Uncharted Knowledge Wisdom From Previous Realities View as JSON for agents & LLMs

Bible & Christianity

Basque Bible (NT): Philemon

1:1 PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari, 1:2 Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari: 1:3 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic. 1:4 Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan, 1:5 Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara: 1:6 Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez. 1:7 Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé. 1:8 Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco: 1:9 Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic. 1:10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic: 1:11 Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát. 1:12 Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac. 1:13 Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan: 1:14 Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco. 1:15 Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát: 1:16 Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez? 1:17 Bada baldin lagunetan banaducac, recebi eçac ni beçala. 1:18 Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo çor bahau, hura niri imputa ieçadac. 1:19 Nic Paulec scribatu diát haur neure escuz, nic pagaturen diát: eztarradan ecen are eure burua-ere niri çor drautadala. 1:20 Bay, anayé, placer haur nic hireganic recebi deçadan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean. 1:21 Hire obedientiáz segur içanez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen duála. 1:22 Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela: 1:23 Epaphras ene presoner quideac Iesus Christean, 1:24 Marc-ec, Aristarchec, Demasec eta Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen auté. 1:25 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuen spirituarequin. Amen.