta sendo aicén, hire arimá prospero den beçala. 1:3 Ecen alegueratu içan nauc haguitz ethorri içan diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz. 1:4 Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala. 1:5 Maiteá, fidelqui eguiten duc cer-ere eguiten baituc anayetara eta estrangeretara. 1:6 Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec. 1:7 Ecen haren icenagatic partitu içan dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric. 1:8 Guc beraz behar citiagu recebitu halacoac, eguiá aiuta deçagunçát. 1:9 Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen. 1:10 Halacotz, baldin ethor banadi aippaturen citiat harc eguiten dituen obrác, elhe gaichtoz dadassala gure contra: eta hauçaz ez contentez, eztitic berac anayeac recebitzen, eta recebitu nahi dituztenac empatchatzen citic eta Eliçatic egoizten. 1:11 Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa. 1:12 Demetrioz guciéc testificatzen dié, eta eguiac berac-ere: baina guc-ere testificatzen diagu, eta eçagutu vkan duçue ecen gure testificationea eguiazco dela. 1:13 Banián anhitz gauça scribatzecoric, baina eztrauát tintaz eta hegatsez scribatu nahi. 1:14 Baina sperança diát sarri ikussiren audala, eta ahoz aho minçaturen garela. 1:15 Baquea dela hirequin. Salutatzen auté adisquidéc. Salutaitzac adisquideac icenguilatuqui.