Uncharted Knowledge Wisdom From Previous Realities View as JSON for agents & LLMs

Bible & Christianity

Basque Bible (NT): 2 Timothy

1:1 PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, Iesus Christ baithan den vicitzearen promessaren araura, 1:2 Timotheo neure seme maiteari: gratia, misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. 1:3 Esquer diarocat Iaincoari, cein cerbitzatzen baitut neure aitzinecoacdanic conscientia purequin, nola paussu gabe baitut memorio hiçaz neure orationetan gau eta egun: 1:4 Hire ikusteco desir dudalaric, hire nigar chortez orhoitic, bozcarioz bethe nadinçát: 1:5 Orhoitzen naicela hitan den fictione gabeco fedeaz, cein lehenic habitatu içan baita hire amasso Loida baithan, eta hire ama Eunica baithan: eta segur nauc ecen hi baithan-ere habitatzen dela. 1:6 Causa hunegatic auisatzen aut vitz deçán ene escuén impositionez hitan den Iaincoaren dohaina. 1:7 Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat. 1:8 Ezaicela bada ahalque gure Iaunaren testimoniageaz, ezeta niçaz, bainaiz haren presonér: baina aicén participant Euangelioco afflictionetan, Iaincoaren puissançaren araura: 1:9 Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obrén causaz, baina bere ordenançaren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman içan çaicun gratiaren causaz. 1:10 Eta manifestatu içan duc orain Iesus Christ gure Saluadorearen ethorteaz, ceinec herioa-ere deseguin vkan baitu, eta arguira eman vicitzea eta immortalitatea Euangelioaz: 1:11 Ceinen publicaçale ni ordenatu içan bainaiz, eta Apostolu eta Gentilén doctor. 1:12 Halacotz gauça hauc-ere suffritzen citiat: guciagatic-ere eznauc ahalque: ecen baceaquiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauc ecen hura botheretsu dela ene depositaren beguiratzeco egun hartarano. 1:13 Educac eneganic ençun vkan dituan hitz sanoén eguiazco formá, federequin eta Iesus Christ baithan den charitaterequin. 1:14 Deposit ona beguireçac Spiritu sainduaz, cein habitatzen baita gutan. 1:15 Badaquic haur, ecen aldaratu içan diradela eneganic Asian diraden guciac: ceinetaric baitirade Phygello eta Hermogenes. 1:16 Iaunac misericordia daguiola Onesiphoren etcheari: ecen anhitzetan recreatu vkan nic, eta ene cadenáz eztuc ahalquetu içan: 1:17 Aitzitic Roman içan denean guciz affectionatuqui bilhatu vkan niauc eta eriden: 1:18 Demola hari othoi Iaunac eriden deçan misericordia Iauna baithan egun hartan: eta cembat anhitz cerbitzu Ephesen-ere eguin drautan, hic guciz vngui daquic. 2:1 Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián: 2:2 Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade. 2:3 Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço. 2:4 Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát. 2:5 Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada. 2:6 Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen. 2:7 Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan. 2:8 Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura: 2:9 Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua. 2:10 Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin. 2:11 Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela. 2:12 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic: 2:13 Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec. 2:14 Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena. 2:15 Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála. 2:16 Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade. 2:17 Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto: 2:18 Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea. 2:19 Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia. 2:20 Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz. 2:21 Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua. 2:22 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin. 2:23 Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela. 2:24 Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric: 2:25 Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco, 2:26 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude. 3:1 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic. 3:2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale, 3:3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle, 3:4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle. 3:5 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric. 3:6 Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac, 3:7 Bethiere ikasten dutelaric, eta behinere eguiaren eçagutzera hel ecin daitezquelaric. 3:8 Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen diraucoé: guiçon adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac. 3:9 Baina eztié guehiagoric auançaturen: ecen hauén erhogoá claro içanen duc gucietara, hayena-ere içan den beçala. 3:10 Baina hic complituqui eçagutu vkan duc ene doctriná, gobernua, intentionea, fedea, emetassuna, charitatea, patientiá: 3:11 Persecutioneac, afflictioneac, cein niri heldu içan baitzaizquit Antiochian, Iconian, Lystrian: nolaco persecutioneac suffritu vkan ditudan cioat, eta gucietaric idoqui vkan niauc Iaunac. 3:12 Eta Iaincoaren beldurrean Iesus Christean vici nahi diraden guciec-ere persecutione suffrituren dié. 3:13 Baina guiçon gaichtoac eta abusariac auançaturen ditut gaizquiagora seducitzen dutelaric eta seducituac diradelaric. 3:14 Bada hi egon adi ikassi dituán eta eman içan çaizquián gaucetan, daquialaric norenganic ikassi vkan dituán: 3:15 Eta nola haourra-danic letra sainduac eçagutu vkan dituán, ceinéc çuhur ahal baiheçaquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz. 3:16 Scriptura gucia duc diuinoqui inspiratua, eta probetchable doctrinatzeco, redarguitzeco, corregitzeco eta instruitzeco iustitiatan: 3:17 Compli dadinçát Iaincoaren guiçona, obra on orotara complituqui instruituric. 4:1 Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu: 4:2 Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin: 4:3 Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté: 4:4 Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade. 4:5 Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den. 4:6 Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc. 4:7 Combat ona combatitu diát, neure cursua acabatu diát, fedea beguiratu diát. 4:8 Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay. 4:9 Diligentadi enegana ethortera sarri. 4:10 Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát. 4:11 Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz. 4:12 Tychique-ere igorri diat Ephesera. 4:13 Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac. 4:14 Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola. 4:15 Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec. 4:16 Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela. 4:17 Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic. 4:18 Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen. 4:19 Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá. 4:20 Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria. 4:21 Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen auté Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guciéc. 4:22 Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen.